Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arrandia.
sense-1
1. (G-to, AN-gip, B ap. A (-i) ; Aq, A Apend), errandia (Lar) (Sust.). Vanidad, arrogancia; fanfarronada. "Ostentación" Lar. "Bravata (AN)" Aq 1054. "Vanidad, follaje, pompa vana" Lar ib. 1484. "Vanas palabras, amenazas o promesas vanas, locas, descompasadas, arrandiak" Id. ib. 1485. "Vano, el que se hace de pencas como si fuera persona necesaria, arrandiaz dago ala" Id. ib. 1486. "Bravata, ostentación" A. "Afán" A Apend.
Napar txarren arrandia [escrito arrandiha, con un elemento antihiático] ere latza da bada, zertan sortu izan ez ta. (Carta a Peñaflorida, 1783). RIEV 1925, 552. Orrek bajatu zuen / oien arrandiya, / kozkalari txarra da / zakur zangariya. EusJok II 129. Arrandiz burua galduta, ergelez oso eroturik. Ag EEs 1917, 210. Nik irakasi egin det, iritzi-naspillik gabe, arrandirik gabe, adirazpide-burrukarik gabe. Ol Imit III 43, 3. Igarriko ninduten, ta igarri ezkero, iñondoko ardall ta arrandiyak neretzat izango ziran noski. Inzag RIEV 1923, 502. Iratzeak, gorrituta, / arrandi, margo ederra / galdurik, makurtzen dute / lurrera, azubil idorra. TP EEs 1927, 28. Egazti-urdin begi-iluna, bere iru lumazko galdorra arrandiz eraikitzen dularik. Or Mi 118. Utsik dijoanean [astoa] / Danai zearka so-egiñik / Ankak botatzen arrandirik / Eztizu ibilliko! "Y al posar de su planta, ¡qué soberbia la suya!" . JKort EuskOl 1931, 28. Sedaz jantzirik zabiltz; arroki ta arrandiz indiollar lumak daramaizuz. Goen Y 1934, 184. Aize-ziztuak ixildu ditu / arrandiak ezpaiñean. "Las bravatas" . Or Eus 387. Asteko esku eman oi diote elkarri / --leitzarrak ontan ere ba dizu arrandi--. "Arrogancia" . Ib. 147. Tzeuk ordea, mingaiñ arroen arrandi-otsak gorroto oi ditu. Zait Sof 164s. Lan egiñaren poz-arrandiak / baditu bere arrixkoak. SMitx Aranz 94. Eztigu osorik uzten lagundi, araudi, ertigintza edo domarik; [...]; gutxiago arrandi ta aundi-usteko gizontxorik. SMitx Unam 19. Arrokeriaren arrandia ta ikusmiñaren edena anima illaren griñak dira. Or Aitork 403. Atseden artan ere eskolako arrandia zeriten. Ib. 217.
azpiadiera-1.1
Magnificencia, boato.
Txerrenek mendi garai garai batera eraman zun ta lurbirako yaurerri guziak eta aien arrandia erakutsi zizkion. 'Gloriam eorum' . Ol Mt 4, 8 (Or MB 174 arrandia; Lç, He, Samper gloria, TB loria, Ur aunditasun, Dv ospe, Ip edertarzün, Or, Ker, IBk edertasun). Yexurun, ez da zure Yainkoa bezalakorik, odei gañean eserita, ortzian barna, arrandiz, lagun datorkizunean. Ol Deut 33, 26. Aren [Oidipuren] arpegi agurgarrian antxiñako errege-arrandia islaz azaltzen da. Zait Sof 103. Betiko itxas gaiñean, / elorri ta arrandi, / Arantzazu barria / orratx munduari. Gand Elorri 56.
azpiadiera-1.2
"Magnanimidad, arimandigoa, errandia " Lar.
sense-2
2. (Adj.).
Ta zer egiñen du arrandi aundi ark, Yerusalemen asto gaiñean sartu zen Epaikari aurrean yartzen delarik? Or Mi 124. Beltzenak asi dira esaten elkarri; / batek "keigorritu" ta besteak "arrandi". "Fanfarrones" . Or Eus 28.
azpiadiera-2.1
errandi (Lar).
"Magnánimo" Lar.
arrandia
<< arin 0 / 0 arrazoi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper