Tr. Documentado en todos los dialectos literarios, salvo en suletino. En DFrec hay 14 ejs., meridionales.
sense-1
1.
(V-gip, L, Sal; Aq 1232, Añ, Dgs-Lar 2, H)
Ref.:
A;
EtxbaEib. (Adj.). Tranquilo, calmado; (en sdo. peyorativo) cachazudo, perezoso. "Flema, ha qué flema de hombre!, ha, gizonaren barea!" Aq 1232. "Detenido, tardo", "espacioso" Añ. "Pacífico, tranquilo, sosegado" Dgs-Lar. "Flemático" A. "Se dice de la persona que es lenta y de escaso rendimiento" Etxba Eib. Haserretu behar denean, ez haserretzea, sentikortu behar denean, ez sentikortzea, bethi bat, bethi uli, lolo, malba, eta bare izaitea, eztheustasuna da, eta ez gizontasuna. Ax 275 (V 184).
Haizen bezalakoa! Hortarik ari haiz! Ago, ago; ez diat hire sos zikinen beharrik, alferra, zikoitza, barea, ohoina... ago. HUZez 60.
Xinaurria zare / Ez nagi, ez bare, / Bihiaren jabe, / Neguak jo gabe. Ox 85.
Paulino bareagoa zan, on-utsa mutilla. AnabUsauri 75.
Muthil erakusleak izendatzen deauzkigu sainduetarik zonbait. Erdaraz ari bada ere ezpain bare batzuekin, iduri baino jakintsuago da, bai eta ikusliarrer <ikuslarrier> atsegin egiterat ixuriago. JEBer 60.
Arpegi itzal ori, ezagutzen ez nauen begiratu bare ori, ez dira Maritxorenak. AlzRam 127.
Nere bularpe barean, bai gogorapen arriskugarriak ernerazi dizkidatzula!GoenY 1934, 99.
Beor bareak etxean, / beor izuak larrean..."Las yeguas domadas".OrEus 177.
De Gaulle-k zer dauka? Jesu ez! Bainan erran zaharrak diona: "ez itzultzea, baren ihardestea". Bare ez izana gatik, herabe ditake de Gaulle. SoEgHerr 20-3-1958, 1.
Higi hadi hortik, barea, berehala zortziak dituk. Egunaria 21-7-1958 (ap. DRA).
Nor ete zan Bizkarrondo zaldunaren biotz barea, urduri ta pilpiratsu jarri ebana?ErkiagArran 178.
Beste batzuek, putzezko pelota andiekaz jolasean: norbaitzuek, uraren ondoan arantz-onantz ibiltaldi barean. Ib. 25.
Barruko bakearen jabe, biotz nare ta baredun, eroapenez bete, egoarritsu. Ib. 116.
Emakume onek, ordea, pixua gizenetan daukana, ariurrian falta dau, jenioan dau utsa, peitua. Mana-barea, erabagi urrikoa izan ba. ErkiagBatB 132.
Jauna, gizon pakezalea naiz ni, otzana, barea, eta edozeiñ irain dala ez-ikusia egiten dut. BerronKijote 165.
Haren gogo erne, beratx eta irrikor, bare eta aldartetsuak [...] opa zuen bizi eta heriotza hortxe dago, hitz gutxitan emana. MIH 175.
azpiadiera-1.1
(Pred.). Auek guztiak esanda biak len bezin bare gelditu ziran. AnabUsauri 117.
Emakumak juan ziranian bare samar geldittu zan bakalduna. Otx 28.
Maitean irakingaitz, tukuan seguru, urrikian min gabe, asarrean bare, lan-aldaz burubiderik aldagabe. "Irasceris et tranquillus es".OrAitork 12.
Bare ta nare gelditu yakon barrua. ErkiagArran 173.
Ni ez nintzan mugitu; illa bezela gelditu nintzan. Ez nere barruan bare zegoalako. UgaldeIltz 19.
Azken-unean ipiñi lakirioa eta orduantxe, geldi ta bare, bertan beera lotzen ziranak aren esanera. ErkiagBatB 18.
Erriak bake ta bare irauten daben arren.Ib. 65.
Nikanor-ek itzok entzunaz batean, irakurten diardu. Onen begitarteak bareago dirudi. Ib. 200.
azpiadiera-1.2
(V-gip ap. EtxbaEib). (Referido a los elementos, etc.). Begira adi ur bareti / nihaur niaitek lasterreti. Saug 16.
Ur aserrea / Mendi eskerkea [sic] / Lastotan dautzan / aurtxo onek / Ain geldirikan / zeuen tokia / leku barean / zauzka zuek. GavS 19.
Aita Done Antonen menpean beti izaten da bare, ta an egoten dira sarri Kantauriako txalopak eta ontzi azitxoagoak be bai. AgKr 32.
Egun da gabe, zeru garbi ta itxaso bareakaz, joan zirean lenengo ogetamabi egunetan. EchtaJos 279.
Joan zirean Holandako ontzira ta urten eben Bilbora joateko, aize gitxi ta itxas-baredun eguraldi onagaz. Ib. 274.
Ordun, asten dire ontzi ta txalupa saldoka Martegatik, eta itsaso barean arraun-egoak edatuki, arraintzara doazi. OrMi 41.
Fama dutenak itxaso bare / olatu gabian. MendaroTx 439.
Itxaso bare, zelai urdiña, / muga-biribil, belar-berdiña: / goizaldea duk sorgiña!LdiBB 138.
Bizitza-itsaso otxan barea, / goiz-eguzkiaren txinpartez ernea!Ib. 164.
Goizean urak bare dira, / ta arratsaldean tontordun. OrEus 205.
Gentz bare orretan bakaltseña zurbil. "En la calma sobrehumana el Ministro real queda pálido".LauxAB 41.
Noiznai egingo dezue, itxaso barean, gaur dagizuena baño geiago. TAgUzt 136.
Gaur lagun, biar etsai. / Nola gizartea / ala itxas-legea: / batzutan aserrea, / bestetan barea. SMitxAranz 234.
Dagonillaren beroak eta itsaso bareak pasa dira, ta zein polliki alegia. TxillLet 48.
Eror bitez izarrak ortze baretik. Ib. 36.
Ontzia berriz, ur barean, gogoz irristatzen zan. AnabPoli 51s.
Itxas-untzia baketsu, arro, / doia itxaso barian. BEnbNereA 188.
Arratsalde barea zan, illuntxe aurretxua. ErkiagArran 170.
Ezagunean makaldu da sutanpa-otsa. Tiroak, gero ta bakanago, ta azkenean, isiltasun barea dago bazterretan. ErkiagBatB 185.
Noizbaitaren tortura, ta ames baten kolorea, begion ur bareetan. Azurm(inGandElorri 71).
Arrai ederra pranko / badago uretan, / arrapatu izan da / itxaso baretan. UztSas 309.
Jainkoak didala zorion Zeruko Argia-ren uretan, lehen bare eta orain ekaitz-haize zakarrez nahasietan, egin nahi nukeen lehen itsasketa honetan. MEIG VII 71.
v. tbn. Zendoia 110.
azpiadiera-1.2.1
(Pred.). Ire burutasunak baiño naiago naieukek itxasoa bare bagaieukak. ABeinB 55.
Itxasoa, bere egikereagaz damuturik legez, bare ta baketsu agiri zan. AgKr 206.
Habanatik urten da ogeigarren egunean aize gitxi ta itxasoa bare egoala, topau eben ontzi bat. EchtaJos 263.
Goiz batez, iñoiz baiño eguraldia barego zagon. OrMi 130.
Lañorik ezta agiri, argi dauz goi ta be, / Ipar-aixe bigunaz itxasua bare. Enb 132.
Gautu zanean, ortzi zabala / bare-ozkarbi zegoen. "Plácido y sereno".LdiBB 20.
Abestiz datorren ontzijan; / --ura bare, ortzia oztin-- / abestiz datorren ontzijan / nor aldendu datteken urrin!LauxAB 33.
Aurreko egunetan baño ere bareago ta zelaiago zegoan itxasoa. TAgUzt 221.
Atertu egin du gero, eguerdia aurretik, eta odeitsu ta bare gelditu da dena. TxillLet 60.
An genduan bai geure aurrean itsaso zabal edatsu bizia, Andre beti urduria, betiere ara-onaka: batean bare, bestean asarre. ErkiagArran 8.
Eta begi oiek, txinpartak jaurti lezazketenak, edo, nai baduzu, ur geldia bezin bare egoten dakitenak. VillJaink 58.
sense-2
2.(Sust.)."(V, G, B), calma en la mar"A.
azpisarrera-1
BARE-BARE.
Tranquilo, calmado. Ejitoko bidean ginjoazela, itsasoko ura bare-barea, aize-arnasarik ere ez. AnabPoli 129.
Olatu bare-barea, olatu andiaren asiera. EZBB II 78.
azpisarrerakoSense-1.1
(Pred.)."Bare bare jarri da denbora (euria egiteko moduan) (B)"GteErd 86.
Garbi garbi egoan zerua; urdiñ urdiñ, bare bare ta baketsu ur zelai galant ederra. AgKr 62.
Aize apurtxoa, itxasoa bare-bare osin baten antzera. EchtaJos 82.
Ontzixka bakar batzuk bare bare zoazin ibaia barrena. OrMi 117.
Opautzut landa zabal / orreik bare-bare / igaro daizuzala / eragozpen bage... / Euzkadira bigurtu / laster ostera be, / osasunez ta urrez / beterik goi ta be. Enb 194.
Areago, seguru baitzan gaiñerakoa ere agindu bezala egiñen zenula, bare-bare erantzun zidan [...] il baño leen kristau zintzo ikusiko nindula. OrAitork 126.
Bare bare gelditu yakon barrena, ekuruz bete, denduz josia. ErkiagArran 193.
Itsas-baztarreko arrietara jetxi zan. Ura bare-bare zegoan. AnabPoli 14.
Manatan eta bare-bare, emon eutsazan txanpon baltz batzuk, an urduri ta egoneziñik jarri eban Nikanor-eri. ErkiagBatB 33.
Jakin bear duzu jakin, menderatu berriak diran erresuma ta probintzietan, bertako jendeen barrenak ez dirala bare-bare egoten ezta jaun berriaren alde ere. BerronKijote 166.
Itxaso txiki bat emoten dau [lagoak], bare-bare.Gerrika 216.
azpisarrera-2
BARERIK.
En calma. Barerik dago [itsasoa] , belar-euntzea, / gari-alorra bezala. OrEus 385.
Teresa Ama lurrean ez ezagutu ta ez ikusi arren, aringarri zaio bere jaiera aren jarraileen artean esku-aldatzea; barerik eta ilduraz adierazten ditu ere Joben naigabeak. GaztMusIx 60.
azpisarrera-3
BAREXEAGO.
Un poco más tranquilo, más sosegado. [Mutiko] au barexeagoa dek bestea baño, zalaparta gutxiagokoa. LdiIL 14.
azpisarrera-4
BAREZKO.
De calma. Zelan iñok eztituan alkarren gañean tolostu, itxasoaren barezko egunetan, zulo, tarte, utsune ta inguruetatik sartzen jakoe [atxai] ura polito polito. AgKr 139.