Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
agiri.
tradizioa
tradizioa
Tr. Mejor documentado en la tradición meridional. Los autores septentrionales y alto-navarros usan ageri, forma que en textos más occidentales sólo se encuentra en Iztueta, ForuAG, KIkG, KIkV y EAEg. Algún autor como Orixe usa como sust. siempre agiri, mientras que para sus otros usos (adj., etc.) emplea gralmte. ageri. Esta distinción se va generalizando después: en DFrec hay 296 ejs. de uso sust. (todos ellos meridionales): 282 de agiri y 14 de ageri.
sense-1
1. (V, G; Lar, , Izt 24r, H), ageri (L, S; Hb, Dv, H). Ref.: A (agiri, ageri); Lh, Lrq (ageri); Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.
Documento. "Hidalguía" Lar y Añ. "Limpieza de sangre" Lar. "Certificado", "data, fecha [interpr?]" Añ. "Ageri batek atsegin handia egiten du nahasduretan" Hb. "Ageri onek irabazi diote bere hauzia, des bons titres lui ont fait gagner son procès. Ez da emateko dirurik ageri bat gabe, il n'est pas prudent de donner de l'argent sans un titre" Dv. "Document écrit appuyant un droit" Lrq. "Recibo" Iz ArOñ. "Eskatixozu eiñ detsazun paguan agirixa" Etxba Eib. "Agirixa atara neban nola euskalduna nintzan" Ib. "Documento, justificante, recibo. Kontribuziñoak pagau nittuan baiña agiririk etzosten emun" Elexp Berg.
Zuek bezain odola garbia duena, eta are bear bada garbiagoa [...] bere agiria zuek baño lenago egin zuena. Lar Cor 152. Zure atzeneko borondatearen agiria edo testamentua egitea. Cb Eg III 219. Aurrarekin datozenak ekarri bear lukee agiria, esaten dala, zer orduz jaio dan aurra. AA I 81. Kanpoan konfesatu danak ekarri bear du bere agiria. Ib. 479. Fernando seigarrenak emandako agerien bidez egin zituen serbitzo andiak Amerikako itsasaldeetan. Izt C 466 (ref. tal vez a patentes de corso). Diputaziño jeneralak emon deutsazan erakutsi, agiri edo dokumentu balijo andikuak. "Documentos" (1850). BBatzarN 169. Berekin zituen diru guziak eman ziozkan, bere eskuz egindako agiri baten azpian. Lard 278. Zer manatu izan du beraz Moisesek [emazteari] uzpeneko ageria ematea, eta uztea gero? Dv Mt 19, 7 (Leon ageri, Ur (V y G), IBk agiri; Lç, TB letra, He eskribu, Ip jakilegua, SalabBN izkiribu, Hual libroxko). Josaphat, Ahiluden semea, zen ageriez kargutua. "A commentariis" . Dv 2 Sam 8, 16. A. Santu Pio VII-garrenak 1803-ko Illbeltzaren 25-eko agiriaren birtutez eman zion eskubidea. Ant JesBi 3. Agiri edo paper bat, . Bulda Santua deitzen dioguna. AJauregi EE 1885b, 267. Kongregazioan sartzen ziranen agiriak. Arr May 26s.
( s. XX.) Agian Jinkorekilako ageriak eginak zituen. (hablando de una mujer que murió de repente a la salida de misa) Eskual 14-9-1908 (ap. DRA). Zer nai zenduke? Agiria ba, mojetarako agiria. Ag G 317. Nor bere erriko alkate, sekretario edo epaillaren (juez) agiria bidalduko digute Batzaldi ontarako beren izenak ematean. EEs 1913, 108. Adrianek bear diran agiriak len-bai-len eskuratu ta berari bidaltzeko. A Ardi 52. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Eusk 1919-20 (I) 1. Uri-batzarreak Komisio Probintzialari ageri bat bigalduko dio. ForuAG 335 (ib. 329 y ForuAB 139 agiri). Wittemberg-eko . plazan erre zuan bere kaltetan Aitta Santuak emandako Agiria. Inza Azalp 95. Haur horren bathaioko ageririk ezin ikusi dugu. Ox 189. Herriko-etxeko agerietan. Ib. 195. An [liburuaren azkenian] agertzen dabe zeintzuk liburuetan, zeintzuk agiri edo dokumentuetan idoro dabezan zertzelada areek. Kk Ab II 189. Bere burua ta jendea Erregearen eskuetan jartzeko, agiri edo garbitasun baten bidez. Or SCruz 114. Ikasi zun eskubidezkoa legegizon atera arte, ta agiria sakelan zularik, bere bordaldera itzuli zen. Or Mi II. Bañan agiri guztiok diote emen Irizar-en jaio zala. Lab EEguna 86s. Esku ikaraz luzatu dek agiria... Ta mugazaiak [...], eztekela aurrera egiterik: igazkoa dala. Ldi IL 42. Eman bezaio uzten duelako ageria, . papera. Ir YKBiz 123. Idatzi degu bear dan agiria. ABar Goi 59. Ikasketa eta azterpen ondoren gaiduntzat joko diranei, ageri berezi bat emango die Nekazaritza Zaingoak. "Credencial" . EAEg12-12-1936, 524. Agintaritzaren idatzitako agiri bat erabilli bearko dute. Ib. 6-11-1936, 228. Han, Tobias zaharraren ageriekin, hartzeko guziak kobratu zituen. Zerb IxtS 62. Bialdu eutzezan abadeari bere agiri ta garbitasun guztiek. Akes Ipiñ 15. Paper eta agiriak gordeten ziarduan Zuriñek. Erkiag Arran 105. Bearrezko ageriak egin eta ondoan [iru erlojuak] eman zituen. Izeta DirG 90. Legea, erri-naiaren agiria, eta agiria baizik ezta. Vill Jaink 186. Begiratu deutsa txekeari [...]. Igarri egingo ete deutsa, agiri ori egiazkoa ez dana? Erkiag BatB 162. Ageria ere emango zioiat, bere artzain lana ondo egin duela. Larz Iru 94. Motoa erabiltzeko agiria. MAtx Gazt 70. Ameriketara eskatu bear ziran agiri batzuek. Errioxara besteak. NEtx LBB 61. Ene sortzeko agerietan ni naiz baxenabartarra. Xa Odol 261. Orduan ez zan, orain lez, ezer agiri edo dokumenturik erakutsi bearrik. Etxabu Kontu 65. Ainbeste duda ta bildurren ondoren, aprobau genduenaren agiria egun gitxira etorri zan. Gerrika 164. Aita L. Villasantek euskaltzain ageria eman zautanean. Larre ArtzainE 272. Albizu apaizak Balladoliden edo or billatu zituan agiriak, berak esan zidanez; eta egiztatu zan ermita zala. Insausti 40. Ez zion inork herriari, agirietan eta zabalkunde gaietan, euskaraz hitz egiten. MEIG I 251. Hain aspaldiko ez diren Euskaltzaindiaren agirietan. MEIG VII 35. Milango trienalean Ohorezko Agiria irabazten du. MEIG IX 142. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de comp.).
Bateratze-agiria artutakoan. Ant JesBi 13. Batxiller-agiri edo titulua be dubarik atara eban. Kk Ab I 108. Onek bere pake-agiria [= 'tratado de paz'] eman zun, alako ta olako itzez. Or SCruz 33. Eta bakaldunak berak ikusi dagijan nik neure azkenerarte dautsadan on-eretxija, idazki-agiri puzkok izten dautsadaz. Otx 99. Leenengo urteko gorabera-agiria. "Presupuesto del primer año" . Ldi IL 118. Ibarluzearra bailizko nor-agiria (zedula) atera baitu. Ib. 43. Bere anaiaren nora-agiria [= 'pasaporte'] . Ib. 42. Yaki-agiria [= 'menú'] euskeraz poliki egiña dago. Ib. 45. Zergatik agindu zigun bada Moisek, uzte-agiria eman ta bidaltzeko? Ir YKBiz 347. Bialdu nizun zor-agiri edo fakturan. NEtx Nola 17. Alkar-agiriak edo azioak. Ib. 15. Ezkon-ituna irakurten entzutean, neskame-agiri zala uste ukan bear zutela zesaien. Or Aitork 228. Gure buruzki zan ill-agiria uts eman du. "Chirografum" . Ib. 181. Bataio-agiria. NEtx LBB 45. Bere azken-agiria seme-alabatxoen alde egin zezan. Ib. 85. Erri-agiriak legez zetozen, baiña eliz-papelik etzan tartean. Ib. 51. Zegaitik agindu eban, ba, Moisesek, izte-agiria emon eta emaztea bialtzeko? Ker Mt 19, 7 (IBk ezkontza hausten delako agiria, IBe dibortzio-agiria; Ol zapuztagiria, Or zapuiztagiri). Bere sortze agiria. Etxabu Kontu 102. Ez diot sekula jaiotz-agiririk eskatu. MEIG VIII 23. Juez-agiriak zionez. MEIG IX 97.
azpiadiera-1.2
Título, inscripción.
Pilatok bada, egin zuen iskribuzko ageri bat, eta ezarrarazi zuen gurutzearen muthurrean. Dv Io 19, 19 (Ol, Or agiri; titulu, He eskribu, LE letrero, TB izkribu, Ker, IBk, IBe idazkun).
sense-2
2. (H), agiri (Dv, H).
Señal, muestra; prueba. " Gizon hura galdu da herritik eta ez da ematen bizi delako ageririk, cet homme a disparu du village et il ne donne pas de signe qu'il existe" Dv. " Uretik atheratu zutenean, etzuen ematen bizi zelako ageririk " Ib.
Josef maitagarriaren birtute andien agiria ta berri onak ere [Espiritu Santuak klaro ematen dizkigu] . Cb JMJ 61. Despatxubak dakaz deklarazinoiak, eta egiten dabee prozeso asko litzatiana amar bide lapurren agiri edo probantzak egiteko. Mg PAb 193. Ez du Otsoak ekarri bere esanaren agiri edo probanzarik. VMg 36. Aita, erraztun au nere Amak bialtzen dizu, ni zure semea naizen siñale eta agiritzat. Arr GB 75. Berak kontatu zuena, eta demonioak gelan itsatsi zion kirats ustel nazkagarria gertakari aren agiri segurua izan ziran. Arr May 79. Ikusi ditugu orai arte Trinitate Sainduko hirur presunetarik bia, bere Jainkozko ageriak emaiten. Lap 315 (V 143). Elizan eta kanpoan gure Fedeaz ematen ditugun ageri guziak. Zby RIEV 1908, 84.
( s. XX.) Jaungoikoak aberats gura ez nauan agiri argia da. Ag Kr 162. Luzetxo egingo litzaiket siñausle oiei Eleizak bere altzoan ostera artzeko ezarri ziyezten garbai-agiriyak (pruebas de arrepentimiento) edestutzea. J.M. Tolosa EEs 1913, 179. Indar onakiñ juan ziraden / oiek egur ebatera, / balio dutenak dirala / agiriak ematera. EusJok 122. Bere erakutsiak Jaungoikozkoak dirala siñesterazteko bere egintza arrigarriez gañera, bai al-da beste ageririk? KIkG 18 (KIkV 28 ageririk). Besarka maitekor batekin eman zion Balendini bere baietzaren agiria. TAg Uzt 310. Euskal-fedeak poz zun begira / bere indarren agiria: / arkaitzan-gora an zegon lerden / eliz-komentu aundia. SMitx Aranz 101. Zirgillo eta esku-kateak / naizta beste agiriak / eliz-barruko ormetan zintzil / uzten zituzten guziak. Ib. 92. Jaungoikoak ere, bere abisuak bialtzeko ar ditzake onelako agiriak. NEtx Antz 14. Ez ahal da hori benetan maite zuelako ageri bat? Mde Pr 178. Gaurkoz eztiat agiririk emaztea izorkeriz salatzeko. Etxde AlosT 65. Agertu dezala gizon gezurti onek erensugea berak il dunaren agiri bat. Etxde JJ 95. Ire emazteari zor dizkioken maitasun agiriok egiazkoak izateko. Ib. 165. Nai dutena esango dute "gaikoiak", bañan istoriaren agiria dago or. Txill Let 121. [Etxaideren liburua] askoz be obeto egon. Agiririk onena berari egindako arrera ona izan zan. SM Zirik 5. Egiaren agiria non idoro bear dugu? Zait Plat 121. Eta ez samin-agiriak [lutoa eta abar] bakarrik. Vill Jaink 167. Esker onaren agiritzat. Erkiag BatB 148. Giza-biotzak noraiñoko leize beltzak dituan jakiteko, badek or agiri on askoa. NEtx LBB 79. Zuk esana beiñ egitzat argituko baneu, egon zaittez ziur pekatarixa ogetalau orduren barruan bizirik ez litzakiana izango; baña orretarako agiri osua biar dot aurraz. Etxba Ibilt 481. Asi ziran [...] dominikotar jakintsu au doatsu egiteko garbitasun eta agiriak billatzen. Alzola Atalak 135. Sortu zanetik emanak zitun / agiriak argitara. Auspoa 111, 39. Bere buruari zaldun-agiri ematea. "La prueba de su caballería". Berron Kijote 121. Ezin ziezaiokeen eskeini Bizkaiak bere seme argiari olerki bilduma hau baino esker onaren ageri hoberik. MEIG II 87. Txikitandik euskeraz mintzatzen irakatsi zidaten aita-ameri, esker-onaren agiri. PAlt in MEIG III 153.
azpiadiera-2.1
Manifestación.
Foruak, lege zaharrak edo nahi den gisa izenda daitezkeen hein batetako burujabetasunaren agiriak. MEIG VI 50.
azpiadiera-2.2
Aldi ontako langintzaen agiriak Olhako arrillorpe batean, Isturitzen eta Zuñigan arkitu dira.JMB ELG 15. Izartxo edo galdera-markaren bat eraman beharko dute [hitz] askok oraindik [...], ageri berririk sor ez dadino. MEIG VII 60s.
azpiadiera-2.3
Rasgo, característica.
Zortearen indarrez, munduan ni ere / sartu nintzan euskaldun agerien jabe; / frantses edo español sortu banintz hobe, / gaur ez nuen izanen hoinbertze naigabe. Xa Odol 224.
sense-3
3. (V-gip ap. Etxba Eib ), ageri (Lar).
Aparición. "Aparecimiento" , "assomada" Lar. " Mesiasan agirixan zaiñ ziranak... " Etxba Eib. .
azpiadiera-3.1
Espéctaculo, lo que aparece ante los ojos.
Sartu zan gelara, eta ikusirik ango agiri errukarrixa, Zalduna jaso gura izan eban, ia bizixa gorde zeikion al zana eitteko. Etxba Ibilt 489.
sense-4
4. + ageri (AN-erro ap. A). "Declaración, testimonio" A.
Enzun zituen onek bataren ta bestearen esan ta agiriak. VMg 36.
sense-5
5. ageri. Parte descubierta.
Eta eskuak inguratu ziozkan pittika-larruz eta estali lephoko ageriak. Dv Gen 27, 16 (Ur lepoko agirian zeuzkan parteak).
sense-6
6. Signo, símbolo, señal distintiva.
Soñean ta abere mardulen oialetan bakoitzak bere jauregiko agiriak dakarzki. Ag EEs 1917, 213. "Kredoa" edo Apostoluen agiria. KIkG 8. Apostoluen agiria esan dezagun. ArgiDL 60.
sense-7
7. Señal, garantía.
Ta agiritzat jarritako bost milla duroak? ABar Goi 67.
sense-8
8. Explicación, exposición. " Agiri guziekin azalduko diat (AN-gip)" Gte Erd 269.
Aurretiko agirixa. Etxba Ibilt 454. Jakin gura dabenetik bedorrek oñari diñotenan agirixa, esango detsut benetan [...] gu bizi garala andrazkuen zoro-usaiñen pekora. Ib. 469.
sense-9
9. Apariencia.
Konturatuko ez banitz lezko agirixa eiñ detsaranian, eldu da lotsagabe garbi gauzia aitxatutzera. Etxba Ibilt 479.
agiri
<< agintari 0 / 0 agor >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper