Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

347 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (345)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
belztu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Belztu es la forma más generalizada; está atestiguada en todos excepto en los vizcaínos. Estos últimos emplean generalmente baltzitu (atestiguado ya en Landucci y Egiaren Kanta ); se encuentra balztu en fray Bartolomé, Zavala y modernamente en Gerrikagoitia. Emplean la forma beztu los guipuzcoanos ya desde Larramendi, así como Hiribarren (junto a belztu ), y en el s. XX, tbn. Gandiaga y Mirande; Etxaide y Lizardi lo emplean junto a beltzitu . Esta última forma se encuentra tbn. en textos guipuzcoanos de autores vizcaínos (Moguel, Uriarte y D. Aguirre) y en Apaolaza (en los dos últimos alternando con belztu ). En DFrec hay 5 ejs., vizcaínos, de baltzitu, 2 de belztu y 6 de beztu .
sense-1
1. (Ht VocGr, VocS , Dv, H, VocB ; -tz- SP, Urt I 412, Gèze), beztu (G, AN-ulz, B, S; Lar, , Hb), balztu (H), baztu (Lar), beltzitu (V-gip; Dv; -lz- Lar, Añ), baltzitu (V-arr-m-ger-oroz-gip; Dv; -lz- Lcc, Lar, Añ). Ref.: A (baltzitu); Lrq (beltzt); Iz Ulz (zuríe), UrrAnz (beltzítu), ArOñ (baltzittu); Etxba Eib (baltzitu); Asp Gehi (beztu); Elexp Berg ; Gte Erd 199.
Ennegrecer(se); oscurecer(se). "Ennegrecerse, balzitu" Lcc. "Ennegrecer" Lar y Añ. "Denegrecer" Lar. "Noircir, belztü" VocS. "Noircir, rendre noir. Iguzkiak belztu du, le soleil l'a noirci" H. "Cirer des chaussures. Zapatak belztea, cirer les souliers" Ib. "Devenir noir, noircir. Iguzkian belztu naiz, j'ai noirci au soleil" Ib. "Ennegrecer" A. "Beltzt /best/, devenir noir" Lrq. "Masustak baltzittu dira sasixetan" Etxba Eib. "Aratostietan naikua da arpegixa baltzittutzia koko agertzeko" Ib. "Béztuik, ennegrecido" Iz Ulz. "Baltzittu, ennegrecer; baltzíketia, el ennegrecer(se). Baltzíttu, baltzíketan, ponerse de este color" Iz ArOñ. "Ennegrecer; también amoratar. Ogi au geixegi beltzittu jatzu" Elexp Berg. "Ankia beltzittu jatan egun batetik bestera" Ib. "Eguzkiak ez nau bezten (B), ekiak ez nau beztu (S)" Gte Erd 199.
Lur ikharatze handi bat egin zedin, eta iguzkia beltz zedin bilozko zaku bat bezala. Lç Apoc 6, 12 (Dv belztu, Ip beztü, Ur (V) baltzitu, Ur (G) beltzitu; He, TB, Ol beltz egin, Echn, IBk beltz bi(h)urtu, Ker baltz biurtu, Ibe beltz jarri). Fiñean argitu zinduen / bizi onaz mundua, / hala nola illhargiak / gau illunbez belztua. EZ Noel 150. Zegaiti ekusen Almiranteak / izerdiz balziturik, ukaturik oeak. EgiaK 89. Bataren eror arazitzea, bertzearen beltztea, [...], irri eta allegrianza erhoak eta ahalkhegabekoak dire. SP Phil 329 (He 330 maskaratzea edo tintastatzea). Ezpaitute kastitatea hautsten, badarik ere hura erbaltzen baitute, langiarazten, eta haren xuritasun ederra erdi beltzten baitute. Ib. 260 (He 262 belzten). Ote da gurutzean dagoan gorputz itsusi beztu hura? Lar SermAzc 46. Aurpegiko begi-ezpañak eta buruko muñak materi loi ta ar egiñak eta azpiko orzak belztu ta erdi eroriak. Mb IArg I 223. Ekarri zituen aitzur, golde, [...] ta bere alab, lur lanetako nekez, eguzkiz ta izerdiz belztu-gogortua. Ib. 211. Belztu zé zerua, / mostratus tristúra; / ilúndu mundúa, / guzía ilundúra; / lutos bestiturik / irúzki edergúra / egúna gáu biurturik. LE Kop 98. Baltzitu bagarik. msOñ 238r. Betazpiak baltzitubak; ortzak antxina juanak, oi utsak agiri ditubala. Mg PAb 72. Labazaina ezpada zuurra ta aituba, edo subak igaroko dau gania balzitu ta barruba erre baga, edo danak urtengo dau ezkotu ta errearinak. Ib. 152. Bizargin edo barberuak apainduten dau arpegija bizarra kenduta; baña egun gitxiren buruban balzituten da, jaijoten da bizarra. Mg CO 80. Ez gaisuak argalduten dau, ez eguzkijak baltzuten [por balztuten?] dau, ez otzak zurituten dau, ez edadiak zaartuten dau. fB Ic I 61. Urten eban zulotik emakume batek, aillagiña penitenzijaz sikatuba, eguzkijagaz baltzituba. JJMg BasEsc 238. Eztituz ainbat gauzak baltztuten / gau ilunaren iluntzak, / zein da miruak dituz iluntzen / Ama-alaben biotzak. Zav Fab RIEV 1907, 94. Izanik zeu angeruen ispillu loi-bagea, [...], gelditu yatzun aurpegi guztia ainbeste yotegaz baltziturik, anditurik eta antz guztia galdurik. Añ EL2 197 (EL1 192 baltziturik). Ikusten dau bere lagun errukarrija dana ezaindurik eta baltziturik. Ur MarIl 46. Ez bezteko larrua, yartzen dire yosten. Hb Esk 182. Saulek, noizbait bere morroi izan bazuen ere, etzuen ezagutu, artzai-soñekoakin eta eguzkiak belztua zegoalako. Lard 165. Kukurusta beltz[t]en bazaiote, buztan gaineko bixikan min dukete. Dv Lab 291. [Hortzak] laburtzen, beltzten eta desbardintzen dira aberea zahartzen denaren arabera. Ib. 239. Sei egunen buruan denbora khanbiatzen da, itsasoa samurtzen, zerua belzten. Laph 222. Ez eben ezetara gura eguzkirik, / Baltzitu ez eioen berak arpegirik. AB AmaE 418. Beida beza nola beztubak gelditu diran [udariak] arri kolpiekiñ. Sor Bar 23. Zaagia bezala beztua / Daukala pikez barrua. Urruz Urz 27. Beltzitu zituzten arpegiak iduri bustiarekin eta joan ziraden pagaria bera. Apaol 65. Eregi zan bat batera leioa eta arpegia eta eskuak beltztuta zeduzkan gizon bat agertu zan bertan pistoleta eskuan zuala. Ib. 71s. Izanen bada ere [iguzki-histura] bortz edo sei menderen buruan, aski dukezue, haurrak, erne egoitea, berinaki beltztuak [= 'cristal ahumado'] eskuan. HU Zez 96. Hobeki ageri zen oraino berinaki pozi bat supizteko baten lanoarekin apur bat belztuz. Harek eztitzen zuen iguzki ageri zenaren distira. Ib. 96. Bet-betan belzturik bezala jarri omen da. [...]. Hil-hurran edo hila hirirat ereman dutela dugu azken berria. HU Aurp 140. Esnea egosteko maskilotxue, barrutik garbi garbie ta kanpoti kez da kedarrez edo i-iutukoz baltziturikoa. A BGuzur 156. Alderdi guztiak keiak ondo baltzituta eukazan, diz-diz egiteraiño. Ag AL 60.
( s. XX.) Betondoren bat baltzitu ta euren tokitik agiñen batzuk ataratea baño beste kalterik ezteutsat iñori erakarri. Ag Kr 83. Hantik eta berhala zelia belztü zen / Ebia jaits ahala lürra ikhara zen. Xikito 6. Naikua lan daukate auek beren buruak apaintzen, illeak beltzitzen, arpegiak irintzen, zimurrak estaltzen. Ag G 297. Bertan zeuden, su-aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteak leundu zuten txisillu galanta, ta zapaldetan, sulla, morko ta [...], zurezko kollara belztuak. Ib. 15s. Beztu egingo zerate iguzkitan. Iraola 134. Ai lore gaxoaren / Loian belztutakoaren / Olerkari ona! EEs 1916, 330. Itsatsi gabe bertan beztu ta zimelduta geratu bada txorten ori, oso zail izango da kentzea. EEs 1917, 34. Eliza Juan Joxek berak zabaldutakoan, gizakume ta emakume arrapaztaka sartu ziran, bai laxter aitortegi-inguruak belztu ere. A Ardi 125. Bertze hiriak harrabotsean lanarekin zalapartaka ari direlarik, ikatzak belztuak, keak itoak. StPierre 39. Udak beztu duen eskua ez dun ausartzen ire bekokiari atxegiten. Or Mi 20. Belarriak dauzkat ubel ubelak, / sugurra berriz beztua, / bi ankak ere sumindu eta / ipurdia're oztua. Tx B 48. "Sukar usteldunen", begitartea eroria, kolore ilun-zikin; begiak gorri eta ezpañak beltztuak, idorturik, erreak bezala edo xigortuak. FIr 192. Zeru-zola urdin dago oraindik eta alik-eta beztu arte emen egon bearra besterik ez. Anab Usauri 116. Etxe-lerro beltz bat ikusten dugu lehenik, [...]. Etxeak baino goragoko arbola batzuek belzten dute gehiago oraino, beren itzalaz. JE Ber 99. Urmael onduan bazan eulizkua, barriz, estatu bakotxian ixara bat baltzittuteko beste. Otx 159s. Oso gorri ez bazeukan ere / zurbildu zaio galdorra; / ubeldu gero; azkenik beztu / geldi dalarik min-sorra. Or Eus 315. Elkarrekin kordatuta / ertokian zintzilik; / ekeak beztu baiño lên / alde egin zuten andik. Ib. 65. Joañixio arriturik zegon, iñauterik ain urruti ta gizon arrek zergatik eskuk eta musua beztu ote zitun oirako. JAIraz Joañixio 56. Zeinbat bidar ez ete ziran etxeratzen gorputzeko atzealdeak minbera ta baltziturik, ipurmamiñak azalak urratuta. Erkiag Arran 78s. Iru morrosko, aize ta eguzkiz baltzituriko arpegi ta kokotondo mardodunak. Ib. 50. Otzak baltzituta dardaraka batian euan Pattakia gizajua. SM Zirik 35. Begira iñoiz egon izan naiz / gauzak ezin sinisturik, / Askon gorputzak ikusten dira / eguzki galdaz bezturik. Basarri 100. Suak et' ekaitzak / beztuta, zarraski, / itzatsi ta zarpil, / Jorrailgo elorri. Gand Elorri 37. Aren (erropariaren) lepoan sartutako aiztoa ozta odolez tindatzen zen eta ondar-gaiña zorna pixkatekin doi beltztuten zen. Ibiñ Virgil 104. Emen, sutzar batek, atergabeko kez, abeak bezten ditu beti. Ib. 52. Lau orma zar oek, beztuak eta sollak, ke jario. Ataño TxanKan 50. Larte aldetik gora azaldu zan laiño oso beltz-beltz bat. Ematen zuan gaua zetorrela. Ondoren, dena bezten asi zuan. JAzpiroz 77. Besue baltzitute. Gerrika 23. Opor-garaia pasatu naian / bezten eguzkitan. Insausti 293.
azpiadiera-1.1
Pintar, escribir, marcar de negro (el papel).
Urrien zazpigarren, egun gustia / Hespañenzat aurten izan zidia / ain egun alegrea akordetako, / papera geiago balzietako. EgiaK 90. Zain dagoz nor jausi aldedin zetan edo atan esesteko, paperak balzituteko. Mg PAb 193. Kaleetako bizimodu ta arrisku edo labanarri gustijak azaldeetan asi ezkero, liburu andi asko baltzitu biarko litzaatez txikin onen lekuban. JJMg BasEsc IV. Paper zuri batzuek / beztutzera guazi. Auspoa 97, 106. Ainbeste bidar esan dautzut ba, / "Euzkeltzale-Bazkun" orri, / Nire argazkiz ez baltzitzeko / "Euzko-Deya"-ren ingorri. Enb 131. Mutillak salgai zituan idatsorta aietarik bat artu det, eta bai bereala antz eman ere arabierazko idazkeraz beltzitua zegoala. (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 208. Ori esanik, ekin diot paper-ondar batzuk beztutzen. Ldi IL 30. An bertan dut lan egiten / axotez beztuz paperak. Mde Po 41.
azpiadiera-1.2
Fruncir (el entrecejo, la frente).
Bera're apenas zegon / kopeta beztuta, / adoratu genduben / danok auspeztuta. PE 111. Nere bertsuen buelta kantatzen / dabil kopeta beztuta, / bere buruba garbitu nairik / baztar guztiyak nastuta. Tx B I 138. Segur bekundea belztuko du, norbeitek, haren espantuak hemen egin dituela heltzen bazaio beharrietarat. Zerb Azk 113. Itzik ez du egin nai, / kopeta beztuta, / zartzian gauza onik / gizonak eztu-ta. Uzt Sas 197. Naiz bein baiño geiotan / kopeta ondo beztu. Insausti 213.
azpiadiera-1.2.1
Nere erantzunez, aizu, artzaia, / etzera kopet-beztuko.Alkain 104.
azpiadiera-1.3
"Cárdeno: (c.) ubelurdiña; (V) baltzitua " .
sense-2
2. (L-ain ap. A ; Urt I 512, H), beztu (G ap. A ; Lar), balztu (H), beltzitu (H (V, G)), baltzitu (H).
Difamar, calumniar. "Allatrare, [...] injuriatu, desohoratu, laidatu, belztu " Urt I 512. "Infamar, betziztu, galostu, galositu. Lat. Infamare. Item besteren fama galdu, beztu " Lar. "Dénigrer. Norbaiten omen ona belztea, noircir la réputation de quelqu'un. Syn. histea " H. " Al eban guztia, baltzittu eban bestien aldia " Etxba Eib.
Zu belzteagatik kolomnia [sic] pozoiñaztatuenak pensa ahal dezaken guzia, publikatzen balute ere, induria hek guziek zer kalte egiñ ahal diezakezukete? Arbill III 46, 2. Argatikan daude guziak aiñ geldi, aiñ isill, eskuak tolesturik, naiz beztu ta itxuzkitu dezatela [euskara], naiz darabiltela oñen azpian. Lar DT CCIV. Bertutea, kalomniaz belztua / Orduraino izan balin bada, / Egun hartan ohorez gainditua / Handizki laudatuko da. Monho 120. Amatzen badegu lagun urkoa biotzetik, ez degu beraren onra eta izen ona beztuko. AA II 216. Begira aditzen egon ote zeran gustoz lagun urkoaren onra eta izen ona gutxitzen, illuntzen edo beztutzen duen gauzak. Ib. 229. Gizon horrek belzten dü ene elhea. Arch Gram 56. Yauna, zure aldean naski / Hala ez dena kondaturik, / Naokakete beltzturik. Gy 75. Elkhar eziñ yasana, eziñ ikhusia, / Elkhar engana, elkhar beltz, da hango bizia. Ib. 76. Latin, español edo franses yeloskorrak / Goibeldu, ahal guziz, eskaldun zaharrak; / Berak ez mintzatzean, aise zen belztea. Hb Esk 5. Ergela! uste duk ni beztu edo ahalkarazi, Aita-Saindutarra deithuz? Hb Egia 115. Nor nahik beltz eta asik dezake. Ib. 154. Zilegi othe zaizuen ene horrela aphaltzea eta belztea bekhatoros zonbaiten ene ganik urruntzekotan. Laph 115. Zergatik orain biak [erlijioa eta fueroak] / beztu nai diguzte / eta beren partetik / akastu dituzte? (1869). KarlBB 87. Zirikatu zituen zenbait persona, bere izen on ta onra beztu edo beñepeiñ illuntzeko amaika iskanbilla ta esamesa gezurti banatu ta egiztatutzera saiatu ziradenak. Aran SIgn 92. Nahi izan dituztelakotz beren herrietako Erretorak belztu, kalomniatu. Elsb Fram 151. Zenbat izkribu eta gazeta tzar, [...], Erlijionea eta haren mixterio sainduak burlatzen dituztenak, Eliza eta Elizaren minixtroak mezprezatzen eta gezurrez belzten? Lap 27 (V 16). Haren xede onak bederen ez gintuzke nahi gehiago gezurrez beltztuak ikusi. HU Aurp 56. Berexten direnean hoien gozorik handiena hau da: elgarren jorratzea, aphaltzea, belztea. JE Bur 164. Nahiz hire ahopaldiek [gizon-jainkoa] nekez beltz dezaketen. Ib. 101. Santa Cruzen izena nola belztu egiñalak egiñ arren, etzuten nai zutenik irixten. Or SCruz 107. Etzuen ura salatu ta belztu nai, aren sandutasuna begien aurrean zeukalako. Ir YKBiz 19. Onen izena zuritzearren, bere senarrarena bezteko gai etsitu zitun. Etxde JJ 164. Hainbestetan beztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin [...] batean joan zitzaigun [Erdi-aroko aho-poesia] . MIH 282. Esanak esan baditut, ez da xuberotarraren oroitzapena belzteko asmotan izan. MEIG VI 63.
azpiadiera-2.1
Presentar de modo negativo, pesimista.
Zerua dena izar ikusten zuten gazte batzuek zeukaten [...] gauzak belzten dituela Xalbadorrek. Larre in Xa Odol 15.
sense-3
3. Envilecer(se), manchar(se).
Zer zinen zure amaren sabelean kontzebitua izan zinen instant berean? Aita-Adameren bekhatuaz belztua, lepra huts egina. Brtc 83. Artuko jakula kontu estuba Jesu Kristoren Aditzain edo tribunalian, baltzitu, ezaindu edo zantartuten badago [por badogu?] pekatubakaz. CrIc 131. Kristau sinistea duteenak, nere maira biltzen diranak janaririk gozoena artzeko, etortzea anima beltzituekin, [...], nola nere biotza minberatu ez? Mg CC 245. Orra bada zein gauza gatxa dan zuritutia pekatu asko ta ekanduakaz balzitu dan arimia. Mg CO 112s. Arima osoki saindu, garbi eta amultsu hura, gizonen Erlijione eskas, inpiotasun, lohikeria eta bertze krima eta zikinkeria guziez belztua eta hobendun egina. Lap 245 (V 110).
sense-4
4. Entristecer(se), ensombrecer(se). Cf. Lç Decl Mm 3v: "Cedron, beltztua, tristea", donde no es seguro que los dos términos vascos se den como sinónimos.
Bihotza belzten zait. Ohartzen naiz arima berezten hari dela gorphutzetik eta badihoakidala. Dv LEd 173 (Cb Eg II 96 lutoz betetzentzat). Ilhundu eta belztu zitzaioten gogoa denei. Jnn SBi 110. Leher-arazi zituen galtzak; bainan gure Errege Jaunari etzitzaion gogoa belztu hortakotzat. Prop 1904, 24. Ondotik, bigarren ilhundura bat, etsimenduz guti edo aski belztua, arteka tinkatzen delakotz berriz. JE Ber 10. Beltran jaunak elittuke ainbesteko dirutzak eralgiko bere aurraren bataio egunerako prestaerak egiten, baldin zorigaitz mingots batek bere etxea beltzitu bear lukela jakin izan balu. Etxde AlosT 18.
azpiadiera-4.1
Hacer(se) aciago, penoso.
Egunetik egunera egoera balztu egiten zan. Gerrika 58.
sense-5
5. " Baltzittu ein dia, se han hecho intransigentes" Iz ArOñ. .
sense-6
6. " Lana baltzittu ein biar: lanai buru emun biar" Iz ArOñ.
sense-7
7. (V-gip), baltzitu (V-gip; A). Ref.: Etxba Eib (baltzittua); Elexp Berg.

(Uso sust.).
" Baltzitu, una negrura" A. "Cardenal, moradura. Eiñ destan atxumurkadiakin baltzittua laga desta besuan " Etxba Eib. "Moratón, cardenal. Baltzittu galanta daukat oinddio ipurdixan zuk emundako ostikariana " Elexp Berg.
azpisarrera-1
BELXTU (S; Hb; bextü S; belxitu Hb). Ennegrecer(se). "Oski belxtekua (S-saug), le cirage" Lh. "Beltxt /bešt/, devenir noir" Lrq.
azpisarrera-2
EZIN BELZTUZKO. "Qu'on ne peut noircir, dénigrer" Dv.
belztu
<< belarri 0 / 0 bendito >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper