Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zabal.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Lcc, Volt 92, SP, Mic 6v, Ht VocGr , Lar, Añ, VocBN , Gèze, Dv, H, VocB), zahal (BN-arb). Ref.: Bon-Ond 154; A; Mdg 163; Lrq; Iz ArOñ (sabal), Ulz, R 299; Etxba Eib ; ZMoso 65; Holmer ApuntV ; Elexp Berg ; Gte Erd 301.
Ancho, amplio; extenso. "Ancho" Lcc, Lar y Añ. "Estendida cosa, zabala" Mic 6v. "Amplio" Lar. "Descampado, agerria, zabala" Ib. "Camino real, bide . zabala" Añ. "Étendu" VocBN y Gèze. "Toki hau ez da aski zabala holako lanaren egiteko" Dv. "Mendi goratik den bista zabala, la vue étendue [...] " H. "Udak bazterrak zabal ditu (B), el verano tiene los campos holgados; es decir, ofrece abundantes medios de sacarse la vida" A.
Tr. General en todas las épocas y dialectos. En DFrec hay 274 ejs.
Eneco Zauala (1204). Arzam 457.
Zabal arabaarrik, / giputz ondo ederrik, / bizkaitar urduri gogorik. (Cantar de la quema de Mondragón). TAV 3.1.7, 83 (Interpr?). Ate arte zabalean oi zan, / gilza porra andiaen jabe zan. "En portal ancho, significándolo por casa grande" (Milia de Lastur). Ib. 3.1.5, 76. Ezen bortha largoa eta bide zabala da perdizionetara irioiten duena. Lç Mt 7, 13 (TB, Dv, Echn, SalabBN, Ol, Ker, IBk, IBe zabal; Arriand zabal-zabal; He largo, Ip, Leon handi, Ur lasai, Ur (V), Samper nasai). Itsasoori tinta balidi, / zeru zabala liburu, / oi Arabako abantajaok / ezin litezke kontadu. Lazarraga 1169r. Nik izan baneu sufritzeko / gatx oek biotzau ainbat zabala. Ib. (B) 1193rb. Hierusalen handiaren / bokana zabaletan. EZ Eliç 386. Piramideak ziren sepultura suerte batzuk [...] ondoan zabal eta puntan mehar. Ax 26 (V 15). Zapata baketazko handi zabalak eztira hain perilos; hek badute lekhu franko, oiña guti minberaturik [...] harrizkoen ere edukitzeko. Ib. 425 (V 275). Arri zabal bat dagoana altaren erdian. Cap 140. Amerika zabalak / urrez janzirik / salba egin deutsa [Felipe Prosperori] / azpiko aldetik (1658). ConTAV 5.1.5, 92. Landa zabal eta ordoki batetan zarela. SP Phil 66. Vesse da ilhar xume zabala Franziatik ekharzen dena. Mong 594. Landa eder, zabal eta aberats hetara. ES 193. Egiten du bere sorginkerietako zuen zigor batekin inguruko arrasto alik zabalen bat. Mb IArg I 376. Korte andi zabal ta guztizko eder bat. Cb Eg II 209. Hedatu zen Asiako bazter zabaletarat. Lg II 94. Ala zabala eta largoa bai da heriotzerat, Ifernurat gidatzen duen bidea. Brtc 140. Ganbara zabalian. Mg PAb 93. Muga guztiak ta itsasoa baño zabalagoa da [Jaungoikoa]. AA III 310. Ifernurat daraman bide zabala. Dh 167. Karidadiaren estalgi zabalak guztiak batuten ditu. fB Ic I 92. Isten jako leengo konfesoriari, billatuten da mangarik zabaleena. JJMg BasEsc 163 (cf. infra (5)). Erri zabal luzeak ondatuko dituz. Añ EL2 44. Zezenak bear ditu izan bizkarra zabala, lepoa lodia, giltzak laburrak. It Dial 92s (Ur, Dv, Ip zabal). [Euskarak] bere kolko eder zabalean ondo gordeak dauzkalako. Izt C 15. [Adar] hekietarik atheratzen den xerthoak eginen du arbola zabal eta aphala. Dv Lab 381. Bekoki zabal ederrean. Arr GB 106. Elizan jendea eziñ kabiturik, kanpo zabalean predikatzera beartu zan. Aran SIgn 80. Izar zuri zurbiltxoak / uts-urdiñ zabal orretan. AB AmaE 384. Gaphelu urdin eta zabalaren azpitik. Elzb PAd 4. Nola ala zamatuaz ez zan errez leiotikan iges egiten, atera ziran atariko ate zabaletikan. Apaol 72. Garriko luze ta zabala. A BeinB 51. Karrika guzia ez zuten aski zabal berentzat. HU Zez 203.
(s. XX). Banda zabal bat jarri. Iraola 25. Motrollo, barriz, erraldoe andi ta zabala zan. Kk Ab I 31. Plazak arroltze bat iduri du, erdian zabal, bi muturretan hertsi. JE Bur 25. Ziñopearen gorpu-estalki / arlosa zabal apala. Enb 45. Osin zabal bat bere naza haundiarekin. Zub 118. Suaren azpiko burdin zabal handia. Barb Leg 141. Soñ guztia estaltzen duan jantzi zabalari. JMB ELG 70. Errusi lur zabal andien jabe da-ta. Eguzk GizAuz 130. Zurezko balkoe zabala du etxeaurreak alderen alde. TAg Uzt 11. Gaztain-ondo zabal baten itzalpe goxoan. Lf Murtuts 43. Aritz gorriak ostoa zabalagoa du. Munita 39. Aurresku bien artean, ikusgarrizko uztai zabala egin eben, eta plazea betean ekin eutsen tanbolin-soiñuaz. Erkiag Arran 43. Etxe ederrak enparantza zabalean. Anab Poli 86. Manto horail zabal bat soinean. JEtchep 79. Emen dena da bazterrik gabea, zabal, aundi, lasai. Vill Jaink 148. Tajo ibaiaren uretza zabalai begira. Alzola Atalak 72. Barneak berdin zabal zituzken [jauregiak]. Ardoy SFran 34. Beorrak ere badaude bikaiñak, emengo mendietan baño ederragoak, ipurtalde zabal askoarekin. Uzt Sas 353. Udüri ez ikhusirik, / haiñ berhezirik, / mendiarte bat zabala. Casve SGrazi 72. Paretaren kontra txapa zabal bat egon oi zan. BBarand 26. Erria zabala da, etxiak be Ondarrun baño banakago dagoz eta. Gerrika 290. Zaldi karro zabal sahets gabea. Larre ArtzainE 109. Besteengandik, hurkoengandik ere, bereizten duen hosin zabal hondargabea. MIH 20.
v. tbn. IC II 90. Volt 144. O Po 50. Tt Onsa 40. Gç 206. GavS 18. Ub 13. Zuzaeta 92. Astar II VIII. Echag 45. UskLiB 70. Etch 550. Arch Fab 145. Gy 50. Lard 180. Hb Egia 39. In Barb Sup 24. Bil 59. Laph 193. Sor Bar 84. Prop 1881, 286. Bv AsL 118. Zby RIEV 1908, 85. Jnn SBi 114. Lap 56 (V 29). Arb Igand 14. Azc PB 202. Goñi 107. Echta Jos 58. Ag G 159. Urruz Zer 70. Alz Bern 49. Ill Pill 3. Kk Ab I 114. StPierre 26. Arrantz 108. JanEd II 115. Ox 115. Mok 16. Muj PAm 8. FIr 149. Tx B 99. Lab EEguna 62. Ldi UO 16. Ir YKBiz 308. Laux AB 44. Iratz 51. SMitx Aranz 76. JAIraz Bizia 45. Etxde JJ 8. Txill Let 111. BEnb NereA 203. Akes Ipiñ 8. Basarri 10. Arti MaldanB 193. Osk Kurl 18. Zait Plat 45. And AUzta 123. Gazt MusIx 99. Salav 26. MAtx Gazt 15. Ibiñ Virgil 97. NEtx LBB 32. Etxba Ibilt 455. Lasa Poem 83. Berron Kijote 125. Etxabu Kontu 141. Ataño TxanKan 139.
(Precedido de gen., con valor ponderativo). Cf. infra (II).
Mendiaren zabala, mendiaren gora! Ox 20. Oi, itsaso zabalaren zabalaren zabala! Iratz 111. Bazterretik bazterrerat, oi munduaren zabala! Xaramela 182.
(Uso predicativo). "Zabal heldu den soinekoa, oinetakoa" H.
Muga hartan inperio hain zabal banatua, / hamar erresumetara daiteke partitua. EZ Man I 64. Zizilia andia da / isleen artean, / orain zabal jarri <ga-> da / zure ustean (Interpr?; 1658). ConTAV 5.1.5, 93. Haren itzala ere ezta zabal edatzen bertze zuhaintzen itzala bezala. Tt Onsa 104. Lurra, zan bezin zabal, / tximuz estalia. It Fab 78. Erreka zabal doia. Or Tormes 33. Ugiñak laisterka zoazin itsas-ertza ainbat zabal. Or Mi 125. Sorbaldetatik, zabal-zibuka, zerorkan beira / bakaldunen janzkorria. "Caía amplio y ondulante". TP EuskOl 1931, 80. Leiotik, ogei baserri, / mendiaren apaingarri; / zenbait zabal ditun ageri; / zenbait, erdika nabari. Ldi UO 17. Goruntz ta zabal azia nozu / pago alaiak legetxe. Gand Elorri 185.
(Tema nudo, acompañado de numeral y unidad de longitud). De ancho. "Ogei metro da luze eta bost zabal" Elexp Berg.
Zurezko zubi lau eun berrogei ta zortzi oñ luze, eta ogei ta sei zabal arkitzen danaren azpian igarorik. Izt C 117. Bost kana luze eta iru kana zabal zana [gurutzea]. Lard 456s. Bi metre gora [athea], metre bat zabal, ez dezaket nik hori sinets! Arb Igand 129. Salduten euna zabal / kana betekoa. Azc PB 238. Etzan txabola zazpi oin zabal. Ag G 8. Beste lau [metro] zabal buztana zuban [baliak]. Arrantz 124. Zelai bat gaitza, begi-ukaldia hel ahal baino luzeago, bi kilometra bederen zabal. JE Ber 19. Ormak 300 n. luze, 2,50 gorantz eta 0,80 zabal dira. JMB ELG 47. Bost neurkin luze eta bi neurkin larogei neurkin eunen zabal dan oialari. EAEg 21-10-1936, 100. Eun kana zabal bai [ondartza] itxasoa goien dagonean. JAIraz Bizia 11. Bere anpolai-begiak kanabete zabal dituala [...], an egongo dek plaza-erdian. NEtx Nola 24. Zulo barneago bat nabaritu genuen [...], metro bat zabal. Mde Pr 113. [Plaza] 380 metro luze zan eta 290 metro zabal. Anab Aprika 97. Saloi aundi bat ogei metro luze eta zazpi zabal. Gerrika 289. Amar bat metro luze ta zabal. Insausti 258.
Zilhoak behar du pia bat eta erdi beheiti eta bertze hainbertze zabal. Dv Lab 342. Arkak bazituen ehun eta berrogoita hamar metra luze, hogoita bortz metra zabal eta hamabortz gora. Zerb IxtS 13. Zulo bakoitzak 30 zentimetrotik 40 zentimetrora bear ditu zabal eta beste ainbeste sakon. Munita 59.
azpiadiera-1.2
2. (c. sg. A; Lar, Gèze, Zam Voc).Abierto. "Abierta, puerta, ventana, casa, &c." Lar.
Haren gañean begiak / zabal eta erneak. EZ Eliç 371. Ate irigiak eta zabalak. Cap (ed. 1893), 153. Idiki-zabalak idukiko ditut begi-belarriak. Mb IArg II 320. [Ate oek] beti zabalak daude [...] beren animak garbitu dituen guztientzat. AA III 351. Hotzez bezenbat gosez, zabala ahoa. Hb Esk 234. Bengantzak zeukan ate zabala / derrepentian itxi zan. PE 28. Onelakuen ao zabalak itxiko ditu Jaungoikuak azken juizioko egunian. Bv AsL 138. Zuri begira jarri / begi zabalakiñ. Arr May 16. Baina zorionez ugari dagoz / begi zabalak itsurik. Azc PB 243. Begi andi zabalakaz begira jarri jakonean. Ag Kr 105. Tximist-argi zorrotza leio zabalean. Lek EunD 31. Pozik agertzen natzaizue euskal leiho zabal honetara. MEIG VII 71.
azpiadiera-1.2.1
(V-gip ap. Elexp Berg; H).
(Tema nudo, uso predicativo).
" Ahoa zabal [...] idukitzea " H. " Begixak zabal eukizu " Elexp Berg. .
Ahoa marraker ta gosiari zabal heltzen dena. Egiat 237. Aoa zabal eta erpak luzaturik. Zav Fab RIEV 1907, 542. Zabal idiki ditu / ate Zerukoak. Echag 263. Ataka zabal ikusi eta / alimaliak aurrera. PE 44. Batek gerrira jasoa zuen / bere gonaren egala, / an dabillela puntara askatu, / manera zeukan zabala. Ib. 44. Begiak zabal iduki itzazu. Arr May 118. Datozkigu, begi beharriak zabal eta erne, ikustera, entzutera. HU Aurp 206. Begiak zabal zabala, ahoa oraino zabalago. Barb Sup 10. Zabal dagola ikusten badet / nik tabernako atia. Tx B 58. Txanbrak botoirik gabe, / zabalik paparrak. MendaroTx 196. Ikus nai daunak / zabal ipiñi begijak. Enb 36. Beharriak zoin zabal etzatxikizkan eskuarazko hizkuntza edozoini! JE Ber 5. Apez jaunari, ez dala sori / zabal uztea Liburu. Or Eus 334. Gure sukaldea beti zabal baitzaio. Zait Sof 124. Begiak zabal, aoa ertzedegi. Erkiag Arran 72. Aberatsentzat atekak zabal, / hertsi pobrearendako. Xa Odol 174. Elorri beltza lora zabal, arto-lurraz arazabal. (G-goi). EZBB I 92. Begiak itxirik eta ahoa zabal. MEIG I 165.
v. tbn. Ox 116. Mok 17. Iratz 102. EA OlBe 85. Ugalde Iltz 32. Gand Elorri 170.
azpiadiera-1.2.2
(Vocal)abierta.
E zerratüa hortzen zerratzez izendatzen da, e zabala aldiz ahoaren zabalzez. Arch Gram 3. Laster jakinaraziko digu, ordea, fonetistak aurreneko e zabala dela eta bigarrena meharra. MEIG VI 100.
azpiadiera-1.2.3
Abierto, libre (un camino, etc.).
Uste izan banu hori, utziko nion bidea zabal. Hb Egia 155.
azpiadiera-1.2.4
Egia da ez dabiltzala bat puntu horretan hizkuntza guztiak, batzuek zabalago baitute eskua eta besteek murritzago.MEIG VII 192.
azpiadiera-1.2.5
(AN-gip ap. Gte Erd; H).
Desplegado, extendido. " Anka zabalak (AN-gip)" Gte Erd 237.
Zaletuten bagara ondo euskeerara, erro zabalak botako ditu bazter gustijetara. JJMg BasEsc VIII. Euskal-erriyan artu / beso zabalakiñ. Echag 69. Prest daukate, egiaz damututa badijoazkio, beso zabalakin artzeko. Lard 418. Ezkutau naizu zuk zeure beso zabalagaz. AB AmaE 171. Aize apurra, bela zabalak, / begira beti aurrerantz. Echta Jos 87.
azpiadiera-1.2.5.1
(V-gip ap. Elexp Berg; Lar, H).
(Tema nudo, uso predicativo).
"Extendidamente" Lar. " Eskuak zabal idukitzea " H. " Besuak zabal artu giñuzen " Elexp Berg. .
Gurutze baten iltzez josia, / besoak zabal gugana. Echag 219. Emengo antzera yoten eben pelotia, besua zabal. Kk Ab II 184. Gizonak idekitzen dauzkigu, zabal, armairuño baten athearen bi alderdiak. JE Ber 62. Ingia (papera) lur-gañean zabal, marrezka ziarduk (dibujatzen, alegia). Ldi IL 16s. Torrean zabal dabil / ikurrin bat. Laux AB 99. Eskua zabal lurrerako, ta / zerura begira aurpegi. Or Eus 228. Besoak zerurat zabal. Iratz 146. Sasi-gainetan edo lurrean zabal ipinteko, lenbailen legortu daitezan [miesak] . Erkiag Arran 135. Zankoak onen zabal eukitzea ta aberearen bizkarraren aurrera-atzerakak, nekagarriak dira. Anab Aprika 36. [Mairuaren] zapia zabal aize-egotan. Gazt MusIx 99. Besoak zabal aidean. NEtx LBB 231. [Kasetak] mahain baten gainean zabal zabaldurik. Larre ArtzainE 186.
v. tbn. Enb 35. SMitx Aranz 134. Izeta DirG 75. Olea 156.
azpiadiera-1.2.5.2
Iru indarralditan egiñalak egin zituen saskigillearen oinpetik limurtzeko, ta beste ainbestetan bota zuen zabal legarrera.Or Mi 60. Jezarririk zabal. Enb 196. Solo-ondoko landa baten zabal jezarrita. Kk Ab II 86. Zelaian, bedartzan jesarri ziran, zabal lurrean. Erkiag Arran 121.
azpiadiera-1.2.6
(Mano) abierta, generosa. "Zure esku zabaletik, Iauna, daduzkagu on guziak" H (cf. eskuzabal). "Esku zabalekua da, es limosnero" Iz ArOñ. Cf. infra (3); cf. tbn. eskuzabal.
Zure esku zabal eta ontasunez betherik. EZ Man II 154. Gizon prestu ta esku zabalekoa. VMg 53. Biotz bigun ta esku zabalak eukiteko, batez bere pobriakaz. JJMg BasEsc 284. Limosnagintzarako zabala eskua. AB AmaE 318. Ta obeto liteke mingaña euki geldi, / eta zabal eskua diruz erabilli. Ib. 331. Auzoko askoren aurrean Zabaletakoen esku zabal, emankor, ioritsua erakutsi. Ag G 49. Jaun aundiak, beraz ta ziñez esku zabala izan zuan gizonarekin. Inza Azalp 45. Emon ba euroi, esku zabalez, / Jainkozko zeure bezuzak. Enb 99. Erriko agintarien esku zabalez emai ugariagoak iaso oi zituen. Zait Plat 21. Goresten hasiko gira Haren esku zabala. Xa Odol 182.
v. tbn. Añ MisE 111. Otx 119. Akes Ipiñ 16. Erkiag BatB 175.
azpiadiera-1.3
3. Generoso. "(V, msLond), (hombre) generoso" A. Cf. supra (2) ejs. de esku zabal.
Dadukazu Iainkoa handi, zabal, franko, liberal. Ax 148s (V 97). O Jaungoiko zabala! Jaungoiko ona! Jaungoiko emonzaile ugarija! fB Ic I 64. Bere bihotz onak eta gizontasun zabalak egiten zion hori. HU Aurp 105. Oraintxe zabal yokatu bear ddoat igaz. "Quiero yo usar contigo de una liberalidad" . Or Tormes 25. Euskel-zale aberatsen laguntza (ta laguntza zabala) gabe, eztegu bearra osatzen. Ldi IL 74. Andre zabal, zure etxean / oillorik ez dute ito. "Generosa dueña" . Or Eus 176. Geidiarentzat beti zenduan / biotz zabal ta biguna. BEnb NereA 80.
azpiadiera-1.4
4. Grande.
Batak eta berzeak dute enplegatzen ahala, / zeñi geldituren zaion biktoria zabala. EZ Man I 49. Lehenen gañera othoi indazu eternala, / zutzaz ungi errateko okasione zabala. EZ Man II 20 (de interpr. no segura). Zeiñ ere zan andi ta zabala Jangoikoagana zeukan sua. Lar SAgust 13. Gure jende jakinez gaxoakin pazienzia zabala bear da. Cb EBO 61. Oxala balute bi presuna Jainkotiar hauien berthutea eta fede zabala! Lg I 249. Mündia bezain zabal / beita haren ürgülia. Xarlem 749. Epetasun andian ta bake zabalean bizi nas, onduko nasalakoan. EL2 69. Zer dan juzgu gaistua, ta ze pekatu zabala ta ezaina dan. fB Ic II 226. Ze andija ta zabala dan ordiako sakramentuban gizonari emoten jakon alizate espirituzkua. fB Ic III 290. [Ipuin] oneek dira sustrai andikoak, mamiñ ederrekoak eta on ta onura zabalekoak. Zav Fab RIEV 1907, 91. Zure bihotz zabala ezin ase dezake munduak. Laph 128. Burruka odoltsuen artian miraritu izan ditudaz zure asmu eta erabagi andi eta zabalak. Itz Azald 22. Bazkun euskozaletarik zabalena ta iraunbidez sendoena dalako. Ldi IL 97.
azpiadiera-1.4.1
(V, AN ap. A ; Urt).
Abundante. "Abundans" Urt I 64. "Abundante, opípara (mesa)" A.
Zien pagia, zien rekonpensia, zelian dago handirik eta zabalik, zien aiduru. "Copiosa" . Tt Onsa 83.
azpiadiera-1.4.2
(Uso sust., tras gen.). Cf. infra (II, 4).
Oien etsipenak gauza bat ematen du erakustera: yoranen zabala. Vill Jaink 138. Atsegiñaren zabalak eta aundiak menperatzen eta azpian artzen gaitu gu. Ib. 152.
azpiadiera-1.5
5. (H).
Laxo. "Large, tolérant, exempt de scrupule. Konzienzia, konfesore zabala, [...]" H.
Konzientzia batzuk dira erne, sentikor, minbera, hertsi; eta berriz bertze batzuk loti, hil, lazo, zabal eta ez antsia. Ax 425 (V 275). Konfesore zabalen billa dabiltzenak. LoraS 39. Ah konzienzia aixetu zabal nasaiak, ordu larri onetan ikusi bear zaituedaz. Izt 52r. Jansenisten iritzia baino askotaz zabalagoa behar agian [jolas] horiek onesteko. MIH 246.
azpiadiera-1.6
6. (S ap. Lrq ; Dv, H).
(Con argi ).
" Argi zabala da, il est grand jour" Dv. " Argi zabaleko Baionarat heldua zen " H. " Argi-zabal, plein jour" Lrq.
Hagitz da argiagoa / zure legeko itzala, / ezen ez bertze legeko / iguzki argi zabala. 65. Nik eginen ditut erranik heldu naizenak Israel guziaren begietan, eta argi zabalean. Lg I 307. Erakhartzekotz egiaren argi zabalerat. Ib. 355. Falta gabe biharamun goizeko argi zabala. Gy 151. Jeiki, jeiki, etxenkuak, argia da zabala. ChantP 30. Argi zabala darraikon, goiz ilun-nabarra. Iratz 59. Udaleneko goiz batez argia zabal zegonan ni yekitzerako. Or QA 62. Guzion aurrean, argi zabalean. Zait Sof 27. Ta bere senarraren trebetasuna argi zabalera atara barik egon? Bilbao IpuiB 226.
azpiadiera-1.6.1

(Con egun ).
" Egun [...] zabala da, il est grand jour" Dv. " Egun zabalean, en plein jour" H (s.v. eguna).
Sei orenetan egun zabala oraino, eguerditan bezala. Zerb GH 1925, 188.
azpiadiera-1.6.2
(Con eguzki ).
Eguzki zabalai leioak itxita sartu ez didin argia gela barrunbean. Mg CC 150. Gaur eguzkia zabal ager da; / sail bat dezagun larrutu. "Hoy, que aparece el sol" . Or Eus 296.
azpiadiera-1.7
7.
(Uso pred.).
(Estar, ir, etc.)en alta mar. v. ZABALERA.
Ondarrabiatik bi lekoa zabal kausituko duzula 70 edo 80 brasa. "À deux lieues" . INav 22. Hagitz leihorrean edo ioan hagitz zabal. "Tu as de courre fort à terre, ou aller au large" . Ib. 54. Baldin ioaten bazare zabalago. "Plus avant" . Ib. 23.
azpiadiera-1.8
8. (V-gip ap. Etxba Eib; Mdg 148).
(Estar, etc.)holgado, sin apreturas (sentidos prop. y fig.). "Estás ancho, zabal dago, zabal zaude, zabal yago " Mdg 148. " Gu estututa ibili arren, zabal bizi zan a " Etxba Eib. .
Eleiza Santaren Doktoreak ibilli zitezen lasai eta zabal, gora ta bera, batera eta bestera, alkar-ikutu gabe, eta kalterik artu gabe. Lar SAgust 10s. Ok onela penitentziako bidian dabiltz ertsi ta estu, eta gu gabiltz penitentziarik gabe lasa ta zabal! Bv AsL 194. Lenago zabal emen biziten gineala, / ez geunkalako geure gañean Gaztelarra. AB AmaE 459. Espartin ihetxe batzuetan oinak zabal. JE Ber 30.
azpiadiera-1.8.1
Ontan, arnas zabal, barrendik irtena, / kolko ximur au bein lasatzen didala. "Respiro amplia y profundamente." Or Poem 524. Piarresek arnasa zabal artu zun. Etxde JJ 48.
azpiadiera-1.8.1.1
Arnas andi ta zabala egiñaz. Erkiag Arran 74.
azpiadiera-1.9
9. (AN-5vill, L-côte; VocBN, Dv), zahal (BN-arb). Ref.: EI 185; Gte Erd 304.
Llano, plano. "Plat" VocBN. "Toki zabala, pays plat" Dv. "Suhur zahala (BN-arb), [...] sudur zabala (AN-5vill)" Gte Erd 304 (junto a zapala, zapato, etc., de otras zonas). v. zapal.
Konsagratu baño leenago hostia, ogia zana, txuri txuria bazan, zabala, biribilla, edo lau barrenekoa. Mg CC 198. Mando eulija dogu / beste jenerua, / zabal ta biribila / zapua langua. DurPl 81. Arri zabal au, mai sendo ta ederra daukagu. Bv AsL 168. Ni ordukotz harri zabal hotz baten gainean belhaunikatua bainintzen. Elzb PAd 23. Jainkoak eman ziozkan bi harri zabaletan bernuzatuak bere manamenduak. Zerb IxtS 38.
azpiadiera-1.10
10. Difundido; disperso.
Peruren jatortasuna honetan omen datza: gaur nabaitzen den joera zabala nortzean. MIH 337.
azpiadiera-1.10.1
(Uso predicativo).Cf. ZABAL IZAN.
Projimuari kreitua kentzaiten deutsanak esaten dabela bera gaitik egin eztaben pekaturen bat, edo egin badau bere, zabal ez dabilena. CatLlo 47. Axeriak badarama / berekiñ har dezakena. / Badago eziñ eramana / lurrean zabal ereina. Gy 282. Errietan, urietan, batzarretan, edonun, guztiz zabal eta ugari dabilz irakatsi txarrak. Itz Azald 6. Gaitzbideko pekatu itxusi au munduan txit zabal dabill. Kortazar Serm 304. Uri osuan zabal ebillen albistea. Otx 88. Gaur egunean zabal dabillan alkargokeri au. Eguzk GizAuz 89. Hemen ere entzun duk, zabal, hire berria. Arti MaldanB 205. Barri tamalgarri au zabal ebillen errian. Erkiag BatB 88. Gainerako guztiak [...] aski zabal emanak izan dira. "Uolgata" . Ibiñ Virgil 94. Bretaña Aundiko erresuma guzian, aintziñatik eta zabal, aoz-aoko ekarriak dakar ez zala ill errege au. "Es tradición antigua y común" . Berron Kijote 142. Au zan zabal danongana eldu zana: 18-an, Andaluzia aldian, beste batzuk aren lagun jarri zirela. Gerrika 57. Gehiago erabiltzen direnak [hitzak] eta zabalago hedatuak daudenak. MIH 106.
azpiadiera-1.11
11. Amplio (fig.).
Erabagi au zabala bada bere [...] adierazo euen argiro ez zala bere gogo ta intenziñoa [...] Ama Birjiña [...] erabagi onetan artu eta sartutia. Ur BulaAl 24s. Eskubide au zabalago egiten daben Okela-Bulea artu. Itz Azald 117. Esangura zabalean. Ib. 60. Zein politikakoak diran begiratu-gabe; katolikotasun garbia ta euskozaletasun zabal anaikor bat esi bakartzat artuta. Ldi IL 144. [Araudiko] f) zatiaren 1go. zatitxoa ere ain zabala izaki [...] bidezabal arazoei buruz legeak egin eta bete-eraztea Euzkadiri dagokiola uste degu. EAEg 17-11-1936, 317. Ikasi guziak graziaren iguzkipean jakitate zabal bakhar batean pollikiño urtu. Lf GH 1952, 81 (ap. DRA). Adimendua harmatzen diote filosofia zabal bati buruz. Id. ib. 79 (ap. DRA). Gizadi osoa antolabide zabalago batean sartua ikusiko dugu. Vill Jaink 170. Hitz honek izan dezakeen adierarik zabalenean. MIH 224. Kontu kontari ari denak, esango nuke nik, esku zabala du, erantzuketan ari denak baino zabalagoa, nolanahi ere, hitzak gogo duen segidan bata besteari erasteko. MEIG IV 104. [Errefraua hitza] berriz, mugatuegia iruditzen zait alde batetik eta zabalegia bestetik. MEIG VI 187.
azpiadiera-1.11.1
Extenso.
Argatik gauza askotan Astete ez dut aipatzen, baño ori baño ere au zabalagoa dan ezkeroz [...] au ongi datorkela irudi zait. Inza Azalp 6. Igarotako bere bizialdiaren ezagupide zabal bat ematea bidezkoa da. Etxde JJ 16. Gai zabal xamarra hartu nuen. MEIG VII 46.
azpiadiera-1.12
12. (Señora)importante, bien situada.
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan. "Cossue" . ChantP 190. Etxe ontako andre zabala, / leku oneko alaba, / bide guztian entzunda gatoz / esku-zabala zerala. Canc. pop. (ap. DRA). Bestelako senar izango induken ik Kerman, eta i, aren emazte zabal. Erkiag Arran 111. Txalupetxe artako etxekandre zabal eta maratzak. Ib. 15.
azpiadiera-1.13
13. Tranquilo, relajado.
Etzatera goaz gu / biotz zabalagaz, / eguna ondo juan / jakun usteagaz. AB AmaE 356. Jonen barrua zabal jarri eban albistea. Erkiag Arran 124.
azpiadiera-1.13.1
(Uso predicativo).
Egin lo lasai ta zabal. A Ardi 123. Eldu zan beretzako zabal bizi-izateko aldiya, seme kutunagaz batera. Kk Ab II 72.
azpiadiera-1.14
14. (H).
Franco, abierto; sincero. " Gizon zabal gibelondorik eztuena, homme franc, loyal ou qui il n'y a aucune arrière-malice" H.
Amorio garbi, zabal hori alde batera utzi duela, bere eta Gabrielaren familiaren interesei jarraikiz arrazoizko ezkontza bat egiteko. Mde Pr 176. Bi santu oiek maitatutzia / da nere gogo zabala. Uzt Noiz 72. Fraidetxe hortako nausia jainkotiarra zela, bihotz handikoa eta ongi-etorri zabalekoa. Othoizlari 1976 (n.º 82), 5.
azpiadiera-1.14.1
" Irri zabalarekin erran zeraukun, il nous dit avec un franc rire" H.
Barre santzo zabalak entzuten dira baserriyetan, soluan biarrian dabizala be bai. Kk Ab II 159. Ezpainetara jaso zuen irrifar zabal batekin. Mde Pr 110. Barre zabal ta jantzagure zorangea. Erkiag Arran 33. Andre mamintsu gizeneri irribarre zabal egitean, bere agin zuri ederrak erakutsiaz. Ib. 187.
azpiadiera-1.14.2
(Uso predicativo).
Baña, puntadak zelan sartzen etxatzuzan, / zabal jarri deutsudaz aditu daizuzan. AB AmaE 256.
azpiadiera-1.14.2.1
Poz betean parre onik zabal egitea izango dugu gure esku.'Reir con libertad'. Zait Sof 45.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (Lar, ).
Anchura. "Latitud" Lar, . Cf. IC II 422: "Se llamó con justa causa Zabala, que esto quiere tanto en vascuence zabala como en castellano 'grandeza' o 'majestad' o por mejor decir 'anchura grande'".
azpiadiera-2.1.1
Oroimenak oraiño badauzka lumeroen eta zabalaren berein lege. "Numerorum dimensionumque." Or Aitork 259.
azpiadiera-2.2
2. "(V-m), plazoleta. Arranegiko zabalean, en la plazoleta de la pescadería" A.
Arranegiko zabalean gora yoiazan. Erkiag Arran 159. Nasatik Arranegi kalerantz eta zabalerantz lagunak ariñak arin yoiazala. Ib. 186.
azpiadiera-2.3
3. Llanura; llano. " Itxaburuko zabala, el llano que está sobre la casa" Iz ArOñ. .
Del mont qui es clamado Larraneco Çauala . (1329). Arzam 457. Ikusten dira ibar naroak zabal batzuetan. Ag Ioan 176. Aberiak azteko zabal ixugarrijak dagozala. Kk Ab I 52. Zugatz bakarra ezik billutsik zegoan zabal ura. Anab Usauri 122. Be-aldetxuko zabale [sic] batera eldueran, basuari inguru egitten eutsan bide zior bat aurkittu eben. Otx 105. Ego-aizea da. Beorrak irrintzi, laugainka, zabala / zalapartan dute alden-alde laister, ixil azkazala. "La planicie" . Or Poem 552. Andragonako zabalian (Arabako baso bat da) beorraren tripian [buetra] bat arrapau geben. And AUzta 74. Aide argi ta geldia / mendi ta zabaletan. Azurm HitzB 67. Edo-ta mixtu-gaixtoko abere-taldeak / bizi diran Nilo-zabaletan. "El libio llano" . Berron Kijote 154. Or beko zabal ortara joan bear diagu. Alkain 159. Oihanik ez baita hor hanbat ageri, bai haatik Hazparneko herriaren zabala. Insausti 222.
azpiadiera-2.4
4. Inmensidad.
Zabal au begitzez ezin bil. "Inmensidad" . Laux AB 60. Bere bihotzetik nahiz muga guziak kendu: / Jainkoaren zabalerat zaio zabal-zabaldu. Iratz 156. Uraren oldarrak engoiti ba zeraman hainbat gutiziatu zuen zabalarantz, Gazteen Lur hainbeste amestu hartaraino. Mde HaurB 104. Eta nik esango nuke Kant-ek berak ere eztuela onartzen, sistemaren eremutik bizitzaren zabalera ateratzen denean. Vill Jaink 91. Zabala azaltzen zaio alde orotarik, bai ortzean eta bai mendeen erreskada luzean ere. Ib. 43s. Orrela bai, lurraren zabalak onartuko du zure bizia. "Vivirás sobre la haz de la tierra" . Berron Kijote 229.
azpiadiera-2.4.1
Espacio.
Txilibitoak / aoratu, ta abia / ziran, zabala arrotuz / egoak. "El espacio" . Ldi BB 44. Zabala yo ta yo bear, aizea astindu, esku beteka eltxoak atxitzen bagenbiltza bezela. Ldi IL 77. Goiko zabal urdiñean. EA OlBe 87. Gau itzalean odei artetik / zabala poztuz azaltzen dan lez [izar-izpia] . Gand Elorri 134.
azpiadiera-2.5
5. Superficie.
Eta hedatu ziren lurraren zabalera. Dv Apoc 20, 8 (Lç zabaltasun). Baña, egia, gure ingien zabalerako geiegi gera, ezpaitegu non idatzi. Ldi IL 69.
azpisarrera-1
XABAL (G, AN, L, BN, S, R; VocBN, Dv, H), TXABAL (G, AN-gip; Lar). Ref.: A (xabal, txabal); Lh; Lrq; Iz Ulz 429; Gte Erd 71. (Formas con palat. expr.). A) (Adj.). a) Ancho. "Bernegal, edontzi txabala" Lar.
[Picadoreak] kameluzko larruaz galtza horitua, / burdin xabal bereziz barnez horratua. Hb Esk 221. Lotu zuan ere gerria larru txabal batekin. Bv AsL 50. Zapata xabalekin. Elzb Po 191. Arri txabalean patxadan exerita. Ayerb EEs 1912, 219. Txenara pizkor eguzki-zaleak, zeru aldean [...]; txoriandra ego-txabalak, belardietan. Ag G 43. Ugiñak, larraina bezain txabal, ozta yotzen zuten ontzia. Or Mi 130. Zubi labur xabal, sahetsak marbre xuriz dituen baten gainetik bagoazi. JE Ber 55. Bi muturreko ezten txabala. JMB ELG 37. Arpiko edo zulakaitz mutur-txabalak. Ib. 31. Arri-txabalean azaoak zartaka zaplainean aletzen zituen bitartean. TAg Uzt 158. Palangana xahal bat besazpian. Herr 19-6-1958, 3 (tal vez errata por xabal). Ile beltz-beltz legun eta sudur motz xaballarekin. Herr 5-1-1961, 4. Pala txabal baten jarri ta sutan ipiñi. BasoM 64. Inguruko larre txabal ta aldapatsu oek danak. Ataño TxanKan 92. Zangoa bai, batek oingainez konkorrago zuela eta besteak xabala, edo trapala edo meharra. Larre ArtzainE 99. Plano. "Plat" Gèze.
Har[r]isko xabalak eta beltxak eta kristailleak arthoxehea bezalakoak gehienak. "Caillou plat". INav 118. Zuñen xabal eta biribil den! Ip Dial 19 (It zanpatu-biribilla, Ur zapal-biribilla, Dv biribil-zabaldua). Harri xabal bat belhaunen gainean, / hari ziren, hari ziren trukean. Elzb Po 206 (lo recogen tbn. Barb Sup 117 y Or Eus 111). Eri gaixoa hor emaiten da untzi xabaleko hamabi gauza on hetarik bat jan beharrez. Barb Sup 69. Tirita aldiz dithare bat da, xabal eta biribila. GH 1927, 339. Eskual-herriko mendi-mazela pherdetan belharrak lodi eta gizen dira zelhai xabalenetan bezala. JEtchep 46. Jaunak Moisi Zinain eman harri xabala behatu. Xa Odol 220 (cf. HARRI ZABAL). Antzokia taulaz eraikitzen dute gune xabal batean. Lf in Casve SGrazi 11.
b) Desplegado, extendido.
Lili-gañean erle bat orain / ego txabalez jarririk. EA OlBe 26.
(Uso predicativo).
Axerik, buztana xabal. Ox 89. Batzuk buruan ondo sartuta [txapela], / besteak txabal gaiñean. Insausti 141.
Abierto.
Begiak handituak, ahoa xabal, bertze mundu batean dira oraikotz bizi. JE Ber 88.
B) (Sust.). a) "Solla, platija, platusa, [...] platuxa, txabaloa, xabala" FauMar 100. v. txabaloi.
b) Explanada.
Arkaitz txiki gain ontan, txabal-une bat badek, kanaleko goiko txabala deritzana. Ataño TxanKan 34.
azpisarrera-2
XABAL-XABAL. a) Muy ancho.
Erlea iduriko bat omen da, bañan ez listorra; egalak xabal-xabalak omen ditu. A. Zavala in Auspoa 97, 23n.
b) (Pred.). (Estar, etc.) totalmente extendido.
Xabal-xabal jarrita / [Gipuzkoa] neurtutzen badute / Aiako Arritikan / Aizkorrira arte. AZink 185.
azpisarrera-3
XABAL-XABALA (Forma con palat. expr.). (Etar, etc.) totalmente extendido.
Nola lurrean baitzagon jarria, bildu ondoan zangoaz hare edo sable puska bat, ezarri zuen xabal-xabala. Prop 1906, 20. Igela, / ergela, / tripa xabal xabala, / putzutik zagon, / idi bati beha. Ox 99. Lore hori pollit bat xabal-xabala nork ez du ikusi landarexka baten puntan? Zerb GH 1931, 225.
azpisarrerakoSense-3.1
(Estar, etc.)totalmente abierto.
Landa batean, arbi-jorratzale multzo bat hari eta haren galtzeri beha eman ziren, xarboak ur hegian bezala, ahoa xabal, xabala. Barb Sup 46.
azpisarrera-4
ZABALAZ. a) "(Dar de) plano, zabalaz, plaunaz jo" Lar. b) "Ezarrazu mihisea zabalaz, placez le drap dans le sens de la largeur" H.
azpisarrera-5
ZABALDUN (Precedido de tema nominal nudo). De ancho (...).
Agur [...], gaztanburu zabaldun eta baserri zuri politen iaube zaran lur maite kutuna. Ag Ioan 109. Bular zabaldun arrantzaliak. Enb 49. Biztoki biko baserri-etxe / tellatu zabaldun baten. Ib. 166. Gaur baserriko etxetxu zuri / atarte zabaldunetan. Ib. 89. Neurrigabeko indar eta doinu-aldaketa zabaldun landa horren irispidean. "De amplias modulaciones" . MEIG IX 120. (en colab. con NEtx)
azpisarrera-6
ZABALEAN ( (Lcc, SP)). a) "Anchamente" Lcc (Interpr?). "Zabalean dago untzia, le vaisseau demeure au large" SP.
b) De ancho.
Luzean kana bat, zabalean iru kanalauren, eta lodian ogei beatz igaroak. Izt C 74. Alturan kana bat, luzean kana-erdia, eta zabalean beste kana-erdia zana. Lard 83. Gelak alakoak! Metro terdi zabalean, bi luzean eta beste bi goitik berara. JAIraz Bizia 40. Bere neurri arrigarriak, luzean ta zabalean. Munita 17. Amabi luze ta 15 zabalean. Lab SuEm 185. Zuloa egitea kirtenaren luzerokoa, beste ainbeste zabalean, eta berdin goitik bera. BBarand 37.
c) A lo lejos.
Ta zabalean, Arlesko ibaiaren zazpi ahoak ikusi-ala. 'Au loin'. Or Mi 117. Artzai-kaikuan esnea bezain / lasa, zabalean, ura. Or Eus 389. Gure animaren begiok sumatu baitezakete Iainkoa zabalean bezala. Or QA 169.
d) En general, en sentido amplio.
Hizkuntza berez eta beragatik zuzenean lantzeko zeregina berandu askatu da inguratzen zuen zaborretik: liburuzaleen hizka-mizkak, euskal ikerkuntzari zabalean eta zehazkiago euskal linguistikari dagozkionak. In MEIG VI 38.
e) (Precedido de gen.).
Jaunaren zabalean lei orok ixuri. "En la inmensidad de Dios". Laux BBa 102. Europan, Txinan, Ameriketan, / munduaren zabalean. "En todo el anchuroso mundo". Or Eus 419. Semeôk artuko gaitu besoen zabalean. "Con los brazos abiertos". Or Poem 549.
azpisarrera-7
ZABAL EGIN. Abrir.
Leiuak zabal egitian. Laux BBa 122. Egaz larrosara juan zan txirrita zurija, / maitasunak zabal-egin eban lora ganera. Ib. 54.
azpisarrera-8
ZABALEKO. a) De anchura de.
Lau kana eta erdi luze, eta bi zabaleko oia bear zuen. Lard 144. Uraxe bai gauza ikusgarria. Magdalena ibaia, toki batzuetan kilometro bat zabalekoa. JAIraz Bizia 42. [Sekuoia] oietatik amabi milla baño geiagok ba omen daukate gutxienez iru metro zabaleko ola. Munita 99. Neurkin bat inguru zabalekoa zan olezko zubia. Etxabu Kontu 185. Erdian, dozenaren bat zentimetro zabaleko arku bat. JAzpiroz 120.
b) De lo ancho, lateral.
Gaztetik ez denean / pleka beizik artzen, / pareta hari joka / besoa da galtzen; / [...] zabaleko joari / nekhez gero jartzen. Zby RIEV 1908, 92.
azpisarrera-9
ZABALEN-ZABAL. De par en par, (estar, etc.) abierto totalmente.
Zubikaraik, orretarako daben gaitasunez gaiñera, zabalen-zabal daukaz kondaira iturri dira tokietako ateak. Etxabu Kontu 7.
azpisarrera-10
ZABALERA, ZABALERAT ( (Dv)). a) (Salir, llevar, etc.) a alta mar. "Zabalerat atheratzea, gagner la pleine mer" Dv.
Erran zion Piarresi eraman zezala bere barkua zabalerat, ur gehiago zen lekhurat. Lg II 139. Baiña kostatik dire bai zabalerat urrundu. Gy 65. Zabalera atera da [ontzia]. Eskubi-aldera bira eman. Itsaso aundiari begira dagokio. Anab Poli 37.
b) (c. sg. A; Dv). "Luzera eta zabalera, en longueur et en largeur" Dv. "A lo ancho" A.
Zabalera iru oñ, / luzetara zazpi, / bizi-leku txatarra / izango du lazki. Izt Po 54 (ref. al ataúd). Bere itsas-hegia ttipisko izan gatik zabalerat. JE Ber 79s.
azpisarrera-11
ZABAL-ESTUTZE. Dilatación y contracción.
Zabal-estutzez atertu zaio / ipurteste xurgakorra. Or Eus 315.
azpisarrera-12
ZABALETARA (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg). a) "A lo ancho. Luzetara eta zabaletara neurtu biar dozu, salgei daguan sailla" Etxba Eib. "Luzetara ala zabaletara ebaikot tela au?" Elexp Berg. "Bokadillua filarmonikian moduan zabaletara artu ta marra-marra ziarduan" Ib. (Poner, etc.) a lo ancho. "Zabaletara [ipini ohol hori] (V-gip, G-goi)" Gte Erd 215.
b) "Sabáleta(r)a ifini, poner de plano" Iz ArOñ.
azpisarrera-13
ZABAL ETA ZABAR (zabal ta zabar Lar, Añ, A). "(A) pierna suelta" Lar y Añ. "Zabal ta zabar lo egin, dormir a pierna suelta" A.
azpisarrerakoSense-13.1
"Arrellanarse, zabal ta zabar jarri, eseri " Lar.
azpisarrerakoSense-13.2

(Fig.).
" Zabal eta zabar, à son aise, sans souci" Hb s.v. zabar.
Jarri zizkion esi ateak, mugak, legeak eta arauak irudimena zabal da zabar ibilli etzakion. Ayerb EEs 1915, 263.
azpisarrera-14
ZABALETIKAKO. "Qui vient du large. Zabaletikako haizea ez da aski hazkarra, le vent qui vient du large n'a pas assez de force" Dv.
azpisarrera-15
ZABALETIK ZABALERA. "Zabalerik zabalera, las cosas fuera de su lugar, desconcertadas (V-ger)" A Apend. "Zabalerik zabalera gauzak itxi, dejar las cosas esparcidas, fuera de su lugar (V-m)" A EY III 286.
Gauzak zabaletik zabalera ikusten ditugu ludian barrena: oro nahas-mahas, alegia. Zait Plat 43.
azpisarrera-16
ZABAL-GARAI. Tiempo de relajarse, de tranquilizarse.
Beti kolko-zimur ni Iainkoarekin, beti lasa-gaitz. Etorri zaida zabal-garaia ere. Or QA 149.
azpisarrera-17
ZABAL-GERIZA (LandHizt 367, msLond ap. A). "Cacalia, zabalgerizia (Cacalia alpina)" LandHizt 367.
azpisarrera-18
ZABALIK. v. zabalik.
azpisarrera-19
ZABAL IZAN ( (V ap. A)) (Impersonal). Ser notorio, ser de conocimiento público. "Udazkenean ezkonduteko dagozala [...]? Erri guztian zabal da, bala-bala dabil aspaldion barri ori (V-m)" A. Cf. supra (I, 10).
Aspaldion zabal da Mundakan Matik maitte dabela Eladi gurea. Echta Jos 213s. Zabal da erri onetan guztizko geiztoa dala mutil ori. Ib. 222s. Biyaramon goizian zabal zan auzuan Antoiako Matxin Artetxe mutilla izan zala aurreragoko illuntzian tramankulu diabruan etorri zana. Kk Ab II 122. Errian zabal zan laido edo irain baltza egia baldin baledi. Erkiag Arran 157.
azpisarrerakoSense-19.1
(Forma de 3.ª persona del pl.).
Paper ori, neuk daukat, baña an legez, beste atepe askotan sartuko ebezan, da zabal dira erri guztian. Echta Jos 235. Ezekian Mundakan zabal zireana Eladigaz ezkontzeko erabilli ebazan arazoak. Ib. 220.
azpisarrera-20
ZABAL-LEKU. Zona llana.
Santio-mendi orrek zabal-leku bikaña baitu. Alkain 52. Etzuten pentsatzen ere, bidean, zabal-leku aietan, ezeren oztoporik izango zutenik. Ib. 149.
azpisarrera-21
ZABAL-MEHAR (-medar H (s.v. meharra)). Anchura (sentidos prop. y fig.).
Arri areatsu au [...] luze laburrean, zabal medarrean, eta lodi mean txit erraz ifinten dan neurri guztietara. Izt C 51s. Aita Mokoroak eta nik ipiniko genituzkeen mugak ez baitira berdinak zabal-meharrean. MEIG VIII 40.
azpisarrera-22
ZABAL-MOZO. "Zabal-mozua, macareux arctique" Dass-Eliss GH 1925, 276 ( Lh).
Makaela hartzeko sareak hedatu-eta, hainitz zabal-mozo atxematen dute. Dass-Eliss GH 1925, 276.
azpisarrera-23
ZABAL ONEKO. "Zabal oneko gizona (V), hombre franco" A.
azpisarrera-24
ZABALPE (En casos locales de decl. sing.).
Ez nuke honen itzal zabalpean neure burua gorde nahi. MEIG VIII 61.
azpisarrera-25
ZABALTXEAGO (Urt II 66). Un poco más ancho, un poco más amplio.
Sutunb onen erdirik ez da luzez, zabaltxeago badere, mortero deritzan gerrako arraz-modu bat. Mb IArg I 254. Zarautzek bira zabaltxago du / gelditu bage zizturik. Or Eus 395. Buruen buru bide mehar bat, ondoan zabaltxago muturrean baño. FIr 169. Zuk darakusazuna baño irizmen zabaltxeagoa bear. Ldi IL 108. Ontan ori bai bide da Lizardiren olerki-liburua argitaratzerik baiño zabaltxeago. Markiegi ib. 11. Biek 27 a dute zien aitak eta ottok. Bakarrik, aitak baino zabalxago ottok eta aitak meharrago eta hunek zango bizkarra ateraiago. Larre ArtzainE 99.
azpisarrera-26
ZABAL-ZABAL (Forma con reduplicación intensiva). Cf. ZABAL-ZABAL EGIN, s.v. zabaldu. a) (Estar, etc.) extendido; repantigado. "Zabal zabal erori da (S)" Gte Erd 9. v. ZABAL-ZABALA.
Bere bekatuan zabal-zabal etzanagatik. Mb IArg I 86. Gorputza zabal zabal [lotan] ezeren ardura barik egoan bitartean. Ag AL 41. Ipiñi ebazan [soñekoak] zabal-zabal atxetan, eguzki berotan, legortu eittezan. Echta Jos 59. Besu oiek zabal zabal, orla. Iraola 62. Bai-nago zabal-zabal arkoloka bedar-ganian. Kk Ab I 65. Manta bat zabal-zabal ipinteben lurrian. Ib. 116. Besoak zabal-zabal / zure zai, begira. Jaukol Biozk 9. Eskua zabal zabal agertzen deutset. Or Tormes 123. Oraintxe eseri da zabal-zabal. Ldi IL 22. Landarearen zañak zabal-zabal ipiñi bear dira, ez pilatuta. Munita 41. Gorputza zabal zabal etzanda. Erkiag Arran 116. Narrua, lurrean jarri eban zabal zabal. Erkiag BatB 56. Utz nazazute eskuak zabal-zabal, / bide bazterrean. Azurm HitzB 56. Txilborreraño zuloan sartua zioken [...], gonak zabal-zabal munto gañean. Ataño TxanKan 199. Hantxe [terrazan] egoiten ziren [estranjerrak] zabal zabal etzanik. Etchebarne 99. (Estar, etc.) abierto del todo. "Sotoko atea zabal zabal utzita etorri da (AN-gip)" Gte Erd 301.
Begiak zabal-zabal nituela. A Ardi VI. Zerua zabal-zabal zuretzat daukazu. ArgiDL 40. Egunaren atiak / zabal-zabal dagiz [eguzkijak]. Enb 69. Begiak zabal zabal egoan egon neskatillea. Erkiag Arran 98. Gorri-gorri, begiak zabal-zabal. MAtx Gazt 45. Bentako atea zabal-zabal ireki. Berron Kijote 192.
b) (Estar, etc.) muy difundido.
Baña poltsa kontua bertatik auzuan, / ebillan zabal zabal, lekuan lekuan, / ekiela guztiak Manurena zala. AB AmaE 289.
c) (Estar, etc.) extendido a lo ancho.
Erreka-ertzean landa bat dago luze luze iarrita, zabal zabal ez baiña. Ag AL 23. Kalearen erdian zabal zabal, bidezko guztiai bide-aritik ibiltea galerazoten dagozala [emakumeak]. Ag Kr 129. Oinpean zabal-zabal edatzen diran itsaso urdina eta alor ikusgarriak. Zait Plat 17. Edo Mendarte baserritikan / [madura au] zabal-zabal ikustian. Olea 139. Pago andixan azpixan jarri, eta zabal-zabal ipiñi nituen amazortzi bost duroko. A zan edertasune! Gerrika 38.
(Como adj. pleno). Ancho.
Zabal zabala zare [itsasoa], muga gabekoa. Iratz 56. Galbide atia nasai-nasaia, ta bertarako bidia zabal-zabala baitozubez. Arriand Mt 7, 13. Soin kementsua ta bizkar zabal-zabalak zeuzkan. Zait Plat 85. Zelako belarriak zituan Erramonek! Zabal zabalak, handi handiak, izugarriak! Osk Kurl 64s.
d) (Uso adv.). Francamente, sinceramente; abiertamante, sin vergüenza.
Zabal-zabal itz egingo dut. Zait Sof 63. Aita il duzula diozu zabal-zabal. Ib. 26. Otxanda bere naitasuna zabal-zabal azaltzen ez-ezik mutikoaren griña gaiztoak piztutzen saiatzen zan. Etxde AlosT 22. Nik ontasun ori zabal-zabal opa dizut. Etxde JJ 245. Zabal-zabal agertzen ziran sasi-iakitun arroak. Zait Plat 124. Aren eguna zala ta zabal-zabal jolasteko. JAzpiroz 189.
azpisarrerakoSense-26.1
(Como sust. pleno).Sicero, franco.
Alkarri barkapen zabal-zabala opa. Etxde JJ 220.
azpisarrera-27
ZABAL-ZABALA. (L, BN, S, R ap. A; Dv, H). a) (Estar, etc.) totalmente extendido. "Zabal zabala ou luze bezain zabal erori da, il est tombé tout de son long" Dv. "Ikhusi ginuen hila zabal zabala, nous le vîmes étendu mort" Ib. "Lo dago zabal zabala, il dort couché tout de son long. Erori naiz zabal zabala, [...] tout de mon long" H. "Zabal-zabala erori (L, BN, S, R), caerse largo, de bruces" A.
Ikhusi zuen bere emaztea zabal-zabala, lurrean. Lg I 238. Tiroak errezebituko zituzten lurrean etzanik, zabal zabala, ez hilak ez kolpatuak izaiteko. Elsb Fram 119. Besoak zabal-zabala, batere erortzerat utzi gabe. Jnn SBi 86. Zeren lurrean zuen, zabal-zabala, bere tenplo maitea. Ib. 174. Iguzkiari zabal-zabala irriz ikusten ziren oihal luze ederrak. HU Zez 67. Ba othe zen dilindan ihizi hetarik bat, bi ziriek zabal zabala idekirik zaukatela. JE Bur 14. Lerratu zen, eta zabal zabala erori. Barb Sup 38. Piarrex ohean edatu zen zabal-zabala. Zub 39. Autoan izterrak zabal-zabalak [sic] edaturik. Ib. 109. Hurbil zeru gainari / zabal zabala jarririk [gure apezgaitegia]. Iratz 53. Bizkartzun [mendia], Senpereko alderat, alfer bat bezala, zabal-zabala etzana ikusten dugu. Zerb Azk 33. Urtebik gaineko pentze guzia lurrean zuen, zabal-zabala. JEtchep 48. Hiria bera, gibel aldean zoin polliki jarria, zabal zabala. "Toute étalée". Ardoy SFran 183. Lurrean zabal-zabala / ukaldiaren ondotik. Xa EzinB 28. Gaizoa perlesia kolpe batek
bota zuen zabal zabala. Etchebarne 107.
Ezartzen ahal litezke oraino, xede berera, besoak gurutze zabal-zabala. Jnn SBi 82.
(Fig.). "Zabal zabala nago Jainkoaren nahira, j'atends avec une pleine soumission la volonté de Dieu" Dv.
(Estar, etc.) totalmente abierto. "Athea zabal zabala utzi du" Dv. "Para zazue zabal zabala ate ori (AN-5vill)" Gte Erd 302.
Eta liburua zabal zabala, lo zagon haren eskuetan. Laph 70. Haren gogoa eta bihotza goiti zagozin idekiak, zabal-zabala. HU Aurp 117. Haren etxea beti orori zabal-zabala idekirik zagon. Ib. 111. Bere begi handi nahasi hek zabal zabala. Barb Sup 94. Han dago hila bezala, / ahoa zabal-zabala. Etcham 203. Begiak sutan aoa zabal-zabala. Zait Plat 151.
Eta largatzea bere buruak, zabal-zabala, Jaunaren eskutarat. Lg I 222.
b) Francamente, abiertamente. "Erran dio egia zabal zabala, il lui a dit franchement la vérité" Dv. "Zabal zabala aithortzen dut, j'avoue tout franchement, nûment" H.
Oro erraten baitzituen zabal-zabala, eta oro sinesten. HU Aurp 108. Bainan gaizki hartuak izan behar bagine ere gogoan duguna erranen dugu, zabal-zabala. Ib. 126. Paper zaharrek huna zer erraiten dioten zabal-zabala: Bellevue. Zerb Azk 49.
c) Extensamente, por extenso.
Behar ginuen beraz letra hartarik zati handi bat bederen eman. Zertako ez letra guzia, osorik, zabal zabala? HU Zez 19.
d) "Ni entzutearekin irriz [...] zabal zabala iarri zen, en m'entendant, il éclata de rire" H (s.v. zabaldu).
zabal
<< xuriketaño 0 / 0 zahagi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper