Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
haragi.
tradizioa
tradizioa
Tr. Al Norte carece de aspiración en textos suletinos (incluyendo en éstos a Oihenart pero no a Tartas).
sense-1
1. (gral.; SP, Ht VocGr 299, Arch VocGr , VocBN , Dv, H; aragi Lcc, Mic 6r, Lar, Añ, Gèze, H (V, G)). Ref.: Bon-Ond 139 y 141; VocPir 198; A; Lrq /aági/; ContR 530; Iz R 301, To, UrrAnz, Als, Ulz ; EAEL 132; Elexp Berg ; Gte Erd 123.
Carne, parte muscular del cuerpo de los animales. Cf. TAV 2.2.12 (s. XII): "Carnem [uocant] aragui", y 2.2.18 (s. XV): "Aragi, fleysch". "Haragiz eta hezurrez egina" SP. "Gangrenarse, aragia usteldu" Lar. "Gangrena, aragiaren ustelera" Ib. "Chair" VocBN y Gèze. "1. chair, parties molles, principalement musculaires, du corps des animaux. Haragi berria, berritua, chair nouvelle, saine, qui s'est formée en une plaie" H. "Gorputzekoa, pertsonarena behintzat, aragi beti" Elexp Berg. "Aragi arola dauka orrek (V-gip), [...] aragi beratza du (AN-5vill, B), haragi guria du (BN-arb), aragi lasua du orrek (AN-5vill, B), [...] aragi maxkalekoa da ori (G-azp), [...] aragi arroa du (AN-gip), aragi fardoa du orrek (B), [...] aragi gogorra du orrek (AN-5vill, BN-arb, S), [...] aragi idorra du orrek (B), [...] aragi zaila du orrek (B), zeilla (G-nav)" Gte Erd 123. Cf. mami.
tradizioa
Tr. De uso gral.

Iunktaturen zaió bere emazteari eta izanen dirade biak haragi bat. Mt 19, 5 (He, TB, Dv, SalabBN, Ip, Echn, Samper, Hual, Ur (G), Leon, Or, Ir YKBiz 346s., Ol, Ker, IBk (h)aragi). Bur-hezur edo. Kalbaria hartzen da hilaren bur hezur haragirik eztuenagatik. Lç Decl ã 2r. Ezaun aragiak bere aragia. "Conocen las carnes su carne" . RS 369. Otsoak bere aragirean jan ezeuan. Ib. 345. Sinestatzen dut [...] aragiaren resurrekzioagan. (Areso, c. 1591). FLV 1990, 206. Mundu onetako aragia, / Agotik sar dadinean, / Egiten da gure aragi / Estomaguaren suan. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 116. Zeren beztitu baitzen haragiz Birjina Mariaren sabelean. Mat 57. Zuk Kalbarioko mendian arropa haragiarekin lothua eraunztean. Harb 300. Larruz eta haragiz bestitu nauzu. EZ Eliç 313. Barberek buruko zaurietan lehenik haragia aldaratzen dute eta ezur kroskoa agertzen. Ax 336 (V 223). Otsoa ezta otso aragiti alha, ordea bai bertze orotarik. O Pr 383. Atorrak hunkiten, bana aragia etxekiten. "La chemise me touche, mais la chair m'est plus proche, car elle se tient à moi" . Ib. 53. Eztun alzeiru, ez burdina, / Ez-eta berun hotza, / Ene bihotza / Ban' aragiz dun egina. O Po 24. Kurutze misterioa, / Zeinetan aragiaren / Egileak gaitz igaren / Bait' egonik hedaturik / Oin-eskuak itzaturik. Ib. 64. Ene hezurretarikako hezurra da eta ene haragitikako haragia. Urt Gen 2, 23. Zeruko serafin bat aragiz janzi edo estalirik. Cb Just 113. Izpiritu hutsa dena haragirik eta hezurrik gabe da, eta ikhusten duzue nik baditudala. Lg II 291. Zirkunzisioa zan aurrari bere gorputzeko alde minbera batetik aragi piska bat kañibetaz kentzea. Ub 62s. Zerzaz egiña da lenengo emakumea? Gizonareen saiets-ezur batez. [...] Biak aragi batezkoak zirala adirazteagatik. Ib. 7s. S. Amato Abadea kási bizi guzián éri oñazeéki arágiak konsumiturík, agerturík ezúrrak. LE Ong 68r.
( s. XIX.) Begitandu zitzaien orduan [Jesusek] zedukan aragi ekuskorra zatituko bearko zuela okela zati bat bezela. Mg CC 198. Usakume ill barri ta aragi berodunak ez dabee samurtuteko gorde biar egunen bat edo beste. Mg PAb 104. Okelatzat ipini jaku aketirenaren aragi gazituba. Ib. 58. Koipe bagako lapikuak eztau aragi mamintsu ta mardorik egingo. Ib. 129. Gatz baga ustelduten da aragia, nekegarri baga galtzen da bertutea. LoraS 165. Larruan, haragian, hezurretan, fuinetan, muinetan su, alde orotarik eta bere izate guzian su eta lama. Dh 163. Emon eutsan ollarrak negarrari / biotza biguntzeko lapurrari: / "Zetako nozue ni? O gizonak! / ezpadodaz aragi samur onak?". Zav Fab RIEV 1907, 532. Ai, ai! aume-aragia / diño, ze gozo samurra! Zav Fab RIEV 1909, 33. Eba ikusi zuen [Adanek] . / bere aldamenean; / orduan esan zuen / pozturik guztia: / "Au nere ezurra da, / nere aragia". It Fab 217. Esku ta oñak aragi bagarik; eta enparaua usteltasun eta arrez beterik. Ur MarIl 20. Üskal herriko anderik / Dirade izarren parik; / [...] / Bethi ere hobe gozua bortü ondoko haragik. 'La chair montagnarde' . Etch 534. Zekorra izandu du, amasei illabeterekin berrogei ta bi erralde aragi eta laurogei libra sebo pisatu dituena. Izt C 246. Arkumeak izan oi du aitaren ille mota eta aragia amarena. 'La chair' . It Dial 72 (Dv haragia, Ip aragia; Ur okelia). Haragia suntsitzen hezurretarik, zainetan odola gutitzen eta loditzen. Hb Egia 62. Eta ingurebakiko duzue buztan-mokoan haragia, hori izan dadientzat ene eta zuen arteko patuaren seinalea. Dv Gen 17, 11. Aragi bako agura. Azc PB 58. Aragiya aparte [betroiak], . / ezurretan torpe, / zañak dauzki fuerte, / zeñek nai du merke? Xe 296. Nere zaldiyak zeukan / pausaje nagiya; / ezurrak zorrotz eta / palta aragiya. Noe 61. Hortakotz lege zaharrean bitimen haragitik jateko, ez xoilki baimena, bainan manua eta eginbide hertsia. Arb Igand 110. Erroi, buzoka ta miruak sarri ikusten genduzan goietatik iasten zuk ildako euskal-etsaien aragi gordiña iatera. Ag AL 105.

( s. XX.) Egungo saltzapenaren neurrian, aberea hauta delarik, heldu da hunenbertze urre. Gutixago, arinago balin bada edo haragi arruntagokoa. JE Bur 172. Ta bildur andijagua sartu yakon bere aragi ta azurren barru-barruraño. Kk Ab I 47. Nere andreak badirudi / zaku gaizki josiya: / aragi gordiña badauka, / eltzian egosirik ez. Tx B II 262. Tankeraz berdiñak,/ aragiz egiñak. Yanzi 162. Eulijak eztira ibiltten aragi ustelaren ganian, ala? Otx 17. An gogoratzen zitzaizkaten [...] nola Caribeko indioak gizon aragiaren zaleak zirala. JAIraz Bizia 36. Ni, ordea, gizakume bat baizik ez naiz: nekatu naiz lanetan, min dut ene buruan, ene haragian... Mde Pr 128 (131 min düt ene bürian, ene aragian). Nabaitzen zuen Theresaren haragi gaztea uhin epel batek erabilia, haren haur-emetasunaren gune minberak hukitzen zituenean. Mde HaurB 62. [Adar punta] aragian sarturik eukala iruditu yakan. Erkiag BatB 96. Jenden trafikua. Han, Amerikano handi-mandi batzu, eskualdun haragi eske, eta zu, heien fornitzale. Larz Iru 144. Minberatzen eban aizto zorrotz batek aragixan bezela. Etxba Ibilt 486. Itzul berriz lehenerat, haragi pikatzerat. Larre ArtzainE 101. Horien edertasuna ez da axalekoa: estalki soila, bitxi nabarmenik gabea, daramate haragi biluziaren gainean. MEIG III 109.
azpiadiera-1.1

(Uso pl.).
" Aragi berak ditu orrek (AN-gip), [...] aragi mazkalak dauzka orrek, [...] aragi gogorrak ditu orrek (G-azp, AN-gip), [...] aragi trinkoak dauzka orrek (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 123.
Jaun Peru Abendañokok esala: / Oñetako lurrau jabilt ikara, / Gorputzeko lau aragiok berala. "Le tiembla la tierra y el cuerpo" . (Lamentación de Pedro de Abendaño) TAV 3.1.6. (v. tbn. 3.1.9) Nork egian kolpeori / zure aragi ederretan? Lazarraga 1197r. Ene aragiok ikara dabilz. Ib. 1153vb. Eskuetako larrua ere loditzen, gogortzen, eta kaillutzen zaika. Halakoari, eta haiñari, etzaitza hain fite eskuak maskurtzen, ikhorzirinak egiten, eta ez haragiak ethentzen, eta ez minberatzen. Ax 90 (V 61). Urratzen zizten gorputzeko aragi guziak burnizko azkazalakin ta ortzakin. Ub 115. Lürretik nizala bitzaitüren ta ene aragietan düdala Jinkoa ikhusiren. Egiat 183. [Alkondariak] zanbrotuko deustaz neure aragi guztiak. Mg PAb 117. Eukirik zer jan eta zegaz estaldu aragijak eztogu besterik gura. Astar II 260. Ostia zatituteak esan nai dau zelan ebagi ta birrindu eutseezan Yesukristori aragi guztiak. EL2 123. Arri zorrotzakin aragiak ebakitzen zituen. Lard 388. Zauri hetsia behar liteke berriz ideki, hezurra aldaratu, haragiak hezurrari berriz josi eta lothura erreberritu. Laph 14. Ez da txarra noizik beiñ astiñ-aldi bat gorputzari ematia izerdi-azirik, ia aragiyak pixka bat jeixten ote dian. Sor Bar 33. Baina euren osabea / bizi zan urtuten / ta aragiak eukazan / azur biurtuten. Azc PB 148. Geldi-geldi Kredoa esaten zuan, aragiak urratzen zizkioten artean. Inza Azalp 30. Burutapen gaiztok derama [beizaia] zabaldian barna. Biraoka ta orroka doa otsoa bezala, aragiak ikaretan. Or Mi 60. Erakustearren bularrak edo / aragi ederrak. MendaroTx 235. Erakusten dabiltza / daukaten graziya, / aragiyak ageri / oien fantasiya. Yanzi 157. Joan nintxakon, erpe zorrotzez, aragiak xeetu nairik. Gand Elorri 98. Ta [zekorra] ukaldika il ondoren, aragiak maillatutzen zaizkio larrua oso-osorik kentzeko. Ibiñ Virgil 113.
v. tbn. JJMg BasEsc 281
azpiadiera-1.2
(Como primer miembro de comp.). "Carnarium, karnazeria, haragi-merkaturia" Urt IV 250. "Carnarium, caro macra, haragi giñhárra, giñharra" Ib. 250. "Haragi giñar zale naiz, ez naiz gizen zale, ez naiz haragi gizen zale" Ib. 250. "Taberna carnaria, haragi botika, haragiarendako botika" Ib. 250. "Carnarius, [...] haragi merkataria" Ib. 250.
Eranziten eutsuezala Soñeko guztiak; ta eureekaz batera, eurai oraturik egozan aragi-atal zatituak. EL1 201. Beor bat zelaian, mokor ondoan aragi tato batzuk gutxiago zituala, odolustuta, ia illean. Ag G 158. Atorra altxatu eta, bizkarretik beherago dugun haragi meta artan. Zub 63. [Mirei-ren] begi geldiak beste mundua zakusten aragi-estalkia urratuz. Or Mi 122. Atzaparretatik aragi-zatia kendu nai dioten katu asarreak bezela erantsi ziozkan eskuak arraun astunari. TAg Uzt 231. Abere erailketak eta aragi banaketak ere, notin edo Bazkun jakiñen esku utziko ditugu. EAEg 13-2-1937, 1054s. Illargi betea aiñako aragi sailla bistatzen zaio emakumeari. NEtx LBB 104. Aingula, izoki ta aragi-xerren irrikan ez nauk bizi. Ataño TxanKan 21.
azpiadiera-1.3

(Ref. a la carne del pescado o marisco).
" Aragi tentia dauka bakaillauak " Elexp Berg. .
Arra ta erdi-inguruko arraina da, larruduna: larru-beltz, aragi-zuri, gozo-gozoa. A Ardi 3. Magurio oiei aragia kentzeko, ordea azala ausi edo sutan erre ezik, egosi egin bear. JMB ELG 44.
azpiadiera-1.4
(V-ple-gip, Ae, Sal, R; Ht VocGr 299, VocBN, H; a- Arch VocGr, Gèze, VocCB ). Ref.: VocPir 319; A; Elexp Berg.
Carne para el consumo, para comer. "Viande" VocBN y Gèze. "Viande, chair en tant qu'aliment, soit à préparer, soit préparée: Haragi azpikia, eltzekotzat hoberena, [...] 3. haragia, le gras, l'aliment gras, opposé au maigre, à l'abstinence" H. "En gran parte de Bizkaya no llaman así a la de comer, sino okela, a la común; [...]. En algunas partes de V, como Plencia, Barrika, llaman aragi a la carne de comer" A. " Aragi edarra egoten da Zubittako karnazerixan. 'Okela' erabiliagoa da harategikoa izendatzeko" Elexp Berg. . v. okela (2).
tradizioa
Tr. De uso general salvo en vizcaíno, donde mayoritariamente se documenta okela. Aún así, emplean haragi J.A. Moguel, Astarloa, Zavala (Fab RIEV 1909, 38), Arrese Beitia, Iturzaeta (Azald 119), D. Agirre (Kr 45), KIkV y Gerrikagoitia (209); tbn. lo encontramos en el alavés Lazarraga.

Ene aginok ezin jan leie / aragi errebagea. Lazarraga 1196v. Ala nai du jan dezagun / Aragi ere onetan. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 122. Eztezakela haragi ian aiphatu mugetan. EZ Man I 32. Ez ian haragirik sori ezten guziaz. Harb 9. Haragi iatea, arno edatea eta sabelaren bethatzea, gutizia desordenatuen haz-lekhua da eta mindegia. Ax 409 (V 266). Zamaria gazte deiño hezten da. Haragia berri deiño, gazitzen da. Zuhaitza ttipi deiño birlandatzen da. Ib. 87 (V 59). Ostiralian haragi eztezala ian, ez irakoitzian. Tt Onsa 104. Aragirikan jan ote deban uso razoezkora etorriazkero eta aragia jateko kausa justuren bat bage. OA 153s. Belheek artha zadukaten hari [Eliari] ekhartzeko, goiz arrats guziez, ogi eta haragi. Lg I 349. Defendiatzen daukü orzilarez eta ibaikoitzez haragi jatia. CatLan 105. Aragi ta beste janari debekaturik ez jatera. Ub 188. Katu eremutarrak / Ez du nai belarrik, / [...] / Aragi samurretan / Dago koipetua. Mg in VMg 110. Bijilietan aragia jaten duenak. AA III 560. Ezin nastadu leike jatordu baten aragija eta arraina. Astar II 239. Aragija esaten danian aitu biar da koipia, saldia, beragaz eginiko salsia edo beste edozeinbere gauza. Ib. 238s. Zenbait alditan ere / Arzain aragi ari izan niz jaten. "Même il m'est quelquefois arrivé de manger / Le berger" . Arch Fab 205. Bide hortaz egun hartan, bai zukeien ederki, / Bazkari on egiteko arraiñ eta haragi. Gy 66. Eta arrats artan jango dituzte aragi suan erreak. Ur Ex 12, 8. Eta emendatzen duzu zenbeit haragi egosi pixkaz. ECocin 24. Frantzesak apetitu / onian daude, / piskatxo bat eginda / lurrera auspez; / aragiya freskua nai, / ardua're arekin bai, / kafia're gustatuzen / diruba baluke. Xe 213. Eskerrak arakiñaren agintari zu zerala eta zuregatik ematen nautela aragi ezurrik gabia. Sor AKaik 131. Taloa ta esnea / Urdai ta aragia, / Naikoa bada ez da / Txarra baserria. AB AmaE 355.
( s. XX.) Ortziralean janen ez duzu ez larunbatean haragi. CatJauf 6. Pekatuari eta zaldiyen aragiyari bildur geiago ziyon, zezen Salamanquino bati baña. Iraola 34. Jaietarako Bergaratik erakarri oizuten ogi ta aragi berria oso ugari, jaietarako ta azoka egunetarako. Ag G 324. Aragirik gutxitan jan, ardorik astean beintxo baizik edan ez. A Ardi 6. Eguardiyan zopa ona, / ollua gaineko, / aragi erre zikirokiya / eiekiyen ondoko. JanEd II 73. Nastau al daitekez aragia ta arraña barau-egunetan? KIkV 77. Behar zuen haragia harturik, abiatzen da batere pagatu gabe. Buxerak erraiten dio gibeletik: "Hep, hunat, haragiaren saria?". Barb Leg 143. Aragi egosia; usaia ere berri; / --orain urrena noiz jan zun ezin igarri. Or Eus 369. Haragiak, baratzekariak, arrainkiak. Zub 70. Juduen legeak debekatzen zituen haragi batzuetarik jaterat. Zerb IxtS 75. Aragi billa niak lenbait-len arategiren batera. Basarri 25. Aragia jan gabe ere, jasoko dizkiat bai nik emengo zaku abek! Salav 104. Kilo bat arage. Auspoa 77-78, 15 (sic; cf. unas líneas más arriba aragirik). Aragi gabe pasatzen ziran / len makiña bat sukalde. Uzt Sas 201. Artatzen ditudala behi ta ardiak; / zuen hazkurri, heien esne haragiak. Xa Odol 148. Aragi, ardu, ogi eta beste gaizak. Casve SGrazi 38.
azpiadiera-1.4.1
(Como primer miembro de comp.).
Ortz artean min ematen dioten aragi pitsak edo zatiak. Mb IArg I 278. Edireiten du etxe hori ederra, / eta barazkaria ezin hobeki erria. [...]. Aragi usainak plazer zeion egiten. Arch Fab 147. Oxalla Ejiptoko aragi-eltzeen ondoan geundenean eta naiko ogia jaten genduenean il bagiña! Lard 75. Baña oraindik etzitzaien ortzetatik aragi-kutsua kendu. Ib. 88. Egiten duzu haxiz bat oilasko haragi hondarrekin. ECocin 17. Gure egizko aragi-jantzia artu zun Senibakarraren Aita Jainkoa. Or MB 123. Nora dijua berriz gizon kaiku ori? Beste aragi-trontzoren bat sukaldian arrapatzera. Alz Bern 74. [Azokako] aragi erreusak, birikak, arrai erdiustelak. JAIraz Bizia 34. Aragi-jana bukatu zutenean, ezkur-pilla aundi bat zabaldu zuten arako larru aien gaiñean. Berron Kijote 124.
sense-2
2. (V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Aq 1359, Dv, H).
Carne, parte corporal o material del hombre en oposición al espíritu. "Sensualidad, [...] aragiaren gozamena " Lar. "Concupiscencia, aragiaren gutizia " Aq 1359. " Haragi egin, egite, s'incarner. Berbo haragi egina [...], le verbe incarné" Dv. "2. la chair, prise pour la nature humaine; [...] 4. en langage ecclésiastique: la chair, la concupiscence" H. " Aragixak dittuanetik bere jabia benderatu gurariko indarrak, arimiak dau etsaitzat, mundua eta diabruagaz batera, desde el momento que la carne tiene fuerzas tendentes a subyugar a su señor, [...]" Etxba Eib. .
tradizioa
Tr. De uso gral.

Oren oroz bekhatutan nabilena galduia / [...] Mundu hunek, haragiak, bethi enganatuia. E 75. Ezen spiritua prompto da, baina haragia flaku. Mt 26, 41 (He, Lard 442, Inza Azalp 125, Leon, IBk (h)aragi). Eta Hitza haragi egin izan da eta habitatu izan da gure artean. Io 1, 14 (He, LE, TB, Dv, EvS (h)aragi). Hi utzirik, gure haragiaren guthizia gaixtoei iarreiki izan gaitzeaiztek. Ins A 5v. Neure aragi gaxtoaganik / izan ninzan ni tentadua. Lazarraga 1193v. Haragiaren gutizien besarkatzeagatik. Mat 225. Munduaren, aragiaren eta demonioaren kontra beti bitoriareki atratzeko. Ber Trat 75v (v. tbn. en contexto similar Mat 33, Bp I 57, Cb CatV 58, CatLan 56, fB Olg 187, CatB 21, CatR 65, CatSal 65, CatAe 65, Azc PB 264, Enb 98 (h)aragi). Hik halaber bentzutzeko haragi gudutsua, / Errespetuz begira zak barur egun Saindua. EZ Man I 32. Bethiereko pairuak duela haragia / Usatzen ez sentitzera hain dolore handia. Ib. 110. Halaber da higituren iustuaren lohia, / Alegia espiritu haragiez billuzia. Ib. 135. Flako da haragia eta sendo. Flako defendatzeko, sendo tentatzeko eta killikatzeko. Ax 340 (V 226). Haragiaren bekhatua. Ax 383 (V 251). Haragiaren plazeretan. Ib. 355 (V 236). Haragiaren aphetitu desordenatuen benzutzea. Ib. 399 (V 260). Haragiak kilikatzen zaituenean. Ib. 480 (V 310). Aragiak zelan tentatzen gaituz. Cap 70. Ikasazu bada zure superioraren azpian laster iartzen, nahi baduzu zure haragia azpiratu. SP Imit III 13, 1. Berboaren bothereaz haragi egiñ izatu zaren ogia, urrikal gakizkitzu. 126. Adoratzen zütüt ümilki Jesüs-Krist ene Salbazaliaren korpitz sakratia [...], aragi bizia, arima saintia, Jinkotarzün osoa. Bp I 74.
( s. XVIII.) Jainkoak egorri zuen uholde handia lurrerat, zeren haragi guziak lohitu baitzuen bere bidea. Ch III 31, 4. Oi zer bihotz miñ eztut pairatzen, [...] haragiak milla fantasma eta llilluramendu gogoratzen baitarozkit! Ib. 48,5. Aragiak nola tentatzen gaitu? Inklinazio eta pasione gaistoeki. El 81. Aragia ezin apartatuko degu guregandik. Iraz 44. Ez duzun hurren batere sentitu Haragiaren kilikadurarik edo mobimendurik. He Gudu 109. Gizon zira eta ez Jinko, aragi zira eta ez Aingürü. Mst III 57, 3. Ezi bestela aragia ezpiritiaren kuntre altxa litezü. Ib. 26,4. Zer da aragia . <-gueia> edo lujuria? CatBurg 40 (v. tbn. en la misma pág. y en 38 <aragueia>). Aragi gaistoak eragiten dituen zikinkeri loi galduetan [...] ibilli zen gizon hau. Mb IArg II 330. Ain andia zen aragiaren atsegintz loietarako arturik zedukan makurza. Ib. 331. Aragia mortifikatu. Cb Eg II 86. O! nork sinhets eliro Izariaren Jinkoak diala gure aragian ber potheria, Izariak diana mündian. Egiat 184. Mundua, haragia, plazera. Brtc 87. Aragiaren erresurrezioa: bizitza betikoa. Ub 105. Eta Aita bezanbateko Jainkoa zana, egin zan aragi edo egin zan gu geran bezalako gizon. Ib. 61.
azpiadiera-2.1
(ss. XIX-XX).Biztuko da haragia / Sekulan ez hiltzeko; / Betiereko bizia / Orduan da hasiko. Monho 78. Zelan, dino, luxuriotsu batek eziko dau bere aragi gatxera makurtuba? Mg CO 218. Ezi aragi gaistoa. Añ EL1 18. Batzuek ezkontzen dira aragiaren atsegin loiai bakarrik begiratzen diezala. AA I 587. Gure gorputz edo aragi gaizki ezia. Gco I 447. Aragijaren gurari gaistuak. fB Ic II 265. Argala da zure aragija, senduak zure arerijuak. Astar II 143. Gu gabiltz aragijaren atsegiñetan jira ta bira zikiñduten. JJMg BasEsc 165s. Haragia zerbitzatu! Nere arima galdu! Dv LEd 159. Nausi eztadin aragia izpiritiaren kontre. Ip Hil 222. Garhaitzen nütian debriaren eta aragiaren oldartziak. Ib. 122s. Gere aragi lotsagabea nekaerazi edo mortifikatzea. Arr May 123. Bere aragia guzian espirituaren agiñdura zegoen. Arr May 121. Aragiaren griña aberekorrak azpiratu eta menderatu dagiela arimea. Itz Azald 191. Aragiyaren biziyo txarrak / datoz libertadiatik. Auspoa 97, 81. Amodioa, haragiaren irrits bat da dena, eta haragiak berak asetzen du. JE Bur 94. Nola azpiratzen da aragia? KIkG 40. Aragia gogoaren aurka ta gogoa aragiaren aurka. Or Aitork 193. Ezin eutsi aragiaren oldar sutsuari. Etxde JJ 207. Gizona, beti bide zuzenetik okerturik, aragiak eta munduak beti engaiñaturik. Vill Jaink 121. Giza-arima bakoitzaren azia Jainkoak berak sortua izan da, eta arima orrek bere kontura artzen du aragi sortu-berriaren zuzendaritza. Ib. 73. Frantses, Jainkoaren Kapitainak, bururatuak ditu bere itzuliak; Ez du oinetan oinetakorik; eta sotanak baino gehiago badu jasanik haragiak. Ardoy SFran 265. Haragiaren grinak ez du berotzen bere ezpainik, ez bihotzik. Lasa Poem 87. Aragiaren bekatu dala / eroaten deabruak. Ayesta 130. Eliz gizona zela esana dago, baina Trento aurretikako eliz gizon euskalduna, munduko bide malkarrak, haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. MIH 282.
azpiadiera-2.2

(Como primer miembro de comp.).
"Adulterio, besterenaz aragi-bekatua, adulterioa " Lar.
--Nola iges egiten da aragiagandik? --Aragi hildurakin, beillakin ta barauakin. CatBurg 41. Begiak an-emen ziztaka asi baitzen [Engrazi] aragimiñak ziaro jota bere Xalbat nun ikusiko. Etxde JJ 203. Xalbatek suzko begiak jartzen zizkion Engraziri [...]. Alabaiña [...] aragi gosez irrikitzen alde egin bear izaten zun. Ib. 109. Aragi irritsa zerion so luze Engraziri egiñaz. Ib. 110. Ez bainenkusan garbitasunaren argia, ez edertasuna [...]; aragi-begik ez baiño barrenak ikusten baitu. Or Aitork 151. Eta aren aragi-eriotza egi bezain gezur zan ene animako bizia. Ib. 115. Izketa ere aragi-sen berez dantzuzu. Ib. 89. Gaztearen biotzean burrukan dirauen zuzentasun-egarria, eta adiñak sortzen dauan aragi-gar gunekoa, indarrez betea. Erkiag BatB 136. Oe zikiñak, edonorenak, aragi-tratuan jarduteko tresna madarikatuak. Ib. 135. [Neskatilla] gizonen aragi-mirabetzarakoak. Ib. 136. Aragi-zirikaldia. Ib. 138.
azpisarrera-1
HARAGIA EMAN. "Aragia emon, aragitu (V-m), llevar a cabo un acto carnal" A (s.v. aragibirika).
azpisarrera-2
HARAGIAN (Tras bere, etc.) En sus (mis, etc.) propias carnes.
Esakera guzti onek etxetik urrinien direnerako dira barre egitekuak bakarrik; bere aragian artu dabenarentzat, negargarri. Gerrika 146.
azpisarrera-3
HARAGI-ARIMA (Pl.). Cuerpo y alma.
Eta berak ezin erantzun, bere haragi arimek oihuka ziotena ezin erantzuneraz. Mde Pr 142.
azpisarrera-4
HARAGI-ARRAIN. "Promiscuo, (c.) aragi-arrai nastua, naastea" Añ.
azpisarrera-5
HARAGI-ARRAULTZA (Pl.). Carne y huevos.
Egia, nik, aragia ez ezen arraultza ianak ere odola beroarazten dit neri geitxo. --Urte asko gabe, arek, odola ematuko zaizu, eta orduan ian detzakezu aragi-arraultzak. Or QA 122.
azpisarrera-6
HARAGI HARTU, HARAGIA HARTU. a) Tomar cuerpo humano, hacerse carne.
Zerren dan birjineen semea, aen sabel santaan artu ebalako aragia. Cap 21. Izpiritu sainduaren berthutez, haragi hartu duela Maria Birjinaren sabelean. Dv LEd 8. Jaunaren Itzak jauzi egin zun, / aragia artuz, mundura. "Para tomar cuerpo humano". Or Eus 424.
Iesus Salbadorea igorri izan da, eta haragi humano harturik, eta herio eta pasione iraganik, resuszitatu izan da. Lç Adv *** 2r.
b) "Encarnar una herida, aragia artu, egin" Lar.
c) (Pl.). "Encarnecer, tomar carnes, gizendu, loditu, aragiak artu" Lar.
azpisarrera-7
HARAGI-ATSEGIN. Deseo carnal; placer carnal. v. HARAGI-GRINA, HARAGI-IRRITS.
Bada animan aragi-atsegiñ ez-baiña aragi-bidez datorren beste irrits bat, ikus-nai utsal bat, ezagute ta iakite izenez iantzia. Or Aitork 288. Aragi-atsegiña, au da, gorputzean aragizko atsegiña artzeko gogoa. MAtx Gazt 26. Ez dezu aztu bear gai ontan edozer aragi-atsegin artze, naiz erdizka, naiz osorik artu, oben astuna dala. Ib. 53.
azpisarrera-8
HARAGI BIZI. En carne viva. v. HARAGI BIZI(T)AN.
Itzulika, / Mitzulika, / Ikusten du . Balujanek / Lepo gaina Gardianek / Haragi bizi duela. Ox 104. Ain baita atsegiña marmarioan aritzea eta pekataria jorratzea aragi bizi utzi artean! Etxde JJ 181. Zaarren esanez zeinbat bidar ez ete ziran etxeratzen [mariñelak] gorputzeko atzealdeak minbera ta baltziturik, ipurmamiñak azalak urratuta, aragi bizi gordin gelditzen yakezalarik. Erkiag Arran 78s. Eta antxe, galtzak erantsi ta erakutsi eutsan bere sarrastakoa, aragi bizi eukana. Erkiag BatB 98.
azpisarrerakoSense-8.1
Pillare bati lotuta, azotez zeatu zuten, ezur guziak agertu, eta gorputz guzia aragi bizi-bizi egiteraño.Lard 454.
azpisarrerakoSense-8.2
Carne viva.
Soñeko gorri zar urratuaren zuloetatik zauriz eta odolez betetako aragi bizi-bizia agiri zuela. Lard 455.
azpisarrera-9
HARAGI BIZIAN, HARAGI BIZITAN. a) En cuerpo vivo.
Laudatua eta benedikatua izan bedi Andredena Maria haragi bizian Zaragozarat ethorri zen orena. CatLuz 40.
b) (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. En carne viva. "Aragi bizixan daukat orpua, ospelekin" Etxba Eib. "Aragi bizixan zeukan bietz puntia" Elexp Berg. v. HARAGI BIZI.
Asto bat bizkarra ta saietsaldiak aragi bizittan eukazana ta eulijak jan-jan egiñik eguana. Otx 17. Askotan, azkureka ta miñez ezin burutuz, negarrari ematen nioken, lertu ta aragi bizitan edukitzen bainitun [eskuak]. Ataño TxanKan 72.
azpisarrera-10
HARAGI-BULDA. Bula de carne.
Badago Españan aragia izte ta barau egin bearra egun batzuetan kentzen dauan berarizko legea, Kurutze eta Aragi-buldea deritxona. KIkV 78. (KIkG 63 Aragi-bulda)
azpisarrera-11
HARAGI-EGILE. v. haragigile.
azpisarrera-12
HARAGI EGIN, HARAGIA EGIN. a) "Encarnar una herida, aragia artu, egin" Lar.
b) Comer carne (no hacer abstinencia).
Manamendu haukien kontra bekhatu egiten dute [...] sori ez den egunetan haragi edo urin egiten dutenek. Brtc 66s.
c) Sacrificar un animal para obtener carne.
Egun artan ardi zârra dute egin aragi; / artaz egin diteke, bai, sorgin-afari. "Han sacrificado". Or Eus 57. [Âria] berêla atera, aragi egin, / apaizentzat bazkaltzean. "Y lo sacrifican para la comida de los curas". Ib. 416.
azpisarrera-13
HARAGI-EPAILE. Carnicero. v. harakin.
Etorri zitzaien okelasalzalle edo erriko aragi-epallea. VMg 69 (v. tbn. otro ej. en la misma pág.).
azpisarrera-14
HARAGI ETEN ( (G)) (Usado en pl.). Rotura de ligamentos.
azpisarrera-15
HARAGI-HEZUR. a) (Pl.). Carne y hueso. v. HEZUR-HARAGI.
[Balak] urratzen diozka aragi-ezurrak eta igarotzen du batetik bestera. Mb IArg I 255.
b) Hueso con restos de carne.
Gizona: nik somatzen det oe-pian txakurra, kirri eta karra aragi ezurren bat jaten. Urruz Urz 26.
azpisarrera-16
HARAGI-HEZURREZKO. De carne y hueso.
Gorpútza está baizik arági ezurresko bultobát, zikinkerias beterikáko zakubát. LE Prog 122.
azpisarrera-17
HARAGI-GAUZA. Cosa de carne, producto cárnico. v. HARAGI-GENDE, haragiki.
Kolazinoian ezin artu leite ez aragirik, ez aragi gauzarik, ez arrautzarik, ez esnerik, ez oneekaz eginiko gauzarik. Astar II 239. Eta oiek janaz batetik, eta aragi-gauza sendo, eta ardo gabe bestetik bizi ziran gizonak berandu zartzea eta erortzea, etzan zer miretsi. Lard 8.
azpisarrera-18
HARAGI-GIZEN. "Adipatum, haragi gizéna" Urt I 176.
azpisarrera-19
HARAGI-GORPUTZEKO (Pecado) carnal.
Pekatu oso ta aragi gorputzekorik egin ez badabe. Mg CO 27s.
azpisarrera-20
HARAGI GORRIAN (V-gip ap. Iz ArOñ). En carne viva. v. HARAGI BIZI. "Aragi gorrixan geatu, quedar en carne viva, sin piel" Iz ArOñ.
Ezagutu zituan iñoiz, [...] atzamar minduak, azalak astindurik aragi gorrian jartzen eutsezan azkordiñak zirala-ta. Erkiag BatB 35.
azpisarrera-21
HARAGI-GRINA. Deseo carnal. v. HARAGI-ATSEGIN, HARAGI-IRRITS.
Aragi-griñak, zaldun ametsak, / Loiolako jauretxea, / dana ukatuta, lei bat bakarra / dizut, besterik gabea. SMitx Aranz 168. Nekez, sukarrez, aragi-griñaz billa nai zindudan Zu, Iainkoa Iauna, ez ezagu-argiz. Or Aitork 62. Edari-zale ta aragi-griñea, jasangatx, igarian dabil emakume ta gizonezko oneen gorputzetan. Erkiag BatB 134. Kristau garbi ta zintzo izan nai badezu, ez zaitez joan zure aragi-griñak asetzera. MAtx Gazt 59.
v. tbn. Etxde JJ 142.
azpisarrera-22
HARAGI-IRIN. Harina cárnica.
Arrai-iriñ, aragi-iriñ eta lapa-autsak dute geiena [kare eta fosforua] . Oñatibia Baserria 69.
azpisarrera-23
HARAGI-IRRITS. Deseo, apetito carnal. v. HARAGI-GRINA, HARAGI-ATSEGIN.
Aragi-irritsa astun da, aragizko baita. Or Aitork 88. Goizetikan gaberaño beraganako aragi-irritsak menderaturik naukate. Etxde JJ 115. Aren arpegia ikusi-ala, aragi-irritsetara grinatuaren antza artu zion. Zait Plat 85.
azpisarrera-24
HARAGI-JALE. v. haragijale.
azpisarrera-25
HARAGI-JAN. Comida de carne.
Parrillan erretako aragi-jan ugari egin genduzan. Gerrika 238.
azpisarrera-26
HARAGI-JENDE, HARAGI-KENTE. Cosa de carne, producto cárnico. v. HARAGI-GAUZA, haragiki.
--Zer yago debekatzen da baruegunean? --Jatea aragi-genderik, ta garizuman arrautze ta esnegenderik. LE-Fag. Barur egünian ezta egin behar pairü bat baizik, arratsen kolazione arhin bateki; eta zunbait aragi kentetarik jatetik begiratü. CatS 53.
azpisarrera-27
HARAGIKO. (Urt IV 250, Dv).
a) De la carne, carnal. "Carnalis" Urt IV 250. "Qui appartient à la viande" Dv. v. HARAGIZKO.
Haragiko bekhatuén gorputzaz billuzirik. "Des péchés de la chair". Lç Col 2, 11. Haragiko satsutasunak xahutzen dituenak. Lç 1 Petr 3, 21 (He haragia bere lohigunetarik garbitzen duenak). Ihes egiten dio munduari, gaitz daritste haragiko guthiziei. SP Imit III 54, 4.
b) "Ko. Sólo un ejemplo he podido recoger en que este sufijo sea derivativo pasional. Ez, eniz gaznakoa ez aragikoa, no, no soy aficionado ni al queso ni a la carne (BN-baig)" A Morf 204.
azpisarrera-28
HARAGI-LOTURA ( (Lar, Hb)). "Cópula carnal" Lar.
azpisarrera-29
HARAGI-MAMULA. "Tajada grande de carne (L-côte; Lander)" DRA. Cf. mamula.
azpisarrera-30
HARAGI-MOTA (Animal) criado para producir carne. v. HARAGITA(RA)KO.
Abere mota asko arkitzen dira. Bikor mota eta aragi mota. "Especie propia para sebo y especie para carne" . It Dial 71 (Ur aragi muetia; Dv zihotsu den mota eta haragitsu dena, Ip haragitsü direnak).
azpisarrera-31
HARAGI-ODOL. Carne y sangre.
Iraitzi zenitun, eta aien ordez Zu sartu, atsegin oro baiño atsegiñago, ez aragi-odolentzat. "Sed non carni et sanguini" . Or Aitork 212. Zergatik diot au? Aragi-odolek ezin baitu iritxi Iainkoaren iaurerria. Or QA 201.
azpisarrera-32
HARAGI-PIZAR. "Pedacito de carne, aragi-pizar" A Apend (s.v. pizar).
azpisarrera-33
HARAGI-PUSKA. Trozo, pedazo de carne. v. HARAGI-ZATI.
Egotzi zerauzten bere aitzinera, erbi bat eta haragi puska bat. Ax 87 (V 59). Soñekoarekin batean aragi puska andiak kentzen ziozkatela. Lard 456. [Oillarrak] buru gaiñean bazuen / Haragi puska bat. Gy 219. Zerbitza zazu gazituarekin edo arroltze frijitu edo haragi puxkekin. ECocin 29. Artu zazute aragi puska bana eta eran zazute [...] ardo zar ontatik. Zab Gabon 66. Bele beltxak haragi / puska bat mokoan, / Jan gogoa zadukan, / haitz baten kaskoan. Zby RIEV 1908, 759. Eta horrela ezarri zioten gure Jesus maiteari bere gorphutz guztia. Haragi puskak dilindan eta hezurrak ageri. Jnn SBi 29. Odola xurrutan badoa, / haragi puskak dardaran daude. / O, zenbat hezur karraskatuak. Balad 248. Proknek Itis semearen aragi puskak eman zizkion Tereus bere senarrari iateko. Ibiñ Virgil 119.
azpisarrerakoSense-33.1
Lursagarra, usaidun belarrak eta aragi puskatxar bat.JAIraz Bizia 41.
azpisarrera-34
HARAGI-SALDA. Caldo de carne.
Aurten buldarik artu eztegu, eta nai dezute aragi-salda artu? Urruz Urz 25. Aragi, aragi-salda ta arraia ez beste edozein janari artu dezakete barau-eguneko gosari ta apari-ariñean Bulda oiek dituztenak. KIkG 64. (KIkV 79 okela, okela-salda ta arraña)
azpisarrera-35
HARAGI-SALTZAILE (Urt IV 250, H). Carnicero, vendedor de carne. "Carnarius" Urt IV 250. "Qui vend de la viande" H (s.v. haragizalea). v. harakin.
Usurerubak [...] ardao salzalle, aragi salzalle, errotari, dendari [...] ta beste euren opizijuan ekanduz oostuten dabeenak. fB Ic III 165. Ogi, ardo ta aragi saltzalleak. Ag G 220.
azpisarrera-36
HARAGITAKO ( -tako BN-arb ap. Gte Erd 149), HARAGITARAKO. a) (Adnom.). (Animal) criado para producir carne. "Aratxe hori haragitako da (BN-arb)" Gte Erd 149. v. HARAGI-MOTA.
Zer lagunduko liguke bada janariak, oietaz biziko bagiñe, aragittako zezena bezala? Inza Azalp 145. Bei bat, aragitarakoa, saldu genduan Leitzera. JAzpiroz 197.
b) (Adv.).
Orrelako perietara dijoazenak, umetarako txalik ezin saldu baluteke, badute aukera berriro txalak ikulluratzeko, edo aragitarako saltzeko. EAEg 26-11-1936, 393. Epaipetua egoan [idiskoa], ostera, aurretiaz; baldin bizirik iraunerazoteko, norbaitek, aragitarako baiño diru geiago eskeiñi ezik. Erkiag BatB 50s.
azpisarrera-37
HARAGI TXIKITU. Carne picada.
Tipula errellenatuak. Tipula onak egosi eta kentzen zaizte erdiko tripak, osorik geratzen diran moduan [...] betetzen dira aragi txikituz etc. Cocinan 12. (v. tbn. otro ej. en la misma pág.)
azpisarrera-38
HARAGI-TXULA. "Aragi-txula, pedazo de carne" A (s.v. txula).
azpisarrera-39
HARAGI USTEL. v. haratustel.
azpisarrera-40
HARAGI-UZTE. Abstinencia de carne. v. bijilia.
Laugarrena, Ama Eliza Doneak agintzen duanetan aragi uzte ta barau egitea. KIkG 60. Aragi-uzteko agindua austen dutenak, oben astuna egiten dute. Ib. 63. Ete-dago Españan, egun batzuetan aragi-izte ta barau egin bearra kentzen dauan berarizko legerik? KIkV 78. Urrena Aralarreko egiña dute dei / zerua beartzeko ein bear dala mei (mehe, aragi-uztea, bijilia). Or Eus 248. Bi illabeteko aragi-uzte ta baruak. EG 1956 (3-4), 31. Bariku baten, aragi-izte eguna izanagaitik txuleta eder bat jan eban. EgutAr 10-4-1957 (ap. DRA). Barau eta aragi-ixte egunetan. EgutAr 10-2-1959 (ap. DRA). Barau eta aragiuste egunetan. EgutAr 11-2-1959 (ap. DRA). Aragi ixte eta / barau egitea / ez eban onartu ta / alegrau jentea. Ayesta 63.
azpisarrera-41
HARAGI-ZAFLA (B ap. Izeta BHIzt2 ), HARAGI-XAFLA (A). "Tajada de carne" A (s.v. xafla). "Aragi zafla ederra" Izeta BHizt2 (s.v. zafla). v. zafla I (2), HARAGI-ZERRA.
Bagintuen oraino bidekotarik botoila bat arno, bi haragi zafla eta ogi erdi bat. Prop 1897, 139.
azpisarrera-42
HARAGI-ZATI. Trozo, pedazo de carne. v. HARAGI-PUSKA.
Gelditzen zaizka ortz artean zenbait aragi zati. Mb IArg I 278. Gaisotuten dirianak artu daruez edaari mingotx, ta iguina emoten dabeenak, ta bein baño geiagotan itxi daruez aragi zatijak ebaten. Mg CO 94. Txakur batek bere aoan aragi zati bat zedukala. VMg 5. Ora bat, dio, zoala haragi zathi bat ahoan zeukala. Gy 127. Gogor inkaurik eguan / Soñeko deuna / Aragi-zatiz / Batera kentzen / Asi yatzuzan orduan? Enb 103. Atzaparretatik aragi-zatia kendu nai dioten katu asarreak bezela. TAg Uzt 231.
azpisarrerakoSense-42.1
Zirkunzisioa, edo [...] aragi zatitxoaren kañibetazko kentzea.Ub 20.
azpisarrera-43
HARAGIZ BATU (V ap. A; Añ). "Acceso, acto carnal, (c.) aragiz [...] batutea" Añ. "Tener coito" A.
azpisarrera-44
HARAGIZ BILDU (G ap. A; Lar, Añ). "Acceso, acto carnal, aragi]t[z biltzea" Lar. "Acceso, acto carnal, (c.) aragiz biltzea, batutea" Añ. "Tener coito" A. La forma aragitz de Larramendi pasa a Hiribarren como"coït, conjonction charnelle", sin duda por confusión con el suf. -tza.
azpisarrera-45
HARAGI-ZERRA (c. ap. A, s.v. zerra ), HARAGI-XERRA, HARAGI-XERRADA (G-goi ap. A Apend ). Filete, tajada de carne. "Aragi-xerrada, chuleta (G-goi)" A Apend. v. tajada.
Arrautzopill, aragizerra, tripaki gozo ta beste orrelako. Ag G 25. Jan zuten gogoz, onetik edo merketik, aragi serra edo ogi zatia, bakallao errea edo tipula gordiña. Ib. 325. Aragi-xerra baten gora-beragatik. Anab Usauri 118. Aragi zerra bat eman zioten ogi tartean jarrita. Etxde JJ 159. Aragi-xerra bana ogiaren tartean, eta beste baso bana edo bina ardo. Salav 103s. Eta gazta pusketa edo aragi zerra bat. Lab SuEm 169. Lengoaz gaiñera aragi-xerrak piper morroakin. JAzpiroz 135.
azpisarrera-46
HARAGIZKO (SP, Urt IV 251, Lar, Añ, Dv, H), HARAGIAZKO. a) De carne, carnal. "Haragizko, charnel" SP. "Haragizko bekatua" Ib. "Carnal, cosa de carne, aragizkoa, okelazkoa" Lar. "Adúltero, besterenaz aragizko bekatugillea" Ib. "Ayuntamiento carnal, aragizko batzea" Ib. "Lujuria, [...] aragizko bekatua" Añ (v. tbn. la misma fórmula para "fornicación" y "obscenidad"). "Deleite sensual, aragizko atsegintasuna" Ib. "Venéreo, (c.) aragitia, aragizko gauzeetara emona" Ib. "Cópula carnal, aragizko batzea" Ib. "1. mets fait de viande; 2. en langage de l'écriture, qui est de chair, par opposition à ce qui est insensible" H.
tradizioa
Tr. Haragiazko se documenta en textos vizcaínos, mixanos y suletinos, sobre todo en antiguos.

[Eskribatua] ez harrizko tauletan, baina bihotzeko taula haragizkoetan. Lç 2 Cor 3, 3 (Dv haragizko bihotzetan). Bekhatu mortal buruzagiak dira zazpi. [...] 3. Haragizko bekhatua edo emakhoitasuna. Mat 26. Ezkonduak eztirenen arteko haragizko obrak eta are gehiago besarkak, musuak [...]. Ib. 114. Haragizko atseginak naturaren kontrara / Har detzana, kondemnatzen diat suko penara. EZ Man I 13. Haragizko bekhatuan barrena sarthua. Ax 221 (V 147). Seigarrena, eztagigula aragiazko pekaturik. Cap 8 (cf. ib. 94 aragiagazkoa). Zure izen sainduaren amorioa isur ezazu ene baitara haragizko amorioaren orde. SP Imit III 26, 3. Badidurite arrokek / Direla haragizkoak, / Eta halaber gizonak / Direla arrokazkoak. 72. Seigarrena, ez aragiazko pekaturik egitea. Arz 43. Hala egiazko sosegu hura ez daiteke kausi gizon haragizkotan, munduko spirituak darabilzanetan. Ch I 6, 2. Lehen guzia haragizko zena [graziak] guzia spiritual egiten du. Ch III 54, 18. Aragizko bekatu baten zikinkeria. Mb IArg I 128. Burnizko biotz au kendu ta arren aragizko bat indazu. Cb Eg II 132. Ez dugu ezarri behar gure fidantzia eta ohore guzia giristinoaren izen xoilean, yuduek haragizko sakrifiziotan eta Abrahamen izenean ezartzen zuten bezala. Lg I 250. [Ez naiz] gizon haragizko eta lurreko bat baizen. Mih 94. Haragiazko obra eztük gutiziatüko, Ezkonzan bezik. CatLan 14. Eztá ikústen [Jangoikoaren aurpégia] aragisko bégis, baña bai arimarén bégias. LE Doc 55. Ukaturik biotzetik pentsamentuz, berbaz eta obraz persona atziakanako aragizko atsegintasun mueta guztiak. msOñ 231r.
( s. XIX.) Nola piztuko ez da anziñako amorio edo oniritzi aragizkoa? Mg CC 186 (CO 278: oneretxi edo kariño aragikorra). Zeinbat bider enzun dabee [...] diriala pekatu pensamentu konsentidu, aragizko edo borondatez artubak? Mg CO 28 (228 aragijazko). Bada oraindiño polborea baño prestago erexegiten da aragizko amorea. LoraS 25. Hizketa loi, edo jostatze, edo ukitze aragizkoak. Gco I 433. Batzuek ezkontzen dira aragizko atsegin loiakgatik bakarrik. AA II 98. Begira, izan ote dezun aragizko itzak esateko oitura lotsagarria. Ib. 119. Gurari txar guztietati nausijenak [...] diriala Andiguria, Ondasunguria ta Aragizko gusto guria. fB Ic II 268. Bijuaz urrin geure Elexetati orrako luurrezko ta aragizko bijotz lizundubak. fB Ic III 307. Galduten da [...] [arimako garbitasuna] modu askotako eskuka ta mosu aragizkuakaz. JJMg BasEsc 111s. Aragiazko atsegin zoro, zikin, [...]. EL2 65. Gure aragizko yazteko zar, urratu eta zantarragaz yanzirik. Zav Serm I 17. Ez nitzautzue mintzatu ahal izan gizon izpirituzkoei bezala, bainan bai gizon haragizkoei bezala. TB 1 Cor 3, 1 (Lç karnalei, He gizon haragikor batzuei, Dv haragitsu batzuei). Ez othe zarete haragizkoak, eta ez othe zarete gobernatzen gizonen arabera? Ib. 3,3 (He haragikoiak, Dv haragitsu, IBk haragikoi). Haragizko lokharrietarik atheratua, merezi dezan heltzea Zeruko erresumako loriara. JesBih 463. Eta Berboak hartu du haragizko gorputz bat, eta egon izan zen gure artean. CatLuz 40. Batetik aragizko edo gorputzeko losentxa eta munduko itxodongizunak zituela. Aran SIgn 12. Aragiazko plazerer orori ükho egitia. CatS 60. Aragizko atsegiñak. Legaz 31. (Asarre) Aizazu, ni naiz ezur da aragizkua, ez plumazkua. Sor AKaik 124. Lenago arrizkua zana ta sentikaitza, orain aragizko biurtzia eta sentikor. Bv AsL 219. Mariak aragizko khorpitz batetan ekharten zian arima bat [...] Aingüriena beno argitiago zena. Ip Hil 45. Berunezkoa ala aragizkoa dot ene seme au? A BeinB 77. Zer da loikeria? Da aragizko zantarkerien eta atsegin loiyen gurari erabagako bat. Itz Azald 176.

( s. XX.) Hezur eta haragizko zaldiez gira mintzo. JE Bur 199. Etzuen ezagutu, etzuen arekin aragizko artu emanik izan iñoiz ere. Ir YKBiz 20n. Gure aragizko zaletasunak, dollorrezko kutiziak. ABar Goi 19. Ni neure griñen bidean ninderamazun, griña aiek buka zitezen; eta aren naikari aragizkoegia, merezi-miñez zendun zigorkatzen. Or Aitork 114. Hegiaphaliako nagusi gaztea [...] txit aula zela aragizko gaietan. Etxde JJ 200. Aragizko gosea ase. Ib. 165. Aragizko griñak deituta. Ib. 207. Aragizko pekatua. Uzt Sas 216. Aragizko bezela / gu ere argalak; / dauzkagun griña auek / eztira makalak. Olea 29. Ez natzaizue mintzatu ahal izan, espirituzko gizonei bezala, haragizkoei bezala baizik. IBk 1 Cor 3, 1. Emen aragizkoak gera danak. BBarand 172. [Peruri] Leturiak ongi ezagutu zuen neskatxa batenganako maitasun berorik ere ez zaio ernatzen. Haragizko jolasetara iraultzen da gehienaz inoiz edo behin, gogo gaiztoz bezala. MIH 336.

v. tbn. Harb 361. FPrBN 25. CatLav 129 (V 69). Mde Pr 148. Lasa Poem 58. Alzola Atalak 37. Aragizko: FPrS 14. Bp I 57 (47 aragiazko). Ub 14. CatLlo 47. Azc PB 23. CatUlz 51. Altuna 13. MAtx Gazt 31. Arti Tobera 272. Gand Elorri 15. Erkiag BatB 199. Aragiazko: Astar II 133. CatBus 6. UskLiB 86s.
Lujurioso.
Alexandro andijak negar egiten eijeban, mundu bat baino ez egualako. [...] Munduko guztiak irabazteko ustia eban. Ta gitxi eritxon mundu guztiari bere agindu lekutzat. Nos aspertuko ete da aragizkua gorputzaren gustoz? Zaartuta bere ez. fB Ic II 250s.
b) (Uso sust.). "Deshonestidad, (c.) desoneskeria, aragikeria, aragizkoa, loi-zikinkeria, andrakeria" Añ.
Ta daukan bizi eraan, guztia da luurreko gauzen arduria, zer egina, priisia ta aragizkua. fB Ic III 319. Ekarten deutse bere aurrera andra ezkondu bat aragizkoan bear ez ebanagaz topadu ebeena. Zav Serm I 38. Herodes legez aragizkoetan ondaturik bizi direanak. Ib. 12.
azpisarrera-47
HARAGI-ZUKU. "Aragi-zuku (R-uzt), [...] caldo de carne" A (s.v. zuku). v. HARAGI-SALDA.
haragi
<< hantu 0 / 0 2 harpa >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper