Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
besarkatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Hallamos la var. besakartu en Añibarro, A. Pagoaga y Labayen; en Zaitegi (Sof 98, junto a besarka- en la línea anterior) se trata tal vez de errata.
sense-1
1. (gral.; SP, Urt III 399, Lar, Lecl, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Hb, Dv, H, VocB ), besakartu (V-gip; ). Ref.: Bon-Ond 157; A; Lrq /be?árkace/; Etxba Eib (besakartu); Gte Erd 209, 56.
Abrazar. "Étreindre avec les bras" Lrq. " Besakartu, abrazar. De reciente adopción en Eibar. Sin. estutu " Etxba Eib. " Aurra besarkatu zuen (AN-gip), eskuetan hartu eta burua besarkatu zakon (BN-arb)" Gte Erd 209. " Bur(u)koa besarkatu det (V-arr-G-azp-goi)" Ib. 56. v. besartetu, besarkadatu; estutu, laztandu.
tradizioa
Tr. Usado desde Leiçarraga por septentrionales y navarros (incluido Mendiburu), en textos guipuzcoanos no se documenta antes de la segunda mitad del s. XIX, y en los vizcaínos, si exceptuamos a Añibarro, no aparece hasta el s. XX. En DFrec hay 11 ejs. Es empleado con aux. trans.; hay, con todo, unos cuantos ejs. con aux. intrans. con el sentido de 'abrazarse': así en Archu, Beovide, Alzaga, J. B. Etchepare, Gandiaga (Elorri 221), Etxebarria (Ibilt 484), Uztapide (Sas 25) y F. Etxebarria (206), y con sociativo en un Viacrucis alto-navarro de principios del s. XIX y Enbeita. Con dativo lo hallamos en Altuna (48) y F. Irigaray.

Gero elkhar besarkaturik, unzira igan gentezen. Act 21, 6. Anziano guziak hara bil zitezen. Eta hek besarkaturik, konta zitzan punktuz punktu Iainkoak Jentilén artean haren ministerioz egin zituen gauzák. Ib. 21, 18s. Zeure andre galanta ori ongi besarkezazu. (Elorz, 1600). ReinEusk 111. Bi kusiñek elkhar zuten / maiteki besarkatu. EZ Noel 162. [Jesus Kristok] karitate handirekin / zituen besarkatu, / gero airean gora zen / igaiten abiatu. Ib. 116. Zein gogotik besarkatzen zuen [Birjinak bere semea] . Harb 225. Eta gero hartzen du [Aingeru begirailleak] arima hura, besarkatzen du, Iainkoaren aitzinera eramaiten du. Ax 560 (V 358). Lepo' arrai miratzeko, / Goxo besarkatzeko, / Bolharr' ask' ilhunbean / Argi zerbitzatzeko. O Po 27. Zeren nola erleek dakusatenenean haizeak larrean akometatzen dituela, harri batzu besarkatzen baituzte airean pisuago izaitea gatik. SP Phil 472 (He 478 harzen). Zure gana, ene Iesus eztia, [...] itzulten naiz, besarkatzen zaitut ene arimako indar guziez. Ib. 69. Gurutzefika bat besarkatuz. Ib. 114.
( s. XVIII.) Horla betan altxatzen bainauzu eta haiñ samurki besarkatzen. Ch III 8, 1. Nula hañ thenpora llabürretan solajatzen eta hañ eztiki besarkatzen naizün. Mst III 8, 1. Milagroz sendatu zuen Apostol Santuak eri perlesidun bat eta pozik barkatu ta besarkatu zuen. Mb IArg II 143. Elkhar maiteki besarkatu izan zuten hastantzean bata bertzea ganik. Lg I 282s. Yarri zen, ahuspez, haren aitzinean, eta, belhaunak besarkatzen ziotzola, erran zion. Lg II 140. Biek batetan besarkatzen zielarik beren alhaba maitea ta nigarrez bustatzen. Egiat 173. 1. Eta kurutze haren huiñetara apaldiak, hura besarkatzen dutela. AR 203. Orduán elkár besarkatu óndoan biak itzulizire karzelerá. LE Matr2 90.

( s. XIX.) Ama semek algar besarka. Xarlem 709. Ofentsatu nauten guziak / Maiteki tut besarkatzen. Monho 134. [Zer órdua ura] noiz Jesu Kristok edaturík bésoak besarkatukozaituen betíkos! LE Ong 81v. Judasek adiskidetasunezko itxura guziak eginez, besarkatuz eta musu eginez, eman zuen Jesu-Kristo bere etsaien eskuetarat. Dh 221. Bedeinkatuak bera laztandu ta besakartu eben besoak. MisE 128. Asi dira kunplitzen [...] zeure bizi guzian idukitu zinduzen ansiak eta deseoak besarkatzeko gurutzeareki. (Viacrucis de Ibero). FLV 1988, 149. Hurbildu ziren eta besarkatu zituzten haren zangoak. TB Mt 28, 9 (HeH, Dv, Echn, Ip, SalabBN, Leon, IBk, IBe besarkatu;lot, He lothu, Ur eldu, Hual, Samper abrazatu, Ol laztandu, Ker eldu). Yauts zaite arren, zatho ni besarkatzera, / Bakhearen finkatzera. "Que je t'embrasse" . Gy 137. Jakobek ere bere seme ain ona eta maitagarria besarkatu zuen. Lard 61. Ni seme galdua, eta Aita onak niri besoak zabaltzen eta besarkatzera heldu! Dv LEd 246 (Cb Eg II 139 laztan ematera). Guziak nahi zaituztet besarkatu, berri handia! Iñazio ikhusi berri dut. Laph 143. Estura larrian Ignazioren besoetara iristean, besarkatzen du onek. Aran SIgn 94. Elkarri egin zioten agur bakoitzaren izenarekin, besarkatu ziran. Bv AsL 171. Eta egiaz noblia, zeren errege guzien Erregek, mundura etorri zanian, besarkatu zuan. Ib. 34. Zato, don Pacheco, zato, sendatu duzun eriaren besarkatzera. Elzb PAd 64. Ama-semeak besarkatu zuten alkar. Zab Gabon 50. Ez zuten sekulan sofrituko errana izan zadin hetaz, zituztela heiek potkatu Yuduen botak, edo musuz estali heien zapetak, milikatu heier aztalak, besarkatu belhaunak. Elsb Fram 181. Eta, bihotza gaindi egina barneko kontsolazionerik gozoenez, besarkatu zituen errespeturekin haren zango sakratuak. Jnn SBi 12. Badakigu kalerna hartako haize zirimolek [...] hauts detzazketela bihurdikatuz bi gizonek gerrika edo besarka ahal bezein lodi diren arbolak. Prop 1892, 111. Nere herritik urrundu naizenean, Jaun Erretorak eta nere Ama maiteak besarkatu naute. Arb Igand 85. Nigarrez elkar besarkatu dute bi aneiek. HU Zez 162. Jesüs haurra besarkatü düzün Aita-ordarikoaren amurioaz, othoitzen zütügü, so-egin dezazün huntarzünekin. Ip Hil 262.

( s. XX.) Jon Doni Petri xutitua zen, orai, eta nere gana hurbildurik, gogo onez besarkatzen nau han. Barb Sup 15. Etxera heltü zelarik, amak besarkatü zian. Const 18. Eta senarra osasunaz ta ondo etorrela ikusitta, besarkatu eban. Altuna 92. Zure beso maitetsuak ni besarkatzeko irikiak ikusi-ta. ArgiDL 36. Anaiak geran gisan / elkar besarkatu. Auspoa 97, 125. Bikendik besarkatu zun bere adiskidea. Or Mi 145. Laster ama maitea / etxean da sartzen: / Bere haur orok dute / betan besarkatzen. Etcham 175. Elkar besarkatu zuten. FIr 152. Ango guzieri besarkatu ondoan. Ib. 149. Adixkide min batek kausitu zien "amerikanoa" karrikan, eta bere harriduran, besoak altxatuak besarkatzeko, badoa harenganat. Zub 49. Ama semeak besarkatzen dira. Alz Ram 71. Maite zaitudan jaiotetxeoi, / Zugandik urbil bixi naz! / Ni besarkatu ez nadin, baña, / Or neure sendi laztanaz, / Ate zabal bat bitarte jarri, / Dauste margorik baltzenaz. Enb 182. Aita Goikuak laztan gurenaz / besarkatuko gaituzan arte. Ib. 144. Besarkaturik bizi gaitezan, / Argentina ta Euzkadi. Ib. 145. An itxarrik dagiket amets-ederrena, / Ta alkarren baitan ikus, asija ta azkena. / Urtzi besarkatuko neuregan nai-bidez. Laux BBa 128. Atseginezko nigarrak ixuri zituzten elgar besarkatzean. Zerb IxtS 63. Batez ere, oriek besarkatzea idazu ta zoritxarrak deitoratzea. Zait Sof 98. Bixenta gaixoa lurrera belauniko erori, bere amaren belaunak besarkatu, kokotza gañean jarri ta negarra gogoz egin zuan. JAIraz Bizia 110. Etse-ateraino lagundu zuen; ez zuen besarkatu, ez zion bosteko bat ere eman, baina luzaro jarraiki zitzaizkion haren begiak. Mde HaurB 108. Izaki xamur ura bere beso zaintsuetan besarkatzeko lera bizia sortzen zaio. Etxde JJ 35. Illeak erauzi, bekokia io, eriak antxumatuz belauna besarkatu egiten ba nuan, naita egiten nuan. "Amplexatus sum genu" . Or Aitork 200s. Onera orduko bare-bare besakartuko au. Lab EG 1957 (1-2), 19 (v. tbn. besakartu ib. 27). Ia noiz besarkatu al dogun zeruan gure Martin Sugin! Bilbao IpuiB 91. Lengo laztanaz gañera besarkatu zuan. Anab Poli 88. Luzaz besarkatu ziren eta etxean sartu. JEtchep 22. Besarkatu nuen eta musu bat eman. Ib. 112. Gurutz santua besarkatuaz / agurtu zun bereala. Auspoa 39, 114. Gure besoak motxegiak direla dena besarkatzeko; atsegiña dastatzeko eman zaigun indarra ere kaxkarra izan, eta aurki unatzen da. Vill Jaink 152. Odol-okada itzalaren ostean, monjatxuak emonik, gurutze bat besarkatu ta itz makal baiña gozatsuz dirautsa Nikanor-ek: Jesu... Erkiag BatB 204. Aindu zan au Frailliangana besarkatu gurarik. Etxba Ibilt 464. Ta eroriko zan dudarik gabe lepotik besarkatuaz eldu ez balio. Berron Kijote 113. Eta arengana joanik, esku bat zelaurkian jarri zion eta bestea zelatzean, bere nagusiaren ezkerreko izterra besarkatzen zualarik. Ib. 218. Ia berak ta guziok aurki / besarkatzen degun alkar. Olea 275. Alkar besarkatu dute. TxGarm BordaB 103.

v. tbn. Jaur 160. Jaukol Biozk 92. Ir YKBiz 301. Iratz 134. NEtx Antz 149. Txill Let 68. BEnb NereA 91. Gand Elorri 90. Izeta DirG 51. Vill Jaink 166. Lab SuEm 209. Auspoa 77-78, 285. Ataño TxanKan 245. Gerrika 130.
azpiadiera-1.1
Abrazar (en sentido fig.), rodear.
Huntzak inguratzen du zuhaitza, besarkatzen du, edoskitzen du, eta azkenean ihartzen du. Ax 360 (V 238). Gurutzearen besoak besarkatuak izanen dire arantzezko khoroaz, eta hunek izanen ditu, erdian, Jesusen eta Mariaren bihotz sakratuak. JesBih 417. Arbola bati besarkatuak / dauden bezelaxe untzak. Otag in FrantzesB II 130. Euskera ta euskal-lege zarrak besakartuak daude bata bestiakin, ala ezik nun ezin askatu ditzazken iñork. A. Pagoaga Itzald II 126. Eguzkiaren sapai urdiñak sabel eta dirdaitsu besarkatzen zitun zingiradi aiek. 'Couronnant les marais de son vaste contour' . Or Mi 118. Orra or gure uri, baserri, / Zelai, mendi ta basoak, / Ezker-eskuma besarkatutzen / Dituala Bidasoak, / Itxasorantza dijoalarik / Emanaz laztan gozoak. Enb 99. Indart-Zuburu / lo ditut bete-betean; / zeruak lurra / besarkatzen du bakean. "El cielo abraza en paz a la tierra" . Or Poem 513. Zubiaren ondoan, errota bati kautxua zapartu-eta, otoa joan da platana baten besarkatzerat. Herr 25-10-1962 (ap. DRA). Alabaiña aldaska sendoekin zumar-garaiak besarkatzen ditutenean, adatsa moztu ezaizue, baita besoak ebaki ere. Ibiñ Virgil 89. [Pagoak] untza besarkatuz / maitasun lizunean. Azurm HitzB 27.
sense-2
2. (Hb, H).
Aceptar, tomar sobre sí, abrazar. "Choisir" Hb. "S'attacher à, embrasser, au fig." H. En Urt I 434s aparece s.v. aggrediri. v. besartu.
tradizioa
Tr. Documentado, ya desde Leiçarraga, en la tradición septentrional; al Sur sólo lo hallamos en Beovide, Ayerbe y Orixe. Escasean los testimonios del s. XX.

Iesus Krist bere salbamendutan eta remedio bakhoitzetan besarkatuz eta enplegatuz. Ins B 7v. Igorten zaiona egiazko konfidanzarekin rezebituren duenik, ez presentatzen zaiona besarkaturen duenik [...] batre ezta iraitzirik izanen. Adv ** 5r. Utzi zaitut biziteko ogi zarena haragiaren gutizien besarkatzea gatik. Mat 225. Eta hala besarkatzak ene saindu usantzak. EZ Man I 31. Bihotz handiz besarkatu / zuen martirioa. EZ Noel 169. Berthuteak besarkatzera. Harb 242. Behar genduke egun beretik, geroko begira egon gabe, Iainkoaren lege saindua hain uztarri emea eta karga arina, geure gogo eta bihotz guztiaz, hautatu, besarkatu. Ax 522 (V 336). Pena xume hek guziak hartzen eta besarkatzen badira amorio onez, Iainkoaren ontasuna neurrigabeki kontentatzen dute. SP Phil 378. Hala egitekotzat, zinki besarkatukotut emanen zaizkidan konseilluak eta bideak. Ib. 46. Besarka beza denbora, / Gusten konplitzeko, / Faltatuko zaio bera, / Hetaz urrikitzeko. Arg DevB 100. Elekzione egiñez geroz, behin besarkhatu dian gauza, ezin kita baitiro, eta behin kitatu dian gauza ezin besarkha baitiro. Tt Onsa 29. Naturaren sekretiak sobera besarkhatuz, eta naturaren authora, beita Ienko bakhoitza, eta Ienko bizia, hari aski amorio eta adorazione eman faltaz, miserableki galdu eta peritu izan baita. Ib. 17. Jauna, besarkatuko ditut / Ifernuko su gustiak. 181.
( s. XVIII.) Halarikan ere nahi dut Oihenartok dioena, egia bailiz bezala besarkatu, handik beretik erakusteko, deizino hunen gainean klarki enganatu zela. ES 158. Jainkoaren gana humilaturik eta haren lege saindua besarkaturik. Ib. 393. Zer munduak higuintzen baitu, eta hura gogo onez besarkatzea. Ch III 22, 4. Nahi bagindu ere Jaiñkoaren kontra erreboltatu, eta munduaren partida besarkatu. He Gudu 103. Gaizak oro eitzirik mündü huni adio erraitia, eta komentietako bizitziaren besarkatzia. Mst III 10, 2. Apostoluek ezagutu zuten Jesusen erranetarik dohatsu zirela, besarkatu baitzuten ebanyelioaren araberako pobrezia. Lg II 192. Perfekzionezko estatu hori besarkatu dutenen beren artean. Mih 81. Besarkatu behar tiizi egiten derauzkiguten afrontiak, eta heltzen zauzkigun desplazer edo nahigabiak. AR 318s. Ene Jinkoa, besarkatzen düt zure akadoiaren azotia. Egiat 160. Ez dituela nihork nik baino khartsukiago besarkatzen zuen intresak. Revol 119. Besarka zak errelijionea. Iraultza 25.

( s. XIX.) Bentüraz khiristi legia / dizü besarkatüren. Xarlem 72. Munduko handitasunak, ohoreak eta distiadura osoki arbuiatzen ditu; eta mundu huntako bere partaiatzat besarkatzen du erromestasuna, beheramendua, ilhuntasuna. Dh 259. Besarkatzen dut izpirituz eta bihotzez Jesu-Kristoren fedea. JesBih 432. Ezdu behar egiaz yostetan trufatu, / nahasien aldea nihoiz besarkatu. Hb Esk 193. Eta eskuak hedatu diotzat nere gaitzari, eta besarkatzera goan izatu natzaio bethiko heriotzeari. Dv LEd 53. Gogo onez besarkatzen ditut zuk igortzen darozkidatzun gurutzeak. Ib. 244. Eta nik, Jauna, nik zure graziarekin, nere hoben guzien penitentzia eta hekiei dohakioten azoteak bi besoez besarkaturen ditut. Ib. 84 (Cb Eg II 41 oriei dagokien kastigua artuko det). Gure sainduak argiturik, anhitzek egia besarkatu zuten. Laph 237. Arrazoi oek guziak etziran aski izan Meledin sultanaren biotza mugitzeko Jesukristoren legia besarkatzera. Bv AsL 218. Jesus Jauna etzen izitu, ez lotsatu gurutze dorphe hura ikustean; aitzitik, izitu-orde, besarkatu zuen atseginekin gurutze hura. Jnn SBi 30. Zerbaitek erran zeion behar ziala erlejione katolikoa besarkatu. Ip Hil 49.

( s. XX.) Eta nork laztanduko, besarkatuko ez du Donokira garamazkin bidea? Ayerb EEs 1912, 179. Iulian Agintariaren egunetan kristaueri debekatu zitzaiela ele ederra ta mintza-antzea irakastea, eta ark, lege au besarkatuz, naiago ukan zula eskola utzi Zure itza baiño. "Quam legem ille amplexus" . Or Aitork 192.

v. tbn. Brtc 188. MarIl 9. Elsb Fram 171.
sense-3
3. (H).
Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza hitz batek besarkatzen ahal tu, une parole peut enfermer bien des choses" H.
Bena següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza goizdanik batzuk ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / Erdi yakinsun denak guti du balio. Hb Esk 166. Gure muthikoak, begikolpe batez, besarkatu zuen San-Inaziora heltzeko segitu behar den orga-bide luzea. Elzb PAd 2. Lenengoa [errimoltzoa], kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan, Asturiastik asi ta Dordogne eta Ariége deritzaien ibaietaraño. Erdi-inguruan gure Euskalerria besarkatzen zuan. JMB ELG 29. Ezin molda dezakete egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza osoa besarkatzen duena. Mde Pr 236. Eta guk lur huntan ez baitugu deus osorik besarkatzen, gogoan du asmuz bederen oro ageri litazken gai haratarat heltzea. Lf in Zait Plat XXI. Eztut uste nere bertsoekin dena besarkatzerik, eun mingain, aleun ao eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ Virgil 83. Hitzek, jakina da, badute beste zerbait, adimenez nolazpait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. MIH 348.
sense-4
4. Besar. "Baiser" Foix. "Embrasser, besarkatzia, pot emaitia, potzia " Ib.
Lauak besarkaturen gutuk. / Adio, adio. "Nous pourrons nous entre-baiser tous" . Arch Fab 113. Hibaiaz zioan giristinoen odola, eta hiltzen zirenek besarkatzen zituzten hiltzalen eskuak. Hb Egia 91. Yakitatez mintzo bada, harrituak egonen; yotzen baditu, besarkatuko diote eskua. Ib. 65. Eltu zitzaitadan orren erretratoa; boztario ekun nionaz, besarkatu nion; egun, familia guziuak dakagu eskiu artetan egun guziuan. Mdg 141. [Judasek] Jesus besarkatu zuen. Zerb IxtS 88.
besarkatu
<< bertso 0 / 0 bete >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper