Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

22 emaitza hutsarte bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 zori.
etimologikoa
Etim. Del mismo origen que (t)xori 'pájaro'.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, AN, L, BN ap. A ; SP, Ht VocGr 362, Lar, , VocBN , Dv, H).
Suerte, fortuna; suerte, paradero. "Fortune" Ht VocGr 362. "Fortuna" Lar, . "Afortunado más, zori obekoa, patu obekoa " Lar. "Suerte" . "Sort" VocBN. . "Fortuna, acaso, ventura, suerte" A. Harriet añade una forma zohi que atribuye a Leiçarraga, deducida de hiltzeko zohian (en realidad hiltzera zohian "s'en allait mourir" (Lc 7, 2)). Cf. IC I 484: "Soria [...] es nombre vascongado que significa en castellano tanto como si dijésemos 'agüero' o 'ventura' buena o mala". Cf. zorion, zorigaitz, zorigaizto; leherzori, hilzori, zabalzori.
Bañan halako zoririk eztukegu batere, / ezen behar dugu egon kharpean bethiere. EZ Man I 114. Lehenikan arimari itzultzeko grazia, / eta gero gorputzari sendatzeko zoria. EZ Man II 101. Oraingo izatu dugu [arrantzan] titxa kabe aldia, / hurrenean igukezu hobeago zoria. Ib. 154. Edo zoriak / nonbait bi-biak / noiz ere heltzen baikitu. O Po 14. Izanaz aberats izaitea, eta gogoz pobre egoitea, da giristinoaren zoririk hoberena. SP Phil 264 (He 266 zorion handia). Zori doatsu haren esperanzan. Ib. 168. Zori madarika gaistoan neretzat jaio inzala. LasBer 576. (cf. ZORIGAIZTOAN) Oi hau zoria eta zorigaitza, Babilonia, hiri handia eta hiri borthitza, betbetan ethorri izan baida hire kondenazionea! "Vae, vae civitas" . He Apoc 18, 10. Ango etxetiar izan beharrak gara, ta etxetiar, zori ezin gaiztoagokoak. Mb IArg I 236. Orra merkatari ta langille nagiaren zoria. Ib. 81. Eranzumenik artuteko izan eztot zoririk . (Carta de Gándara a Larramendi, 1764). BAP 1966, 161. Nola gero zori edo suerte ona izango due? Mg CC 164. Onezaz ostian, neure soldadubak, ez da bardin ta ora batekua areen ta gure zorija. Mg PAb 205. Iges egiten badeutsa zori onak. Ib. 207. Nolaz zuken harrek haiñ etsai zoria. Gy 186. Ephe laburrik barnean, nere zoriaz jakintsun eginen naiz. Dv LEd 54. Zori obeko beste denboraz / maite ninduen ezin geiago. Bil 111. Nolakoa zan gure zoria! Artzen du [...] seme bakarra tipus gaizto batek eta ogei ta laugarren egunean Jainkoari kontu eman zion. Zab Gabon 39. Nola ezagut dirok / nik dudan zoria? Elzb Po 192. Maharstarren zoria zein den urrikalgarria. Prop 1893, 196. Iñor eztago gogo beterik bere zoriagaz. Azc PB 120. Eskola-meisu izateari istea, egin ezpaneu, eneuen gero izen dodan zoririk eta adu onik izengo. A BGuzur 1129.
( s. XX.) Urrengo emaztegeiaz zori obea euki daizula. Echta Jos 227. Bere irabazte-arazoetan zori ederra ixan eban. Kk Ab I 78. Zer zoria, harena! Akabo zen laster Joanesez, Jainko ona ez bazitzaion urrikaltzen! Barb Sup 103. Gogoan dauka nolako duen zoria. Ox 78. Goikoa, zoria ta abagunea lagun izan ezpanitu. (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 208 (AIr ib. 601 zori ona). Noiz izango dot jaiotetxetik / zu entzuteko zoria? Enb 183. Gorritxok aukera du zoriak emana. Or Eus 20. Eriotzaren ondoan bertan, bizitza berria sortzen da. Ara or izadiaren zoria! TAg Uzt 147. Uriaz berjabetutze zoria elduko dan bitartean. EAEg 19-11-1936, 335. Zori hobea zuek herritarrak baino. Iratz 66. Zeren beldur duke gizonak, dana bere esku baitu zoriak, ezeren berri zeatzik izateke? Zait Sof 84. Nere zoriak Ameriketara irauli niñuan ezkero. NEtx Antz 107. Iguriki behar zuen zeruak edo zoriak eskainiko zion abagunea. Mde HaurB 34. Urrengo egunak opako zion zoriaren urduritasunez. Etxde JJ 202. Txerpolariak [...] zori berari lotu zitzaizkion, on ala gaizto. Anab Poli 123. Zoriaren gogorkeria ankerra! Txill Let 64. Kume koitaduen zoriaren bildurrez. Bilbao IpuiB 262. Nik orretan, zoria izan dot, alanbearrez. Erkiag BatB 177. Eta guk aurten izandu degu / ikusitzeko zoria. Uzt Sas 302. Gure izkuntzaren zoriari begira, askok negar egiten dute. Agur 6-10-1973 (ap. DRA). Olan be, eizean baiño asko geiago atrapauten eben; baiña gitxitan izaten eben zori ori. Etxabu Kontu 123. Nagusiak lendakariarekin itzegiteko zoria izan zuan. TxGarm BordaB 160. Ez ote du bere zoriak orain arte arrisku guztietatik atera? Zoria, ordea, berak ez badaki ere, aldatua du, haizea bezala. MIH 314. Historia luze batek bete dezake zertxobait hutsarte hori, baina ez dugu zori onik izan puntu horretan ere. MEIG VII 94. Klasiko bati dagokion zoria eta patua izan ditu. MEIG III 111.

v. tbn. Ag G 270. Alz Ram 23. Tx B 225. SMitx Aranz 232. JAIraz Bizia 22. Gand Elorri 159. Gazt MusIx 77. Ibiñ Virgil 40. Azurm HitzB 28. Berron Kijote 62. EZBB II 64.
azpiadiera-1.1.1
(H, que cita a Gy).
Fortuna (personificada).
Bada zoria unkitua pleiñta samiñetarat, / ikhusteko emaiten dio nonbait bertze nausi bat. Gy 60. Zoria azkenean legez koleran sartzen da. Ib. 60. Yatorriz aiton-seme diranak gomuta begie ze gitxi zor yakeen, zoria euren alde atara zalako. "Fortuna fue con ellos parcial" . Or Tormes 5.
azpiadiera-1.2
2. (V ap. A ; Izt).
Augurio. "Hechicería, soria " Izt 41r. Cf. Poza 19r: "Soria la antigua y famosa Numancia [...] significa sitio y postura de agüero".
[Ea] sinistu dabeenz edo amesen batzuetan edo zoriren batzuetan. "Agüeros" . Cap 91s. Sorginkerija, agoero, zori edo etxizerijetan ibili. Oe (ed. 1787), 126s. Au bai dala pozaren / goreneko zori! EA OlBe 91. Alatz urdiña!... Zer jaikun emen, / zer-nungo zori? Ib. 73. Argizko amets-zori / airean kokatu. (Interpr?). Gand Elorri 129. Ez dira lore, baiña, / baduke, bear bada, / elorrien Jorrailgo / lore-izan-nai zori. (Interpr?). Ib. 52. Eta malkorrok aratz / ainbat goi-zorigaz. (Interpr?). Ib. 59.
azpiadiera-1.2.1
(Pl.).
Igandean, zoriek ote zabilkaten ala bere Jainkoaren goseak bakarrik, bikario lagun bati ekarrarazi dio komunione saindua [...]. Eta gero [...] haspena bat jauzi eta hogoi minutaz akabo! Zerb Azk 80.
azpiadiera-1.3
3. Trance, situación crítica. Cf. infra ZORIAN.
Irurogeta amabi bider geratu zan eriotzako zori larrian. EL1 212. Orrela, bada, zegoan Jesus gizonari agur egiteko zoria etorri zitzaionean. Ag Serm 374. Zer egin zezakean zori artan? TAg Uzt 122. Zori artan, eginbearrik larriena, mutillarengandik nolabait aldi batekoz neska aldendutzea zan. Ib. 130. Osasuna edo erortzeko zoria dirala-ta, bere aginduz etxe ustutzea erabakia izan balitz. "Higiene, sanidad o ruina inminente" . EAEg1-11-1936, 188.
azpiadiera-1.4
4. Suerte de, especie de.
Illuntzeko Udabarri, / zeure zerura nago ni. / Larrosa-zori aundiak eta, / zure aidean, igari. 'Suertes de grandes rosas' . Gand Elorri 47.
azpiadiera-1.5
5. Felicidad, dicha. v. zorion.
Emen zegon zori lurrean gaudeño. "Dicha" . Or BM 138. Gozartu zenduban bixitza guztiko zorija. "Felicidad" . Laux BBa 54. Urbil geure soin oneik maitasun zorijan. "Ensueño de amor" . Ib. 18. Ez-eukiaren laguna zara, / baña zoriz aberatsa. BEnb NereA 96. Ai, biotz oien gaurko zoria / nik agertu al baneza, / zein arretatsu entzuten duten / seme gaztenaren meza. Basarri 22.
sense-2
II . (Como segundo miembro de compuestos).
azpiadiera-2.1
(Tras rad. vbal., con valor adj.).Que está a punto de.
Ler-gabe-lore zabal-zorien / gorrixka, nabari duk sarri. "Aún cerradas pero a punto de estallar" . Ldi BB 115. Iñularreko euzki il-zoriak / azken-agurra Arabari. SMitx Aranz 218. Kalbario mendian / euskaldunak Jesus ilzoriari. Ib. 181.
azpiadiera-2.1.1
(Uso pred. o adv.).v. ZORIAN.
Bakar soraio / lerro soil ontan / negarra darit lerzori. Loram 52. Aren begiak itxi dira ta / nereak malkoz estali; / negar darie lerzori. EA OlBe 86. Bere bularra gogor jaikitzen zitzaion, eta ler-zori zeukala ematen zuan. NEtx Antz 143. Kitarraren lokardak bezin tiran, eten zori, bere lepoko zañak. Ataño TxanKan 14. Il-zori zekarten gazte gizarajo ura. Ib. 110.
azpisarrera-1
ZORIA EGIN (Precedido de gen.). Tratar de, motejar de.
Gura deustazu egin azotaduen zoria. "Quiéresme motejar de azotado" . Mic 12r.
azpisarrera-2
ZORIA EMAN. Dar lugar, dar ocasión.
Broma aspergarriai / emonez zoria, / Amurrion Gabonzar / artako istoria. Ayesta 142.
azpisarrera-3
ZORI-ALDE. Diferencia de suertes.
Onatx unai-kanta onen mamia: Titir lasaiaren eta Melibeu erbestetuaren zori-aldea erakusten digu. Ibiñ Virgil 31.
azpisarrera-4
ZORIAN (gral.; Lar, Añ, Dv, H). Ref.: A; EI 203; Gte Erd 265. a) (Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). "(A) pique de", "casi" Lar y Añ. "Apique está de matarlo, [...] hura iltzeko zorian dago" Lar. "(Estar para) desembarcar, erditzen egotea, edo aurgiteko zorian, urrean" Ib. "Ocasión, punto propicio. Zorian, a punto de, en ocasión propicia" A. AxN explica hil hurranak (510) por iltzeko zorian.
tradizioa
Tr. En la tradición septentrional sólo lo emplean Duvoisin, HeH, Mirande y Xalbador.

Kristautasuna ondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zebiltzan. Lar SAgust 9. Ikusten [...] onen ezpata magitik aterarik, nere gañean, ta golpea emateko zorian. Cb Eg II 93. Iltzeko zorian ta perillean jarten bada. Ub 183. Iya onzia zebillen ez ondatu bai ondatu galtzeko zorian. LE Urt 52 (galtzeko zorian es añadido del editor; cf. ms. 19r). Erregutu [...] kondenetako zorian ta urrean dagozanakaitik. EL1 58. Ez du ekusten nola arkitzen dan betiko su eta garren artera amiltzeko zorian. AA I 402. Otzak eta bearrez / iltzeko zoriyan. Echag 53. Idi gaixoak lertzeko zorian zerabiltzatela. Izt C 178. Naas-en eskuetan erortzeko zorian arkitu ziranean. Lard 157. Lephotik zedukala, ithotzeko zorian, erran zioen. HeH Mt 18, 28 (He itho hurrena, Ol, Ker, IBK itobe(h)arrez). Urkhatzeko zorian balinbanintz. Dv LEd 123. Ateak puskatzeko zorian zeuden. Ur Gen 19, 9 (Dv jauzarazteko heinean). Animatikan maite bazaitut / erotutzeko zoriyan. Bil 67. Pozaren indarrez txoratzeko zorian. Arr GB 133. Gure sukaldian itotzeko zoriyan jartzen gaituzte. Sor Bar 82. Urteen astuntasunak amaituteko zorian eukan euskaldun aitona zindoa. Ag AL 83. Ura asten zan farrez lertzeko zoriyan. Iraola 15. An utzi zituten ainbeste gizagaxo siñesgabe, berriz basa-jende biurtzeko zorian. Or SCruz 110. Ontziak bete zituzten, urren ondatzeko zorian. Ir YKBiz 88. Konorte gabe bezela gelditu zan, lurrera oldartzeko zorian. TAg Uzt 274. Osagillearen ustez kutsutzeko zorian arkitu ditezken gañerantzekoak. EAEg 5-11-1936, 223. Itotzeko zorin eziñ biziko zera beñepein. JAIraz Bizia 98. Baztar guztiak ondatzeko zorian datorren ekaitz bildurgarria. Munita 141. Haren bizia zena galtzeko zorian ez ifintzeko. Mde HaurB 77. Zerbait erantzuteko zorian egon naiz, bañan ez dut tutik esan. Txill Let 83. Irixteko zorian egongo giñala orduan. Anab Aprika 75. Bapo jan eta edan, / lertzeko zorian. Olea 161. Samatik sokaz lotuta itxi dabela urkatzeko zorian. Gerrika 274. Hainbeste gogoeta daude hor mukuru [...], kabi-ezinik, liburuari leher-eztanda eragiteko zorian. MIH 47.
v. tbn. It Fab 85. Aran SIgn 46. Bv AsL 118. Apaol 116. A Ardi 100. Muj PAm 48. Mok 18. Alz Burr 46. ABar Goi 52. EA OlBe 12. Zait Sof 192. Lek SClar 115. Etxde JJ 138. Vill Jaink 8. MAtx Gazt 43. Salav 103. Ibiñ Virgil 59. NEtx LBB 25. Lab SuEm 183.
azpisarrerakoSense-4.1
(Lar, , H).
(Con reduplicación intensiva).
"Casi casi, [...] zori zorian " Lar, .
Besteaz galdetzeko zori-zorian ibilli naiz portalean geundela; baiñan ez dut egin. Txill Let 50.
azpisarrerakoSense-4.2
Iltzeko zori edo peligroan paratzen du anima.Cb Eg II 170. Ilteko zori ta arriskuan. Ur MarIl 17. Seme alabak errukarri izateko zori ta agiñean ipiñiaz. Ag Kr 108.
azpisarrerakoSense-4.3
(Precedido de part. o rad.).v. HILZORIAN, LEHERZORIAN.
Amorratu zorian / igeska asi da. Echag 164. Eror-zorian dagon Elizari. Jaukol Biozk 35. Aidean erori-zorian zeuden zartako guztiak. Anab Usauri 144. Txarto ekusan andreak bere buruba [...] dandarrez erabilli-zorijan. Otx 148. Xabiertxo gaxoa gaitzak ito-zorian zegoan. Ldi BB 46. Eror-zorian nola zetorren. Or Eus 232. Arratsaldea erdiratu-zorian. TAg Uzt 263. Eguzki-galdatan auts biur-zorian. SMitx Aranz 53. Herriak utzi zorian edo zeharo utzirik duen dantza piko bat. Mde Pr 42. Tentaketaren erasorik gogorrenean, oraindik gelditzen zitzaion iraun gogo bat itzal zorian. Etxde JJ 207. Gose ta egarriak illobira eroan zorian. Bilbao IpuiB 209. Eladetarren nagusigoa galdu zorian zegoen. Zait Plat 18. Liburua agortu-zorian det. NEtx LBB 293. Eihar zorian zen landarea izerdi berriz freskatu. Xa Odol 198.
v. tbn. Gazt MusIx 68. Lasa Poem 100.
azpisarrerakoSense-4.4
(Precedido de -tze ).
Amaitutze zorian dan Batzordeak [...] eginda dauzkan eraikitze-lanak. EAEg 22-11-1936, 362.
azpisarrerakoSense-4.5
(Precedido de -ko ).
Berriz eriotzako zorian ikusten bazuten. Aran SIgn 25. Ondamendiko zorian gelditu eitezen arima eder biak. Ag AL 136.
azpisarrerakoSense-4.6
(Precedido de gen.).
Ene! itz orrek eriotzaren zorian ezartzen nau. Zait Sof 187.
(Precedido de tema nominal nudo).
Erio zorian nago. Or Poem 540. Gure odolekoren bat eriotz zorian danean. NEtx LBB 38.
b) (Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). En situación de.
Aurkiturik onela Iñigo gurea eskean berriro abiatzeko zorian. Aran SIgn 65. Nik naikoa egin diat orain arte [...] gure guraso eta arrebagatikan, eta ez diat uste geiago egiteko zorian arkitzen naizenik. Apaol 112. Gizarajuak presaka jartzeko zoriyan, okerreko aldera sartu zuen begi zuluan [kristalezko begiya]. Iraola 52. Hemendik aurrera frantzesez idatziko dudala, nai ditudan gaiak aipatzeko zorian izateko. Mde Pr 197. Abogadu bati ordain dezaiola auzia irabazi ala galtzeko zorian bere burua jarri nai baldin badu. Lab SuEm 173.
(Tras -tze).
Uztailleko 18garrena ezkeroz egin diran bidegabekeriak lentxeago aitatu degun deuseztutze zorian geratzen dirala. EAEg 19-11-1936, 339. Bainan guk Aita utzirik beti kanporat indar / Ororen galtze zorian, ala gu ala elgar. Larre ArtzainE 354.
Euren biziak galtzeko zori txarrean doiazala igarri edo gogoratu barik, sartuten dira itxas barrura. Ag Kr 30.
c) (Precedido de gen.). A merced de, a disposición de.
An [Aldareko Sakramentu Santuan] ere aspertu gabe erregutzen du, eta dago erregutzallearen zorian. Ant JesBi 74s.
d) Casi.
Aserrerik ez daukatenak ez eta ere zorian aren igidurarik. "Ni aun casi". Legaz 53.
e) (Precedido de gen.). Arriesgando, poniendo en riesgo.
Bere biziaren zorian ekiten dio Camargako basatiari. 'Au risque de périr'. Or Mi 59.
azpisarrera-5
ZORI-EGILE (El) que hace sortilegios.
Sorgina nauk baiki, Zori-egilea, indartzale eta indardunen zale, hilkizunen hilgarri. Mde Pr 145.
azpisarrera-6
ZORI-EGOKERA. Estado de felicidad.
Amesezko abia txairo egiten ziarduan Zuriñek bere barruan. Zori-egokerako egun argiak zituan. Erkiag Arran 149.
azpisarrera-7
ZORI GAITZ. v. zorigaitz.
azpisarrera-8
ZORI GAIZTO. v. zorigaizto.
azpisarrera-9
ZORIKO (Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). A punto de.
Gaztetan edurretan bizi izan ziranak, orain itotzeko zoriko berotasunean berdiñ. JAIraz Bizia 70.
azpisarrera-10
ZORI-LAGUN. Compañero en la suerte.
Ene argi aratz, eta egurats, lurraren zori-laguna! Zait Sof 15.
azpisarrera-11
ZORI ON. v. zorion.
azpisarrera-12
ZORI-ORDU. Hora, momento (bueno o malo).
Daudenak toki goietan / eror ditezke beera: / arrotu bear ez gera / zori ordu onetan. VMg 15. Karlos odolgiroa, / zital arritua, / zori ordu gaitzean / mundura sortua. Echag 161.
azpisarrera-13
ZORIRA (Precedido de sintagma con suf. -t(z)eko). Al punto, hasta el punto de.
Itur-urak ematen zizkion mendiko basoak larrutu egin zituan, eta iturriak ia agortzeko zorira etorri. Munita 140.
azpisarrera-14
ZORI TXAR. v. zoritxar.
azpisarrera-15
ZORIZ ( (H, que cita a Hm y Gy)). a) Tal vez, por suerte.
Gozatuko duzu zoriz / zeure kolera mina. Hm 117. Eta gaitzan gu zerura / zoriz altxa berekin. Ib. 182. Unhatuan egin diot / Iainkoari marraska: / eta zoriz enzun ninzan, / zoriz nengion eska. Ib. 125. Zoriz sortzetik dakarragu aiphatu izan nahia. Jaur AndreB 34 (ap. DRA). Gauza bera aditzen da erraten zoriz kateximaz ere. Gy VII.
b) Casualmente.
Zoriz atzaparretarat / erori zitzaion roxiñoleta bat. "Par malheur". Gy 230. Izan da orain artean beti neure mana, / ta zoriz atso batek / gaur esan deustana. Azc PB 73.
c) Por suerte, afortunadamente.
Atrapetako gizon okerrak / etzala zoriz arma bakarra / andren negarra. Azc PB 160.
d) (Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). Hasta el punto de.
Gero eta berago jetxiaz dijuaz, ukullu osoa aize eta usai txarrez betetzeko zoriz. Oñatibia Baserria 18.
azpisarrera-16
ZORIZKO. a) Fatal.
Oihantarrak oro lotsa eta herabe, / zoazela ihesi, denak bazathorzen / toki zorizkora, zointan baitzaogoen / ethortzekoaz yakiña / ephaitzan gure lehoiña. "Piège inevitable". Gy 109.
b) "(Hb), alléatoire, fortuit" Lh (pero no lo encontramos en Hb).
c) Afortunado. v. ZORIONEZKO.
Bere lagunak, agura zan da, / eukan lepoa makurra, / (zorizkoa zan ondo ikusteko, / zapaldu baino len, lurra). Azc PB 244. Zorizko bardintasuna. Ib. 151. Zorizkoa zure adurra, / olako senar dozuna. Onaind Onbidea 256 (ap. DRA).
azpisarrera-17
ZORI-ZORIRAINO (Precedido de sintagma con suf. -t(z)eko). Hasta el mismo punto de.
Etorri ziran jaiotzeko zori zoriraño, eta etzuan amak izan erditzeko indarrik. AA III 531.
zori
<< zimurdura 0 / 0 zurabe >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper