batere.
Tr. Batere es la forma más empleada; batre se encuentra en Leiçarraga, Echaux (155) y algún texto alto-navarro, y alternando con batere en Dechepare, Etcheberri de Ziburu, Haramburu y Barbier. Los vizcaínos (salvo el ms. de Oñate, que emplea batere) utilizan generalmente bapere, o, desde finales del s. XIX, tbn. su contracción bape; bat bere es poco frecuente, y sólo hallamos algún ej. de batpere en Iturzaeta (Berb I 226). Hay además bapebe en Gerrikagoitia. Hemos encontrado algún ej. de baterere en Lazarraga (frente a 15 de bapere), en Etcheberri de Ziburu, en Beriain y en la ed. de Iturriaga de LE Urt; Mendigacha emplea exclusivamente batrere . Hay bateere en CartBasa (130), bate en algunos bersolaris desde mediados del s. XX. En cuanto a la grafía, la mayoría escribe batere; escriben sistemáticamente bat ere Axular, Pouvreau y Mendiburu, y, esporádicamente, otros autores.
1. (G, AN, L, BN, S; Urt, Ht VocGr, VocBN , Dv, H), batre (Sal, R-uzt; H), baterere (H), batrere (R), bateere, bapere (H), bape, batbere (Dv (V)), batbe, bate (G-azp), batpere Ref.: A ( batere, batre, batrere ); Bon-Ond 170; ZestErret ( bate ) .
(Junto a un sintagma nominal con suf. -(r)ik, delante o detrás, en frases negativas). Nada de; ningún. " Eztute egiten kontzientziarik batere " Urt I 340. "Aucun" Ht VocGr 331. "Nul" Ib. 391. "Pas un, aucun" VocBN . " Batere ez, id. baterere ez, bapere ez (V), batre (BN, S), aucun, ni un. Batre, bapere, batere, baterere biderik ezta, il n'y a aucun moyen, aucune voie" H. "Ni uno" A. " Eztaukat bape diruik " Elexp Berg. " Eznun bate asmoik zuei esateko " ZestErret. Cf. BAT ERE. Tr. Documentado desde Dechepare; es de uso general (aunque algo más empleado al Norte, y relativamente poco frecuente en textos vizcaínos).
Badakizu, dolorian partaide niz ni ere, / Eta zure muthatzeko ez ogenik batere. E 157. Batre minik heben eztuk, lekot ialgi nahia. Ib. 243. Ioanesek eztu signorik batre egin ukhan. Io 10, 41. Deus bere hitzazko legerik ez gaztigurik ez korrekzionerik ez gidamendurik batre gabe. Adv * 8v. Eztagigula dudarik batre. Ins B, 4r. Pagaetako ezin neike / bapere serbiziorik. Lazarraga A10, 1175v. Zuegaz, barriz, ez eukaen / oi ta bapere konturik. Ib. A10, 1177r. Eurak biak oi ebilzen / bapere baga lagunik. Ib. A11, 1179r. Arraziorik batre baldin badaukat. (Echauri, 1598). ReinEusk 107. Piedaderik batere gabe atormentatzen eta afrentatzen eta injuriatzen zutela ofrezitu zuen bere gorputza. Ber Trat 9r. Ezin agrada dakioke gauzarik baterere baizik sakrifizioen medios. Ib. 17v. Bañan halako zoririk eztukegu batere, / Ezen behar dugu egon kharpean bethiere. EZ Man I 114. Nigar xortez eztukete batere probetxurik. Ib. 63. Handik hara gehiago ezta batre biderik. Ib. 57. Baina ordena hunetakoek bere botua ez konplitua gatik eztute bekhaturik batere. Harb 448. Usainik hoberena, bat ere usainik ez izaitea da. Ax 414 (V 269). Ezta Iainkoa baithan ezinezko hitzik batere. Hm 81. Hargatik maiz enganatzen dira eta probetxurik bat ere edo guti baizen eztakarkete. SP Imit I 3, 4. Zure gisa egin nazazu / Pazient, humil, amulsu, / Bekhaturik batere gabe, / Munduan bildots dohatsu. 117. Eztute sufrituko lazeriarik batere. Ib. 44. Ezteia sori ordian lanik batere egitia behinere? Bp I 91. Armarik batere gabe. Ib. 73.
(s. XVIII) Eskuararen mintzaira behar da izan [...] naturalki eta lanoki batere aphaindurarik eta bernizadurarik gabe. ES 135. Baiñan han damnatuentzat ez da pausurik batere, ez konsolazionerik, ez deskansurik. Ch I 24, 4. Eta dohakabetasun eta miseria halakorik batere gabe izanen ziren. CatLav 42 (V 29). Lurperatzen zituela andikan sortu ziraden hereje zital eta herejiya itxusi guziak; batere aien aztarnarik geratu gabe lur-gañean. Lar SAgust 9. Eta agertzen dugula aire serios bat, famillertasunik eta ergelkeriarik batere, urhundik ere, ez duena. He Gudu 109. Enian ükhen beste deseñik batere, haren gloria handiaren txerkhatzia, eta zure salbamentiari bide segür baten erakustia baizik. Mst XVI. Eta al-ere sarzen ziran bat ere beldurrik bage munduko jakinsu andien erdian. Mb IArg I 344. Baña konfesa zedilla esan, ta gortu, sortu, mututu, ta itzik batere etzuen. Cb Eg II 189. Ez da onezkero esango / gezurrik batere. GavS 34. Beraz lotsaz Konfesiñoak pekatuak isteko bat bere atxakiarik iñok eztauko? Cb CatV 84. Eta etzuen kharrik batere erakutsi Jainkoaren loriarentzat. Lg I 253. Mündü huntako huntarzünendako estekürik bathere ez ükeitia. CatLan 162. Ez dezu egingo Idolorik batere. Ub 26. Kuidatubeardéla txoil guzis bekaturik bateréz egitetík. LE Prog 114. Geurengánik eztugúla ta ezdezakegúla gauza oník bátere. LE Ong 40v.

(s. XIX) Ez zutela utzi behar / Frantziako lurretan xutik / Zela gazte edo zahar / batere aristokratik. Monho 64. Aita, behar dizügü / aphür bat retiratü, / etsai haien danjerik / bathere eztizügü. Xarlem 299. Beste askok ez dauko / batbere modurik / jente guztijen aurrian / artzeko ardirik. DurPl 85. Bada txoroa, etzenuen batere batere bekaturik egin. Mg CC 108. Bapere konturik ez daukeenak, ezpada emon ta emon, artu ta artu, daukeez kontu loi ta garbituten gatxak. Mg CO 35. Nekerik bapere, ez lauziritxo bere kostako ez jatzue osasuna. LoraS 76. Jaio ez dedilla igandik sekulan frutarik batere. AA III 357. Zeren ezpaita bekhaturik batere, zeinarentzat ezpaitiogu Jainkoaren zuzentasunari satisfakzione egin behar. Dh 90. Zer erakutsi deutseezu? Gauza onik bat bere ez. fB Ic I app., 15. Kastau daben guztiak ez deutsa bapere minik emoten. Ib. 42. Ez diogute bada / batere bildurrik. Echag 236. Ez genduke nere ustez izango kalterik batere. Izt C 75. Segurak dire [exenplu hek] , eta segi daitezke batere beldurrik gabe. Jaur 373. Batere ez dio egiten Sultanek kasorik. It Fab 254. Gauza oiek, egia oiek, baterere dudarik gabe gertatuko diran oiek. LE Urt 184 (en el ms. 65r no aparece esta frase). Eztut batere anaiarik; / Amattok eztu ni baizik. Gy 10. Batere atsekaberik artu gabe. Lard 396. Ekharria ninteke ohorerik batere ez bihurtzerat. Hb Egia 76. Arbolarik gabe ez du ez gozo, ez mozkin, ez laguntzarik batere. Dv Lab 313. Diferentzirik batere gabe. Bil 67. Ohe baten erdia eskaintzen diote, eta Iñaziok mainarik batere gabe hartzen du. Laph 107. Eginbide guzietan lazo, sakramenduetarat lehiarik baterez. Ib. 49. Berthütialatko egin dütügün khümitiak eta biziuaren kuntreko mehatxiak batere indarrik gabe direla. CatS VIII. Ixiltxorik eta batere ixkanbillarik gabe esnatu ginduzten sarjentoak. Zab Gabon 54. Ez dot tintarik edo ur baltzik bapere bear. AB AmaE 166. Lanik baperez, lo eta jolas, / Zukoa naikoa janda. Ib. 207. Ez nuan batere asmorik zueri esateko ikusi detana. Bv AsL 65. Nola ez baitzuen batere dudarik egiten Zugarramurdiko hauz'apheza ethorriko zela. Elzb PAd 78. Entzun izan baneutse au Erbestetaar euskera ez-ekijenai, ez eustan batbere penaik emongo. Canala Jesucristo 6 (ap. DRA ). Oihü egin zian Maria Birjinari eta ez zian batere minik hartü. Ip Hil 173. Hobe litake, miletan hobe ororentzat, batere ez balitz kazetarik. HU Zez 82. Bada au ez da beste gauzarik ezpada denporea galdu eta arimako onik batbere ez artutea. Itz Azald 144.

(s. XX) Zeuk eztaukazu dirurik bape? Ag Kr 148. Ezeukan enparantzan bapere zeregiñik eta zer ikusirik. Ib. 57. Baia korrengatik eztud axolik batrere. Mdg 129. Badoa lañoki, batere gupidarik gabe. JE Bur 144. Urkirik bat ere ezta, zugatz guztiak dira pagoak. A Ardi 61. Limburg zelako hiri hortaz ez nuen garbitasunik batere. StPierre 38. Erromano eta bertze, batere heien kutsurik hartu gabe, oro iragaiterat utzi ditugun bezala lehenagoko mendeetan. Barb Sup VI. Bere hetarik bat, batre dudarik gabe. Ib. 6. Ari niz egun guziez solasian xuberotar batekin, biak buruz-buru, batere nekerik gabe. Zub 103. Ez diat batere miñik artu. Or Mi 24. Pulliki pulliki, harrabotsik batere gabe, sartzen da orduan ganbaran. Barb Leg 136. Egiya da ori gero? Izparringi asko irakurten ditut, eta eztot gomuta olakorik bape. Kk Ab II 133. Gauzak ederki ta mamiz adirazten euskerak eztiola erderari batere zorrik. Ldi IL 34. Ta bat ere yaukitzekorik ez dut. Zait Sof 49. Iltzera dijoa, ta eztu batere bildurrik. NEtx Antz 106. Zuaitzik batere ez dagon lur soill eta leorrean. Munita 106. Hauzo herri handietakoeri batere ez dute zorrik. Zerb Azk 16. Nor ote zen? Bere ohaide edo amorantea, batere ezbairik gabe. Mde Pr 178. Ez ezan kezkarik ukan batere, beti elkarrekin izanen gaitun bai biok, beti! Mde HaurB 94. Nahas-mahas bat eiterik batere gabe. Or Aitork 341. Orduak aurrera ta, a zan beroaren larria, bapere aizeputzik bage! Erkiag Arran 23. Nik beñipein eztut batere arrankurik. Izeta DirG 104. Mandamentu danetan berak pekaturik bape etzeukala. And AUzta 82. Ango entzuleak, erriko semeak, jende apala dira geienbat [...]. Aundikirik bat bere ez, egin egiñean. Erkiag BatB 145. Erreintik bate gabe / Nihaurek moldatzen. LuzKant 120. Baña ez uste izan, gaztetxo, Jaungoikoak batere arrazoirik gabe eman digula agindu au. MAtx Gazt 42. Otoitzaldian egiñ oriek oro "bestek eragiñak" balira, kristau zintzoak ez leuke batere meriturik. Or ( in Gazt MusIx 46 ). Behinere bide hortarik baztertu gabe... eta oraiko egunean oraino (batere espanturik gabe) hatsa ez galdua. Ardoy SFran 12. Baiña batere errietarik egin gabe amaika seme-alaba azitzen, ez da errez. Uzt Sas 336. Batere etzuen molderik, bainan beti ari zen. Xa Odol 41. Olan egin eban bape garrantzirik emon bage. Onaind STeresa 127. Hek batere minik gabe egin zuten nigar eta nik segur minarekin! Etchebarne 24. Batere aitzakirik gabe. JAzpiroz 222. Dirudunak besteen / errukirik bapez. Ayesta 20. Ezin atera bere gaiak gaurkoek bezain huts, garbi eta aratz, batere, ustez behintzat, erdal kutsurik eta gandurik ere gabe. MIH 251.

v. tbn. MRos 11.1r. Etchart 5.1r. Tt Arima 127. Brtc 207. Gco II 75. UskLiB 110. Arch Fab 205. Aran SIgn 36. Elsb Fram 81. Jnn SBi 123. Ag G 21. CatJauf 113. Ox 128. Anab Usauri 119. Ir YKBiz 41. Etxde AlosT 87. Txill Let 115. Arti MaldanB 221. Vill Jaink 16. Ataño TxanKan 68. BAyerbe 9. Bape: Bilbao IpuiB 75. FEtxeb 56. Bate: Insausti 96.
(Con tema nominal nudo, acompañado de gabe, gaberik, etc.).
Sinhetsteaz segur gare batre gabe aieru, / Tronuaren aitzinean dagoela Aingeru. EZ Man II 100. Ainbeste infernuan padezitzen daudela, ta ainbeste urte igaro, ta batere atseden edo alibio gabe. Cb Eg II 130. Eguzkiaren argitasunak kristala baterian bestera irago oi daben modura, kristala bera len duiñ osorik eta batere kalte bagarik geldiketan dala. msOñ 31r. Onei erantzuten jakue bapere pena bagarik. fB Olg 186. Eta bere eskua ta laguntasuna eskatutea egun a guztia bapere bekatu bagarik emoteko. EL2 90. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe. Gy X. Nola zen menditarik agertu harmetan, / Beldur batere gabe Araben ostetan. Hb Esk 50. Ostentazio batere gabe / izketan dute graziya. Xe 168. Bapere lotsa baga eta arro arro, / Erantzun eustanagaz bildurturik nago. AB AmaE 274. Batbere bildur baga. Itz Azald 98. Egun alaia zan. Zerua, batere odei gabe, osoro urdin zegoan. Ag G 43. Eta gero, bape bildur barik, bior baten bizkar-ganian zaragi galanta sartu eben etxera. Kk Ab II 92. Emakume ta mutikoai, gizonik sendoenak legiken besteko lana egiñazo arren, bape kezka barik aloger txikiagoa emongo dautse. Eguzk GizAuz 177. Eta ugazabari erantzunik erregarrienak bota oi zizkion batere kupida gabe. Etxde JJ 268. Baiña berriz ere batere gorroto gabe alkartzen giñan. Insausti 18.
(Con tema nominal nudo, no acompañado de gabe ).
Ezteust agaiti anse bapere. Lazarraga B17, 1187r. Zoinetan gainan ez iüstiziak ez herriak eztü püisanza ez bothere batere. Etchart 9.1r.
(En oraciones interrogativas y condicionales). Algún. " Bape lotsaik baleuka eleuke ori eingo " Elexp Berg. " Bate lotsaik badu, barkamena eskatu berko liyoke " ZestErret.
Baldin han bakezko semerik batre bada. Lc 10, 6. Horretarik probetxurik batre ethorten zaik? Ins C, 2v. Bat ere gozorik edo zaphorerik edireiten badiozu. Ax 20 (V 11). Othe da munduan bat ere halakorik? Ib. 142 (V 93). Baldin ezpaliz sekulako ifernurik, eta ifernuren beldurtasunik, eztakit lizatekeienz bat ere munduan onik eta presturik. Ib. 614 (V 395). Orhoit gaitezin hea othe dugun etsairik batere, barkha dezogun hari bihotz onez. CatLav 333 (V 163). Batere bada haien artian onsa hil denik. Tt Onsa 41. Senhar hunek beraz galdetzen diote / Ea ikhusi duten / Haren andrearen / Nihon trazarik batere. Gy 191s. Bainan beldur naiz othe den ere Yainkorik batere. Hb Egia 20. Saria beti osorik eman bearra da lanik batere aurkeztu izan ba-da. Ldi IL 97. Eutsi zaiogun [irratiari] alkartasunak / badu batere indarrik. Olea 153. Mamirik batere baldin badu film batek. MEIG I 179.
" Bate pertsona danak, eztu hoako astakeririk iten " ZestErret.
Cualquier.
Kantari zen ta dantzari hiriko bertze neskatxa batere baino gehiago. Birjin 250.
2. (Ht VocGr ( -th- ), Lecl, Dv), bate (G-azp), bapebe .
(En función de adverbio, acompañando a verbos, adjetivos, adverbios o expresiones adverbiales, en frases negativas). Nada. " Bathere, point" Ht VocGr. "Point du tout" Lecl. "Nullement" Dv. " Bate uste gabe il da " ZestErret. Tr. Menos usado que en la acepción anterior, se encuentra desde Leiçarraga.
Baina nik diotsuet eztezazuen iura batre, ez zeruaz, ezen Iainkoaren tronoa da. " Ne jurez aucunement" . Mt 5, 34. Baina federekin eska dadin, batre dudatzen eztuela. ABC A, 1v. Batre konsenti ezpadeza-ere. Ins D, 8r. Ene laztana, eriotzea / sentitzen ez dot bapere. Lazarraga A, 1144v. Zegaiti nik ezteretxut on zuri bapere baño geiago. Ib. A, 1152r. Aoan laztan zaitudaz, baña / gogoan baterere ez. Ib. A4, 1165r. Gure partez begiratu da puntualki eta zuen jendek ez batere. MRos 10.2r. O halaber aire mehe batre ez korrunpitua. EZ Man I 135. Baterere eztezala azala mesprezia, / Zeren baita fruituaren leial begiraria. Ib. 30. Bañan hargatik etziren / batere gibelatu, / aitzitik eskua zuten / haurretara hedatu. EZ Noel 76. Dotrina hau [...] athera dut nihoren erranetara [...] batre behatu gabe. Harb ẽ, 2rs. Etzen bat ere haserretu eta ez arrenkuratu ohoiñen kontra. Ax 304 (V 203). Biz hala, hal' ezpad' ere, / Etziren-ber zu batere / Larde, gaurgoitik, oinaren / Puntan bihotza duenaren. ' Pourvu que vous n'ayez désormais aucune crainte de celui qui a son coeur au bout de son pied' . O Po 44. Eta berriz bihurtuko naizela Iainkoaren miserikordia gana, bat ere berandu eta luzatu gabe. SP Phil 76 (He 78 berehala eta trikatu ere gabe ). Herioa maite dute eta eztira batere haren beldur. Tt Onsa 164. Eternitate luze hura / Bat ere eztuk laburtzen; / Eternitate oso hura / Garabik eztuk gutitzen. 176. Bere moduan Bizkaia / bigunago ezta bapere. BBizk 20. Hartakoz Ostia hausten denian, ezta batere hausten Iesüs-Kristen korpitza, bena bai ogiaren üdüriak. Bp I 71. Ezta bada zer erran, Eskuararen kontra garaitia batere botheretsuago izatu dela. ES 108. Bere partetik bathere entseiatu eta premiatu gabe. Ib. 106. Bere merezimenduari ez batere behatzeko. Ch II 9, 1. Bere salbamenduko bidean ez dire batere aintziñatzen. He Gudu 80. Hanitx gaiza dira, zuñen jakitia arimaren aphür, edo batere ezpeita profeitable. Mst I 2, 2 (Ip arimak aphür edo batere ezpeitu profeitürik ). Eta Judasen geldiera? Ez bat ere obea. Mb IArg I 199. Bada nere konfesio guziak ez naute ondu bat ere. Ib. 280. Onetan lau ta bost ordu egoten zan, ordu bat bederik batere diberti gabe, bete artean. Cb Just 37. Hasi ziren tronpeta yotzen eta hautsten bere eltzeak, batzuk bertzeak yorik, batere aldaratu gabe bere lekhutarik. Lg I 214. Oraingo huntan Akitoselen abisua ez da batere zuhurra. Ib. 314. Jinkoak etzuen nahi bere egoitza egin behar zuen tenpluba izan zedin batere lizundua. Mih 4. Baña Kristauak etziran batere bildurtzen. Ub 115.
(s. XIX) Konfesaturik ere / Ez dituzte batere / Arimak garbitzen, / Bainan bai tronpatzen. Monho 30. Ezpeiniz nahi prinzer / bathere fidatü. Xarlem 1013. Ezta batere hun / hari fidatzia. Ib. 1330. Aora edo gogora lenen etortzen zaiena, batere esaminatu gabe konzienzia. Mg CC 215. Alkarrekin jaten pakean, / Ta ez ziran batere tximistu. Mg ( in VMg 104 ). Batere damutu bage, eta ari largatzeko asmo bage. Gco I 435. Ibilliko dirala batere aunatu gabe. AA III 583. Eztire batere animatzen haren khartsukiago maithatzerat ta leialkiago zerbitzatzerat. Dh 225. Billau, traidorea, / Antekristua baño / batere ez obea. FrantzesB I 139. Ta orregaiti bapere obaak ez dira. fB Olg 155. Jakin ditugunean / zuben naigabeak, / ikaratu ez gaitu / batere bideak. Echag 43. Saindu batzu munduari batere estekatuak etzirenak. Jaur 202. Or salto, emen salto / joateko airean, / oñak zikindu gabe / batere bidean. It Fab 169. Batere zapuztu bage ematen du bere garau baliosoa gogoz. Izt C 151. Bere kortea ere batere ez hobetzen. Gy 188. Ibiltzeko oin hutsik, ez batere huzkur. Hb Esk 185. Ez ditu argi sobrak batere izitzen. Ib. 201. Josue batere bildurtu gabe ondoratu zitzaion. Lard 111. Hori etzait batere gaizki. Dv Lab 226. Ez naiz batere burlaz mintzo. Laph 32. Batere durduzatu gabe. Ib. 206. Batere maneatu gabeko janariak. Arr GB 109s. Ez da batere txarragoa, ez. Sor Bar 66. Etzuala batere ondo aditu Jesukristoren ebanjelioko itz Franzisko bere Aita-lenak esan ziozkanak. Bv AsL 131. Zelan bizkortzen etzan bapere Antoni. AB AmaE 296. Oso zan berekorra, temoso pestea, / Ez bapere obea bere emaztea. Ib. 236. Hargatik bazen Anselaren bihotzean bertze sendimendu bat batere ttikiagoa etzena. Jnn SBi 76. Eta hobia ere xutik, batere barraiatua izatu ezpalitz bezala. Ib. 124. Ez baitzen batere bere buruaz hartua. HU Aurp 167. Itandu eutsan Riktrudisek bapere ikaratu barik. Ag AL 167.

(s. XX) Ezren irietra batrere arrimatu. Mdg 138. Ainbeste gizonen artean bakarrik arkitu bazen ere, etzen batere izutu Bernardatxo. Goñi 92. Eta nik berriz, batere erreparatu gabe, igual jazten nuen. Iraola 15. Hortakotz taularen gainian etzan nuk zenbeit egunez, ez baita batere goxo. JE Bur 115. Euzkeraz irakurten bape zalia eztanak onakoxiak atsegiñez artu leiz. Kk Ab I 4. Arrotzez batere behartu gabe, gurez gure, gizonik aski badugu Eskual-Herrian. Barb Sup VI. Ez nuk gero batre elhe gose! Ib. 169. Jaun Apezküpiak berak etzian batere gaizki ediren. Const 34. Astiz jauna ezta batere Santa Cruztarra. Or SCruz 82. Etziran, baña, gitxitu bape / Gure goirako joranak. Enb 133. Zoin arrigarri den ikustea nola lau eun urtez ez den batere aldatu gure mintzaira miresgarria. Zub 19. Anitzek uste dute eskuaraz untsa idazteko aski dutela hiztegietako hitz guziak yakin gogoz eta apuñatik. Eta ez da batere hala. Ib. 93. Bere aldetik, gure gizona ere ez zen batere deskantsuan, baitzakien zer zuen egina. Barb Leg 133. Ba, egunero zabiltze onelakoxe gauzak ikusten eta bape etzarie ikaratzen. Kk Ab II 15. Gaelera ori, gure euskeraren antzez, zaar-zaarra dala, ta antziñetik batere landugabea. Ldi IL 168. Batere ez naiz arritzen zuri onela entzunda. ABar Goi 49. Estaduaren jopu izatea, langillearentzat zori txarra da: alkargoaren jopu izatea, bape obea danik eztogu uste. Eguzk GizAuz 89. Zuen soldadoak guduan irakasiak ziren; eneak batere ez. Lf Murtuts 51. Bai orixe, egingo dut; batere ez zaite ikaratu. Zait Sof 39. Iri etzaik batere aztu euskera errikoi ori. NEtx Nola 24. Gisa batez batere ez da harritzeko mendi punta hori hauzoetako girixtinoek hautaturik ere eliza baten egiteko. Zerb Azk 43. Etzitzaizkidan batere biotzera ietxi. Or Aitork 41. Eta ez litzake batere bidezko Zuri berdin izatea. Ib. 344. Gure bizitza zuk esatia / batere ez gera asertu. Auspoa 77-78, 133. Eguardia zanik ez zuan batere ezagun. Anab Poli 61. Egia esan, ipuiñotan darabildan euskerea ez da bape ikasia: errikoa da, errez-erreza. Bilbao IpuiB 10. Bapere nekatu danik ere ez dirudi berorrek. Erkiag Arran 41. Ni orrelako gizon klasiak / ez naute bildurtzen bate. Auspoa 39, 17. Herabe zen gauza horietaz mintzatzeko, nahiz, bestenaz, etzen batere motela. JEtchep 106. Bañan sei ilabete oiek mendian igarotzea etzait bat ere goxo. Izeta DirG 107. Lan egitea, egia esan, ez da bapere atsegingarri alperrarentzat. Erkiag BatB 185. Trufa-adi nitaz, nahi baduk, bainan ez gituk batere biak kasu berean. Larz Senper 32. Kursaal-ean ederrak kantatu ziran, bañan an kantatu ziranak etziran batere txarragoak. Salav 47. Bera jaun handi, jaunxkila erdi kasoil hori etzitzaion batere gustatzen. Ardoy SFran 96. Aberatsa hobeki dagola / batere ez dut pentsatzen. Mattin 126. Ni herabe nintzan eta ene buruaz batere ez segur. Xa Odol 49. Batzuk batere etzan gabe ta / sapaian lotan bestiak. Uzt Sas 107. Hik dütük bai, debrü tzarra, / batere ez untsa zaiñkatzen. Casve SGrazi 96. Ez nintzake batere arrituko aruntza eraman nai izatea. TxGarm BordaB 78. Alta ez nintzan batere bero harat joaiteko. Etchebarne 90. Ez nintzan batere behartu. Ib. 139. Baiña aititak ez dau izango / bapere txikiagoa. Ayesta 57. Izena, entzutea, ez zitzaion batere axola. MIH 131. Gainerako hizkuntza idatziaren bideak batere gutxietsi gabe. Ib. 121.

v. tbn. MarIl 72. Elsb Fram 61. Inza Azalp 57. Etcham 224. Alz Burr 30. Mde Pr 147. Etxde JJ 49. Vill Jaink 86. Insausti 27. Bape: Otx 12. Akes Ipiñ 9. Bapebe: Gerrika 200. Bate: AZink 185.
(En oraciones interrogativas y condicionales). Algo.
Huntzek eguna bezala, ihesten dute askok Ebandelioa, batere ikusten badute egia. Hb Egia 148. Edozein langillek, bape begiratua ba-da beintzat [...] zertxubait aurreratzeko lain izango dan alogeraren eskubidea daukala. Eguzk GizAuz 31. Lau bat milla inguru aldatu badira, zortzi urte ezkero asi bear da bakantzen, batere itxuran badator beintzat. Munita 61. Eta nork errefusaturen du / emaiten ahal duena, / batere maitatzen baldin badu / bere protsimo laguna? Mattin 36. Batere bazekian, nik erderaz aiña jakingo zuan. Insausti 43.
(En oraciones de relativo). Cf. infra BATERE IZAN.
Baina oraiko handiak, batre berthuteaz prezatzen direnak, humil dira eta debot. Harb 420s. Bertsotan batere entenditzen zutenak, edo genduanak, bagendekigun aurreneko maillako bertsolaria zala. Insausti 19. Arantzazura joatea batere gauza zana, oiñez edo autobus, derriorra bezela izango zan. Ib. 167.
3. (Lar, ), batre (AN-5vill; Lar), bapere (Lar, ), bape (V), batbe (V-gip), batpe (V-gip), bate (G-azp) Ref.: A ( bape, bapez ); Etxba Eib ( bape, batbez ); Holmer ApuntV ( bat ); Gte Erd 157; Elexp Berg ( bapez ); ZestErret ( bate ) .
(Como pronombre, en contexto negativo). Nada. "Nada, negación, ezer, ezerere, deus, deusere, batere, bapere, añadiéndoles la negación ez, cuando vienen solos, y si con verbo, a éste se le pone la negación" Lar. " Etzait, etzat ezer, deus, batere, bapere, batre, no se me da nada" Ib. (s.v. dársele ). "Algo o nada, guztia edo [...] baperez, baterez " . " Bape eztau ekarri, no ha traído ni uno. Bape barik, sin nada" A. "Nada, ni uno. Billa ibilli gara baña bapez topau " Etxba Eib. " Gaur errezoiak balio dabena: batpez " Ib. (s.v. batbez ). " Sei ta batrez [tanteo en una competición] (AN-5vill) [...] iru ta bapez gaoz (V-arr)" Gte Erd 157.
Nafarroan gari asko; batere, batere ez neretako. Mandaz 154. Batek milla balio, eta millak bat ere ez. 'Y mil (no) nada' . RIs 13. Ditxa duianak abere, / eztuianak ez batere. Saug 97. Hanbat ontasunen ordain eztut egin batere. EZ Man II 11. Ilzen den zaldun aberatsak ill-hordu azkenekoan izanagatik milka ta milka diru-ondasunak [...], bere eriotzeko segan ta trillan gelditzen da bat ere bage. Mb IArg I 205. Batere kendu nai ez dizut, ezpada, dan guzia betiko zuri eman. Cb Eg II 49. Zer gauza on nigan ikusi zenduen? Ai, Jauna! Ezerez, batere ez, nere esker gaisto ta pekatuak baizen. Cb Eg III 281. Ikhusirik Jainkoak etzioela batere ihardetsten. Lg I 294. Baña pixkagebek solo erratentút, ezdezáten pénsa sobra déla, ta gero ez in bateréz. LE Prog 98. Zortzi egunian osorik / bapere jan bagarik. DurPl 99. Ta Zeuri biurtu gura deutsudaz osorik, ta bapere neuretzat gorde baga. EL1 70. Asitzen da diruen billa; ez du arkitzen batere, eta geratzen da illuntasunez betea. AA I 625. Blas ei zan ieltsero, argin ta arotz berez, / Guztietan arro, ta danetan baperez. AB AmaE 214. Oso diru gutxi botatzen zutela batzuek, eta bestiak batere ez. Bv AsL 39. Ez det batere nai. Alz STFer 142. Baiña ugazaba aberatsa zan, da ezeban bapebarik alabea etxerik bialduko. Ezale 1897, 267a. Bertze guziak, ikhusten ditugunak eta ikhusten ez ditugunak, batere etziren. CatJauf 21. Orduan zer? Bape eztogu ikasi biar? Liburu guztiei su emon ala? Kk Ab II 110. Baserritarrai bape ordaindu barik edo oso gitxi ordainduta, lan egiñazo. Eguzk GizAuz 138. Kanpoko garbitasunaz axola aundia dute, eta animakoaz, barnekoaz berriz bat ere ez. Ir YKBiz 273. Zapata xuriak paperez, euria denean baterez. Zerb Prov 960. Zer balio du Aren argibideak yuduenaren kontra? Baterez. Or QA 106. Txarto egin donalako ez, bapere egin eztonalako baiño. Erkiag Arran 106. Eskupeko txikerra, bota barruna. Bapere ez baiño, geiago da, arean. Erkiag BatB 187. Baterez baño obedira ogei milla duro. EZBB I 61. Bi badozak, laster aiz / bape barik lotu. FEtxeb 129. Gutxik geiegi, askok batere ez. AZink 141. Batean sudurretik pixka bat kendu, bestean okotzetik eta orrela [...] azkenean batere gabe gelditu omen zan. Insausti 233. Anka batean zapatilla eta beste anka batere gabe. Albeniz 188.
--Eta hori guzia gure botherean da? --Ezeta batre, baina haur guzia Iainkoak egiten du gutan bere Spirituaz. Ins E 8v.
(En oraciones interrogativas). Alguno.
Ea, begira zazu batere badagoan. BBarand 133.
4. (Con suf. de decl.). Cf. ejs. de batetan ere, etc. s.v. BAT ERE; v. infra BATERETAKO.
Suerte bateretarik eztüdalakoz Jinko Juanari esker hartan axolgaberik nizala egonen. Egiat 275. Etxeko liskar baterez lotsa eztena. Ib. 39. Gozomen güzietan aldiz dirade hañ higatürik non bateretean bakhoitza ezpeitie gozatzen. Ib. 150. Gutizia bateretan behin ere bere nahitara baratu gabe. Birjin 408. Entseia zaite [...] hemendik aitzina gisa bateretan ere ez ematerat prestutasunezko exenplurik baizen. Dh 231.
BATERE EZ.
a) (batereza Lar, , bapez V-gip, batpez V-gip) Ref.: Etxba Eib ( bapeza, batbeza ); Iz ArOñ ( bapesak ); Elexp Berg ( bapeza ) .
(Sust., generalmente det.). La nada. " Zegozer baño gitxiago da bapeza " Etxba Eib. " Bapeza baño geixago da zegozer " Ib. " Zure batpeza, nere naikua baño geixago " Ib. "La carencia, el no tener nada. Diru gutxi daukazula? Bapeza da obe, bapeza " Elexp Berg.
Asko naiak, sarri, bapezera eroan daroa. Bilbao IpuiB 259. Maiatzeko lorea, bapeza baiño obea. EgutAr 5-5-1962 (ap. DRA ).
b) (Adj.). "Se dice de las personas que no valen para nada. Ez lanerako gogoik, ez ganoraik, auraxe da personia bapeza " Elexp Berg. " Ain persona bapezik etxuat ezautu " Ib.
BATERE IZAN (bape izan V).
" Bape (Vc), algo. Bape direan errietan, en los pueblos que son algo, que tienen cierta importancia. Este mismo bape significa 'ninguno', cuando está acompañado de la negación o del privativo baga, barik (bagarik), bage, gabe " A.
Bilbon bape diranak ezagutzen dabe, / Gixon azkar ta ona itzez ta egitez. Enb 86. Or ebiltzazan bape ziranok / Autuan beti ezta bai. Ib. 152. Bape dan makiñeak, aldi bardiñean, beargin askoren lana egin daroa. Eguzk GizAuz 21.
BATERETAKO.
"Neutre, bateretako " Ht VocGr 389.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper