Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
astuntasun.
sense-1
1. (V, G ap. A ; , Dv (G), H), aztuntasun, astundasun (Lar, H).
Peso, pesadez; pesadumbre. "Pesanteur" Dv, H.
Hura bere gorputzaren astuntasunarekin urpean sarzea. Mb IArg I 248. Aize urtu, bere astuntasunarekin gainbera erorzen dena. Ib. 277. Bazeneki ondo zure bekatuen astuntasunak zenbateraño nekaturik aunatu zuten Jesus maitagarria. Jauregui 237. Urte askoren astuntasunak beruntz lepua eta beragaz oso makurturik. AB 'Eriotza bat' (ap. DRA). Astuntasun ikaragarri onen azpian ikoldua ta zapaldua izango intzake. Iesus artetu da astuntasun au eroateko. Ezale 1897, 124a. Erantzuera bi oneek Arnoldoren gaiñera, Gorbea, Anboto, Aitzgorri, Aralar da Auñemendik batera euken baiño astuntasun andiagoaz iausten ziran. Ag AL 85. Urteak ezteutse iñori parkatuten, da urteen astuntasunak amaituteko zorian eukan euskaldun aitona zindoa. Ib. 83. Ta astuntasunik andienak gogoz eroango ditue. Ib. 112. Zelan da amaibagarik jakituna? --Zergaitik bere egite bakartxu baten bitartez guztia daukan bere aurrean, eta guztia zuzenduten daben jakituriaz, zeinbatean, astuntasunean eta neurrian. Itz Azald 23. Eziñ izaten dabie jaso luzaroan jolasaren astuntasuna. Ag Kr 61. Añ laster ipinten genduan gorputzaren astuntasuna esku baten gañean, añ laster bestearenean. Ib. 91. Larogetamar urteren astuntasuna aldean ebala. Echta Jos 89. Au atsegiña ematen dit! Au astuntasuna kentzen zait! Ag G 147. Nere biotzetik astuntasun andia kendu det. Ib. 198. Izateko nituen urteak mordo batean erori zaizkit; eta nik orien astuntasuna jasotzeko indarrik ez. A Ardi 94. Buruan nuen astuntasun andia, oso-osorik, poz itzulita, biotzean sartu zitzaidan. Ib. 125. Neure ixate oneri aztun deritxot une onetan, eta zeure abinddu ta eskeintzea ontzat arturik, aztuntasun au ementxe berton arinddu daikedala otu yat. Otx 64. Barrua astuntasun baten mende ebalarik. Erkiag Arran 183. Alako astu[n]tasun bat ebilkion burutik beatzetara. Aizearen epela ta barruko garra gorabeera, ozkirri ta otzikara-antza suma eban beregan. Ib. 156 (quizá errata por estutasun?). Erraldetan izaten zan aberearen astuntasuna neurtzea. Erkiag BatB 56. Itz meak, ariñak, gizentasunik ez gorputzik ez astuntasunik eztutenak. Vill in Gand Elorri 13. Berekin ditu ingudean txaplan-izaerak, hegadun astuntasun ertzatua. "La pesadez alada y contorneada" . MEIG IX 126. (en colab. con N. Etxaniz)
v. tbn. A BeinB 42.
azpiadiera-1.1
(Ref. al embarazo).
Andriaren astuntasun / Eta udazkena / Batera elduten dira / Ezkonduakgana. Ur PoBasc 160.
azpiadiera-1.2
"(Física), peso, gravedad. Astuntasuna da, korputzak alkarrendako dauken berezko guria " Etxba Eib.
azpiadiera-1.3
Pesadez, aturdimiento.
Gatx gogorrak, buruko astuntasunak, kalentura erregarrijak. Mg CO 201.
azpiadiera-1.4
Lentitud, torpeza, pereza.
Eta alanbere ze nagitasuna! Ze atzerakunzia komulgetara juateko! Ze astuntasuna Jaungoiko andijagaz mai baten jarririk, luurrian eta zeruban dirian ondasunik andijenak arzeko! Astar II 234s. Opetzijak asko ezpadira gure astuntasun eta sortasunari zirkinik erasoteko. Ib. 88. Zer da Nagitasune? --Da gauze onetarako yausitasune, astuntasune, eta narrastasune. CatArrig 92. Izan bere, aen nagi ta astuntasuna, aen larri-usaiña, oin eta belaunak lanean jarri bearrez, eskolako mailletan gora joateko. Erkiag BatB 17.
sense-2
2. Gravedad.
Orien [oben kulpen] astuntasun nekagarriarekin. Mb OtGai II 225. Ezagututen ez dalako pekatubaren astuntasuna. Mg CO 96. Zeure pekatuben astuntasun pisutsubak makurturik bazaukaz luurreraño. Astar II 279. Astuntasun andikoak dira nonbait gure pekatuak! NekeA 243. Guri bere amodioaren azkenbagakotasuna eta pekatuaren astuntasun amaibagea agertu eta erakustearren. Itz Azald 34. Edo Jaungoikoak geure pekatuak euren astuntasunagaitik ez deuskuzala parkatuko ustez bizitea eta egotea. Ib. 58. Pekatuaren astuntasun neurrigabea. Ag Serm 352.
azpiadiera-2.1
Severidad, seriedad.
Gogo txarrari, isiltasunari, ta arpegiko astuntasunari kasurik egin bagarik. fB Ic II 203. Ez eukanian zer emon, gustija zan astuntasuna, ta desprezijua. JJMg BasEsc 252. Koseparen ekiñak baiño Koseren astuntasunak ardura geiago emoten eutsan. A BGuzur 145.
azpiadiera-2.2
Zuzenbide eta aurrerapen edo ekonomija biarrenak, erabagiko diranak zentzun, begiramen eta astuntasun beti izan dabenagaz lotsa andiko batzakuntza onek. "Con la calma, la circunspección y el aplomo." BBatzarN 163.
astuntasun
<< aspertu 0 / 0 1 atal >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper