(L, BN, S ap. Lh). Por grupos: en gran número."Par groupes"y "en masses" Lh. Jende guzia Jesusek zelaiean saldoka esererazo zuen. Lard 400.
Saldoka bazoatzan ber herrietako jentiak, gizonak eta emaztiak berhez. IpHil 134.
Eta hasi ziren alde güzietarik sentoralak edo pelegriak harat saldoka jiten. Ib. 194.
Oihan hartan badela ihizi mota guzietarik, batzu saldoka edo tropaka dabiltzanak.Prop 1895, 164.
Bazter güzietarik saldoka haren pheredikietara joaiten beitzeitzon. ArmUs 1896, 114.
Zunbat nahi Santa Grazia bortü zoko den, [...] kanpotiarrak juaiten ziren saldoka herri hartarat. Const 28.
Ordun, asten dire ontzi ta txalupa saldoka Martegatik, eta itsaso barean [...] arraintzara doazi.'À belles troupes'.OrMi 41.
Ta zuek nora, txoriok, saldoka / zoazte, iraduz urrundu-bearka?'En bandadas'.LdiBB 130.
Istarri oien aldamenean, erdel-itzak saldoka arkitzen ditugu. IbiñEG 1951 (9-10), 47.
Fama beitzen erregeren manüz, gizon ogen gabiak saldoka zerratürik, phareta beltz hen gibelian hirotzen zirela. MdePr 49.
Orduan ikus zenitzaken Faunu ta iizeak, saldoka, elkarrekin iolasten."In numerum".IbiñVirgil 48.
Hedoi beltzak saldoka. Othoizlari 37 (1964) 576.
Ez du artean inork [...] esateko zaletasunik agertu, ez behintzat mordoka eta saldoka. MEIG VI 170.