Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
adierazi.
sense-1
I (Vb.). l Tr. Documentado en la tradición septentrional (excepto en dialecto suletino), donde se encuentra sobre todo la forma adiarazi, tbn. usual en autores alto-navarros y que además emplean Beovide, Labayen y Azkue. Leiçarraga usa adierazi e Hiribarren adirazi. Hay además un ej. de aitarazi en Prop. Adierazi es la forma más frecuente en textos guipuzcoanos (tbn. en los vizcaínos Eguzkitza, Erkiaga y en KIkV), aunque en el s. XVIII predomina adirazi, tbn. usado por Aguirre de Asteasu y algunos autores del s. XX. En la tradición vizcaína la forma principal es adierazo, que tbn. aparece en textos guipuzcoanos (Larramendi, GavS, Cardaberaz, Lariz, V. Moguel, Aguirre de Asteasu, Iztueta, Arana, Xenpelar, Beovide, Urruzuno, Orixe (SCruz 93) y especialmente en Lardizabal), aunque no por lo común como forma única. Hay además adirazo en Moguel, Añibarro, Kirikiño, Altuna, Orixe y Erkiaga, adiarazo en Iturriaga, Beovide y Orixe, adiazi en Soroa, Beovide y Mendaro Txirristaka (270), aiazi en Soroa y EusJok (II 154), adiezi en unos versos alto-navarros (Auspoa 97, 31), ariyarazi en Bilintx y adieraztu en Ezale (1897, sg. DRA). Tbn. hay aditu erazo en Kirikiño y aittuerazo en Oskillaso. Adiratzi (AA III 458) y aderazi (EusJok 79) son probablemente erratas. En DFrec hay 482 ejs. de adierazi, 8 de adiarazi, 3 de adierazo y 1 de adiazo y aituazo, respectivamente.
azpiadiera-1.1
1. adiarazi (Urt II 351, Dv, H), adirazi (L, BN ap. Lh ), aitarazi, aditu erazi.
Hacer oír. "Arrigere alteri aures" Urt II 351. "Faire entendre [...]. Ezin adiarazi ditu bere oihuak, il n'a pu faire entendre ses cris" Dv. v. entzunarazi.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional.

Baina are bere boza spezialkiago adi erazi drauka edozein populu bereziri. Adv ** 1v. Ene ezpainak eta ene ahoak bazterretan adiaraziko du zure laudorioa. Harb 336. Zure bozaren oihua adiarazten dute. Ch III 2, 2 (Ol ots dagite). Bakhartasunean zure bihotzari adiaraziko dio gozoz betheko duen boza ixil bat. Mih 20. Jaunak orai bere boza adi-arazten darotzu. Brtc 179. Adi araz zozu ene bihotzari salbamenduko hitz hetarik bat. MarIl 68. Berek tuten seinua adiarazi dute . (Cantar de Altabizkar). Balad 261. Zer da solasa? Harrabots bat egiten dena ezpain eta hatsarekin soinua adiraziz nahiaren arabera. Hb Egia VIII. Arhintzeko khantu eder bat adiaraziko zioten. Laph 233. Bizkitartean giristino miragarriak ez du adi arazten hitz bat ez eta hasperen bat. Prop 1886, 103. Karrasia samin batzuk aitaraziz. Prop 1893, 232. Hetarik batek hixtu bat adi arazi. Elsb Fram 142. Hirrisku handitan adi arazten zen eskila. Ib. 100. Oihu hau adiarazten dute. Lap 324 (V 148). Oi errexinoleta, / laster ager hadi, / goizetan hire kanta / adiaraz bedi... In Arb Igand 54. Ahalge-gorritzeko egiak adiarazten diozkate, eskuin eta ezker, orori. [...] Gorreri eta gorrieri egiaren adi-arazteko gora behar zaiote oihu egin. HU Aurp 60. Irrintzinari guzien artean, ez baita agertu bat bakarrik, irrintzina bere osoan adiarazi daukunik. JE Bur 150. Aita zaharren irrintzin gaitzak / adiaraziz airetan! Ox 162. [Xilintxa] hura adiaraziko diotela. Barb Leg 131. Eta Jainkoak bere boza berritz adiarazi zion Caini. "Nun duk Abel hire anaia?". Zerb IxtS 12. Solas lausenkari eta zilinga batzu hari adi-araziz. Larz Senper 46. Eta nahi ote zuen, hil aintzin, oihu bat bederen zikinkeria horien erdian adiarazi? Ardoy SFran 227. Adiarazi zerautanean odolak bere mintzoa, / berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa. Xa Odol 80. Tiro bat airean adiarazteko. Lf in Casve SGrazi 12. Beren eztarriko indarrez baliatu bear jendeari aditu erazteko. MMant 32.
azpiadiera-1.1.1
Yesusek egin zituen mirakulu espantagarrienak, egun argiz eta lekhuko osten artean: gorrak adirazi, itsuak argitu, hilak hobietarik yauzarazi.Hb Egia 81.
azpiadiera-1.2
2. (G, AN-larr), adiarazi (Urt II 302, Lar, Añ (G), Dv, H), adierazo (V; Lar, Añ), adirazi (Añ, A), adirazo (Añ), aditu erazo, aiazi, aituazo (V-arr-oroz), aituerazo, ariazi (G-nav). Ref.: A (adierazi, adierazo, aituazo); Asp Leiz2; Iz Als (ariyazi). Hacer entender; explicar. "Argumentari" Urt II 302. "(Hacer) entender" , "imbuir" Lar y Añ. " Hitz gutiz adiarazi du bere burua, il s'est fait comprendre avec peu de paroles" Dv. " Adirazi [...], interpretar" A (aunque las citas que da corresponden a 'hacer saber'). "Hacer entender, comprender. Ederki kosta zait, baño adierazi diot " Asp Leiz2. "Ariyazi genduan zér galdu zeen, le hicimos comprender lo que había perdido" Iz Als. .
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarrraga; es más frecuente en la tradición meridional.

Lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari iarreiki izan gaitzaitza. Dedic * 7v. Baina erraxkiago adi eraziteko hunela erran ahal daite. ABC I 8r. Hek ematen dute letraren axala; baiñan zuk agertzen duzu eta adiarazten sensua. Ch III 2, 2. Enseiatu behar da gogoz dakizkatenak hei ungi konzebi araztera eta adi araztera. CatLav A 7v (V 8). Nolerebait guri hau adirazteko da urrengo berria. Mb IArg I 279. Jesuita biren ejenploak obeto adieraziko digute. Cb Eg III 286. Dotrina ondo eskribitu, ikasi, esan ta adierazoko duela. Cb EBO 58. Ta Franzes Euskaldunai Gramatikako Erreglak Euskaraz adirazi ta erakusten diezkate. Ib. 18. Argitu zituan aen adimenduak ta adirazi zizten Eskritura Sagraduan dauden egiak. Ub 99. Difikultaderik eztago adierazoteko gizon Jangoikozko onek obra miragarriyak bere bizi denporan egingo zitubala. Zuzaeta 74. Aingeru batek ezingo luke adirazo bear bezela bekatu onen itxusitasuna. Mg CC 241. Bardintza edo konparazino onegaz adierazoten dau san Agustinek. Mg CO 87. Kristau aziai dotrina azaltzen eta adirazten. AA III 399. Liburu onetan arkitzen diran zenbait itz euskarazko garbiak adierazotzeko argibidea. Izt C 511 (tít.). Ez argitu nahiz mizterioa, bainan adirazteko egia horrek ez duela deus adimendua asaldarazi behar duenik. Hb Egia VII. Pozik euskeraz dakiyenian, bestela erdaldunekin nastutzen da bat ezin itzik aiazirik. Sor Bar 20. Egin zituen bere egin-ahalak sehiari adiarazteko etzela ongi hainbertze arnoren edatea. Jnn SBi 169. Iaungoikoak igana bialdu naiok, erabagi ezkutukoak euri adierazoteko ardureaz. A Ezale 1897, 128b. Azaldu eta adierazo egidazu ori irudi bategaz. Itz Azald 165.
( s. XX.) Bijotzari dagokijozan gauzak eztiralako errazak azalduten, eta aditu erazoten bez. Kk Ab I 13. Arrigarrizko misterioa edo siñistekoa, baño nolapait ere adirazi dittekena eginkorra bezala. Inza Azalp 53. Bakanderearen agindduba berari orduxian kasketaldijak adierazoten eutsan letxe arturik. Otx 148. Orrenbestez, orra erdi-adirazirik aren mamia. Ldi IL 124. Aingeruk ametsetan / adirazi zizun / izkutua. "Te dió a entender" . Or BM 118. Au guzurra dala lenago azaldu ta adierazo dogu. Eguzk GizAuz 56. Zuk egiñak beti dirau. Zu beti geldi zaude. Nork au guri adierazi? Or Aitork 423. Emakumeen begi-itaune batek zer esan nai dauan, ezta errez adirazotea. Erkiag Arran 29. Iñora ez darama adimentuak, bere eziña adiraztera baizik. Txill Let 136. Adierazo eidazuz, Jauna, zure bideak. EgutAr 28-11-1959 (ap. DRA). Ba, ixe letrero barik eee, pelikule guztixe aittuerazo. Osk Kurl 214. Sofiste itza adieraztea gaitza da guziz, eta nere argitasunak laburrak, orra arrokeririk bage aitor egin. Zait Plat 112. Ustekizun onen utsa adieraztea ezta gauza zailla izango. Vill Jaink 103. Prantzisko Vatablok adierazitako Idazteun-argitaraldiaren berri emateko. Gazt MusIx 57. Hainbeste euskal autoreren obrak argitara atera, azaldu eta adierazi dituztenak. MIH 284. Pouvreauk honelaxe adierazten digu hitza: . " Merinoa, merin, sergent de village... apparitor" . MEIG I 228.
azpiadiera-1.3
3. (G-azp-goi, AN-gip, BN-arb; Lar, Izt 44v, Dv), adiarazi (Ht VocGr, Lar, H), adiarazo, adiazi, adierazo (Lar, Añ, Izt 34r, Dv), adieraztu, adirazi, adirazo (Añ), adizi (G-azp, AN-gip), ariarazi. Ref.: Gte Erd 48, 178 y 154. Hacer saber, comunicar, transmitir, anunciar, informar, declarar, dar a entender. "Annoncer" Ht VocGr 328. "Mander" Ib. 382. "Evangelizar, ebanjelioa adierazo" Lar. "Avisar, amonestar", "amonestar", "informar, dar noticia", "requerir, avisar, hacer saber", "dar a entender", "insinuar, dar a entender" Lar y Añ. "Predecir, lenagotik [...] adierazo" Añ. "(Dar a) conocer algo a alguno" Ib. "Envoyer dire, publier, annoncer" H. "Pentsatzen zuena etzuen adierazi (G-azp, AN-gip, BN-arb), ... itzekin adierazi (G-azp)" Gte Erd 154. "Gauza ori adizitzeko ez duzu itz asko in bearrik (G-azp, AN-gip)" Ib. 48s.
tradizioa
Tr. Documentado desde comienzos del s. XVIII. Su frecuencia al Norte disminuye en el s. XX.

Mihirik eztute bañan / aski adiarazitzen / Iongoikoaren gloria / ea zein handia den. EZ Eliç 372s. Adiaraz diazadazu zer egin nahi diozun zure sehi huni. Harb 248. Ordenako eriak bere eritasuna bere buruzagiari adiaraz biazo. Ib. 437. Uste dut erran dudala erran nahi nuen guzia, eta erran nai ez nuena adiarazi dudala, erran gabe. SP Phil 413 (He Phil 416 adi-arazi; Echve Dev 463 aditzera eman). Eskualdun hauk eztakite adiarazten nor eta nongoak diren. ES 168. Hitzen bidez adiarazten baititu bere gogoan estalirik eta gorderik daduzkan gauzak. Ib. 381. Eta emen ez hitzai, baizik hitzakin esan edo adierazo nai degunari oartu bear gatzaizka. Lar Gram 392. Zenbait emakumeri Jesusek adirazia. Mb OtGai III 14. Beste bidez ere adirazi zaiku purgategiko suaren indar andi au. Mb IArg I 256. Zer egin dezu? Baña nere zorigaistoa, ezin adierazi! Cb Eg II 20 (118 -erazo). Nola ondo irakurri edo esan bear duten adirazi bear zaie, eta ez bildur ta ikarakin. Cb EBO 19. Adierazo egiezu gure ongiñ guziai gure borondate ona. GavS 4. Guri fede santua adierazotzeko. "Para informarnos en la Santa Fe" . Lariz 25. Jainkoak etzioen deusere adi-arazi ez ametsetan, ez aphezen, ez eta profeten bidez. Lg I 294. Aingeruak Mariari adiarazi zioenean Jinkoaren ama billakatzera zioala. Mih 21. Módua dá abisátzea bera nióri adiarazigabe berén edo berze norbaiten medios. LE Prog 108. Oni bada Jainkoak adirazi zion egin gogo zuan munduko guzien galtzea. Ub 13.
( s. XIX.) Eta adirazi zion agertuko zala noren bekatuagatik izandu zan. Mg CC 122 (225 -erazi). Berba errazakaz adierazo deutsut euskeraz zer daguan buruban. Mg PAb 85. Nai zion oni adierazo non miñ zuen. VMg 40. Kotorrak adierazoten dabe euren poza berba asko egiñaz. Añ LoraS 174 (CatAN 16-erazi, 26 -razi; GGero 385 -razo). Ekusi zituala gizonak ezin adirazi litzakean gauza miragarriak. AA III 579 (602 -erazi, 627 -erazo). Mundukuen billdurra desprezijauta, egiija adierazoten ebeenak. JJMg BasEsc 39. Bere barruko gurari zitala esan edo adi erazoteko. Astar II 142. Ofrezietan Jaunari [...] egazti, edo beste gauzaren batzuk, adi erazoteko bera ezagututen ebeela euren Jaun eta Jaungoikotzat. Ib. 207. Eta erran zioten: zoazte munduko lekhu guzietarat eta adiaraz zazue Ebanyelio kreatura guziei. TB Mc 16, 15 (Lç, He, Leon predika, Dv erantzun, Or, IBk, IBe hotsegin, Ker iragarri). Jauna, gatoz / gaur berorrengana, / adiarazotera / zer lotsagarria / dan gutzaz egitea / jendeak irria. It Fab 73. Billera gozo au zeren bidez eta zertarako dan nai dizutet adierazo al dedan modurik oberenean. Izt C 237. Arima ungi sorthuak herria bethi maite, / aspaldi egia hori adirazi deraute. Hb Esk 18. Eta adierazorik [...] errespeto ta modu onagaz, ez jakeela emendik kalterik etorriko bizkaitarren zuzen [...] beneragarrijai. "Hagan constar" (1850). BBatzarN 169. Aingeru batek adierazo eban Jesusen beraren etorreria zerutik luurrera. Ur MarIl 22 (Gen 12, 15 -razi). Bere poza adierazteko, bazkari andi bat eman zuen. Lard 23. Zer gertatu zitzaion keñuz baizik ezin adierazo ziela. Ib. 362. Xeheki adiarazi darotzudala lurrak gozo mota hainitz biltzen duela airetik eta ongarritik. Dv Lab 81. Jaunak, ariyarazi / ez liteke itzez / zein aspertu nagon / onela bizitzez. Bil 151. Azpeitiako jaun aphezer eta jauner ere adiaraziko diotet hor dela. Laph 145s. Berealaxe itzuli zan lenago adierazi degun koba zulora. Zab Gabon 80. Mundu ontako pasadizua / nai nuke adierazi. Xe 343 (154 -erazo). Erdizka esan ta osorik adiazitzeko gisan sartzen dituzute ziri onak. Sor Bar 46. Jainkoak nahi ziola adiarazi non zagon gordea harrek bilhatzen zuena. Jnn SBi 116. Beren asmoa adierazo ebanean. A BeinB 69. Frantzia judu bilatzen ari dela nahi zuen adiarazi liburu haren egileak. HU Aurp 59. Eta beragaz sartu zirean / etxean zori guztiak: / adierazoten dagozan legez / urrengo kanta eder biak. Azc PB 170. Kantatubaz adieraziko dizkat zer edari gustatzen zaizkidan. Moc Damu 32. Ordezkari orrek jazoten zana adi-erazo eutson. AG 1503.

( s. XX.) Ta adierazi genduan bezela, sendakintzarako ikasten asita dago. Ag G 221 (AL 139 -erazo). Josetxo dok eure izena? [...] eta buruagaz adierazo eban, baietz. Echta Jos 18. Semenario ttipiak [...] Apezen eskumenetik kentzekoak direla adiarazten badugu. JE Bur 54. Gero asi zan bakotxa bere eretxija edo aburuba adirazoten. Kk Ab I 21 (II 109 -erazo). Adi-erazoteko neure gurariak, / bide batez esango ditudaz egiak. Enb 162. Zer egin zuten aiek? Korneta jo, liberalai adierazteko. Or SCruz 85 (Eus 227 adirazi, 85 adirazo). Ta zure Mirei ain nire atsegiñeko adierazi didate. 'Ils m'ont peint votre Mireille tellement de mon goût' . Or Mi 46. Idazkiak ebaki ta bialdu bitza "Euskaltzaindi"-ra, argitara emandako eguna adiraziaz. Ldi IL 99. Petriren lapurreta keñuz adierazten dienean. Lek EunD 51. Yainko-legea beti gogoan zutela adiarazteko, aren agindu nausienak larru-xerrenda batzuetan idatzi, eta [...] eramaten zituzten. Ir YKBiz 398n (34 -erazi, 501 -arazi). Bere gogai ta eretxiak doixtarrak baizen illun eta illunago adierazten ikasi ebala. Eguzk GizAuz 77 (30 -erazo). Naiago zukean aopean dana gorde, ari aurrenengoz adierazi arte. TAg Uzt 97. Gintzalariak ere, bataz beste egunero zenbat errekin bear duten adierazi bezate. "Presentarán también relación" . EAEg 23-11-1936, 372. Egia handi eta gogorrak adiarazi ziozkan populuari. Zerb IxtS 68. Nork adirazi dik larru-gorri agola? Ol Gen 3, 11 (Urt, Ur erakutsi, Ker esan, Bibl, BiblE jakinarazi). Bixentak adierazten zion zuzenbidera, idatzi zion. JAIraz Bizia 61. Esanen, deusik ez noski, baina asko adi-eraziko zion bere isilean. Mde HaurB 25 (v. tbn. 66). Gorabeera astunak alkarri leen-baileen adirazi bearra izan baileben. Erkiag Arran 24 (63 -razo; BatB 164 -arazi, 94 -erazo). Eurek jakin-arazi bearreko gauzea zoan au. Ta adierazo be laster egin yeuskuen ba. Bilbao IpuiB 268. Adierazi nion neri gertatua. Anab Aprika 62. Ta neskatxa bati mutil bat gustatzen bazaio, ezin ezer adierazi. NEtx LBB 132. "Alejandro"-ren bodega nun dan / nai nuke adierazi. Uzt Sas 224. Nekez ditaike adiarazi zoin dohatsu izan garen. Xa Odol 295 (88 adierazi). Berrogei-ta-zenbait antzezlari elgar-hizketan ari dira, adi-arazi beharrez herrian non zer den onik, edo hobetu beharrik. Lf in Casve SGrazi 17. Adierazi zuen aldez aurretik euskararen heriotza. MIH 26. Baina, dakidanez, behin bakarrik adierazi du hori Aita Villasantek. Ib. 208. Adierazi dizkigu astiro [nafar euskaltzaleek] darabiltzaten lan eta asmoak. MEIG I 115.

v. tbn. CatBurg 14. Aran SIgn 73 (99 -erazo). Legaz 19. PE 142. Ud 146. Arrantz 98. Bv AsL 18 (79 -arazi, 178 -arazo, 221 -erazo, 124 -azi). Lab EEguna 82 (68 -arazi). JMB ELG 88. Zait Sof 162. Munita 95. Etxde JJ 253 (AlosT 11 -razi). Txill Let 58 (38 -razi). Basarri 19. Ugalde Iltz 24. Vill in Gand Elorri 12. MAtx Gazt 71. Gazt MusIx 8. Onaind ib. 152. Ibiñ Virgil 59. Ataño TxanKan 212. Berron Kijote 170. Adiarazi: Brtc 141. MarIl 121. Jaur 162. Elsb Fram 120. Lap 401 (V 183). CatJauf 62. Prop 1905, 278. Ox 69. FIr 184. Adierazo: Lar SermAzc 56. CrIc 177. fB Ic I VIII. AB AmaE 351. Urruz Urz 63. Itz Azald 13. Otx 86. Adirazi: Lar, carta a Mb 278. Arr GB 112. KIkG 83. ArgiDL 17. SMitx Aranz 37. Gand Elorri 174. Adirazo: Altuna 11.
azpiadiera-1.3.1
Anunciar, hacer publicidad.
Iru egunez egon zan, oi eban lez, buldearen ontasuna adiarazoten. Or Tormes 107. Gaur ez bai dakite ezertxo adierazi ta saltzen, neska bat erdi-jantzirik azalean ez badauka. MAtx Gazt 54.
azpiadiera-1.3.2
Querer decir, referirse a. "Aludir" Lar, .
Eta argi au bera nere ustez adierazotzen digu egungo Ebanjelioak esaten duenean, San Agustiñ dala munduaren argia. Lar SAgust 5. Iñondik ere ezin argitu zer adirazi nai ote duan emen Campionek. Mok 3n.
azpiadiera-1.3.3
Expresar (un concepto, una categoría, etc.).
[Hitz] hura utzi, ta haren ordean artu diteke ark esan nai duana adirazteko adiña dan beste bat. Ub 3s. Nekazaritzari dagozkan gauza asko adierazten dituztenak izen beren berenkiakin. Izt C 231. Belharrarena [itxura] berdin izanez, zendako ez ginuke hitz beraz adiarazi behar? JE Bur 155. Andre larri bat adiarazteko, "zurage gaitzeko andrea". FIr 159. Indar ta al aundia adierazteko. adarra esaten zuten hebreotarrak. Ir YKBiz 13n. Zenbait erritan berriz. Santa Klara deitzen diote [eguzkiari], izen onekin argia adierazi naiez. JMB ELG 79. Litterature euskeraz nola adiaraz dezakegu? A EY I 13. Ori dala ta,. komunismoa euskeraz, baltsakeri-izenaz adierazo geike. Eguzk GizAuz 8. Bururakizun ori adierazteko, ots, neskaxtasuna adierazteko, indeuropearrak etzuten itz bereizirik. Or MB IX. Itz onek esan nai duana, iñungo beste izkuntzek ez bait-du ain ederki adierazten. Lek SClar 129. Hizkera aunitzetan batetik gogoa, arima, eta bestetik hats edo arnasa adierazteko hitzak, jatorri beretik datozela. Mde Pr 333. Geometriko irudiak oro zenbakiz adieraz lizakete. Zait Plat 56. Iruko ori onetara adieraz liteke: AB + BD = AD. Ib. 57. Ezaguna da (zaharren artean) itz eder bat, . ostondo, zeru barrena edo sakona adierazteko. Vill Jaink 22. Erdal kategoriak euskaraz nola adieraz daitezkeen azaltzea. MIH 84. Badu beste arras gogoko hitz bat, . barano, "inguru" adierazteko. Ib. 345. Ez ote da horrelakoak inguruko erdaratan hitz batez adierazten direlako eta lotsagarri litzakeelako haiek baino eskasago agertzea? Ib. 349. Denbora eta lekua [euskaraz] berdintsu adierazten ditugunez gero. MEIG VII 104.
azpiadiera-1.4
4. ( (G)), adiarazi (Urt I 155, Lar), adierazo (Lar).
Simbolizar, representar. "Adfigurare" Urt I 155. "Denotar" Lar. "Significar" Lar, .
Ostia eta kalitza / gero ditu altxatzen, / Iesus habean altxatu / zela adi arazitzen. EZ Eliç 50. Soinburutik soin burura eskua erabilteak adiarazten deraku Espiritu saindua, bi presunen amoriotikakoa prinzipio batetatik bezala. Harb 2. Begi oiek beste gauza askoren artean adierazotzen digute Jaungoikoarekiko izan oi dan amodio bizia eta gartua. Lar SAgust 14. Gauz oriek [gerra, izurri ta goseak] adirazten dituzten gauzak dira gorputzeko eritasunak, barreneko kezkak, zerua galzeko beldurrak. Mb IArg I 121. Zer ote da Jesusen gaurko Jerusalenen sarze onek adirazten duena? Ib. 268. Lur ugari hura da [...] Zerua ta ango egoera atsegiña ederki adirazten digun adiragarri, aintzura ta imajina. Ub 30s. Zer adirazitzen du Matrimonioak? --Jesu-Kristok bere Elizarekin duan batasuna. Ib. 223. Jakin gura gendukez Mezako zeremonien adibidiak, edo zer adierazoten daben. CrIc 148.
azpiadiera-1.4.1
(ss. XIX-XX).Baña purpura zatárrak / zer du adiarazi nái? LE Kop 169. Paratu zio [...] erastunaren marka ezpañetan, adiarasteko goardatu bear ziola sekretoa (226). LE-Ir. Eunezko amituak adierazoten dau Yudeguak Yesukristori aurpegia estalduteko imini eutsen zapia. Añ EL2 98. Zazpi bei argal, eta zazpi galburu zimurrak abuztu gabeko beste zazpi urte adierazten dituzte. Lard 53. Beragatik etsai baten il-berria zetorkionean, bereala garbitzen zan, adieraziaz, etzala odol artan kutsutu. Ib. 186. Orduan ezagutuko dezu ere emen eskuetan darabildan egur [ref. a la cruz] onek zer adirazten duen. Arr GB 80. O! nere Erri maitea! / Beti uztargi ederrak zizun / adierazi pakea. AB AmaE 53. Emoten daben grazia ikurri ta adierazten dabelako dira ezaugarriak Sakramentuak. KIkV 83 (KIkG 66 adirazten). Alde bitara erdibiturik / lañoen illuntasuna: / Berbizkundia adirazten dau, / Euzkotarren batasuna. Enb 48. Zerbeak ortua esan gura dau; gaztaiak, guriñak eta gaztanbereak, kortea adierazoten dabe. Otx 63. Ez dira oiturazko yazkera beltz zorrotzak [...] nire egizko gogoa adiraz dezaketeneak. Amez Hamlet 25. Ezkontza adierazi ta osotzen omen zuen bostak. Zait Plat 56. Ez al dio Dionisio Areopagitak argiak baiño gauak egokiago adierazten duela Jainkoa? Vill Jaink 138. Kornukopia onek zer adierazi nai du? Zezenaren adarrak ala? Lab SuEm 201. Pentsa daiteke [...] hor aipatzen den erramu edo ereinotzak ez ote dezakeen adierazi dotoretzaren ohorea. MEIG IV 120.
azpiadiera-1.4.2
Significar, querer decir (palabras, frases, etc.).
Aragikorrak Kristoren gañeko Profeten itzetan aditzen zuen, letrak azaletik ta kanpotik ziona; eta ez, barrendik, ta mamitik adirazitzen zuana. Ub 58. Jaunaren itzegite oek adierazten due, Jaunaren itza biotzean bein arturik berriz bekaturatzen danak, ez duala ez Jesukristoren umeen marka. AA III 599. Lope [izena] orobat da euskarazkoa, eta adierazten du dala lodia, gizena, lotua edo sortatua. Izt C 20. Baldin ark esandako itz batzuek zer adierazten zuten asmatzen bazuten. Lard 141. Itzak adierazi edo ikurri bear duana ondoen berak [idazleak] dakialako. EEs 1930, 22. "Zakurra bein zakurtuez geroz"; unek, nik uste, nai duela adiarazi zakurra basa bezain zakurrago ez daitekela. FIr 159. Felibre izenak "legeirakasle" adierazten du. Or Mi V. Orrek adirazoten dau gatxagua ixaten dala ondo itz-egittia egiñen onak egittia baño. Altuna 58. Itz auek, aurren jolasak, dendari dirala-ta abar, adierazi oi-dute. NEtx Nola 24n. Maitetasun itzak beste kontzetu bat adirazten dio bearbada ari. Txill Let 55s. Alkartasuna edo olako zerbait adirazi nai du izen orrek. Vill in And AUzta 39n. Jakinen zuen hitz horiek Aurreko Hitza adiarazten dutela. AIr in Izeta DirG 9. Urrutizkiñ berbiak adierazten deuena zabalagoa da niretzat bestiak adierazten deuena baño. Osk Kurl 118. Eta itz aiek zer esan nai zuten garbi ezpazekian ere, gauza onik etzutela adierazten iruditu zitzaion. NEtx LBB 37. Izen horrek ez du batere "mixterio" erran nahi. Ministerium hitzetik heldu da, "emankizun" eta "omenaldi" adiarazten duela. Lf in Casve SGrazi 8. Ezin egizta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten, ez du ezer esan nahi. MIH 89. Onetsi euskal hitza da, baina ez du "bedeinkatu" adierazten, "maitatu" baizik. Ib. 346. Halaz guztiz ere, nik behintzat musikak zerbait gehiago adieraztea nahi. Ib. 156.
azpiadiera-1.4.2.1
Dar a entender (un nombre, una palabra...).
Birjiñari deritza. Maria, ta izen au da alde batetik ezti, gozoa, ta adierazotzen digu Jaungoikoaren ama bere aunditasun ta doaiñ guziakin. Lar SermAzc 45. Etxearen izenak berak adierazten du garbiro, txabola baino gai andiagoakin egiña dala. Izt C 224. Ilbeltzak eta Otsailak naikua adierazten dute urte sasoi ontako denbora. Bv AsL 185. Hitz horrek berak adiarazten daroku ezin hobeki zergatik gizon egin den. Jnn SBi 14. Jaungoiko-Semeak gizatasuna beragandu ta beretu ebala adierazten dausku gizakundeak. KIkV 26. (KIkG 17 adirazten) Mendoza erriaren izenak adierazten digu ("mendi-otza") zuaitz ori etzala beti eguzki epeletan egongo. Munita 36. Watauinéwa Jainko ona da. Eta ederki adirazten du ori ain sarri darabilten izen orrek: Hitapuan = Nere Aita. Vill Jaink 18.
azpiadiera-1.4.2.2
Decir, tener significado (un cuadro, etc.).
Ormetan dagozan irudiak ez deutse ezer adierazoten. Erkiag BatB 109.
azpiadiera-1.4.3
Representar (un cuadro, una escultura...).
Ill baninz ni garai artan ta pintur ark adirazten duen gisan bizi ninzala. Mb IArg I 206. [Irudi, taiju edo bultu] eurak adi erazoten ditubezan santubak. Astar II 49. Jenobebaren gertaerak adirazten zituzten pintura edo estanpak. Arr GB 148. Eta orobat an gertakizun bera adirazten zuen pinturazko iduri bat ipiñierazirik. 'Pintura representante del hecho' . Aran SIgn 96.
azpiadiera-1.4.4
Indicar, ser indicio de. "Indicar, [...] adierazo, adiarazi " Lar (Añ adierazo).
Ikasi zuen ekusten zuenak adirazten zuen Jesusen gure amorezko gizonza ta jaitza. Mb IArg I 106. Inguratzen zaituzten [...] gauza guziek adi-arazten darotzute hil behar zarela. Brtc 112. Uts txikiak adierazoko ezpaleutse euren ezereztasun argala. LoraS 111. Era onetan ibiltzeak adirazten du ez duala mesedea egin lagun urkoaren onagatik, baizik beste fin zimurren bategatik. AA III 344. Arkitzen dira ezagungarri agirikoak, zeintzuk adierazten dabeen garbiro bale asko arrapatu oi zituztela beretako biztanleak. Izt C 208. Ordu onetan berean gauza guziak adierazo zuten gertakari andiren bat izan zala. Lard 462. Bere berba samur ta negarrak adierazoten eben, zala egijazkua bere gurarija. Ur MarIl 89. Prenda ederrak dire [...] anima ederra zuala gure Santuak adi erazten dituenak. Bv AsL 29. Sarreran egiten du aldero txiki bat, eranian pasatuba dagoela adieraziaz. Moc Damu 31. Zelan erloiyo batek adierazoten daben egon izan dala erloiyogilla bat. Itz Azald 21.
( s. XX.) Eri-handien bertze nabarmen larriek adiarazi dezakete erien galbide handia badela. FIr 192. Jazoera onek adirazoten dau zelako maitetasuna eben euzkeldunak aldi atan. Kk Ab II 183s. Yesusen yainkotasuna adiarazi lezaketen esan ta egiñak. Ir YKBiz X. Tresna oek [...] orduko gizonen biziera eizetikakoa zala ondo adirazten digute. JMB ELG 15s. Suak ezbearren bat adierazten duala uste da. Ib. 86. Barrualdeko atsegiña ta zoriona adierazten zun irriño arek. TAg Uzt 302. Eten gabeko makina-burrundarak urrutirago zijoazela adierazten zion. Anab Poli 41. Asko adirazi nai du, gure ustez, egunkariaren utsuneak. Txill Let 73. Arako begirakune samurrak zerbait adirazten eban. Erkiag Arran 150. Gehienetan asto baten orruak eztu adierazten ezer. Osk Kurl 212. Arimaren goseak adierazten digu badela nun edo nun gose ori ase lezaken janaria. Vill Jaink 150. Iduri bizi ta eragilleak, ikusmen ernea adierazten digute noski. Onaind in Gazt MusIx 145. Ez naiz gure hizkuntzan erdal kutsurik ikusi nahi ez luketenetakoa, basajendea besterik ez garela izan adieraziko bailuke garbitasun horrek. MEIG VII 132. Eta langileen izenak aipatze hutsak aski adierazten du, noski, lana nolako arduraz eta taxuz burutan atera duten. MEIG III 127.
azpiadiera-1.5
5. Señalar, indicar, marcar.
Aita Astetek erderaz, eta orai Nafarroako euskaran izarrak adirazten duena erantsirik, ateratzen du Fr. Pedro Antonio Añibarrok. CatAN 1. Odeiak adierazo zien, abiatzeko garaia zala. Lard 89. Eta bereziki ezkillak adiarazten dituenean orduko mementik baliosenak. Arb Igand 181s. Len ekarri nion sedazko txano bat, polita gero!, bere koxkabillo batera ta bestera eroriaz, eguraldi ona edo txarra adierazten zuenarekin. Alz Ram 37. "Pinchincha"-ren ziztuak adierazi zioten ba zijoala. JAIraz Bizia 45s. Zer adirazoten ete eban joale iraulketa arek? Erkiag Arran 170. Kopuruak eta kontuak neurria adierazten du, eta ez kausa edo zergatia. Vill Jaink 58. Illargiak adierazten digu zein diren aukerako egunak eta zein ez. Ibiñ Virgil 69. Bakoitzak [se refiere a unos signos] dantzari bana adierazi nai du. NEtx LBB 320. Barreneko numero romanoek poesiak zein koadernotakoak diran adierazten dute. Azurm HitzB 23. Euskaraz maiz erabili behar diren digramak, bi letra berdin nahi ezberdinen elkarteak hots bakarra edo adierazteko, hauek dira. MIH 97.
azpiadiera-1.5.1
Dictar, mandar (no ref. a personas).
Egizu eremutar onen azkeneko bizitzak adirazten dizuna, ta bizi zaitez gaitzetik urrun. Mb IArg I 281. Beraren soñeko apaindu leun arroak eta begirun ta egoer ariñak adirazten duten [...] bezala [bizi] . Ib. 73. Egiten zituzten beren arraunkak artako zeraman musikak adirazten zien aldian. Ib. 65. Onak onratzen eta adoratzen zuen Jauna beren jaieraren neurrian, eta jaiera onek adirazten eta eskatzen zien eran eta denboran. AA II 40.
azpiadiera-1.6
6. (Aux. intrans.).Manifestarse, pronunciarse.
Jainkoa bereala adierazo zan. Lard 95.
azpiadiera-1.7
7. " Gaitzak gogorki adiarazi dio, la maladie l'a rudement éprouvé" Dv.
azpiadiera-1.8
8. Mostrar, dar muestras de, dar prueba de.
Eztakit amagatik ala semeagatik adierazi oi zuten errukitasun geiago Lesakarrak. Urruz Zer 57. Etzuen gustu txarra adierazi Ama Birjiñak, toki au bere bizilekutzat autatzean. Vill in Gand Elorri 14. Gaitasun ikaragarria adierazten dute [elementuak] aplikazioetarako eta mota guztiko konbinaziotarako. Vill Jaink 50.
azpiadiera-1.9
9. adirazi (AN-5vill ap. Gte Erd 199). Dar (color). "Eguzkiak ez dit kolorerik ematen (AN-gip), eransten (G-azp), adirazten (AN-5vill), guti adirazten dit (AN-5vill)" Gte Erd 199.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. Significado. " Ala deitzen diogu berboari dairraikan eraiskun bati, eta aren adierazia nolatzen duenari " Lar (s.v. adverbio).
Zertan dauntza euskeraren doaiak olerkirako? Itzean eta mintzoan, au da, adierazian eta adierazpidean lenbizi. Or in Gazt MusIx 14.
azpiadiera-2.2
2. Aviso, orden, mandato.
Karlista nagusien adieraziz joan zitzaizkion Santa Cruzi Berara Luziano Mendizabal jauna, Patricio Orkaiztegi jauna ta Andoaingo Larreta gazteena, arren, zetorrela Lizarragaren menpera. Or SCruz 90. Len esan detenez, amets artan Jaungoikoaren adierazia ikusi nai-edo izan det. Sorarrain Lili 8.
azpiadiera-2.3
3. "Cartel, prospecto, circular, anuncio, pasquín, volante... Gogojardunetako adieraziak artu nitun (de una carta de muchacha de pueblo, propagandista de ejercicios)" Gketx Loiola . .
azpisarrera-1
ADIERAZTEKE. Sin comunicar, sin hacer saber.
Nor zan aren aulkian yartzekoa zure morroiari adirazteke. Ol 3 Reg 1, 27. Bere gurasoei egin zuna adirazteke. Ol Iud 14, 6 (Dv etzioten erakhutsi nahi, Ker ez eutsen azaldu, BiblE ez zien esan).
azpisarrera-2
ADIERAZTERA EMAN, ADIERAZTEN EMAN. Expresar (un concepto, una categoría, etc.).
Eta oraino berbo batez bia elkharrekin baitira bezala, gauzak adiaraztera emaitentu v.g. Meza entzunarazi diot, Egi, ut audiuerit Missam. ES 90. [Eskuararen] mintzatzeko eta gauzen adiaraztera emaiteko manera antzatsu eta zuhur hunek. Ib. 90.
azpisarrerakoSense-2.1
Dar a entender.
Gizon eder batek adierazoten emoteko esan deust zeugaz eztala aztuko. Ag AL 62. Besteren batek zoratu egin iatala adierazoten emongo dau. Ib. 52. Euskaldun gaiztoa zala zabalduta, diruak edo andinaiak okertu ebala adierazoten emonda. Ib. 78. Adierazoten emon eutsan Adalbaldori [...] bildurti-emetzat eukala. Ib. 151. Zeruak, lurrak eta gauza guztiak, Bera adierazoten emoten dabe. Itz Azald 20. Bada au adierazoten emon eben bere geroko biziera santuak. Ib. 133. Zer adierazoten emon gura dogu, "alan izan dedilla" esan gura daben "amen" berba agaz? Ib. 68. Itz batzuk kolorerik eztutenak, formagabeak, giro bat sorrarazteko edo adieraztera emateko aproposak, baiño gauza konkreturik azaltzen eztutenak. Vill in Gand Elorri 13. Detxepare, gure leen poetak, zeiñen ukigarriki adiraztera eman duen gizonaren patu beltz au. Vill Jaink 121.
azpisarrera-3
ELKAR EZIN ADIERAZI. Imposibilidad de entenderse.
Beren erakusletako Biblia bakarrik ezagutzen dute [protestanteak], an diona bakoitzari irudi zaion bezala artuz. Ortik alkar ezin adierazia. Inza Azalp 96.
azpisarrera-4
EZIN ADIERAZI (Con deus). (Persona a la ) que no se puede hacer comprender nada.
Han ere hemengo zinkurina berak [...]: jende gibelatua, deusik ezin adiarazia. Gizon tokilo batzu direla hango gizonak. HU Zez 122.
azpisarrera-5
EZIN ADIERAZI AHALAKO. Imposible de explicar, de hacer entender.
Iainkoa berebat ezin adierazi alakotzat zeukan Platonek. Zait Plat 79.
azpisarrera-6
EZIN ADIERAZIZKO.
a) Inenarrable.
Ordean horiek ez-bezalakoak dire, eta egiaz, ezin adiarazizkoak nere ariman ikusten ditudanak. Jnn SBi 80. Zerbait, ezin-adierazizko zerbait bere baitan maitez aztarrenatzen dun bitartean, bego an esparik bage. Or EG 1952 (5-6), 11.
b) "Ezin-adiarazizko, qu'on ne peut faire entendre" Dv.
c) (Con deus). (Persona a la) que no se puede hacer comprender nada.
Eskual-herri guzian etzuen ikusi emazte uli, gizon tresna eta haur basa, iheskari, deus ezin adiarazizko halako... bere gisako tetele batzu baizik. HU Zez 121.
adierazi
<< adelatu 0 / 0 adierazpen >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper