Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
betetasun.
sense-1
1. ( -th- L ap. Lh; Lar, Añ, -th- Urt Gram 42, Ht VocGr 416, Hb, Dv, H), betetarzun (Casve).
Plenitud, perfección; máximo, súmmum; abundancia. "Perfection" Ht VocGr 400. "Llenura" y "plenitud" Lar, Añ. "Repleción" Lar. "Plénitude" Dv, Lh.
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarraga, hallamos ejs. tanto septentrionales como meridionales. En DFrec hay un ej. de betetasun .

Hartan habitatzen da dibinitatezko bethetasun guzia korporalki. "Toute plénitude de Divinité" . Col 2, 9. Deusen ere Zeruetan ezta eskastasunik / Baizen plazer eta ontasun guztien bethetasunik. EZ Man I 133. Eta sainduen bethetasunean [da] ene egoitza. (Eccli 24, 16) "Plenitudine sanctorum" . EZ Eliç 381 (Hm 70 bethetasunean; Dv saindu guzien baldarnan). Aberatstasunak eta bethetasuna edo pobrezia eta beharra. "Ita promptus esse debes inops & pauper, sicut plenus & dives" . Arbill III 17, 3. Bethetasun guztiez goragoko dohaiña, urrikal gakizkitzu. 126. Kontentu egiazko posible guztien betetasun bat, gaitzikan eta miseriarikan batere ez dabena. OA 41. Igurikazu konpli daitezen Jainkoaren agintzak eta ontasun guzien bethetasuna izanen duzu zeruan. "Abundantiam omnium bonorum" . Ch III 16, 1 (SP frankia eta mukurua, Mst bilkhüra). Horren bethetasunetik dugu errezibitu guk guziek. He Io 1, 16 (LE, TB, Dv, Ker bet(h)etasunetik, EvS bethetarzünetik; abundanziatik, HeH gaindizkakotik, Ol gañezkotik, Leon bethe-bethetik, IBk, IBe betearen betetik). Legearen bethetasuna amudioa da. "Plenitudo ergo legis est dilectio" . He Rom 13, 10 (Brtc 204, AA II 105, Añ MisE 181, Dv, JBDei 1919, 226 bet(h)etasuna; konplimendua, TB konplitzea; Ol lege betea, Ker legea oso-osorik, Bibl legearen betea). Debozione eman izan denaren bethetarzünetik, ez solamente ezpiritiak, bena orano khorpitz flakiak borogatzen beitütü indar handiago eman izan zaitzonak. Mst IV 1, 11. Birjina Saindua, zure konzepzionearen lehen mementetik errezibitu izan zinduen graziaren bethetasuna. Mih 10.
( s. XIX.) Aditzera emateko graziaren betetasun ori zala, Maria Santisima distingitzen zuena. Gco I 459. Aberats zazu ene errumeskeria zure bethetasun eta nasaitasunetik. MarIl 126s. Bazituen grazia saindutzen duena, grazia aktualak, berthute surnaturalak [...]; eta bethetasun horrek ixitzen zituen egundeino aingeruetan eta sainduetan izan diren graziazko dohain guziak. Jaur 352. Beren baithan izan dezaten ene bozkarioaren bethetasuna. Dv Io 17, 13 (HeH bethekundea, Leon bethea). Ez dio berriz iñork paratzen antolaira oial sendokorik jantzi zarrari, zeren kentzen dio bere betetasuna jantziari. Ur Mt 9, 16. Erakusten euen ontasun eta santidadeko alango betetasuna, ze, Jaungoikoa bera ez izanik, ezin iñori burura bere etorri leikiyo andiyagorik. Ur BulaAl 3 (BulaG 504 betetasuna). Konfesio on baten ondoren [...], bekokia zeruronz altxatzean sentitzen da atsegiñ berezi bat, guzian betetasun gozo bat. EE 1885b, 234. Zazpiko nonbreak erran nahi du bethetasuna edo perfekzionea. DvHtoy 90n. Dantzak geienetan izaten dira arrisku eta galdubide guztien bilduera, eta eraso eta tentazio guztien betetasuna. Itz Berb I 98s. Jesus izan zan Espiritu Santuaren grazia eta doen betetasunagaz ornidua eta unjidua. Itz Azald 29.

( s. XX.) Aren betetasunetik artu dugu guziok grazia graziaren ondotik. Ir YKBiz 50. Betetasuna bear nuen, osotasuna, gelditasun osoa, pake egiazkoa, egia utsa, denetatik dena. Txill Let 117. Badakigu, alere, [...] askoz ere geiago ta ederkiago izkribatu duela olerkariak tristurari buruz, betetasunari buruz baño. Ib. 75. Zu, berriz, betetasuna zera, ta atsegin lizungabeen iturri agortu eziña. "Tu es autem plenitudo" . Or Aitork 47. Zure betikide eta animek, doatsu izaiteko, Aren betetasunetik artzen dutela. Ib. 168. Forma gabeko zabala, betetasun bat, baiña ez izakia izakiaren gain metatuz osatzen dena, bazterrik gabeko idealitatea, ori da absolutua hindutarrentzat. Vill Jaink 139. Osotasuna, betetasuna, illezkortasuna: orra zeren billa gabiltzan. Ib. 146. Bere elduaroan eta betetasunean berriz erabateko kristautar adierazkizun berri bat [...] erantsi ziola. Gazt MusIx 62. Hutsarte horren argira agertzen da betetasun osoan elizgizonen euskal lana, ez ordea berez beteegia zelako. MEIG IV 116.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de compuestos).
Oh! hemendik aitzina, nola bihotz-bethetasun osoaz zugana bihurturen naizen! Dv LEd 89. Irakurleak [...], gizonezkoa ez ba-da, ez du beñere jakingo nolako biotz betetasuna zeramakean Martinek etxera bidean. Anab Usauri 66. Olerkaria deritzan gizatxoro ori gabetanik, ezta ezagun izan ez erri-pizkunderik, ezta erri-elerti betetasunik. Ldi IL 37.
sense-2
2. (V-m ap. A ).
Cumplimiento.
Urrijaren ogeta bostian emon zan legiaren betetasunaren ganian. (1850). BBatzarN 169. Ez dago besteren biarrik sendo itxaroteko bere [Bergarako alkartasunaren] betetasun osoa. "Su cumplimiento" (1854). Ib. 173. Beiñ eskiñi-ezkerozko gauzai, betetasuna emotea al-izanik ondo da. Ezale 1898, 198a. --Ze gauzatan emon bear deutse egikera edo erakusmen ona? --Gauza guztietan; [...], errelijinoeko eginbearren betetasunean, moduontasunean, lanean. Itz Azald 98. Irauten badogu geure eginbear eta zereginen betetasunean, biziteko zeruan betikotasun guztian. Ib. 7.
sense-3
3. Cumplimiento (de un tiempo, plazo).
Denporen betetasun dontsuan. Ur BulaV 3 (BulaAl 2, BulaG 504 betetasun).
sense-4
4. "Obésité" Dv.
sense-5
5. Empacho. "Urdailaren bethetasuna, réplétion d'estomac" H. "Betetasun: gauza pixua janda estamuan gelditzen da" (Rent., comunicación personal).
Betetasunak higuinerazi digu goxoa eta beldur gara ez ote zaien beste hainbeste gertatzen irakurleei. MIH 138.
azpiadiera-5.1
Saciedad.
Maitasunak --irritsaren azken txingarra aseak hoztu eta betetasunak itzali arte-- dakarzkien neke eta atseginak, amets eta etsipenak, maiz agertu izan dira irakurgaietan. MIH 298.
sense-6
6. "Aversión (msOch). Inogana betetasuna izan " A Apend.
betetasun
<< bete 0 / 0 beti >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper