aipagarri.
1. (Lo) que puede ser mencionado.
Ikhusirik [...] Gure nazioa dela kopla maite duena. // Hartarakotz iakiara diat bersuz <versus> ezarri / lasterrago ikhas eta maizago aipha garri. EZ Man I 4.
2. (G, AN, -ph- L, BN, S ap. A; Dv).
Digno de ser mencionado. "Qui mérite d'être rappelé, mentionné, digne de mémoire, mémorable" Dv. v. aitagarri. Tr. Documentado al Norte desde finales del s. XIX y al Sur desde principios del XX, en autores de léxico cuidado. En DFrec hay 50 ejs., ninguno de ellos vizcaíno.
Deus etzitzaukun gerthatu aiphagarri denik. Prop 1880b, 178. Emaiten derauzku [...] xehetasun batzu aiphagarri direnak. Prop 1881, 69. Khurutzeak, medailak, arrosarioak ziren heien begietan dohain guziz baliosak, eta luzaz heien artean aiphagarri egin behar gituztenak. Prop 1885, 123. Birjina orotan gainti aiphagarria. Ip Hil 254. Hunen aintzineko iguzki-histuretan aipagarrienak baditu berrogoi zenbait urte iraganik. HU Zez 96. Abokatak tribunalaren aitzinean erran dituenak aipagarri dire. Ib. 134.
(s. XX) Hartakotz zaut bada eder bezain aiphagarri, [...] errientsa batzuek hartua duten xedea. JE Bur 69. Ez da Baigorritik Maulerat, aiphagarri bilkurarik izan Eskual-Herrian Oxalde bertsularia gabe. Ox 201. Beste gertaera aipagarri gabe, bakoitza bere kabira joan ginan. A Ardi 113. Frantzesez, Victor Hugo-ren itz eder oriek musikatuz, Faure-k Crucifix eman zion eresiari izena; nik, aipagarri ezpada ere, Artzain ona . Ib. 111. Eskualerriko hiri guzien artean aipagarriena da Iruña. JE Ber 27. Soailuak aldiz, ez aldareak ere, ez dute aipagarririk deus. Ib. 61. Urte zar eta berriaren muga berberak ez du orrenbesterañoko oroi-indarrik, ez da orren aipagarri. Anab Usauri 28. Euskalerrian den libururik aipagarrienetakoa idaztankeraz. Or EEs 1927, 208. Illaren egin aipagarriak / bertsuz baitziran ematen. "Las alabanzas de la persona fallecida" . Or Eus 411. Ezur-langintzako tresnetan aipagarriak dira ezten-pitzatuak, [...]. JMB ELG 30. Ura etorria zenun, Eladeko aintza aipagarri dan Delpiko yolasen ederrez leiatsu. Zait Sof 29. Egiñen aipagarrienak egitearren. Ib. 180. Goidelen epopeiarik aipatuena eta aipagarriena. Mde Pr 233. Egun artan berandutxo zijoan Izar, sulla buruan besteen artean aipagarri. [...] Ontziak betetzera zijoazen gazteak, an oi-zuten solas-toki aukerakoa. NEtx Antz 152. Aundinaiak ere agintza ta aipua besterik zer nai du? Eta Zu izan, guzien artean, betiko agintzadun eta aipagarri. Or Aitork 47. Ardo egunak ezpaitziran urte guzian dozena erdi bat baiño geiago, jai aipagarriren bat ospatuz edo. Etxde JJ 187. Ele-sari bikaiñak, esanaldi aipagarri ta biribillak. Erkiag Arran 117. Ertzañen lana aipagarria zen eta gauzak ongi zoazin. Izeta DirG 83. Aotan aipagarri / izaterik ez dio ardura. "Si la fama canta con voz su nombre pregonera" . Gazt MusIx 75. Pitagora berebat aipagarri agertzen zaigu aren irakasle zarren artean. Zait Plat 51. Bildu ditu (Fausto Coppik) eskuzarta, ohore eta ospe aiphagarriak. Herr 31-3-1960 (ap. DRA ). Aipagarriak dira gure Joxe Migel Barandiaranek oiei buruz azaldu dituan argitasunak. Vill Jaink 21. Urratsik aundiena, ontan, Anaxagoras filosofuak egin zuen. [...] Gero Sokrates dugu aipagarri. Ib. 41. Oro ezin aipa, aipa ditzagun nahas-mahas, gutarik hurbilagoetan, aipagarrienak. "Les plus dignes d'être connus" . Ardoy SFran 15. Kondaira zaharretan zoin aipagarria, / Roland hiltzen hauteman zinuen herria! Xa Odol 109. 18 atalburua. Santxo Panzak [...] izandako argudioak, eta beste zenbait burrukaizun benetan aipagarriak. Berron Kijote 193. Jesusen Teresa Deunari "maixu aipagarri" eritxon Xgarren Pio Santuak. Onaind STeresa 124. Hizkuntzaren aldetik ere biziro aipagarria da liburua. MEIG III 72. Berak beti, eragozpen nabaririk gabe, hitz-lauz ihardun zuenez gero, beste mintzaera zailago eta aipagarriago iruditu bide zitzaion. MEIG IX 42.
Iruñako Obispo Aipagarri zan Mendozatar Jose Anai Jaunak.Inza Azalp 6. Bi emaztekiek liluraturik zeuden Franzisek ekarritako gauzekin. Biek ere muinkatu zuten pozaren pozez berendako zen gizon aipagarria. Izeta DirG 112s.
(Uso adv.).
Zure izena ta siñestea oituretan aipagarri baitzeramatzin. Or Aitork 238.
3. "Traitable, aipa-errex, aipagarri " T-L.
4.
Agiri-aipagarri, txartel, izendatze [...] eta [...] idazki guziak. "Diplomas, títulos, carnets, nombramientos" . EAEg 1-6-1937, 1739.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper