Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harrapatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. En la literatura septentrional alternan harr- y arr-, más o menos con igual frecuencia; Axular emplea harr-, Etcheberri de Ziburu y Gasteluçar arr-, y en Leiçaraga predomina la var. con aspiración inicial. Encontramos arrapako en Txirrita y Echeita (Jos 251). Arrepatu aparece en Beovide y en textos alto-navarros (pero no p. ej. en Lizarraga), y salacencos, arpatu en algún texto baztanés y en Ataño (TxanKan 195, en boca de un personaje probablemente navarro), y arrapetu en Lekuona (en una sóla ocasión, tal vez errata); hallamos además la forma arrapu, tal vez debida al metro, en una balada tradicional.
etimologikoa
Etim. De rom. arrapar; v. DCECH s.v. arrapar y rapar .
sense-1
1. (L, BN, S; Ht VocGr 439, H; a- V (-au), G, AN; SP, Urt, Lar, Añ, H), arrepatu. Ref.: A (harrapa, arrapatu); Elexp Berg; Gte Erd 31.
Arrebatar; llevarse por la fuerza; robar. "Ravir, emporter par force" SP. "Abripere, atrápatu, arrapatu " Urt I 39. "Usurper, harrapatzea " Ht VocGr 439. "Arrebatar" , "rapar, hurtar" Lar. "Rapiñar" Lar, . "Rapar" . "Enlever, ôter avec violence" H. "Arrebatar" A. "Robar" Elexp Berg. "Aurrea arrapatu nion beiari (G-azp), antomobilla erosten aurrea arrapatu nion (G-azp)" Gte Erd 31. Cf. Arriaga: "Arrapatiña, ladrón por vicio", VocNav: "Arrapateko, ladrón (Pamplona)" y LzG: "Arrapasarri, individuo vividor, despreocupado (Vitoria)".
Igan ziradenean uretik, Iaunaren Spirituak harrapa zezan Philippe, eta gehiagorik etzezan ikhus hura Eunukoak. "Ravit" . Act 8, 39. Berzeak iziduraz salba itzazue, sutik arrapatzen dituzuela. "Les arrachant hors du feu" . Iudae 23. Otsoak harrapatzen eta barreiatzen ditu ardiak. "Ravit" . Io 10, 12 (HeH, Dv harrapatu, LE arrapatu; TB beretu). Eztitu harrapaturen hek nehork ene eskutik. Io 10, 28. Iesusek bada ezaguturik ezen haren harrapatzera ethorteko ziradela hura rege egin lezatenzát. "Pour le ravir" . Io 6, 15. Ethorten da Gaixto hura eta harrapatzen du haren bihotzean erein zena. Mt 13, 19 (He, Ur, Hual arrapatu; TB, Echn (h)artu, SalabBN, Ol, Leon, Or, Ker, IBk, IBe k(h)endu, HeH edeki, Dv eraman, Ip idoki, Ur (V) atrapau, Samper arrankatu). Ezen harrapatu izan dela Paradisura. 'Raptus est' . Lç 2 Cor 12, 4 (Dv altxatua izan). Harrapaturen garate hekin batean hodeietan Iaunaren aitzinera airetan. Lç 1 Thess 4, 17. Zeren begiratu nauzun etsai krueletarik, / bizia eztarotaten arrapatu lotarik. EZ Man II 35. Herioak ezpalu [markisa] sobera sarri mundu hontarik arrapatu. Tt Onsa 123. Iesusek arrapatu du ene arima, ene bihotza, ene borondatia beraganat. Ib. 161. Bertzeren honak arrapatzen dituzte. Tt Arima 100. Herioak arrapatzen tik / Koroak eta tiarak, / Ontasun gustiak hondatzen / Eta bolatzen plazerak. 152. Menturaz heriotzeak lotarik arrapatuko gaitu. CatLav 65. (V 41) Etsaiak armak eskuetarik arrapatuko darozkigu. He Gudu 44. Heldu baita zu irestera eta zuri graziaren bizia arrapatzera. Ib. 139. Malezia guzia enplegatzen du guri bake hura arrapatzeko. Ib. 153. Zenbait etsai ez dabilza gure tresor hura arrapatu nahiz? Mih 7. Haren arima trouble edo nahasdura saindu batez arrapatua izan zen. Ib. 32. Ene aitaren arthaldea zaintzen-nuenean, heldu ziren batzutan lehoinak eta hartzak, ardi arrapatzerat. Lg I 278. Zambri etzen egon zazpi egun baizik bortxaz arrapatu zuen tronuaren gainean. Ib. 347. Bazakiten populuak profeta handitzat zadukala; beldur ziren arrapa ziozoten eskutarik. Lg II 235. Troxatürik arrapatü dereizieia zure hona? Zü beno plaiñagarriago dirade arrapazaliak. Egiat 238. Izena desohore ezpaita ta izen arrapatia beita, halako delakoz ohoiñkeria. Ib. 262. Orozbat ari da amorioa mündian, bihotzak arrapatzen dütü. Ib. 205.
( s. XIX.) Atera nai nauk emendik, gero arrapatzeko ixillik nere janariak. VMg 52. Gero estaltzen dute / Kontuz lapikoa, / Arrapa ez dezadan / Geli egosia. Mg ib. 109 (Zav Fab RIEV 1907, 537 arrapau ez yaiadan). Urlia, auzoari, erriari edo komunari alduana arrapatzera eta ez biurtzera. AA I 402. Arrepatzen zuelarik tropatiken beres (Goñi, s. XIX). "Et apprehendens eum de turba seorsum" (Mc 7, 33). FLV 1987, 130 (Dv bazterrerat harturik, IBk bereiz harturik). Zure Esposaren alderako amodioak harrapa ditzan hainbertzetaraino gure bihotzak. MarIl XXIII. Norbait sartu dieke sendoaren etxean, eta dituenak arrapatu. Ur Mt 12, 29 (IBe harrapatu; Lç, SalabBN pillatu, He, Leon (h)arrobatu, TB arroatu, Ur (V) ostu, Ip bilaizi, Dv biluztu, Echn ebatsi, Samper sakeatu, Ol, Ker ustu, IBk lapurtu). Esango dizut bitoriya arrapatu dizuna dala Bradamanta. Bil 163. Bere dirubak arrapatu ziozkan onako gazte oker ura. Aran SIgn 69. Lapurreta ez da barkatzen arrapatu dan gauza jabeari itzuli bage. Zab Gabon 77. Etxeko-andra bazter onetan / Eurok beti izan zirean, / Aginpiderik ez eutselako / Bestek arrapau etxean. AB AmaE 36. Harrapatzen diozka [diruak] / oro urdinduak. Zby RIEV 1908, 764. Dago iokoan / bien ondoan / barateru bat eginik / zerbait arrapau ezinik. Azc PB 214.

( s. XX.) Nai zuen onen pardela arrapatu. Iraola 65. Laster entzun zan Axerik aldamen baserriko olloak arrapatu zituala. Ag G 62. Ez dala gezurra, Pernando. Benetan arrapatu dirate [txerria] . Muj PAm 64. Baratz-aldetik igarotian bertako kerexa ta okaran gorrijak edo lora-txortak arrapau ta etxera eruanaz. Altuna 55. Gauzik onenak eta diruak / arrapatuta juan zian. Tx B II 132. Atsuek esate-eben, a ijitano gixajua alde txarrekoak arrapau ebela. Kk Ab II 43. Ez euki iñorena arrapateko gurari txarrik. Ib. 78. Gudamutillek, arrapatua izan zana, berriz, bakoitzarentzat utzi zuten. Ol Num 31, 53 (Dv bakhotxak berea zuen buluzkinean atzeman zuena). Joan den astean auntz bat arrapatu zigun. NEtx Antz 146. Izketa guztiak alkarri itz asko arrapatzen dizkiote. NEtx Nola 6. Juezak: "Zergatik arrapatu zenduan jantzi ori?" Lapurrak: "Barka beza, jueza, tribunalean ondo jantzita agertzeagatik arrapatu nuan". EgutAr 1956. (ap. DRA) Zorioneko diru poltzia / ziradelako arrapatu. In SM Zirik 97. Lantegitik arrapatutako tresnak. Anab Poli 32. Gizon arek beia arrapatu zien eta gerrikoakin lotu zuen. And AUzta 38. Inorenak ixilean eta indarrez arrapatzea. Zait Plat 136. Eskolarikan ez du jakingo [ijito orrek], / dirua arrapatzen bai. Uzt EBT 114. Bai, aisa dira arrapatzeko / bakarrik dauden ardiak. Xa EzinB 94. Maomaren irudi sakratua arrapatu zuanean. "Robó" . Berron Kijote 35. Arrapatuko zizkieten bildurrak, kutxa zar batean gordeta omen zeuzkaten [oilloak] . JAzpiroz 90. Ez dut pintura hain gogoko lankide maitea dugun Dunixi harrapatu zigunez gero. Letrei ia zeharo uko egin gabe pintatu izan balu behintzat. MEIG III 87.
azpiadiera-1.1
Saquear (una ciudad, etc.).
Zeruetako resumari bortxa egiten zaio eta kheixuék harrapatzen dute hura. Mt 11, 12 (Ur arrapatu; He, Ip eraman, TB irabazi, Leon beretu). Erregeren tropak Najera arrapatzean, ezertxo-ere beretu nai gaberik. 'No queriendo tomar para sí cosa alguna del saco de Nájera' . Aran SIgn 6.
sense-2
2. (Ht VocGr, Dv, H; a- V, G, AN, BN-baig; Lar, Añ (G, AN), Arch VocGr, VocZeg, Dv, H), arrepatu (AN-olza), arpatu (AN-ulz, B, Ae; Dv (AN)). Ref.: Bon-Ond 156; Etxba Eib (arrapau); Iz Ulz (arpatu); EAEL 58, 59; Elexp Berg; Izeta BHizt2 (arpatu).
Apresar, atrapar. "Saisir" Ht VocGr 420. "Agarrar", "prender" Lar y Añ. "Abate, que te coge, begirok arrapatuko au" Lar. "Apresar" Añ. "Atteindre, attraper" Arch VocGr. "Coger al que escapa" VocZeg. "Ohoin hura ihes yoan zen, bena harrapatu dute" VocBN. "Attraper" Dv. "Saisir, prendre avec force" H. "Ez nauzula harrapatzen? (gageons) que vous ne m'attrapez pas" Ib. "Arrapau dabe lapurra" Etxba Eib. "Arpátu dút loiré bat" Iz Ulz. "Arpatuko'uk ori zangotik, gaizkille arin joaten igesi, eta nork arrapatuko?" (B) Inza NaEsZarr 1979. "Ha cazado" EAEL 58. "Ha pescado" Ib. 59. "Coger, atrapar, echar mano a uno que huye. Arrapatzen bazaittut ikusikozu" Elexp Berg. "Pescar o cazar. Erbi bat eta bi oillagor arrapau nittuan. Erdararen eraginez amorraina artu dot eta horrelakoak gero eta gehiago entzun daitezke" Ib.
tradizioa
Tr. Menos usado al Norte.

Aserre eta gudutsu ezin baketuari / Nano idurian Sathan heldu zaio burlari / Behatzez arrapaturik egotzten du lurrera / Eta ondagora ematen zintzurraren gañera. EZ Man I 107. Jezabel su ta gar egiña ibilli zen, nondik hura arrapatuko zuen zazpi mil zati egiñik uzteko. Mb IArg I 367. Kaiman-kokodrilo batek arrapatzen badu gizon bat. Ib. 278. Errira zetozen zenbait arranzale mairu gaistoak itsas bazterrean arrapatu zituzten ta sudur beharriak kendu. Mb IArg II 289. Kontu egizu, orañ bertan Jainkoaren ministro edo justiziako juraduak gaistakeria andi batean arrapatu [...] ta eriotzako sentenzia ematen dizula. Cb Eg II 65. Eskü batez arrapatzen dian honak diala berziaz barreiatüren. Egiat 167. Inareák emán anitz ta anitz buélta airean, ta apénas arrapazendú eltxobát. LE Prog 120. Ay emastékies anitzéi beitárte anitzéki llanéza indigno konsentizentioténes arrapatzeagátik bát senartáko! LE Matr2 85. Aingeruen janaria arrapatu demonio batzuek baño gaiztoagoak eginik dauden kristauak? Mg CC 245. Personarik begiratubenak bere arrapetan ditubala batzubetan Diabrubak. Mg CO 252s. Jaazten diriala sasi onduetara, an edo nun dakusezan beinguan [txorijak] arrapeetako. Mg PAb 180. Ernegatu bear zuen mordo ederrak ekusi, ta ezin arrapatuaz. VMg 64. Dauzkan sareak, dira gu barrunbean arrapatzeko. Ib. 71. Preso arrepatzera. (Ibero). FLV 1988, 147. Orroaka dagoan leoi baten gisa, nundik arrapatuko eta galduko zaituen zai. Gco I 446. Gerotik gerora geiago biotza itsastea gizonai ongi iritzi bearrari, [...] apaintzea urlia edo sandia lazoan arrapatzeko. AA III 553. Katuak asmo ori / artu eban laster / eizan arrapetako / ollagor ta eper. Zav Fab RIEV 1907, 537. Mariak uste zuen zela zeruetako lorian / Holako gizon aberats bat noizbeit harrapatzian. AstLas 66. Zingiran sartu eta / asi zan batetan / igelai jarraika, / arrapa eta jan. It Fab 61. Arkitzen dira Erri onen gordeleku-zuzenean, bertako itsasgizonak Bale asko arrapatutako argibide egiazkoak. Izt C 208. Urkhatua zaie phitzten, / Laur atzen gaiñera yautsten, / Eta nagienak ditu arrapatzen. Gy 249. Axeriak eta otsoak ya etziren okupatzen / Oillo eta arkumeak nondik arrapa zetzaketen. Ib. 157. Gau guzian sareakin ibillita, ezer ere arrapatu etzuten. Lard 474. Unhatu zen ondoan, harrapatu zuten [gardiek] . Hb Esk 106. Morroiak bialdu zituen, [Dabid] arrapatu zezaten. Lard 169. Ihes egizu, ilkhi bekhatutik, bertzenaz Jainko hasarreak harrapaturen zaitu. Dv LEd 104. Naiko arrai-gorri arrapatuko dezute bertatik bertara. Bil 174. Golok Jenobebaren karta guziak arrapatu eta gelditu zituen. Arr GB 96. Egun oroz untzi ihizin dabiltza, eta harrapatu girixtinoak, edo hiltzen dituzte edo gathibo eremaiten. Laph 60. Predikua egin zuan apaiz erejea arrapatu zuten Ondarrabitarrak. Zab Gabon 96. Egon diteke ba seguru erretore jaun ori ez duala geiago jango nik arrapatutako eperrik. Ib. 69. Zu beti nere utsegiteak arrapatzen zabiltz eta far egiten. Sor Bar 65. Nik zaku bat urre eskaiñita idukirik nere soldaduai, lenbiziko arrapatzen duten kristauaren buruagatik! Bv AsL 216. Inguruan zebiltzen miruak [txito] aiek arrepatzeko. Ib. 177. Ez det ekarri ona, aiñ sare txikia / Arrapatzea gatik legatz bat aundia. AB AmaE 409.
( s. XX.) Zarrak lein aldi arrapatandaianian, akabatendin yire bizia. Mdg 164. Eskerrak unguruneko emazter; kek, eskiua arrapatuzabein eta gentu nabaja. Ib. 126. Baitta diñoe iges egin zenduala, ta zaldi-ganekoak arrapau zinduezala. Echta Jos 109. Osiñetan arrapaten ebezan noizbait, . abrusko, karraspio, lula ta beste arrain txikitxoak. Ib. 33. Ni ere lehiatu gogo nintzan osaba bezala, eta lehen bai lehen, peludo harrapatzera! JE Bur 14. Arkakusua disimuluan arrapatuaz. Iraola 50. Eltze, lirdinga, ezjakin, ustel, urde, basati; arrapatzen bazaituztet, . eskopeta baneuka, derrefent... Ag G 310. Arrepatu dugu sator andi bat. Garral EEs 1917, 88. Orai bainiz emaztegai bat harrapatzekotan, / Ikhusten nuzue debruen lanetan. Ox 205. Gobernuak zerengatik eskatu [por eskeñi?] ditu zu arrapatu ordez 10.000 peseta? Or SCruz 62. Ilik edo bizirik gure gizona arrapatzeko. FIr 148. Otsoa arrapatzeko zuloa edo artea. Ib. 167. Lapurtzar bik gau illunian / arrapau eben gaixoa. Enb 65. Egazti arrapatarijak, atzaparrakin aragi ilik edo olako jatekorik arrapau ta gora. Altuna Euzk 1930, 502. Bakotxari bere egingua ezarri yeutsaan: idijari buztarrija [...], katubari sagubak arrapatzia. Otx 120. Arrapatu degu aztia. Or dakarte iratzeballeak, estu aski lotuta. Lek EunD 51. Zalbalduko du munduan bere sarea animak arrapatu ta zeruratzeko. Ir YKBiz 88n. Zenbait abere arrapatzeko eiztari askok alkar-artzen zuten. JMB ELG 41. Txori kabiak arrapatu. Etxde AlosT 24. Neguan ahaterik arrapatzeko zen itxaropenaz. Mde Pr 98. Hori entzuten dun [...], ala hire belarriek ez ditinate oraindik mundu honetako hotsak harrapatzen? Mde HaurB 105. Otsuak arrapaitea orduan sailla zan. And in Gand Eusk 1956, 208. Kostako iake ez-jakiñian / ni tranpan arrapetia. BEnb NereA 171. Arrapatuko zuan bere esku zar arekin. Anab Poli 49. Guztien artean, anketatik eta besoetatik harrapatu genuen. Arti Tobera 270. Bere erruz beste lagun asko arrapatu ta organizazio guzia puskatzen bazuten. Ugalde Iltz 52. Arrapatuko bazinduzteke / errukarri ziñake zu. Basarri 124. Lapurrek arrapatu arte ez naiz trankil egonen. Izeta DirG 37. Sagarrondotik lurreratu orduko, harrapatu egin zuan baserritarrak. Osk Kurl 162. Eztabe sekula kirkirrik arrapatu garnuaren bitartez. Ib. 106. Besoak zabaltzerakoan, zabala, neurrigabe nai dugu arrapatu, besartetu. Vill Jaink 133. Zepoz edota tiragomaz izango ziran arrapauak [txoriak] . Erkiag BatB 40. Ez ahal zauk gaizki gaxtaginen arrapatzea eta punitzea. Larz Senper 22. Basa-piztiak xedebaz arrapatzen. Ibiñ Virgil 72. Arrapetan ba-zaituet, arrapau! Alzola Atalak 66. Oraintxe arrapatu dute Pensilvaniako lurraldean gaizkille bat. NEtx LBB 118. Agintarixen laguntasunaz arrapau zeixezen zaskar bi arek. Etxba Ibilt 456. Arrai ederra pranko / badago uretan, / arrapatu izan da / itxaso baretan. Uzt Sas 309. Bainan gero basa-ahuntzik ez arrapatu. Mattin 106. Nola behar ziren aitzurrarekin satorrak arrapatu. Etchebarne 27. Arrapatu ezkero / presondegiratu. Ayesta 69. Arrapa zak ankatik, / mantxo zebillek, ba. Zendoia 83. Ez baitu horretarako lapur berria harrapatzea beste biderik. MEIG I 187.

v. tbn. Xe 158. Arrantz 13. Noe 18. Urruz Zer 52. A Ardi 97. Ill Testim 9. SM Zirik 34. Ataño TxanKan 16.
azpiadiera-2.1
" Guzurretan arrapau neban " Etxba Eib. "[Amak ezustean] arrapatu zuen semea (G-azp-goi, AN-gip)" Gte Erd 149.
Zeren nola etsaiak bethiere zelatan baitaude, zer ere huts edo falta edireiten baitute, hura berehala harrapatzen dute. Ax 28 (V 16). Ipui onek arrapatzen ditu biotz ta ao biko gizonak. VMg 88. Bere itzetik arrapatzen da, bada, Kondairatzalle au. Izt C 174. Bi milla duro nik eman arren / ukatu zituan aurki, / beraren firma nerekin neukan, / arrapatu det egoki. PE 150. Lenbiziko itzetatik nexka gezurretan arrapatuta. Goñi 41. Yoan ziran Farisauak ta elkar aditu zuten, Yesus bere itzetan atxitzeko (arrapatzeko). Ir YKBiz 390. Etzuten itz batean ere arrapatu al izan erriaren aurrean. Ib. 392. Guzurtia errena baño be lasterrago arrapatzen da. Eguzk GizAuz 176. Arrapatu zuen eseririk. ZMoso 62. Gezurretan arrapatzen bazaituzte. Berron Kijote 19. Beti gibeletik zuen nun arrapatuko zuen hutsean. Etchebarne 127.
azpiadiera-2.2
Estar, quedar sujeto, atado, trabado.
Dutenei bada tentazio goietaik diot, daudela tieso arrapaturik Jangoikoari. (155) LE-Ir. Zeñen ederki zerorrek zabaldutako sarean arrapatua gelditu ziñan! Goñi 67. Aulkiaren eta eztribuaren tartean anka arrapaturik daukat-eta. Berron Kijote 211. An zegoan besotik arrapatuta [azaria] . BBarand 56.
azpiadiera-2.3
Convencer, seducir, engañar. " Ongi harrapatu zaitu, il vous a bien pris, trompé, attrapé" H.
Agur! bai, Amerika zuk jakin ezazu, / Enazula geiago eingo arrapatu. AB AmaE 285. Ez naukate berriz arrapaturik [...] onlako antzarakeriyetan! Iraola 124. Neu enindukie arrapauko orretariko banko ta drogetan. Kk Ab I 104. Ez naiok ni geiago arrapauko ez Gabontzak, ez aren sozio barri, dana dalako Mozolo orrek. Erkiag BatB 165.
azpiadiera-2.4
(V-m-gip, G-azp, AN-5vill-larr, B; VocBN ). Ref.: Inza NaEsZarr 343, 1997, 1836; Elexp Berg; Gte Erd 27, 149, 150, 193.
Coger, pillar (una enfermedad, una borrachera, etc.). "Eritarzun handi bat harrapatu du" VocBN. "A zer eperra arrapatu ziñun bart! Zer mozkorra arrapatu ziñuen" (AN-larr) Inza NaEsZarr 343. "Bart a ze perretxikue arrapatu zinuen!" (B) Ib. 1997. "A ze zepelina arrapatu zuten!" (AN-5vill) Ib. 1836. "Katarrua, gripia... arrapau" Elexp Berg. "Gibeleko mina arrapatu du (AN-gip)" Gte Erd 27. "Burutik berakoa arrapatu dut (V-gip, G-azp)" Ib. 193.
Praisku, mokollu ori / non arrapatu dek? PArt Ustez 93. Arratsa orduko amaikak arrapatuko du txorixua. Alz STFer 116. Ba nik nai aña edango diat gaur. Aufa! Nik arrapatu bear diat mokolloa! Ag G 174. Katarroa, kostuma edo zerbait okerrago arrapatzea gerta liteke. Vill Jaink 103. Nola ene brontxita hori arrapatua nuen soldadogoan. Etchebarne 133. Katarro ikaragarria arrapatuko diagu. Albeniz 119.
azpiadiera-2.4.1
Emborracharse (usado sin compl.).
Jarri ziran egun batean edaten mariñel batzuek: edaten due galanki, ta edaten due arrapatzeraño. AA III 376. Kantari, dantzari, ta neurririk ezpada, lau ankan e? gaur ere arrapatu bear dek ederra. Ag G 312. Ederki arrapatua daukak lenago ere, lotsagarri zikiña. Ill Testim 9.
sense-3
3. (V-arr-gip, G-azp-goi, AN-gip-5vill), arrapetu. Re.Etxba Eib; Iz Als 66; Elexp Berg; Gte Erd 200, 214s, 221, 288. Alcanzar; pillar. "Ez juat izan erreza zuen arrapatzia, no me ha sido fácil el alcanzaros" Etxba Eib. "Gurmuturrák arrapatu zela arbole bat" Iz Als 66. "Autuak arrapauta grabe dago" Elexp Berg. "Kolpea tira baña ez omen zuen arrpau jotzeko (G-azp, AN-gip) [...] golpia tiratu nion biñoez arrapatu (AN-5vill)" Gte Erd 200. "Beartsuak ba ditugu naiko lanak ilaren azken arrapatzen (G-azp)" Ib. 214s. "Suak eztu arrapatu iñor (V-arr)" Ib. 221. "Arbola orrek goiek arrapatu ditu (G-azp-goi)" Ib. 288. En AxN se explica (tormentak) hartu (464) por arrapatu.
Jaunaren beldur gabeko biziera txar batean eriotzak arrapatu zuen. Cb Eg II 208. Pekatuan bazaude, Jaunaren aserreak arrapatuko zaitu. Ib. 53. Bekatu benial askorekin eriotzak arrapatu zituelako. Mg CC 221. Zerua besoz nai du arrapatu, / Eta zeduzkan burniak urratu. Mg in VMg 105 (tbn., con alguna var., en Zav Fab RIEV 1907, 543). Baldin herioaz betbetan harrapatuak bagine. JesBih 449. Bide andiak arrapatzen dituen Erri-bilduetan. Izt C 183. Ernari jarteko sasoiak arrapatzen dituen denporan. Ib. 168. Iguzki bero batek harrapatzen badu belharra, iduri du batzuetan idorra. Dv Lab 121. Aurki bere madarikazioak arrapatu zuen. 'Alcanzarle' . Aran SIgn 57. Erneta bereala edo erneberria arrapatzen badu ere denbora txarrak [garia], galdutzen du. Agric 87. Bildur naiz Jaungoikuaren aserriak arrepa ez ditzan. Bv AsL 198. Bi erlijioso illunak arrepatu zituan bidian borda baten inguruan. Ib. 107. Oi kanabitaren / puntaren zorrotza! / Usu arrapu [sic] dio / nere amari biotza. Balad 100.
( s. XX.) Eltu gra tenprara, lanek pean arrapatu baigitei. Mdg 125. Ariñago ebillen gudu-ontzia baño, ta ezin izaeban arrapau. Echta Jos 117. Bilddurgarrizko estualdi bat igaro dabe, gorantzaldi aserre batek arrapau dittuanean. Ib. 60. Graziyak atia arrapatu genduela, bestela, egiten du gurekin arrautzik gabeko tortilla. Iraola 81. Lo ederra, azkenez, oia arrapatu zutenak oian, ta Peru Odolkik Goienetxe aldeko soro ertzean. Ag G 56. Zezenak tximista arrapatu? Oñ ariñak biar ditu. Urruz Zer 141. Badakit gaur trenik arrapatuko ez detala. Alz Bern 53. Ekaitz asarre ta indartsu batek arrapau ebazan. Kk Ab I 80. Orrek [arri jasotzen] lenbizi egindakua / nik ez nuan arrapatu. EusJok 38. Zuk daukazun sasoiaz, belearen urteak arrapatu bear dituzu. Mok 10. Arnasa estutzen asia zuan Mendinuetako gaiña arrapatzerako. Ib. 13. Sarasola igesi asi zan eta bala batek arrapatu. Or SCruz 102. Laguntza izan banu / abogautzarako, / izketan ez ninduen / iñork arrapako. Tx B 113. Kuku entzun nebala / gaur ogei egun; / baso, baratzak legez, / arrapau nindun / txiro ta illun. Enb 167. Illunak ia arrapatu niok bide-erdian. Lek EunD 45. Gaztea aiz, eta oraindik arrapetuko dituk atzetik ire lagunak. Ib. 20. Dorre aundi ura erori ta emezortzi lagun arrapatu zituen azpian. Ir YKBiz 288n. Mattin oso-osorik arrapatu zun [gudari] deitze onek. Etxde JJ 180. Gelditu zan bata txixa-eiñan ta bestiak aurrera jarraitu eban, bidian arrapauko ebala pentsaurik. SM Zirik 74. Bide-baztarreko ikusgarriak illunpeak arrapatu. Anab Poli 57. Juanbeltzek arrizko eskallerak arrapatu zituanean Poli aldegiña zan. Ib. 36. Sakomody mendi-atea arrapatu genuan. Anab Aprika 21. Indriskak arrapatu gaitu bidean. Txill Let 49. Lan exkasi batek arrapatu ta apal-apal erriko-mutil izatera jetxi zan. Ugalde Iltz 19. San Blas egunez Aga-Khan ori pixu gañean zutitu, / Eun arrapatzen lituzke bapo zazpi geiago balitu. Basarri 187. Biziaren aurreko zatia gerokoa noiz arrapatuko, eta au eldu denean, igarotakoagatik miñez. Ib. 123. Ori egin dabenak bere, laster arrapauko ditu Letamendiren zigorrak. Erkiag BatB 101. Bost egunez 36-ko kintak arrapatzen niñun. Salav 63. Beti korri egiten zuten [zezenak], arrapatzen zutena aidean botata. Ib. 51. Ez naute uste bezin errez arrapatuko ango tiroak! Ib. 14. Zertan dek ire izarra? --Goitxo eskuz arrapatzeko, ezta ala? NEtx LBB 149. Goazemak emendik illundu-ta gauak arrapatu ez gaitzan. Berron Kijote 170. Asi zan aruntz ta onuntz ukabilka, ta, uts-egiñak uts, nik ez dakit zenbatekin arrapatu zuan Maritornes. "Alcanzó" . Ib. 180. Euriak arrapatu arren. BAyerbe 22. Nere quinta aldia 1936-ko guda madarikatu arek erdiz erdi arrapatu zuan. AZink 55. Ezbearrak arrapatu ninduan. Albeniz 145. Garai txarrean, zahartuxea, harrapatu ninduen [zinemak] . MIH 130. Ez ginen oraindik bakebidean [...], inoiz ikusi ez genuen bezalako ekaitzak harrapatu gintuenean. MEIG IV 128. Gero eta gorago ihesi goaz, jakinik ere asko igoagatik azkenean harrapatu eta lekutuko gaituela [trenak] . InMEIG VI 37.

v. tbn. Arr May 163. And AUzta 53. Vill Jaink 123.
azpiadiera-3.1
Guziek arrepatzen ditu bizio itsusi onek (Muruzabal, 1751).ETZ 90. Ill egiten nituben [arkumiak] bastangak arrapatu bañan len. Sor AKaik 122. Alferrik izan zan. Arrapatu zuan eritasun gogor batek. Bv AsL 63. Aien soin guzia arrapatuz, alderdi guzietatik oñazetan idukiko dittuan sua izango da. Inza Azalp 117. Orixe jazoten yakon beti: oldoztuten asi-orduko luak arrapau. Altuna 18. Tropesi batek arrapatuta. Tx B I 35. [Leprak] lenbizi gizonaren larrua arrapatzen du, gero aragiraño sartu ta guzia usteldu ta puskaka eroriarazten du. Ir YKBiz 142n. Azaldu eziñeko amorruak arrapatu ni. Txill Let 104. Bazekiat nik bati lotu ta iguiñak arrapatuko nindukela ezin bestez. Ib. 85. Reuma gaiztuak arrapatuta / elbarri nintzan gelditu. Uzt LEG I 227. Seme bat ez besteak, danak oieratu itun [gripeak]; au gerora ere etzin arrapatu. Ataño TxanKan 171. Aize txar edo gaitz batek arrapatu eta elbarri gelditua da. MMant 155. Uste det gangrenak arrapatu zuala. Albeniz 26.
azpiadiera-3.2
Conseguir.
O ladrón fortunósoa, zein lastér arrapatuzuén paraisoa! LE Ong 57r. Ale mot asko erein bear dira urte berean, biltze baten faltan bestea arrapa dedin. It Dial 53 (Dv harrapa; Ur artu, Ip atzaman). Nekazari onak bear du bota karobi zulora arrapatzen duen guztia. Ib. 50 (Ur batu, Dv atzeman, Ip atzaman). Andriak nigar eta haurrek marraka, / Et'ezin balaka! / Talo baten gaiik eztaik harrapa. ChantP 92. Alegiñak egiñ naiko ditu zuri galerazitzeko, gero berak arrapatzen ote duen mokadu goxu ori. Moc Damu 25. Bota zituzten errekara arrapatu zituzten ol eta esola guziak. Goñi 74. Ezkontzea diru harrapatzeko bakarrik; / Ezkontzea dirurik gabe: / Bi astokeria. JE Bur 38. Beti goirengo mallea, . sobresaliente, arrapateban. Kk Ab I 108. Mutil onak die ba gure neskak modak arrapetan! Kk Ab II 54. Lan-toki ona arrapatu du. Tx B II 174. [Lagun arteko pozezko egun] orrek arrapatzen dauz lekuan dagonak. BEnb NereA 215. Hirian, nehon ezin arrapa ene heineko lanik. Larz Iru 114.
azpiadiera-3.2.1
"Éri/a arrapau, coger la oportunidad de..." Iz ArOñ. .
Urliarekin edo sandiarekin itzegiteko deretxa arrapatzen dedanean orduan dira nere atsegin-pozak. AA III 553. Tarte au arrapatu bear beraz, Xalbat erailtzeko. Etxde JJ 147.
azpiadiera-3.3
Alcanzar, llegar a (en contextos temporales).
Arratsa etzula arrapatuko, goizerako ilko zala. Ataño TxanKan 112. Eztarria, begia eta dana erreta, gau osoa lorik egin ezinda [...]. Nekez arrapatu nuan eguntxinta. AZink 62. Bein adin ori arrapatu ezkero. Insausti 115.
sense-4
4. (AN-gip-5vill; VocBN, Dv), arpatu (B). Ref.: A (arpatu); Izeta BHizt2 (arpatu); Gte Erd 288.
"Uste zuten galdu zutela bena etxean harrapatu dute, on croyait l'avoir perdu, mais on l'a retrouvé à la maison" VocBN. "Harrapatzekoa da oraino lanean urrurik hariko den gizona, l'homme qui travaillera gratis est encore à trouver" Dv. "Harrapatzekotan goan da, il s'en est allé dans l'intention de le trouver" Ib. "(B), hallar (de arrapatu?)" A. "Arpatut galdu nuena" Izeta BHizt2. "Ardi galdua mendian arrapatu zuten (AN-gip-5vill, B), elkar ar(ra)patu dute (B)" Gte Erd 288.
Txalupan ioaten direnak baldin aprendizak badire eta iragaten badire suesterat arrapatuko dute tarte bat portutxoaz suesteratago. INav 130. Orain bakarrik arrapatzen nauzu, ta ez naiz asko zuri arpegi emateko. VMg 69. Zuarramurdirat juan zitzaizkun paper txarrak harturik / Han ere ezin harrapatu fraide arima galdurik. AstLas 66. Debruak harrapa baitzitza bethi okupatua. MarIl 30. Behar naiz atzarria egon, ez nadin izan uste gabetan harrapatua. Jaur 103. Gizontxo bat ikusten zan Franziskoren ibilleraren zai, noiz erara arrepatuko zuan aren aurrian zabaltzeko zeraman kapa. Bv AsL 27.
( s. XX.) Egun oro nago orkitan orren karta erranez noiz artendion bidajia; ezdud nai arrapadaztadan uste bagerik. Mdg 152. Arpatu zuten bide bazterrian, 18 urteko giza seme eder bat dena odolez, tiro ta kolpeka eroria. (B) Eskual28-3-1918, 3. Txalupako gizadiak artu ebazan arraunak edo . erramuak, eta arrapau eben mutikoa guztiz nekaturik. Echta Jos78. Ara emen aitak Juan Andresi bakarrik arrapatu zuanean, esan zizkon itzak. Ag G 116. Emango nioke nik orri illunduta gero gure etxe aldian arrapatuko banu. Urruz Zer 136. Utsarte asko arrapatuko dizkiotzu nere lan oni. Inza Azalp 5. Pikotxoien bat arrapatu du / zerbaiten billa asita. Tx B I 85. Bedeinkatua izan dedilla / aldegiñ zuten eguna, / gizarajuak arrapatu du / bere moduko laguna. Tx B II 133. Ez dituk noski azkeneko erakoak izango, baña arrapatu ditudan egokienak abetxek dituk. Alz Ram 105. Nik berari bakarrik esan nai ziozkat... eta bakarrik arrapatuko diat. Ib. 42. Joan ziran Santa Cruz etzin zan oera, ta oea bero bero arrapatu zuten oraindik. Or SCruz 38s. Iru aldiz ispia-lanetan arrapatu zulako. Ib. 81. Obe zuan Mirele etxerakoan arrapatzea. Anab Usauri 63. Illotzaren alboan arrapatzen bazuten. Etxde JJ 157. Nere maiean arrapatu nuen Miren, kajoiak idiki naiean nunbait. Txill Let 98. Santiago Apostolua bein batean zaldi-gaiñean zijoala, arrapatu zuan gizon bat oiñez. And AUzta 100. Zer esango diagu? --Ezer ez, lagun arteko gauzak ari giñala izketan; paper bat ez zigutek arrapatu. Ugalde Iltz 48. Iñaxi atean arrapatu zuten. Ib. 25. Gaur goizean gizon bat arkitu dugu ugalde bazterrean korderik gabe eta ormatua. Izeta DirG 43. Seniderik bako umezurtza [...]; erbestean ortozik arrapau daben txakur gosekilla. Erkiag BatB 203. Ez nuen ori uste zu hemen arrapatzea! Larz Iru 136. Zaku-arrozak, garbantzuak eta arrapatzen zituan gauza guztiak. Salav 104. Goiz artan oian arrapatzen zanari irizillakin bizkarra berotzia. Etxba Ibilt 470. Etxetorreko zaldi baltza bidean arrapauta. Alzola Atalak 44. Harrapatu haur sortu berri guziak bataiatu nahiko zituela. "Tous les nouveaux-nés qu'il rencontrait" . Ardoy SFran 318. Nunai ez dezu arrapatuko / alako bizi-tokia. Uzt Sas 39. Sartu eta, armarioak denak idekiak arrapatu nituen. Mattin 48. Ta moltsa falta arrapatu nuen. Ib. 48. Hango bereko alaba hura etxean arrapatu zuten. Etchebarne 25. Hura joan zen, bainan harrapatu zakoten ordaina. Ib. 48. Jende jatorra eta ona arrapatu nuan an. Albeniz 70.
azpiadiera-4.1
errapatu. "Ik ere errapatuko duk leurriko (neurriko) zapata. Bere indarrez edo arroxko dabillenari esana" (AN-larr) Inza NaEsZarr 435.
azpiadiera-4.2
"Hallar (bien o mal) a alguien, de aspecto o salud (tras un tiempo de ausencia, por ejemplo). Plakatuta arrapatuko zulakuan etorri zen, biño gizenao zeon " BU Arano. " Arras nerbioso arrapatu nuen (AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 235.
Leiotikan ujuka / ama ta bi atso: / "Ez dek arrapatuko / uste bezin mantso!". Tx B II 26. Nola arrapatu dituk herria eta herrikoak, hango hedaduren ondotik? Larz Iru 122. Duela sei urte bezain gazte eta fresko arrapatzen zitut! Ib. 136.
azpiadiera-4.2.1
Encontrar (bien o mal), considerar. " Nik ori gaizki arrapatzen dut (AN-gip, B)" Gte Erd 163. " Errepostu hori untsa harrapatu zien nausiak (BN-ciz)" Ib. 188.
Alabainan egunean zortzi oren egin eta libro ginen xantierretik. Hori nik izigarri arrapatzen nuen. Etchebarne 86. Ardi gasna hura eta partikulazki amo hura hain arraroak arrapatzen zituen. Ib. 45.
sense-5
5.
(Usado en imperativo, con valor de interjección).
" Arrapazak! (G-azp-goi)" Gte Erd 156.
Gaintza: arrapa zak ori. A Ardi 71. Begira apaizak zer egiten duten, begira ongi: besteok ezkontarazi ta berak mutilzar gelditu. Arrapaitzak oiek! NEtx LBB 121. Onela mintzatzen entzuten dizudanean, Eisering jauna, beste mundutik ote zatozen nago. Arrapatu! Liluragarria da. Beste mundukoa! Lab SuEm 195.
sense-6
6. "Arrapatuta nago , muy cansado" (G-azp).
azpisarrera-1
HARRAPA- (Rad., como primer miembro de compuestos). "Collatum, arrapa liberalitatea, arrapakako liberalitatea [...], printzeak pobluari aurthikirikako arrapa liberalitatea" Urt V 328. "Ardea stellaris [...] arrapatxória" Ib. II 269. "Buteo, falkóña, arraphegástiña" Ib. III 428.
azpisarrera-2
HARRAPATUXE. Aprox. de harrapatu.
Gain behera zuzenka jotzen gintuen iguzkiak, harrapatuxe zarotan burua, sorbaldetarainoko nuen xapel zabalarengatik. Prop 1909, 190s.
azpisarrera-3
HARRAPATZEN. "Juego de muchachos. Berrogei kontatu eta arrapatzen eiñ deigun afaittarako ordura arte, juguemos al escondite [...]" Etxba Eib . Cf. HARRAPAKETAN.
azpisarrera-4
BIDEAK HARRAPATU (Tras dabilen, darabilen, gabiltzan, etc.). Sufrir las consecuencias de su proceder, modo de vida. "Dabillen bideak arrapatuko du (G-azp)" Gte Erd 69 (s.v. "gaizki bukatuko zarete").
Arrapatuko / gaitu gabiltzan bideak. Basarri Auspoa 112, 60. --Ta nerea [zeregiña], zer da? --Erriari ta zure alabari kontu artzea. --Bata ta bestea daramakiten bideak arrapatuko ditu. Nere buruak ere ematen dit franko lan. Lab EEguna 92.
azpisarrera-5
EZIN HARRAPATU. Imposible de alcanzar.
Ezin esan igeska ote zijoazen ala ezin arrapatuaren atzetik ote zebiltzan. Txerpolariak, mando ta guzti, zori berari lotu zitzaizkion, on ala gaizto. Anab Poli 123.
azpisarrera-6
EZIN HARRAPATUZKO. "Qu'on ne peut atteindre" Dv.
azpisarrera-7
JOAN ETA ARRAPA EZAK. ¡Véte a pillarlo!
Asten dira atzetik, baño, joanda arrapazak! Or SCruz 27. Loteria lendikan / dute aberatsak, / oien bizimodua / juan da arrapa zak! Uzt Sas 275.
harrapatu
<< 2 harpa 0 / 0 harrigarri >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper