Tr. Hallamos la forma berpera en Iztueta y en Antia (cf. berpertan, berpertatik ). La forma berber seguida de demostrativo aparece en Larramendi; cf. además formas declinadas como berberean.
sense-1
1.
(L, BN, S, Sal; Lecl, Hb, Gèze, Dv, H).
Ref.:
A;
Lh;
Lrq(ber);
GteErd 36. (Intens de 1 bera; usado como compl. predicativo).Solo."Berbera (adj.), seul"Gèze.
"Ber-bera ethorri da, il est venu tout seul"Dv.
"Aita dut berbera etxean, j'ai mon père tout seul à la maison"Ib."Tout seul"H,
Lh,
Lrq.
"Ber bera eleketan ari da (BN-lab)"GteErd 36.
v. 1 bera (4). Igan zedin mendira bereziki, othoitz egin lezanzát. Eta arrastu zenean ber-bera zen han. LçMt 14, 23 (Ip, HeH, Dv, Leon ber-bera; He, TB, Echn, Ur, Samper bak(h)arrik, Hual solo, IBk bakar-bakarrik).
Retira zedin berriz mendira ber-bera. LçIo 6, 15 (EvS berbera; LE bera bakarrík).
Egun batez, ber bera paseatzen zelarik landa batzutan. AR 189.
Egiazki gaiza hau dago haiñ gorderik non Jinkoa beita berbera dakiana. Egiat 196.
Bai, bai, ene arimak hegaltaz airian / Laguntu nahi dik hirea bidian. / Bena senharra ber bera da joaiten. ArchFab 195.
Neskatxa hori berbera egon zen. "Seule".ArchGram 31.
Ükhen dü zerbait andere horrek; berbera bizi da. "Elle vit seule".Ib. 32.
Berbera joan da. "Il est parti seule".Ib. 33.
Hüllantü zeitzon dizipüliak berberak, eta galthatü zeiuen. IpMt 24, 3 (Lç apart, Heh bakhartasunean, Ol berezian, IBk bakarka).
Ikusiz haren egitateak, batzuek egin zutena egin balute orok, demisionia eman, ber-bera gelditzen zela ikusiz, beharko zuen berak ere demisionea eman. HUAurp 129.
Eta jendea igorri ondoan, mendirat joan zen ber-bera, othoitzean artzeko. LeonMt 14, 23 (Lç bereziki, Ip, Hual bera, TB, Dv, Ur, Echn, SalabBN, Samper, Or, Ker, IBk bak(h)arrik, Ol berezian).
azpiadiera-1.1
(Como sujeto). Berberak jaten duenak bere oilloa, berberak errekeita beza bere oloa. "Celui qui seul mange sa poule, que seul cueille son avoine, ou son orge".OPr 685.
Plateau de Vauclerc hartan berak, berberak, hamalau aleman alimale preso hartu zituen. ZerbGerlan 72.
azpiadiera-1.2
"(BN-baig), andar por sí mismo"A.
Biharamenian Josefen makhila ediren zen berbera hoztürik eta lilitürik. JnnSBi 61.
azpiadiera-1.2.1
Ber-bera lan oietan arituko ez litzaken langillea. "Su trabajo personal".EAEg 29-10-1936, 163.
azpiadiera-1.3
Euzkadi zear ber-bera ibilli al izateko baimena. "De libre circulación".EAEg 9-11-1936, 255.
sense-2
2.
(Añ, Hb),
berpera (A). Mismo, propio (lat. ipse)."(Es) parecidísimo a su padre [...] aitaren txit antz andia dau, aita berbera dirudi"Añ.
"El mismísimo"A.
Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVII. En cuanto a su funcionamiento sintáctico, se dan dos tipos de construcción (cf. 1 bera (2)): el primer tipo es una unión por aposición, en la que el sintagma nominal y berbera toman ambos los mismos sufijos de determinación o declinación (Jaungoikoak berberak, etc.); lo hallamos en Moguel, Goyhetche, Arrese Beitia, Iturzaeta, D. Agirre, Echeita, Kirikiño (Ab I 85), ArgiDL, Enbeita, Lizardi (IL 168), Anabitarte, Erkiaga (BatB 129) e Ibiñagabeitia (Virgil 57). En el segundo tipo estos sufijos recaen sólo sobre berbera (Jaungoiko berberak, etc.); hemos encontrado ejs. de Pouvreau, Moguel, Añibarro, G. Manterola (Goi 49), Inza (Azalp 152), Otxolua, Etxaide, Basarri, Ibiñagabeitia (Virgil 38), Berrondo (Kijote 82), Ayesta, A. Zinkunegi y Zendoia.
Hala non zure bihotza baitago bera bakharrik Iainko ber beraren presenzian. SPPhil 123.
Ea orái beardúzu errezibitu zeure barnerá munduan ta zéruan dén erregálo ta erremediorik obéna, Jesus berbéra, salbazále bakárra. LEOng 28r.
Bihotz pietatetsuak / Eta miserikordiosak / Deitzen ditu dohatsuak / Eta egiazki urusak, / Urrikalmenduen Jaunak, / Egia ber-bera denak. Monho 144.
Baña nora igoko ez du ofensa ta injuriak egiten zaionean Jesu-Kristo berberari emanik ostatu pekatuz zikindua?MgCC 242.
Bada Kristok berberak dio errazago ori egingo dala gizon aberats diru zale bat salbatzea baño. Ib. 200.
Etorriko zara persigietara Jesu-Kristo ber bera sakrilejio latzak eginda?MgCO 211.
Jesus berbera, Belenen jaio zana, artu dozue zeuroen bularrean. AñLoraS 63s.
Ez Jesusen Irudina, ezpada Jesus berbera. Ib. 79.
[Jaungoikua] da egija berbera, orregaitik ezin esan leike dakijan baño beste modutan. Astar II 3.
Hostija orretan artuten dala bene benetan, eta egija guztijagaz Jaungoikua berbera. Ib. 235.
O Yesus edertasun berbera!AñEL2 197.
Yabeak ber-berak ziotzan pikatu. Gy 142.
Has zaite berehala, orai ber-berean loth zaite. DvLEd 235.
Eta ni bainago, ni horren dohatsutasun handiari begira? Bai ni berbera. Ib. 61.
Ez naiz iñongo anima, egiaz zure Jenobeba, zure esposa ber bera naiz. ArrGB 103.
Aiñ zan tranposoa ze, eban engañauko / Deabrua berbera, etorri ballako. ABAmaE 235.
Ez du gaixoak Patxin antz aundirikan... Ama ber bera dator ura guztian. Apaol 111.
Izatez hargatik ez arno ez ogi; / Jesus ber-bera da Sakramendu hori. ZbyRIEV 1908, 209.
Han ber-berean dire, etxearen barnean, ganbaratik hurbil. ArbIgand 77.
--Zer esan gura dau "dala amaibagarik ona" esateak? --Dala izatez eta berez ontasuna berbera. ItzAzald 23.
Goietan dagon Iaun betikoa Maitetasun utsa da, Edertasuna berbera, zoriontasun guztien Iturria. AgAL 113.
Mendiolako iauna berbera. Ib. 24.
Masimak ber-berak egieutsan berba Antselmari. EchtaJos 185.
Zuri, eder, galanta: bere aita berbera dirudi. AgG 69.
Seneka berbera euren artian agertu bailitzan. KkAb I 27.
Onera Asistar Pantzeska deun berbera erduko zala. BelausAndoni 7.
Jesukristok ber-berak erakutsi zigun otoitza esan dezagun. ArgiDL 68.
Euzkereari egin daiogun / biar dan lako arrera, / dalako geure zorun guztijen / etorkixuna berbera. Enb 40.
Neskatilleak, xalotasun eta apaltasun berbera dan neskatilla orrek, etzattuzala gura esan dagixun bilddur ete-zara, ba?Otx 78.
Gure euskera berbera baño lurrera eroriagoa egon da Eringo izkuntza. LdiIL 168.
Apaizak ala Bildots otzana, / eskuan artuz Ostia, / Mezerdikoan Kristo ber-bera / biur dalarik ogia. OrEus 417.
Dauvé jenarala berbera ethorri zitzaukun laudorio handienen egiterat. ZerbGerlan 78.
Bere zurrutarako naiko dirua bildu ezkero, etzuan izaten arek erregearen berberaren gutiziarik. TAgUzt 255.
Nor uste duzue nuela hor?... Murtuts, bai Murtuts ber-bera, bere kokots handiarekin. LfMurtuts 4.
Naiz nere arrebaren alaba izan, naiz Tzeu etxe-zaindari ber-bera baño aide urrenagoak balira ere. ZaitSof 174.
Bizimodu ortara makurtu baiño naiago zun milla bider leikidea ta bere emazte berbera erail. EtxdeJJ 185.
Euskeria gure erriaren anima ber-bera izanik. SMZirik 41.
Zu, gaztetasun ber bera zera, / zu, arnas eta bizia. Basarri 71.
Sartzen da berriz gizon prantzesa ikaragarrizko bibote luzearekin bi aldeetara, arabiarra berbera arrituta utzirik. AnabAprika 23.
Obeto esan, etxeko guztiak dagoz arriskupe, Nikanor berbera alaber. ErkiagBatB 142.
Ez zure Meri zaharra ezta Menalk ber-bera ere, ez zitezkean bizirik. IbiñVirgil 59.
Aita berbera dozu seme ori. EtxbaEib.
Agertzen dira mandatari bitxi, tirano, itsu, morroin ausart, eta Satan ber-bera, maltzur, trufari eta orotarik ikaragarriena. Lf(inCasveSGrazi 9).
Ni sortu ninduen nere aita ber-bera erreko nuke zaldun-antzean balebil. BerronKijote 76.
Errespetatuz Jauna / ta gorpu berbera, / izenkidek naroa / bertsoen aldera.Ayesta 119.
Inpernuko ate berberetan sartu giñala irudi zuan.AZink 92s.
Aurpegi zorrotza, sudurrez luze, antziñako euskaldunen argazki berbera. Zendoia 228.
Ez da hutsik gabe, liburuak berberak aitortzen duenez. MEIG III 47.
sense-3
3.
(V-arr-gip; Dv, H).
Ref.:
EtxbaEib;
GteErd 217. (El, la, lo) mismo.
"Gizon ber-bera da, c'est absolument le même homme"Dv.
"Gauza ber-bera erran zion, il lui dit justement la même chose"H(s.v. bera.).
"Neska [...] berberagaz (V-arr)"GteErd 217.
v. 1 bera (1). Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVIII; lo emplean algo más los autores meridionales. El sintagma nominal al que acompaña suele aparecer en forma indet., aunque en ocasiones lo hace en forma determinada (siempre en caso absoluto), ya sea sust. más artículo (así en Antia, Echeita (Jos 363), F. Irigaray, Lizardi, Barandiaran, Orixe, T. Agirre (Uzt 189), S, Mitxelena (Aranz 157), Irazusta (Bizia 120) o Ataño) o una oración de relativo más artículo (en Moguel, Iturzaeta, D. Agirre, Lizardi, o T. Agirre); veánse además infra ejs. tras demostrativo.
Pauso ber ber oetatik. LarSermAzc 47.
Izpiritu berberean egiñak zaudeztela eta gogo berez elkharrekin trabaillatzen zaretela Ebanjelioaren fedearentzat. HePhil 1, 27 (Lç batetan, TB, Bibl berean, Dv batean, Ol, IBk, IBe batez, IBk bateko).
Laster sarzen dira leneko beren bide galgarri makurrean [...], ta azkenean leneko beren bekatu ber-beretan. MbIArg 98.
Heen gorphütz ber berak heen arimer izanen direla berriz ünitiak eta jüntatiak. CatLan 57.
Eleiza luzatzen ta zabaltzen da Munduaren leku guzietaraño, ta guzietan aitortzen du fede ber-bera ta ditu Sakramentu berak. Ub 144s.
Esango dio Jesusek bekatu mortalean komulgatzera dijoan edozein kristauri Judasi esan ziona ber bera. MgCC 246.
Ta egin biar genduban zeugaz, zuk gugaz egin gura izan dozun ber bera. MgPAb 213.
Mezan barriztetan da bere Bizitza, Pasiño ta Eriotza berbera. AñEL1 84.
Ezen elkhar ezin jasan dezaketen bi lagun nola jar ditezke mahain berean, nola har dezakete janhari ber-bera. Dh 251.
Kalbarijoko mendijan kurutzian Aita betikuari mundu guztijen osasunerako sakrifikadu jakazan gorputz berbera, odol berbera eta erijotzia berbera opa edo ofrezietia. Astar II 205.
Abrahanen Senoa da leku bat, zeinetara yoaten zirian Jesu Kristok gu erredimidu baño leenago, graziyan ilten zirianen arimak [...]: eta leku berbera, zeinetara benetan yatzi zan Jesu Kristo. CatLlo 25.
Santisimo Sakramentu Altarakoan dagoala Jesu Kristo geure Jauna Jangoiko ta gizon egiyazkoa, Zeruan dagoan berbera. Ib. 92.
Laztantzen zaio Erri onen erditik datorren ibai txiki izen berperekoa. IztC 114.
Ez balego infernurik, erraztasun berberagaz egingo zenduke edozein bere pekatu. UrMarIl 91.
Zurezko Yainkoak bethi zaramala / Bere pitantza ber-bera. Gy 313.
Odol ber-beretik biak nola garen. Ib. 229.
Gipuzkoa, Bizkaia, itsaso aldean, / Hedatzen zaizko, berex, mintzo ber-berean. HbEsk 78.
Lau mila urthetako populu berbera. Ib. 25.
Eta aurrik ez izateagatik, gaiztakeria zatar itsusietan erori izan zalako, anaiaren gisa ber-berean il zan. Lard 50.
Gauza ber-bera da aziendekin. DvLab 240s.
Izkuntza biyetan eta liburu batean alkar-ipiñi, gauza ber-berak esan eta kondairaturik. AranSIgn I.
Gurutzeko sakrifizioa berpera dan meza santuan. AntJesBi 155.
Gordeizu modu berberean / O Ama euskaldun gure ontzia. ABAmaE 382.
Iberrin ginen hasi / Bizitzen berex gure nausi; / Iberritar berberak hemen / Eskualdun ginen berezi. ZbyRIEV 1909, 398.
Manatu deraukote haurrak beren herriko mintzaiari jarraikaraz detzazten Erdarari bezala, artha ber-berarekin. ArbIgand 36.
Bere Aitarekin eta Izpiritu-Sainduarekin Jainkotasun ber-bera daduka. Ib. 92.
Gauza ber-bera erraiten zuen kardinale hil denak. HUAurp 54.
Sakramentu au dala arimearen janaria, ogiak gorputzari egiten deutsana berbera, arimeari egiten deutsana. ItzAzald 157.
Eta agintaritasun berberagaz kendu leikez, zerzeridadeak alan eskatuten dabenean. Ib. 91.
Badago ele franko erraiten baidra letra berberetaz bi eta irur gisatako. Mdg 134.
Neuk euki nebana berbera da. Neuk lenengo ta Birigarroneko Mikallak urrengo, Ja jai! Etxerik etxe erabilteko erosia izango da. AgKr 193.
Nik badakit nolako bizitza zeraman Gaztelerrian Zabaletako semeak: beste ango adiskidien bizitza berbera. AgG 121.
Bi alderdietako eskolemaileen izendatzea, gazteer tituluen emaiteko ara berberetan egin litake. JEBur 51.
Iruak dira Jaungoiko, baño Jaungoiko ber-bera, ez iru Jaungoiko. InzaAzalp 38.
Laxter artu zuen bide ber-bera Zwingliok Suizan eta Kalbinok Jinebran. Ib. 95.
Udaberrian, iguzki ona deneko berriz agertu, / Huna nun zaukun xori ber bera ezkaratz berean sartu. Ox 109.
Sendalari jakintsunek diote: eriek gaitza berbera izanik, ez dela bi eri berdinik. FIr 188.
Asun nire neskamiagaz egin dauan berbera jazo yako zure emaztiagaz be. Otx 150.
Ontzi guztijok lur berberagaz eta esku berberak egiñak dira. Ib. 55.
Aiei gurea berbera gertatzen: gaelera ori, gure euskeraren antzez, zaar-zaarra dala, ta antziñetik batere landugabea. LdiIL 168.
Bi agindu sail degu abertzaleok. Arana-Goirik aitortzen zitunak berberak. Ib. 156.
Erdi-akarrean ari gera --ez al-da parregarri?-- ta guziok iritzi berberako izan. Ib. 92.
Ariotarrak osteguna izentatzeko zerabilzkiten itzen ikurpena berbera dute. JMBELG 76s.
Trikuarri sallak gaurko artzai-saroberik aundi eta ospetsuenetan dauden toki berberetan arkitzen dira. Ib. 65s.
Amandreak atea ez idikitzera, / botako dute igazko biraua ber-bera. OrEus 141.
Astiro "bat, bi, iru, lau" entzun ta / keiñu ber-berak artuaz, / bat baterago ezin atera / neurri berean sartuaz. Ib. 393.
Esan eta egin, lentxeago Balendinek egin zuana berbera egin zuan Agerrek ere. TAgUzt 140.
Ontan, lagunartean egiten dezun Euskera ber-bera, zure kartetan ere, egizu. NEtxNola 6.
Miliak ala Xemenek egin balitek oker berbera beste kuku batek jo lieke soñua. EtxdeAlosT 31.
Oñaze berberak erditurik altzo batean bildutako malkoak Jaungoiko Jaunak ederretsiko al-zitun luzaro gabe!EtxdeJJ 243.
Zergatik mintzen nau areago neri baño besteri bidegabe berberaz nere aurrean egozten dioten goitzarrenak?OrAitork 295.
Ta lengoa bera egiñaz, lengo ber-bera esan be esan eutsan. BilbaoIpuiB 275.
Ez dau bizitzaldi onek beti arpegi berbera. ErkiagArran 175.
Polik lengo egiteko berbera egin zuan orain ere. AnabPoli 83.
Betiko lillurak, betiko okerrak, beti betiko asmazio ero berberak. TxillLet 100.
Besteok ere bizi gera toki berberean, eta eztugu, noski, poetek sumatzen duten goi-mundu antzaldatu ori nabaritzen. Vill(inGandElorri 12).
Ondar bustiaren kolore berbera artu zuten. AnabAprika 42.
Onek begiratu zituen ongi eta an agertu ziren Marsellatik emanikako izen ber-berak. IzetaDirG 74.
Gure kidekoen artean berriz ere zabaldu da amets berbera. VillJaink 99.
Bearbada, Erromako gudariek itz-urren berbera ekarri zuten. "Una sintaxis uniforme".Or(inGaztMusIx 22).
Ez al-tzan ura amandrearen izarra?... Bai, bai! Basaburun amandreak erakutsi zion ber-bera!NEtxLBB 66.
Joko huntan lau molde dezazkegu ikus: / esku larruz, xixteraz, palaz edo eskuz; / iduriz bereziak jokatzeko moduz, / bainan denak arima ber beraren gorputz. XaOdol 283.
Doaiak berberak dituzte semeak. AtañoTxanKan 77 (cf. ib. 85 jenio berberak).
Lotu giñan beste apustua jokatzeko, Jose Aierberekin jarritako kondizio berberetan. Albeniz 158.
Gizon berbera, idazle berbera, beraz, ageri da hiruotan. MEIG III 152.
[Esku-izkribu hau] Peillenek atzeman duen obran "agergei" bezala aipatzen duena berbera da, edo obra berberaren zatia behintzat. MEIG I 231.
Bere legeak ditu jakite-lanak, lege jakinak eta berberak nonnahi. MEIG VIII 93.
v. tbn. Altuna 11. Zait Sof 175. Ibiñ Virgil 56. Lab SuEm 167. Berron Kijote 191. Onaind STeresa 104.
azpiadiera-3.1
(Hb, Dv).
(Tras demostrativo)."Ipsissimus, absolument le même. Zuk maite zinuen haur hura berbera itzuliko da zure kontra, ce même enfant que vous aimiez se retournera contre vous"Dv.
Haur hau berbera izatu duk / Guztien Salbatzaillea; / Birjina Haurtxo hunen Ama / Gure ungiegillea. Gç 133.
Ezta emen egiten dan sakrifizijua, an egin zana baño txikijagua; ezta au a baño balijo txikijagokua. Auxe berbera da. Astar II 205.
Ez da, bada, oraindik urte asko auxen berpera gertatu dala azaburubilduakin Probinzia onetan. IztC 156.
Bedariak otso batek hau berbera egin zuen. Gy 47.
Hulakoa iduri du, nere lagun eta adiskide izana. Bai, eta hura ber-bera da.DvLEd 269.
Jakob-ren eta Joseren Jainko hura ber bera da orañ ere. ArrGB 130.
Peru, axe berbera, ez Jesus ta Amen, / Geratu da otz otzik beingo beingo baten. ABAmaE 323.
--Ori egin aldek ames? --Orixen berbera. AgG 246.
Kalbario mendian il eta andik iru egunera bikain da agurgarri piztu zan Jesus uraxe ber-bera ortxe aldare gañean dago osti Donean ezkutatuta.ArgiDL 66.
Zure semiak gero, / Gixon eta andera / Dirala, eingo dabe / Orixe berbera. Enb 59.
Urte batzuk lenago, bide au berbera eraman zuten, kontrako aldera baiña. EtxdeJJ 190.
Arrigarria! Franzisen erloju zar ura ber-bera zen. IzetaDirG 117.
Baiña gizona deus eztela diotenak, oiek berberak datozkigu gero esatera ba-dagoela zer-ikusi. VillJaink 106.
Auxen ber-bera gertatu bait-zan itzez-itz Manbrinoren yelmoaz. BerronKijote 118.
Horixe berbera gertatzen omen da Orozkon. MEIG VII 65.
Aita Santu batek, [...] debekatu zituen jaialdi horiek [...]. Eta Aita Santu horrek berberak eman zion baimena San Frantziskori honen asmo ederra betetzeko. MEIG I 75.
v. tbn. Kk Ab II 39. TAg Uzt 245. Anab Aprika 61.
sense-4
4.(gral. ap. A; Lar, Añ, Dv).(Uso pronominal).El, lo mismo; él mismo, él en persona."(Lo) mismo mismo o mismísimo, ber bera"Lar.
"(Por) lo mismo, por el mismo caso, beragatik, ber beragatik"Ib."Uno mismo, bat bera, ber bera"Ib."(Lo) mismo, mismísimo, (c.) bera, berbera, a bera, (G, AN) ura bera"Añ.
"Ber-berari mintzatu natzaio, j'ai parlé à lui en personne"Dv.
"El mismísimo"A.
Cf. A EY III 311: "Berbera, Barbara!, ¡no tienes mala!; liter. : ello mismo, Bárbara (V-ger)". Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVII; lo emplean más los autores meridionales.
Bizi denak Mundu huntan / Hilla baliz bezala, / Ber berak obrak kontutan, / Bizi da, dadutzala. ArgDevB 170.
Igan zen mendi batetarat bera bakharrik othoitzean egoterat eta, arratsa ethorri zenean, berbera zen han bakharrik. HeMt 14, 23 (cf. Lç arrastu zenean ber-bera zen han).
Ez ete deusku Jangoikuak lagundu gura? Ez dino ber berak gura dabela gure bizitza ona ta azkeneraño irautia grazijan?MgCO 85.
Sirakusarren Errege Dionisiok, ondasun ta atsegin guztiak gura betian eukazan egunetan, berberak adierazo eban, etzala ez egijaz zorionekua. MgPAb 215.
Bere ait'amen aphaltarzünaz ahalketzen den semea, laidogarritzen dük berbera. ArchGram 59.
Berak erakusten deutse zelako soñekua jantziko dabeen: berbera jarten da euren buru, gordetzalla ta gijari egiñik. UrMarIl 22.
Etzien Pedrok ezertxo ere kontrarik egiñ, ezpada emeki arturik, ber-berak Aita Santuarekiñ itz-egitera sartuerazi zituben. AranSIgn 91.
Zabaltzen doa zerua egun pozez betea, / Alako santa arrigarria danarena; / Nok leukekean berberak eukan lako lumea!ABAmaE 156.
Eguzkiak goixago / Ta argiago urten dau, / Berberak kantetako / Bizkortu bere nau. Ib. 179.
Bururik buru bere ibilten da / zuritu ta mutulduten; / eta berbera da iabilkuna / sabel-errotak lotuten. AzcPB 351.
Eta au asko eta naikoa ez balitz legez, Berberak emon gura izan euskun barauba egiteko onbidea. ItzAzald 116.
Berak egin daben kaltea berberak aguro desegin daiala. AgAL 82.
Berbera etorri jaku, ementxe egonda, berak esan deusku Mañasi nai leukiala emaztetzat. AgKr 126s.
--Zeiñ, zeiñ? --Joanesen semea. --Zabaletakoa? Trosuetan ebillena? --Berbera . Ag
G 112.
--To, debrien arima! Ellande ote iza? --erraiten dako eierazainak. --Ba, ba, berbera. Zub 86.
Ezilkortasun nairik Jaunguak eztauko, / betiraun osoena berbera dalako. LauxBBa 126.
--Zein diñozu, chauffeurra ala? --Berbera. KkAb II 16.
Berberak ez-ete eban, ba, neuri oso-osorik bigurtuteko epaia jaurti?Otx 23.
Berak adierazi, berrizaleak aurreraegi-zale dirala. Ondoz, berberak aterea dezu idazle-mallekiko auzia. LdiIL 113.
Gure aita zana, bere burua ogendun atzematean, berberak bere atzaparrez bere begi biak erauzita, gorrotogarri ta osperik gabe il zala. ZaitSof 162.
Ai zer nolako arima beltza eduki behar zuen Gabriela Lohitegi hark... Hargatik, berberak ez zekarren ausaz bere gaiztakeriaren erru osoa. MdePr 181.
--Ezagutzen al-duk Engrazi, Pelentuakua? --Gaztelondokoa? --Berbera. EtxdeJJ 71.
Alde guzietara begiratu dut, eta... berbera. TxillLet 32.
Ez egiala, arren, iñork ez iñork jakin, berberak Xirdogana izaniko jita, joera edo eraspena. ErkiagArran 157s.
Orrelan eragoion andre Iñesek bere kolkorako, berberak pillotu ta metatutako egurrai, egur barriak gaiñeratuaz. Ib. 90.
Agerian baitago, nolabaiteko zuzentasuna aiengan badala, izan ere, berberek eta gainerontzekoek zuzenbagekeriarik elkarri egin eztezaioten. ZaitPlat 147.
"Bidegabekeriaren ama da agintarien ahala", berberak idatzi zuenez. Ib. 18.
Jainkoak asmatu zituen izakiak. Berberak nai izan zituen. Berak erabaki izan du bakoitzaren izaera eta legea. VillJaink 94.
--Nikanor! --Berbera. ErkiagBatB 176.
Egiñ ere, berberak aitortzen digunez, bere "izarraren leraz" egin baitzitun. GaztMusIx 63.
Engaiñatzeko berriz / guk falta erdera, / naiz kiñuz ere esan / nai degun berbera. Insausti 59.
Berari zor zaio, berbera baitugu, moldatzailea ez ezik, tren-gidari jatorra bera ere. MEIG I 171.
azpiadiera-4.1
(Como complemento predicativo).(Ser, parecer, etc.) lo (el, la) mismo."Biak ber-bera dira, tous les deux sont la même chose"H.
"Berbera gerthatuko da, gizonaren Semea agertuko denean, lo mismo sucederá cuando aparecerá el Hijo del hombre"A.
Urlia nere lagun, aide edo adiskidea dirudi. Bai, ta berbera da. CbEg II 152.
Bada Euskerazko Erretorika berbera da, ta erregla ta lege berdiñak dira. CbEBO 59.
Baña ondo itzegitea ta ondo eskribitzea guzia bat edo berbera deritzala, dio Quintilianok: . "Mihi unum, atque idem videtur bene dicere, ac bene scribere".Ib. 14.
Nahi izatea eta egitea, berbera dire zuretzat. Mih 55.
Jauna amatzeko, Jaunari agradatzeko intenzioarekin edo berbera dana Jaunaren onra ta gloriarako. AA III 359.
Esaterako, Ama Birjina Aranzazukua, berbera da zein Begoñakua edo Arratekua. Astar II 48s.
Ana Mari berriz, txoratuba beorren kosmodamakiñ [...]: egundañoko palaziyuak, ontziyak, erriyak, elurteko mendiyak, guztitatik badago, jauna, ta ber-berak dirudite. SorBar 69.
Naiz izatez ez ber-berak izan, lurrak beste aingeru batzutan biurturik erakutsiko gaittu-ta. InzaAzalp 139.
Bai omen zan mutill aietan Santa Cruzen antz-antzekoa, ber-bera zirudina. OrSCruz 104.
Ez da berbera, baina / bai antz-antzekorik. OrBM 94.
Jabetzen dira, Euskalerria / an-emen ber-bera dela. OrEus 387.
Nere amaren ama dizut nik amona, / okotzez ta sudurrez berbera dagona. "La misma exactamente en nariz y barbilla".Ib. 104.
Siñestedun guztien biotza bat eta berbera zan. EguzkGizAuz 13.
Nornaik ibilli al zezakean bere-berea zuan txalupa? Ez al zan berbera ikutzea baño geiago edo ainbeste beintzat?AnabPoli 30.
Eztanik ezin daiteke izan, berbera baita zerbait oldoztu ta zerbait ori izatea. ZaitPlat 44.
azpiadiera-4.2
(Permanecer, ser) inmutable, idéntico. Jaiñko handia! Munduan gauza guziak mobitzen ditutzuna, zeroni bethi mobitu gabe eta berbera zaudezen denboran. HeGudu 130.
Oraño beraz, o Jesus! besoak heda deitzakidatzu, zure bihotza bethi berbera da. Mih 118.
Bethi berbera da ene alderat. Ib. 15.
Deliberatu duzu bekhatua utzi, bizitzea ganbiatu behar duzula; ordean bethi ber-bera egon zare. Brtc 249.
Bethidanik zen ber-bera, / zena bere baitharik. ZbyRIEV 1908, 203.
Gure bihotza bethi berbera / thona batek ez du histu!Ox 162.
Zure urteak ez baitira aitzen, berbera baitzera. "Quia idem ipse es".OrAitork 349.
Gizakumeek eztakite iakin ere, aldatuz ari dana nola dateken berbera. ZaitPlat 34.
sense-5
5.
(H).
(Adv.).Solamente.v. 1 ber (3). --Nula deitzen dira Jinkuari menepian egon ziren Aingüriak? --Deitzen dira Aingürü hunak, edo berbera Aingüriak. CatS 21.
Debetatzen deizkü ez berbera akzioniak eta hitzak Xahütarzünaren kuntre duatzanak, bena orano berthüte hura kolpatzen dien nahiküntiak eta phentsamentiak oro. Ib. 49.
Haren arima izan da ez berbera osoki xahü, bena Jinkoaren dohain berhezienez eta handienez edertürik eta aphaintürik. IpHil 15.
sense-6
6.(Usado en gen., con valor reflexivo).(Su, etc.) propio.
v. 1 bere. Egindako gaiztakeri ori ain biziro ezaindu ta gaiztetsi ebala Andonik, naigabetu ta damuz beterik mutilla etxeratu ta gero berberaren anka ebagi eban. BelausAndoni 12.
azpisarrera-1
BAT BERBERA.
azpisarrerakoSense-1.1
a)Un único, un mismo.
Au da bere Aita Eternoarekin Jaungoikozko izate bat bera, naturaleza bat ber-bera eta Jaungoikotasun ber-bera daukana. Gco I 408.
Guziok dotriña bat ber-bera ikasi degu. Gco II 72.
Guziok fede bat degu; esperanza bat ber bera degu. Ib. 72.
Iruak dute izate bat ber-bera. InzaAzalp 39.
azpisarrerakoSense-1.2
b)Un único, sólamente uno.
"Ahur bat berbera, une poignée toute seule, toute juste, ni plus ni moins"H.
""Ahutzeta bat berbera (S), tout juste une bouchée"Lh.
azpisarrera-2
BERBERAZ. "(R), por propia iniciativa"A.
azpisarrera-3
BERBEREAN.
azpisarrerakoSense-3.1
a)"(R, S, Chaho ms.), al momento, ahora mismo"A.
v. berbertan.
azpisarrerakoSense-3.2
b)"En el mismo sitio"A.
azpisarrera-4
BERBEREON. Al momento, inmediatamente.
v. berbertan (2). Herodes burlaturik gelditu zanean, berbereon, / agindu eban ilteko inozente guztiak Belengo urian. (V-m). AEY IV 124.