OEH - Bilaketa

344 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (341)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aipu.
sense-1
1. (-ph- L, BN, S ap. Lh; SP, Dv, H).
Mención. " Ezta gerlen aiphurik (EZ), il n'y a point de bruit de guerre" SP. "Mémoire, mention. [...] Hil zarenetik laster, ez da gehiago zutaz aiphurik izanen, [...] mémoire de vous. Ez dute hortaz aiphurik egin, ils n'ont pas fait mention de cela. Ez da gerla aiphurik baizik, il n'est bruit que de guerre" Dv. " Aiphurik ez da halakoez, no se ha hecho mención de esa clase de gente (Darric)" DRA (v. infra AIPU IZAN). v. aipamen. Tr. Documentado al Norte desde Etcheberri de Ziburu, si bien son escasos los testimonios. Al Sur lo emplean algunos autores modernos: Orixe, Lizardi, S. Mitxelena y Olabide. En DFrec hay 14 ejs., 8 de ellos septentrionales.
Bethiereko bakea, ezta gerlen aiphurik, / Ezen karitatez daude bihotzak gurendurik. EZ Man I 133. [Herodes] xurpail zekien hila legez, / iudu-erregez / aipu enzuteareki. O Po 61. Konpai, diotzo, hau zerda? Zer? Ikusi dudana. Ezta deus, dio [...]. Bertzerik ezta, eta horrek aiphua ez du balio. Gy 33. Errege egiteko aiphua zenean, / Populuak egorri, bere izenean, / Sei ehun gizon gazte eta hainitz aphez, Inguratzeko gauza behar ziren arthez. Hb Esk 52. Urramendiarrek errege berritzen dute urthe guziz. Errege zaharraz ez da nihoiz aiphurik. [...] Urthe buruan oro kentzen diotzate gutien ustean, begiak itsutzen eta arthikitzen dute Serresko lurrerat. (cf. infra AIPU IZAN). Hb Egia 31. Zerbait iduri zuten bizi zireno, eta orai ez da heien aiphurik ere. Dv Imit I 3, 5. Herri guzietan ez zen bertze aiphurik. Zby Pel 78 (Dv traduce: "on ne parlait nulle part d'autre chose").
( s. XX) Elkarren leian dituzu / korapillatuak, / nor baiño nor piztenago / ametsaren suak; / aien aipuak / mordoka darite elkar-lotuak [Liorko ta Gazteren hitzak] . Ldi UO 46. Aren agotik entzun nai lute / langille on aipu bana. "Pues quieren oír de sus labios el elogio de buenos trabajadores" . Or Eus 78. Gauza zan, itsa; jende-mordoa / bildu zan aipuetara; / lênik, agopez, otoitz onen bat / ba dute zeruetara. "Se reunió buen número de gente a hacer la vela" . Ib. 412. Jainkoaren populuaren ixtorioan segur toki eta aiphu berezi bat zor zaizkote Abraham, Isaak eta Jakoberi. Zerb IxtS 24. Hala ere, Goidelarazko idazkuntzak haien oroitzapena begiratu zuen, hau da, burdin hizkuntzaren aipu baitakar, Goidela jin-aitzin izaroan mintzatzen zenaren. Mde Pr 222. Egia ote zen Isabelak ez zuela neskatoa maite? Sekula ez zuten elkarren artean haren aipurik izan. Mde HaurB 21s. Aipurik txurienak Jaioterriarentzako izaten ziran bezela, Euskalerriarentzat, aldiz, asma-alik beltzenak. SMitx Aranz 152n. Ta yainko arrotzen izenik ez aipatu; eta aien aipurik zure aotik ez bedi entzun. Ol Ex 23, 13. Geroxagoko paperetan ikusten dugu Larrungo mendiaren lehen aipua. Zerb Azk 34.
azpiadiera-1.1
"Proposición, aipua " Lar.
azpiadiera-1.2
" Zertaz da zuen arteko aiphua? De quoi est-il question entre vous?" Dv.
sense-2
2. (G, AN, -ph- L, BN, S ap. A; Dv, H).
Renombre, fama. "Renom [...]. Aiphu handitako gizona, homme de grand renom. Aiphu txarreko gizona, homme de mauvaise réputation" Dv. "Renommée. Harren aiphua handia da, sa renommée est grande" H. " Aiphu andiko gizona da, es hombre de mucha fama" A. " Ospe, aipu ta omen " fama"-tzat esaten dira, entzute bezela; eztira, ordea, bat, ospe "renombre", aipu "mención", omen "gloria": erri-itzak dira" A Ardi 145. "Renommée. Aiphü handiko gizona (S), homme de grande célébrité" Lh. v. entzute, ospe, omen, fama. Tr. Documentado en Hiribarren, en Laphitz y en autores meridionales del s. XX (tbn. en Mirande).
Gezurtiak xoilki hertsatuak balire bere hezurrez egin hegatsekin izkiribatzerat, nik badakit Buddak aiphu guti lukela Europan. Hb Egia 63. Haren saindutasun handiaren aiphua entzunik, jende osteak joan ziren laster haren ganat. Lap 201 (V 89). Tolosak berak Californian eztuela, uste du Anttonek, gure erriak duen osperik, aipurik, omenik. A Ardi 15. Gaur egunean segari aiz, Arlésko uria, ta ire larraiñean etzanik, ire aspaldiko aipua darabillan ametsetan. Or Mi 132. Ain aipu eta omen haundia ukan zuen [liburuak], nun [...] Europa guzian edatu zen gure Huarteren yakitate haundia. Zub 33. Ilabete hunen amabostian da aipu haundiko gertakari horren urte betetzea. Ib. 29. Ta ezer ez dugu irabazten, aipu ederra iritxirik irain itxusiz ilda. Zait Sof 37. Aipu ona itxusitu, omenik gabe okerrik bizirik. Ib. 39. Biotz on! zure izena, ene agure! aipu aundikoa da-ta. Ib. 114. Zuk, ba, [...] onelako aipua egotzi zenion. Ib. 126. Zer onturre lezake aipuak edo izen ederraren entzute utsalak? Ib. 112. Sabako amagoia, Salomonen aipua entzunda [...] arengana etorri zan. 'Audita fama Salomonis' . Ol 3 Reg 10, 1. Jende guztia haren ontasunaz mintzatzen zen, eta herriko Printzeak haren aipua entzun zuen. Mde Pr 88. Bazun aipu Harritxabaletak bere abots ederra zala ta. Etxde JJ 21. Aundinaiak ere aginta ta aipua besterik zer nai du? Or Aitork 47. Mintzalari-aipua irabazi naiean. Ib. 33. Izan ere, ortixetik du aren idazkerak duen aipua. Gazt MusIx 59 (v. tbn. 113). Mendeku billa, / eta ez aipuarren. "A la venganza atento y no a la fama" . Ib. 99. Aien izena ta aipua ezaguna da bazterretan. Zait Plat 52s.
azpisarrera-1
AIPU EGIN (En frases negativas). Hacer mención, mencionar. "Ez dute hortaz aiphurik egin, ils n'ont pas fait mention de cela" Dv.
Azken jujamenduan eman behar duen sententzian, ez baitu aiphurik eginen baizen ere hautetsiek egin dituzketen miserikordiazko obrez. Jaur 382. Bainan ez dut hekietaz [ongarri artifizialak] aiphu handirik eginen. Dv Lab 138.
azpisarrerakoSense-1.1
(En frases afirmativas).
Arrebak esana zekiat, onek ateondotik entzundako auxe: Piarres eztuk ire seme [...] eta ondoren, ene arrebak ezin jaso izan zun norbaiten aipua egin zikan. Etxde JJ 7.
azpisarrera-2
AIPUENETAN EGON. Ser famoso, tener gran renombre. v. AIPUTAN IZAN.
Sail ontan baditxin berein liburu argitara emanak; baiña nere ustez kaltegarri ditxin bat eta bi baiño geiago, aipuenetan daudenak ere. Or QA 120.
azpisarrera-3
AIPU IZAN.
azpisarrerakoSense-3.1
a) (Trans. y complemento instr.). Hablar de, mencionar
Bainan nola eraintzez baitugu oraikoan aiphu, erranen dut golde desbardin hekiek zenbat hazi galdegiten duten bakotxak. Dv Lab 59s. Hekiek aldiz, uste izan zuten lo egiteaz zuela aiphu. "Illi autem putaverunt quia de dormitione somni diceret" . Dv Io 11, 13.
azpiadiera-1.1
(BN-arb ap. Gte Erd 205). (Construcción impersonal). "Aiphu da hortaz, mintzo dira hortaz" HeH Voc. "Aipu da jin dela (BN-arb), zurrumurru hori zabaldu omen da" Gte Erd 205.
Erruma guzian ez zen aiphu aita onen berthutez baizik. Laph 181. Eskoletxe guzian ez zen aiphu Iñazioren saindutasunaz baizik. Ib. 116. Hor ezarri dute Ferry zenatorren buruzagi [...]. Ferry eta Ferry, ez zen hartaz baizik aipu jadanik hiru aste huntan Frantzian. HU Aurp 65. Hilabete bat baino gehiago ez du oraino aipu zela bazter guzietan Ducellier jaun artxapezpikuaz. Ib. 68. Ez da deusetan hain ontsa ezagun, zoin giren ahanzkor, nola gure etsaiak erlisioneari dagion gerla herratsu izigarri huntaz delarikan aipu. HU Zez 142. Emaztekiak etxe barnean baiterama bere bizi gehiena, hango egitekoez deiete gogotikenik emaiten solas [errientsak neskatoer]. Jenden garbitasunaz, kabalenaz, barnekoetaz aiphu zeiezte lehenik. JE Bur 70. Europa baturik aipu ere ez zen denbora hartan. Larre ArtzainE 203.
azpisarrerakoSense-3.2
b) +AIPU UKAN .
(Trans. bipersonal y complemento directo). Mencionar, hablar de. "Aiphü ükhen (S) mentionner" Lh.
Hortako dugu hemen aipu, nahiz barneak halako bat egiten daukun, erro dohakabe batez hain luzaz mintzatzeak. HU Aurp 130. Hura zen hemen aipu dugun gizona. Ib. 59. Aipu ditugun gizon hekiek [...]. HU Zez 199. Badea heien artean, aiphu dugun buru hortarik, eritasun gehiago, makur, ixtripu, heriotze? JE Bur 94. Gero Nere etxea, gure menditarren atseginak aiphu dituena; bai eta bertze kantarik ere. Lander RIEV 1912, 556. Bethi sorgin eta debru ixtorio, ez dute bertzerik aiphu. Barb Sup 113. --Nortaz zinduten bada solasa? [...]--Maria Elhorri eta Xaneta Xixta ginituen aiphu. Ib. 108. Laztura batek hartu zituen, eta jadanik aiphu zuten bazka-tokiz behar zirela aldaratu. Barb Leg 124. Jin zauzkit erreportxuka / herritar bat edo bi, / zertako ez dudan aipu / pertsuz Ezterenzubi. Etcham 109. Tutak egin ziozkatenetz, ixtoriak ez du aipu. Lf Murtuts 40. Latin poeta horrek Galiarren hiru jainko nausiak aipu ditu bere Pharsalan. Mde Pr 188. Ez dut ene kantetan holakorik aipu. Larz Senper 100. Badira konprenitzen ez dutenak Frantsesen katixima edo predikuetan ifernua zertako aipu zuen hain ardura. Ardoy SFran 323. Etxeberrik, berriz, bere Manual-ean, Axularrek aipu duena ez bezalako jendearekin ari zelako, noski, bakanka baizik ez du irakurlea ahotan hartzen. MEIG IV 84.
v. tbn. Zerb Azk 49. Larre ArtzainE 278.
azpiadiera-2.1
(Trans. tripersonal).
Bainan kondizione bat dautazu beteko. / Otoi segeretua beira zuretako. [...] Hunek etzion aipu nehori arpea. Etcham 142.
azpisarrerakoSense-3.3
(Construcción impersonal). " Gizon hura aiphu da (L), se habla mucho de aquel hombre" A.
Bi gizon hor aipu direnen ohoratzea estakuru bat da, bertzerik deus ez. HU Aurp 171. Nor erran, zenbat Angles, Aleman, Holandez [...] diren ibili hemen hemengo botigetan, ostatuetan, deus ikustekorik den guzietan sar-jalgi eginez; orori galdeka [...], Eskual-herri eta bereziki eskuara hain handizki aipu direlako hautaz? Ib. 206. Ez dute eta gordetzen ere, hori dela, ja zenbeit aste huntan aipu diren lege-gei batzuen xedea. HU Zez 100. Aurtengo Eskualdun-Armañakan aipu den laborari zahar batek, etzuen zure eiterik. Ib. 85s. Aldi artan, Herode erregeak Yesusen berri aditu zuen, Yesusek egindako guziak ikasi zituen, aren izena nonnai aipu zan ta. Ir YKBiz 203. Ez, etzitaken herritar Misionestik ez Saindurik aipu, Jatsun, hamaseigarren mende hastean. Ardoy SFran 32. Aitaren aita ere artzen omen zen zerbait pertsuka, bainan ez dakit zer hainetako pertsularia zen. Ez hanbatekoa neholaz ere, nehon ez denaz geroz aipu. Xa Odol 32.
v. tbn. Lf in Casve SGrazi 15.
azpisarrera-4
AIPUTAN IZAN. Ser famoso, tener gran renombre.
Beraz, Krotone uri ospatsuan inolako lan ederrari ekin zion. Uri ontako giro osasuntsu, atxeter bikain eta burrukalari zangarrak aiputan izan ziran antxina. Zait Plat 52.
azpisarrerakoSense-4.1
(Con izan no expreso).
--Garai artan, oraingo antze-yardunean ari ote zan azti ori? --Ta yakintsu ari ere, ta orain bezain aiputan, gañera. ' Honrado por igual' . Zait Sof 72.
azpisarrerakoSense-4.2
(En la expr. norbaiten aiputan izan 'ser estimado, afamado por alguien').
Ez al naiz oien aiputan izango. '¡Ojalá no sea yo estimada entre estos' . Zait Sof 18.
azpisarrera-5
AIPUTAN HARTU. Mencionar, mentar.
Egan-ek, berriz, dakigunez, lenengoz oraintxe aiputan artu gaitu, eta beltza egin digu. Zait >EG 1956 (5-6), 1. Aristotelek ere, zearka bada ere, aiputan artzen baitu gertari ori. Zait Plat 19. Bidegabekeriaren ama da agintarien ahala, berberak idatzi zuenez. Bere eskubidearen alde ona ta alde txarra aiputan artzen ditu, nonbait. Ib. 18.
azpisarrera-6
OHOREZKO AIPU. Mención honorífica. v. OHOREZKO AIPAMEN (b) (s.v. aipamen).
Ohorezko aipu delako edo "accesit" bat eman nai dizute zuri. Ldi ( in Or BM 14 ).
aipu
<< aipamendu 0 / 0 aipunahi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper