Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

347 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (345)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beti.
tradizioa
tradizioa
Tr. Al Norte lleva aspiración (-th- ). La forma betik se encuentra en textos roncaleses (Hual Mt 26, 11, CatR, Mdg), en Casenave y en algunos bersolaris guipuzcoanos (JanEd I 96, Auspoa 39, 76). En DFrec hay 1000 ejs. de beti .
sense-1
1. (gral. (-th- al Norte); Lar, Añ, VocCB , H; -th- SP, Urt Gram 412, Ht VocGr 376, VocBN , Gèze, Dv, H), betik (V-gip, R), beiti (AN-olza). Ref.: Bon-Ond 171; A (beti, betik); A Morf 672; Lrq; Etxba Eib; Elexp Berg.
Siempre; en todo momento, todo el tiempo. "Toujours" SP. "Continuo, continuamente, beti, betiro " Lar. "Eternamente" , "siempre" Lar y Añ. " Bethi, beti. 1. toujours; bethi dirauena, qui dure toujours. 2. incessamment; bethi ondotik darraika, il va sans cesse après lui; id. bethiro, bethiere. 3. à jamais; bethi iraunen du, il durera à jamais" H. "Siempre. Beti azurrak koipea, baiña mamiñak obea (Vc), siempre los huesos (tienen) grasa, pero la carne mejor. Bethi ordu duena, bethi berant heldu dena (S), el que siempre tiene tiempo, (es) el que siempre llega tarde" A.
tradizioa
Tr. De uso general.

Balinetan ioan ezpaninz, ogenduru ninzaten, / ene kontra falseria bethi zinhetsi zaten. E 233. Bethi eta sekulakoz gauden ene glorian. Ib. 69. Bethiere paubreak ukhanen dituzue zuekin, baina ni ez nauzue bethi ukhanen. Mt 26, 11. Jaun Zerukoa, nik errazoaz / beti zaidaz loadu. Lazarraga 1169r. Bizi zarean egunetan / beti damuko dozu. Ib. (B) 1182rb. Bretaña guztia benziturik datorren / Konde galantori Gipuzkoa herrira / Non izango baita beti bezela buru. (Cantar de Bretaña). ConTAV. 5.1.1. O dulze eta suabe beti Birjinia Maria. (Areso, c. 1591). FLV 1991, 121. Aberatsok jaia daude, txiro gaxook beti neke; auzook bere igui daude, beti dabilena eske. RS 3. Gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea. (c. 1597). FLV 1993, 454. Eta, zati badezazu ere / Zati nai duzunetan, / Beti osorik gelditzen da / Len zedukan gustian. // Ogi beti dirauena / Ezarten da mai ontan. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 116. Motel oro, beti itz nai. RIs 59. Beti eta non nai, denbora guzietan eta leku guzietan graziak eman drazkiogun. Ber Trat 69r. Egunetik egunera bethi dela hurbilltzen, / Aski señale latzez du aditzera emanen. EZ Man I 78s. Onreagaz jaio, onre[a]gaz il, / gizona gizalegen ez beti mutil. EgiaK 90. Uraren izena bethi da bat, ez ordea ura. Zeren nola bethi baitoha, eta bethi aldatuaz, ezta behin ere lehena. Ax 61 (V 40). Othoitzen düt Maria bethi Birjina dohatsia. FPrS 9. O piadosea! O dulze beti birjine Marie! VJ 14. --Nox da ondo usaetea kurutze santa onegaz? --Beti asi daigunean obraren bat. "Siempre que [...]" . Cap 23. Hala nola hatsarreti / Baizen, orai eta beti, / Mente mentekoetan. O Po 64. Bethi dirauten khar hetan. SP Phil 57. Egun eta bethi eta mendeen mendetan. 43. Ororen Jinko eta errege bethi bizia, gehien ere zütügüna. Bp I 134.
( s. XVIII.) Zein nahi hitzkuntza arrotz ikhasi dugun ondoan, egiten gara hartara, egundainotik eta bethi hartan ethorriak eta ohituak baitgine bezala. ES 164. Gizonak badoaz, ordean Jainkoaren egia bethi dago. Ch I 5, 2. Aita bethi adoragarria. Ch III 50, 3. Beti bigar, beti bigar ezten onela bizi bear. Aq 247. Ta beti dizekan leiza zuloan onda ta erre ez nadin. Lar STomas 2. Aren ama gero beti birjina bizitu zan? CatBurg 18. Etzira lüzaz heben triballatüren, ez bethi dolorez kargatü izanen. Mst III 47, 1. Len, orañ ta beti, nere eternidade guztitik amatu zaitut. Cb Eg II 16. Zer gauz ote dira neska-mutillen danzak, hizket-egoer, ibiller, jan-edan ta beste joan-etorri guziak? [...]. Beti, geienean edo askotan beinzat, infernuko sugai igarrak. Mb IArg I 223. Sofrikari bethi berriyak. Mih 101. Berze batzúk berze aldétik dire ain biótz értxiak, ezi daude beti afanaturik ez utzi náies kéa ere etxétik. LE Prog 110. Zu egin zaituen Jainkoaren begietan bethi eta eternitatean izanen dire zuk denboran egiten ditutzun hitzak eta akzione guziak. Brtc 130. Hargatik erregutzen diot Maria beti Birjina Doatsuari. Ub 166. Iraun beharko du beti. Monho 122.

( s. XIX.) Ollo gosia beti soñulari. Mg PAb 122. Juizioa ez da beti gaiztoa, gauza gaiztoren gañean izan arren. AA II 210. Alargunak bear du iduki asmo sendo bat, beti alargun bizitzeko. AA III 397. Bethi kasik elkharri datxeizko bi bekhaturantza horiek. Dh 68. Zer izango litzaateke, beti gaba balitz? fB Ic I 64. Guzurra esatia beti da pekatu. fB Ic II 179. [Infernua] da suzko etse bat, zein beti dagoan sutan ta garratan. EL2 57. Gloria diela aitak, semiak eta spiritü saintiak hala nula beitie sekülazgeroz, orai eta bethi eternitatian. UskLiB 47. Munduan enbidia / batak besteari / izaten oi diogu / txit maiz edo beti. It Fab 72. Amodiotan den presuna / ez da beti alegera. Bordel 69. Orain ta beti gaurtik aurrera iñork ere [...] ez degiola egotzi urik saltzeko egiten dan sagardoari. Izt C 139. Ttirritta zagon kantari / udak ziraueiño bethi. Gy 2. Bethi musika bera da, / Bethi bera da hitzketa. Ib. 265. Nihork huzkur ikusi behar orduetan; / Bethi bera agertu tenore handitan. Hb Esk 34. Dabid gai onetan beti bildurtiak, Jonatasi esan zion [...]. Lard 169. Othe dakizu zer diren akhabantza gabeko gaztiguak? Urthea urthearen gainean behin, eta askotan, eta oraino ere, eta gero ere, eta bethi! Dv LEd 129. Bethi bazen, bethi da, bethi izanen. Hb Egia 13. Zazpi oren iragaiten ditu othoitzean, bethi belhauniko. Laph 37. Egun bi edo iruan beti joanta, topatuko dezu erribera andi, zabal eder bat. Arr GB 70. Aren ama bizi izan zena gero betik birjen? Bai jina, betik birjen. CatR 27. (CatAe 26, CatSal 27 beti) Kondenatürik izan dira ifernüko bethi irañen dien phenetara. CatS 22. Dudarik gabetanik / gogoratu zaio / beti funtziyorako / ez giñala jaio. Xe 180. Geroztik beti gaurdaño, ez neke ta eginkizun gutxirekin guardatzen dituzte leku santu aiek fede-gabien erdian. Bv AsL 222. Irurogei ta bi urteraño / beti ezkongai egondu. Urruz Urz 46. Erakuts ezazü lürrari, erakuts ezazü iferniari, bethi bardin photeretsü zirela. Ip Hil 211. Edozoin solasetarik Jainkozkoetara zoan azkenean beti. HU Aurp 112. Alegiazko izen bat, beti bera: Zalduby. Ib. 165. Ez zela handik harat urik baizik: beti ura, eta zoin beltza, zoin barna. Ib. 50. Gogoan ete nauka ba beti, edo sarri, edo noizean beiñ! Ag AL 38. Zeñetan iminten gareanean, pekatuan jausten garean beti edo ozta beti. Itz Azald 145.

( s. XX.) Naro eskatan naz gore Jeinari usur ditzan orren gain bere bendizioniak; betik, baia komunkixe aiketa lana eginik buelta dein artio etsera. Mdg 139. Nik eztakit noiz artean egongo ziran autuan gure ezagunok, beti lelo bati eragiñaz. Ag Kr 194. Hortxeko horri emozue urrea, urrea oraino, urrea aitzina, urrea bethi. JE Bur 109. Irakasleak eta gurasoak aña edo geiago eta beti errezago erakutsi oi dute lagunak. Ag G 58. Tximiñua beti da / tximiñu gelditzen. Urruz Zer 84. Iturrigorri aldetik Buyarantz juan naz, astiro-astiro, ta beti, al ixan dodala, zugatz-arterik zugatz-arte. Kk Ab I 65. Ango atsegingai ta gozagai guziak beti berri, beti berdin iraungo dutenak dira. Inza Azalp 113. Artzaina deuseri ohartu gabe, bazoan, bethi xixtuka. Barb Sup 95. Untziz iragan ziren Afrika beltzera, eta, gero, [...], leihorrez leihor joan, iguzkiari buruz bethi. Ib. 164. Neguari buruz, andere xinhaurri; / bethi bilha, bethi kurri, / urerat zen erori. Ox 101. Bizi izan ziren, ez beti bakian, bata ez bestia ez beitziren berjitez maitagarri. Const 36. Udako beroen igesi, belar beti-ezearen billa. 'Pâturages toujours verts' . Or Mi 101. Berrogei ta lau urte diozu, / nik irurogei pasiak, / prailien modun beti mutilzar / gure denbora baziak. Tx B II 223. Goizero beti zentozen arin, gustiz alai ta txukuna. Enb 71. Bazterra frango badiat kurriturik, ikusirik ere ba mahain ederra frango. Bainan bego bethi nausi eskualdun bazkaria. JE Ber 34. Ordutik asi eta beti galdeka ari nintzaioten euskeldun zaarreri, ene gozoaren bazkagei biltzen. FIr 156. Euskera Yainkoaren ao-miñeko izkuntza bereiz bat dala uste izaten degu: beti-garbi bat, erdoi-ezin bat. Ldi IL 51. Bere atsegabearen ahanzteko bezala, oihanez oihan abiatu zen, lagun batekin, ihizin bethi, gauaz eta egunaz. Barb Leg 69. Joan, joan, bethi joan, arratsean heltzen da ostatu batetara. Ib. 64. Oiñak beti batean, ziztu gogorrean, / puntu askoz darama danboliña atzean. "Sus pies pisan siempre el mismo punto del suelo" . Or Eus 375. Ori be ezta beti egia. Eguzk GizAuz 147. Hori baitugu, [...] psikologi guziaren hauzi zahar beti gorpuztu bat. Mde Pr 346. Erdarak dion bezala "beti denbora da ongi egiteko". Zerb Azk 33. Aur naiz baiña, beti bizi dut aita, ni gisaz iagoteko. "Vivit semper pater meus" . Or Aitork 248. Irekin beti bildur nauk, Allande. Zer asmatu duk orain? Etxde JJ 47. Argi heieri hurrantzen ari nintzan, beti hurrantzen. JEtchep 37. Baiña beti eztago loretan. Vill in Gand Elorri 14. Beti diodana, ene Kriton --esan zuen-- gauza berririk ezer ez. Zait Plat 106. Uraren izena beti da bat, ez, ordea, ura, beti ioan baitoa, eta beti aldatuaz, ezta bein ere lehena. Ib. 33. Izketa askatuan gertatzen diran mintza-iokorik ederrenak arturik ere, aiek beti berritu ezkero, nekagarri gertatzen dira. "Si se repiten mucho" . Or in Gazt MusIx 20. Ez da beti besta mundu huntan. Ardoy SFran 116. Johan de Jassu bere aita, beti bezain jaun handi Nafarroko erresuman. Ib. 73. Bai bere misionest eta lagunekin, [...], bai nungo nahiko jendearekin, jakin ukan du beti kasik nun zen egia. "Il a su presque toujours où était la verité" . Ib. 300. Ezin egon gindezke beti beldurrak aidean! Lab SuEm 191. Andrakume txori-buruak zeru azpian diran artian --beti esatia da-- guk ez dogula goserik izango. Etxba Ibilt 469. Gure antzeko ezjakiñari / bai beti okerra sortu, / osasunetik bigundu nintzan, / geiago ezin gogortu. Uzt Sas 143. Naparru alde ortan / izan naiz lenguan, / aspalditxuan beti / juateko nenguan. Ib. 356. Ez naiz ni beti errexki ari izana gure Mattinekin. Ez ginuen artzeko molde bera. Xa Odol 49. Xahakotarrak zideie / bethik abokatü hunik / baita zien elhetan, / aitzina eginetarik. Casve SGrazi 104 (v. tbn. 80). Ez da nehor mintzatzen pastoralan; denak . breset-ka kantatzen dira, eta beti ibiliz. Lf ib. 13. Hor beti ene eskupeko nikek. Etchebarne 125. Gure ibillerak beti zirean / legez Jaunan aginduan. FEtxeb 73. Beti berdin gertatzen zait. BBarand 7. Beti, gero eta gehiago, hasieran ezagutu nuen Txillardegi hura berbera aurkitu dut. MIH 296. Zaitegi eta ni, leunkiro adieraz dezadan, ez gentozen beti bat. Ib. 371.
azpiadiera-1.1

(Uso sust.).
"Perpétuité, sekula, bethia " Ht VocGr. " Bethi, éternité, durée sans commencment ni fin, durée sans temps" Hb. " Bethia, éternité, perpétuité" H. Cf. BETI GUZTIAN, BETIKO BETIAN.
tradizioa
Tr. No parece muy lexicalizado.

Bethi erre! Sekulan sofri! / Dolorearen handia! / Bethi hark eta sekula hark / Naute flakatzen gustia / [...]. Bethi dagoen hau deitzen duk / Bethi bethierekoa, / Eta sekula joaten dena / Sekula sekulakoa. 175. O bethi! O eternitatea! zein lazgarria haizen! Dh 166. Animaren etsaiak, bakoitzean . beiñ baiño eztu eskatzen. Arrek jakiñ beiñ askok egiten duala beti. Ag G 130. Betiaren begi, / Yainko-geznaria, / belardi beltzeko / loreño txuria. Ldi UO 18. Beti. Sar banendi . betian zatika... / oro bat dirade oso eta zati. / Anima betian bizi zait; gorputzak / ba du zorigaitzez, aldarteen berri. Or Poem 556. Bi edo hiru lagunen boz ozen bezain bakarra gorabehera, beti (gizonaren "beti" gaxoa, ezinari ostikoka) hor barrena ibiliko ginelakoan geunden. MIH 59.
azpiadiera-1.2
Hilobi bat Zegamako, / nun nire aita baitago, / bedeinka zazula gaurtik / bedeinka beti gehiago / betiraundi betiraino.Azurm HitzB 54 (uso adj.?).
sense-2
2.
(Indicando la persistencia de una situación en un momento dado).
(Seguir)aún, todavía. (Cf. fr. toujours en esa acepción). v. betiere (2).
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional a partir de comienzos del s. XVIII. Al Sur hay algunos ejs. desde la 2.a mitad del s. XIX.

Iskiribuak bertze kondizinorik du, zeren ez xoilki iskiribatzaillea bizi deino, baina bai oraino hura hil ondoan ere bethi bizi baita. ES 151. Beti birjina zelarik, / Maria zen amatu, / eta aren sabeletik / salbatzailea sortu. Monho 76. Herriko hazitarik / gorphutzak orraturik, / eskaldun berritu, / bethi bera gelditu, / nihoiz ez nahastatu. Hb Esk 21. Odol horrek badirau bethi Españian, / Dakielarik ungi zer den ethorkian. Ib. 115. Aur au emen iltzearekin zer aurreratzen degu? Beti gure anaia da; obe deritzat, mandazai oriei saltzea. Lard 49. Piarresek, bethi aho-xokoan zagokalarik bere pipa motx eta beltxa, huna zer kantatu zuen. Elzb PAd 13. Jakin zuan Pedro Bernardonek nola zebilkien bere seme Franzisko. Irten zan etxetik beti aserreturik. Bv AsL 46. Gizon au gaitz gogor batek artu zuen; baña erioa ortzetan ikusten bazuen ere, beti bere bostean zegoen, eta damuaren iñolako señalerik ematen etzuen. Arr May 66. Izpiritu Saindua ganik, / birjina guziz garbia, / zu bethi birjina izanik / amatu zinen, Maria. Zby RIEV 1908, 207. Atsegin handirekin ikhusten dugu, liburu eskuarazkoen nonbrea bethi emendatuz dohala. Arb Igand 29. Hauk oro hola, ikusiz jendea zoin den ahul, itsu, bakotxa bere hartaz baizik ez orroit, edo guti kexu, badoatzi beti aitzina. HU Zez 189. Behin baino gehiagotan errana zuen ja lehen ere, zer xedetako gizon zen xuriei buruz; baginakien gorri zela eta dela beti. HU Aurp 81.
( s. XX.) Denborak ditu,... ou! Gerlak eta oro finitu ziren geroztik, eta zu... beti delako bide luze hartan? StPierre 11. Aho-gozoa irets eta irets, eta... bethi bardin kirets. Barb Sup 34. Kantu mota guziak emanak zituen jadanik, noiz eta ere, iguzki aphalean, Ibañetako lephora heltzen baita, zintzurra larrutua, bainan gogoa bethi bero beroa. Ib. 129. Bethi bardin ilhun zen bizkitartean, eta aitaxo bazoan, zangoak non finkatzen zituen ikusi ere gabe. Ib. 173. Errekaz bertzaldeko paretak aldiz badakar bethi bere hastapeneko itxura. JE Ber 40. Bagoazi bethi, bainan ez xuxen-xuxena: mendealerat buruz geramatzalarik bideak. Ib. 40. Bidasoa bazenetz ere ez niz orhoitu; ez girea bethi Eskualerri barnean? Ib. 95. Geroztik hunat, Nabar-Goitiko hiri-nausi dago bethi Iruña. Ib. 27. Nola bethi ohean baitzauden, kexaturik, erran zioten berriz ere nausiak: hean jeiki gogo zutenez, bai ala ez? Hek bethi baietz, jeikitzera zoazila... Bainan, sekulan ez jeikitzen. Barb Leg 60. Muthikoa lo zagon ederki, bere bildotxa bethi besoetan. Ib. 136. Erregearen manu guzien gatik, bethi emendatuz zoazin Israelitak. Zerb IxtS 33. Zonbait egun hartan bethi mehatzen ari zen emazteki tristea. Lf Murtuts 32. Beroagatik, biluzik lo egiten zuten orain elkarrekin... Baina beti herabe zen Theresa, eta aita besoetakoak zion pijama kendu behar ohean sartu ondoren. Mde HaurB 64. Oraindik ere haurra ezin zen kontsolatu eta negarrez beti, eskatu zion. Ib. 22. Gure aiten fedea beti pizturik da / garaituz presondegi su eta ezpata. Mde Pr 291. Idazki horiek ez ditu, hurbiltzeko ere, oro argitaratu. [...]. Bertzeak bertze Hiztegia beti Hiribarrenen paperetan dago. Zerb Azk 63. Aingira eta plauza eta xarbo bada oraino tolle. Korrokoina ere bizi da beti. Ib. 50. Gara aintzinerat joan ziren, muthiko gaztea bethi bere baliza eskuetan. JEtchep 95. Hamarretan joko bera egin ondoan, lagunak bethi itsu zauden... Ib. 105. Maitearen ganik urruntzen ari nizala iduri zaut. Eta harek maite ote nu beti? Ez dakit. Ib. 72. Gizagaizoa!... Hortaratua dea? Uste nuen bethi hemen muthil zela! Larz Iru 104 (Lek orain ere). Eta? Bethi hire hitzean hiza edo badituka kondizione zonbait, johan ez zaukenik? Ib. 40. Ez ote da sinesteko Eskualduna ere beti eskualdun dagola... Saindu bilakaturik ere? Ardoy SFran 24. Korbata kentzen du baiñan zigarroa beti aoan dualarik. Lab SuEm 193 (acot. escén.). Izan zaite arbola fruitu ekarle, / herria beti bizi denaren seinale. Xa Odol 112. Mende erdi bat beteko dut nik / mundu huntan berehala, / ta ene andrea beti maitatzen / hogoi urtetan bezala! Xa EzinB 122. Ama gaixoa, beti ni ezin-kontsolatuz. Etchebarne 42. Eguna joan da eguna etorri ta zornea beti geitzen. JAzpiroz 178. Joanden mendeko harresi eta murru ederrak beti han baitaude xut eta tente. Larre ArtzainE 39.
sense-3
3. En cualquier caso, de todas formas. v. betiere (4).
Menturaz Arraioko lamina[k] ziloetarat joan ziren eta han kokatu. Uhaldean ez omen da beti geroztik bat bakarra agertu! Zerb Azk 99. Hasi zen beti bere betiko lanean. "Il se mit en tout cas à son travail habituel" . Ardoy SFran 137. Bainan justu justua oren erdi baten buruan esperantxa zuen jenerala. Beti, partitzean erran zautan: --Orai hasteko nahi nikek hirekilan egon egun erdi bat. Etchebarne 121. Geldi-arazi banu, ez nuen segur astokeria txarra eginen [...]. Beti, horrek egin zuen jokoa. Ib. 131.
azpisarrera-1
BEHIN-BETIKO, BEHIN ETA BETIKO. v. behin.
azpisarrera-2
BETI ...-AGO, BETI ETA ...-AGO. Cada vez más. Cf. Lf Gram 321: "L'adverbe 'de plus en plus' se traduit par geroago eta gehiago ou plus couramment gero-eta gehiago, quelquefois par bethi gehiago. [...]. Quand 'de plus en plus' affecte un adjectif, un adverbe, un verbe à mode non personnel, on fait suivre gero-eta ou bien bethi du comparatif de cet adjectif, verbe ou adverbe. [...] bethi herriratago, de plus en plus près du village".
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional. Con la conjunción eta (beti eta ...-ago ), aunque hasta el siglo XX sólo se encuentra en Axular y Arbelbide, posteriormente parece que se emplea tanto como sin ella (J. Etchepare y Barbier emplean las dos formas).

Ardia orenetik orenera, lekhuz aldatzen da, oihanean barrenago sartzen da, bethi eta galtzenago eta errebelatzenago da. Hala bada bekhatorea ere, gero eta gero galtzenago [...] da. Ax 78 (V 52). Zer izanen da bada, are aitzinago, heriotzeko oreneraiño, bethi barrenago sartzen dela. Ib. 194 (V 131). Bertute guti baizen eztuenak, iadanik bedere kontentamendu du, eta gero bethi geiago eta geiago. SP Phil 527. Adinetan aitzina zoeno, bere zühürtzia bethi gehiago erakusten ziala. Bp II 35. Jauts bedi zure amodio egiazkoa; bihotz guzitik, egunetik egunera, eta bethi gehiago eta hobeki maitha zaitzadan amoreagatik. Dv LEd 132 (Cb Eg II 70 ta beti geiago). Bilhatzen dutelarik bethi hobeago izatea. Hb Egia 102. Jesüs-Kristen bihotzeko sendimentiak behar dira gogoan igaran, haren maithatzera bethi haboro gure büriak erakharri. CatS 108. Haren bihotza bethi haboro Jinkoaren amorioaren süiaz erratzen zen. Ip Hil 192. Eta horrela Eskual-herrian Igandea bethi eta gehiago galtzen ari. Arb Igand 48. Bainan ur-kotera bethi eta barnago xortaka sartzen ari etxeari behera! Ib. 46. Arta guziengatik egun guziez beti ahulago. HU Aurp 122. [Eskuara] ez dela jarraiki mendeari; gibel egon dela, xuhur, mutu, hau bethi eta aitzinago zoalarik. JE Bur 175. Aztapar eta begiak bermatuz zagokon ikertzea Gobernamenduari, bethi eta gehiago, zeru lurrek gizonari erakuts dezoketen egia. Ib. 45. Eskualdun egon bethi, bethi eta gehiago Eskualdun. Barb Sup VI. Bethi eta luzeago egiten ari zirela iduri ere zuten galtza pozoindatuek. Ib. 42. Lanhoak heldu ziren, anhartean, bethi'ta izigarriago, ortzi-karrasken erdian. Ib. 141. Orroa bethi eta handiago, bethi eta hurbilago entzuten nuen. Barb Leg 149. Erregeren alaba bethi geroago eta gaizkiago zoan. "Plus elle allait, et plus la princesse était mal" . Ib. 134. Latsaren eskuinetarik lerdoinen mazelak bethi ta buluziago agertzen zaizkigu. JE Ber 17. Hauk bethi joanki, joanki bethi aitzinago, eta hura bethi haratago gibelatzen, bainan bethi bere tokian halere eta bethi berdin eder. Ib. 80. Beribilek tarrapataka bageramatzate bethi mendealeratago. Ib. 75. Zeri lot ez ukanki, beraren gorputzaren pisuak beti beherago erorazten du dohakabea. Mde Pr 79. Urrutira eramanen zutela, beti urrutirago amets orok loratze ta betegintzarre duen ugarte doatsuetaraino. Mde HaurB 5. Beti eta erneago, zango zolatik kilikatu zuen zakurra bere aztaparrekin. JEtchep 32. Bon, ari gira bethi hobeki argitzen. Larz Senper 84. Egia erran, beste nunbait zuen beti-ta gehiago Frantsesek gogoa. Ardoy SFran 121. Beti-ta gehiago iluntzen eta griñatzen. Ib. 73. Ikusten dut beti ta hobe zoazala, / armairu-xokoan dan ardoa bezala. Xa Odol 342. Bedeinka zazula gaurtik / bedeinka beti gehiago / betiraundi betiraino. Azurm HitzB 54. Ama ikusten nuen beti ta tristexagoño. Etchebarne 75.
azpisarrerakoSense-2.1
Geroago eta beti ahulago, beldurtiago.HU Zez 208.
azpisarrerakoSense-2.2
Elizako buruzagiak eztiago eta bertzeak beti eta beti tzarrago zoazila. HU Aurp 70.
azpisarrera-3
BETI ARTE (V, G, AN-5vill-ulz ap. EI 163), BETIRARTE. Hasta siempre, por siempre.
Neurez betirarte ixilduko nintzan, barruko ixurpen oneintzat ezpaitago azal ederrik. Laux AB 13. Jainko-graziak zauzka kantari! / Iraun kantuz beti-arte! SMitx Aranz 197.
azpisarrera-4
BETI ARTEAN (V-arr ap. EI 163). Hasta siempre.
azpisarrera-5
BETI BAT. a) (Pred.). (Estar, permanecer, etc.) invariable, siempre igual, el mismo. Cf. LexBi: "Betibat, siempre lo mismo. Litm.: siempre uno o una cosa. --Cómo andamos? --Betibat (igual que siempre)". v. BETIERE BAT.
Haserretu behar denean ez haserretzea, sentikortu behar denean ez sentikortzea, bethi bat, bethi uli, lolo, malba eta bare izaitea. Ax 275 (V 184). Manera hortan dago bethi bat, eta bethi fermu. Ch III 33, 1 (Mst bethi ohikua). S. Luisen espiritu suabea beti bat, berdiña, guzian igo ala izan zan. Cb Just 15. Egin bedi nigan zure borondatea; zure naia ta nerea beti bat izango da. Cb Eg III 284s. Mundua beti bat bekatu ta guzi. Mg CC 142 (tbn. en CO 210). Konfesatu noizean bein ta beti bat bizio txikietan. Ib. 166. Orrela konserba zaitezke beti bat ta sosegu, batere mudatzen etzerala. Echve Imit III 33, 1. Guzien artetik bihurtu zare bethi bat gu gana. Dv Lab II. Ez az galantu, ez az matxartu, sortu ezkero, / Beti bardiña, beti, beti bat az egunero. AB Olerk 91. Beti bat esaten zuen jakiteko, nastu zituen orduan Jakometek Bernardatxok esantako gauza guziak. Goñi 42. Beti bat eta zirkiñik egiteke iraungo dau. Pi Imit III 33, 1. Itsaso-otsak / ezaugarri du, / beti-bat, ordea / sarri-berritu. Ldi UO 29s. "Au esku-lan ederra! Au oial portitza!" / beti bat biurtzen da ezpaiñetan itza. Or Eus 365. Zure zuurtasuna, berriz, beti bat dago. (Prov 19, 21) "Consilium autem tuum manet in aeternum" . Or Aitork 149s (Dv Jaunaren nahiak berean dirau). Beti bat zeran Ori. "Te, qui es sempre idem" . Ib. 181. Orregaitik esan oi dabe angoak esakune au beste barririk eztaukenean: "Olatuak Karrazpion" beste lekuetan "beti bat" esan oi dabenaren antzera edo. Erkiag Arran 11. Beti bat doiñua: / doiñu zaar betiko maite bat. Gand Elorri 210. Beren jokabidea ezaguna da, beti bat izan oi da ta. Vill Jaink 45. Betierekoaz eta beti bat denarekin badu gizonak ar-emana. Ib. 113. Nere senarra ondotxo ezagutzen dut. Beti bat da: onegia! On puska! Lab SuEm 199. Gizona tristetzen da / indarrak aitzian, / andik aurrera beti / bat zorigaitzian; / bildurrak arratsian / da berdin goizian. Uzt Sas 299. (Beti batago).
Norbaitek esan dezake [Luisenak baiño] beti batago izanen dirala Ibane-ren neurtitzak. Ez dago erabatasun ori kentzerik izkuntza berrietan. "Se me podrá decir que los versos de Fray Juan serán monótonos. No se puede quitar esa monotonía al verso en las lenguas modernas". Or in Gazt MusIx 32.
b) (Uso sust.).
Bi neurtitz duzte oberenak, orietan banatzen baitira obekienik azentuak, [...]: zortzi zatiko eta amaikakoa. Besteak beti batera datoz eta astunago dira. "Van a la monotonía". Or in Gazt MusIx 22. Alaere bertsoa beti bertso, ots, beti batera erorten dala. "Tiende siempre a la monotonía". Ib. 48.
azpisarrera-6
BETI BATEAN. Siempre igual. En AxN se explica mantena, on eduki (378) por beren itzean beti batean.
Oraingoa ez balekit oñhazea ganbia / Bethi batean bedere banerama bizia. EZ Man I 100. Batere atseden edo alibio gabe penak beti batean, beti bere artan, ta eternidade guzian orrela egon bear dutela. Cb Eg II 130 (Dv LEd 232 bethi bere-batean). Zure / Agintzetan / Erranetan / bethi batean. CantIzp 7. (ap. DRA) Gu beti batian, jauna. Sor Bar 31. Mendiak eztira aldakor, lengo lengoak dagoz, beti batean. Ag Kr 213. Beti batean, beti bizi, beti il gabe iraungo duan arra ta sua dira orduan su-lezekoak. Inza Azalp 118.
azpisarrera-7
BETI BATEKO. Monótono; invariable.
Arnas soil au entzunaz, / Zure Arnasari / lagun egin zaiodan / alde bage emendi, / betibateko ots ontaz, / eltzagor iduri, / Zure musika mintxo / barrenagoko orri. "Con este resuello, sonido monótono, semejante al de una zambomba" . Or BM 44. Ortaz gañera, aren olerkien berarizko barne-igimena kantetarako, irakurpenaren betibateko elaire berdiñik gabe. Gazt MusIx 168. Betibateko polemika-gai gogaikarri hau ezinbestean ukitzen dut, ez gehiegi luzatzekotan, zori gaiztoz ezin utzizkoa delako. MIH 251. Hizkuntzari darion betiko leloa, beti-batekoa ez izanik ere, ez da batere aldakorra gertatu. MEIG IV 124s.
azpisarrerakoSense-7.1
(Ref. a personas).
Arako txintxarri saltzallea, beti bateko barkilleroa, aztu eziñeko pilarmonika. Anab Usauri 60. Pozik zegoan arrotzaren etorrerakin. Beti bateko gizonekin aspertu ta alpertu egiten da. Ib. 100.
azpisarrera-8
BETI BATERA. Siempre igual.
Lauburu zar bat beti ebela / Euren bandera, / Lauburu agaz bizi zirala / Beti batera. AB AmaE 42.
azpisarrera-9
BETI-BERBA. "Betiberba. Hablador sempiterno que repite a todos momentos la misma cosa con rapidez fatigante y vertiginosa" LexBi.
azpisarrera-10
BETI-BETI (Forma con reduplicación intens.). "Beti beti, denborak iraungo daben beste" Etxba Eib.
Ni zuri, beti bet' eskatuz / Zinzurr' arhetsik niagozu. 'De vous solliciter sans répit et sans cesse' . O Po 2. Hi beti, beti, aut gogoan. Ib. 9s. Lertuko zaituzte edo lerzen ta penazen idukiko beti-beti. Mb IArg I 145. Jesusen ama, Jesus jaio baño lenago, jaiotzean, ta jaio ezkero, eta beti-beti izandu zan Birjina garbia. Ub 129s. Beti beti iraungo duen penitenzia. Mg CC 141. Emango digu beti-beti iraungo duan bizitza. AA II 230. Mesede arzen dogunian, beti beti ezagutu biar dogu, Jaungoikuagandik datorrela. Astar II 13. Etxeko artzanorak, / naiz bai, naiz ez deitu, / beti-beti ondotik / oi zion segitu. It Fab 120s. Esan onekin aditzera emanaz, beti-beti barkatu bear zaiola. Lard 410. Nois artian egon biarko dot? Jaungoikua Jaungoiko dan artian, beti, beti, betiko iraunian. Ur MarIl 41. Beti pelean / Bizitzak dirauben artean / beti beti pelean. Aran SIgn 216. Euskal biotzetan / bere oroipena / beti beti bizi / erazitzeko. AB AmaE 114. Zazpi Eskualherriek / bat egin dezagun / guziak bethi, bethi / gauden gu Eskualdun. Zby RIEV 1909, 396. Zenbeit aldi entzun diogu: gaizkiari behar zaiola bihurtu ongia; eta gezurrari egia. --Beti, beti? --Bai beti. HU Aurp 113. Zetarako ezerezetik egin zituzan gure Jaun Jaungoikoak? Beti beti bera alabau eta bedeinkatu dagien. Itz Azald 75. Gure aitordekoak gure izenean beti beti zureak izango giñala itzeman zizuten. ArgiDL 134. Beti-beti auteskundiak edo erri-zuzentzak edo orrelako gauza benak erabagi barik, ondo da noiz-edo-bein gauza arintxuak, barregarrijak erabiltia be. Kk Ab II 7. Ez da, ba, beti beti lenengoti asmatzea errez izaten-da... Lek EunD 35. Eskergabeak zinateke ez bazinate beti beti oroit, egun, kanpoan, bide ondoan ikusi duzuenaz. Mde Pr 294s. Gauza bat baldin badago ezaguna, beti-beti eta nunai egiztatua ikusten dena, onako au da. Vill Jaink 124. Zu zerorri ere etzera beti-beti oso lasai gelditzen dantza lotuan ibilli ondoren. MAtx Gazt 65. Ur eztian, / Itsasoan, / Beti beti ari, / Beti arraintzari! "Sans cesse au travail, toujours occupé à pêcher" . Ardoy SFran 248. Ez bait zan beti-beti nork sendaturik izaten, landa ta basamortuetan burrukan egin ta zaurituak gelditzen ziranean. Berron Kijote 50. Pentsatzen det beti-beti musutxukunarekin etzirala ibilliko. JAzpiroz 23.
v. tbn. DurPl 47. Gco I 455. Bv AsL 154. Azc PB 148. Ag Serm 299. KIkV 19. Anab Usauri 7. Zendoia 55.
azpisarrera-11
BETI-BETIKO. (Intens. de betiko). a) (Adnom.). "Eterno [...] betibetikoa" Añ.
Aldarterik bagekoa da alabaña ta beti-betikoa Kristo Jaunak zeruan [...] bere doatsu guziekin egiten duen erreinua. Mb IArg I 343. Arre potxo, arre, arre / arre bada astua / arre asto mukar / beti betikua. DurPl 61. Gero zeruan beste bizitza beti betikoa. Mg CC 219. Gero beti betiko bizitza doatsua. AA III 576. Oneek alan gordetan badodaz, beti betiko gloria. Añ EL2 246. Mundu deserritu onetatik beti betiko tokira joatean. Izt C 241. --Noxkoa da Jesukristo? --Jaungoikoa dan aldeti beti betikoa. CatBus 44 (CatLlo 23 beti betikoa). Elkarri beti-betiko adiskidetasuna gordetzeko itzean. Lard 169. Egi beti-betikoen gomuntatzea edo pensakizuna. Aran SIgn 23. Zergatikan anima, ezin dezakean ill, / dalako ezillkor ta beti betikoa. AB AmaE 108. Beti betiko poz, atsegiñ, gozotasun da zorionak. Ag AL 149. Beti betiko lagun zarrak bata besteagaz areriotu. Ag Kr 172. Beti-betiko eztimetxa, izmizti, biguña. Urteak gora-beera zimurtxo bat gabea da mutxurdin au. A Ardi 31. Gaizto galduak, Jaungoikoa ikusi gabe, beti betiko oñazetan dauden lekua da inpernua. KIkG 27 (KIkV 41 beti-betiko). Betiko lillurak, betiko okerrak, beti betiko asmazio ero berberak. Txill Let 100. Bizitzaren laburtasuna: orra sentimendu bat beti-betikoa, noiznai ta nunai aurkitzen dena, giza-biotzetan sakon errotua. Vill Jaink 110.
b) (Adv.). "Para siempre [...] betibetiko" Añ. "Eternamente" Ib.
Atseginz andiz beteak utziko gaitu beti-betiko. Mb IArg I 270. Zer izango da egotea beti-betiko erretan infernuan, pozkari ta dibersiño oneek baga?LoraS 187. Apaizak eta erlijiosoak eren bizimodua artzean agindu zuen beti betiko aldegitea gauz orietatik. AA III 267. Irabazte arren mundu ta diabrubari beti betiko ondo edo txaarto izatiaren auzija. JJMg BasEsc 78. Bere azaña andiaren oroitpena beti betiko uzten zebala. Izt C 479. Euren Jainkoa gure Ipar da, / nogan ditugun josiko, / biotzetako gure orratzak / gaur danik beti betiko. AB AmaE 61. Aita etorri iat, ama bere bai; / eta zu ez neure laztana! / beti betiko munduan lagun / izango zaitudazana. Azc PB 125. Koipe onezaz igortzitxo bat miñ dan tokian eman ezkero, miñ guztiak beti betiko joaten dira. Ag G 184. Ille beltz eder eta mardula / artuko luke baleuka, / baztartutzeko beti-betiko / oraiñ daraman peluka. Urruz Zer 75. Nok esan, nik isekaz osaba neritxon itsu gaizto a egizko osaba izango nebanik, eta ago betean gizagaxua beti betiko esango neutsonik? "Por siempre jamás" Or Tormes 121. Ur igiberaen azpian... bai... ni ta i, ederra, beti betiko, musuka ariko gaitun. Or Mi 150. Beti-betiko iraun dagijan / badakixu non sakon irarri? / Bijotz barruban, maite kutuna, / maitasun izkiz idatzi! Laux BBa 64. Ogi au yaten duena berriz beti-betiko biziko da. Ir YKBiz 221. Arbola artez zuzena, / gurutze pisua. / Beti betiko / izanen zara / gurtua. Arti MaldanB 210. Sartu zera gure biotzetan / beti-betiko. Olea 128. Izan zaitezen beti-betiko / besarte artan artua. Ayesta 58.
azpisarrera-12
BETI-BETIRA. Por siempre, para siempre.
Adiskide geldituko al zakizkit; adiskide beti-betira. Munita 153.
azpisarrera-13
BETI-BETIRAKO (Intens. de betirako). Para siempre.
Jaungoikoa Jaungoiko dan arte guzirako; beti betirako, sekula guzien sekuletaraño. Arr May 51. Bereala asmatu zuten bide bat Poloniko abertzaletasuna beti-betirako zapaltzeko. Ldi IL 165. Beti-betirako nere gogoan idatzirik eukiko dudala egin didazun mesedea. Berron Kijote 175. Jaunak Beregan jaso dezala / beti-betirako, amen. MMant 104.
azpisarrerakoSense-13.1
Bertsolari aundi biurtu genuela zazpi mitututan, beti, beti, betirako.Zendoia 229.
azpisarrera-14
BETIDAINO (-año- G-to, AN-5vill; bet(h)idano L-sar, S; betidraino R-uzt; betideno L-sar; betiaño AN-5vill). Ref.: EI 162. Hasta siempre, para siempre. En DFrec hay 2 ejs. de betidaiño.
azpisarrerakoSense-14.1
( Betidanik betidaino ).
Gure oroitz Ama an dago / betidanik betidaño. SMitx Aranz 77. Mendiak erne baiño len, lur biribillik etzaño, / ba-zera zu, Iainko, betidanik betidaiño. Or Ps 89, 2.
azpisarrera-15
BETIDAINOKO. Eterno, que durará siempre.
Bakar bakarrik edan nai dizut / zure arako iturritik: / betidañoko bizitzaraño / dijoan zure Ur bizitik. SMitx Aranz 130.
azpisarrera-16
BETIDANEKO. Eterno, permanente.
Nor da, baiña, atzesku datorren zimel ori? --galdetu eban jakingura betidanekoz neskazaar batek. Erkiag Arran 40.
azpisarrera-17
BETIDANIK (V-arrig, AN, L, BN, S, Ae, R-urz; -th- L, BN, S; SP, VocBN, Hb, Dv, H; betidandik G-to; betiandik G-to; betiandi G-to). Ref.: A; Lrq /bethidánik/; EI 154. Desde siempre. "De tout temps" VocBN. "Depuis toujours. Syn. egundainotik, bethierez geroz (S), bethitik (L)" H. "De tiempo inmemorial" A. v. BETITIK, BETIERETIK.
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarraga, es usado por septentrionales y navarros, y en menor medida por guipuzcoanos; a partir de 1950 se encuentra tbn. en algunos vizcaínos. En DFrec hay 34 ejs., todos menos 3 meridionales.

Bethidanik Iainkoak badazaguzki bere obra guziak. Act 15, 18 (He, Ol, Ker bet(h)idanik; TB denbora guzitik, Dv egundainotik, IBk aspalditik, IBe aintzinatik). Betidanik badaki / jale dela gizona; / Ala, jatean il baze, / Jatean drauko bizia. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 114. Hala bethi danik, hura, / Ohi da bihotz bera. Hm 162. Beregana hartüren dütü, eta bethidanik adelatü derien bere erresümaz goza eraziren. Bp I 36. --Mundua bethidanik izatu da? --Ez, ezta Mundua bethidanik izatu. CatLav 31. (V 23) Eman zioten bere dizipuluei erakutsterat bethi-danik zuen nahi handia hekiekin egiteko azken bazkoa. Lg II 252. Beti danik eta eternidade guzian Jainkoagan zegoan Hitz andi edo Berboa. Ub 129. Elizako ministroen armarik puxantenak / etsenpluzko predikuak, gonbidu samurrenak / izan dire beti danik [...]. Monho 48. Aditzera ematera eternidade guzitik edo betidanik Aita Eternoak, [...] zeukela esleiturik. Gco I 457. O bethidanik zaren Jainko guziz botheretsua. Dh 87. Jesüs-Kristen izenian, zuin bat beita zureki eta Espiritü Saintiareki bethi danik eta bethierekoz. UskLiB 25. Bethi danik dohatua zen Jainkoaren ama izaiteko. MarIl 84. Ogi ta gazna mahañilat, harek jo dineko bortha; / Han badakie bethi danik, nula karesa arrotza. Etch 332. Ainhoan aurkhitzen da yenderik maitena, / Bethidanik izan du omen garbiena. Hb Esk 138. Zuin bat beita zureki eta Espiritu-Saintiareki bethi-danik eta bethi-erekoz. CatS 126. Hiruak bethidanik / berdin dire denez. / Izatez, bai botherez, / bai Jainkotasunez. Zby RIEV 1908, 204. Net aise da bethidanik populuari izpiritua norat-nahi itzul-araztea. Elsb Fram 91. Jinkoak ikhusi zian bethidanik gizonaren erortia; eta ere bethidanik hitzartü zian, [...], haren eraikitia eta salbamentüko bidian haren ezartia. Ip Hil 7. Bethidanik, haste-hastetik, Eliza sainduak nahi zuen Mezaren entzule guziek komunionea egin zezaten. Arb Igand 110. Eskual-herriko jauregi, etxe aberatsenetan, ikasienetan beti danik eta, Jainkoari esker, oraino ere badaukatela. HU Aurp 216. Halaz, arren, bethi danik / haitatü dü semia, / Sorthüren zena lürrian, / bekhatoren bermia. UNLilia 14. Daukat, bakarrik, [mundua] bethi danik izan dela, eta bethi izanen. JE Bur 42. Hura sartzean, xutitu nahiko duzue, othoi; bethidanik ohore gose izan baita. Barb Sup 87. Badakik, Manex, betidanik hire adixkide leiala nizala, eta maite autala egiazki. Zub 63. Betidanik gizon bitxia zenez geroz. FIr 184s. Catalunya erri nai-ta-ezin bat omen da, betidanik eta mendeen ondarreraño goranaiaren oñaze bizia berekin ibilliko duna. Ldi IL 24. Itsasu ez omen da bethi danik izan oraiko herri erne bezain baliosa. Lf Murtuts 1. Hebraiara ere kultur hizkuntza bat da, betidanik landua izan denik. Mde Pr 205. Betidanik fama baita Azkainen harpeak Uhaldeko inguruetan badirela. Zerb Azk 9. Eztu asierarik izan, betidanik dator, jira-bira itsuan dabil etengabe. Vill Jaink 37. Musika ederzale sutsuak ditugu gure arrantzaleok betidanik. Erkiag Arran 190. Betidanik hola ezagutu hitut. Beti berdin hagola ikusten dinat. JEtchep 68. Mendiak erne baiño len, lur biribillik etzaño, / ba-zera zu, Iainko, betidanik betidaiño. Or Ps 89, 2. Betidanik bezala, gaurko egunean, / hameka giristinok lur hunen gainean / gerla egiten dugu zure izenean. Xa Odol 250. Azkenekoz, Lahegi / etxaltiala gütük jiten; / Bethi danik ükhen diagü / gük edantegia heben. Casve SGrazi 32. Olerkari zaharretan [...] aurkitu zuen betidanik poesiarako zekarren joerak eskatzen zuen bidea. MIH 260.
v. tbn. Laph 126. Ox 111. SMitx Aranz 17. Gand Elorri 133. Gazt MusIx 85. Zendoia 56.
azpisarrera-18
BETIDANIKO, BETIDANIKAKO (Casve; -th- Dv, H). "Bethidanikako, qui vient de tout temps" Dv A. "Bethidanikakoa, qui a été dès toujours. Syn. egundainotikakoa, éternel, perpétuel, id. egundainokoa" H. "Eternel (sans commencement), betidaniko, egündanoko" Casve.
Tuntik ez zen handikaria jitez. Betidanikakoa zuen hori; nahiago laneko jendearekin atxiki, hautura goragokoekin baino. HU Aurp 116. Kristoren sortze betidanikoa. Ir YKBiz 48. Jaungoikoaren erabakiak ordea betidanikoak izan oi dira ta berak uste ezarren, orrits ikaragarri arren geiegizkeria jaio aurretik galtzea erabaki zun. Etxde AlosT 18. Ni jaio aurretik? Ori denboraren luzea! --Ekin zion Maider-ek txundituta bera betidanikoa bailitzan. Etxde JJ 229. Izenari buruz, Baionako erabakietan hain gogoan duten bereizkuntza guk ere gorde eta indartu behar dugu, betidanikakoa eta alde guztietakoa denez gero. MIH 111.
azpisarrera-19
BETIDANITIK. Desde siempre.
Ebanjelioko egiak aski luzaz erakutsiz ordu arte betidanitik ilunbetan ziren paganoeri. Ardoy SFran 318.
azpisarrera-20
BETI DEN. "Eterno [...] betidana" Añ.
azpisarrera-21
BETI-EGON. Omnipresencia, permanencia.
Oroi-miñak jarraitu dio lillurari, ta eriotzaren beti-egonak bizi-naiari. Txill Let 94.
azpisarrera-22
BETI ERE. v. betiere.
azpisarrera-23
BETI ETA BETE. "Beti ta bete, como usted quiera; litm.: siempre y lleno (V-arr)" A EY III 329.
azpisarrera-24
BETI ETA BETI ( (Dv)). Constantemente, incesantemente, perpetuamente. "Bethi eta bethi bezadi benedikatua, soyez béni à jamais" Dv.
Guzien gainetik arnegatzen diat Iainkoaren kontra bethi eta bethi aurtikitzen dituan blasfemioez. SP Phil 64 (He 66 eternitate guzian). Kontenta gaitezen, bethi eta bethi Jesus Gurutzefikatua begien aiñtziñean izateaz. He Gudu 63. Eternidade guziko sekulan ta beti ta beti ta bukanzik bage. Mb IArg I 317. Bethi eta bethi erreberritzen zinduen, tenpluan hartaz egin zinduen lehenbiziko sakrifizioa. Mih 101. Thormenta batzu [...] bethi eta bethi iraunen dutenak. Dh 96. Orregaitik astotxua / ebilen beti ta beti / nos onen agindupeti / aterakoan burua. Zav Fab RIEV 1907, 530. Beti ta beti erretan eukiko nabe laba gori onetan. EL2 65. Han haren plazer guzia, / [...] / zen diru billtzea bethi eta bethi. Gy 216. Lur Saindua bethi eta bethi gogorat heldu zitzaiolakotz. Laph 61. Bere besuok izan bekiguz / beti ta beti pozgarri. AB AmaE 77. Bethi eta bethi iraunen duten bestak eta kantu zoragarriak. Jnn SBi 51. Beti eta beti... eta beti solas berean gaudela erranen dautazue behar-bada. HU Zez 103. Beti eta beti dohakabe bakar batzuen bizkarrera baitago egiteko den guzia. HU Aurp 215. Jendeez bezenbatean, gehienik orhoit nizana, bethi eta bethi gogoan baitaukat: aita. JE Bur 10. Ni naiz, beti eta beti zure onduan izan nai duena. Ill Pill 10. Zinez erranen zinduten, gauzek holaxet iraun behar zutela bethi eta bethi. Barb Sup 2. Ez dezagun ba, gertatutakoa beti ta beti gogoraturik zauria berritu. ABar Goi 70. Beti ta beti beste errietan egiten danak onei be begiak idegi bear leuskioez. Eguzk GizAuz 185. Ohora zazu bethi eta bethi Jainkoa. Zerb IxtS 61. Arrantzaleak [...] beti ta beti, bere biziaren guna arrisku ta galtzoripean ezarten dau. Erkiag Arran 116.
v. tbn. Lap 424 (V 194). Dv LEd 220. Beti ta beti: KIkG 13.
azpisarrera-25
BETI ETA BETIKO (Intens. de betiko). Para siempre.
Madarikatua izan nadilla ni beti ta betiko. Cb Eg II 106 (Dv LEd 193 bethi eta bethiko).
azpisarrera-26
BETI ETA NOIZ. Siempre que.
Protestatzen dút, egin dutéla gaizki, justizia ta arrázio guziarén kóntra beti ta noiz ofenditu dúten Jaun bát ain óna ta amáblea. LE Ong 110r. Betik eta noiz mutatan den leku batarik berziara, merxedez erraiten daud, oil beztad erraitra non baratan den, eta karten direkzionia. Mdg 142.
azpisarrera-27
BETI EZKERO (G-goi ap. EI 154). Desde siempre. v. BETIDANIK.
azpisarrera-28
BETIGANIK ( (V-arrig, L-sar-arcang, BN, S, R)). Ref.: A; A Morf 479; EI 154. "De siempre" A. "De tiempo inmemorial" A Morf 479.
azpisarrera-29
BETI-GOSE. "Insaciable (de hambre). B-g[ose] bat izan zan ura bere denpora guztian. Frases de este sentido tengo recogidas: beti jango lukenean bizi da ori. Jesus Mari eta Jose! Beti jan da beti gose" GKetx Loiola.
azpisarrera-30
BETI GUZTIAN. Por siempre.
Indazu emendik aurrera nik beti guzian ta guziro zure borondate guziz santua egitea. Cb Eg II 81. Gizonaren gorputza ta arimia biziko dira beti guztian, irabazten dabeen lekuban. fB Ic I 15. Diren aphurrak bederen, geldi ziaizkidala, eta bethi guzian maitha zaitzadala. Dv LEd 96.
azpisarrera-31
BETI GUZTIKO. Eterno.
Hau saindu idukia izanen da Israelgo semeez, bethi guziko legetan. "Lege perpetua" . Dv Num 27, 11.
azpisarrera-32
BETI-HITZ.
Zerorren Itza duzu; / beti-itz orretatik / munduari zatzaio / mintza gizondurik. "Por medio de esa eterna Palabra" . Or BM 88. Isil nadin; nagoan / nerekin paketan, / Beti-Itz isil orrekin / iardun gozoetan. Ib. 122.
azpisarrera-33
BETIKO. (gral.; Lar, Añ; -th- SP, Ht VocGr 357, Dv). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.
a) (Adnom. y adj.). Eterno, de siempre; continuo, permanente; definitivo. "Bethiko, bethiereko, qui est pour toujours, perpétuel, continuel" SP. "Éternel" Ht VocGr. "(Lo de) siempre", "perdurable", "sempiterno" Lar y Añ. "Censo perpetuo, zenso betirauna, iraugeldi betikoa" Lar. "Bethiko leloa, la eterna canción" DRA, que cita a Archu. "Badakar gaur be, guzurti orrek betiko ipoña" Etxba Eib. "De siempre. Afaixa daukat betiko lagunekin" Elexp Berg. "Lo de siempre. Il ontan betikua pasau jat: diru guztia gastau" Ib. En AxN se explica iragaitzaz gare hemen (240) por ezgara betikoak emen. v. BETIEREKO, BETIRAKO, betikor.
Tr. Documentado al Sur ya en RS, y al Norte desde Etcheberri de Ziburu, es de uso general entre los meridionales a partir de mediados del s. XVIII, y entre los septentrionales desde mediados del XIX.
Betiko itoginak arria zulatu, ta aldi luzeak guztia aztu. RS 16. Uraren azantza eta habarrots bethikoak. EZ Man I 111. Bethiko pena duela aldatzen laburrera, / Mundu hunetako edo Purgatoriokora. Ib. 24. Nik [zure semeari] kausatu derokadan kolera zure bethiko enseiu sainduez iraungitzea. Harb 260. Olandak ukatuarren / Austriako Etxea, / zu izango zaitu / betiko iabea. (1658). ConTAV 5.1.5, 92. Iainkoak mantenatzen du mundu handi hunen izaitea eta iraupena bethiko aldizkatze batetan. SP Phil 469 (He 475 bethiereko). Gauza bera kausitzen dela / denbora sekulakoan, / nahiz joan den, nahiz heldu den / hedadura bethikoan. Gç 176. Jinkoak adelatzen deriküla, mündia ürhentü datianeko, bethiko pausia. Bp II 8. Sinisten det [...] aragiaren piztea, bizitza betikoa. CatBurg 5. Betiko pakea Fernandori. Bizi ta bizi bedi. Betiko osasuna Fernandori; bizi dedilla ta bizi. Lar Fueros 8. Gure etsai bethikoaren borrokak edo atakadak apartatzeko eta erreferatzeko. He Gudu 31. Jangoiko betikoren betiko seme Jangoikoa zela itsutzarrei berriz adirazteko. Mb IArg I 260. Atsegin laburrak gatik betiko tormentuak; onren kea gatik betiko desonrak! Cb Eg II 92. Onai gloria emaitera [...]; eta gestoai betiko pena. Cb CatV 12. Bethiko zorionaz. Lg I 232. Zeren bere eriotzarekin idiki zigun betiko bizitzarako bidea. Ub 93. Gaixtaginak bere krimen laidoa / Hain handia edireten badu, / Emanen den arrasta betikoa / Nola behar du aditu? Monho 118. Andik errege etxera / betiko moduban / direktore jaunaren / disposizinuan. DurPl 116. Bekatuaren okasio andi ta urrekoetan daudenak, daude bekatu jarraitu ta betikoan. Mg CC 170. Au da esesino, atxakija, betiko lelo, ta soñuba; au, eranzun daruena danzazaliak. Mg CO 137. O Aita betikoa!EL1 104. Betiko zorigaitza, betiko kondenazioa, betiko infernua merezi izan degu. Gco I 397. Betíko salbazioarén baimendea. LE Ong 41v. Lurreko onra eta izanak ezer ez dirala betikoen aldean. AA I 619. Ill zan, eta joan zan Satanasen betiko lagun izatera. Ib. 433. Bethiko bizitze dohatsurat. Dh 242. Laugarren egunian [...] egin zituban Jaungoikuak eguzkija, illargija ta izarrak, ta imini eutseezan eureen betiko ibilerarako legiak. fB Ic I 11. Nere konfesioa / egitera noa / bestela neretzat da / betiko infernoa. Balad 220. Festarik bear bada / bego Donostia / betikoa du fama / ondo merezia. Echag 186. Iustuei bethiko loria eta gaistoei sekulako ifernua. CatLuz 41. Au oi zan astoaren / betiko itzkuntza, / Jainkoari esanaz: / "Indazu laguntza!". It Fab 42s. Elizatxo bat jarri zeban eskale bideante-entzako [...] eta kapillania betikoa urtean eun ta berrogei ta amar dukateko errentarekin. Izt C 452. Atsegiñak izango dira guztiz laburrak, eta oneek bere mingoztasunez betiak, eta penaak betikuak. Ur MarIl 75. Bethiko esperientziak, gauza da irakhatsia, / Bordaria ontzen eztela, mudatuz maiz nausia. Gy 97. Hasi zen gerla, eta, ez gerla xumea, / Bethikoa agertu eskaldun semea. Hb Esk 31. Ezkontza gizonen asieratik betikoa zala, eta aurrera ere ala bearko zala. Lard 421. Ene bethiko errana da, abereak usuegi erabiltzen ditugula larrean. Dv Lab 153. Badira tokiak zeinetan bethiko primadera batean bizitzen baita. "Un printemps continuel". Dv Dial 40 (It beti udaberrian). Bake betiko bategaz. "Estable". BBatzarN 181. Nere betiko pentsamentua, / nere konsolagarriya. Bil 105. Gizon onek betiko bere lausenga eta hitz leunakin zure biotza irabazia daukala, ondo dakit. Arr GB 90. Jangoiko egiazko bat bakarra, nola baita ere Guzialdun bat bakarra, betiko bat bakarra eta yaun bat bakarra. Legaz 12s. Ikusi zuan Jesus maiteak / gizona oso galdua, / Betiko Aitak asarraturik / itxi ziola zerua. Zab Gabon 43. Betiko gauzarik ez det / Mundu onetan ikusten. AB AmaE 395. Ez dela hemen gure bethiko egoitza. Lap 22 (V 13). Orai bethiko biziaz, / Grazi, han zare gozatzen. Zby RIEV 1908, 418. Zure bethiko zaingoaren pian oro har gitzatzü. Ip Hil 263. Zuzenak direlakotz, ohiko ala oraiko eta betiko gorri gaixtoek, tzarrek, lehen xuriak bezen edo gehiago begietan baitituzte orai. HU Aurp 153. Betiko modura. Azc PB 226. Aberastuten gaituez bizitza betikoko irabaziyakaz eta merezimentuakaz. Itz Azald 67.
(s. XX). Mañasi ona, [...], ta bere betiko adiskide Josepa. Ag Kr 23. Ezkara betikoak eta gasteagoak bere illten dira. Ib. 224. Betiko jolasak betiko lanak baño geiago nekatuten dau edozeñ. Ib. 60. Adios D. Resurreccion betiko gisa. Mdg 152. Ardangeletako ateaurrean, betiko leloari utzi gabe, alkarri ardoa eskeiñtzen. Ag G 82. Esaten dutenez, nekazaritzatik baño geiago irabazten du jokotik. Ezta gaizki, betikoa bada irabaztea. Ib. 92. Apalorduan, betiko bi apaizez gainera, beste bi: Amezketakoa ta Belauntzakoa bildu ziran. A Ardi 121. Itoxurak itxartu eben eta ekarri eutsoen gogora bere betiko gomutia. Kk Ab I 48. Gure bethiko etxe xuri eta nasaien orde, non nahi altxatuak hor ditugu aderailuzko jauregi panpina batzu. Barb Sup V. Ona egin zutenak biztuko dira betiko bizitzarako. Inza Azalp 111. Aita Betikoak. Ib. 65. Barnia untsa zian eta betiko irrigüra gozua jarriki zeron. Const 36. Nik lanian jardun det / betiko moduan. Tx B I 159. Jesus-Kristoren ordaina: / Memento baten pairamena, / Gero betiko zoriona. Etcham 92. Gu, betiko antzera, batian buruzkanka, bestian ankazgora. Kk Ab II 139. Bertze otoaren jabea, aldiz, bethiko ixil gogoetatsu hura, bere alkian. JE Ber 74. Bethiko tenorean, kax, kax, kax, athean. Badoa Haxko. Bethiko eskale xaharra zen berriz ere. Barb Leg 131. Laustaneko jauregiak harri bat eskas izan du bethiko denboretan. Ib. 25. Oiu au egiten dut betiko legera: / Eguzkipean bada, betorkit onera. Or Eus 32. Kristoren ixila / dutala gogoan / sartzen naiz barnera / aldi betikoan. Or Poem 516. Burua betiko lepotik, batetik, eta oituera zarreri agur egin naia, bestetik. JAIraz Bizia 17. An ezarriko gaitu Zure gogo onak, an betiko egona besterik nai ez dugula. Or Aitork 385. Theresa betikoa egoten zen arrotzaren aitzinean, hitz eta aieru urriko. Mde HaurB 76. Duela bost urte, elgarri betiko amodio hitzeman gindinan. JEtchep 71. Oneek onen alde; besteak aren alde, eta garaitikoak, betiko neutralak, irabazi egianarenganantz zanbulu egiteko gertu. Erkiag BatB 101s. Lorazko itxaropen betiko bat bizi dau elorri zaarrak, erbesteko naigabean, guk, itxaropen ederrago ta betikoago bat bizi daroagun lez. Azurm in Gand Elorri 27. Hiru hilabetez hor ere bermatu zen, betiko bere gisan, beti ororen zerbitzuko. Ardoy SFran 193. Emaztiak beriala kartaz aitzen emon zetsan frailliorri betiko bidetik, nola bere zain zan etxian. Etxba Ibilt 463s. Hitz hartu nintzan ene betiko lagun Lorentzo Tolosarekin. Xa Odol 35. -- Zer erantzun dizu? [...] --Betikoa: gutxi dala. TxGarm BordaB 168. Gure Jainkoak emango al zion betiko saria zeruan! BAyerbe 50. Orregaitiño trankil etorri / betiko era zarrean. FEtxeb 163. Hego-alde lehorrak ez zuen gehiegi kilikatzen. Betiko eguzkiak gogait eragiten zion. MIH 273. Betiko leloa aipa beharrean naiz, berriz ere. Ib. 177. Pentsatu gabe hitz sarkor betikoak ahora etorri zaizkio. Ib. 29.
v. tbn. (para autores septentrionales anteriores a 1850) Hm 75. Arg DevB 23. CatLan 10. Jaur 158.
(Uso sust.).
Zer guziok betikoaren argitan edo sub specie aeternitatis, [...] ezagutzera iotean, beste irakasle ospatsu baten bideak barna io zuen Platonek. Zait Plat 39.
(Referido a Dios). "Betikuak jarritako legia gurasuak ondratzia" Etxba Eib. "Entzun eban Betikon otsa, zeiñ zan arutz eta onutz baratzan aizia artzen (Gen 3, 8)" Ib.
Bethikoa zaikü lürrian / Gü gatik gizun egiten. UNLilia 3. Zu zara gure Betikoaren / oin-arri tinko onena. BEnb NereA 96. Eta Betikoak Kaini galdetu ziona: [...]. Vill Jaink 176s.
b) (gral.; Lar, Añ). Ref.: A; EI 163; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 263. (Adv.). Para siempre, por siempre. "(Por) siempre" Lar. "(Por o para) siempre" Añ. v. BETIKOZ, BETIRAKO (b) .
Tr. Al Sur aparece ya en las escrituras de Andramendi, y es general desde mediados del s. XVIII; al Norte, donde se documenta desde Etcheberri de Ziburu, es menos frecuente.
Gustiok artu dabe beretzat oraingani[k] betiko. (Escrituras de Andramendi). TAV 3.2.9, 160. Elizarakoan ere duzun nitzaz antsia, / Eta eznazazula utz bethiko ahantzia. EZ Man II 89. Kastillau gobernadore ondar ibaiko / egiten zaituz zeu sekula betiko. EgiaK 89. Gal ez dezagun bethiko / zerua geure faltaz. Arg DevB 168. Apairü Jinkoaz egin bat eta hain sakrifizio saintü bat bethiko eman baiterikü. Bp II 85. Sekulako beregandik igeseragin zion, eta orrekin bera gelditu zan betiko argi-uts ederra. Lar SAgust 6. Judasen gisako gaistoak dira hau ongi egiten ez dutenak eta azkenean, Judas bera bezala, betiko galzen diranak. Mb IArg I 194. Ai! bereala ill bearra, juizioaren bildurra ta betiko zer izango dan laster ikusi bearra! Cb Eg III 237. Zure amodio santua betiko izan dagidan. Cb CatV 86. Ethorri nahi da gure ganat, ez aphur batetako bainan bethiko. Brtc 230. Betiko iltzen dira gure gorputzak? Ub 157. Baldin artzen bot arri bat / galduko aut betiko. DurPl 62. Nere aragia jaten duena biziko da betiko. Mg CC 220. Gura genduke pulpitutik egotzi doguzan lorak, luzero, betiko ta iños igartu baga iraun dagien. Añ LoraS 4. Desesperaturik bere burua urkatu zuen, eta betiko kondenatu zan. Gco II 15. Berórren borondátea biz mantenitzea gú emén bere grazian kontíno, eta án bere glórian betíko. LE Ong 41r. Egin bear duena da [...], gaurdanik betiko elkarri barkatzea gertatu diran utsegiteak. AA I 575. Egin daigun, bada, ezer eztirian gauza onekgaitik egingo geunkiana, zeruko erreinu betiko iraungo dabenagaitik. Astar II 32. Aragi samurretan / dago koipeturik, / barau tzarra daukala / betiko azturik. Zav Fab RIEV 1907, 538. Eta Zeruko gloriara / Betiko pasatzea. CatB 9. Beterik amar mandamentuak / Kristori dagozkionak, / bere grazia santua laster / betiko dauka gizonak. Echag 218. Loriako mahaira guziak bethiko ereman gaitzatela. CatLuz 39. Gorde gaitzatzu ordu onean zure kolko zabal mardul gozo indartsuan sekula betiko. Izt C 8. Jakin egizu Jaungoikuak erabagita eukala gaur gabian bijok infernura betiko jaustia. Ur MarIl 46. Eta bere buruari ziola haiñ zoroki, / Eguneko errenta ona bethiko gal-arazi. Gy 93. Adios, ene maiteak, balinba ez bethiko! Hb Esk 20. Ikusi zuenean senarrak aldegin ziola, oso betiko utzi zuelakoan, ogeita amar gazte aietatik batekin ezkondu zan. Lard 142. Gorphutz horri, adiskideari bezala nahi nioen, eta orai eta bethiko nere etsairik herratuena izanen da. Dv LEd 261. Uste degu betiko / jaiuak gerala. Xe 402. Betiko itxi dauz begiak. AB AmaE 7. Etzuan uste trabenariak dirurik bildu zezaketela gizon oiek, eta etxea betiko beretzat kontatzen zuan. Urruz Urz 20. Nola ez baigira mundu huntan oro orotako, ez eta, are gutiago, bethiko. Arb Igand 30. Ninfak eta gizonak / gagoz gaur pozturik / Espainiagaz betiko / len legez baturik. Azc PB 209.
(s. XX) Auzotegiari betiko egiten dio agur, Zabaletatik betiko ateratzen da. Ag G 276. Gizon baten hartzia ez irabazteko / Hobe da egoitia birjina bethiko. Xikito 9. Aur [...] bati galdetzen nion bein: "Noiz arte bizi nai duzu, aurra?", ta erantzun zidan: "betiko, jauna". Inza Azalp 112. Orain itxu zagoz-ta, oni esan eutson, zeugaz lotuko naz betiko. Altuna 22. Ezkontsari aurrekotzat nire onespena ematen diat, eta betiko iraun ezak. Or Mi 47. Zenbait anima triste bazegon / linbo beltzera jetxita, / betiko ala biarko zala / beren artian etsita. Tx B I 204. Maite oi!, agur, il da betiko / geure maitasun kutuna. Laux BBa 48. Baserrittar lander bat, apal eta itzalik / Datza illobi onetan betiko eortzirik. Otx 93. Ala ere asmakizun batzuei beren erabakia eman diegu, eta ustez betiko. JMB ELG 10. Ene maite Kattalin / sekulako ta betiko / galdu zaitut Kattalin. Mde Po 85. Urratu zun, ausi ta eten betiko, ainbeste zorigaizto ta ainbeste naigabe ekarri zizkion maitasun lokarria. Etxde JJ 77. Eure ta neure kaiari betiko agur egiñik. Erkiag Arran 166. Eztira betiko tiranuak; betiko, Jaungoikoa baita bakarrik. Zait Plat 19. Miren eztago presente, / betiko dago ausente. Arti MaldanB 223. Badakinat ba zoriona ez ditakela betiko izan. JEtchep 70. Betiko galdua da / nere umoria. Auspoa 39, 133. Irmetasun ori, besteak beste, betiko izateak egiten du. Vill Jaink 160. Moja sartzera noa / komentu batera / Jesusaren esposa / betiko izatera. Balad 145. Bai, ez ekian berak laister joan bear ebanik betiko, gixajuak. Alzola Atalak 90. Gure ontzia bezela, badirudi ur-samalda onek irentsi bear gaituala betiko. NEtx LBB 74. Betiko ez naiz etorri eta / laister bearko nuke jun. Uzt Noiz 48. Miñ ematen du bere maitea / betiko eramateak. MMant 119. Euskaldunen izena be betiko lurperatu gurarik. Gerrika 68. Ezin-urratuzko aztarrena utzi du betiko. MIH 34.
v. tbn. (para autores septentrionales) Bordel 199. Zby RIEV 1908, 206. Ox 62. Iratz 50. Xa Odol 307.
azpisarrera-34
BETIKO ARTE (G-azp ap. EI 163). Hasta siempre.
azpisarrera-35
BETIKO BETIAN. Por siempre.
Ospe eta ohore bethiko-bethian nigatik emoiozue. Dv LEd 74.
azpisarrera-36
BETIKO GUZTIAN. Por siempre.
Zeruan nai zurekin / betiko guzian. PEItz 217.
azpisarrera-37
BETIKO IRAUN. Eternidad. Cf. Ur, carta a Bon 15-1-1858 (BAP 1954, 264): "Creo, pues, que deberá en el bascuence de Guipuzcoa y Vizcaya [decir] de uno de estos modos: "in saecula", betiraunetan, o betiko iraunetan, o gizaldietan o gizaldien gizaldietan. Creo que el primero, que es betiraunetan, corresponde mejor a mendeetan". v. betiraun (2) .
Jaungoikoa Jaungoiko dan artian, beti, beti, betiko iraunian. Ur MarIl 41. Lenagotik ezauturik betiko iraun guztirik mundu guztiyaren galtzai guztiz negargarri, etorriko zana Adanek egin euen pekatutik. Ur BulaAl 1s (BulaG 504 y BulaV 1 betiko iraun). Eternidadea! Betikoirauna! Oh ze pensamentua! Ur MarBi 54 (ap. DRA). Salbetako biar da euki betikoiraun edo eternidadea buruan. Egikera Onerazkoak (Durango 1882), 23 (ap. DRA). Gauza danak egin zitun / Asi zan unian: / Aingeruak goietan, / Donoki donian, / Bera maitatuteko / Betiko iraunian. Enb 82.
azpisarrera-38
BETIKO IRAUTE. "Eternidad" Añ. v. betiraun (2) , betiraute.
Obe dala gorputz zati bat galtzea, betiko iraute guztian infernuko su ta gar bizian erretea baño. LoraS 28. Zerren eurena izango dan Zeruko gloria ta atsegin oso betea betiko irauteetan. NekeA 221. Ez deustee emongo ur tantatxu bat? Ez, iños bere ez. O sua! O infernua! O betiko irautia! Ur MarIl 42.
azpisarrera-39
BETIKO SEKULATAN. "(Por los) siglos de los siglos" Añ.
azpisarrera-40
BETIKOTZAT (-th- H). Para siempre, por siempre. v. BETIKOZ, BETIEREKOTZAT.
Zuen lagunza da zeren Erreginzat betikotzat zuek ni arzea. Mb IArg I 214. Nork ere baidu ene baitan bere sinhetstea, eta hura ez da bethikotzat hillen. Lg II 204. Bekatuaren erroak / Aterako tu betikotzat. Monho 114. Ezkare bethikotzat mundu huntan. Dh 199. Dezogun erran Jainkoari egun emaiten gaizkola bethikotzat. MarIl 111. Hemengoa baitu bethikotzat galdu, / Hango bethikoa, ez aldiz beretu. Gy 119. Zu zare nere partea eta nere guzia, zu bethikotzat nere bihotzeko Jaun, Jabe eta atsegingarria. Dv LEd 90. Ihes eginez geroz gizonak lanari / ez daitekela ongi, segura duk hori / sinhetsi behar dena, likek, egiazki, / bertzenaz izanen duk bethikotzat gaizki. Elzb Po 230. Animen preziyoak / iñork eziñ tasa, / betikotzat galtzeko / berriz orren aisa. Auspoa 97, 77. Hire lagunen ustez bethikotzat joa / Berpiztua zabilak, bizi dik gogoa. Ox 82. Estekaturik untsasko, / Bai zango eta bai beso / Eihara-pean ezarri zuten / betikotzat preso. Etcham 186. Puxketan duzu gu gatik betikotzat odoltsu. Iratz 158. Ganbarak hutsak eta sukalde ixila, / biziaren arbola betikotzat hila, / hori ikusi gabe lurperat nadila! Xa Odol 203.
azpisarrera-41
BETIKOZ (Sal, R, S; Lar), BETIKOTZ ( betikotz L-sar-arcang, BN; Lar; bethikotz L, BN-baig, S; Lecl, H). Ref.: A (betikoz); EI 163; Lrq /bethíkos/. Para siempre. "(Por) siempre, para siempre" Lar. "Bethikotz, bethikotzat, pour toujours; goraintzi bethikotz, adieu pour toujours. Syn. sekulakotz, -tzat" H. "Betikoz (Sal, R), bethikotz (L, BN-baig, S), para siempre" A. v. BETIKO (b), BETIEREKO(T)Z.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional y alto-navarra. En el s. XX lo emplean tbn. algunos autores occidentales. Los autores labortanos y bajo-navarros emplean la forma betikotz; los suletinos, CatLuz, Duvoisin (en alguna ocasión) y los autores occidentales modernos betikoz, y los alto-navarros betikos .

Bethikotz ni utzirik parti zaiten. EZ Man II 89. Zure baitan esperanzatua eztuzu bethikotz utziko. SP Imit III 45, 2. Eztire deus enetzat orai / Ene plazerak munduan, / Bethikotz egiñ zaizkit Jesus / Nausi ene bihotzean. 103. Ifernialat doatza, bethikoz han deebrieki erratzera. Bp I 54. Ene borondaterat uzten baduzu zure burua bethikotz, bethi grazia berriak emanen darozkitzut. Ch III 37, 1. Mundu huntan bide onean ibill-arazi ondoan, bertzean bethikotz dohatsu errendatzeko. He Gudu 160. Gathibua ez dago bethikotz etxean; ordean semea bethikotz dago etxean. He Io 8, 35 (Lç bethierekotz, LE betiróko... beti, TB bethi, HeH bethi... bethierekotzat, Ol betiko). Dabit gehienik nigarretan eman-arazten zuena, etzen bere seme maitea berak bethikotz galtzeak. Lg I 318. Konfrai eta Konfraiser emanik izan baliz beste ordüz zonbait indüljenzia, edo bethikoz, edo denbora baten. Mercy 8. [Bihotz] bat eman darotazu, eta hau guzi-guzia, oso-osoa bethikotz, sekulakotz ematen darotzut. Brtc 196. Proponitzen dút, orái daník yá betíkos nai dutéla ez ofenditu sékulan berriz, naiz milla úrtes bizi bear bánu ére. LE Ong 110r. Ontáik jaten duéna biziko dá betikos. Ib. 23r. Sentitzen du dohakabe dela, eta ezin gehiago dohakabe, eta bethikotz dohakabe. Dh 160. Laudatua eta adoratua izan bedi bethikotz Jesusen bihotz sakratua. JesBih 410. Ioanen da bethikoz Parabizurat edo Ifernurat, edo denbora batentzat Purgatorioetarat. CatLuz 30. Esker gabek diote bethikotz adio. Hb Esk 39. Bethikotz eman darotzut [bihotza], zu bethi zerbitzatzeko eta laudatzeko. Dv LEd 139 (Cb Eg II 75 sekulako). Uda beri gozoa bethikoz da ethorri. Ib. 190. Yainkorik ezbalitz, hiltzean gizonak erran behar luke: akhabo bethikotz! Hb Egia 25. Gorphutz hau [...] ustelduraren bazka izanen dela bethikotz? Lap 389s (V 177). Aita Saintiak manhatü zian egin ledin bethikoz Andere Dona Mariaren izen saintiaren besta, haren sortze otabako igantian. Ip Hil 31. Molditza edo . ortografa bethikotz asentatu eta finkatu behar du. Arb Igand 35. Arbuiatu zuten, iduriz betikotz, guziek. HU Aurp 64. Ala zorigaitzeko / premu izaitea / horrek eman baiteraut / bethikotz kaltea. Balad 214.
( s. XX.) Joanen da edo bethikotz Zerurat, edo bethikotz Ifernurat. CatJauf 39. Azken-asper bat eman nai die begiai urrutira ikusten duan jaiot-ibarra betikoz utzi baiño leen. Mok 21. Ziminoena oraikoan duk / Bethikotz akhabo. Ox 131. Ba, gizona, hemen nuk, eta betikotz, ez itzultzekotan yina. Zub 86. Osoki eta bethikotz etsitu zuelarik, itzuli zen beraz anaia zaharrena ohoin-jauregirat. Barb Leg 140. Ezkoa bezain ori zun aurpegi-azala. / Sartua zirudion betikoz itzala. Or Eus 50. Gure herri bazterretako oiharzunek jadanik eta bethikotz galdua othe daukute auhen hori? Lf Murtuts 51. Arenak egin du betikoz. Zait Sof 150. Ttipian ikusia, betikotz ikasia. EZBB II 115. Bainan au arrazue / Betikotz buruan. LuzKant 108. Barregarri iruditzen zitzaizkion xalupa horiek [...], haren bi lagun betikotz elkartuen bila zebiltzanak. Mde HaurB 108. Larrun handiaren itzal maiteari betikotz ihes egin duten dohakabeak. Zerb Azk 32. Horra haur maiteak, orai ene etxean egonen zirezte bethikotz. JEtchep 20. Hail nahi baduk bethikotz! Larz Iru 116. Nik, ostera, nazana / oso neutsan eskiñi / betikoz emonik emaztezko itza. Onaind in Gazt MusIx 208. Negu hortan ere jakin zuen Paul III-ren paper bat agertua zela azkenean, [...], "Jesusen Konpainia" onhartzen zuena, goraki eta betikotz. "Définitivement" . Ardoy SFran 149s. Geroztik betikotz xukatzea izan da ene lehia / ene gatik ixuri nigarrek busti zuten aurpegia. Xa Odol 80. Begira dezan herria / gaitzbide güzietarik, / Bethikoz hürrünt etsaiak / hebenko lür barnetarik. Casve SGrazi 148. Euskalduntasuna eta burdinbidea, [...], betikoz elkarren etsai izanik, burdinbideak euskalduntasuna egunen batean, urrutira gabe, baztertu eta ezereztu behar. MIH 25.

v. tbn. Bet(h)ikotz: Arg DevB 14. Monho 102. MarIl 108. Jaur 157. Laph 112. Elzb Po 185. Elsb Fram 99. Zby RIEV 1908, 205. Etcham 56. Iratz 134. Mattin 38. Arti MaldanB 216. Betikoz: EA OlBe 68.
azpisarrera-42
BETIKOZKO. Definitivo.
Aitaren itsas-agurra betikozkoa izango zala antzemonik [...]. Erkiag Arran 82.
azpisarrera-43
BETI-LORE. v. betilore.
azpisarrera-44
BETI NI. "Ególatra. Oro ni (L, BN, S), beti ni (L, BN, S); litm.: todo yo, siempre yo" A EY III 281.
azpisarrera-45
BETIRAINOKO. Eterno.
Hunek ordean dirauelakoz bethi, bethirainoko apheztasuna badu. Dv He 7, 24 (Lç perpetual, He bethiereko, Ol betiko, IBk betirako). Zoazkitet urrun, madarikatuak, debruaren eta harekilako aingeruentzat biztua izan den bethirainoko surat. Dv Mt 25, 41 (Lç sekulako, He eternal, TB bethiko, HeH bethiereko).
azpisarrera-46
BETIRAKO.
Tr. Todos los testimonios son meridionales del s. XX (cf. antes beti-betirako en Arrue). v. BETIKO.
a) (Adnom. y adj.). Eterno, perpetuo.
Otoitz egittea [...] bearrezkoa da, Jainkoak ala agintzen dualako, eta lurreko ta betirako gure onak ala eskatzen duelako. Inza Azalp 123. Baña nik, izkuntza larrekoa, / nai aunat ere noranaikoa: / [...] / soña zâr, berri gogoa; / azal orizta, muin betirakoa. "Bajo la piel amarillenta, fibra de eternidad". Ldi BB 136. Yardun batzuen ondoren, ikus zertaratu geran: betirako gorazarre bat, naiz urria, euskerari eskeintzea, gizon zintzo aren izena oroigarritzat emanik. Ldi IL 103. Betirako sari bat asmatu ta bildu-arazi, urteroko euskerazko artikulorik onena sariztatzeko edo premiatzeko. Ib. 139. Non daude betirako lorkizunak? Non daude mugagabeko bide izkutuak? Txill Let 102. Eman zaiozu betiko pake, / ta betirako atsedena. Basarri 39. Zure esanak emongo dautsa / betirako atsedena. BEnb NereA 97. Eziñ bait-ditezke ona naiz txarra betirakoak izan. Berron Kijote 202s. Arrisku ta ataka estuetan ibilliaz, andik ara bukaeran betirako izena ta au ona irabazi. "Eterno nombre y fama". Ib. 35. Baietza baldin bazan, ezkontz-egunekoa bezela betirakoa izan zedilla. JAzpiroz 164.
b) (-th- Dv). (Adv.). Para siempre, por siempre. Cf. Elexp Berg s.v. betiko: "Ez dut uste oraintsu arte betirako erabili izan denik".
Oroitzea ongi dago, ez dezake ordea betirako bete gizon baten bizia. Lab EEguna 114. Betirako dan gauza bat bazkun iraunkor batzuen eskuetan uztea asmaturik geunden. Ldi IL 147. Ez mendi, ez baserri, ez ezetasunik iñon: ez-eta ere euskerarik, illa baitzan betirako. Ib. 63. Mundu au gauza pixka da ta ez da luzaro joango Bere aurrean guztiok elkar betirako ikusi gabe. JAIraz Bizia 89. Guri, Aita On, emaguk indar eta / gure kastari Sirats on betirako. Mde Po 69. Bizi egin nai dut! Betirako bizi nai dut! Txill Let 94. Patxi, badakik ez daukagula / guk betirako mundurik. Basarri 58. Agur gazte denpora, / betirako agur! BEnb NereA 233. Eta erre, betirako artxibotan jasotzea merezi zutenak [liburuak] ere erre ziran. Berron Kijote 86. Jai-eguna lanerako? Galtza zarrak betirako. EZBB II 7. Orduan betirako artzen genduan laguna. Gaur aldatu dira gauzak. BBarand 169. Ainbat alegin egiten eusten an betirako geratzeko. Gerrika 32.
azpisarrera-47
BETIRARTE. v. BETI ARTE.
azpisarrera-48
BETIREN BETI. "Bethiren bethi, à jamais" Dv.
azpisarrera-49
BETIREN-BETIKO. Eterno.
Bizia eskatu dizu, ta Zuk betiren betiko egun luzeak eman ditiozu. "In sæculum sæculi" . Or MB 888. Betiko ezarri duzu, ta betiren-betiko agindua eman diozu, eta ez du autsi. "Statuisti enim eam in sæculum et in sæculum sæculi" . Or Aitork 353.
azpisarrera-50
BETITAN. Por siempre.
Behar dut beraz, edo haragia zerbitzatu eta bethiko hil, edo haragia zebatu eta bethitan bizi. Dv LEd 158 (Cb Eg II 86 betiko).
azpisarrera-51
BETITIK (V-ger-gip, AN-5vill-ulz, L-sar-côte, Ae; beth- Dv, H; betirik V-arr). Ref.: EI 154; Elexp Berg. Desde siempre. "Bethitik ou bethidanik de tout temps" Dv. "Bizi dena bethitik, celui qui vit depuis toujours, dès l'éternité (Jub). Syn. bethidanik, egundainotik" H. v. BETIDANIK.
Noiz hasi othe zen Jaiñko izaten? Ez behinere. Ezen bethitik izan da Jaiñko eta Jaiñko da bethikotz. He Phil 542 (SP 533 bethi izan da Iainko). Igandeak behar dire arthoski begiratu; / Beretzat ditu Yainkoak, bethitik aldaratu. CantIzp (ed. 1813), 14. Atheratzen dute khoroa kaxatik / Zointan altxatua baitzagon bethitik. Gy 95. Kaiola otharretik net hurbill zagoen, / Biek bethitikan laratz bera zuten. Ib. 310. Bethitik izan ditu gizon aiphatuak. Hb Esk 117. Saran, bethitik ez bada, aspaldiko mendetan bedere, ez direla eskas izan gizon abil eta yakintsunak. Elzb PAd 72. Fedeak du egin bethitik / Eskualdunen ohorea. Zby RIEV 1908, 293. Aspaldi bizi gare Kristoren legean, / Betitik sinhetsirik Jainko bakharrean. Arb Igand 138. Bethitik eskualdunik baizen ikusi ez den tokietan, ez da arrotzik baizik ikusiko. Barb Sup V. Iruak dute izate bera, asierarik gabe edo betitik. Inza Azalp 40. [Mundua] betikoa balitz, betitik legoke Jainkoagandik zintzilika. Vill Jaink 37. Jakin-azu gure familia bethitik ohoragarria izan dela. Larz Senper 88. Ezin bertzea berekin dauka betitik herri pobreak. Xa Odol 173.
azpisarrera-52
BETITIKAKO (beth- Dv). Eterno, de siempre.
Betitikako arrain haundien lege okaztagarriak / gaitu napartar anai arrebak bi taldetan ezarriak. Xa Odol 262.
azpisarrera-53
BETIZ GERO (-th- SP), BETIZ GEROZ, BETIZ GEROZTIK (S ap. EI 154). "Bethiz gero, depuis toujours" SP. v. BETIEREZ GEROZ.
Zoin [Deebriaren bekhatiak] Jinkoak bethiz geroz hügü eta borthizki gaztigatü baitütü. Bp I 103. Hartako ere dira bethiz geroz ordeñietan ordenatzen. Ib. 56. O Jinko oro photeretsia, bethiz geroz zirena eta bethi irañen düzüna. CatS 128.
beti
<< bete 0 / 0 bezala >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper