(ZamVoc). Gloria."Formé esta palabra de ain, que es una de las formas en que aparece una importantísima y fecundísima raíz que significa 'alto', 'arriba', 'elevación', y tza, nota abundancial y determinativa"AG 1913 (no tiene, pues, nada que ver con aintza(kotza)t, etc.).
Tr. Aparece a principios del siglo XX en la escuela sabiniana, aunque se va extendiendo a autores ajenos a ésta. En DFrec hay 84 ejs., todos ellos meridionales.
Eta geuk Bere aintzea ikusi gendun, aintza Jaungoikuaren Semakarrari dagokana, ta Bera eskarrez ta egiz betia. (Io 1, 14). AG 1464 (Ol, Arriand, Ker, IBk, IBe aintza; Lç, He, LE gloria, TB, EvS loria, Dv ospe, Leon distira, Or argitasuna).
Jesukristok, Jaungoikoa danez, Aitak ainbat aintza edo gloria [...] duala. KIkG 21.
(KIkV 32 aintza)Zer bidez billatu dezakegu Jaungoikoaren gorapidea edo aintza?InzaAzalp 134.
Jaungoikoaren guraria ta aintza bete dedin. PiImit I 16, 2.
Paradisuban egazti onek beti abesten (kantetan) iñardungo dau, ta Bakaldungai Zorijontsuba aintzaz (glorijaz) beterik bixiko da. Altuna 27.
Aintza ta gorapena / Prantzisko Aitari!JaukolBiozk 104.
Aintza Beljika erri gurenai, / abertzale onoi aintza. Enb 135.
Betiko aintzaren duin / egingo zaituna. Ib. 113.
Salomon bera bere aintza betean ere ez zan orietako bat bezain apaindurik azaldu. OlMt 6, 29.
Gitxik dazaben gentzan nabil ameslari, / olan damotsat aintza Urtzin emoiari. LauxBBa 92.
Uts geldi nadin, geldi nadi ilun / Iaunari emanez aintza. OrBM 74.
Aintza aundia, glori aundia zuena ontan ongi yokatzen badezute. LdiIL 141.
Ura etorria zenun, Eladeko aintza aipagarri dan Delpiko yolasen ederrez leiatsu. ZaitSof 29.
Aintza irabaztera / eta ez galtzera etorri bai gera. SMitxAranz 212.
Artu, ba, irazti au ta irakurri bijotz-bijotzetik, zeuben onerako ta Jaungoikuaren aintzarako. Kelmen 5.
Opamahain alboan hamar ginen bakarrik / eta ez zen lorerik, ez kanturik, / ez oihalik, ez osperik, ez aintzarik.MdePr 288.
Orixe da zugandik / [...] / espero dauan aintza. GandElorri 38s.
Maria beti Birjiñaren aintzarik aundienerako. MAtxGazt 106.
Zu nere aintza, nere ospearen eragillerik aundiena. IbiñVirgil 83.
Baiña, une orretan, israeldar guztien aurrean, Batzar-Txabolan, Jaunaren aintza agertu zan. KerNum 14, 10.
Etorriko bait da Gizonaren Semea aintzatan, bere aingeruekin. IBkMt 16, 27.
Guda-burruka ontan izango nuan ospe ta aintza. BerronKijote 201.
Ez ote dizue jiteak berak erakusten desohoragarri dela gizonarentzat ile luzea, emaztearentzat aldiz, aintza dela ile luzea?Bibl1 Cor 11, 14s.
v. tbn. Eguzk RIEV 1927, 428. BEnb NereA 60. Basarri 65. Ataño TxanKan 166. Onaind STeresa 22. Zendoia 179.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de comp.). Aintza-aparrez Elkano-ontziak / inguratzean lurbira. SMitxAranz 178.
Amaganako aintza-kantetan / dijoakizu bizia. Ib. 189.
azpisarrera-1
AINTZA-BIDE.
Camino de gloria, vía para alcanzar la gloria. Ludija dago zeure aintz-bidez betia. "Tus caminos de gloria".LauxBBa 102.
Negargarrizko etsia benetan, gerez ezerez-samarrak izan arren, maitasunaren indarrez euskerari aintza-bideak urratzen laguntzea amets gendunontzat. LdiIL 108.
Aintza-bidetzat, ta ez obitzat, / an zegon zai itxasoa!SMitxAntz 90.
azpisarrera-2
AINTZAZ(Tras gen.). En alabanza (de); en honor (de). Guzia izan dedilla [...] Donosti ederrraren aintzaz ta omenez. GaritUsand 70.
Ar zazu, ene Jaungoikoa, Opari au zure izenaren aintzaz eta gorapenaz, eta gure Eliz Amaren onerako. ArgiDL 63.
Agurtza Otoizten dabe, / Sendi Deunaren aintzaz.Enb 98.
Arrantzaleen kofradiak geienak Pedro Deunaren aintzaz dagoz; deun orren izena dauke. EtxabuKontu 132.
azpisarrerakoSense-2.1
(Con dat.). Urederrari aintzaz.AZink 175.
azpisarrera-3
AINTZAZKO.
Glorioso; de gloria. Aintzazko piztuerara eldu gaitezen. KIkG 83.
Aintzazko ezkutukiak, eguasten, zapatu ta domeketarako. KIkV 108.
Aintzazko eskutukiak. ArgiDL 112.
Aintzezko itz-sakonak. "Profundas palabras de gloria".LauxBBa 8.
Eruan zagidazan aintzezko zerura. "El cielo de mi gloria".Ib. 94.
Eskatzen diot bizkor dezala bere Espirituaz indartsuki zuen barne-gizona, Haren aintzazko aberastasunaren neurrian. 'Secundum divitias gloriae tuae'.IBkEph 3, 16 (IBe bere aintzaren aberastasunari dagokionez).