Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

347 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (345)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
xoko.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en autores septentrionales, si bien hasta el s. XIX sólo en Etcheberri de Ziburu, Belapeyre, Haraneder, Maister y López; al Sur lo emplean Orixe, Lizardi (IL 18), Txillardegi y Gaztelu. La forma con oclusiva aspirada se encuentra en Maister, López, Hiribarren, Duvoisin, Zalduby, Joannateguy, Elizanburu, Oxobi y Zerbitzari. En DFrec hay 20 ejs., 16 de ellos septentrionales.
sense-1
1. (AN, L, B, BN, S, R; H; -kh- Ht VocGr, VocBN , Dv, H). Ref.: A; Lh, Lrq (xokho); Izeta BHizt2.
Rincón; sitio oculto, retirado o apartado. " Xoko [...], locus retrusus" O Not 47. "Coin, recoin" Ht VocGr. . "Petit coin d'un espace petit; si l'espace est grand ou considéré comme tel, on dit zokho " VocBN. . "Dim. de zokho, coin intérieur, recoin" Dv. " Zein nahi duzu, erdikoa ala xokhokoa? " Ib. "1. coin, endroit écarté du milieu du centre de la partie antérieure. Gela xokhoa, ohe, subazter, karrosa xokhoa, coin de chambre, coin, partie du lit vers le mur, coin du feu, coin dans une voiture; [...] 2. recoin, lieu peu exposé à la vue, caché; lieu écarté, peu fréquenté. Athe xokhoa, le recoin de la porte" H. v. 1 txoko, zoko.
Haurra adoratu zuten / establia-xokoan. EZ Noel 57. [Khandera] gordatzen da ordian althare xokoan. . Bp I 143. Huna non den etxearen xoko batean. He Mt 24, 26 (Lç ganbaratxo, Dv etxe zokho, Or etxe-barru). Igorrazü zelütik ene bihotzeko xokhuak oro ikhertzen ahal dütian iñhazia. Mst III 34, 3 (Ip bihotzeko xokhoak; v. tbn. Mst III 38, 2 zure bihotzaren xokhuala). Xoko bederatan belhauriko Jinkoaren otoitzten jarten zirela. AR 145. Gure jelos den guzia, / gora mintzatu nahia, / zarpan emanik mihia / badoake xokorat. Monho 66. Arratho bizi zienak dia elhestatzen, / xoko batetan, bere beharretan gainen. Arch Fab 95. Su-xokoan [...] hauts pian / erratzen dituzte gazteinak. Ib. 223. Miratu ondoan xokho guziak, yaun aphezak ikusi zuen [...]. Hb Egia 22. Korral xoko batean egin daite xoxa ttipi bat. Dv Lab 172. Kharrika xokhoetan. SalabBN Mt 6, 5 (He karriken kantoiñetan, Echn karrika eskinetan). Igan besta biharamunean, / berek dakiten xoko batean, / lau andre [...] yarririk itzalean / [...] hari ziren trukean. Elzb Po 206. Sasi xoko batean gorderik egon ninduan. Elzb PAd 24. Irri ederrik egiten duelarik segurki leiho gibelean gordea dagon xokotik. Ib. 62. Bernardetak harpe xokhoan / eskuz xilhaturik lurra. Zby RIEV 1908, 291. Joan zen bere etxolara, eta han ikusirik xokho batean pala txar bat [...]. Jnn SBi 60. Guri buruz xoko batean jarririk zagon [...] bertze jauna. HU Zez 78. Harmairu xokoetan [...] zauzkaten diru guziak. Ib. 46. Emaztekiak ahapetik elheketa xoko batzuetan bazaudelarik etxe barnean. JE Bur 137. Atsegin dute laborariek erreka xoko hartarat biltzen. Ib. 37. Supazterraren inguruan jartzera ginoazin. Aitak hartzen zuen xokoa, alkian. Ib. 77. Harmairu xoko batean. Barb Sup 64. Ardiak hortxet berean ditugu, mazela xoko hortan. Ib. 54. Xoko guziak ikertu ditugu, ohe-azpiak eta oro. Ib. 126. Badoa Haragitei [...] batetara. Xoko batean emaiten da jarririk. Azkenean, bere xokotik oihu egiten dio nausiari. Barb Leg 143. Xokhoz xokho, harat hunat, / nun dukeen ohointto bat / gatu hauta badabila. Ox 120. Ganbera xokoan. . Ib. 145. Naba xoko batetan ikusi zien ermita edo elixa bat. Const 38. Heltü zen nuzpait Haritchabaleten kanberala. Hasi zen han xokuen ikertzen. Ib. 21. Bas-erreka beiti eman zen, [...] xoko batean gelditu zen izil-izilik. FIr 145. [Zimun kauterrak] plazako xoko bat hautatzen zuen, haizetik gerizatzeko. Zub 25. Iguzkiak urreztatzen du oraino zeru-xoko bat. JE Ber 52. Jar-arazi ninduen ximinia-xokoan. Ib. 34. Nun etxe-bilduma maitagarriagorik? Haran-xokoan, elgarri tinki dagozi. Ib. 76. Kristau zintzoen xoko dan Getsemani. "El rincón de los cristianos sinceros" . Or Poem 539. An nagozu bakar / eliza-xokoan / begiak ertsirik. "En el rincón de la iglesia" . Ib. 516. Haurrek herabeki aldegin zuten izeba zegoen konpartimenduko xokorat. Mde Pr 85. Orregatik ixilka egin zun, edo xokoan gertatu ziralako, edota [...]. "Aut quia ita eas invenerat locus eta tempus litis" . Or Aitork 227. Zuzen-zuzenean, nere "xoko" begikora joan naiz, ots, bestetango urmaelondo berera. Txill Let 30s. Aldaretik galerietaraino elizako xoko gehinak. Zerb Azk 76. Etzakiten xoko batean jarririk jostatzen, haur txar batzu bezala. JEtchep 16. Beha egon zen [...] etxe handi baten xokoan, bertzetarik barnago zen etxe baten xokoan. Ib. 114. Belarri-xokoetan zorrozki sar oi dan aize-xistu orri. Gazt MusIx 169. Ez dakigu haatik kausitzen zuen Frantsesek Pariseko karrika xokoetan [...] mama goxo bezein azkar hartarik. Ardoy SFran 91. Ohoin horrek xokoak / bilatzen badazki, / moltsa erematia / ez zitzaion aski. Mattin 51. Armairu-xokoan dan ardoa bezala. Xa Odol 342. Han mendi xoko batetara biltzen [zikiroak] . Etchebarne 37. Pilota txar bat duzula beti xoko batean gordea. Larre ArtzainE 334. Euskaldunik gehienok [...] badugu geure barrendegian xoko urri eta apaindura gabeko bezain maite bat: gure euskal baratzea. MIH 55. Bihotzean gorderik daukagun xoko minbera horretaraino sartu zitzaidana. MEIG II 102. Ikuskizun ederra, ederrik bazen. Xoko batean, ordea, Negua zen oraindik nagusi. "In one corner" . MEIG IX 104.
v. tbn. Gy 303. Etcham 196. Ardoy SFran 96.
azpiadiera-1.1
Ondikotz, ostatuak jendez ithoak ziren eta nihun etzuten xokho bat atxeman Maria eta Josepek.Zerb IxtS 82.
azpiadiera-1.2
Gauzarik berrienak [...] argitaratuko ditugu aurrera ere. Herri-bertsoak eta kanta zaharrak ez ditugu horratik utziko beren xokorik gabe. MIH 141. Ingelesez fiction deitzen dioten literatur-motari, [...] xoko bat prestatu nahi genioke hemen, ahalik zabalena. MEIG IX 100.
azpiadiera-1.3
Rincón, lugar, paraje.
Azkaingo iturriak / [...] egun hautan gaindiz doaz: / Ez da nihon xokorik / mukurru ez doanik. Monho 52. Lehen baiño barnago ere hilldoa daramate, [...]. / Ezta gelditzen xokorik / erabilli ez dutenik. Gy 44. Mindegi bat nahi da landa xokho zenbaitetan. Huna nola lothu behar den lan horri. Dv Lab 338. Etxe-aintzin, bide-bazter, xoko guziak oro eskelariz beteak zirela. HU Zez 38. Guhauk maitatu dugun eta maite oraino xoko hura. JE Bur 33n. Eskual-herriko xokoetan aditzen diren hizkuntza bereziez. Ib. 158. Garaziko lau xokoetan, hartaz baizik ez zen mintzo jendea. Barb Sup 145. Badu bertzela Bidarraiko herriak xoko laketgarri bat baino gehiago, bere ibarretan ere. JE Ber 9s. Bi Garaztar fraidetu egunean. [...] / Eskainiak dituzue hoin maite haur-xokoak. / Eskainiak ditutzue amodioz Garaziko gozoak. Iratz 146. Xoko pollita da Olheta. Xoko ixila ere ba. Zerb Azk 84. Igorri zuten Urrunarat, bere bikarigoaren hango xoko zabaletan bururatzerat. Ib. 84. Gogoz bederen ibili [behar zuen] hain maite zituen herriko xoko galduetaraino. JEtchep 24. Gure xoko huntarat treinarik ere ez da heltzen. Xa Odol 47. Euskal-herri guziko xoko pollitena, / zu zare zu, Baigorri. Ib. 153. Egungo egunean xuhurtzen ari bazauku zorigaitzez gure xoko ttipi hau. "Notre petit coin" . Ardoy SFran 32 (ref. a Jatsu). Azkenik, Urepele, zutan gelditzen niz, / gure xokoak ere merezi tu bi hitz. Xa Odol 93. Santa Grazin Santagraztarrek berek beren xokoko euskaraz Santa Grazi goretsiko dute. Casve SGrazi 17. Kalifomiatik Wyoming-erat [...] bainan ere beste xoko batzuetan galdurik eta ahantziak bizi zirenak. Larre ArtzainE 267. Euskal herriko xokorik galduenetan jaso izan diren hitzak. MIH 344. Xoko bakoitzeko hizkuntzaz nahiz dialektuaz. MEIG VI 57. Handik, urruti xamarreko xoko hartatik [Salamancako Unibertsitatetik] zabaldu nahi izan zuen. MEIG VIII 85.
azpiadiera-1.4
(Precedido de nombre de lugar con suf. -ko, adnom.).
Bere Orzaizeko xoko maiterat. HU Aurp 106. Pariseko, Bordaleko, Tolosako xoko maiteetan gogoz elgarrekin berriz ibil. JE Bur 92. Bretainiako xoko batzuez oroitarazten gitu. JE Ber 102. Fede suharrekoa ditake Garaziko xoko hau! Ib. 13. Alegiazko pidaia bat Nafarroako xoko batetarat. Zub 117 (v. tbn. 119). Azkaineko xokoan da nere etxea. Zerb Azk 7. Eskual-Herriko xoko batetarik. JEtchep 63. Eskualde ona dela diote / Amerikako xokoa. Xa EzinB 69.
v. tbn. Iratz 130.
azpiadiera-1.4.1
(Tras nombre de lugar en caso absoluto indet.).
Eta hor? Zer diozie Frantzia xoko hortan? JE Bur 117. Aita, giristino-gazten buru, Lapurdi xoko hortan izana. Iratz in Alzola Atalak 120.
azpiadiera-1.5
Lugar donde uno vive, hogar. "Rinconcito. Non ene xokho, han ene goxo, dondes (está) mi rinconcito, allí (está) mi dulzura. (Inscripción grabada en el frontispicio de algunas casas)" A. " Maiteut nere xoko au " Izeta BHizt2. . Cf. sorxoko.
Flako bahaiz [...] / azkarrago denari / ez hauzirik bila; / hire xokotik guti / aldara hadila: / seguretik dagona / hura duk abila. Zby RIEV 1908, 766. Bizi baitzen hor, Baionan kokatuz geroz, bere xokoan. HU Aurp 149. Behar gabeko pidaiarik ez da gehiago neretzat izanen. Banagoke nere xokoan, zu bezalako haur onaren aldean. Barb Sup 28. To, nahukana; bana ez nezatela atera ene xokotik. Zub 110. Usoak badu bere xokoa, / ainarak ere umen-ohantze beroa. Iratz 104. Gizon ori ondotik itzali zitzaidanan. Nora ioan ote zan? [...] Ni, berriz, nere xokoan gelditu nintxinan. Or QA 141. Baionan bere familiarekin dagon xokorat. Larre ArtzainE 185.
azpiadiera-1.5.1
(cf. ETXE-XOKO).
Bego etxeko xokoa oraino nor-berari ! / [...] Etxea bethi etxe da, zonbat den itsusgarri; / kanpoa bethi kanpo da, zonbat den edergarri. Arb Igand 145. Bego nausi etxeko xokoa, eltzetik bafadan athera salda beroarekin. JE Ber 26. Izanagatik pobrea, / bertzeak baino hobea / ni sortu nintzan etxea. / Amak, munduratekoan, / etxea, zure xokoan / hartu ninduen besoan. Xa Odol 83.
azpiadiera-1.6
Aspaldi hilak dire eta jada ahantziak zenbeit: bertze batzu, hil berrixago, xokoetan aipatzen dituzte oraino.Zerb Azk 75.
sense-2
2. Comisura (de los labios, boca...).
Aho-xokoan zagokalarik bere pipa. Elzb PAd 13. Ahoaren eskuineko xokhoan pipa motz bat. Ib. 7. Irriño bat ezpain xokoan ezin gordez. JE Bur 107. Erkaitzak ximurtzen daizkola ezpain-xokoak. JE Ber 69. Ezpain xokoetan irriño doi batekin. Zub 47. Ez luke behar irririk ezpain xokoan. Xa Odol 220.
sense-3
3. "Le fond d'un sac, d'une poche, etc. [...] Sakela xokhoa ongi miratzea, bien chercher au fond de la poche" H.
Nere kaba xokoan baditut sagar-erneta batzu hautak. Barb Sup 22.
azpisarrera-1
BIHOTZ-XOKO. Rincón del corazón, interior del alma.
Ni nizala bihotz xokhuen ikherzalia. Mst III 46, 4. Iduri zaio hitz horiek entzuten dituela bihotz xoko batean, bertze munduko boz idor batek erranik. Lf Murtuts 10. Amodio beroa / daukat nik bihotz-xokuan. Xa in Mattin 96. Inguratu zauzkitan euskaldun nobleak, / ene bihotz xokotik ez daude gordeak. Xa Odol 231.
azpisarrera-2
ETXE-XOKO. Interior de la casa (entendido gralmente. como lugar de reclusión, como refugio o como lugar confortable).
Orai sendo zira, gaixo ama, eta badut uste zure etxe-xokotik ez ziren ixtant bat atheratzekoa... Barb Sup 28. Joan gare, gu, zu utziz, Amatto gaixoa, / bainan ezin ahantziz haur etxe-xokoa. Iratz 160. Utzi dut Amerika, eremu haundia, / orai etxe xokoan ai zer goxaldia! Xa Odol 232. Jende xehea, apala, etxe xokoetan eta landa-berroetan aurkitzen den xoil-xoil hura. Larre ArtzainE 250.
azpisarrera-3
XOKO-JARLEKU. Asiento del rincón (en un compartimento de tren).
[Konpartimenduan] haurrekilakoa zen izeba bat xoko-jarleku batñoan zegoen, eta pareko beste xoko jarlekuan heiekilakoa ez zen gizon ezkongabe bat zegoen. Mde Pr 83.
azpisarrera-4
XOKO-MIAKO. Lugar curioso, insólito.
Arrunt hila baita Agorrileko hilabete hau, xoko-miako hautan [xakurren hil-herrian] izan gira, zigarreta hilik, lekuari zor zaion bezela, eta sartzea ongi pagaturik! Herr 14-8-1958, 2.
azpisarrera-5
XOKO-MOKO ( -kh- L, BN, S ap. Lh; -kh- Dv, H), XOKO-MIKO. Rincón, recoveco. "Ikhartu ditu etxeko xokho-moko guziak, il a fouillé tous les coins et recoins de la maison" Dv. "Coin et recoin" Lh.
Erakhutx diotzotzu [konfesorari] zure arimako xokho-mokho guziak. He Phil 495 (SP 488 zoko-moko). Eskuara hunen ohiko goiti-beheiti, xoko-moko guziak ezagutu nahiz. HU Aurp 219. Ikasiak dituzte, haztatuz, plaza hartako xoko moko eta zimardika guziak. JE Bur 28. Denetan fama barraiatua zen, mendi, zelai eta xoko-moko guzietan. Barb Leg 134. Lanxurda gisa, xortilaka jausten baitira haren erranak, xokho-mokho gehienetarat. SoEg Herr 9-8-1956, 1. Pilotak abilkiago barreatzen baitzituen plazaren xoko-moko guzietarat. Herr 6-6-1958, 4. [Larrunek] dituen zabaldura eta xoko-moko guziak erneki ikertuz. GH 1958, 257. [Xoriak] xoko-miko guziak ikertu nahi ditu. JEtchep 26. Udatiarrak hemen ditugu, [...] gure herriaren xoko moko guzien ikuska. Herr 23-10-1969, 1. Hazketa eta Elizaberriko bixkarra eta xokomokoetan. Larre ArtzainE 222.
v. tbn. Lf GH 1955, 149.
azpisarrera-6
XOKO-XOKO. "Xokho-xokhoan gorde da, il s'est caché bien au coin" Dv. "Xokho-xokhokoa, celui qui est tout à fait au coin" Ib.
Orduan, halako urgulu-firfira bat hedatu zen eliza xoko-xokoetaraino. Lf Murtuts 12. Eta xoko-xokoan, zirritu batetik begira, Hitchcock maltzurraren aurpegi biribila. MEIG I 129.
xoko
<< xirmi-xarma 0 / 0 xuritu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper