Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

347 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (345)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atsegin.
tradizioa
tradizioa
Tr. Encontramos la var. atsin en TB y en J. Etchepare (atsinartu ).
etimologikoa
Etim. De hats + egin, con pérdida de la aspiración en el compuesto.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, L; SP, Urt I 33, Ht VocGr 403, Lar, , Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H, VocB ), atsegi (V-m), atsain (B), atxin (Sal). Ref.: A (atsegi, atsegin, atsegiñez , atsaiñ , atxina); Etxba Eib.
Placer, deleite, gusto, contento, dicha, satisfacción. "Placer, alegría" Lar, Añ. "Consuelo, deleite, delicia" , "complacencia" Añ. "Plaisir, contentement, jouissance" H. v. atsegintasun.
tradizioa
Tr. General en todas las épocas y dialectos, excepto en la tradición suletina (donde sólo encontramos un ej. en Inchauspe).

Pelegrinus dat gaudium apezari, ez orok atsegin (Pamplona, 1415). TAV 2.2.16. Othoitzen nitzaitzu, niri uztazu; / nizaz atseginik ezin dukezu. E 204. Zioela ezen atsegin handia luela zeren hirur-ehun gizon hura baino prestuagorik hirian eriden izan ziraden. Lç Dedic * 6r. Milla eriden izan balirade ere, ni arindu nendukeitenik pena hunetarik, [...] nik ukhan nukeela hanbat atsegin nola ukhan baitut atsekabe. Ib. * 6r. Hautatzenago zuela Iainkoaren populuarekin aflijitu izatera, ezen ez denbora guti batetakotz bekhatuzko atseginén ukhaitera. Lç He 11, 25. Atseginik sar ez dakidan / oi biotzeti barrura. Lazarraga 1146v. Haragiaren atseginetan eta plazeren gogoa edukitzea eta emaztetara emana izaitea. Mat 169s. Ha! Aingeruen ogia, atsegin eta kontentamendu suerte guztiak dituzuna. Ib. 263. Nolako baitiratezke bakhotxaren egiñak / Hekin eredura zaizko emanen atsegiñak. EZ Man I 136. Añhitz loria, bozkario eta atsegin sekulakotz seguratuki dastatzen duzue. Harb 261. Iainkoaren atseginak eta plazerak gehienik ariman barrena dira. Ax 508 (327). Munduko atseginek eta plazerek. Ib. 47 (V 30). Aitzitik orduan, atsegina atsekabe bihurtzen zaika. Ib. 520 (V 335). Atseginak atsegin dekharke. "Le plaisir". O Pr 682. Atsein andia da amore eutea. (Canción vizcaína citada por Oihenart). ConTAV 5.1.3. Nola ezpaitugu behatzen gure atsegin partikularera. SP Phil 491s. Bekhatuen eta lehen hetan hartu zituen atseginen gustua halako suertez galdu zuen. Ib. 31. Eska zaite ez zuri atsegin eta probetxu ekartzen derautzuna, baiña niri plazer eta ohore egiten derautana. SP Imit III 49, 3 (Mst plazent eta abantallus zaizüna). Plazerak hagitz direla handiagoak, ezen ez bekhatuaren atsegiñak. Gç 57.
( s. XVIII.) Zeren balentasunak duen atseginik eta loriarik handiena baita letrak lekhukotzat berekin juntatzea. ES 119. Erranen duzu badituztela hek [dohatsuek] hañitz atsegiñ, bere nahiaren egiten hari direla. Ch III 12, 3. Zure atsegiñez goza nadin gero zeruan. Lar STomas 1. Ez [detzatzula zure sensuak enplega] behiñere atsegiñ xoillarentzat. He Gudu 128. Atsegiñez zoratua bezala gelditu zen bere semearekin andre jentil hau. Mb IArg II 321. Atsegin andiaz bere anaiari esan zion. Cb Eg II 180. Eri tristeak bere atsegin loien ardoa erreparo gabe edan zuen. Ib. 191. Zeñaren Biotz garbian atsegin guziz andia zeneukan. Cb Just 157. Ez garela ibili behar munduko atsegin eta nahikaren ondoan. Lg I 270. Gure ganat nahia da, gurekin izateak egiten du haren atsegina. Ib. 330. Etzen aberatsaren etxean atseginik eta dostatzerik baizen. Lg II 188. Dostetek, atseginek eta maiz bekhatuzkoek okupatu dute ene bizia. Brtc 81. Ezkontzaz kanporako aragiaren atsegin, gusto ta lan zikin desonestuen kutizia. Ub 180. Guk gerenez ezin deguke atsegin-gustorik, gure gorputzari ta aragi gaiztoari dagozkan gauzetan baizik. Ib. 141.

( s. XIX.) Atseginak bai du berretzen / Atseginen egartsua. Monho 110. Bakarrik daukala atsegiña aragijaren gusto zikiñetan. Mg CO 108. Ze garratzak izan zirian Jesusentzat gure pozkari, ta atsegin guzurrezkoak. LoraS 92. Bere atsegin guztia zan jakitea ondo bizi zirala bere errenteroak. VMg IV. Orí nere atsegin ta gusto guzía. LE Ong 38r. Besteak gorputzaren atsegiñ lizunen billa usarrean bezala. AA III 466. Ahoko atsegina gatik xoilki zerbait ez jatea. Dh 54. Jesusen amorez ta zeruko betiko atsegiñeen pozez, zer egiñ biar ez genduke? JJMg BasEsc 187. Bere adiskidientzat gorderik daukazan glorija, atsegin, eta ondasunak. Astar II 129. Gregorio hamahirugarrenak atsegin handirekin errezibitu zuen galde hori. JesBih 389. Aspaldi du naizela / Etorri mundura, / Geroztik pasatu da / Anitz denbora; / Atsegin batendako / Frango arrangura. Bordel 107. Bethi atsegin bat da erakurtzen dena aise konprenitzea. Gy XII. Atsegiña ta glorija betikua. Ur MarIl 74. Ona, bada, naikunde eta atsegin guzien leku artatik gure lelengo gurasoak nola irten ziran. Lard 5. Ez naiteke unha horren erakurtzen, bethi atsegin berri bat atzematen diot. Hb Egia 92s. Mahomet atsegin lizunen axkidea zen. Ib. 79. An atsegiñ bete betean inguratu ta pozik laztandu zituan osasun ederrean bere lagun biotzeko maiteak. Aran SIgn 88. Atsegiñak itotzen nau ta oñazeak biotza erdiratzen dit. Camp EE 1882a, 65. Seguru atsegiñen andiz ill da Simon, / Agaitik alegere Santa leike egon... AB AmaE 323. Lurreko atsegin debekatu igarokorren billa dabiltzanak. Bv AsL 18. Gizon adinetako batek erran zion bere atsegina oraino ere gehiago handitu behar zion solhas hau. Jnn SBi 109. Egün ozargidünen ondoan jiten dira odeiziak; atseginen ondoan atsekabiak. Ip Hil 125. Zer atsegina, zezen gaizoa kordokan mihia luzaturik hiltzen ikustea! HU Zez 77. Ugarte baten zeuk nai badozu / atsegin utsen tokia, / zeru-zati bat ekarriko dot / eta biontzat gloria. Azc PB 124. Mariak biotzeratuten daben atsegiña da atsegiña! A BeinB 66.

( s. XX.) Atsegiña geurea da, Josetxo! Echta Jos 360. Ez ziezula aipha holako mendi xoragarrien artean biziaren eremaitea atsegin bat dela. JE Bur 165. Bertzenaz, zer atsegin luke lur hunek harentzat? Ib. 102. Oroitza oietatik atera dezakezute, bada, Malentxoren atsegiña Bidaurretara zijoan egunean. Ag G 334. Atsekabe guzien artian bazuan atsegiñ bat. Urruz Zer 13. Gure arbasoen atsegina orduan! Biotza erdiratzen zitzaioten, zorionaren zorionez! Barb Sup 165. Elburua, zentzunen atsegiña. Eguzk GizAuz 40. Atsegin sadiko batekin bezala, hitz-jarioa sekula baino haundiagoa zuen hitz-ontzi gaizkindu hark. Mde HaurB 31. Piarresek, menditik jatxi zanean, lizunkerizko atsegiñetan topatu omen zun emaztea. Etxde JJ 135. Lanak izan ditugu atsegiñaren aldapa labaiñean tenk egiteko. Txill Let 69. Umien atsegiña, erri osoaren alaibide ta aberastasuna, orra zer dan arrantzalearen arloa. Erkiag Arran 116. Aragi-atsegin au, naita, ezaguera argiz eta gogo osoz pekatu astunik gabe ezkontzan bakarrik artu diteke. MAtx Gazt 40. Fedegaben Kristoren fedeari itzultzea: sekulan bizi huntan atseginik balin bada, hori da hori atsegina. Ardoy SFran 336. Zurekin juan zan / bizitzeko atsegiña. NEtx LBB 381. Atsegin aundiagaz agurtu doguz iru euskaldun aundiok. Alzola Atalak 86. Poz aundiagorik ba al diteke munduan edo-ta atsegiñ gozoagorik, guda-burruka irabazi-ta, etsaia menderatzea aiñakorik? Berron Kijote 194. Sendi-bizitzak ere badizkik bere atsegiñak. Ataño TxanKan 85. [Etxepare], munduko bide malkarrak, haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. MIH 282. Baina zein da gure helburua? Geure buruaren atsegina ala euskararen ona eta bizia? Ib. 78.

v. tbn. Anab Usauri 30. JEtchep 76. Olea 20.
azpiadiera-1.1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Eta utsa ta ongi garbia eraman zuten zerura beren animako atsegin-onzi biotza . Mb IArg I 239. Murgildurikan beren biyotzak / betiko atsegiñ-ujolak. Aran SIgn 211. Biotzaren kaiean atsegiñ-ontzitxoa sartzen danean. Jaukol Biozk 44. Eta itsasoa asarre dadinean [...], Camargako moxaleri atsegiñ-irrintzi zeritek. Or Mi 45. Alkarren auzo dira, atsegin-zulo artan, iru-lau bat urixka maitagarri. Ldi IL 47. Atsegin-malkoak ere ixuri zituen batek baño geiagok ikusgai kilikagarriaren aurrean. TAg Uzt 234. Edari moskortien laguntzarekin, atsegin bizitza eroari burua emanda ibiltzen ziran egunsentirarte gizagaldu ta emakume galdu ariek. Ib. 174. Utzi nazazute, atsegin-ekarleok. Zait Sof 18. Itsasoan zegoen atsegin-herri hori. Mde Pr 268. Antxen itsasaize apurrartean atsegin-izpi billatzera. Erkiag Arran 24. Atsegin-boladak bete naute bein eta berriz. Txill Let 61. Goian zoruntsu izan legikez / atsegin-lorategian. BEnb NereA 256 (v. ATSEGIN-BARATZE). Jaunak jarri du zugan atsegin-egarria. MAtx Gazt 40.
azpiadiera-1.1.2
Gloria divina.
Gure gogoan Iaungoikoak agindu daiala, lurrean doaiz da gero atseginez edo goraldiz. A Cat 177.
azpiadiera-1.1.3
En la locución atsegin da/dago, en frases negativas, significa algo similar a '¡cualquiera aguanta!', 'no hay quien aguante, quien pare'.
Jakiña dago salbajiakin / etzeguala atsegin. Xe 374. Orrek dionez infernuetan / ez da izango atsegiñ. Ud 146. Guztiyak sufritutzen / ez dago atsegiñ. AzpPr 89. Orain negu dok eta etxagok atsegin oin bustiakaz ibilten. "Sabe mal el agua" . Or Tormes 33. Gure etxean asarre daude, / jaunak, ez dago atsegin, / udaberria badator eta / pensatuko det zer egin. Tx B 33. Ia, mutillak, zintzoro asko / segi zazute lanian, / bestela ez dek atsein izango / Pello etortzen danian. Ib. 170. Nere ateraldia ez zaio ondo iruditu, noski. Negarrez asi zitzaidan ta egun oietan ez da atsegin etxe ontan. Lab EEguna 103. An egin dut lo, intzetan lo egiteko ez baitzegon atsegin. Or QA 65. Ezker-eskubi sendoak dauzka, / naiz kolpe batzuk utsegin... / Oker txarren bat izan ezean / Orrekin ez da atsegin. Basarri 89. Itxaso zakar, aize aundia; / etzan atsegin kanpoan! Ib. 164.
azpiadiera-1.1.3.1

(Irónicamente).
" Atsegin da(g)o zo(r)ekin, cualquiera le tose a usted (AN-larr)" Or Eusk 1926 (III-IV), 37.
Atsegin izango zan Santa Kruzekin! Aiako au saldukeri beltza zala esaten zun. Or SCruz 63. Ibaiean gerrirañoko uretan sartu ta [...] gabeko amaiketan iritxi ziran Aranora. Atsegin egongo zan! Ib. 59. Aize otza ta tenpestadia, / askotan kaskabarretan. / Ibilli bear balitza bire / itxurazko samarretan... / atsegin dago giro arekin / asko estrata zarretan! Uzt Sas 179.
azpiadiera-1.2
2. (Añ), atsin. "Descanso" . v. atseden.
Zeinetan dagoz madarikatuak estu esturik, kateaz loturik, memento bateko bake ta atseginik baga. EL1 50. Ez egunez ez gabez dauka atseginik guri Jaungoikuagana biurtu erazo artian. Astar II 285. Pekatarijen erremedijua, tristien pozgarrija, nekatuben atsegina eta on gustijen iturri ugarija. Ib. 276. Manatu zuen ehuntari bati Paulo izan dadin begiratua, bainan izan zezan ere atsin zenbait. 'Habere requiem' . TBAct 24, 23 (He utz zezatela pausuan).
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
1. (V, G ap. A ; SP, Lar, Dv, H), atsain ( VocB ?A; -añ Dv (B)). Ref.: A (atsegin, atsain); A Apend (atsain).
Agradable, plácido, grato, apacible, gustoso, placentero. " Gizon atsegina, homme plaisant, joyeux, facétieux" SP. "Festivo, alegre, atsegiña " Lar. "Agréable" H. " Atsain, alegre, bonachón" VocB . En AxN se explica plazenta (523) por atsegiña.
tradizioa
Tr. Aunque se documenta en la literatura por primera vez en Axular, no volvemos a encontrarlo al Norte sino en el s. XX (en Zerbitzari y Mirande); es por el contrario habitual en la trad. gipuzcoana.

Sancho Asseguina. (1350). Arzam 138. Bada berthutearen neke eta trabaillu hek, atseginago dira, bekhatuaren atseginak eta plazerak baino. Ax 500 (322). Zure manamenduen bidea hain da bide atsegina eta plazenta. Ib. 487 (V 314). Zein gozo, zein ezti, zein atsegin eta plazent den Iainkoa. Ib. 509 (328). [Zeruko] egoera atsegiña ederki adirazten digun adiragarri, aintzura ta imagina. Ub 30s. Ordu ezkero beti / da urterokoa / oroipen atsegiña / kristabakikoa. Echag 96. Guztiak arkitzen dizkitzut batzuek baño besteak atsegiñagoak. "Más placenteras" . It Dial 101 (Ur gozatsubagoak, Dv atsegingarriagoak, Ip laketgarriago). Danak bat eginta're / ez dirade diña, / igualatzeko nere / maite atsegiña. Bil 73. Zeñ beargai gozo, atsegiñ eta pozkarria bizileku izugarri onetarako eman didazun! Arr GB 52. Eta hitzket atsegiñean denbora erraz daramate. Ib. 67. Arbola oien oroimen atsegiña gorde izan dute. 'La devota memoria' . Aran SIgn 85. O, parerik ez dezun / Zeruko Erregiña / eta pekatariyen / Ama atsegiña! Auspoa 97, 57. Lenbiziko izar gozoak, ozkarbi urdin sakonean, agertu zuan bere argi atsegiña. Ag G 282. Ondo gizaseme itxurakua ta atsegiña da. Alz Txib 105. Gure siñismenak erakusten digun egirik atsegiñenetakoaz itzegingo dizut gaur. Inza Azalp 55. Mutil ederra zen, lerdena, ta aurpegiz atsegiña. Or Mi 6. Parrastan amiltzen dituk artaldea ozkirri atsegiñera bezala. Ib. 64. Atzo ere oso atsegin ta aldarte onekoa zegon plazan etorri zitzaigunean! Lab EEguna 74. Ama on, bijotz bera! gotzon atsegiña. Laux BBa 110. Oien adaburu itxiak bide gañean abe ta aterperik atsegiñena osatzen du. Ldi IL 145. Begi-irriño atsegiña bialtzen zion emakume illegorriak. TAg Uzt 181. Iztun atsegiña izanda. Ib. 148. Baña begira jarri ezkero, ikusiago ta atsegiñago, geroago ta zoliago. Ib. 314. Otordu eske kalean daudela ikustea ere, ez da atsegiña, ezta aldeko ere. EAEg 7-11-1936, 239. Ai urruti-miña!; / gaitz senda-eziña, / baña ala ere / ondo atsegiña... SMitx Aranz 233. Berri atsegiñak esango dituzula. Zait Sof 29. Beste mundu atsegiñago batean zaudela iruditzen zaizu. Munita 19. Soiñua atsegiña izan arren. Or QA 131. Eta aien ordez Zu sartu, atsegin oro baiño atsegiñago. "Omni voluptate dulcior" . Or Aitork 212. Eta orotan bere burua maitarazten, hain zen maitagarri eta atsegina. Zerb Azk 80. Ain baita atsegiña marmarioan aritzea. Etxde JJ 181. Haren boz luto, eraltsuak ez zituen sentimendu atseginak ekartzen giza gazte baten gogorat. Mde Pr 163. Mutil onen bizitza, noski, atsegiña da asmatzen. Anab Poli 9. Ordurañoko [erri] atsegiñetan atsegiñena antxen arkitu nuan. Anab Aprika 53. Melodi atsegin hau. Arti MaldanB 216. Irri-solas atsegiñetan igaro zuten ederkixko. Izeta DirG 98. Gela polita eskeiñi deutse ta afari atsegiña. Erkiag BatB 167. Lira atsegiñ eta / sirenen zora-kantuez. "Amenas liras" . Gazt MusIx 189. Lehen eta bein, ni beintzat, ar nazatela Musa atsegiñak, nere kutunak. Ibiñ Virgil 92. Bizimodu ura etzan atsegiña. NEtx LBB 67. Gizon atsegiña zala makiña bat aldiz aditu diot gure anaiari. Uzt Sas 339. Ona eta atsegina da hau, Jaungoiko gure salbatzailearen begietan. IBk 1 Tim 2, 3 (Lç atseginetakoa, TB agradagarri, Dv onhetsia). Lagun askoko musika aldrea atsegiñago izaten da. Etxabu Kontu 44. Egonaldi atsegin bat egin genduan. BAyerbe 46. Oso atsegiñak izan ziran bederatzi egun orrek. Gerrika 117. Egitan maite zaituana ondoan edukitzea gauza atsegiña da. Insausti 310. Jende gozoa edo jende atsegiña ere asko izaten da. Albeniz 227. Irrifarrez, begiak erne, daukagun gizaseme apain eta atsegin hau. MIH 147. Haurretango oharkabetasun atsegina utzi beharko. Ib. 304. Haiek dira lurraldeak. Giroa, atsegina; jendea, jatorra. MEIG I 59. Irakurgai erraza eta atsegina. MEIG III 133.
v. tbn. AzpPr 113. JanEd II 13. Muj PAm 5. Ugalde Iltz 19. Berron Kijote 206. Ataño TxanKan 196. MMant 24.
azpiadiera-2.2
2. atsin (Ae). (Gralmente. pred.). (Estar, etc.) contento, a gusto, satisfecho. "Atsina [...], contento" A Aezk.
Atsegiñ legozke eta ontzat guztiz, buru edo gidari besterentzat diradenak, baldiñ aren artarako egokitasunak, [...] erdika balituzkete ere. 'Por muy dichosos y bien librados' . Aran SIgn 113. Eta alkarrekin denak atsegiñago egongo gera. Sor AuOst 96. Euzkel-mendijak atsegin dagoz, / Ibar-zelaiak pozarren. Enb 67. Abeska gengozala dan-danok, atsegin / Nekusan Deun Iñaki, Deun Mikel ta Sabin. Ib. 33. Oiak atsegiñago artu nindunan biaramon artan. Or QA 57. Otza, gero ta geiago. Moruak ez zeuden oso atsegin. Ni berriz pozik. Anab Aprika 21. Atsegin nago zuek, alaiki, / olgetan ikusteagaz. "Soy feliz" . Gand Elorri 150.
azpiadiera-2.2.1

(Usado irónicamente).
"Incomodado. Atsina dago, está incomodado" A Aezk. Tal vez tenga este sdo. atsegina <ach-> zeagok, frase recogida en un proceso de Ezcurra de 1569 (ReinEusk 68).
azpiadiera-2.3
3. atzain (L ap. A). "Dadivoso" A.
sense-3
III . (Vb.). Cf. HATS EGIN.
azpiadiera-3.1
1. (Con aux. trans. tripersonal).Contentar, complacer, gustar, agradar. v. ATSEGIN EGIN, ATSEGIN EMAN.
Eta emen bertan sartzen dira gañerako Jaiak eta Pestak. Guziak gorde behar ditugu, Jainkoari atsegiteko. Ub 174. Etxat damutuko mordolloki idatziriko uskeri onetaz, irakurle guztiei atsegiten ba deutse. Or Tormes 5. Eta autsak atsegiten ba dik, yan edan ezak ar orrek nai adiña. Or Mi 59. Ezkongabea Yaunari dagokionaz aiolatsu dabil, nola Yaunari atsegin; ezkondua, berriz, lurrekoaz, nola emazteari atsegin. 'Quomodo placeat deo' . Ol 1 Cor 7, 32 (Lç gogarako izan, Dv atsegin egin, IBk atsegin eman). Argi al-dau atzalpen au? Atsegin al-dautsu? Otx 153. Norbaitzuk besterara uste izan arren, bazitun aundiro atsegiten zioten gauzak. TAg Uzt 114. Eta gogoa lasai, senargaiari beti atsegiteko prest geratu zen eztei-eguna egokitu artean. Mde Pr 183. Agiri zen otseinaren joateak atsegiten ziola. Mde HaurB 71. Emazte gabe dagona, Iainkoarenetan ari da, Ari nola atsegin; ezkondua, ordea, munduarenetan ari da, emazteri nola atsegin. (1 Cor 7, 32). Or Aitork 39. Orain galdegiten diot neure buruari [...] zerk atsegin zidan lapurreta artan. Ib. 46. Usteldu nintzan nere buruari atsegiñez, Zure begien aintzinean giza-begieri atsegiñez. "Placens mihi eta placere cupiens" . Ib. 37.
azpiadiera-3.2
2. (Con aux. trans. bipersonal).Alegrarse, deleitarse. Cf. atsegindu.
Atsegiten dot jakitiaz. "Me alegro de saberlo" . Ur Dial 3 (It atsegin det jakiteaz, Dv atsegin dut, Ip laket zait).
azpiadiera-3.2.1
(Con compl. en caso instr.).
Zer da au, Iauna, Zerau Zerorri beti atsegin izanik, urbil zaizkizun zenbait Zutaz atsegitea? "Quaedam de te circa te semper gaudeant" Or Aitork 190.
azpiadiera-3.3
3. Saber, tener sabor, gusto.
Ez baitu [ianak] sabelean atserik, eta alare oroitean atsegiten bezala du. "In memoria quasi sapit" . Or Aitork 256.
azpisarrera-1
ATSEGINA HARTU. v. ATSEGIN HARTU.
azpisarrera-2
ATSEGINA EMAN. v. ATSEGIN EMAN.
azpisarrera-3
ATSEGINAK ERAKUTSI. "Atseginak erakutsi (V, G), congratular a alguien" A EY III 264.
Ezagun zutenek beren artean aren izena ozenki zematen atsegiñak erakuski. "Strepitu gratulationis" . Or Aitork 188.
azpisarrera-4
ATSEGIN HANDIKO. Agradable, placentero.
Jauna, gauz ona eta atsegin andikoa da emen gu egotea. AA III 584. Zor andija da au, neure kristinaubak, senar emaztentzat. Baina ondo gorde ezkero, txito atsegin andikua. fB Ic III 345.
azpisarrera-5
ATSEGIN HANDIREKIN, ATSEGIN HANDIAREKIN, ATSEGIN ANDIAGAZ. Con mucho gusto. (Sólo incluimos los ejs. de uso como fórmula de cortesía). v. ATSEGINEKIN, ATSEGIN HANDIZ.
Atsegin andiarekin jarraituko det, ala nai dezun ezkeroz. It Dial 59 (Ur atsegin andijagaz). Atsegin handirekin aintzina yarraikiko natzaio, ikhusten dudanaz geroz eztaitudala unhatzen. Dv Dial 48.
azpisarrera-6
ATSEGIN HANDIZ. Con mucho gusto. (Sólo incluimos los ejs. de uso como fórmula de cortesía). v. ATSEGIN HANDIREKIN, ATSEGINEZ.
Ez dut uste biar emen izango geranik; gaur bai ordea, pozik, atsegin aundiz, gañera. Lab SuEm 197.
azpisarrera-7
ATSEGINAREKIN. v. ATSEGINEKIN.
azpisarrera-8
ATSEGINAREN ATSEGINEZ. De tanto placer, de tanta alegría; con mucho gusto.
Arrapataka jantzi ta bizkor kalerantz, abo gustija gozotuta, gora-goraka atsegiñan atsegiñez. Kk Ab I 11. Tobiasekin jende zela ohartu zelarik, Raguelek gehiago etzakien harentzat zer egin atseginaren atseginaz. Zerb IxtS 163. Atseginaren atseginez irakurri ditut biok argitara dituzten artikulu ederrak. MIH 88.
azpisarrera-9
ATSEGINARENDAKO. v. ATSEGINERAKO.
azpisarrera-10
ATSEGINARENTZAT. v. ATSEGINERAKO.
azpisarrera-11
ATSEGIN HARTU (Lar, Añ, H). a) Complacerse, gozar, deleitarse, alegrarse. "Recrearse" y "gozarse" Lar y Añ. "Holgar, alegrarse" Lar. "Atsinhartu (BN, Eskual nº 1311), prendre plaisir" Lh.
tradizioa
Tr. Aparece con complemento en caso inesivo en Leiçarraga, Etcheberri de Ziburu, Axular, Chourio, Mihura, Duhalde, Iturzaeta, Etxaide (JJ 210) y Villasante; con instr. en Materre, Etcheberri de Ziburu, Haramburu, Axular, Oihenart, Pouvreau (Phil 27), Mendiburu, Larreguy, Baratciart, Aguirre de Asteasu, Arrese Beitia, CatJauf, Orixe y J. B. Etchepare (49); con sociativo en fray Juan de Zumarraga, Capanaga, Zabala, Beobide, Etxegarai, Otxolua, Etxaide (JJ 147) y Berrondo, y con -tzea en Orixe y J. B. Etchepare.

Guztiokaz atsegin artuko dau zure arima deunsu orrek. "Con todas estas cosas ha de haber placer" . fJZ 98. Bada atsegin arrezan ezen ni bengatuko naizan. (Yerri, 1567). ReinEusk 64. Eta nola Iainkoak gizona ezarri eta ordenatu ukhan baitzuen, aita bat bere haur guzizko maitean bezala, hura baithan delekta ledin eta atsegin har ahal lezanzat. Adv * 8v. Egundano pitina bat eztrautak eman neure adiskidekin atsegin hartzeko. "Pour faire bonne chère avec mes amis" . Lc 15, 29 (TB atsegin hartu; Dv besta egin, Brunet poztu, Ol yolas artu, Ker ospatu, IBe jai egin). Ez atseginik arzaiteko. Lazarraga 1190r. "Ene semea", baesadan, / "artu egizu esporzu, / zugaz atsegin ar dezadan". Ib. (B) 1201vb. Bizkaian ilobaekin / atsegin arzaera. CancVizc 367. Bertzeren ontasunaz damu, eta kalteaz atsegin hartzea. Mat 170. Eta ez har atsegiñik kontrako gaizkietan. EZ Man II 201. Atsegin har ezazue, / othoi, gure ontasunaz, / guk hartzen dugun bezala / bihotzean zuenaz. EZ Noel 131. Halakoari bekhatu eragiteaz atsegin hartzen baduzu. Harb 171. Dagigun gustiok atsegin artu! EgiaK 90. Zeren maite den gauzan, edo ezta nekerik, edo maite da nekea ere: edo ezta trabaillurik, edo baldin bada ere, hartan atsegin hartzen da. Ax 488 (V 315). Aita batek atseginago hartzen du, denbora luzeaz mututurik egotu den semearen ahotik hitz baten enzuteaz. Ib. 554 (V 354). Otoi egiten derazut har dezazun hatsegin, otoi zuk harzen baduzu nik hartuko dut. (1664). ETZ 48. Ea atseginik artu dabeenz pekatu eginagaz. Cap 103. Atsegin ustez / Har, zur' ikustez. O Po 12. Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin / Biek orozbat hartzeko. Ib. 1s. Ezen nondik ere hartzen baitute atsegin, hainitzetan handik izaiten dute min eta dolore. "Delectationem concipiunt" . SP Imit III 12, 3. [Bere umei] denborarekin estudiaraziko derauela, eta bitartean atsegin hartzera utzi behar direla. ES 180. Gustoz, edo atsegin artzen debala. OA 158. Atsegin arrezazu Belengo pastoreak. Acto 360. Ahalka zaite beraz, zerbitzari laxo eta errenkuratia, ikhusteaz [...] itxurapenezko ontasunetan atsegiñ gehiago hartzen dutenak zuk egiazkoetan baiño. Ch III 3, 4. Igandeak eta Bestak atsegin hartzen eta deboxean daramatzitenak. CatLav 118. (V 65) Ta ongi nai badidazue, atsegin artuko dezue oraingo nere joan bearraz. Mb IArg I 355. Zenbatek esaten dit, orañ, bizi naizan artean, atsegiñ ar dezadala. Cb Eg II 59s. Errege hark atsegin hartu zuen bere eskutan izateaz. Lg I 285. Atsegiñik ez duzula hartzen heien medizenzietan. Mih 65. [Kanta arinak] aditzeaz atsegin hartzen dutenek. Brtc 63.
( s. XIX.) Besteren gaitzaz atsegin artzea. Gco II 65. Urliaren griña ta pasiorik indartsuena ta nagusiena da mutillakiñ edo neskatxakiñ atsegiñ artzea ta jolastea, ta eziñ dago jolas gabe. AA III 631. Atsegiñ artzen det orixe egiteaz. Ib. 557. Munduan ederki agertzea bilhatuz ematen zauzkidan laudorioetan atsegin hartuz. Dh 109. Utzi bear ditugu, / Biak berdiñ-berdiñ, / Gipuzkoa guziak / Ar dezan atsegiñ. Izt D 169. Eta hortakotz atsin hartzen dut atsekabetan. TB 2 Cor 12, 10 (Lç halakotz dut atsegin hartzen; Dv lakhet naiz, IBk, IBe pozik nabil, Bibl atsegin dut). Isabelek emango dizu seme bat, Juan deituko diozuna. Atsegin artuko dezu, eta bere jaiotzan asko poztuko dira. Lard 362. Erantzun ziran ezik / atsegin ar nezan, / adituko zirala / zer nai niyon esan. Bil 70. Atsegin hartuko dute ene eri maitek! Laph 148. Atsegin artu zuten iru eiztari aiek Txominen gertaera onekin. Zab Gabon 70. Mutil panparroi lujoso orrek / etzuen atsegiñ artu. PE 148. Coruñako jendiak atsegin artu zuan Franziskoren semiarekin. Bv AsL 128. Atozte neregana arin, baña arin, / Neregandik guztiok artzeko atsegin. AB AmaE 333. Iñoren gatxaz ez dot artzen atsegiñik. Ib. 252. Ez bide du, lur-keta guzia Frantziatik heldu zaiola ikustearekin gaizki irri egin; ez eta guti atsegin hartu. HU Aurp 94.

( s. XX.) Orduan zuen atsegin hartu, ikhusi zuenean, galtza eder hek [...] harrentzat zirela. Prop 1904, 24. Ba leike bada, norbaitek irakurriz atsegiñ artzea. Or Tormes 3. Eundaka aurretik igarotzea aren begiak atsegiñ artzen zuten. Or Mi 43. Au ikusirik / Uso zurijak, / itxopen onez, / artu dagian atsegin. Enb 171. Gizonak zoritxarrean atsegin artzen du bere buruari errukituaz. Anab Usauri 56. Aspaldiko orde, zelai huntan hala-nola hirian ikusten dugu zuhatz-andana pollita, atsinartzen baitute gure begiek. JE Ber 20. Jolastu ta atsegin artu. Eguzk GizAuz 147. Jakizue atsegin hartu zutela azkenean guarda-ondo batek hitz hau erran ziotelarik. Lf Murtuts 16. Baina belar gozo jatea, are gozoago duk... Etzan hadi belar gainean, atsegin har zak! Mde Pr 129. Ontaz bakarrez artzen nuen atsegin liburu artan. Or Aitork 59. Etxahuniako koplariari itzak upelka zijoazkion jan-edanaren aomenari atsegin artzen zion artean. Etxde JJ 187. Atsegin hartu nuen haren kausitzea. JEtchep 110. Bere bezelakoak azpian zapalduz atsegin hartzeko. Osk Kurl 159. Emengo gauzek asetzen ez gaituztelarik, oietan, alere, atsegin artzen dugu. Vill Jaink 127. Zure begi, biotz, ao-sapai... danak atsegin artzen dute. MAtx Gazt 39. Alako gizon baten onduan / artutzen baita atsegin. Uzt Sas 271. Ez zuala zapi-gaiñean ogirik jango, bere emaztearekin ez zuala atsegiñik artuko eta beste zenbait gauza. Berron Kijote 117. Atsegin hartu bainuen argitu zuelarik! Etchebarne 30. Orregatikan iñoiz ez artu / gaiztokeritik atsegin. Insausti 323.

v. tbn. ReinEusk 106 (Echauri, 1598). Elzb PAd 56. Arb Igand 167. CatJauf 17. Barb Sup 68. Ir YKBiz 280. Ibiñ Virgil 47.
azpisarrerakoSense-11.1
().
( Atsegina hartu ).

Zoriontasun betikoagatik guk poza eta atsegina artuagaz. Itz Azald 43. Eman zizkioten yabeari iru erlojuek eta erran bearrik eztago onek atsegiña artu zuela. Izeta DirG 93. Guztiok gera saiatutzen gu / atsegiña artu naian. Uzt Sas 81.
azpisarrerakoSense-11.2
(Pl.).
Edo zertan ere hartu baititu atsegiñak / Hartan berean sentitu behar tuela miñak. EZ Man I 106.
(Con adj., demostrativo, compl., etc.). "Atsegin aundia artu dot (V-m, G-goi, AN-gip)" Gte Erd 44. "Atsegin aundiago artu zuen orrela (G-azp, AN-gip)" Ib. 132.
Haur da ene Seme maitea, zeinetan neure atsegin ona hartzen baitut. Lç Mt 3, 17 (TB zoinetan hartu izan baitut ene atsegin ona; He ene atsegin guzia egiten duena, Or au zait atsegingarri, IBk honengan dut nire atsegina). Zegaz utra atsegin andia artu eben. Lazarraga 1142r. Haragizko atseginak naturaren kontrara / Har detzana kondemnatzen diat suko penara. EZ Man I 13. Bekhatorearen penitenziaz atsegin handia hartzen du gure Iaungoikoak. Ax 554 (V 355). Arima prestuek bere atsegina hartzen dute Iesusen aldean. SP Phil 515. Ez luke denbora luzez egon behar atsegiñ haren harzen. He Phil 452. Bekhatu mortala egin du; plazer labur bat, atsegin iragankor bat hartzea gatik. Brtc 93. Zenbat atsegin artuko ez du anima baten salbaziorako bitarteko edo instrumentutzat artu duelako? Mg CC 135. Baña mingaña zetakatu edo ugartua badago etzaio atsegin edo gusto onik artutzen. Ib. 226. Ainbesterañoko atsegiña artu zuan Santuak. AA III 584. Onegaz artuko dau neurri bagako atsegina zeubeen Kapillau humilde ta prestu Prai Bartolome Santa Teresa, Karmilita Ortotzak. fB Ic I V. Aien biotzak zer poza eta atsegiña artu zuten, ezin esan diteke. Lard 504. Ezauperazko atsegina artuten dabenean pekatuan. Itz Azald 185. Gizagajoak atsegin ederra artuko zuen! Goñi 57. Betiko osasunezko ta argittasunezko atsegiña artzera. Inza Azalp 113. Bertsolarien ateraldi ederrakin atsegin aundia artzen dutela. Etxeg in Muj PAm 28. Ark ordea, damuaren damuz, ez du ezeren atsegiñik artzen. Or Mi 138. Zer atsegin artu legi bakaldunak tenteltzar onegaz? Otx 113. Entzumenak atsegin aundia artzen du eguratsaren xixtuan. Or QA 181. Atsegin ederra artu zuen komisarioak oeratu zenian. Izeta DirG 84. Aragizko atsegiña artzeko gogoa. MAtx Gazt 26.
b) "Descansar" Añ.
Gorputzak artuten daben legez bere deskansua, loa, ta atsegiña igarorik eguneko lan bear nekezkoak. Añ LoraS 83.
azpisarrera-12
ATSEGIN-HARTZE ( (Dv)). Goce, deleite. "Juissance" Dv. "Atseginen ondotik zabiltzate zoratuak, eta zuen atsegin-hartzeek galduko zaituztete" Dv.
Etzen ez orduko trabaillatze hura penagarri izanen, orai bekhatu eginez gero bezala. Baiña hura izanen zen atsegin hartze bat. Ax 22 (V 12). Ez dezu aztu bear gai ontan edozer aragi-atsegin artze, naiz erdizka, naiz osorik artu, oben astuna dala. MAtx Gazt 53. Edozein aragizko atsegin artzea. Ib. 86. Gaztetxo, jakin zazu, atseginartze auek gaitz lotsagarriak ekarri lezazkete. Ib. 42s.
azpisarrera-13
ATSEGIN-ATSEGIN (Intens. de atsegin). Muy agradable.
Gizon eder-eder eta atsegin-atsegin onek, gizabidean ibilten bazekien, noski. Zait Plat 39. Liburu atsegin-atsegina eskeini digu Erkiagak. MEIG II 101.
azpisarrera-14
ATSEGIN-ATSEGINEZ. Con mucho gusto.
Atsegin-atseginez irakurri dut. In Gerrika 265.
azpisarrera-15
ATSEGIN-ATSEGIN IZAN. (Intens. de atsegin izan). a) (Con aux. intrans., uso impers.).
Batuten da ara gizontegia, / ateraten yake zaragia. / An bai zala atsegin atsegina! Zav Fab RIEV 1909, 31.
b) (Con aux. intrans. bipersonal).
Eta onoko au atsegin-atsegin izango jatzue. Bilbao IpuiB 59.
c) (Con aux. trans.).
Gaur pizti oneri buruz ipuintxo bat kontauko deutsuet, zuek eskatu zarren atsegin-atsegin dozuena badakit-eta. Bilbao IpuiB 261.
azpisarrera-16
ATSEGIN-ATSEKABE (Pl.). Gozos y penas.
Beste iñori etzizkion agertuko bere asmo, egitarau, ixilpeko eta giza-barneak noiz-nai darizkion atsegin-atsekabeak. Etxde JJ 39. Emen ere etzaigu olako berdintasunik agiri barneko atsegin-atsekabe eta moralitatearen artean. Vill Jaink 106. Zu ta au, edota maitasunaren atsegin-atsekabeak dastatu dezazken edonor, txekorraren gai zerate. Ibiñ Virgil 40. Il arte gure atsegin-atsekabeen kabi izango zan txokora bildu giñun. Ataño TxanKan 143.
azpisarrera-17
ATSEGIN-BARATZE (T-L; -baratza BeraLzM). Paraíso. "Paradis terrestre" T-L. v. ATSEDEN-BARATZE.
Bai, maitetasuna etzan ziur asko, atsegin-baratzeko ate zabal, paradisuko sartzeiera apain. Erkiag Arran 152.
azpisarrera-18
ATSEGIN-BEROTU. Excitarse sexualmente.
Bere aragiaz ez da, gaurdanik, iñor atsegin-berotuko, txanpon ugerdo batzukaitik. Erkiag BatB 182.
azpisarrera-19
ATSEGINEAN (Estar, vivir, etc.) placenteramente, a gusto.
Horrela behar zituen bizitze izpiritualaren goiti-beheitiak ikhasi: orai atseginean, sarri atsekabean; orai argian, sarri ilhunbean. Laph 44s. Kontu oiek erratian, / aditzen zagola, / etzagon atseñian / jendien odola. Auspoa 97, 28. Onezkero diru franko bildu du ta oraiñ atsegiñian protxua atera biar du. Sor Gabon 97. Nehoiz ez da senditzen Jainkoaren ahala / atseginean eta naigabean bezala. Xa Odol 182.
azpisarrerakoSense-19.1
(Con adj.).
Mundu guztia dago atsegin onean / egin dozulako giza legean / Iaunari alabanzak prozesinoak. EgiaK 86. Persona areriotu, aserratuen artean bere gogara, gusto ta atsegin andian dago deabrua. GGero 213. Ni bizi naiz udaan atsegin osoan, ta non nai det zer jan. VMg 35. Denbora atsegiñ onean igarotzeko aitzakiarekin. AA II 121. Gatx andiren baten badago, aterako dau andik eta ifiniko dau atsegin onian. Astar II 87. Jaunaren izenean bedeinkatu zuen eta atsegin andian etxera zan. Lard 188. Egun zenbaitzuek alkarrekin atsegiñ andian igaro zituztela. Aran SIgn 78. Egiñagaz ni an egon nintzan, / Pozez atsegiñ andian. AB AmaE 463.
azpisarrera-20
ATSEGIN EGIN. (Urt; atsein egin Lcc). a) Agradar, complacer, contentar. "Complacer, atsein <aszeyn> egin" Lcc. "Commodatio, atsegiñ egitea" Urt V 455. "Atsina egin dio" (Ae) A Apend (sin trad.). v. ATSEGIN EMAN.
Tr. Más frecuente al Norte. Entre los vizcaínos sólo hallamos algún ej. en el s. XX.
Herodesi eta harekin mahainean iarririk zeudenei atsegin egin zerauenean. "Elle eut plu". Lç Mc 6, 22 (TB, Dv atsegin egin; He agradatu zitzaioen, Leon gustatu zitzaioten, Or, IBk, IBe atsegin izan zitzaien, Ker atsegin aundia emon eutsen). Festusek atsegin egin nahiz Iuduei [...], erran zezan. Lç Act 25, 9. Halako hari atsegin egiteagatik. Mat XXVI. Gaizki gobernatzen denak, faltatan erortzen denak atsegin egiten dioela bere etsaiari. Ax 297 (V 198). Noiz ere izanen zaren ohorezko konpainiari amor eta atsegin egitea gatik. SP Phil 375. Ezta hori oraziñoen erratea, ez Jainkoari plazer egitea, bañan bai bere buruari atsegin egitea. Gç 31. Eta naturalki atsegiñ egiten darokun gauzak, edo usantzak gure gogarako egiten duena, lauster heldu zaiku spiriturat. Ch III 48, 5. Deusek ere zu gabe eziñ luzaro atsegiñ daike. Ib. 34, 1. Jaun Aphezpiku hari atsegin egin nahiz. CatLav pról (V 1). Sensuei atsegiñ egiten dioten gauzez mintzatzeaz. He Gudu 146. Hau da atsegin egiten didan nere Seme maitea. Mb IArg I 236. Ez dut ordean batere maite, ez du behinere deus atsegin egitekorik errateko. Lg I 359. Birjina Sainduba! nonbait egun gozo eta atsegin egitekoak iragaten zintuen Tenpluban. Mih 18. Deabruari atsegin egin diogu. Gco I 397. Deadarrez eskatzen ziozkeen zaldun aek, aekin beren gura loiari atsegin egiteko. AA III 382. Aphur bat mortifika diteke, batez ere gauza goxo, ahoari gehienik atsegin egin diezoketenetan. Dh 54. Egin ditzagun gure akzione guziak hari gauza guzietan atsegin egiteko xedetan. MarIl 117. Nola eginen darotzut atsegin? Nola eginen dut zure gogara? Dv LEd 132. Emazterik gabe denak Jaunaren gauzez du ardura, hean nola eginen dioen atsegin. Dv 1 Cor 7, 32 (Lç gogarako izan, Ol atsegin, IBk atsegin eman). Siropak emaiten diote distura bat atsegin egiten duena. ECocin 51. Franzizkori atsegin egitea gatik. Laph 225. Gere lenengo kontu eta arreta Jaungoikoari atsegiñ egiten ipiñi dezagun. Arr May 118. Berri hori eman zionak atsegin egin zion, eta handizki halere. Jnn SBi 137. Iñok beste guzur esango neuskio, ta atsegin egingo neuskio bene benetan. Or Tormes 95. Erdaraz ari bada ere ezpain bare batzuekin, iduri baino jakintsuago da, bai eta ikuslar]r[ier atsegin egiterat ixuriago. JE Ber 60. Baña osagillak ezeben olakorik entzun be egin gura eta ezeutsen iñoiz atsegiñik egin. Otx 92. Pilatok, erriari atsegin egin naiez, aien eskariari amor-ematea erabaki zuen. Ir YKBiz 492. Hiriart-Urruty jaun kalonjeari iduriturik berri horiek atsegin eginen zutela Eskualduna orduko asterokoaren irakurtzaileeri. Zerb Azk 71. Luisek gezur bat errana ziola, hari atsegin egiteko. JEtchep 54. Hola jokatzen da guri atsegin egitea gatik. Xa Odol 163.
(Con compl. en instr.).
Egin bear niola atsegin, nekizkien soñu zar gogoangarri guziak Danbolin Latierrori erakusteaz. Izt D IV. Azkeneko jolasari jarraitzeaz egidazu atsegin. "Hazme el gusto de continuar la última conversación". It Dial 48 (Dv solasari yarraikitzeaz egidazu othoi atsegina; Ur egidazu mesede, Ip egidazu plazera).
(Con adj., demostrativo, cuantificador, etc.).
Zure sehiei atsegin / Hura egitea gatik. EZ Eliç 335. Jangoikoari atsegin andi bat egiñen dion gauza. Mb IArg I 348. Bere buruari atsegin hau egin naiez. Ib. 53. Zertako beraz [gorphutz] huni harenbertze atsegin eginen diot? Brtc 114. Ez da gaitz atsegin hori egitea zuri. Dv Dial 3 (It atsegin ori zuri ematea). Atsegin hori egin nahi balinbadio. Laph 219. Zeren anhitz atsegin egin baituzu Mamari. Elsb Fram 92. Umiliatze harrek halako atsegina egin zion Aita Eternalari. Jnn SBi 21. Zuk uste baino atsegin handiagoa egiten derautazu. Arb Igand 152. Jesusen hila ikusteak atsegin handia egin ziotela haren etsaiaei. Jnn SBi 31. Bakaldunak jakin dagixanian atsegin andija egingo dautse. Otx 162.
b) (Tras gen.). Hacer las delicias de, complacer a.
Horra non den ene Seme maitea, ene atsegin guzia egiten duena. He Mt 3, 17 (Lç zeinetan neure atsegin ona hartzen baitut). Gurekin izateak egiten duela haren atsegin handia. Lg II 255. Au da nere Seme maitea, nere atsegiña egitten duana, entzun zaiozute berari. Inza Azalp 49.
azpisarrera-21
ATSEGIN-EGINGARRI. Agradable, gozoso. v. atsegingarri.
Izen maitagarri hura eztiaren pare da ahoan; zer atsegin egingarriagorik beharrian! Lg II 111. Anitz atsegin egingarria da / orai jakiten duguna: / Aiten oidurak fermu atxikiz / bizi dela eskualduna. Etcham 236.
azpisarrera-22
ATSEGINEKIN, ATSEGINAREKIN. Con gusto. v. ATSEGINEZ.
Berzez nihor gaizki mintzatzea gogotik eta atsegiñarekin aditu dut. EZ Eliç 155. Zeruan daudezenek gustatzen dute atsegiñekiñ egun dohatsu hura. Ch III 48, 2. Populuak atseginekin entzuten zuen Salbatzaillea bere predikutan. Lg II 201. Yende debotek atsegiñekin egiten dituzten bizitak dire. Mih 62. Berdin hek egin behar ditutzu, zertako ez ditutzu beraz eginen atseginekin? Brtc 191. Gogo onarekin eta atsegiñarekin sufritzea. Gco I 29. Oinhazeak [...] atseginekin [...] hartzerat entseia. Dh 69. Munduak zuen fama / ondo dezan jakin, / zabalduko det gozoz / atsegiñarekin. Echag 222. behar ditugu atseginekin meditatu misterio berak. Jaur 360. Errex da beraz asmatzea bi apezpikuek atseginekin besarkatu zutela elkhar. Jnn SBi 156. Atsegineki pausatu nuen / Lehior gainera zangua. LuzKant 134. Hortan goraki diot eta atseginekin, gizonago da [eskuara] Frantsesa baino. JE Bur 100. Atseginekin ikusi nuen nere aldia jiten. StPierre 24. Bakantzak bururaturik atseginekin nator. Iratz 53. Azkaineko neskatxa zenbeitek, balakite, atseginekin har lezaketena! Zerb Azk 36. Hasi zen lagun berri horren ikustaldiak atsegineki itxaroten. Mde HaurB 76. Atseginekin aipatzen zuen [...] haren gibeletik ibilia zen neska gazte baten ixtorioa. JEtchep 51. Pertsulari batzuek ere atseginekin entzun dute ateraldi hori, askatasun horrek arint lezakelakotz gure lanaren zailtasuna. Xa Odol 58.
azpisarrerakoSense-22.1
(Como fórmula de cortesía).v. ATSEGIN HANDI(A)REKIN.
Esauk dio erantzuten / bertan itz oiekin: / Bai, bai, emango diat / atsegiñarekin. It Fab 241. Ihardetsi zion atseginekin lagunduko zuela. Zerb IxtS 61. Arren, liburu bat edo disko bat behar ba zendu Gipuzkoatik edo Laphurditik, jakin araz iezadazu eta atseginekin lortuko dut zuretako. Mde Pr 61.
azpisarrera-23
ATSEGINEKO. a) De placer, gozoso. v. ATSEGINEZKO.
Aingeru tronoen Jauna, zeñetan zure gloriako, ta atsegiñeko jarlekua daukazun. Cb Just 157. Imini zituban Jangoikuak Adan ta Eba Ortu edo jardiñ eder Paradisu atsegiñekuan. JJMg BasEsc 31. Atsegiñeko negar malkoakin bustitzen diozka [...] oñ guziz santu aiek. Lard 468.
b) (Tras gen.). Del gusto de.
Eta olango ateraldiak ebazan, ez nire atsegiñekoak. Or Tormes 21. Anartean, Provenzan Yainkoaren atsegiñeko kantu bat sobirritu zen. Or Mi 137. Eztala eder ederra dana, norberen atsegiñeko dana baño. Otx 108s. Alako orrits eta jaialditan burugabeki diruak eragiltzea etzala bere atsegiñekoa. Etxde AlosT 18. Orain berriz, bere gogo ta atsegiñeko gizona arkitu zun. Etxde JJ 139.
c) (Atsegineko izan, con aux intrans. bipersonal). v. ATSEGIN IZAN.
Egi zaitugun Iainko Iauna, atsegiñeko al zaizu oriek dakizana? "Placet tibi". Or Aitork 106.
azpisarrera-24
ATSEGIN EMAN. (Lar, H, A; a. emon Añ). a) Complacer, contentar, agradar. "Recrear" y "alegrar" Lar. "Recrear(se)" y "deleitar" Añ. v. ATSEGIN EGIN.
Tr. Más frecuente al Sur.
Halaber gaixtoen begiari eztiogu atsegin eman behar. SP Phil 225 (He 226 gaxtoen gogara egitera). Nola atsegin eta gusto emango dizut. Cb Eg II 70. Aragiari atsegin ematen dioen lan lizun desonestu guziak. Ub 178s. Damurik artu ez ta dijoaz Kristogana atsegiñik emango ez dion prestaerakin. Mg CC 232. Lurreko jatekoak atsegin eman oi du. Ib. 226. Gure lagunai, gugandik eskatzen dituen gauza on guzietan, al degula, atsegin ematea. Gco II 29. Egiten ditugula gauz on oek, ez gure gogo ta naiagatik, ez gure jenioari atsegiñ emateagatik. AA III 620. Bere buruei lehenago atsegin eman dioten eredura. Dh 170. Baleki legez zek atsegiñ emoten eutseen gurasuei. JJMg BasEsc 27. Ezteutsat inundik bere atseginik emoten neure aragijari. Astar II 139. Lenbiziko atsegiñ / eman begiyari, / gero diru ederra / ekartzeko guri. Echag 119. Artu ditu neurri egokiak [ur osasungille] beretara datozenai atsegin emateko. Izt C 99. Emakume aien gezurrezkoak eta idoloak, aiei atsegin emateagatik, adoratu zituen. Lard 215. Zeren atsegin eman dezakeen gauzarik etzaioen damnatuari burura ethorriko. Dv LEd 222. Orri ezerk atsegiñik ematen etziok. Arr GB 94. Iruritu zait irakurleen jakin-nai arrazoizkoari atsegiñ emateko, ondo egingo dedala emen bere itzak ezarritzea. Aran SIgn 115. Perfeziyua ta umiltasunak / eman lezake atsegin. Xe 169. Atsegin emon nairik / andreari dabil. Azc PB 75. [Griñai] atsegin emon eta janarituten badoguz. Itz Azald 179. Azkenean atsegin emateagatik utzi zion [Mariakin joaten]. Goñi 24. Bere izena entzuteak atsegin ematen zidan. Ag G 240. Santa Kruzen itzalak ez bide zion atsegiñ ematen Lizarragari. Or SCruz 99. Ta Besteirok, guziori atsegin ematearren, yoaleaz batzarrea azkendu du. Ldi IL 26. Gure [sic, tal vez por guri] atsegin emanaz, oinetara datozkigu poliki-poliki orbelak. Munita 19. Etzuen nekazariei irakasteko idatzi, irakurleari atsegin emateko baizik. Ibiñ Virgil 24. Neskatx maiteok, neri atsegiñ / bai eman didazutela. Olea 66. An egon giñan pixka baten, begiari atsegin ematen ezin asperturik. Uzt Sas 351. Sermoitxoren bat [...], entzute utsak poz ta atsegiñ emateko olakoa. Berron Kijote 18. Ezkongabeak Jaunaren gauzetan du ardura, nondik Jaunari atsegin emango. IBk 1 Cor 7, 32 (Dv nola eginen dioen atsegin).
v. tbn. VMg 24. Urruz Urz 48. Tx B II 79. Anab Poli 100. Atsegin emon: EL2 56. AB AmaE 150.
(Con eman elidido).
Iainko-zantzu diranez / atsein didate eni. "Me complazco en ellas". Or BM 38.
(Atsegina eman).
Onak ta txaarrak, atsakabia ta atsegiña emoten dabeenak. Mg PAb 63. Eureen zaartzaan laguntasuna, poza ta atsegina emoten deutseenak. fB Ic I 312. Lagunan begiai / atsegina emoten. Azc PB 259. Urretxinddorrak, zugatzari atsegiña emotiarren, abestu eban Abotsa zidarrezko pitxarretik jausten dan ura-lakoxia zan. Altuna 35. Emazteaganako maitasunak atsegiña eman zion artean. Etxde JJ 163. Polik aieri atsegiña emateagatik gogoz aritzen zan itsasoko gauzak esaten. Anab Poli 129. Txistulariak jendeari atsegiña emon deioela. Etxabu Kontu 44.
(Pl.).
Anaiyak, biziten bazare aragiaren erara, berari atseginak emonik eta latztasunagaz bera ezi bagarik, ilgo zare. Itz Azald 192.
(Con adjetivos, determinantes, etc.).
Orduan atsegin gehiago ematen du bizitze hersiak eta penitenzia gogorrak, lurreko atsegintasun guziak baino. SP Imit I 24, 6. Biztu zen berriz ez ilzeko ta gloriazko bere bizitz berriarekin betiko bere Aitari atsegin andi bat emateko. Mb IArg I 276. Aragijari atsegin dongia emoterren. Mg CO 202. Ezin esan zinait atsegin andijago emongo deustan gauzarik. Mg PAb 85. Ipui eroak anbat atsegin ematen bazidaten. VMg X. Atsegin geiago ematen dio Jaungoikoari orazio publikoa. Gco I 385. Ain atsegin andija emoten eutseen [amodijo nasaikuak]. Ur MarIl 62. Ez da gauz gaitza atsegin ori zuri ematea. Dv Dial 3 (Ur atsegin ori zuri emotia; Dv atsegin hori egitea). Halarik ere galdetu zuen egin zezotela hobiaren edekitzeko atsegina. Jnn SBi 50. Bazuela aski atsegin emanik giristino populuari. Ib. 157. Zure laguntasunagaz atsegiñik asko emon deustazu. Ag AL 155. Atsegin aundia ematen didazu itz oiekin. Alz Txib 106. Ark irrikaz begiratzen didanean, begiak lurreratzen ditut, eta sekulako atsegiña dit. Or Mi 44. Guti bada guti, zonbat atsegin eman daukun guti horrek nola adiaraz? JE Ber 84. Atsegiñik asko demaio gogo eder-minbera orori noizean beingo goxoki uste-ezak. Ldi IL 8. Izatekotz, bera-gisako atsegin bat zemakion. Mde HaurB 60. Zure [...] letrak halako atsegina eman daut, nun zure ikusteak bakarrik eman bailetzakit handiago bat. Ardoy SFran 147.
v. tbn. Arr GB 51. ArgiDL 136.
b) Dar reposo, tranquilidad. "Aliviar [...] en los trabajos" Añ. v. ATSEDEN EMAN.
Eztakijana legez examina ain luzian itxi daben pekaturik, onelako konfesinoiak atsegin emon biarrian bildur andijaguan ifinten dau. Astar II 223.
c) (Tras gen.). Poner su complacencia.
Arimaren egiazko loria eta bozkario saindua da zure baitan bere atsegiña ematea. Ch III 40, 5.
azpisarrera-25
ATSEGIN-EMANGARRI. Agradable, gozoso. v. atsegingarri.
Gaur kantau dagidan, betorkit / Lira bat ondo jarria; / Seme on batentzat dalako / Atsegiñ emongarria, / Dalako Amaren izena. AB AmaE 163.
azpisarrera-26
ATSEGINERAKO, ATSEGINARENDAKO, ATSEGINARENTZAT (Tras gen.). Para gusto de, para complacer a.
Esan izan ziran bein batez [Vicente Dambolinek] nola Duque Medinacelik bere atsegiñerako soñu jotzera Madrillera eramanik egondu zan denbora artan. Izt D 67. Eta billera zoragarri onen atsegiñerako Markesak ifini-erazo omen zeban Artza altxagarriakin lau oñen gañean. Izt C 192. Eta oraindik are geiago egiten dute, eri dagoenaren atsegiñerako. Ib. 240. Iruretan zerutarren irudiak lurtarren atsegiñerako eregi ebazan iaiereak. A BeinB 83. Andra Mariaren atseginerako Errosario Santua errezau. Itz Azald 198. Orrenbeste milla personen atsegiñerako [...], eskatzen digutena egitera goaz. Goñi 83. Begien atseginarendako bezala beharrikoenarentzat. JE Bur 144. Baratzian beti egoten ziran lora polittak begijen atsegiñerako ta usain gozua surren pozkarrirako. Altuna 55. Neure arazo-marazuak atondu egin gura dodaz azken-nai pizka bat emonez, bai neure atsegiñerako ta bai neure aide ta beste enparadubak be lasattu dedixan. "Per mia sodisfazione" . Otx 97. Esana ez al dizut esan zure atsegiñerako? Zait Sof 35. Maitari basati eta arronten atseginetarako baizik egoki ez lizatekeena [gorputza] . Mde HaurB 37. [Artzainak] ardiak gizentzen dituela [...] iateko gertu dagoen aoxuriak bezala bere atseginerako. Zait Plat 137. Irakasle lanean dugu beharrenik batasun hori, irakurlearen atseginerako egiten den literatura ederrean baino areago. MIH 95. Iraun du, halere [Egan-ek], eta ez euskaldun guztien atseginerako. MEIG I 258.
azpisarrerakoSense-26.1
Zilar-plaka lodi bakotxa hegiz-hegi zilarrezko lore ñimiño batzuek bere lagunetarik berexten dute, zedarritzen, ikusliarraren begi-atseginarentzat.JE Ber 62.
azpisarrera-27
ATSEGINETAKO. Agradable.
Ezen haur gauza ona eta atseginetakoa duk Iainko gure Salbadorearen aitzinean. "Agréable" . Lç 1 Tim 2, 3 (TB on eta agradagarri, Dv ona da eta onhetsia, IBk ona eta atsegina).
azpisarrera-28
ATSEGINETAN (Estar, vivir, etc.) entre placeres, placenteramente.
Nahiago zintuzke Jainkoagatik atsekabeak pairatu, ezen ez bizitze huntako egunak atsegiñetan iragan. Ch III 47, 3. Ezen atsegiñetan bizi dena, bizi delarik hilla da. He 1 Tim 5, 6 (Ker atsegiñetan;delizioski, TB gozoan, Dv gurikerien erdian, Ol leunduta, Bibl plazerretan; He Phil 420 atsegin-pean). Atseginetan eta atsekabetan, abundantzian eta gabetasunean. Brtc 203. Mundu huntan nekhetan eta penetan bezenbat denbora parabisuan deskantsuan eta atseginetan. Dh 179. Jesus dago kurutxian josirik, eta ni atsegiñetan? Ur MarIl 109. Orain, emen Lazaro atsegiñetan dago, eta zu or garretan. Lard 419. Andia zeiñ txikia / Dago atsegiñetan / Edanaz intz eztia. AB AmaE 383. Zeruan Jaungoikoagaz atsegiñetan dagozan gogo --espiritu-- uts zoriontsuak dira aingeruak. KIkV 19. Josu oñazen erdijan eta / Gu atsegiñetan gabiz. Enb 102. Orain ordea bera atsegiñetan dago, zu berriz oñazetan. Ir YKBiz 308. Len atsegiñetan bizirik illa zegon anima Zuretzat bizi dedin. Or Aitork 402. Ondartzetan azal-aragiak baltzituten edota uretan igeri atsegiñetan ebiltzanei iraizean begira. Erkiag Arran 105. Ez bait-du zintzo bete emandako itza [...], erregiñarekin atsegiñetan ez egotekoa. "Con la reina folgar" . Berron Kijote 205.
azpisarrerakoSense-28.1
(Estar, etc.)contento.
Gizon batzu, aldiz, atseginetan ziren . klaberak ez zaundala gehiago pizteko-makilaz meskaratuko begitartea. JE Bur 151. Euskera atseginetan da: olerkari gisakoak ba ditu. Or BM 18.
azpisarrera-29
ATSEGINETAN SARTU. "Atsegiñetan sartu za(r)a (AN-larr), en buenos líos te has metido" Or Eusk 1926 (III-IV), 37.
azpisarrera-30
ATSEGINETARAKO. v. ATSEGINERAKO.
azpisarrera-31
ATSEGINEZ ( (Lar)). a) A gusto, con gusto. "Regocijadamente" Lar. v. ATSEGINEKIN.
Tr. Poco usado al Norte.
Itzketa zatarra atseginez entzutea. Mg CC 185. Artoz asetzeko atseginez, / ez izuz, ikaraz, ta beldurrez. Mg in VMg 99. Loikeriako gauza zikiñetan ezagueraz, gogoz, eta borondatez, atsegiñez pensatzen egotea. Gco II 4. Atsegiñez dantzuguz Kristandadiaren asiera ta aurrerapenak. JJMg BasEsc 40. Atsegiñez irakorri ondorean. Aran SIgn 106. Gauzak atseginez eta pozik egitea. Itz Azald 201. Atsegiñez aldenduko nintzake oraintxe erri onetatik. Echta Jos 225. Erabilli zituan inguru guztian bere begi nabarrak, atsegiñez. Ag G 53. Eurok irakurten ordu asko igazi edo pasau yataz atsegiñez. Altuna 5. Hegaztinak atseginez, / Astoak burutik minez. Etcham 204. Ospatu gura neukez / poz eta atsegiñez. Enb 177. Bai atsegiñez artzen dutela arnas garbia. Or Mi 63. Orain sendiartera zetorkiolako, atsegiñez artu zun eraman zion berria. TAg Uzt 309. Arduraz eta atseginez irakurri dut [...] idazlana. Mde Pr 265. Eztin atsegiñez entzun, ezpaitziñan alakorik uste. Etxde JJ 80. Toki berriak ikusten ain atsegiñez ninjoala. Anab Aprika 21. Ba eben toki bat txakurrak atsegiñez ikusi oi ebana. Erkiag BatB 49. Atsegiñez zigarroari kea ateriaz. Lab SuEm 170. Ama aurrakin dago / poz eta atsegiñez. Uzt Sas 33. Beti ez ziran atsegiñez entzungo bertako
kanpaiak. Etxabu Kontu 91. Sarrera izango da / oso atsegiñez. Ayesta 68. Bertsoak atsegiñez / idatzi dizkiat. Zendoia 126. Atseginez egiten dugu orai, dena den, herri xaharretako bisita. Larre ArtzainE 289. Oihenartek ordu arteko euskal bertsoak entzunak edo irakurriak zituen. Aldizka agian atseginez, baina ez aurkitzen gogo-betegarri. MIH 240.
v. tbn. Kk Ab I 3. Jaukol Biozk 38. In Akes Ipiñ 4. And AUzta 150. Osk Kurl 39. BAyerbe 163.
(Como fórmula de cortesía). "Atsegiñez (V, G), con gusto" A. v. ATSEGIN HANDIZ.
--Erakutsi egidazuz orreetako daukezan tresna edo erremientak. --Bai atseginez. Mg PAb 148. --Popatxu, ator ona, erakutsi eijozan oni eure biargintzako tresnaak. --Bai aita, atsegiñez. Ib. 140. Atsegiñez lagunduko deutsuet, Dariren baimenaz izan ezkero. Echta Jos 318. --Etxenagusiari eman bezaio. --Atsegiñez. Lab EEguna 102. Eskarrikasko, Mayi. Zerbaiten lagundu ahal badizut, badakizu atsegiñez egingo dizutana. Etxde JJ 104. --Ajolarik ezpazaik alkarrekin joango gaituk. Ortara, bide-laguna izanen diat. --Bai gizona ta atsegiñez gañera! Ib. 52.
b) Amablemente.
Aita-semeak Basaka-bordara. Marik atsegiñez artzen ditu. Or Mi 5. Baduzu artalde ederrik baranoan --Jarraitu zion Piarresek atsegiñez neskaren izua nabaituz eta beraganako biotz ontasuna agertu naian. Etxde JJ 240. Berarekin txeratsu ta atsegiñez aritzen naiz. Ib. 217. Irriz eni begira, arriturik eta atsegiñez so egiten zidan. "Gratulatorie". Or Aitork 195.
c) Por suerte, para su (mi, etc.) contento.
Atsegiñez, esertokian ipur-kabia sakontxeagotu dut. Ez diat zorion makala, diot nerekiko. Ldi IL 23.
azpisarrera-32
ATSEGINEZKO ( (Dv)). Placentero, agradable; de placer, de delicias. "Egun hura izan zen atseginezko egun bat" Dv.
Batzutan tentazionearen ondoan berehala zenbait atseginazko khilikamendu sartzen zaiku kasik akorda gaitezin baino lehen. SP Phil 448 (He 452 atseginzaren zenbait kilikamenduz). Ikhusiko dugu orduan othoitzean enplegatu dugun denbora hobeki emana izatu dela, ezen ez atsegiñezko othurunzetan iragan zaiguna. Ch I 24, 6. Aitzen ta agorzen ez den atseginezko iturri bizia da alabaña Jangoikoa. Mb IArg I 239. Argi soñu-gai oriek egiten dituzte egun andietarako ta atsegiñezko berri andiak etortzen diran zenbait alditarako. Mb IArg II 352. Enetzat preparatu duzun atseginezko banket huntan. Brtc 70. Zuretzat izan ditekean zorionik andienaren atsegiñezko berri onak dakazkitzut. Gco I 459. Bide zabal atsegiñezkoan dabillelako. Añ GGero 311. Bethi eta eternitate guzian atseginezko itsaso batean pulunpatua. Dh 150. Ze gozua, ze alegeria ta ze atseginezkua dan geure bizitzia. fB Olg 21. Lagunik atseginezkuena, ta adiskiderik karinosuena. fB Ic I 69. Jesusen bihotza, egizu ene bihotza zuretzat atseginezko eta gostuzko egoitza bat bilhaka dadin. JesBih 61. Egun batez, Andre, atseginezko partia batera joaiteko, arrimatzen hari zelarik. MarIl 97. Aingeruak pekatu egin eban zeruan, Adanek atsegiñezko ortuan. Ur MarIl 27. Ikuskera atsegiñezko bat Moises-ek emen izan zuen. Lard 76. Pedro, bere agur atsegiñezkoa Jaunari egin zionean, lagunetara itzuli zan. Ib. 475. Orduan barnea hain zitzaion boztu, non, begitharteari behera, atseginezko nigarrak baitzariozkon. Laph 83. Eta atsegiñezko itxaso zabal artan, Igarian ikusten det zure senarra. AB AmaE 100. Ez arrezkero [negar] damuzkoari, ezpada poz atsegiñezkoari. Arr May 90. Jesus Jaunak behar izan zituen jasan oraino bere etsaien atseginezko irriak eta trufak. Jnn SBi 30. Eta atseginezkoa / gaur zorionez daukat [zoria]. Azc PB 255. Imini zituzan atseginezko ortu baten. Itz Azald 28. Atseginezko eta zorioneko egoera bat. Ib. 42.
(s. XX) Baña umetxoaren musu borobil polita ikusi orduko, amona bera joaten zitzaion aurrari atsegiñezko arpegiz losinga. Ag G 78. Jarri zuan Jaungoikoak gizona atsegiñezko lorategian. Inza Azalp 46. Larrosa gorrijak [...], atsegiñezko ikaraz, orrijak zabaldu ebazan. Altuna 39. Neke t'oñaze gaitzenak ere, zuretzat beti / atsegiñezko eztaiak. Jaukol Biozk 34. O Bizkaitarren zaindari zeran / Done atsegiñezkua. Enb 83.
Atsegiñezko pakean. Anab Usauri 65. Atsegiñezko zerbait aosapaiari kentzea. TAg Uzt 237. Zer atseginezko nigarrak ixuri zituzten elgar besarkatzean burhasoek eta haurrak! Zerb IxtS 63. Ez dek edango atsegiñezko / nere ur txoragarria. SMitx Aranz 129. Atsegiñezko maitasun likits baten erruz. Etxde JJ 199. Uskeri aietan barkatu baitzenitidan ene atsegiñezko obenak. Or Aitork 29. Atsegiñezko baratzan giñan. BEnb NereA 164. Atsegiñezko erlus zuri bat / iruditzen jat airean. Gand Elorri 140. Erbitan [...] joatea, orixe zan aren buruera atsegiñezko bat. Erkiag BatB 41. Nik, beintzat, garbi ikusten det atsegiñezko urre-bide argia biontzat. NEtx LBB 84.
(Con adj.).
Aurrez aurre eukozan mutil gazte bi, bietarik bata ere, atsegin osozko ez izan arren. Erkiag Arran 131.
(Tras gen.). Del gusto de.
Ororen atsegiñezko gordinkeriak zabaldu ziran bazterrik-bazter. Etxde JJ 135.
azpisarrera-33
ATSEGIN-EZTITAN. Regocijándose.
Atsegin eztitan dabiltz irabazi duten auterki gurendaz. "Están refocilándose" . Ayerb EEs 1914, 144.
azpisarrera-34
ATSEGIN-GOSE. a) Sediento de placeres.
Maite baitzitut nahi zintuzket suhar, nagusi, Euskaldun: / Eta banoki, atsegin gose, arrotz ausarten biltzeko, / Aiten legeak beti geiago zoin aise uzten ditutzun! Iratz 48.
b) Sensualidad, sed de placeres.
Zenbat gezurreri, zenbat atsegin gose tzarrei ez dire oraiko gazteak nausitu behar, beren bizitze berrian giristinoki sartzeko eta irauteko. Othoizlari n.º 23, 281 (ap. DRA).
azpisarrera-35
ATSEGIN-GURA. a) "Caprigenus, libidinosus, atsegin gura" Urt IV 204.
b) Ansia de placeres.
Ez degu egiten behar-gabeko hondra edo andi-naiak, ondasunen geiegizale izateak eta aragizko atsegin-gurak eragiten ez digun gaitzik. Ub 180. Eren arrotasuna, gutizia, eta atsegin gura andiak ezagutzeko, eta menderatzeko alegiñik egiten eztuenak. Gco I 390.
azpisarrera-36
ATSEGINIK. A gusto.
Atseginikan finkatu nuen / Leihor gainian zangua. LuzKant 132. (en otra vers., ib. 134, atsegineki) Garia ta artoa ugari euki arren, oso atsegiñik jaten omen dituzte gaztain-iriñaz egindako opillak. Munita 49.
azpisarrera-37
ATSEGIN IZAN (G ap. A; SP, Ht VocGr, Lar, Añ, H). a) (Con aux. trans.). "Atsegin baduzu eta atsekabe baduzu ere, bon gré mal gré vous" SP. "J'en suis content, atsegin dut" Ht VocGr 342. "(Me) huelgo de" Lar y Añ. "Atsegin izan (V arc, G) [...] Atsegin dozu, dezu? ¿le agrada a Vd.? Atsegin dau? ¿lo desea Vd.? (Mic). Atsegin dot, det, me gusta, me agrada. Hoy se usa rara vez esta hermosa locución. En su lugar se dice casi comúnmente: Gustaten jat, gustatzen zait, 'me gusta'. Aún quedan vestigios de la vieja fórmula con que se respondía a un llamamiento: Ze atsegin? Zeatsin? ¿'Qué desea V.?" A.
tradizioa
Tr. En los vizcaínos sólo lo hallamos en las escrituras de Andramendi, Micoleta, Astarloa y algún autor moderno como Erkiaga.
azpisarrerakoSense-37.1

(Con compl. en instr.).
" Zu ikusteaz atsegin dut (BN-lab-arb)" Gte Erd 262.
Nolatan erraiten da bada guztiarekin ere atseginago duela Iainkoak bekhatorearen penitenziaz, iustuaren iustutasunaz baiño? Ax 550 (V 353). Atsegin duela hark egiten dioen serbitzuaz. SP Phil 151. Eta gauza hunen hunela ikhusteaz uste dut ezen, jaunak, atsegin eta plazer izanen duzuela. ES 400. Bere proximoaren gaitz andiaz atsegin izan ote deban. OA 157. Bertzeek atsegiñ diutela gure maiz ikhusteaz. Ch I 8, 2. Etzuen damurik batere, aitzitik atsegin zuen han izateaz. Lg II 106. Atsegin izan zazu [...] karitatea pratikatzeaz. Mih 53. Atsegin dudala bekhatuaz? Kontent naizela Deabruaren esklabotasunaz? Brtc 171. Atsegin det jakiteaz. It Dial 3. Atsegin dut hori zureganik aditzeaz. Dv Lab 253. Oh! zonbat atsegin dudan hoinbertze jakitateren eta modestiaren elgarrekin khausitzeaz. Laph 168. Atsegin dut zure gainean holako gauzen entzuteaz. Laph 93. Atsegin det zuek ni ikustera etortzeaz. Arr GB 135. Erraten ziolarik atsegin zuela harren ikusteaz. Jnn SBi 62. Atsegin dugu guziak zure atsegiñaz. Goñi 114. Atsegin degu orrelaxe ikusteaz. Urruz Zer 95. Zuekin mintatzeaz / anitz dut atsegin. Etcham 231. Hastapenean, otomobil ederren ikusteaz atsegin dugu. JE Ber 92. Hainbat atsegin izan nuen ikustez. Mde Pr 106.
azpisarrerakoSense-37.2
(Con oración completiva, sust., etc., como compl. directo).Alegrarse de.
Eta zeren hal' atsegin / baitzuen egin / zedin gure laguna / Eta Iainko izanareki / Eretxeki / ledin gizatarzuna. O Po 55. Atsegiñ dut ediren zaitezen nere ama eta zu kontentu. ConTAV 5.2.9, 138. Atsegin dut zure adiskide izaitea. "Placet mihi esse tuum amicum" . ES 235. Atsegin det berori orrelaxe ikustea: onik dago eta ederrik, dirudienez beintzat. Lar DT LVI. Atsegin nuke yakitea, zure ahotik, zer egin behar dudan. Lg I 295. Hil da Lazara, eta atsegin dut zuen gatik ez bainaiz han gerthatu. Lg II 203. Jaun Aphezpikua ene oseba da eta zurekin juaitea atsegin izanen du. Laph 54. Nik ere atsegiñ izango nuben zubekiñ arkitzia. Sor Bar 68. Atsegin dugu hori hala denaren erraitea. HU Aurp 158. Atsegin dut zuek ikusirik. Barb Sup 165. Atsegin nuke halere haren ikustea. Ib. 176. Atsegin dugu guziz bizitegi bat bederen ediren baitugu. JE Bur 41. Bizkar gorasko batek dauku estaltzen ikusmenean izaitea hainbertze atsegin ginuken itsaso zabala. Ib. 78. Amak atsegin zuen beraz holako seme baten ukaitea. JEtchep 61. Atsegin zuen neska gaztea hari mintzaturik. Ib. 106. Baña atsegiñ det zuk izana / itxurazko gudaritza. Olea 282. Berdin atsegin izango du hemen irakurleak, lehengoetarik zenbait aurkitzea. Larre in Xa Odol 11.
azpiadiera-2.1
(Con oración completiva, sust., etc., como compl. directo).Gustar de. v. infra (b) .
--Mutil iguk edaten ze piperak piketan xok. --Zein atsegin dau, zuria ala gorria? "Qué quiere" . Mic 14r. Atsegiñ dugu bertzeak izan ditezen eskasik gabe, baiñan gerorrek ez ditugu gureak usten. Ch I 16, 2. Badakit orobat atsegin duzula zuri oihu egiten dautzuten bekhatore urrikalgarrien entzutea eta laguntzea. MarIl 119. Berthuten hedatzea atsegin lukete; / Bainan zeren gutiek dituzten laguntzen / Gehienek luzerat kharra dute galtzen. Hb Esk 175. Zerbait erraten dautedanean, atsegin dut zinez mintza zaizkidan. Hb Egia 22. Atsegin dute laborariek erreka xoko hartarat biltzen. JE Bur 37. Ez beldur izan, Maria, Yainkoak atsegin zaitu. Ir YKBiz 5. Sinagogetan lenengo alkiak atsegin dituzte. Ib. 398. Gura ta atsegin dutena esan ta egin dezakete. Zait Sof 174. Etzanda eroso joatea atsegin det. NEtx Antz 147. Nai duanak beste ainbeste esan beza: "Egin apari, gosari", ta abar. Atsegiñago badezu: "Egin bazkari, apari" t. a. "on". NEtx Nola 50. Theresa hemen egon bedi, atsegin duen artean bederen. Mde HaurB 79. Gizon orrekin ibiltzen atsegin dut. Etxde JJ 141. Atsegin izaten zun sudurpekoaren muturrak biurritzen. Ib. 67. Zillegi etzitzaidana al nuan atsegin? Or Aitork 48. Atsegin omen zituan sukalde-lanak. Anab Poli 69. Ez det beñere atsegin izan goiz jeikitzea. Anab Aprika 95. Nik ere atsegin nuan alakoak egitea. Ib. 42. Nik zitroin jus bat atsegin nuke. JEtchep 85. Pikaro jokalari batek atsegiñago izango du beste zerbait. Vill Jaink 85. Orduan, atsegiñago ditu irri zoroa ta ardurarik eza, buruauste ta gorabeeren artean bizitea baiño. Erkiag BatB 154. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin. MIH 321. Oihenartek ez zuela haren bertsogintza atsegin. MEIG IV 118.
azpisarrerakoSense-37.3
(Con participio).Gustar de.
Ni[k] atsegin dot, / aita, egin zure mandamentua. Lazarraga (B) 1154rb. Zein soiñeko atsegin dau imini zeure mesede orek? "¿Qué vestido se quiere poner V. M.?". Mic 12r.
(Sin un compl. explícito).
Eneko Pagoetantaiko [sic, por Pagoetantaikok?] dau atsegin <-ch->. "Ha placer y contento de todo ello" (Escrituras de Andramendi). IC II 58 (en la vers. de TAV 3.2.9 Eneko Pagoetako da atsegin). Bai atsegin <ach-> baduzu zeure andre galanta ori ongi besarkezazu. (Elorz, 1600). ReinEusk 111. Lehorrean gutiago eztaiteke zer egin, / Ezen animal mutuek eztukete atsegin. EZ Man I 80. Zuk eta nik biok atsegin izaitea gatik. Harb 256. Egia da, hala da. Eta aldez damu dut eta aldez atsegin. Ax 11 (V 5). Ala zera, ta beti izango zera, eta txit atsegin det. Cb Eg II 64. Geuk beragaz batera atsegin dogula, daukagulako Erregina alsu edo poderoso bat. Astar II 271s. Pena duten guziak / Konsola ditela, / Atsegin duteneri / Egin guri bezala. Bordel 53.
b) (Con aux. intrans. bipersonal). Ser grato, gustar, agradar. "Legatza jatea oso atsegin zaio (G-azp)" Gte Erd 24,
Tr. Menos usado al Norte, y escaso antes del s. XX.
[Grazia] gutiz kontentatzen da, eta atsegiñago zaio hartzea baiño ematea. Ch III 54, 10. Agitz atsegiñago zaio denbora berean guk gere aragi lotsagabea nekaerazi edo mortifikatzea. Arr May 123. Onela egindako otoitz biotzeko, apal, uste osoan eta aspertu gabe egiña, atsegin zaio Jaunari. Inza Azalp 129. Eta niri, berriz, alde batetik bestera ibiltia atsegin yatak. Altuna 11. Niri eztabaidak atsegin yataz. Ib. 81. Nik be zaldizko soldau-txapel au orrexegaitik ipiñi yuat, atsegin yatalako ta kittu. Kk Ab II 16. Neskari atsegin bai atzaio [...], ezkontsari aurrekotzat nire onespena eman diat. Or Mi 47. Ene! Ta au zait atsegiñenik erri ontan, aita: bordako alaba. Ib. 5. Zimeldu barik beti mardulik / Dagozalako [loreak] atsegin yakuz. Enb 137. Goierritik geiena atsegin zaidana da... zera, sagarra loretan. Lab EEguna 73. Garbiak lagunaren alderat [girela], zu entzutea ohore bezain zu erraitea atsegin zaikunak. JE Ber 72. Zeuri orretara atsegin ezkero, eztiñot ezer jauna. "Poiché così vi piace". Otx 143. Zuri atsegin zaizun erdi-mallako elertia. Ldi IL 109. Arian ere atsegin zaie [gazteei] / noizbeingo izketa leiala. Or Eus 309. Olako zeregiñak atsegiñago izaten yakuz. Eguzk GizAuz 104. Eguzkiaren kiskaldubar au baño atsegiñago litzaiguke gerizpeko egona. TAg Uzt 82. Eman bezaiote bere izena [...] atsegiñen zaien langille-bazkunari. "Con las que tengan más afinidad". EAEg 9-4-1937, 1463. Azti antzetsua baitzera: bidegabeki yardutea atsegin zaizu, ordea. Zait Sof 191. Aize-babesa ere atsegin zaio [makal txuriari]. Munita 53. Askoz ere atsegiñago zitzaion Danteren izkuntza Moliere-ena edo Cervantes-ena baiño. Etxde JJ 239. Andereari ez zitzaion atsegin izan, haren ondoan jarri baitzen. Mde Pr 153. Oso atsegin izan jakon Praiskuren iritxia. Bilbao IpuiB 85. Danoi atsegin izaten iaku / iñoi errua emotia. BEnb NereA 151. Ez zion deus ñaukelakeriarik egiten, emazte frangori atsegin zaieten bezala. JEtchep 58. Txikitatik atsegin zaion giroan murgildurik. Vill in Gand Elorri 12. Atsegin baizitzaion Santuari landa zabalean [...] bizi ta otoitz egin. Gazt MusIx 166. [Zure bertsu oriek] ur-lasterrak baiño atsegiñago zaizkit. Ibiñ Virgil 47. Gaztediari atsegin zaizkion gaiak. NEtx LBB 95. Geroxago, gaizkirako griñak ni baitan piztearekin, / zure oharrarazpen zorrotzak etzitzaizkidan atsegin. Xa Odol 79. Naste guztijetan sartzia atsegin yakon gixonagaitik esan oi da. Abeletxe in EZBB II 180. Niri neuri txistua atsegiñen izan jatana, erriko jaietako goizeko dianea izaten zan. Etxabu Kontu 42. Ni Arantzazuko kalendariotik idazten asi naiz, guretzako ere atsegin izango zaigulako ustetan. BAyerbe 157. Orixez geroztik doinu berri batean ikasi du mintzatzen euskal prosak, atsegin bazaigu eta ez bazaigu. MIH 261. Popper atseginago zait Adorno baino. MEIG VIII 40.
v. tbn. Jaukol Biozk 75. Anab Usauri 143. Txill Let 128. Gand Elorri 98. Erkiag BatB 73. MAtx Gazt 8.
Alegrarse de.
--Emendik aurrera emakumezkoekin, nai ta naiez. --Atsegin zaigu jakitea. Lab EEguna 70. Emaztea ta guziok onik gaudela esatea atsegin zaidak. Ldi IL 15. Askaldian, yauralkia Kereoni uztea atsegin izan zitzaien. Zait Sof 116.
c) (En la espresión atsegin da (zen, etc.), 'es grato, agradable; da gusto'). "(Es) gusto estar al Sol, en el campo, etc., atsegin da txit" Lar y Añ. Cf. Or Mi 32 atsegintxo uke Or Mi 32.
Beti pakean, beti naikeran / Donostiako jendia, / nola egunean ala gabean / atsegin da ekustia. Echag 113. Zeren ozta ziraden / irteten loietik, / eta ez da atsegin, / naiz izan errege, / bizitzea loipean / andik irten gabe. It Fab 57. Betiko sutan aien mendian / egon bearra ezta atsegiñ. Xe 322. Atsegin da ikustea, / Donzella garbia. Arr May 144. Atsegin zen ikustea, zoin gogo onez, bere ogi poxiak bustitzen zituen arroltze freskoan. Lap 57 (V 30). Maiean atsegin da Leon ikustea. Ezertxok ere eztio kalterik egiten. A Ardi 30. Profeta txarren konsejuekiñ / ez da izango atsegiñ. MendaroTx 114. Biar luteke jakiñ / [euskeraz aritzia] gurian dala atsegiñ. Yanzi 239. Kopeta zimurtu ta "La India!" esaten bazuan, ojo! etzan atsegin izaten. JAzpiroz 126. Ez baitzan atsegin xixpa artu ta frentera joatea. AZink 94. Eder eta atsegin da geure buruari ederretsiz bizitzea. MEIG VIII 56.
azpisarrerakoSense-37.4
(Usado irónicamente).
Atsegin izaten zan orduan gure izebarekin! Errita eta desapioa bai. JAzpiroz 126.
azpisarrera-38
ATSEGIN-KONTENTU. Gozo, placer.
Jangoiko berarekin beraren zeruan atsegin-kontentuz beterik beti biiztzeko. Mb IArg I 141. Atsegin kontentuz ta behar zuen guziaz beterik an bizitzeko. Ub 6. Atsegin-kontentu ta atsedete oso bete batekin. Ib. 134. --Nor dire nigartiak? --Atsegin-kontentuak, bekatu ez direnak ere, uzten dituenak. CatAN 67. Ez degula progatuko Zeruko atsegin-kontentuen afari andia. AA III 421. Aragizko atsegin-kontentuetan biotza ipiñi duenak. Ib. 607. Leku zoragarri onetan Adani Jainkoak atsegin-kontentuzko gauza guziak eskura eman ziozkan. Lard 2. Atsegin-kontentu garbi askoren artean Genobebarekin bere semeak uda berria eta uda igaro, eta eldu zen udazkena. Arr GB 61. Emen mortu onetan ere atsegiñ-kontentu asko izan ditut. Ib. 109. Baña bere atsegiñ-kontentu andiena errosarioa eskuan idukitzea. Arr May 191. Gañera, mundu onetan ere demonioak bere jarraileai nai duten atsegiñ-kontentu guzia ematea, gauza segurua ezta. Ib. 88.
azpisarrerakoSense-38.1
(Con eta ).
Badaruez egunak, esaten deutsee Isaias Profeta santubak, atsegin ta kontentubetan, ta beingo baten jasten dira Infernura. Mg CO 143.
azpisarrera-39
ATSEGIN-LEKU. Lugar donde airearse. "Circunspiracula, [...] hatseginlekhuak, airalekhuak, hatshartokiak, hatsegintókiak" Urt V 133. Cf. HATS EGIN.
azpisarrera-40
ATSEGIN-MAITE. "Dilección" BeraLzM.
azpisarrera-41
ATSEGIN-NAHI. a) "Sensualité" T-L.
Bere ill bearraz oroitzen ez dena, emengo ondasun-naiez, honra-naiez ta atsegin-naiez burua bete-arrotua dakarrena. Mb IArg I 285.
b) "Sensuel" T-L.
azpisarrera-42
ATSEGIN-NESKA. Prostituta.
Hoteletako / hirur ehun frankotako geletan / atsegin-neska nekhatuak / mokoka zekhenekin. Mde Po 92.
azpisarrera-43
ATSEGINPEAN. Entre placeres. v. ATSEGINETAN.
Orduan gorputz mortifikatua egiñen da distiantago eta ederrago, bethi atsegiñpean eta maiñapean hazia izatu baliz baiño. Ch I 24, 5. Atsegin-pean bizi den alhargun, bizi delarik, hilla da. (1 Tim 5, 6) "In deliciis" . He Phil 420 (Lç delizioski, TB gozoan, He, Ker atsegiñetan, Dv gurikerien erdian, Ol leunduta, Bibl plazerretan). Orrhoit zaite atseginpean eraman duzula zure bizi guzia. Lg II 189. Gu deskantsuan eta atseginpean bizi gare. Ib. 260.
azpisarrera-44
ATSEGIN-POZ. Gozo, placer.
Biziko zala ondasunez, hondraz ta atsegin-pozez betea. Ub 60. Urliarekin edo sandiarekin itzegiteko deretxa arrapatzen dedanean orduan dira nere atsegin-pozak. AA III 553. Zu zera atsegin poz darioten / Maitagarrien pakezko gorde-lekua. Jaukol Biozk 59. Gazte-jendea asi zan atsegin-pozetan / --euskeraz esateko, "eztai-eztaietan"--. "En sus glorias" . Or Eus 359. Guztien eta bakotxaren lana ta onen irabazia be . estaduak berak bananduko ei dauz gizartean, eta norbait atsegin pozez ezpalego, gauza ona zer dan ez dakialako izango ei da. Eguzk GizAuz 44.
azpisarrerakoSense-44.1
(Con eta ).
Fedearen obea, Eleizaren kutuna, itz batean, Agustin au, guzientzat jaiorikako atsegiñ eta poza. Lar SAgust 4. Arkitu zuten Belenen Jangoiko gizon Errege jaio berria, ta arkitu zuten beren atsegin ta poz ezin andiago batekin. Mb IArg I 165. Ez onezkero pena ta naibagez, ezpada atsegin ta pozez. Ur MarIl 76. Ezagutzen zuen, seme au il ezkero, bere atsegin eta poz guzia galtzen zuela. Lard 25. Atsegin eta pozez beterik / Zerutar danak batera, / Kantetan dabe: izketa artian / Garbiena da Euskera. AB AmaE 11. An atsegin eta poza berriz sortzeko. Inza Azalp 104. Gure atsegin ta poz bizia, / gure barrendik seme berria / jaio ta arturik besotan! Jaukol Biozk 3.
azpisarrera-45
ATSEGIN-SARI. (L-côte ap. A).
a) (Empleado sin determinantes, con valor adv.). Por gusto, gratuitamente, desinteresadamente. "Trabajo gratuito y voluntario. Atseginsari aritu zaiku laguntzen, voluntariamente nos ayuda a trabajar" A.
Hala bada Deabruak ere emaiten dio bekhatuari zenbait atsegin eta plazer, zenbait bazka eta gozotasun, ez eman nahiz, ez atsegin sari, baiña zeren bertzela ezin engana baitezake bekhatorea eta ez atrapa. Ax 512 (V 330). Noizean behin manatzen du zonbeit bururen ebakitzea, ez ordean atsegin-sari; bainan bai nagusi dela bere azpikoeri ahanzterat ez uzteko. Prop 1896, 276. Aberats eta behar, dela biziaren atheratzeko, dela atsegin-sari, batbedera arrantzaz hemen ongi balia daiteke. Prop 1906, 164. Eta horrek ere, bere nahitik eta atsegin-sari, eman diozkatela liburutto hetarik bana Biltzarreko 130 laguneri. Lander RIEV 1907, 99.
(Tras gen.).
Handiak iarraiki zaizkit / Bere atsegin sari. "Principes persecuti sunt me gratis" (Ps 118, 161). EZ Eliç 248.
b) (V, G, L ap. A; Lar, Añ, Hb). Propina; regalo. "Guantes, lo que se da de guantes, obaroa, atseginsaria" Lar. "Derechos, estipendios, [...]. En las ferrerías llaman a lo que se estipula que se ha de dar después del ajuste de tanto por quintal: atsegin sariak" Añ. "Regalo" A.
Ijeliak darua biarsari edo aloger geijago, ta onek izan daruaz egunekuaz ostian, eskupeko edo atsegin sarijak. Mg PAb 125. Artu Txomin onek paperok; eurokaz zarie emaztea ta zeu etxaguntza onen jaubeak; au da emoten deutsuedan atsegin-saria. Echta Jos 364.
(Tema nudo.).
Ugazabak, bere irabazien ganera, emoeutsazan bostmilla ogerleko atsegin-sari (regalo). Echta Jos 310. Atzenerako sendagarria, / Artu dozue zerutik, / Onbidetsuen atsegin-sari,/ Jaungoikoaren eskutik. Ib. 354. Emoten deutsudaz onek berrogetamar dukatok atsegin-sari. Ib. 366.
azpisarrera-46
ATSEGIN-TOKI. a) Lugar donde airearse. "Circunspiracula, [...] hatseginlekhuak, airalekhuak, hatshartokiak, hatsegintókiak" Urt V 133. Cf. HATS EGIN.
b) Paraíso. v. atsegintegi, ATSEGIN-BARATZE.
Sagasti berri, sagasti zuri, / inguma atsegintokia iduri, / elurte arian geldia! "Paraíso de mariposas". Ldi BB 112. Mundutikan ez balu / bete geznaria, / uste dezake dela / atsegintokia. Ldi UO 14. Zarautz! Ona emen azken-arnasa laster eman bear dun olerkari nekatuarentzat atsedentoki egokia; auxe izango luke, ba, atsegintokirako sarbiderik zoragarriena. TAg Uzt 9. Edertzat etsi zun Jaungoikoak Eba atsegintokian. Ib. 53. Bai al dakin zer esan zidaten bein? Atsegintoki edo Paradisuan sugea Evari euskeraz mintzatu zitzaiola. Or QA 198. La Tojako Ur-Etxea ere, ugarte batean dezu atsegintokia dirudiala. NEtx LBB 31.
azpisarrera-47
ESKU-ATSEGIN. v. esku.
azpisarrera-48
POZ-ATSEGIN. v. poz.
azpisarrera-49
ZER ATSEGIN. "Fórmula de responder un inferior, zer atsegin jauna; zer atsegin andrea (R)" Aq 777. "Zatsein (V-ger-m), zatsin (V-gip), respuesta de la persona a quien se llama y con la cual da a entender que ya atiende. Significa a la letra: '¿qué placer? o '¿qué desea usted?' y es contracción de ze o zer atsegin" A.
atsegin
<< atera 0 / 0 1 atze >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper