Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zirikatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en textos meridionales desde principios del s. XIX. Al Norte sólo se encuentra en Elizanburu, Eskualduna, Herria, Mirande y Mattin. La forma general es zirikatu. Hay zihikatu en un artículo de Eskualduna, zikatu en otro de Herria , txirikatu en Gaztelu y zirrikatu en Ibargutxi, San Martin y Etxebarria. En DFrec hay 18 ejs. de zirikatu.
sense-1
1. zerikatu (O-SP 225A).
Hurgar (con un palo, etc.). " Zerikatzea, fourgonner" O-SP 225. "Remover la brasa del horno" A. Cf. VocNav s.v. ciricar y ciriquiar.
Etzuten zilegi oilarrik lepo egiterik, ezta ogirik apurtzerik ere, ezta opil osorik iaterik ere, ezta aiztoz sua zirikatzerik ere. Zait Plat 53.
azpiadiera-1.1
(Ref. a la pipa).
Harroka baten hegian, yarri eta pipa zirikatu, bethe eta phiztu zuenean. Elzb PAd 69. Letra bat noizetik noizera izkiriatzeko delarik edo zerbeit irakurtzeko negu arratsetan, zitxuketa, jostatzea, arto bihitzea, piparen zihikatzea, bethi sukalderat. Eskual 12-6-1908 (ap. DRA).
sense-2
2. (gral.; Lar, Añ, Dv (V, G), H), zihikatu (Ht VocGr 357, Dv), zikatu (Lar, Añ, H), txirikatu. Ref.: A; Lrq; Gte Erd 32. Pinchar, aguijonear. "Aguijar, picar con el aguijón, zikatu, zirikatu akulloaz" Lar. "Estimular" Ib. (probablemente en el sdo. propio de 'punzar'). "Picar con instrumento agudo", "punzar" Lar y Añ. "Agacer avec un bâton ou autre objet; au fig. exciter" Dv. "Eztetzatzula zihika ez listorrak bere ohantzean, ez sugeak beren zilhoan, ez erleak beren eultzean, n'excitez avec un bâton (ou d'autre manière) ni les frelons en leur nid, ni les serpents en leur trou, ni les abeilles en leur ruche. [...] Zezena plazara ilkhitzean zihikatzea, aiguillonner, metre en colère un taureau que'on va lancer à la place" H. "Zirikazak listor-zilo ori, atiza ese avispero" A.
Akullu motz banarekin zirikatu sarri, latigo eder asko etzuten ekarri. Ud 121. Beizaiak ordea, bizkarra zirikatuz, larrain-ingurua iru aldiz ibillarazten dite. Or Mi 48. Bizkarra zirikatu dioten sugea bezela luzatzen zan biurraldika. TAg Uzt 226. Barrengo zigorraz gañera arriek bear baño geiago zirikatuta, korri egiten zuan mandoak egiñalean. Anab Poli 102. Zaldiak zaaro okerrez zirikatu eta aurrekaldera makurtuz, ugalak lasatzen dizkie. Ibiñ Virgil 96. Akulluarekin zirikatuta ere, ez litekek pausorik emango. Ataño TxanKan 16.
azpiadiera-2.1

(Part. en función de adj.).
"Agarrochado, garrotxatua, garrotxaz zikatua, zirikatua " Lar. "Aguijado" Ib.
azpiadiera-2.2
(Fig.).
Iru illik zeuden; gañerakoek, izurri ark zirikatuta. Or Mi 112. Pozaldiaren ziztadak biozpea zirikatu. TAg Uzt 113. Ikara-zimikoak eta egonezin arrigarri batek zirikatzen du biotza. Ib. 95. Geure egintzak dirala bide jarri badogu negarra, ori da geure barne ixillean zirikatzen gaitun arra. BEnb NereA 236. Begiz-begi daukagun alako ikuskari bizi batek bezela jotzen eta txirikatzen gaitu zentzuetan barna. Gazt MusIx 169.
sense-3
3. (gral.; VocZeg 288, Hb), zihikatu (L, BN, S; Hb, H), zihukatu (BN), zirrikatu (V, G). Ref.: A (zirikatu, zirrikatu); Lh (zihikatu, zihukatu); Iz ArOñ (sirikatu); Etxba Eib (zirrikatu); Elexp Berg (zirikau); Gte Erd 14, 25, 164 y 271.
Tentar, provocar, incitar, hostigar; animar, alentar, estimular. "Bere baitharik eginen etzuen gaixtakeria, bertzek zihikaturik egin du, le mal qu'il n'aurait pas fait de lui même, il l'a fait d'autre l'excitant" H. "Incitar, tentar" A. "Hurgar, tentar. [...] Guzurrezko aindu ederrekin, zirrikatzen zittuan galdu gura zittuanak" Etxba Eib. "Bere onian dagon gizona zirrikatzia, okerrera biurtzeko, diabruen zeregiña" Ib. "Alkar zirikatzen ari dira umiok (G-azp-goi, AN-5vill), zirikatzeko gogoakin dago (G-azp), batak bestie ziriketan dabiz (V-gip)" Gte Erd 271. "Maiz zirikatzen zuen lagunak (AN-gip), usu kitzikatzen du (BN-arb)" Ib. 25. "Arpa jotzen ari da (G-azp), zirikatzen ari da (G-azp)" Ib. 164. "Ardoa edateko zirikatzen zuen (G-azp)" Ib. 14. "Puxkat zirikau ezian etzan euskeraz ikasten jarriko" Elexp Berg. v. kitzikatu.
Gizonak pekaturako zirikatu ta galdu guraz. CrIc 15. Ze plagak zirikatu nenduban atso benteria banatuteko? Mg PAb 191. Arimako arerijuak pekaturako zirikatuten zaituzanian, mun eikijozu errosarijuaren garauai. Ur MarIl 29. Hipokritak, zertako zirikatzen naizue? Echn Mt 22, 18 (Hual tentatu). Iñok bere igitu eta zirikatu bagarik [...] borondate oso bategaz Bizkai guztijak erabagi eban [abegi gozua] egitia. "Sin excitación" (1866) BBatzarN 217. Etzegoan ez lo eta oartu bage bitartean inpernuko deabruba zirikatu eta atsekabetzen zuela. Aran SIgn 22s. Ik bere ni albistadun errira joateko zirikatuko nok. A Ezale 1899, 3a. Zelango gauzak asmau dituan arerioak emakumien arimak zirikatuteko! Ag Kr 165. Juana Mari Ondartzakok zirikatuten eban bere senarra, Martiñi zerbait esateko. Echta Jos 55. Enagin asko zirikatu, asten ba'non asi ba. Kk Ab I 68. Griña txarrak zirikatzen dituzten jantzi oker oiek uzten espadituzte, erri onen etxe guztiak lurra joko dute. JBDei 1919, 318. Gurasuak arkitzen dira seme-alabei, erromeriak galerazi bearrian, euretara joateko zirikatzen dituztenak! Ib. 182s. Ikastola askoren yabe izateko asmoak zirikatuta or dago gure Diputaziñoa sarturik. Belaus LEItz 114. Aragiak zirikatzen digu jan-edan naikeriaz eta loikeriaz. Inza Azalp 149. Alegiko ixkribauarentzat, Pernando zirikatzea bezelako pestarik ez zan. Muj PAm 75. Ik, erriko alargunak zirikatu bear intuke. Lab EEguna 112. Euskel-idazleak eztira millaka. "Kirikiño"-saria bidez ugaldu-arazi, ala, baderik, diranak zirikatu ta bultza nai lirake. Ldi IL 98. Stauffacher, Yaurlariaren gaizki-nai beldurrez ta bere emazteak zirikauta, [...] lagunak arkitzea erabakitzen du. Goen Y 1934, 89. Galde ori egiten dio, Yesus zirikatzeko, probatzeko. Ir YKBiz 265. Yordan aldetik ta Atsak basa-bazterrera yoan-arazi zuen, an deabruak zirika zezan. Ib. 45. Langille lanik gabe daudenen aurrean orrela joatea zirikatzea da. ABar Goi 19. Gure Elederrek zirikatzen du, / besteren bat kanta dezan. "La estimula" . Or Eus 93. Indarra batasun eta alkargoak dakartsela badakie-ta, langilleak orretarako iñok zirikatu bearrik eztauke. Eguzk GizAuz 192. Ikusleetan norbaitek biziki zirikatu ditu gazteak eta laster berotzen dira. TAg Uzt 34. [Politika-alderdiak] faxiozalekeriaren aurka egiten duten lanean jarraitu dezaten zirikatzea. "Estimularles" . EAEg16-3-1937, 1290. Apari artan bertso-eske lagun batzuek ni zirikatzeko asmoa zutela banekin-da. EA OlBe 93. Zuk ninderagizun ene gogoaren osasunerako toki aldatzera, Kartagotik aldegiteko zirikatuz. Or Aitork 113. Lizunkeriak, aragikeriak, diru-txintxiñak eta arrokeriak gure biotza zirrikatu, lilluratu, atzipetu, erre ta lotu legikie emen lurrean. Ibarg Geroko 12. Ez noa aztertzera, zer dan, irri-bear ori zirikatzen eta ezpañetara erakartzen digun izateko ura. Lek SClar 136. Egin dezakekan gauza duk, erantzun zion emazteak zirikatuz, legeak ez au beartzen oiñordekotza seme zaharrenari uztea. Etxde JJ 82. Txarkeririk egin bage eta asmo orretan zirikatu omen niñunan Piarresi neska utzi azteko. Ib. 80. Ondo nekatu arte euki zituan nagusiak itzaz zirikatzen. Anab Poli 111. Egun ori eltzean, jaiok urreratzean, errimin orrek zirikatuta. Erkiag Arran 181. Bakardadean zegoala (Jesus), urreratu zitzaion etsaia eta iru aldiz gogorki zirikatu zuen. EgutAr 22-2-1958 (ap. DRA). Bestordüz ere, botzka aitzinian, gaztek jaun mera zikatzen zien, hau egizü, hura arraberri ezazü, eta nik badakita zer eta zer, orano. Herr 11-6-1959, 3. Iriarena bertso famatuak, alde guztietan ezautzen dira, donostiarrak zirrikatzeko kantatzen dira. SM Zirik 94. Orduan andria autua jakin biarrak zirrikatu eban, da. Ib. 26. Onela ornidutako gogoan, galdearen galdez, eragin eta zirikatu, alegia, ezmezean dagoenaren aziak ernerazi udaberriko giro ongarrian. Zait Plat 70. Ori ez dau beintzat kontauko Nikanor'ek, iñok zirikatu ta eraso eragin ezpa legio. Erkiag BatB 195. Arrikerizko aundi-gurian kontzientzi ustel bat lotan, baña norbaitek zirikatzen dau amesen bidez barnetan. BEnb NereA 236. Krepopsko erleak, euki-naiak zirikatuta bakoitza bere arloan ari da. Ibiñ Virgil 111. Au zirrikatu gurarik maiko jarduna biztutzeko, esan zetsan txantxetan. Etxba Ibilt 468. Erregiñak jakin-nai erantzun orrek garbi zer esan gura eban, aiñ zirrikau eban eze, azkenian atara zetsan zaldunorri. Ib. 458. Euskaldun jator geran aldetik, alako azpijorrarako aidez zirikatuak. NEtx LBB 119. Anima garbi degu / guk gere ustian, / etsaiak zirikatzen / baten da bestian. Uzt Sas 298. Beste batzuek, barriz, zirikatzeko, zerutiko ezaugarri bat eskatzen eutsoen. Ker Lc 11, 16 (Ol zirikatu; He tentatu, Brunet probatu, BiblE azpikeriaz). Orain hamabi urte edo, jesulagun batzuk zirikatu ninduten, erdal-euskal hiztegi bat egin behar nuela esan eta esanaz. PMuj in MEIG I 90. Bertso au sutan zegon gaztañari kantatu zioken, baña Ataño xarra zirikatuz. Ataño TxanKan 99. Da mutil kozkorrak zirikatu egiten, ateraldiren bat entzun naiean. JAzpiroz 104. Beste irurak [zezenak] bueltaka plazan / baterantza ta besteti, / eta gu danok zirikatuten / bakotxa bere aldeti. FEtxeb 98. Esan dezagun, zirikatzen aritu garela aitortu dugunez gero, ez dugula eztabaida gorroto. MEIG VIII 52. Hori aski ez bazen bazterrak zirikatzeko, luzaro gabe irten zen, . Diccionario Trilingue, entzutetsua. MEIG VI 64. Jakin nahiak zirikatzen gintuelako, geron eta besteren jakin nahiak, beragana jo dugu berri bila. MEIG VIII 51.
azpiadiera-3.1
Horra, gizona zirika sari zer irabazten dutan! GH 1953, 184.
azpiadiera-3.2

(Part. en función de adj.).
" Ora zihikatuak, laster ausikia, chien provoqué, a la morsure prompte" H.
azpiadiera-3.3
(Con complemento dativo).
Yan-Pier'ek zirikatu izan balio, berari aitortuko lioke atzamarka ari zitzaion oñazea. Etxde JJ 56. Neska zein etxaldekoa zen jakiteko naiak zirikatu zion. Ib. 240.
azpiadiera-3.4
(Con suf. -tara, -t(z)era).Empujar a, llevar a.
Batari baño bestiari geiago ezarri edo kentzen badeutse euren konzienziaren konta ta ez gitxiago orretara zirikatu ditubanak. CrIc 81. Ontzi bat [...] sartu zan etsaia zirikaturik, beregana begira ifintera. Izt C 439. Ez da gudara elkar zirikatzen duten jendeen deadarra, ez igeserazitzen dutenen oiuak. Ur Ex 32, 18 (Dv gudura berotzaileen oihua). Pekatura zirikatuten gaituezan esetsiyak. Itz Azald 66. Yakin, ba, nolako lotsakizunera zirikatzen nauzun. Zait Sof 38. Beste egirik ez nekin, eta barnak aieri siñestera zirikatzen nindun. Or Aitork 63. Erriak ez du ogentzat artzen aiei liskarrera zirikatzea. Amez Hamlet 71. Hark gintuen irlanderaz hitzegitera zirikatzen. Mde Pr 294. Piarresen erailketa eta espetxaldiko gora-berak beronen aboz jakiteak ortara zirika baitzitun. Etxde JJ 187.
azpiadiera-3.5
(-kau V-gip ap. Elexp Berg), zihikatu (H). Importunar, ofender, molestar. "Ez nezazula zihika, ne me tracassez pas, ne m'inquietez pas" H. "Beti anaia zirikatzen ibiltzen da negar eraiñ arte" Elexp Berg.
Eurak agiraka egin, mindu ta zirikatuten dituezalako. Ur MarIl 88. Andi eta txikiak, gizon eta emakumeak elkarren leiean zijoazkion zirikatu eta nekatzera. Lard 146. Ertz eta eskiñ guzietatik zirikatu zituen zenbati persona, bere izen on ta onra beztu edo beñepeiñ illuntzeko. Aran SIgn 92. Ezeizu Mari Iesus inos zirikatu nai badozu lengoa daizudan parkatu. Azc PB 192. Euren berbakaz eta erakusmen txarrakaz zirikatuten dituezan besteak. Itz Azald 100. Zuek zirikatu dozu geienbat eta zeuk esan dozuz esatekorik andienak. Ag Kr 136. Zoaze ortik zakar guztiok, ni zirikatuten beste asmo barik zatoze ona lotsageiztokuok. Echta Jos 73. Zuek ni zirikatzeko gogoa daukazue ta mesedez itxi dazue bakean. Ib. 227. Zeñek eta Odolkik zirikatu bear bera, Moxolo! Ag G 313. Orain jolasbidian igarkixunakaz asten ba'gara, Jainkua zirikatzia ixango da. Kk Ab I 28. Zakur katetua bezela loturik dauka Jaunak guri gauza gaixtorik ere ez eragitteko, guri ez zirikatzeko edo erasotzeko. Inza Azalp 43. Otsein bati agiraka egitean, neuronek zirikatu, asarreagotu edin eta errudunaren aldi egiña irudi egien. Or Tormes 95. Ea neskatxa erderazaleak zirikatzen dituzun. Lab EEguna 97. Arako, Gipuzkoako andiki ta jauntxoak zirikatzeko eman zituen itzen artean au dakusku. A Y 1934, 11. Zere Yainko Yauna ez dezazula zirikatu. Ir YKBiz 47. Onela esan zion zirikatu nairik: Aizak, Konkor, ez al dek nekean bildurrik? EA OlBe 109. Zirikatu nauzun ezkero, arranbelari zurrian, gezi oriek, zure biotzaren aruka, iraitzi ditut. 'Me ofendes' . Zait Sof 191. Txiki-txikitandik erakutsi zien bere bi alabai eta Bela-Beltzi beren aizpatxo zaarrena zirikatzen eta gorrotazitzen. Etxde AlosT 24. Ugazaba, lenengo lenengoan zelan zirikatu jakin izan dau. Erkiag BatB 132. Denok dakizue ziria zer den, bai ta zirikatu ere. Osk Kurl 192. Geure biotza sarritan kezkaz / egiñen damu autorten, / baten-bat bada geure ongi-naiaz / dauskuna zirikatuten. BEnb NereA 77. Gauegero ez duk iñor zirikatuko akalde orrek, ala ni. Ibiñ Virgil 38. Xalbador hunek bere laguna / nunbeit nai du zirikatu / eta nik gauza horren gainian / eztiot nahi barkatu. Mattin 119.
azpiadiera-3.6
Avivar.
Irakurlearen jakinmiña zirikatu lezakenik ezer etzitzaion gertatu lenengo urtean. TAg Uzt 55. Gaitz artatik osasunera ark nindekarkela seguru zegon, gaitza areago zirikatuz, merikuek . arriskualdi diagotena pitzaraziz. Or Aitork 126.
azpiadiera-3.7

(Part. en función de sust.).
" Siríkaatu bat emon " Iz ArOñ. " Siríkatu bat, una estocada, una provocación etc." Ib. 214n.
zirikatu
<< 1 ziri 0 / 0 zorion >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper