Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
buru-gain.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (Hb), burgain (AN, S; Lar (-aña), Hb, Casve; - S), burugan. Ref.: A (burgain); Lrq /bürgáñ/.
Parte superior de la cabeza. "Cholla, burgaña, kopeta " Lar. "El cráneo" A. "Sommet de la tête" Lh, Lrq.
Eta errhauts egotziren dukeite bere buru gainetara, eta heiagora eginen dukeite nigarrez eta deithorez daudela. Apoc 18, 19 (TB beren buruen gainerat, Ip bere bürietan gaña, Ur (V) euren buruben ganera, Ur (G), Echn beren buruen gañera, Dv buruak, IBe nork bere burura). Zabaltzen ditu Apezpikuak bere eskuak konfirmatu behar dituan aurren buru-gañetan. Ub 197. Jakintzaren seinale zituen bere buru-gain karsoildua, bere begi-berin lodiak eta besapean beti zekarzkien liburu jakintsu haundiak. Mde Pr 135. Badira mutiko beltz parragarriak, buru-gañaren erdian ille luze tontorra dutenak. Anab Aprika 98. Nik oraingo moduan, zuri zeukan buru gaiña. Insausti 137.
azpiadiera-1.1.1
(En casos locales de decl. sing.).
Ura buru gainera emaiten zaiku herioaren seiñaletan. Ins F 2v. Guztiek egin zioten / agurra beherera, / eta Aitak khoroa bat / eman buru gañera. EZ Noel 116. Zeriozala pozezko negar malkoak gizon gaixo aren buru gañera. Mg CC 125. Ta ebagi zituezan Jesu Kristoren aragi guztiak, gauza osorik itxi baga buru-ganetik oñazpira. EL1 116. Nihoiz kanpatzen zare zu, printze edo enperadore / Edo are zenbait andre Ederren buru-gaiñean? Gy 287. Bere buru-gañean iru saski-irin zekarzkiela. Lard 52. [Esku] bereak mutilltxoaren buru-gañean ezarri. Arr GB 88. Bera izan zan ekatx mueta guztien kontra / Buru gañean jarriten jatan ezkudua. AB AmaE 169. Jesusi zankon buru gainerat / ixuri ur on hartarik. Ox 73. Eskua umiaren buru-gañian ezarri. Altuna 112. Ta norberaren burugañean autsa edatuz, ots zegiten. Ol Apoc 18, 19 (Ker buru-gaiñera, IBk burugainera). Ezkabiztuen buru ganian [eulijak] ibilliostian. Otx 65. Aren buru gañean egon zan izerkaria. Ir YKBiz 520. Gizon bat lerden lerdena, buru-gainean bilho bakhoitz bateki xüt-xütik. (S) (Adivinanza de la aguijada) A EY III 381. Ongi egina zen zango puntetarik buru gaineraino. Zerb IxtS 55. Gaizkinak esan zuen, eskua nire buru-gainean yarriz. "Upon my head" . Mde EG 1951 (3-4), 6. Buru-gañean zalako txano, txapel, ginbail zuri ura ibiltzeko griña. Anab Poli 40. Naiko lan bazebilkiten beren txapelai buru gaiñean iraun-erazten. Etxde JJ 103. [Sudur-zapia] aalik politoen ezarten eban buru-gainean. Erkiag Arran 170. Azi txar bat aidean bota, eta egunen batean zeure burugaiñera eroriko zaizkitzu azi txar ortatik irtendako landare galgarriak. Vill Jaink 82. Buruganean txapela jarri. Alzola Atalak 85. Buru gañeko zapia. Lab SuEm 201. Oiñazpitik burugaiñeragiño. Ker Deut 28, 35. [Biloak] bet betan nola xurituak! Elurra Ibañeta kaskorat bezala, negua Frantsesen buru gainerat jausten ari? Ardoy SFran 243. Apezek buru gainean ekartzen ginuen koro hura. Larre ArtzainE 159.
v. tbn. CatB 55. Itz Azald 130. Ag Ioan 191. KIkG 69. Jaukol Biozk 80. NEtx Antz 99. Osk Kurl 106. Berron Kijote 112.
azpiadiera-1.1.2
Endaikada bete urun buru gane-ganera.Otx 137.
azpiadiera-1.2
2. Zona que queda por encima de la cabeza.
Buru gaina izarrez zaio inguratu [Aitorri] . Iratz 39.
azpiadiera-1.2.1
(En casos locales de decl. sing.).
Aditu zuten buru gañean trumoiez urratzen den odei baten soñuaren erako soñu edo aize andi bizi bat. Mb IArg I 366. Ondo aditzen ezpadu azkenean, ez belarrietatik, baizik buru gañetik Sazerdoteak eriari itzegin bear dio, obeto adierazotzeko. Cb Eg III 314. Jetsi zan Espiritu Santua, uso idurian, Jesusen buru gañera. Ub 74. Jesusi buru-gañean ipintzeko txartel bat. Lard 460. Lauburu edo kurutze bat eroan dabe beti guda guztietara, aidean gizonen buru-gaiñetik. Ag AL 65. Burugañetik eskukada garia azkar jiratuaz. Ag G 23s. Ezarri itzazu [begiak] zure buru gañeko ozkarbi edo zeru urdin eder-eder ortan. Inza Azalp 33. Eta adarrak zabuka ebiltzan umien buru-gañian. Altuna 47. Atera zituten igitaiak piku-magiatik eta aizean eragin zieten [...], eta buru gañetik biraka, agur eta ongi etorri egiteko. Or Mi 88. Ekaitza bazijoan lertu gabe. Antonioren lagunek onen buru-gañetik ikusi zuten igarotzen. Anab Usauri 37. Beribileko ene lagunak behatzen du xixtez buru-gaineko saretik dilindan ezarria duen sakelorenari. JE Ber 20. Ustez, buru gañean gaua dut. Ldi BB 60. Idazki bat ere idatzi zuen, aren obena adiaraziz, ta gurutzean yarriarazi zuen, Yesusen buru gañean. Ir YKBiz 501. An ziran laño-pillok gure buru-gañean. NEtx Antz 55. Artean gaiztakeriarik egin gabea, eta dagoeneko zigorra buru-gaiñean? Vill Jaink 99.
v. tbn. TAg Uzt 130. Munita 19. Berron Kijote 217.
azpiadiera-1.3
3. burgain (AN, S ap. A; Lar). Cima, parte culminante (en gral.). "Zenit, erpiña, burgaña" Lar. "Cima de montes" A.
Alha bide dira hemen gozoki landareak, edozoin izan diten, agorrileko gauetan ere: buru-gaina estaltzen diote [zelaiari], doidoi ezagun den sapazko langarño batek. JE Ber 99.
sense-2
II . (Tema nudo usado como posposición).
azpiadiera-2.1
1. (Tras bere, etc.).Por su (mi, etc.) cuenta, independientemente. v. beregain, burujabe.
Beñik bein bego ikasirik mundu guzia, ez garadela bizi nior bere burugain, egiteko nai duena; badugula nausi, badela nork artu kontu ta egin kargu (278). LE-Ir.
azpiadiera-2.2
2. (Tras gen.).Sobre la(s) cabeza(s), encima de.
Zuen buru gain erori ez erori zegon zoritxarragandik. Zait Sof 154.
azpiadiera-2.2.1
(Fig.).
Ganboarrok Arrasaten egin zenituztenak gorrotoz aipatzen ari omen ziran, eta gaur zure buru-gain emango zutela, omen-zioten, orduko eriotzen erantzuna. NEtx Antz 22.
buru-gain
<< burubegitailu 0 / 0 buzkantz >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper