(
V, G, AN, L, BN, S; SP,
Ht VocGr,
Lar,
Aq 947,
Añ,
VocS
136,
Gèze,
Dv,
H),
gan (
Ae),
kan (
Sal, R)
Ref.:
Bon-Ond 171; A (an, gan, kan); Lrq; Iz Als , Ulz 413; Etxba Eib ; Elexp Berg .
"Allá, allí"
Lar, Añ.
Tr. De uso gral. La forma
gan se documenta en textos aezcoanos (
CatAe 38), y
kan en salacencos y roncaleses (
CatSal 39,
CatR 39, Mdg 136).
An zan Presebal bere.
Mondr 7.
Batre minik heben eztuk, lekot ialgi nahia; / han direnek bethi die suian pena handia.
E 243.
Gero iauts zedin Kapernaumera [...]: eta egon zitezen han, ez anhitz egun.
Lç Io 2, 12.
Txakurtxo bat an eldu zan / uraldeti eizketan.
Lazarraga A25, 1197v.
Bilbao, an bere dongeak birao.
"Maldición"
.
RG A, 32.
Zer da gauza oberik joatea baño mezara, eta an [bekatu] aietatik libratzea.
Ber Trat 108v.
Hierusalem eginen du Probinzien burua / Eta han du urguillurik ifiñiren Tronua.
EZ Man I 68.
Itzalpean, kanaberaren estalgunean eta gerizan egiten du bere loa, han pausatzen du.
Ax 39 (V 25).
Lotu ebeenean koluna edo abeari eta an azotadu ebeena.
Cap 134.
Non hona, han huna.
O Pr 338.
Hondatua zinen ezdeus zahar hartan, eta han ginundezke orai ere.
SP Phil 33.
Ostian izateko, Iesüs-Krist elkhiten deia zelütik, ala ordü berian han ere dago?
Bp I 72.
Zenbatenaz hemen zure burua guphidesten baituzu gehiago, hanbatenaz gehiago han sofrituko duzu.
Ch I 24, 3.
Dei gaitzazu zerura an xakin zagun zure gloria.
SermAN 4r.
Orrekin atea iriki det an sartzeko eta bizitzeko.
Lar SAgust 15.
Nun ere beita zure tresaura, han düzü zure bihotza.
Mst III 48, 6.
Uste gabeko lanze triste onek an zeuden guziai lastima andia eman zien.
Cb Eg II 175.
Zohazi, egizu zure nausia yakintsun han duela sarri Elia.
Lg I 352.
Onhetsazu munduaren ganik urrun bizitzea, eta ez zaitezela han ager premiaz baizen.
Mih 19.
Eraman zuen erekin Ijitora, ta an egondu zan luzaro.
Ub 21.
Hain da eztia / Jaunaren legea [...]. Ene gustu handia / Han dut ezarria.
Monho 84.
An agertuko dira ni esetsi ta salatuten, tentatu ninduen deabruak.
Añ
EL1
30.
An gurdiaren aldean zijoan Oza.
AA I 429.
An duaz, ta an dabiltz edozeiñ modutan.
JJMg BasEsc 133.
Aingeru zerukoak / lurrera etorriyak / Jesusen ingurutan / an daude guztiyak.
Echag 31.
Nigar egiten badute zeren diren Zerutik urrun, han izanen dire errezibituak.
Jaur 380.
Begiratu infernuko laba gorira, eta zenbatu egizuz al badozuz an dagozanak.
Ur MarIl 44.
Esan zien etxera joan zitezela, Benjamin zekarten artean Simeon an geldituta.
Lard 55.
Aski da herriko-etxera goatea eta nork-berak han ikhasiko du.
Dv Lab 63.
Arturik besotatik eta buruko illietatik, beste batzuek gorputzetik, an daramate indarrian.
Bv AsL 95.
Eta bere baitharatu zenean, han zuen Jesus-Haurra.
Jnn SBi 12.
Nun artzen da Amerikan / an lango kaferik?
Azc PB 209.
(s. XX)
Potiñak errira sartu ziraneko, an egozan nasa gañean emakumeak.
Ag Kr 66.
Han bizi izan da lüzez han hil.
Const 42.
Sartu orduko, sakristaua han dugu edergailuen erakusle.
JE Ber 22.
Erregek urerat saltu egin zuen, eta han itho zen.
Barb Leg 134.
Eta etxera juanik, an eukan asto zar-zar bat artu eban.
Otx 17.
An dator Campoamor andereñoa. Or, apaiz lodikote bat.
Ldi IL 22.
An egin zizkoen eskariai makurtuz, bertan gelditu zan.
TAg Uzt 198.
Gelan ibiliz, han zeudenen hizketaldian parte hartuz.
Mde Pr 334.
Zuriñe an mendi-tontorrean malkoz ta otoiez ari zan unean bertan.
Erkiag Arran 186.
Goizian-goiz, an juan ziran Pattakia ta Trapu-Trapu Elorria alderutz.
SM Zirik 35.
Gidariak esan zidan an neskak amabi urte aldean ezkontzen dirala.
Anab Aprika 54.
Ba da an txoko bat, aukerakoa kristau bat zutik artzeko. An sartzen da.
NEtx LBB 105.
Joan zirelarik kanporat, gaineratikoak, batekin eremaiten zuen elizaraino, eta han ezkontarazten.
Ardoy SFran 186.
(Encabezando una oración exclamativa).
Baldin bere haserre hartan kolperik egin badu [...]. Han dira zinak eta minak, han dira kexadurak, izerlekak [...] eta marazizinoak.
Ax 282 (V 188).
Idiskoak urratu zituen lokarriak [...]. An ziran putzak, an ostikokak, an orroak, an aoko pitsa.
VMg 85.
Batuten da ara gizon-tegia / ateraten yake zaragia. / An bai zala atsegin atsegina!
Zav Fab,
RIEV 1909, 31.
An izan dira suspiriyo ta / guztizko sentimentubak.
Ud 140.
Bear zan gatza / bataiatuteko umea, / ta an izan zan esturea!
Azc PB 247.
Au jo ta bestea zapaldu, ukabilka, makilka ta arraioka, an izan ziran angoak eliz-aurreko enparantzatxoan.
Ag Kr 175.
An bai garoa ezko, iori ta usaitsu!
Ag G 364.
Gonburu beterik zan / Euzko-Batzokija. / An zan alaitasuna! / An bai gastedija.
Enb 208.
Etxe aretan auspo-soñua entzuten zan, eta beraz batera barre-algara andiyak, iji ta aja ta ujujuak. An ebillan zarraparria!
Kk Ab II 160.
Elgar adituz, xaramelatuz, / han zen han loria! / Pestaren lehen buru / beti gazteria.
Etcham 126.
Oi han zen kantua!
Ib. 195.
An zan gure pena! / Oletan azkena...
Or Eus 212.
An izan zan izatekoa!
Erkiag Arran 56.
Han izan zan bai gauza polita!
Osk Kurl 86.
Eztabaida gorrian ari ziran mokoka. An ziran angoak!
Zait Plat 151.
An izaten ziran soñuak, keak eta autsak!
Salav 89.
An izaten zan dibertsiua / ontzak esnatzen baziran!
Uzt Sas 212.
An ziran komeriak.
TxGarm BordaB 135.
v. tbn.
Arrantz 106. NEtx LBB 143.
(Seguido de sust. o adv. de lugar en casos locales de decl. distintos del ines.).
Han goititik, loriatik, hanbat kredit eta esku dun lekhutik.
Ax 365 (V 241).
Hangaintik itzul litezen.
O Po 62.
Izanen da zure odola / gure itsaso gorria; / han barrena dut hondatuko / ene bihotz egarria.
Gç 108.
An beko lur hartan.
Mb IArg I 228.
Infernua dala nere betiko tokia esanaz, botatzen naute an bera.
Cb Eg II 120.
Batzuek Bilbaokoak zirala, besteak Madrilkoak, Karizkoak, ta eztakit nun an urrutietako batzuek.
GavS 5.
Irtengo dira an beko su eta garren artetik.
AA III 539.
An gora joatean.
It Fab 53.
Yupiter hartzdun onak han goietik / Egortzen eztu hexurrik.
Gy 284.
Hura ere an urrekoa eta euskalduna nunbait ere zan.
Aran SIgn 43.
An beko arri pausoetan.
AB AmaE 271.
An inguruko lagun guziak.
Mok 11.
An beiko sasian arkitu dugu.
Or Mi 69.
Begiratzen det urrun... an gora!
EA OlBe 56.
An urrunera begira paratuta.
Erkiag Arran 162.
Danak berari begira berriz / an jirako neskatillak.
Uzt Sas 188.
Ez du behinere han behera eroriko larririk eginen.
MEIG III 78s.
v. tbn. Arr GB 51. A Ardi 88. Urruz Zer 89. TAg Uzt 239. Onaind in Gazt MusIx 152. Berron Kijote 115.
(Con bertako, bertatik...; cf. infra HAN BEREAN).
Galduko dute an bertako izarrak beren tokia.
Mb IArg I 59.
An bertatik su izugarrizko negarra dariela.
Ib. 258.
Zenean ephea iragan badathor han berera.
Gy 48.
An bertako [illargiko] gizonak dagozak, nik liburu batian irakorri najuan.
SM Zirik 108.
Nik uste nuan an bertatikan / banijuala zerura.
Uzt Noiz 21.
HAN-HAN .
(Con izan
).
a)
Andar cerca, ser cosas parecidas.
Agindutia ta parkatutia gurasuentzat an an dira.
fB Ic I app., 17.
b)
Bada ha-han [=hara-han?] holako herrian, jaun gazte bat nehor guti bezalakoa.
HU Aurp 208.
HAN HARA.
a)
(H),
HAN HARAT (H).
A partir de entonces.
"[Han] précédé ou suivi de hara, harat, à partir de là, de ce lieu, de ce point; à partir de ce moment là"
H.
Ezen hartzaz egiteko gudu gehiagorik / Han hara eztuketela badakite biderik.
EZ Man I 50.
Han hara egonen dire Zeru khexak geldirik.
Ib. 89.
Ez han hara bidaltzeko dilubio handia.
EZ Man II 112.
Kadran-orratzak, / burdin-aitz latzak / hunki-eta buztan mehea, / xuxen, han hara, / eguerditara / diadukan punta xehea.
'
Une fois que la rugueuse pierre de fer a touché sa mince queue'
.
O Po 10.
Lekaio alfer, xaz esteiari, aurten haur eder, geurtz iaun, han hara lander.
"
Et enfin deviendra gueux"
.
O Pr 301.
b)
(
Dv).
(Hacia) allá, adelante, lejos.
Han harat zohan Iñazio erdi buluzia, jana eskatuz, hotzez ikharan, elhurrez elhur, mendiz mendi.
Laph 64.
"Arrangez-bouz" egiten dio atsoak begi zorrotz batekin, besoa han harat aurdikiz.
HU Zez 130.
Noizpeit azkenean sartu da bitorios, burua gorarik, kana besoaz han harat bermatuz, Napoleon Clerch, apez, fraide, serora desarmatuen garraitzalea.
Ib. 170s.
Español edo italiano ala bertze arrotz gaixtagin batzu nola dituzte bi jandarmek hartu-eta, han harat eremaiten Frantziako zedarrietarik kanpo.
HU Aurp 92.
Beha gazteak ez diren bermatzen, / Ez dutenetz pilota han harat airatzen; / [...] Jesus! Etzazkotea eskuak urratzen?
Ox 181.
Ori, zaut hasten besotik harturik ene laguna, zelhaia erhiaz erakusten zaundalarik: Egiak baditu hiru itxura, baldin beha egoiten bazaizkio aitzinetik, parrean, edo, han harat joan eta, gibeletik.
JE Bur 162.
Lanen goraberak zuzendu bearrez an-arat biali zuten gure gizona.
FIr 134.
Bihotza urratzen dautan / Harrabots bat egun hautan / Haizeak han harat baiterama.
Iratz 24.
Samsonek besokaldi batez lokarri guziak hautsi eta han-harat igorri zituen.
Zerb IxtS 48.
Adinean han-harat gana [erretor] hura ere.
Herr 20-2-1959 (ap. DRA
).
Agian xede hori obratuko du sobera denbora galdu gabe, ezen trinketeko sasoina han-harat joana da jadanik.
Herr 29-3-1962 (ap. DRA
).
Platonek harako bideak edo bidexkak idekitzen zituen, eta idekirik uzten, bakotxa han-harat abia zadin bere ahalen eta gogoaren arabera.
Lf (
in
Zait Plat XV
).
Udako egunak han harat joaki-eta.
Larre ArtzainE 215.
(
Han-hara nonbaiteko
).
Hemen hurbileko ala han-hara nonbeiteko fraide eta serora etxe zonbatekin ez zaukan [atxikimenuda]?
HU Aurp 148.
HAN ARTE.
v. anarte.
HAN BEREAN,
HAN BERTAN (Lar).
Allí mismo. "(Aquí, allí) mismo, emen bertan, an bertan" Lar.
Tr. La forma propia de la tradición septentrional es han berean, y la de la meridional an bertan.
Mirail bat nik ahal banu hala luien donoa, / neure gogoa nerakutson sekretuki han barna, / han berian nik nakusen harena ere nigana.
E 143.
Eta zen han berean konpainia bat.
Lç Act 1, 15.
Guri ere egikeguzu, / arren, othoi, grazia / han berean pasatzeko / bozki berze bizia.
EZ Noel 112.
Erhaztun bat galtzen duzunean, han berean galdu zenduen lekhuan gelditzen da.
Ax 78 (V 52).
Han berian eskriturak erraiten dian bezala.
Tt Onsa 43.
Majestadea ziagok / han berean estalirik.
Gç 64.
Han berian, plañitzeko arrazurik eman gabe, hil artio fidelki iraitia.
Mst I 17, 1.
Hitz egiten zuten an bertan jaio-aziak eta beti bizitu balira bezain zuzen.
Mb IArg I 344.
Hirriskuan lakhet duena, han berean galduren da.
Lg II 147.
Testamentuko Kutxa an ifintzeko, ta an bertan ofrendak [...] eskeintzeko.
Ub 42.
Egiteko eskudak / an bertan soluan.
Mg PAb 142.
Gabian bere geldituten badira neskatillaak an bertan, sarri gizaseme nasaijeen artian.
JJMg BasEsc 119.
Eta du mement berean / Leher egiten han bertan.
Gy 257.
Ondorengho egunetan an bertan egon bearko ziran.
Lard 87.
Ondoak mozten dituzte, kozkorrak utziz han berean.
Dv Lab 365.
An bertan altxatu bear zuala [...] gurutzerik aundiena.
Zab Gabon 106.
Halarik ere Salbatzaile Jauna egotu zen han berean bertze bi egun.
Jnn SBi 25.
Eraiki zien han berian Eliza bat.
Ip Hil 193.
(s. XX)
An bertan sortuten dira lapak eta mutxilloiak.
Ag Kr 139.
Eta bethi xutik badaude eguerdi artio, han berean, erostuna noiz agertuko zeien.
JE Bur 169.
Ez othe zuen hobe oraino, han berean, Ortzaizen gelditzea?
Barb Sup 47.
Frantzian jaiua da, / an bertan aziya.
Tx B I 198.
An bertan dut lan egiten.
Mde Po 41.
Ganbara berotua. Han berean janen diat ene jateko puxka.
JEtchep 79.
Tabaku erreten dakusaz an bertan bere norbaitzuk.
Erkiag BatB 192.
Zertarat jin hizen hunarat!... Zerendako ez hizen han berean zerbait laneri lotu.
Larz Iru 56.
Han bertan utzi dute.
(Canc. pop. in
Larz Senper 102
).
Dorre-Garaietako Madrigalen Gaztelako Lagundi-Buru autatzen; andik egun gutxi barru an bertan iltzen ere.
Gazt MusIx 58.
Bateatu zuten herriko Eliza ttipian, oraino han berean ageri den batea-harrian.
Ardoy SFran 68.
Guk gelditu behar genuela han bertan edo pixka bat aurreraxeago.
MEIG IX 67.
v. tbn. Mat 190. Jaur 398. Arg DevB 178. Hb Egia 146. Elsb Fram 124. Zby RIEV 1908, 419. HU Aurp 77. StPierre 13. Ir YKBiz 353. Zerb Azk 63. Xa Odol 140. Etchebarne 70. Larre ArtzainE 87. An bertan: Cb Eg II 165. Aran SIgn 87. Inza Azalp 71. Alz Ram 84. JMB ELG 24. Anab Aprika 77. Zait Plat 75. Uzt Sas 56.
Allí mismo, en aquel mismo momento.
Eta gero balin balit respuesta bortitza [...] / duda gabe eror nainde han berian hilhotza.
E 147.
Esan zion nere lagunari an bertan kenduko ziotela burua.
Mb IArg I 392.
Ozak hartu zuen atrebentzia: erori zen han berean hil gogorra lurrerat.
Lg I 301.
Ezpataz zian bere khorpitza igaran ta hil han berian.
Egiat 174.
Zuaze ama Birjiniaren imajiña baten aurrera, etzun zaiteze an bertan.
Mg CO 272.
Aserratu zitzaion Jaunari, eta an bertan ill otzak geratu ziran.
AA I 429.
Han berean hil behar bazine bezala.
Dh 223.
Itorik uste zuen / geñditu an bertan.
It Fab 256.
Eziñ egiñ gogor, ezin itzuri gan: / Itho zuten han berean.
Gy 147.
Zesar-gana apelatu ez balu, an bertan askatuko zuela.
Lard 530.
Konfesatzeko asmo edo propositu sendoa an bertan egiñ.
Arr May 82.
Puska hek han berean utz zetzala.
Jnn SBi 60.
Jesüsek entzün zütian haren aihoak; eta han berian hil izan zen.
Ip Hil 188.
Harek, zakien hura eta uste zuen hura erranen zauntzun beti, han berean, buruz buru, hitzez hitz, berehala.
HU Aurp 108.
Gau hartan jakin nuen gure soldadoek lehertu zituztela Alemanak han berean.
StPierre 14.
Ustez eta Katzo atherako zaioten han berean, liburu handi hartarik.
Barb Sup 89.
Galtzen dut han berean ene barneko gozoa, egun guzian ukan dutan hoberena.
JE Ber 88.
Al-izan balu, an bertan emango ziokean jipoiaren ordaña morroi lotsagabeari.
TAg Uzt 185.
Aphez xaharrak, bere zazpi bothereak bildurik, han berean eskumikatu omen zuen "kaputxin gezurti alaena"!
Lf Murtuts 5.
Eta han berean sendatu zen emaztekia.
"Ex illa hora"
.
Leon Mt 9, 22 (Lç ordu berean, He, Dv, Ip, Echn, IBk ordu beretik, Ur ordu artatik, Ol bertatikantxe, Ker arrezkero, IBe une artan).
Habala khaldüz dütügü / hitzart eta, han berian / lekü lekian, moxkoiltü.
'Décimés'
.
Casve SGrazi 162.
Eta arrebak ez utzi nahi edatera, han berean hilen nintzala.
Etchebarne 58.
v. tbn.
AstLas 41. Hb Egia 25. Laph 172. Ox 127. Zub 59. An bertan: Sor Bar 43.
HANDIK
Tr. La forma andi se documenta en Lazarraga, Cardaberaz (CatV 7), fray Bartolomé, Azkue (BGuzur 133) y Orixe (cf. tbn. andi aurrera en Moguel y Guerrico); hanti en textos suletinos, y hantik, además de en éstos, en algunos bajo-navarros como Dechepare, Mongongo Dassança, CatLuz (3), Bordel (121), Elissamburu, Barbier (Leg 62) o Etchamendy (218). Hay handikan en textos de autores guipuzcoanos y de algunos labortanos como Argaignarats (DevB 14) o Etcheberry de Sara. Los aezcoanos emplean gandik, los salacencos kandik y los roncaleses kantik (v. CatAe 6, CatSal 5, CatR 5, Mdg 137).
a)
(V-gip; SP, Urt I 6, Ht VocGr 351, Lar, Añ, H; andi V-ple-arr-oroz; Lar; handikan Lar, H; andirik V-ger; hantik SP; hanti S; gandik Ae; kantik R). Ref.: A (andi, andirik, gandik, kantik); Lrq (hanti); Etxba Eib; Elexp Berg.
De allí; de aquel lado.
Tr. De uso gral., aunque escaso en los vizcaínos antiguos, en los que suelen aparecer
arik o
arean.
Eta eztute gerokoek hantik eskapatzerik.
E 25.
Nihaurk ere ukhen dizit zeinbait ere amore, / bana hantik eztut ukhen probetxurik batere.
Ib. 85.
Eta bi egunen buruan parti zedin handik.
Lç Io 4, 43.
Eta handik aitzinago iraganik, ikhus zitzan berzerik bi anaie.
Lç Mt 4, 21.
Andika etorriko da bizien eta hilen jusgatzera.
CredoZan 7 (Bet 6, Urqz 67, Mg PAb 162, CatLlo 6, CatBus 5 arik, Cap 6, VJ 8, Arz 18 arean
).
Atera oi dira andik bustirik begiak.
PasqTo 20.
Bear lukela egunoros meza enzun andik atratzen diraden ondasun eta probetxuen gatik.
Ber Trat 110r.
Gure zorrak pagaturik igan zela Zerura, / Handik ere dadukala gure gatik ardura.
EZ Man I 71.
Goratzapen hura, eta handik heldu den irabazia galtzen du bihotz gogorrak.
Ax 234 (V 156).
O orai balire hemen / handikan itzuliak.
Arg DevB 14.
Zenbait million urthe banu / Egon behar ifernuan, / Uste nuke handik libratu / Hek akhabatu buruan.
Gç 172.
Nola hamabost misterio horik ohoratzen dütügü, eta zer gozo hantik jiten zaikü?
Bp I 149.
Errobi [...], zeina jausten baita Izturiztik Itsatsura, handik Kanbora eta Uztaritza, eta azkenean Baionara.
ES 161.
Andik etorriko da.
OA 3.
Saintien bidia zuñ den ezagüt unduan, eztüzü behar hantik gibeltü.
Mst III 32, 3.
Andik Purgatoriora Jainkoak eraman ninduen.
Cb Eg II 206.
Botako dituzue erri batetik bestera, andik urrengora.
Mb IArg I 115.
Jesus etzen handik urrun.
Lg II 264.
Ez du galdeiten ea bethi Ejiptoan egon beharko duen; handik bihurtuko da.
Mih 104.
Sartu zuen preso: baña denboraz atera zuen andik, eta izan zan.
AA II 134.
Lur-pheza bat [...] lantu eta ontu duen ondoan, ezpadu handik fruitu onik biltzen.
Dh 217.
Tripan dauka bizirik iru egunian, ta andi aterata, bialduten dau predikeetara.
fB Ic I 57.
Alde egizu andik, tontuakaz buruba bat egin baga.
JJMg BasEsc 174.
Urthe oroz kontseiluan denbora gehien duten biak handik atherako dire.
JesBih 414.
Hanti bertan elkhitzen.
Etch 390.
Erori ez zaitezten / andikan urera.
It Fab 197.
Handik aitziñaxeago / topatzen dute.
Gy 201 (cf. HANDIK AITZINA).
Ameriketan aziten da, eta andik ekarten dabe tintia egiteko.
Ur Dial 18.
Garai artan andik urruti arkitzen bazan ere.
Arr GB 89.
Goazan an agiri dan / Artalde azpira, / Eta andik garbiro / Tokia agiri da.
AB AmaE 359.
Eskale gaiztua pozik juan zan andik.
Bv AsL 136.
Ereman zuten biek handik hurbil zen komentu baterat.
Jnn SBi 63.
Hamazortzi urthetan hantik elkhi zen, andere handi eta eder.
Ip Hil 115.
(s. XX)
Bizkarrerat jauzi eginik, handik ausiki.
JE Bur 17.
Agertu zen handik haratxago zakur gaizoa.
Ib. 18 (cf. HANDIK HARAT).
Juan zan bizizten andik bost legua bidian eguan erritxo batera.
Kk Ab I 40.
Handik eskapatzeko solasak abiatu ziren Frantsesen artean.
StPierre 29.
Aiziak biali du / andikan onuntza.
Tx B 20.
Atera zun sakeletik aker-larruzko toxa ta andik pipa beltza.
Or Mi 57.
Alaiak, andik urrun badabiltz ludijan / Baña begi mindubak ara eltzen dira.
Laux BBa 20.
Adibidez, Errenderi esatean, zutitu bitez andik etorri diranak.
Ldi IL 151.
Aiherrerat igorri zuten lehenik bikario eta gero Urrunarat. Handik Arruntzerat erretor.
Zerb Azk 79.
Sagu-zarren errira jo eben. Emendik mitxeletienera; andik satorrenera.
Bilbao IpuiB 240.
Koran liburu santuak dion guztia itzez-itz artzen dute, ta andik kanpoko beste iritzi edo usterik ez dute onartzen.
Anab Aprika 53.
Orduak joaten zitzaizkien aurreko mendi Gurutzeari begira; andik sortzen baizan argi unea.
NEtx LBB 93.
Andik urrin barik, alboko gela baten.
Etxba Ibilt 490.
Handik etxerakoan euskaraz kantari.
Xa Odol 153.
Balin badirade guri / hantik lagüntza galthuan.
Casve SGrazi 132.
Goazen arako muiño artara; andik ongi ageriko dira-ta gudaloste biak.
Berron Kijote 196.
Gure ardien handik kentzera.
Etchebarne 56.
Handik urruti xamar baikaude.
MIH 340.
v. tbn. (para textos vizcaínos anteriores a 1850): DurPl 54. Añ GGero 58. Astar II 87. Zav Fab RIEV 1909, 35.
Ta ango batek zion: "Nor da orien aita?" Andik dator esakun au: "Saul ere igarleetan".
Ol 1 Sam 10, 12 (cf. infra (b)
).
(SP, Lar). Por allí. "Handik iragan da" SP. "Acertó a pasar por allí, suertatu, azertadu zan andik igarotzea" Lar.
Ezta erraz bide haren, eta handik iragaiteaz hartu duen usantzaren [...] gal arazitzea.
Ax 86s (V 59).
Ezta handik sartzen untzi guti baizen.
INav 126.
Eta handik iragatean, ikusi zuen Jesusek gizon bat jarria bureuean.
He Mt 9, 9.
Ni handik iragan / Nintzeneko.
Monho 140.
Jakin eban berorrek andik irago biar ziriala.
Astar II IX.
Eskola nausi bat handik badathor pasatzera.
Gy 84.
Basa-piku batera igo zan, Jesus andik igarotzean ikusteko.
Lard 420.
Andik igarotzen ziran persona batzuek.
Arr May 108.
Asi zirean Eladi billatuten, baztuk andik, besteak emetik.
Echta Jos 296.
Tranbiak emendik, automobillak andik.
Alz Bern 60.
Baitezpada handik iragan behar!
Barb Sup 173.
Malen andik digaro.
Jaukol Biozk 4.
Gudulari osteak eta gudu tresna guziak handik pastu ziren.
Zub 126.
Bai gu ta bai andik ebiltzan beste iru edo lau lagun be.
Kk Ab II 52.
Ondamenera daraman atea lasaia da ta bidea zabala, ta asko sartzen dira andik.
Ir YKBiz 138.
Gurdiarekin andi igaro da.
Or Eus 320 (
Mi 17 andik
).
Sokari mutur batean txilibixta egin, beste muturra andik pasa.
JAIraz Bizia 47.
Pasau zan andik abade ezaun bat.
SM Zirik 123.
Joanetegiren andrea ez omen zen handik agertu.
Arti Tobera 286.
Ger ibaia andik pasatzen da.
Anab Aprika 79.
Andik igaroaz doazan gizonezko bik.
Erkiag BatB 123.
Hantik zien iragangia / herriko ihizlariek.
Casve SGrazi 50.
Andik asko ibilitako artzainei asko entzuna.
Gerrika 219.
Ez ginen lo egoitekoak handik pasatzean.
Larre ArtzainE 30.
v. tbn. Iraola 84. Zerb Ipuinak 286. FIr 148. SMitx Aranz 197. Vill in Gand Elorri 16. And AUzta 102. Gazt MusIx 162. Hanti: Arch Fab 107.
b)
(G-azp, AN-gip-5vill; hantik BN-ciz-arb, S). Ref.: Gte Erd 41s. y 144. Desde entonces, a partir de entonces. "Hantik lau-bost urten bürian nonbait (S)" Gte Erd 41. v. HANDIK AURRERA, HANDIK HARA, HANDIK LASTER, etc.
Handik amorz ilhargi bethea.
Lç
Cal
a, 1v.
Handik denbora gutiren barrenean.
Ax 89 (V 61).
Hantik bi egunen buruan.
Mong 593.
Handik zenbait egunen buruan Elizabeth haren emastea izorra gerthatu zen.
He Lc 1, 24.
Andik bost ill-betera ara zen.
Mb IArg II 302.
Andik denbora puska batera aren obia idiki bear izan zan.
Cb Eg II 193.
Andik irugarren egunean resuzitetu ze illen ertetik.
CatUt 2.
Handik bi urtheen buruan.
Lg I 299.
Andikan urte batzuetara izan zuen astoak jabe obe bat.
VMg 47.
Andik zortzigarren egunean zirkunzidatua.
Gco II 28.
Andik urte betera esan zion emazteak.
AA II 93.
Egin zenduban aragijazko pekatu bat, eta andik denpora luzian datorkizu gomuta.
Astar II 135.
Andik puska batera [...] emon eutsan geija soñeko bat egiteko.
Ur MarIl 101.
Handik biharamunean.
Gy 276.
Andik amairugarren urtean Jainkoa berriz ere agertu zitzaion.
Lard 17.
Handik bertze urthean, ondotik moten ditu.
Dv Lab 352.
Andik urrena ipiñi nizun / erreparua petxura.
Bil 36.
Andik bi ordu justuetara bere ezaguera osoan hill zan.
Arr May 102.
Yuan zen supliziorat handik bertze urthean.
Elsb Fram 113 (60 hantik
).
Handik zenbeit egunen buruan.
Jnn SBi 25.
Hantik laur urthe gabe.
Ip Hil 208.
Andik amabost egunera joan adiskidea gizon a barriro ikustera.
Itz Azald 179.
(s. XX)
Andik laugarren eguneko arratsaldean.
Ag Kr 164.
Andik lau urte biño lenago Ama Birjiñak berak agertuta esan zuen.
Goñi 102.
Andik bi egun eta bi ordura.
Iraola 113.
Handik bi hilabetheren ondotik.
JE Bur 120.
Andik illa bigarrengo, andiki bat lez bixi zan.
Kk Ab I 109.
Handik bertze igandean gero ziren lanak.
Barb Sup 39.
San Iñazio egunean bertan ezinda andik bederatzigarrenera joan zan.
Or SCruz 136.
Perra berriyak erantxi dizte / andikan orañ artian.
Tx B II 113.
Andik puskatera bere emaztegaia, beste adiskide bat eginez, ezkondu zen.
(AN-larr).
A EY II 104.
Andik irugarren egunean, ezteiak izan ziran.
Ir YKBiz 55.
Andik asko luzatu gabe, atea zabaldu orduko [...] agurka urreratu zitzaion.
TAg Uzt 250.
Handik denbora labur baten buruan.
Lf Murtuts 36.
Andik miñutura, pun, tirako zuan.
NEtx Antz 136.
Handik askoz, askoz beranduago.
Mde HaurB 73.
Andik berandu barik joan naiz Zuriñegana.
Erkiag Arran 73.
Andik ogei minutu ingurura.
Bilbao IpuiB 263.
Andik amar bat egunera sortu zan Españiko gerra.
Salav 52 (34 andikan
).
Handik egun batzuen buruan berriz, Zarautzerat joan nintzan.
Xa Odol 267.
Andik urrengo urtetarako / jarria zuten ordena.
Uzt Sas 295 (201 andikan
).
Eta handik hogoita hamar urteren buruan oraino bertza osorik zen.
Etchebarne 30.
Andik amar illabetera, osaba Josolontzo il zan.
JAzpiroz 51.
Andik egun gitxira / ura etorri zan.
Ayesta 43.
v. tbn. JJMg BasEsc 24. It Fab 235. Izt C 163. Hb Egia 18. Laph 8. Aran SIgn 58. Sor Bar 105. Zab Gabon 107. AB AmaE 283. Bv AsL 170 (54 handikan). Apaol 80 (66 andikan). Zby RIEV 1908, 419. Arb Igand 106. A BGuzur 115. Urruz Zer 97. EusJok 65. Inza Azalp 88. Ox 192. ArgiDL 66. Muj PAm 33. EA OlBe 5. JAIraz Bizia 80. Munita 32. SM Zirik 101. Zerb IxtS 108. Arti Tobera 279. Ugalde Iltz 66. And AUzta 92. Osk Kurl 199. Anab Aprika 97. Etxba Ibilt 476. Berron Kijote 86. Ataño TxanKan 153. Larre ArtzainE 19. Handikan: Ud 148. Basarri 114.
(Seguido de eta
).
Bainan erran behar dut berehala, handik eta sei hilabeteren buruan, xanpion nintzala!
Etchebarne 30.
c)
De ahí, por ello.
Predestinazioneak ditu bi parte, Elekzionea eta Reprobazionea: handik deitzen dira batak elejituak eta berzeak reprobatuak.
Lç
ABC
I 2v.
Gaztea sartu ninzan, sentitzaka / andi arzaiteneben engañua.
Lazarraga (B), 1181v.
Badakit [...] nor bere herriko Euskara zaikala hoberenik eta ederrenik. Eta handik gogoak emaitan deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guztiei ongi idurituko.
Mat XIII.
Doidoia estali zaiku [izarra] / bistatik portaletan. / Handik daritzagu sorthu / dela hiri hunetan.
EZ Noel 65.
Eta halatan eta handik, nola ezpaitugu uste egun hillen garela eta ez bihar ere, bizitzen gara segur baikina bezala.
Ax 65 (V 42).
Begi xiloak ditu / Izar bigez garnitu, / Begitartea hanti / Zauka hanbat argitu.
O Po 32.
Biz laudatu Iainko Iauna, / begiratu baitzaitu; / handik bere horz-haginez, / ezkaituzte pukatu.
"
Qui non dedit nos in captionem dentibus eorum"
.
(Ps 123, 6)
Hm 134.
San Domingo[k] besarkatu zuen predikuaren ofizioa, eta haren Ordenakoak handik deitze dira Predikadore.
SP Phil 178 (He 180 handik; Echve Dev 210 orretatik
).
Bertze batzuek diote handik endelgatzera emaiten dela Elizako hirur misterio handiren ezagutzia.
Tt Onsa 48.
Han kausitzen eta izaiten ohi dira nahastura, gudu eta eskatima franko: handik dio iskiribu Sainduak ere: Omne Regnum in se divisum desolabitur
.
ES 141.
Nola herriko mintzaira diferenta baitzuten [...], handikan ezagutu zuten gallilearra zela.
Ib. 135.
Arima leialek egartsu handi bat zutela Jesu Kristoren Imitazionea eskaraz ikhusteko; handik plazer egiazko bat izan dut [...] egorri darotanean [...] tradukzionea.
(In Ch pról.
).
Gaitz suerte guzien ithuburia zela haurren instruzioniaren neglijatzia: hantik Errelijioneko misterio prinzipalen innoranzia damnagarri bat.
CatLan 3.
Dierri güziak dirade bardin bihoztoi; bena baloriaz dirade baliatzen ükhen dien oikarantzaren araualia, hantik herioa batetan berzetan beno lotsgarriago dago.
Egiat 165.
d)
(Precedido de inst.).
Al otro lado de.
v. haraindi.
Ebroz emendik lau anai gara, / Bidasoz andik beste bi.
Enb 71.
Non du [leku] geiago jenero honek],[ Bidasoaz onuztik, ala andik?
Lek SClar 140.
Badago edanetxe orretan, samai luzeaz andik, neskatilla polita.
Erkiag BatB 136.
Irudi sakratua arrapatu zuanean uraz-andik.
Berron Kijote 35.
Gutan nork ez du maiz edo behin / nahi borthitz bat senditu, / itsaso handik heldu oihua / duelarikan aditu?
Ox 148.
HANDIK AITZINA.
a)
(Añ (AN); a. atxina Añ (V)),
HANDIK AITZINAT (Dv).
A partir de entonces, de allí en adelante.
Fermuki deliberatzea handik aitzina hobekiago bizitzeko.
Mat 308.
Etzuela handik aitzina arnorik edan behar.
Ax 406 (V 264).
Hala ioanen tzare nordestean handik aitziñat.
INav 20.
Bildu ziran [...] andik aitzin-abrera egin behar zutenaren berri ta konseju argandik arzera.
Mb IArg I 222.
Hantik aitzina bizi izan direlarik ustian deuserez falta elereikiela.
Egiat 231.
Andik alzína zebila Pilatos libratu-náies bera.
LE Io 19, 12 (Lç handik harat
).
--Eta animak egonen dire Zeruan, eta Infernuan gorputzik gabe? --Azken juizioko eguneraño bai Yauna, baño andik aitziña anima, eta gorputz uniturik.
CatB 74.
Handik aintzian ere lan bera izatu zuten.
Jnn SBi 69.
Gauza guziak, ordutik, mudatuak dire [...]. Horra handik aintzinat gizon bekatorosaren zortea.
Lap 133s (V 62).
Ontsa joan zen hori, behin eta bietan eta handik aintzina.
Larre ArtzainE 179.
b)
"
Handik aitzinat, [...] de ce lieu en avant"
Dv.
Hots emazie bertan / ürüñeko hiriala, / eta hantik aitzina / gero Saragozera.
Xarlem 568.
HANDIKAKO.
v. HANDIKO.
HANDIKANTXE.
"(De) allí" Lar. v. HANDIXE.
HANDIK HARA (H),
HANDIK HARAT
Tr. Documentado sobre todo en la tradición septentrional; al Sur se encuentra en Zavala y en autores del s. XX como F. Irigaray, Orixe o Berrondo.
a)
(Dv, H; hanti-harat S ap. Lrq). A partir de entonces. "Handik harat, [...] depuis lors" Dv. "À partir de ce moment là" H. "Dès ce moment-là (qui est encore à venir)" Lrq.
Hilak oro dakatzela aitzinera bizirik, / Hantik harat eztukela [Erioak] bothererik iagoitik.
E 51.
Hantik harat ezta izanen bi erretatu baiezi.
Ib. 69.
Zeruia ezta ebiliren hantik harat iagoitik.
Ib. 71.
Handik harat bazabilan Pilate hura largatu nahiz.
Lç Io 19, 12 (He, Leon handik harat; TB hortarik landan, Dv geroztik-ere, LE andik alzína, EvS hortarik harat, Ol ordutik, Ker arrezkero, IBe ordudanik).
Ezagutza galtzerako pontuan da orena. // Handik hara gehiago ezta batre biderik / Arimari remedio nihoiz egitekorik.
EZ Man I 57.
Falten remediatzeko handik hara astirik / Utziko eztio Iainko Iaunak gehiagorik.
Ib. 62.
Denbora batetaraiño iraun ahal dezakete, eta ez gehiago: handik harat guztiak dohazi beheitituaz, ahituaz, eta bere indarrean flakatuaz.
Ax 118 (V 78).
Manatu zuen etzedilla nehor handik harat, biziaren penan, ausart mahastien landatzera.
Ib. 408 (V 266).
Zortzi egunez ama ditu lurrak, hantik harat amaizun elhurrak.
"Passé ce temps-là"
.
O Pr 533.
Borondate fermurekin handik hara [bekhatu] hetarik apartatzeko.
SP Phil 155 (He 157 ethorkizunean).
Gurutzeko Mahaiñera / goazen huntarakotzat, / ungi gero handik hara / gaiten sekulakotzat.
Arg DevB 120.
Hantik harat deusen ere ezkira beldur izanen.
Tt Onsa 172.
Eta noiz ere deskubritzen baituzu hiriko dorreak baxa izanen duzu Itsaso aldetik eta muillatuko duzu handik harat plazer duzun lekuban.
INav 21.
Emozue idiari edo behiari arnuarekin edatera; hantik harat emozue bere yatekotan zenbait gatx bihi.
Mong 589.
Abandonatu zen osoki Jainkoaren borondatera [...]. Handik harat etzen kurios izatu.
Ch I 25, 2.
Hura gaitzitu zitzaion Saul supherrari. Handik harat etzioen arraiki behatzen Dabiti.
Lg I 281.
Eman zitzaion ihesari, eta etzen handik harat batere agertu.
Lg II 131.
(ss. XIX-XX)
Adios sekulakotz mundu guziari [...]. Jainkoarekin bakharrik izanen da egiteko handik harat.
Dh 118.
Zan andik ara bularrez idigi / zaldia, eta Jaunak satz-lorrean / galdu zalako apaiñak edeki / ta agindu eban.
Zav Fab RIEV 1907, 95.
Hiru hilabetheen buruan, saltzen dira; handik-harat galtzeko perilos dira.
Dv Lab 277.
Berritu ziola arima eta handik harat ez zuen gogoeta lizun bat ere ukhan.
Laph 24.
Hantik harat Khiristiantzo bizitzeko erresolüzione azkar bat hartü.
CatS 117.
Handik harat, erregetasunaren orde, errepublika izanen zela Frantzian.
Elsb Fram 105.
Eta handik harat gizon horrek Indietako alderat itzultzen du bere bihotza.
Arb Igand 28.
Deus onik ez zuen izan handik harat Piarres gaizoak.
Barb Sup 140.
Jo zuten mendi gain bat, nondik ikusi bai zuten "Magdalena" iria, bere kalbarioko azkena. Eta andik arat oatze gozo bat, eta basa gizonen ordez, etxe gizonak.
FIr 152.
Itz onek adimena / argitu baitzizun. / Andik ara Aitarekin / zegola gau t'egun.
Or BM 112.
Zirku-iokuen zikinkeriak oro leer egin zioten, eta andik ara ez zan geiago itzuli.
Or Aitork 138.
Handik harat bestela behar zuela jokatu.
Ardoy SFran 236.
Hantik harat sei ehün hogei / ta hamabostian, Frankuak / Eüskal Herrian hedatzen / dütü Dagorberte erregiak.
Casve SGrazi 24.
Eguerdiraino arno xuria [...], haatik eguerditan eta handik harat, beti gorritik.
Larre ArtzainE 148.
Erabat zapuztu zitzaion artzaia andik ara.
"
De allí adelante"
.
Berron Kijote 222.
b)
A partir de allí, mas allá. "Handik harat, depuis-là" Dv. "À partir de là, de ce lieu, de ce point" H.
Erraten zuten Angleterra zela lurraren azken hegia; ez zela handik harat urik baizik.
HU Aurp 50.
Handik harat toki ederretan gaindi ginoazin, Meuse delako uraren hegiz.
StPierre 25.
Handik harat Kanboraino, bidea berdin ixil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder.
JE Ber 102.
Hor zinuen muga Espainiakoa edo Goi-Nafarroakoa: handik harat Urritzarteko "bordak".
Larre ArtzainE 97.
(Fig.).
Fama-gazteluko ura guztia kendu bear zaie, eta andik-ara beste txorakeri zenbait.
"
Y otras impertinencias de más importancia"
.
Berron Kijote 81.
c)
Al poco tiempo.
Alako andere ona il zanean, andik ara miñaren miñez il egin zan senarra ere.
Berron Kijote 137.
HANDIK HARAKO,
HANDIK HARATKO,
HANDIK HARATEKO.
a)
Siguiente, posterior, de a partir de entonces.
Hastean geure buruei bortxa pixkabat egiten bagiñote, handik haratko guziak errexki eta bozkariorekiñ egiñ giñetzake.
Ch I 11, 5.
Handik haratekoak orok badazkitzate, nahiz ez oro.
HU Aurp 104.
Subsiguiente.
Eta hanbat egin zuen, non bere herria eta ingurunekoak ere hetan sartzera zihoan eritasunetik [se refiere al protestantismo] begiratu baitzituen. Eta gero handik haratko <hartaco> herraz eta mendekuz bere iauregi ederra erre zioten.
Ax 7 (V 3).
b)
(Uso sust.).
Razón, motivo.
Ostalariari zera gogoratu zitzaion, "gaztelu-nagusi" deitze orrek ba zuala andik-arakoa; Kastillako zintzo oietakotzat artu zuala.
"
El haberle llamado castellano había sido por haberle parecido de los sanos de Castilla"
.
Berron Kijote 46.
HANDIK AURRERA.
a)
(Añ (V, G)). "(De) allí adelante" Añ.
Eta andik aurrera aren serbitzuan bizitzeko.
Ber Trat 40r.
Andik aurrera ezin beinere berriz il zeitean [Kristo]
.
OA 36.
Andik aurrera geiago eta geiago bear zan bezela amatzeko.
Lar SAgust 15.
Bildu ziran [...] andik aitzin-abrera egin behar zutenaren berri ta konseju argandik arzera.
Mb IArg I 222.
Andik aurrera Isidro geiago estimatu izan zuen.
Cb Eg III 335.
Aitutzen zaio bizilagunaganako ongi nai, eta amorioa: eta andik aurrera edozeñ gauzak erretzen du.
AA I 575.
Ta bautismuan artu ebeen ontasunagaz [...] gorde deutsuz Jaungoikuak sei zazpi urtera artian [...]. Ta andi aurrera bere seguru gagoz, Jaungoikuak galdu ez ditubana.
fB Ic I 311.
Naturaleza argalak [...] agertuten ditu bere okertasunak [...], sarri bost urtekuetan bere [...], andik aurrera geitubaz dua peligruba.
JJMg BasEsc 200.
Andik aurrera jarraitu eutsan bizitza guztiz on bati.
Ur MarIl 83.
Andik aurrera are obetoago serbitzeko.
Lard 35.
Kontentu biziko naiz / andikan aurrera.
Bil 140.
Andik aurrera gazte aiei sarrera ukatzea iritxi zuen.
Aran SIgn 51.
(s. XX)
Galerazi zezaiola alabari andikan aurrera arkaitzera joatea.
Goñi 42.
Labetan puntuan kazkarabarra eta andik aurrera gelditu da txuri txuri.
Iraola 119.
Andik aurrera Juan Andresen albiste gutxi izaten zuten.
Ag G 120.
Irabaz bidea bukatu da. Andik aurrera ez dago besterik.
ArgiDL 123.
Bi kolpe eman dizkat / ukabillaz dale, / andik aurrera etzan / okasiyo-zale.
Tx B II 164.
Egun atan min gitxiago euki eban buruan, bijaramonian bapez, ta andik aurrera eztau susmau burukomiñaren azterrenik be.
Kk Ab II 19.
Andik aurrera sarri atera oi ziren alkarrekin Piarres eta Engrazi.
Etxde JJ 88.
Alaba besoetakoari handik aurrera berak irakatsiko ziola.
Mde HaurB 28.
Andik aurrera ez ei'eban erabilli panparreriarik.
SM Zirik 39.
Handik aurrera doble irabaziko genuela esanaz.
Arti Ipuin 23.
Eta andik aurrera aita, bera baiño obeto zaindu eban.
And AUzta 39.
Andik aurrera ni egunero ibilli nintzan Erdoziarekin.
Salav 40 (97 andikan aurrera
).
Handik aurrera, Jesus askatu nahian zebilen Pilato.
IBk Io 19, 12 (Lç handik harat
).
Andik aurrera, iñoiz tentatu izan genduan, da etzuan aditu ere egin nai izaten.
JAzpiroz 44.
Andik aurrera ez zan beste izenik.
Gerrika 47.
Gaur-ek daramalako, nolazpait, azentu-gailurra, handik aurrera esaldia malda behera bezala doalarik.
MEIG VI 152.
v. tbn.
JanEd I 33. AB AmaE 297. Arr May 53. Goñi 13. Inza Azalp 66. Or Eus 383. SMitx Aranz 78. JAIraz Bizia 41 (125 andikan aurrera). Anab Poli 104. Txill Let 28. Alzola Atalak 43. NEtx LBB 50. Uzt Sas 349. Berron Kijote 188. Etxabu Kontu 24. Ataño TxanKan 69. Andikan aurrera: Bv AsL 131.
b)
A partir de allí, más allá.
Bereala sartzen da [ibaia] zulo batean, eta andik aurrera bide-alditxo bat lurraren azpian dijoala igarorik, irteten da iru puskatan.
Izt C 111.
Zuzen juan giñaden / andikan aurrera, / Arantzazu deritzan / komentu zarrera.
PE 111.
Lekunberrira bitarte kosta zitzaigun pixka bat, bañan andikan aurrera, nola baitzan zelai xamarra, oso ederki joan giñan.
Salav 48.
Hor, bestetan baino areago, oinarri hutsetan gelditu behar, handik aurrera urratsik egin gabe.
MIH 114.
HANDIK AURRERAKO.
a)
Subsiguiente, posterior a entonces.
Andik aurrerako eztabaidak erabakitzen zituzten biba praternidat-ekin.
Urruz Urz 114.
Batxin amaikagarren urtetik amalaugarrenerarteko gertaera edo iazoerak gitxik eukezan gogoan; andik aurrerakoak berak baiño bestek ezekizan.
A BGuzur 114.
Andik aurrerako emezortzi urte luzetako beste berririk eztigute eman Ebanjelariak.
Inza Azalp 60.
Andik aurrerako egunak agur miña egiten zioten biotzera.
NEtx LBB 38.
Irugarrena [gizonaren aroa], uda azkena, berrogei urtetik irurogei bitartean; ta laugarrena, andik aurrerako dana, negua.
Uzt Sas 181.
Andik aurrerako denborak laister joan ziran Iñaxiorentzat.
TxGarm BordaB 44.
Andik aurrerako batzarretan, pentsakera askotako taldiak batzen giñan.
Gerrika 191.
Baina heltzen badiot, ez dut eskutik lagako. Handik aurrerakoa, zoritzen, hazten utzi, eta kito.
MEIG IX 134.
(en colab. con NEtx)
Siguiente, posterior (en el espacio).
Baña nekezagoa ta zaillagoa zan andik aurrerako ibillia.
TAg Uzt 148.
Oiñez egin bearko andik aurrerakoa.
Erkiag BatB 112.
b)
(Uso adv.).
Para el futuro, para a partir de entonces.
Bein jaunarzte ospatsua egin ezkeroz, andik aurrerako or daukazue beste liburu Argi Donea
.
ArgiDL
125.
Orduraño ibillitako bideaz itzegin nion eta andik aurrerako zein asmo nerabilzkian.
Anab Aprika 74.
HANDIK AURRERAKOAN.
En adelante, a partir de entonces.
Agindu bait-zezaiokean, laster semetzakoa izan bear zuanari, andik aurrerakoan dirurik eta esandako ornigarririk gabe ez ibiltzeko.
Berron Kijote 53.
Andik aurrerakoan "don" aurre-itza artzeko.
Ib. 56.
HANDIK AURRERAKOZ.
Artan bereizi ziran andik aurrerakoz.
"Se deshizo la cadena definitivamente"
.
Or Eus 54.
HANDIK AURRERANTZEAN.
En adelante, a partir de entonces.
Andik aurrerantzean ortik emendik lauko batzuk nundi irabazi.
Erkiag BatB 27.
HANDIK BEREHALA (Dv).
Al poco de entonces, inmediatamente después.
Handik berehala eraman zituzten haur hek hitz harekin erregerengana.
ES 384.
Zure burua sentitzen duzunean betan zeruraiño altxatua, eta handik berehala erortzen bazare zure espirituzko flakezia.
Ch III 6, 3.
Handik berehala hertxatu zituen Jesusek bere dizipuluak barku batetarat igaterat.
He Mt 14, 22.
Handik berehala Jesusek galdegin zion oraino: Simon Joanesen semea, maite nauzu?
Lg II 294.
Onek oso erre ta gixkaldu zuen, eta andik bereala biziya kendu ere bai.
Aran SIgn 57.
Andik bereala jatxi ziran Txomin eta bere illoba.
Zab Gabon 65.
Notizia artu zuen / andik bereala.
Xe 158.
Ezen handik berehala hil zen ezti-eztia.
Jnn SBi 67.
Andik berela emakume bala-lotzailek inguratu zuten agurka.
Or Mi 88.
Eruan eben kartzelara, ta andik beriala agertu ei-yakon [...] gazte bat.
Kk Ab II 25.
Badoa gure gizona; eta, handik berehala, huna non heldu zaion okin bat.
Barb Leg 66.
Andik berêla, burua an duzu.
Or Eus 234.
Handik berehala zapaldu ere / nuen nire abarrarekin barea.
Arti MaldanB 195.
Andik bereala asi ziran beren gogozko kantakin.
Anab Aprika 36.
Andik bereala, len esan bezela, etsaiak kontraatakea asi zuten.
Alkain 68s.
Andik bereala, an azaldu uan Santiyo.
Ataño
TxanKan
69.
(Con eta intercalado).
Hantik eta berhala zelia belztüzen.
Xikito 6.
"
Handik berehala, [...] immédiatement après cet endroit"
Dv.
Eta gero handik berehala baziren bertze bizpahiru familia.
Etchebarne 22.
HANDIK BEREHALAXE.
Inmediatamente después.
Andik berealaxe, / urrengo balantzan, / nola erori nintzan / gogoratzen al zan?
Zendoia 21.
Andik berealaxe gure Juan Joxe jauna etorri zitzaidan.
Insausti 159.
HANDIK BERETIK.
a)
De allí mismo.
Zuhurtzia guztiek jainkozko zuhurtziaren ithurri ezin agortuzko hartarik dakharkete bere ethorkia gizonen usajakotzat, handikan behar da jautsi ontasun guztien lehen hatsapena, zeren handik beretik heldu baitira gauza on, eta zuzen guztiak.
ES 187.
Eremanarazi zuen bere burua elizarat, hartu zituen elizakoak, eta, handik beretik, haren arima saindua joan zen [...] Jainko Jaunaren ganat.
Jnn SBi 112.
b)
De tal manera, por aquel mismo medio.
Halarikan ere nahi dut Oihenartok dioena, egia bailiz bezala besarkatu, handik beretik erakusteko, deizino hunen gainean klarki enganatu zela.
ES 158.
Eta oraino handik beretik errazki ezagut dezakezue enorantziaren bisaia dohakabe goibelduraz, eta ilhuntasunez bethea.
Ib. 178.
Saulek ezagutu zuen handik beretik norbait bazela Jainkoa tarritatu zuena.
Lg I 269.
HANDIK BERTAN.
a)
(hantik bertan S ap. Gte Erd 144). Inmediatemente después de entonces. v. HANDIK BEREHALA.
Pilajia libre eman nahi düt / Ene jente orori, / Eta behar bada / hantik bertan eskapi.
Xarlem 1222.
Hantik bertan hasi zen Dominikari lati letzione emaiten.
Const 15.
Hain zeron goguan sartü non emaztetako hartü beitzian. Eta hantik bertan jin zen egoitera Santa Grazialat.
Ib. 42.
b)
Al lado de allí, inmediatamente después de aquel lugar.
Bada Lesakan ola bat Biurgaraikoa deitzen dana (bi ur edo bi erreka artzen dituena) eta andik bertan zelai lau-lau bat.
Urruz Zer 56.
HANDIK EDO HEMENDIK.
De aquí o de allí; de alguna manera, por algún medio. "Andikan edo emendikan edo ortikan orrek egin bear du [= 'de una forma u otra'] (AN-5vill)" Gte Erd 124.
Erria Holofernesi emateko asmoan zeuden erriko berak ere, bitarte artan andik edo emendik arzen ezpazuten zerbait lagunz.
Mb IArg I 368.
Seguratuko dute len zutena ta andik edo emendik bilduko dute gañez zerbait.
Mb IArg II 345.
Handik edo hemendik, nolazpeit oraino harrotuko dituela ohoin-kafiak.
HU Aurp 92.
Holako Eskualdunen haurrek, handik edo hemendik, ebaska, bildu hitz bakarrak laster ahantziak.
Ib. 203.
Andik edo emendik zarataren bat ote zalakoan.
Ag G 158.
Toki oetara goazenean, baderizkiogu, andik edo emendik Pernandoren itzala sortuko zaigula.
Etxeg (
in
Muj PAm 20
).
Egunero eta orduero andik edo emendik, unekin edo arekin beti zerbeiten ikasteko bidetan.
FIr 157.
Horra nun goiz batez Elizalde mugazainak handik edo hemendik zilatzen duen Mazondo ondoko gauean zerbeit kontrabanda baliosekin irgaitekoa dela.
Zerb Azk 102.
Gutxitxo artzen dituenian konsegiduko dabie andik edo emendik, naiz da tranpa ta abar, euren asmua betetzia.
SM Zirik 23.
Emanak ditut erlojeru zenbaitzueri erloju aren señale guztiak. Uste dut andik edo emendik azalduko dala.
Izeta DirG 89.
Bañan nik, andik edo emendik, aren izena eta apelidoa jakin nai nituan.
Alkain 98.
Iñori ostu gabe nere bizi-modua andik edo emendik ateratzen detan jakiteak.
Ataño
TxanKan
50.
Andik edo emendik bazekiten noiz organizatu.
Albeniz 272.
Erremediorik ez badakarte handik edo hemendik.
MEIG V 132.
HANDIK-HEMENDIK.
De aquí y de allá; por todas partes.
Batzuek zaldiz eta besteak oñez, andik-emendik Kondea zegoan lekura lasterka etorri.
Arr GB 111.
Zer gertetan da bada gizonaz / Sarri askotan lurrean, / Andik emendik aixe gaiztoak / Esetsi eta jotean.
AB AmaE 465.
Egun-abarraz joaten ziñean / Artoak labara sartzen, / Arratsaldean andik-emetik / Egozan korotzak batzen.
Echta Jos 73.
Andik emendik ark pakerako / zuan bere iritzia.
Auspoa 92, 129.
(ap. ELok 473)
Andik emendik deia ugari / badu oraingo bolaran.
Tx B III 96.
Andik emendik soldadu-talde beltzak.
Or SCruz 43.
Kutxa au zarra ta andia ta autsia da andik-emetik, zulo txikarrak ba ditu bere.
Or Tormes 47.
Andik emendik, ikusterre guzian, ura ta ura.
Or Mi 130.
Aize naasiak andik emendik / gogor dardaratzen bailu, / amar erroko gaztain mardula / mutillak gutxiz muskildu.
Or Eus 77.
Andik emendik biltzen zaizkio / oillo, oillasko ta oillanda.
Ib. 314.
Valladolid-tik, Euskalerritik, / andik-emendik erabat, / karta-pilloa zijoakion / Iñigori Erromarat.
SMitx Aranz 96.
Andik emendik, Zure / zoramen esanekin / zauritzenago naute / eziñ-esanarekin.
Or (
in
Gazt MusIx 198
).
Asi zan andik-emendik.
Gerrika 202.
HANDIK ETA HEMENDIK.
Por aquí y por allí, de aquí y de allí, de todas partes; de un modo u otro.
Aditzen zituen andik eta emendik deitzen zioten amarren otsak.
Mb IArg II 343.
Orok maite zutelakotz, handik eta hemendik asko puxka ukhaiten zuen.
Laph 72.
Beneditano batzu igorri dituela; bat edo biga Bastidako hoitarik eta bertze zenbeit handik eta hemendik bertze etxe batzuetarik.
HU Zez 101.
Aditu baitzituzten handik eta hemendik xixtu batzu saminak.
JE Bur 25.
"Eta orai bezala arauz?" erranen deitade, ozen ozena, hantik eta hebentik.
Const 15.
Handik eta hemendik hogoita hamabi mila gerlari bildu zituen.
Zerb IxtS 46.
Euskalerri zarrak abestu izan dizun poema dezu, nik orain andik eta emendik osatua.
SMitx Aranz 5.
Andriak eldu dire / andik eta emendik.
(AN-5vill).
Balad
100.
Andik eta emendik jasoten zituen zerzelada ta zeetasunak.
Erkiag BatB 104.
Tirotsa andik eta emendik.
Ib. 184.
Neurriak artzen ari naiz, andik eta emendik ezaupideak sortzen.
NEtx LBB 81.
Handik eta hemendik bildu kopia batzuetarik.
Larre (
in
Xa Odol 29
).
Gau guztian ez zan eten zartadie andik eta emetik.
Gerrika 73.
Milla konpromiso sortzen zaizkio andik eta emendik.
Insausti 9.
Hizkuntza bat ez dela handik eta hemendik bildurikako gai pila.
MIH 194.
HANDIK ETA HEMENDIKAKO
(Adnom.). De aquí y de allí.
Handik eta hemendikako maileguak izango dituen arren.
MEIG IV 131.
HANDIK FITE.
Poco tiempo después de entonces.
Eta gero handik fite, aztore hetarik bata ioan baitzen airaturik eta ez gehiago bihurtu.
Ax 248 (V 167).
Elizan ofratzea asi ze orai laur mila urte [...]. Amarrenak asi zire andik fite.
SermAN 5r.
Aldi berean edo andik fite ta laster, hereje gaiztoak nai zutena egin lekuan, egin zuen Loreton boto.
Mb IArg I 197.
Utzi zuten lertua ta andik fite ta laster jan zuten zakurrak aren aragi ta odol guzia.
Ib. 263.
Huna hau ere nun handik fite galdegiten duten gerlara.
Etchebarne 19.
HANDIK GERO.
A partir de entonces.
Hantik gero Franzia / beitügü hartüren.
Xarlem 303.
Andik gero luzaro aita bizi arren.
AB AmaE 292.
Bartarratsian beranduan / nekez atia jo genduan; / andik gero su onduan / panparroikeriya bagenduan.
JanEd II 56.
Ateok zear, gogo alderraiek sarturik gora egiten omen zuten garaia zedinean; andik gero, zabalgune oparoak ikusterrean zuten biribilki uts eta garden xamarra.
Zait Plat 71.
HANDIK GEROAGO.
A partir de entonces.
Andik geroago zabaldu zan Urkiola-inguruko erritxuetan yazoera ori.
Kk Ab II 166.
Andik geruago urte askotan bixi ixan zan Drake.
Ib. 23.
HANDIK GEROETAN.
A partir de entonces.
Andik geroetan, zerbait obeto ei egoan.
Erkiag Arran 158.
HANDIK GEROETARA.
Después de entonces, después de aquello.
Kaleetan ez ebillen ez, lagun andirik. Baiña andik geroetara bere, gabontz, mozolo ta saguzar banakaren batzuk ba ebiltzan ibili.
Erkiag Arran 49.
Eta andik geroetara, Txanton ire aita laztanak esan yeustanan euk asmau eikeana.
Ib. 108.
HANDIK GERORA.
A partir de entonces.
Laster zabaldu zuan batela zaliak Santuaren miragarrizko baraubaren otsa. Eta andik gerora jendia juaten zan bata bestiaren leian ugarte artara.
Bv AsL 84.
Después (de entonces, de aquello).
Biajantiak alde-ta andik gerora be ziñuan berekautan.
SM Zirik 115.
Andik gerora, eta iñor etxera etorri baiño leen [...] Txanton-eri apurka apurka jakin-eragitea erabagi eban.
Erkiag Arran 166.
Lenengo joan dan burkadea, landa baten itxi dabe, trenbidearen ondoan. Andik gerora, artu ditu burdiñakiok beste txatarreru batek.
Erkiag BatB 154.
Andik gerora laster sartu zan / Algortako konbentuan.
FEtxeb 82.
Andik gerora, berriz, nun entzuten dedan ia-ia illean eritetxean zegoela.
Zendoia 235.
HANDIK GEROTXOAGO.
Un poco más tarde de ello.
Andik gerotxoago, gazteen joera plazara izaten da, aurreskuak aurresku egiteko sasoia laster eltzen dalako.
Erkiag Arran 37.
Andik gerotxuago neskak esaten dio apaizari.
And AUzta 43.
HANDIK GEROTXOAGORA.
Un poco después de aquello.
Andik gerotxoagora, zirkin andiagoak egin ebazan Peruk.
Bilbao IpuiB 183.
Andik gerotxuagora agertu zan beste bat.
SM Zirik 93.
HANDIK GEROXEAGO.
Un poco después de aquello.
Andik geroxeago etorri ziran Eleizara, ta sinistu zuen Jesu Kristogan Jentillak edo lege bage bizi ziran jendeak.
Ub 101.
Argi ta su bolborazkoak andik geroxeago errege-seme On Feliperen jaiotza-pestaetan berak bere etxeko dorre edo begiratokian ipinten ziarduela.
Aran SIgn 57.
Andik geroxeago, bei-askaren gañean besoak jarrita, burua besoartean zula zegon Balendin itun eta muzin.
TAg Uzt 32.
Noizik bein [...] igesegiten zioten bildurrikaraz irudipeneko irudiak; baño andik geroxeago, egaldia berriro eratxiz, len baño ere amorratuago ta zorrotzago erasotzen zioten.
Ib. 249.
HANDIK GEROZ.
"(De allí) adelante, andik geroz" Añ.
HANDIK GEROZTIK.
"(De allí) adelante, andik [...]
geroztik" Añ.
HANDIK GOITI.
a)
A partir de allí; a partir de esa medida.
Zergati Santa Mariaren trebesean eta handik goiti arroka gaisto batzuek baitire.
INav 20.
Egur egiteko arbolaren zura behar laiteke hamabortz pia luze. Handik goiti uzten da adaburua.
Dv Lab 373.
Sos bana, bortzna sos, bada adki; hamarna sos, sobera liteke. --Hala da; handik goiti, yokoa yosteta lanyeros liteke.
Darthayet Manuel 337.
Bada ordean orotan izari bat; handik goiti, soberak sobera.
HU Aurp 202.
Gizona hainbertzetaraino da ez-deusa non gaizkian ere baitu hein bat; handik goiti, eltzo batek bezala leher egiten du.
JE Bur 39.
Muttikoeneko, Bidabehereko, Arratxeeneko eta Enautenekoak [mahastiak], handik goiti berriz Eiheraldeko harrobia.
Larre ArtzainE 95.
Badioazko buruzagiak Pio IXtik Yondoni Petriraino, eta handik goiti, aphezez aphez, Aaron, Moyses eta Adameraino.
Hb Egia 123.
b)
A partir de entonces.
Izotza jinez geroz / loriak akabo; / handik goiti gero / ez du gehiago.
Bordel 105.
Hantik goiti deihadarrak / nigarrak eta marraskak.
Balad 243.
Hamalau urthe dute muthilek adina, / Non baitzaite yoaiten eskolako mina; / Handik goiti ahalke egotea alfer.
Hb Esk 168.
Handik goiti ur xuritua ez dute aski; bazka hazkarragoa galdegiten dute.
Dv Lab 384.
Handik goiti bazuen bethi debozione berezi bat bere Ama zerukoarentzat.
Jnn SBi 52.
Eta handik goiti etzuen gehiago nihork igurikitzen harren ganik tzarkeriarik eta tzarkeriarik baizen.
Ib. 90.
Erlen ezti guzia / laster iretsirik, / Handik goiti ez zuten / jateko poxirik.
Zby RIEV
1908, 768.
Berekin atxiki zuen handik goiti, kontseilu on zonbait eman beharrez berriz ere.
Barb Leg 145.
Jeneral Moro erraiten zioten handik goiti Uztariztarrek mutiko atrebituari.
Zerb Azk 35.
Handik goiti eskean ibili zen.
Mde Pr 139.
Handik goiti ardurenean finka-lekua ukanen zuen Xaberriko gazteluan.
Ardoy SFran 45.
Aita galdu ginuen arte [...], artzaintza izan zen ene lan nagusia; handik goiti, hargatik, denetarik zerbait egin behartu zitzautan.
Xa Odol 29.
Bainan haatik, handik goiti urte oro jiten ziren beren bakantzen pasatzera ene ganat.
Etchebarne 37 (61 hantik goiti
).
HANDIK GORA.
a)
A partir de entonces.
Andik gora, egunkari-saltzaille izango zan goizetan.
Erkiag BatB 27.
b)
A partir de esa cantidad.
Gabeko ikastolako maixu bakotxarentzat berrogei mutil izan eitekezan. Andik gora ez.
Etxabu Kontu 17.
HANDIK GUTI.
Al poco tiempo de ello.
Lenbizizko erranzión itza heriarí izánze [...]. Andik guti erránzio, "ea jaikizaite".
LE Ong 22r.
HANDIK GUTXIRA (G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 144),
HANDIK GUTXITARA.
Al poco tiempo de ello.
Bañan andik gutxitara, berri au eman zuen Altzuraingo Deiak.
Txill Let 145.
HANDIK KANPOAN.
Fuera de allí; aparte de allí.
Bazkoaz bere herriko erretorak herrian kofesatzera obliga ditzake; handik kanpoan debozinoak iustu den bezala libratzen ditu nora nahi.
Harb 429.
Erremedio haur dute itsasoan edo handik kanpoan kofesatu gabe hiltzen direnek.
Ax 197 (V 132).
Kofesatzean eta handik kanpoan [...] hanbat promes eginez gero.
Ib. 470 (V 304).
Orhit zite humilitatia, baita obra hon orotan nezesario, edirenen duzula nahastekaturik gure prinzesaren laur anderen artian, eztezazula hantik kanpoan txerkha.
Tt Arima 43.
HANDIK KANPORA.
a)
Fuera de allí.
Nai erlijionian, nai andik kanpora.
JJMg BasEsc 211.
[Arbolearen] azpian bizitzea zan / Aita Adanen gloria, / Andik kanpora zer topau eban / Ezpada negargarria.
AB AmaE 15.
Adan aterako da paraisotik eta andik kanpora jaiyoko dira bere semeak.
Ag Serm 128.
Andik kanpora zer aize ete-dan / ez daki, ipar ez egoa.
Or Eus 333.
[Gizon-pilla] geienak trintxera moduko pendiza edo lubaki luze baten txokonean zeuden. Bañan andik kanpora ere baziran.
Salav 83.
Zinegotzietarik batek base-ballera nahi luke lehenbaitlehen; besteek, handik kanpora izatekotan, noranahi.
MEIG I 180.
Erruz saldu da Bizkaian, dakidanez, eta handik kanpora ere zabaltzea merezi luke.
MEIG III 148.
Beste [hitz] batzu oraindik lurralde eta lanbide berezi batekoak dira, handik kanpora ozta inork dakizkienak.
MIH 76.
b)
Aparte de ello.
Antzeztokirako utzi ditu pailazokeriak, txarlotkeriak, berebizikoak badira ere. Handik kanpora, estalki urria du Charles Chaplinek Calveroren izena. Chaplin berbera agertzen zaigu eta Chaplin berbera mintzatzen.
MIH 318.
HANDIK LANDA.
a)
Después de ello.
Handik landa, yosta gurekin, pilota saltoetan.
Hb Esk 19.
Eta handik landa, haren irria gero eta zabalago da, gero eta zabalago, gero eta zabalago.
Mde Pr 70.
Egün zunbait hanti landa.
Ib. 124.
Jatetseetan afaltzen zuten, eta handik landa, zinemara edo teatrora eramaten zuen.
Mde HaurB 74.
Guk eskolaratekoan, edo handik landa, behar ginuen egin orai telefonaz egiten den funtsa.
Larre ArtzainE 57.
b)
A partir de allí, desde allí.
Kapera hartan zituen iragan [...] bi egun eta bi gau. Handik landa jo zuen gero, oinez eta esketik biziz, Barzelonarat buruz.
JE Ber 59.
Han bi urtez bildu zuen eskola ederra [...]. Handik landa, Salamancan berdin!
"
De là à Salamanque"
.
Ardoy SFran 100.
Huna nun dugun Belgikan ikusten, Bruges hirian, eta handik landa Londresen.
Ib. 102.
c)
Fuera de allí.
Ikus noraiño ioan naizan Zure billa nere oroimenean, Iauna, ta andik landa etzaitut arkitu.
"
Non te inveni extra eam"
.
Or Aitork 274.
HANDIK LANDAKO
(Adnom.). De entonces en adelante.
Luzaiden niz geroztik / Ongi laketua, [...] / Kanbio atzeman dut / Andik landakua!
LuzKant 46.
HANDIK LANDAN.
Después de ello.
Eragin barrüki bat taulaz [...], hantik landan zen abiatü.
Egiat 158.
Emazie batailla bat, / ea gero hanti landan / harzara danza bat.
Xarlem 1467.
Maximisa da lehenik / Dorleanxeki espusatüren / eta hanti landan / Klaudiusek gerla deklaratüren.
Mustafa 2.
(ap. DRA)
HANDIK LASTER.
a)
(V-arr-gip, B, BN-arb ap. Gte Erd 144; Añ, Dv).
Al poco tiempo de ello. "(De allí a) poco, andik laster" Añ. "Bientôt après, ou tout proche de ce lieu-là" Dv.
Handik laster ethorriko dira irri ixilak.
SP Phil 289.
Gogortu zen eta sentimendurik gabe jarri zen Jesu-Kristoren bozarentzat, eta handik laster joan zen bere buruaren urkhatzera.
CatLav 258 (V 130).
Baldiñ handik lauster berriz lotzen bazaizko.
He Gudu 124.
Bekatu txiki ariñak bein eragitea, andik laster andiak eragiteko.
Mb IArg I 215.
Bera S. Luisekin joan zan. Andik laster laugarren milagroa.
Cb Just 69.
Bilduak ziren dizipuluek ikhusten dute Salbatzaillea; handik laster Thomasek ere ikhusten du.
Lg II 291.
Andi laster pekatura biurtuten.
Mg CO 262 (
CC 206 andik laster
).
Andi laster [...] joan zan bere lengusu Santa Isabel bisitatzera.
Gco I 458.
Asi zan damu andi batekin negar egiten. Andik laster an zan beste urlia.
AA III 424.
Orain ezkotuten ditut neure malkuakaz Jesusen oñak, eta andik laster idigiten deutsadaz bere zaurijak pekatu barrijakaz.
Ur MarIl 48.
Handik laster saldu zen haren yauregia.
Hb Esk 119.
Andik laster Isabelek semea egin zuen.
Lard 364.
Andikan laster Klara aldatu zuan bere gidariak moja-etxe artatik.
Bv AsL 94 (96 andik laster
).
Urten zan andik laster goizeko izarra.
AB AmaE 346.
Handik laster, Dioklezien joan zen bera iruzkirako eskualdetarat.
Jnn SBi 129.
Erdi hilik eroan zien Roussel Oloronerat; eta hantik laster hil izan zen.
Ip Hil 125.
Ara non dijoakion andik laster senargaia Luisari bere esku mardularen eske.
Ag G 300.
Biarnorat joaitea galdatu zuen handik laster.
Barb Sup 4.
Su-ondora urreratu zan. Andik laster [...], senarrari begiratu eutson.
Altuna 93.
Andikan laister jarri zituzten / eskola erderazkuak.
Tx B II 169.
Andik laister entzun genun berriro aren mintzo dardarakorra.
Or Mi 146.
Behin emazte bat, gazterik ezkondu zena, handik laster alargundu.
Lf Murtuts 40.
Doi-doi lortu eben ardandegi artan sartzea [...]. Baiña andik laster atara zituen.
Erkiag Arran 50.
Opizialak ontzira-bidea artu zuan. Andik laister guztiak bilduta zeuden.
Anab Poli 56.
Andi laster [...] Gazteizko obispo jaunak [...] eskubidea emon eutsien.
Akes
Ipiñ
16.
Bera ere atsegabeak jana, handik laster behar zuen Erroman hil.
Ardoy SFran 56.
Pakok andik laster amandreari idatzi al izan zion.
NEtx LBB 46.
Handikan laster jakin ginuen zaukan gaitzaren berria.
Xa Odol 143.
Eldu zitzaion rabelaren soiñua; eta andik laster soiñu-jolea bera.
Berron Kijote 126.
Andik laster asi ziran illetak arratsaldetik, zorionez da bide onez.
Gerrika 144.
Ardien moxteko eguna ere beste karia bat zen handik laster.
Larre
AtzainE
134.
Andik laister eskola utzi nuan nik.
Insausti 77.
v. tbn. Izt C 115. Gy 208. Laph 173. Aran SIgn 79 (76 andik laixter). Arr May 41 (29 andik laxter). Urruz Urz 37. Zby RIEV 1908, 212. Apaol 36 (58 andikan laster). Elsb Fram 95. HU Aurp 177. CatJauf 30. Noe 98. StPierre 17. JE Ber 96. Ir YKBiz 406. Zerb IxtS 71. Mde Pr 208. Bilbao IpuiB 21. Etxabu Kontu 55. BAyerbe 101. Albeniz 21. Andikan laster: FEtxeb 21.Andik laister: Iraola 17. Lek EunD 15. Etxde AlosT 98. Salav 58 (21 andikan laister). Alkain 22. Andik laixter: Goñi 39. Alzola Atalak 66. Insausti 238. Andik laxter: Ataño TxanKan 172. Andikan laster: VMg 66. Elizdo EEs 1925, 215. Andikan laister: EusJok 47. Andikan laste: Uzt Sas 212. Andi laster: fB Ic II 190. Hantik laster: Const 43.
b)
Cerca de allí.
Andik laster zegoan trabena batera eldu ziran.
Urruz Urz 16.
HANDIK LASTER BATERA.
Al poco tiempo de aquello.
Andik laster batera, seme gaztiak Eibarren egiten eban biarrera eruaten eban noz-beinka.
Gerrika 167.
Andik laster batera, neure Caja Rural-eko kontuan sartu eben dirua.
Ib. 197.
HANDIK LASTERREAN.
Al poco tiempo de ello.
Andik lasterrean Constanza zeritzan bere amak soñeko baten gaia eman zion.
Arr May 119.
Andik lasterrean urten eban portutik Otoiopek.
Erkiag Arran 83.
Ostikada bat edo beste, eta andik lasterrean, geiago zirkiñik egiteke, gogortuta gelditu.
Erkiag BatB 56.
HANDIK LASTERRERA.
Al poco tiempo de ello.
Eta andik lasterrera [...], kanpai oiek berak izango dira eramango duenak [...] zuen ill berria.
Ag Serm 364.
Baiña, andik lasterrera, poz-ikara bat izan eban Txinpasek kolkoan.
Bilbao IpuiB 80.
Sartu ei zan ate batetik eta andik lasterrera an azaldu ei zan eskuetan kanoniguaren soñekuak zituala.
SM Zirik 90.
Gorri-gorri jarri zan beingoan mutikoa, baiña andik lasterrera zuri-berde aldatu yakan arpegiko narrua.
Erkiag BatB 62.
Baiña aundiagorik ikustea gertau jakun andik laisterrera.
Alzola Atalak 66 (42 andik lasterrera).
Andik lasterrera Permiñ Eizagirre, gure tenientea, etorri zitzaigun.
AZink 78.
Eta andik lasterrera, badator bat lista bat eskuen dabela.
Gerrika 91.
v. tbn. Zendoia 87.
HANDIK LASTERTXO.
Al poco tiempo de ello.
Andik lastertxu aitak bere idazkelara deitu.
Kk Ab I 109.
Abiau zan trena, ta andik lastertxo agertu zan...Txantel ikustallia izango zan, ezta?
Kk Ab II 82.
HANDIK LEKORA.
a)
Después de ello.
Gizon batek utziko du [...] mendekatzeko zuen xedea; ordean handik lekhora aurkhituko duzu [...] atsegin duela bere koleraren sujetaz minzatzeaz.
He Phil 26 (SP 27 handik sarri
).
Presondegirik ilunenak / Izan dire hautatuak. / Handik lekora gillotinak / Ditu egotzi buruak / Milion inozentenak.
Monho 64.
Lehen sozietateko presuna ezkontzen direnak, handik lekhora, pasatuko dire bigarrenera.
JesBih 404.
Ama galdu zuen hogoi eta hirur urthetan, eta dolua ekharri zion hirur urthez. Handik lekhora abiatu zen gorthez gorthe egia erakusten.
Hb Egia 67.
b)
Fuera de allí, aparte de allí.
Persiako zen, Indietan ibilia, eta handik lekhora, Magoek adoratua suaren itxuran.
Hb Egia 72.
Bazuen segurki nori ihardok bikarioak, Hazparnen. Bainan handik lekora ere, beti orotan, Bidarrin, Atarratzen, Baionan, bere jitea jarraiki zaio.
HU Aurp 163.
HANDIK LLABUR.
Al poco tiempo de ello.
Han jaun gaztia zen ohatü. Hantik llabür gaian andere hila bere arropa ederrenetan zereioan agertü.
Egiat 173.
Gerla akabi bezain sarri etxerat zen ethorri, handik llabür eritü ta hil.
Ib. 179.
HANDIKO,
HANDIKAKO.
a)
(Lar, Dv (G); hantiko Dv (S)), HANDIKAKO (Dv, s.v. hemendikako). De allí, proveniente de allí. "De aquí, de allí, emengoa, angoa, emekoa, andikoa" Lar.
Egürükazü nik xüxent dezadan, eta hantiko profeitia borogatüren düzü.
Mst III 39, 1 (SP handik sentituko duzu probetxu
).
Nola izaiten ziren, bakantzak etortzearekin, harat eta handikako joan-jinak.
Larre ArtzainE 109.
b)
"Andiko (V, G), el más apartado" A.
Ondartzaren andiko buruan, aitzartean, arrizko mallak daude.
TAg Uzt 37.
c)
(Precedido de instr. o gen.). "Del otro lado. Andikoa, Elgoibar-en esaten jakon baserrixa, ibaixan andikua" Etxba Eib. v. handikalde, haraindi.
Gixon pillo andi bati eragoion edesten edo kontetan, guzur ta abar, itxasuaz-andiko gauzak.
Kk Ab I 52.
Bidasoz andikuak / Iruñara duaz; / Emendikuok bere / Iruñara guaz.
Enb 70.
Ez pianillu Ebroz andiko / Gauza txar danen sustraiak.
Ib. 36.
Bidasoaz andiko ta emendiko euskotar guztiok.
Ldi IL 124.
Ibaiaren andiko aldetik [...] ikusi neban.
Etxabu Kontu 174.
(Tras tema nominal nudo).
Bidasoa andiko aldera joan nintzanean.
Etxabu Kontu 17.
HANDIKO ALDE (G-azp).
Lado de allá. "Acullá, andiko aldean" UrduñBerb 394. v. handikalde.
Onelan gero andiko aldean izateko alan egiten dabenen sari ederra.
Añ
EL2
191.
Andiko aldeko betiko bizitzea.
Ib. 31.
Andiko aldean jolasean zebiltzan mutikoetako bat.
TAg Uzt 242.
Mutilla bultzada indartsuz ormagainetik andiko aldera bota zun.
Ib. 168.
Baserriaren andiko aldetik, berriz, errekaondoan, lexibaldia garbitzen ari zan emakume bat.
Ib. 93.
Txakurrak, berriz, makilla gora ikusitakoan, jo baiño leen, garrasi aundiak atera, iges egin eta andiko aldetik begiratu.
And AUzta 103.
Zuek biok, andiko aldetik, eta guk, emendik arrika egin bear deutsagu.
Erkiag BatB 58.
HANDIK HONA (Añ; andi ona G ap. A Apend
),
HANDIK HONAT.
De entonces acá. "Después acá, [...]
andik ona" Añ. "Andi ona urte asko da (G), desde entonces han pasado muchos años" A Apend.
Indietan det osaba. Joan zitzatan anziña, ta andik ona egiña nago Jauntxo guziak adiña.
Lar Cor 152.
Ta andik ona publikatu da Pulpito askotan besteen bildurgarrirako.
Mg CC 139 (CO 205 arik ona).
Karlos kinto izan da / enperadoria, / preziski españolen / gobernadoria; / hantik hunat ardura / disputa gorria.
Bordel 159.
Gorputzez eta arpegiz ez beste gaiñerakoan, azpikoz gora aldatu zaio andik ona bere erriko jendea.
Mok 19.
Andik ona urte asko da.
(V-ple-arr, G-azp).
A EY III 283.
Andik onera ezkero, aitzurrean, lurra iraultzen ginduan gizonkiro, ezur-muiñak igartu arteo.
Or Mi 94.
Gu bertsuetan asi giñala / dirade berrogei urte [...]; / amaika bertso kantatu degu / andik onera bitarte.
Uzt Sas 173.
HANDIK HONAKA.
De un lado a otro.
Zertako andik onaka ta emendik arunzka jardun?... Egurmendi jaunaren emaztea egun artan il zala esan ez zuten?
Loidi 214.
HANDIK HONAKO
(Adnom.). De entonces acá.
Igaro dira berrogei ta amazazpiren bat urte, baiño andik onerako gabon gau guztietan oroipen onek ekarri oi dizkit biotzera samintasuna, begietara malkoak [...].
Urruz Zer 54.
HANDIKORA.
De aquel modo.
Ez beti bat kukuak lez, ezpada gaur batera, biar bestera, etzi eta etziramon andikora.
Ezale 1897, 212a.
HANDIKORIK HORTIKORA.
"Andando de la Ceca a la Meca, de una parte a otra. Zer darabiltzu andikorik ortikora?" Zam Man 5.
Patxi aitaren ondoan ibili zan goiz guztian handikorik hortikora ta hortikorik handikora.
Osk Kurl 93.
HANDIK-HORTIK-HEMENDIK.
Por aquí y por allá. Cf. HAN-HOR-HEMEN.
Berak-be, andik, ortik, emetik, bakarrik ebillenean, gogotzu kantaten ebazan Josetxogaz ikasiriko kopla batzuk.
Echta Jos 311.
Joaten zan andik, ortik, emetik, bein batzukaz, urrengoan besteakaz.
Ib. 207.
HANDIKOZ ETA HEMENDIKOZ.
De cualquier manera, de todos modos.
v. HORTIKOZ HEMENDIKOZ
Ori eskuan ezpata, / zeure eskuoz narazu; / andikoz eta ebetikoz / barkazio dikezut.
AzkPo I.
HANDIK SARRI.
Al poco tiempo de ello.
Hari ere Iauna agertu / zitzaion handik sarri.
EZ Noel 108.
Handik sarri itzultzen da / apheza ofrendara.
EZ
Eliç
47.
Bere gogo hura ganbiatuko du konfesionean: bainan handik sarri hura aurkituko duzu bere [...] atsegin hartzen duela [...] guduaz mintzatzeaz.
SP Phil 27 (He 26 handik lekhora).
Jesüs jaio bezain berri, / aingüriek alabatü, / bai eta´re hantik sarri / jin artzañek adoratü.
UNLilia 13.
HANDIXE,
HANDIXEK (Lar, A Morf 349),
HANDITXE (Lar).
De allí mismo. "(De) allí" Lar. "De aquí, de allí, [...] anditxe" Ib.
Deabruaren zorigaiztoko katibu edo menpeko billauak egin ziran, eta egin ginduzten; eta ala gorputzeko, nola animako gaitz guziak anditxe etorri zaizkigu.
Gco I 24.
--Zeruetatik zatozala? Zeruetatik esan dozu? --Bai andrea, andixek nator.
Kk Ab I 6.
Beste borda batean [arkuma] aundiagoak ikusi nituan eta, andixe ostutzeko gogoa etorri zitzaidan.
Muj PAm 71.
Bai, jauna, bai: andixe etortzen dire.
Anab Usauri 137.
Besotik elduta eruan ninduan ate-birrinbillara ta andixik atzamarra luzatuta esaustan.
Kk Ab II 15.
Igongo dozu korura / andixek bera salto egingo'zu.
Balad 168.
Anditxe jaso ditugu gero aitatzen diran ale geientzuak.
SMitx Aranz 125.
Mendi santu ortara / naramakeanik, / anditxek igotzeko / Zerura zuzenik.
Ib. 50.
Malkor koxkor batera igo zen eta andixek [...] bere biotz ederberak maiteki zerion sentipena abesti xamur biurtu zizun.
Etxde JJ 11.
Erbestera doiana ala kanpotik datorrena [...], legorrez beintzat, andixek igaro oi dalako.
Erkiag Arran 28.
Ba andixek urteten ikusi genduan gau beranduan Salome Umegiña.
Ib. 142.
Andixik ikusiko eban noiz urtetan eben solora.
Bilbao IpuiB 202.
Andixik ikusteko baso, zelai, baratz.
BEnb NereA 49.
Andixek, Arrigorritik egon nintzan begira.
Etxabu Kontu 196.
--Norantz artu dau izpardun barridun) orrek? --Andixe bidetik.
Kk Ab I 8.
HAN EDO HEMEN.
Aquí o allá, en alguna parte.
An edo emen biltzen dirala jaietan mutillak.
AA CCErac (ed. 1823) 186.
Ha! eta nork ahal erran / Eztela izatu sekulan / Han edo hemen otsorik / Desiratu dukeienik / Zikiro ofizioa?
Gy 267.
Bai eta egin araziko egun guziez, han edo hemen, krimarik beltzenak.
Elsb Fram 183.
Bazitazkela, han edo hemen, asko herritan, burraso zenbait, beren haurrentzat eskolan erlisionerik nahi etzuketenak.
HU Zez 110.
Ikastolan ezpazan, ikusten zan an edo emen, bere liburu edo iraztiak eskuetan ebazala.
Echta Jos 239.
Xixtez han edo hemen hartako doia ikusia baiginuen ordean.
JE Bur 95.
Han edo hemen bere laguntza galdetzen baitute edozein lanetako.
Zub 21.
San Iñazioren santu-gogoak bazeraman berekin naiko egur-pilloa, gero an edo emen, zan tokian zala, su-emateko.
SMitx Aranz 155.
Han edo hemen kukuak makur jo zioketen.
Zerb Azk 9.
Bethi arrangura, han edo hemen min, ezin kurri.
JEtchep 98s.
Tipitik, an edo emen, agertu izan ditut lanxka batzu.
Larz (
in
Alzola Atalak 118
).
Olantxe ba-geniarduan an edo emen tarteka abestuten.
Etxabu Kontu 49.
An edo emen konpromisua ebela.
Gerrika 193.
Bada, haatik, beste zerbait aldez aurretik [...] oihukatu nahi nukeena, ea han edo hemen oihartzunik sortzen ote duen.
MEIG IV 110.
HAN-HEMEN.
a)
(Por) aquí y allí. "Han-heben /hánhèben/, par-ci, par-là" Lrq. v. HAN-HEMENKA.
Tr. Se documenta por primera vez en Zavala, y apenas vuelve a encontrarse hasta el s. XX. En la tradición septentrional sólo hay un ej. de Laphitz.
Gorrotoak oi dakar / an-emen kaltea.
Zav Fab RIEV 1909, 38.
Zuhurtziak manatzen zion beraz Carlosi tropa segurrak han hemen atxik zitzan aitzindari segurren pian.
Laph 4.
An-emen, zaurituak, aiotsez ta zinkurinez.
Lh Yol 44.
Au guziagatik etzen bidezkoa ainbat olerki an-emen sakabanaturik ibiltzea.
Inza (
in
Jaukol Biozk XV
).
Ta milloi bat irlandar baño geiago il ziran an-emen, zoritxarreko aberritik urruti.
Ldi IL 167.
Landan, an-emen, ba da mordoka jorrari, / atorra garbi eta buru-zapi zuri.
Or Eus 283.
"Umilladero" bana / bide danak azken... / Gaur ere erri-sarreran / badira an-emen.
SMitx Aranz 120s.
Itzaiak ere egin oi dituzte zenbait ixil-une, uztarri-aurrean kantuan edo txistuka dijoazenean; bañan bestela, mariñelengandik oso bestela, an-emen, neurri jakiñik gabe.
Lek SClar 105.
Eta baztergabea balitz ere, nonbait ñimiago da, tarteka an emen mugatua dalarik.
Or Aitork 64.
Begiak an-emen ziztaka asi baitzen aragimiñak ziaro jota.
Etxaide
JJ
203.
Ardi ta zaldiak / maldan beera dakarz, uleak arrotuz, / arratsaldeko otzak, / an-emen labanka.
Gand Elorri 193.
Beste sariketa koxkorren batzuk an-emen baziran.
Insausti 25.
Gure historiolari bizkor bezain zintzoak, "puntadatxoak" han-hemen sartzeaz gainera, lohia eskua bete zabaltzeko modua izan du.
MEIG VIII 45.
b)
De un lado a otro. "Kan-kemen (R), de ceca en meca" A.
Martolo gizajoa, apainduta an emen dabill, ispillura begira, atzera ta aurrera.
Urruz Zer 38.
Txikitandikan zugandik urrun, / an-emen, Jaunak narama.
Jaukol Biozk 21.
Maizegi gabiltzazu / an emen oztopoz.
"
Andamos tropezando de aquí para allá"
.
Or BM 106.
c)
Aquí y allí, tanto aquí como allí.
Jabetzen dira, Euskalerria / an-emen ber-bera dela.
Or Eus 387.
Ez da bereizkuntzarik, euskarari dagokionez, han-hemen jaiorikako erdaldun hutsen artean.
MEIG VIII 45.
d)
Cf. amen.
Zein da emen, nik jaten dedan oillaskoaren ezurren alderako, "an-emen" esaterako Erromara eramango nauana?
JAzpiroz 96.
HAN-HEMENDIK.
a)
De aquí y de allí.
Erre-âla pusketan naigo du erori; / pike-tanta piztua an-emendik dari.
Or Eus 287.
Arraiotzko berri an-emendik jaso oi-zuan.
NEtx Antz 156.
Marrazki zehatza, bakuntasun gorri-argia, ez du hausten ezerk. Ez han-hemendik sortzen zaion gorabehera erantsiren batek, ez beste ezerk.
MEIG IX 119.
a)
(Tras instr.).
Naparroa bat ezagutzen dut / gezur-mugaz an-emendi.
"
A ambos lados"
.
Or Eus 196.
HAN HEMENDIKAKO
(Adnom.). De aquí y de allí.
Edozein belar-pila ez da meta, ezta han-hemendikako idazlan sorta ere aldizkaria.
MIH 136.
HAN-HEMENEAN.
Vacilando, oscilando.
Justoaren balanza an-emenean ibiliko da.
(293).
LE-Ir.
Dabila an-emenean ditxa edo desditxa sekulakoa.
(300).
Ib.
Guziok gaude infernura erortzeko an-emenean.
(329).
Ib.
HAN-HEMENGO.
De aquí y de allí.
An-emengo lizarretan itsu ark oztopo.
Or Eus 48.
Han-hemengo aldizkarietan argitara eman dituen artikulu banakak.
MIH 296.
Han hemengo ezin konta-ahala zirenok suntsitu ziren, desagertu, eta ez dute aspaldian indarrik.
MEIG VI 50.
HAN-HEMENKA.
a)
(AN, L, BN, S)
Ref.: A; Gte Erd 148. (Por) aquí y allí. "En diversas partes" A. "Han hemenka mahasti zenbeit ikus ditazke (BN-lab), [...]
han hemenka euria egin du (BN-arb)" Gte Erd 148. v. HAN-HEMEN, HAN ETA HEMEN.
Tr. Documentado sobre todo en textos septentrionales y alto-navarros, desde Lizarraga de Elcano.
Naiz an eménka faltaturik fedean edo birtútean, eztéla faltáko munduan Jangoikoaren etxéko jénde, izaindiréla kristioak beti.
LE Urt (ms.) 126v.
Ke goratzea an-emenka.
LE-Ir.
Hargatik han-hemenka zenbait ganbiamendu phixka egin dut.
Dh 110.
Han hemenka urthe luzean, asko besta baitire.
Gy 80.
Ikusten ziren, han hemenka, othe ez-eragiñen lili horiak.
Atheka 36.
Hanhemenka gain behera hain da xut nun behar baigira lothu bide bazterreko abarrer.
Prop 1883, 261.
Ikhusirik bazirela han-hemenka paganoen hobi batzu.
Jnn SBi 66.
Marra bat egina zuten jakintsunek gogoz, han hemenka herri batzuen izenak hartuz.
HU Zez 95.
Eta bizkitartean zer dugu ikusten han-hemenka?
HU Aurp 216.
(s. XX)
Palestinan bizi izan ziren han-hemenka, Abraham, Isaak eta Jakobe.
CatJauf 25.
Erdara hitz andanatto bat han-hemenka erain eta ez jorraturik.
JE Bur 144.
Ogi landa eta mahasti zenbeit halaber, han hemenka.
Ib. 83.
Paperezko ilhargi eta izar batzu han hemenka emanak izanen dire paretan.
Barb Sup 85.
Harat heltzean, eginatzik konplimenduak, eta gero, han hemenka ematzik zonbeit begi kolpe.
Barb Leg 146.
Turistak, yartzen dira lurrian, han hemenka bildurik, multxoka. Zub 54. Zagozin mendixkan, ordu artio an emenka ikusten zuten langiletarik bat edo bertze.
FIr 144.
An emenka itzuri diren utsegiñak, irakurle zurrak zuzen bitza.
Or Mi 155.
An-emenka soil da arloa, / jaio bagerik artoa.
Or Eus 278.
Han-henka oilo luma handi batzu trebes estekaturik.
GaztAlm 1934, 54 (ap. DRA
).
Han-hemenka zafraldi ederrik eman zioten.
Zerb IxtS 77.
Lur-ikara batek bazterrak oro iharrosi baitzituen, han-hemenka ibai-zola ere kraskatu zen.
Lf Murtuts 2.
Baño tarteka-marteka, an-emenka beti zedozer erakutsiz irakurleari.
Etxde AlosT 10.
Han-hemenka arraintzale-batasun batzu badire eginak.
Zerb Azk 51.
Misteri eta santu-bizitza eli bat badugu, zati txit politak aurkitzen baitira haietan han-hemenka.
Mde Pr 284.
Arbolak buluziak ziren, han hemenka osto bakar batzu baizik etziren higitzen.
JEtchep 55.
Lurra adore labanez, / bigun eta epel. / An-emenka zugaitzak / orbel t'orbel t'orbel.
Gand Elorri 196.
An emenka, landetan yendea ageri zen lanean.
Izeta DirG 111.
An-emenka ibilki.
Zait Plat 48.
Ez da beraz harritzeko han hemenka, hala nola Jatsun, eriak ere beila tokietarat eremaiten badiozkate.
Ardoy SFran 274.
Beste amatxi asko ikusi izan ditut han-hemenka. / Jainkoa, otoi, ez dadiela gaurkoan eni mendeka.
Xa Odol 343.
Bertsolari gazte bezela ni ere ibili oi nintzan zerbait, an-emenka.
Zendoia 53.
Beha nolako arditegi eder eta modemoak egin diren, araberako gasnategiekin han hemenka.
Larre ArtzainE 198.
s/z Sartaldean, r/rr Zuberoan, a/e, i eta u-ren ondoan, han hemenka.
MIH 108.
Trinkoegi eta bidenabar gogorregi aurkitzen duela [Etxaideren hizkera] han hemenka.
MEIG III 137.
b)
De un lado a otro. "De ceca en meca, [...] an emenka (AN), han hemenka (L, BN, S)" A EY III 260.
Ni errezago [etorri], berriz, Aingeru orrek bainarabil an-emenka.
Or QA 121.
Bota zion, zapla, anemenka ibilli gabe [= 'sin andarse por las ramas'] ta, Egurmendik barrualdean zerabilkiena igerri naian bezela.
Loidi 150.
HAN-HEMENKAKO.
Ocasional.
Solas jarraikia, bainan galdez eta ihardespenez mailkatua, han-hemenkako zeihar-elhe eta ixil-arte baitzuekin.
Lf (
in
Zait Plat XV
).
HAN ETA HEMEN.
a)
(V-arr, G-azp-goi; AN-5vill ap. Gte Erd; Lar, Añ). (Por) aquí y allí. "Allí y aquí, an ta emen" Lar y Añ. "An eta emen ur tantakadak (V-arr), an eta emen ur tantuek daude erorita (G-azp-goi), [...]
an da emen sagasti ederrak ikusten dira (G-azp), [...]
an ta eman ur tanta batzuk botatzu (AN-5vill)" Gte Erd 148. v. HAN-HEMENKA.
An ta emen ta aide ta ezagun guzien artean billatu ta ere.
Mb IArg I 170.
An ta emen egin dituen milagro ta gauza andiak.
Mb IArg II 269.
Bazaoz ibai ondora ekusiko dezu uretan an ta emen ilargiaren imajina.
Mg CC 198.
Ikutzen zion an ta emen.
VMg 77.
Erreberrituz gorphutz puskakatuak, han eta hemen berduratuak.
Jaur 163.
Begira an ta emen / Mundu bazterretan.
Ur MarIl 126.
Bere izen da egiñak an ta emen munduban dirade otsandikoak.
Aran SIgn 212.
Ezkonduko gera, eta an da emen gure kontuba Plandesen.
Sor Gabon 46.
Han eta hemen zenbait kopla emanik.
Elzb PAd 30.
Ta alango gizonak, Mendiolakoaren ustez, bat eta bi baiño geiago izango ziran prankotarren artean. An da emen, ziñoan beretzat, onak eta txarrak dira, beste erri guztietan legez.
Ag AL 84.
(s. XX)
Badut, han eta hemen, plazan ikusirik.
Etcham 126.
Israelitek han eta hemen bildu behar zuten beren jatekoa.
Zerb IxtS 43.
Entzun dezagun ixiltasunean Iainkoaren Itz ori, an eta emen argi.
Or QA 12.
An eta emen putzu-zulo pranko.
Loidi 55.
Ziur dakit nik an eta emen ikusten diran bikote geienak maitasuna zer den azaletik baiño ez dakitela.
Txill Let 57.
Ikusten zaitut an eta emen, / erdi-ageri beti be.
Gand Elorri 76.
Egun orretan, an eta emen, onegandik eta arengandik entzun zituen erriko alderditarren gurari ta asmoai buruzko esamesak.
Erkiag BatB 66.
Denboraz makiunkoan ikasi zinuela-eta... Han eta hemen ni ere alhatu niz.
Larz Iru 38.
Saietsak zuaitzetan igurzten ditu, eta an ta emen bizkarra gogortzen du.
Ibiñ
Virgil
99.
Berriz an eta emen arakatuaz.
Lab SuEm 194.
Han eta hemen bildurik diru poxi bat.
Ardoy SFran 102.
Gauza bera entzuten dugu han eta hemen.
Xa Odol 20.
An ta emen non nai, olatsukoak bait-zeuden idatzirik.
Berron Kijote 32.
Ganau gorri ta baltz, taldeak an da emen.
Gerrika 216.
Adar-joleak ere / beti an da emen.
Insausti 186.
Zenbait lan irakurri ditut behintzat han eta hemen.
MEIG VI 75.
v. tbn. Ataño TxanKan 246. Alkain 15.
b)
Aquí y allí, tanto aquí como allí.
San Ignazio geurea, / egizu arren bakea, / dozun ezkero an da emen / zeure senipartea.
BBizk 35.
Ur mota berak izanez geroztik han eta hemen [Ahuskin eta Aldudan]
.
JE Bur 156.
Oso urruti zaramazkite / diruaren esperantzak, / Bizimoduak, an eta emen, / badauzka une garratzak.
Basarri 137.
Han batipat gertatu denari "lock-out" deritza, han eta hemen.
MEIG VIII 37.
Izendapen kontuan guztiok, han eta hemen, bateratsu ibil gaitezen.
Ib. 115.
HAN-HETAN (L, S).
Ref.: Lh (han); Lrq. "À peu près" Lh y Lrq.
HAN GAINDI
(BN-lab-ciz ap. Gte Erd; Dv). Por allí. "Han gaindi zoaz, allez en passant par là" Dv. "Han gaindi iragaiten zen orga (BN-lab)" Gte Erd 127. "Han gaindi jende anitz ikusten da (BN-lab) [...], ihiztariak han gaindi pasatzen ziren (BN-ciz)" Ib. 305.
Jesus Nazarethkoa iragaten zela han gaindi.
Lg II 214.
Yaun yuiea hor da gerthuz iragaiten han gaindi.
Gy 18.
Axeria ihizin / han gaindi baitzoan.
Zby RIEV
1908, 759.
Haur zeheria bat han gaindi etxe-inguruetan itzulipurdikan ibilki.
HU Zez 71.
Laboraien orgak ardura han gaindi doazilakotz.
JE Bur 27.
Emazu bada zer ikusi duzun han gaindi.
StPierre 11.
Halakorik ez zela oraino han gaindi ikusi.
Barb Sup 42.
Gardak han gainti zirela jakinik.
Const 30.
Frango Babilonian et han gaindi gelditu ziren.
Zerb IxtS 72.
Ez dut urriki han gaindi ibilirik.
Larz Iru 148.
Han gaindi itzuli on bat egin.
Ardoy SFran 44.
Igorri baitzituen bere Betharrameko apezak Hego Amerikarat hainbeste euskaldunek han gaindi beren fedea gal ez zezaten.
Larre ArtzainE 325.
v. tbn. Jnn SBi 100. Arb Igand 88. Xa Odol 231.
HAN GAINDIKO.
De por allí.
Norbaitek kondatu du joan zirela han gaindiko iturriño baten ondorat eta bazkaldu.
Ardoy SFran 115.
Han gaindiko karrika hertsietan.
Ib. 85.
Behar zuten urrunago ere joan autobusez, Biamo alderat berdin, Gourette eta han gaindiko elurretarat.
Larre ArtzainE 281.
HANGO
a)
(G-azp ap. ZestErret; SP, Dv; hanko S ap. Lrq; Dv (S)). De allí.
Tr. De uso general.
Eroan ditu ango jauna eta andrea.
MLastur 29.
Itxasoa samurturik goiti eta beheiti, / hango arrainak iziturik ebiliren ialgirik.
E 61.
Bada zein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte rezebituren, ilkhirik hango karriketara, errazue.
Lç Lc 10, 10.
Zegaiti ango larrosatxoak / eztau piedaderik.
Lazarraga A1, 1159v.
Zu nungo zarean, ni bere ango.
Ib. B20, 1193r.
Zenbat urrun pintatutik baita lanbo bizia / Lurrekotik hanbat bada hango pena larria.
EZ Man I 110.
Nor nongo baita hango hitzkunza du.
Harb 142.
Zegaiti eugi daben humildadea / merezidu ez eiteko ango plazea.
EgiaK 86.
Halako moldez ezen hemengo sua, hangoarekin konparaturik, pintatua bezala izanen baita.
Ax 580 (V 372).
Ejiptetik kanpoan delarik, hango apetitua duela, bere han iaten ohi zituen baratxurien eta tipulen gutiziaz.
SP Phil 28.
Haiñ eztiki izatu zen / haren bihotza mintzatu, / non hango harri arrokak / izan baitziren mobitu.
Gç 71.
Markinako erregearen / leen diite beartu / ze ez ango tratuaren gu.
BBizk 29.
Züberoa Herriko üskaldünen egina, Athanase Belapeyre, hanko jaun ofizialaz.
Bp I 1.
Zeren hango jendeak arrobazerian, eta ephaskoan baitzebiltzan.
ES 157.
Han badükezü dohatsütarzün deusetan ere eskazkeriarik eztütian bat [...], hanko izale dohatsien konpaña ezti, eder eta maithagarrian.
Mst III 47, 2.
Agitz urrikalgarriak dira purgategiko animak ango beren neke-tormentu andiak gatik.
Mb IArg I 251.
Graziak ematen egon zan, ta angoa egin, ta S. Luis lagun zuela etxera txit ondo biurtu zan.
Cb Just 70.
Erran zion [...] zohala [...] etsaieen kanparat entzutekotzat hango solasak.
Lg I 213.
Galduak izango zirala Jerusalengo Erria, ta ango Tenploa.
Ub 84.
(s. XIX)
Urten eben oneek Ejitoko erbestetik, eta ango atsekaba, neke-pen andien azpitik.
Añ
LoraS
5.
Noizean beñ jatxitzen zan ara Aingeru bat, erabiltzen, eta nastutzen zuan ango ura.
AA I 404.
Hertsi nitijan hiretzat ifernuko atheak, iraungi hango suak.
Dh 148.
Ta bedeinkatu eban ango ezkontzia, milagro bat eginagaz.
fB Ic III 339.
Ezin daitekena da gorphutz bat kontserbatzea, baldin hango menbroak elgarrekin makhurrean jartzen badire.
Jaur 126.
Gero zütien lanak, Pauera zirenin, / Hanko proküradore ta jüjen aintzinin.
Etch 272.
Asitzen da egiten / alako orruak, / non ikaratzen ditu / ango inguruak.
It Fab 137.
An daruez Afrikara. Nok adierazo ango presondegijetan igaroten dituezan penaak?
Ur MarIl 21.
San Pablo angoa zalako.
Lard 513.
Nihongo solasek etzaiote badutela handgoen eztitasuna.
Hb Egia 83.
Eta hura ikusi zuen bezela, demonioak ango aldiak egiñ zituen.
Arr May 95.
Berak eginen zituen hango lan eta garbiketa guzi-guziak.
Jnn SBi 91.
Belhainkatü zen Jesüs Jinko Semia sorthü zen barrükian, hanko lürrari pot egin zian.
Ip Hil 186.
Ioango da / ango mundura.
Azc PB 248.
(s. XX)
Joan zan Españatar guduontzora, ango nagosiari erazagututera zer jazoten zan.
Echta Jos 187.
Kabala hazkuntzari jarraikitzen da oraino hango jendea.
JE Bur 83.
Alderdi artako erriak baldar ta txiroak ziran geienak; ango lurrak, agor, lau, zabal ta berdiñak.
Ag G 113.
Hain xuxen orduan, zituzten kenduak mendekioz hango presuner frantseseri Frantziak igorri bixkotxak; bertzalde lehen bizpahiru hilabetetan hangoaz hangoa egin behar.
StPierre 29.
D'Esquer zen ordian hanko erretora.
Const 23.
Sei orduz an ari izan ziran su ta su, angoak eta emengoak.
Or SCruz 103.
Iri-jabiak ango lanari / etziyon ondo iritzi.
Tx B I 249.
Baña ez etorri nigana Ebroz aruntzako gauzakaz, ango barri bakigu danok-ta.
Kk Ab II 106.
Nahi izan zuen Larrungo mendia ikusi, eta arratsalde batez, egin zuen hango itzulia.
Zerb Azk 36.
Ango egonaldia eginda gero.
Anab Poli 100.
Begiz baino areago belarriz ikasten zuten ango erritarrek.
Zait Plat 111.
Sartu ziran, baiña ango jauna ez agiri.
Etxba Ibilt 63.
Etzen orduan oraiko libururik, hango berri, xuxen edo makur, kondatzeko.
Ardoy SFran 315.
Orregatik egiten genduan guk ango balkoitik bertsotan.
Uzt Sas 333.
Ezin arbuia dezake euskal hitzik, ez hangorik ez hemengorik.
MIH 106.
Hango bertako Egurrola baserrian.
MEIG II 108.
(En oraciones exclamativas).
"
Hango + izena, ugaritasuna adierazten du egitura honekin osatutako esamoldeak. Hango zarata ta hango kantua!
"
ZestErret.
"
Hango jendian emana!
"
.
Ai ango orroiak ta desgarrioa! / Ango burruk-auskak, t'apurtzea alkar!
Zav Fab,
RIEV 1907, 542.
Trena okertu zanian, / ango karraxiya.
Ud 121.
Ango txalo jotzia, ango Biba Anton! deadarra.
Urruz Urz 50.
Ango oiuak! Ango deadarrak! Ango garraxiak! Ango abarrotsa! Ango burdiñ soiñua!
Ag AL 145.
Ango oju-arrantzak eta iskanbilla, danboliña isiltzearekin batean!
Mok 17.
Zer zan ango poza! / Ango bilintxikuak! / Ango makil-otsa!
Enb 207.
Zintzarri-soñu, gurdi-irrintzi, / aiek ango komeriyak.
Tx B I 249.
Kontseilua bildurik, hango kalapita!
Etcham 62.
Ene mutillak! ango didar ta garraziyak, ango ate-dranbaladea, ango aienak.
Kk Ab II 52.
Etxeko anderea nongo, gure aideak ango.
(AN).
A EY III 129 (que lo toma de FIr).
Ango kixkalbearra! Ango marmarra!
Ldi BB 118.
Ango oiua!
Or Eus 30.
Sorgindantza zirudin jaialdiak. Ango ijiji-ajaja! Ango oiuak! Ango erokeria!
TAg Uzt 182.
Ango izkillu-soñu ta / ango jazarkera!
SMitx Aranz 212.
Eta Elizaldek jauzi egiten dio gainerat. Hango borroka partida!
Zerb Azk 102.
Ango barre egin-bearra!
Bilbao IpuiB 107.
Gazteek goraka ta aldarrika beren lepoetan eroaten zituzten ziralako sofistok. Ango txaloak! Ango sugarra.
Zait Plat 111.
Nundik eta zerraldotik atera ziran itz aiek. Ango iskanbilla!
NEtx LBB 185.
Ango gozo pilloak!
Alzola Atalak 49.
Hango portua ikustekoa zen [...]. Hango azantzak! Hango mintzairak! Hango haroa!
Ardoy SFran 183.
Illunabat aldera / ango eskanbilla!
Uzt Sas 97.
Ango epela, ango goxoa!
Zendoia 45.
Etxeak tellatuetaraño ere beteta. Ango orrua!
Albeniz 88.
v. tbn.
AzpPr 62. A Ardi 36. ABar Goi 17. Erkiag BatB 147. Salav 80. Ataño TxanKan 155.
"
An ziran angoak! (G; Arr), ¡allí era Troya!"
A.
Au jo ta bestea zapaldu, ukabilka, makilka ta arraioka, an izan ziran angoak eliz-aurreko enparantzatxoan.
Ag Kr 175.
Arpoiakin ill zuten, / an ziran anguak!
Arrantz 106.
Zarautz erriak entzunak ditu izketa sendo, beroak, / Egiak bide bakarra du ta an izan ziran angoak.
Basarri 15.
Eztabaida gorrian ari ziran mokoka. An ziran angoak!
Zait Plat 151.
b)
Que va, que se dirige allá; de ir allá.
Zeruko loriara ioan nahi badut, zu zara hango bidea.
Mat 278.
Zerutik igorririk [guthuna] zure hango bidearen erakustera.
SP Phil 147 (He 149 hango bidea
).
Zeruan sartu nai badezu, ekin bukatu arte guzian ango bideko zere lan ta ibilkunz onari.
Mb IArg I 97.
Ausartatzen naiz galdetzerat [...] zure glorian parte pixka bat. Mila bekhatuz hango zuzena galdu dudala ikhusten dut.
Brtc 29 (tbn., con alguna variación, en MarIl 56 y Arb Igand 202).
Goseak egin nuen / ango biajia.
Bil 124.
Beren joera Paris aldera / egin ziguten aurrena; / ango etsiyak artu zituzten, / Verduna berriz urrena.
Tx B I 104.
Bainan ni ez bainintzan hango beharra.
Etchebarne 89.
HANGO EDO HEMENGO.
De aquí o de allá.
Hain aspaldiko ez diren Euskaltzaindiaren agirietan ikus daiteke elkarte hori hango edo hemengo Ekauta Jauregian batu zela.
MEIG VII 35.
HANGO-HEMENGO.
De aquí y de allí, de ambos lados.
Ango-emengo Alkate Jaunak / urbildurik biz batean.
"Los alcaldes de uno y otro Valle"
.
Or Eus 209.
HANGO ETA HEMENGO.
De aquí y de allí. v. HAN-HEMENGO.
Hango eta hemengo esaerak bilduaz.
MEIG III 147.
HANGO NONBAITEKO.
De algún lugar de aquella zona.
--Donibandarra? Baionesa? [...]. --Bai, hango nunbaitekoa niz.
JEtchep 115.
HANGOTZ (SP),
HANGOTZAT.
Para allí. "Pour là" SP.
Hemen tiat bada othoitz batzuk hangotz formatu, / mariñel behar duenak gogoan detzan hartu.
EZ Man II 129.
Dotzena bat urte du / Monho zutela deitu / Bikari Uztaritzera / Herri hain ohorezkora, / Hangotz gai aurkiturik.
Monho 52.
Harat behar gaituzte gu ere erakharri gure pentsamenduek, hangotzat behar dire izan gure lehia guziak.
Jaur 187.
Ephaitza bakhotxean ikhusteko da zein abere mota den hangotzat on.
Dv Dial 73.
Balin bada bertze bizi bat eta hangotz eginak bagare.
Hb Egia IX.
angotzat on badire, zertako ez hemengotzat?
HU Zez 101.
Sor-herrirat helduz hangotzat ez-on jar litazkenak.
JE Bur 210.
Guriegi zian, guriegi, muthiko hori, hangotz.
Larz Iru 126.
HANGOXE.
De allí mismo. "Angoxea da (V-arr, G-azp), [...]
toki hartako berekoa (BN-arb)" Gte Erd 148.
Azpirozko aldapatik / Albisurakoan / triste neukan biotza / angoxe basoan.
Or Eus 24.
Aspergarri zitzaion Balendini angoxe jarduna.
TAg Uzt 216.
Bijoaz bada Mazarredo Zugardiko 3gn. etxearen 1go. bizitzara, angoxe Idazkolan daude-ta.
EAEg 3-3-1937, 1195.
Angoxe nere aldia / samin, latz, izugarria.
EA OlBe 86.
Elutzetara joaten ekien jaunak eta nekazaleak [...], eguzkiaren igesi, angoxe gerizpeta gozoan.
Erkiag Arran 121.
Garaitza opa zezaion eta ugarteren bat irabazteko aukera, angoxe gobernadore jarri zezan.
Berron Kijote 115.
--Orduan Balentin Berriotxoaren errikoa zaitugu [...]. --Bai; angoxea. Erri ederra da.
TxGarm BordaB 185.
HAN KONPON.
Allá se las arregle(n). v. HOR KONPON (s.v. konpondu).
Nahi duenak entzun beza, eta bertzela han konpunt.
ES 172.
Gu aurten pozaz beterik gaude, / bestiak an konpon!
Yanzi 169.
(Con aux.).
"(Allá se las) campanean, or konpon, an konpon bitez
"
Lar.
Amerika zaleak an bitez an konpon.
AB AmaE 288.
HAN NONBAIT.
a)
Más o menos, aproximadamente.
Ene haurra, edireten zare bada han nonbeit, tenpluan Simeonen oraklea enzun nuenean kausitu nintzen estatu beran.
Mih 99.
Nola naire bi illabete igaro orduko an nunbait, eta gero zuretzat izango dira.
Moc Damu 9.
Koplatxo au [...] an nunbait XIII, XIV, XV gizaldian sortua izatea merezi luteken aietako bat da.
Lek SClar 139.
b)
(Dv, H). En alguna parte, allá en alguna parte. "Han nonbait dago, il reste par là" Dv.
Harrixabal herrixka xuri pollit-pollit bat zela, aski gixena, han nunbeit, Uztaritzeko inguruetan.
Zerb Ipuinak 82.
Eta horra non, han nonbait, Ahatsako bidean, bertze irrintzina bat eraikitzen den.
Barb Sup 180 (59 han nunbait
).
Aldi batez, ilhuntxean, Jesus Jaunak eta Jon Doni Petrik, han nonbeit, Negrezeko aldean [...], kask, kask, kask jo zuten etxe txar batetako atheari.
Barb Leg 71.
Bat-batean, han nunbait, urrun, garrasia karats bat.
JEtchep 116.
Ba eban Gabontzak an nunbait zer egokia [iskillua] ereti aretarako.
Erkiag BatB 142.
Bakarrik han nunbait galdua.
Larz Iru 56.
Han nunbait! Zoin urrun!
"
Quelque part là-bas"
.
Ardoy SFran 257.
Ahantziak izaiten zitazken guk han nonbait kantatu pertsuak.
Xa Odol 47.
An nonbait zabalduko bait-dira / arkaitz-gaiñetan [oiartzunak]
.
Berron Kijote 154.
Lur-paradisua utzi genduenez gero, han nonbait, Phison, Gehon, Tigris eta Euphrates hibaien inguruan.
MIH 78.
v. tbn.
Han nunbait: Etcham 217. Lf in Zait Plat XXI.
HAN NONBAITEN.
En alguna parte, allá en alguna parte.
An nonbaiten ezkutaurik bere orduaren zañ.
Ag Kr 197.
An nonbaiten gordeta idukitzen duten ardao zatoan.
Ag G 22.
HAN NONBAITETIK.
Por allá por alguna parte.
Ea, an nonbaitik, irakurriko zizkidan morisko aljamiaturen bat agertzen ote zan.
Berron Kijote 108.
HAN-HOR.
Aquí y allí. v. HAN-HEMENKA.
Basetxe zuri ta alaiak an-or / muño ta ibar zabaleran.
Jaukol Biozk 18.
An-or, goldiozko ogean, / yoan-elurte gaitzaren / ondarrak nabari.
Ldi BB 108.
An-or, ugin-tartean / agertzen dira arkumeak.
Or Eus 390.
Zaldiak, an or bedarra jaten.
Erkiag BatB 117.
Igaliak zuaitzpean an-or sakabanaturik datzate.
Ibiñ
Virgil
52.
Gizunak dütügü han hor / hedatü txokho denetan.
Casve SGrazi 138.
HAN-HOR-HEMEN.
a)
"
An-or-emen (V-arrig), poco más o menos"
A.
b)
Aquí y allí.
v. HAN-HEMENKA.
[Arriak] an-or-emen zidar aletxu dizdiratsu ugari agiri zituan.
Alt EEs
1917, 44.
Gurago dogu, ziñopak lez il / zatiturik an-or-emen, / piztitzar ori geure amatzat / artuko dogun baño len.
Enb 135.
Euretatik beste asko, an-or-emen ezkontzen ziran ango neskatillakaz.
Kk Ab II 184.
Escala móvil deritxoen aloger aldakorra ipiñi dabe an, or, emen ugazaba batzuk.
Eguzk GizAuz 150.
Zergatik egon bear dezute, ta noiz arte, an-or emen zuaizti batzuek jartzen asi gabe?
Munita 129.
Ogia, an or emen irabazten eban.
Erkiag BatB 23.
Basetxe zuriak ikusten ditu an or emen.
Ib. 111.
(Han, hor eta hemen). Aquí y allí, en todas partes.
Ekatxa igaro zanean, an, or da emen, atxetan, ondartzetan, itxasoan da itxas-bazterretan agertu zirean ontziko gauza asko.
Echta Jos 343.
An, or da emen, kidea lenen.
EgutTo 26-8-1918 (ap. DRA
).
Nolabait ikusten / dotan zerbait uraixe, / an, or eta emen.
Gand Elorri 170.
(Han, hor nahi(z) hemen). Aquí y allí, en todas partes.
Beti aukeran, an-or naiz emen / nentzakek zorioneko.
Enb 182.
Itzez, egitez, an-or, nai emen, / Goraldu beti Euzkelerrija.
Ib. 203.
c)
"De ceca en meca, [...] an or amen (V-arr)"
A EY III 260.
HAN-HOR-HEMENKA.
a)
Aquí y allí.
Orain bildu ditzagun an-or-emenka, nundik-nora ibilli geran eta zer ikusi degun errez gogoraziko diguten zotz batzuek.
Munita 135.
b)
"De ceca en meca, [...] an or amenka (V-ger)"
A EY III 260.
HAN ZEHAR.
Por allí.
An zear joan doan baserritar bateri galdetu deutsa.
Erkiag BatB 118.
An zear doazanai eskeintzen deutse bere salkaia.
Ib. 174.
Senarrak mandatarixa ikusirik an ziar.
Etxba Ibilt 463.
HARA.
v. hara.