OEH - Bilaketa

344 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (341)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 arinki.
tradizioa
Tr. Poco documentado en la tradición meridional. Axular usa la forma arintki y, a imitación suya, tbn. Etxeberri de Sara y Aresti.
sense-1
1. (SP, Ht VocGr, Dv, H, A; -rh- L, BN, S ap. Lh ; VocBN , H, A), arintki, ahinki.
A la ligera, irreflexivamente, sin motivos de peso. " Arinki sinhestea, croire à la légère" H. SP, Ht VocGr, VocBN, Dv y Lh traducen "légèrement", y A "ligeramente", que podrían corresponder tbn. a otras acepciones.
O sinhets-bera diotsa! o burutik iauzia! / Zeiñak arinki sinhetsi baituk entzun guztia! EZ Man I 51. Baita are konfrarian irauteko sainduki, / Niholako estakuruz illkhi gabe arinki. EZ Man II 66. Hondatzaille bat ziñela / arinki akusatu. EZ Noel 171. Arinki zin bat egin duela orhoitzen bada. Harb 435. Gogan behartu edo arinki iudikatu. Hm 195. Arinki darasate. SP Imit I 9, 1 (Ch deus gutiz mormoratzen dire). Hainitzak iarten dire arinki iujeatzen. SP Phil 344. Baiñan perfetek ez dute arinki edozein presuna siñhesten. Ch I 4, 1. Haragi jateko permisionea galdetu behar zaiote Elizako Aitzindariei, arinki permetitzen ez duen miriku bati konseilu galdeturik. CatLav 156. (V 79) Hainitz yartzen dire arinki yuiatzen. He Phil 346. Gazteak mintzatu ziren gazte bezala, eta arinkiegi. Lg I 340. Bere sententzien ekhartzea arinki eta airezko akusuen gainean. Lg II 268. Botuak arinki edo konplitzeko xederik gabe egiten. Brtc 57. Hagitz arinki begi kolpe bat aurdiki dut ene bizitzearen gainerat. Ib. 161.
(ss. XIX-XX) Ez erortea bekatu benialetan arinki, sarri, gogo osoz, oituraz ta kontu gabe. Mg CC 233. Ez arinki lagun proximoaz gaizki yuzkatzea. CatB 47 (tbn. arinki CatLuz 19). Erakhutsi zuen halaber bere prudentzia, arinkiegi ez sarthuz aingeruak erraiten zioen gauzan. Jaur 350. Ihardesten dio mutillak ariñki: / Eta xori horrek zuri, / Zer dautzuke bada nihoiz egiñ gaizki? Gy 175. Hunelako gauza, hunen arinki hartzea, eternitate guzia mentura baten gainean uztea... Dv LEd 212. Barkha, othoi, zure kontra hoin arhinki ekharri dudan arrasta. Laph 116. Zerengatik kartan gizona arinki erortan baida. CatR 57 ( CatAe 56, CatSal 57 lijeroki ). Lagun urkoaz yuzgo gaistorik arinki ez egitea. Legaz 30. Herodesek, zin eginik arinki, Jondoni Joane Batistari burua phika-arazten dio. CatJauf 78. Zonbat aldiz ez dugu entzun Xuberoko eskuara arras nekez ulertzen dela! Eta guk bederen [...], ikusten dugu zoin arinki ezarria eta edatia den omen eta fama hori. Zub 103. Sort herriko gaizez ez ahinki eta ahülki mintzatzia. GH 1931, 512 (ap. DRA ). Gizadiak bere baitan daraman sentipen larri au ezin diteke arinki arbuiatu, aurkeria bat balitz bezala. Vill Jaink 101. Ez delakotz arinki hartu behar dena / ama hil urran duen haurraren auhena. Xa Odol 226. Ez da gizon horrentzat bizia josteta bat eta ez du ezer axalez eta arinki hartzen gogoetalari sakon hunek. Larre ( in Xa Odol 17 ). Xede hori hartuz, arinki ari ote nintzen? Bibl 2 Cor 1, 17 (TB arhinki agitu; Dv arinkerian ibili ).
sense-2
2. (Lar, Dv), arintki. Rápidamente; ágilmente. "Ágilmente" Lar. "Promptement, vivement" Dv.
[Alferrak] egin behar du arinki manatzen den bidea. EZ Man I 108. Hain arinki, laburki eta lehiatuki [hil zuen emaztea], non munduak iakin zueneko egin baitzen kolpea. Ax 300 (V 200). Eskuetako larrua hazkatzen eta ferekatzen zioela, eta baldin latz, lodi eta gogor edireiten bazioen, ahalik eta arintkiena utzten zuela. Ib. 32 (V 19). Gaizki errana berez arinki beharri batetik sar eta bertzetik ilkhi litekeiena. SP Phil 354 (He 357 ariñki). Bazoazte arinkiago / Ezen ez xirripan ura. 103. Bere aztur gaiztoen trabak eragozten diote zeruko bidean arinki ibilzea. Mb IArg I 293. Yaiki zaite arhinki. TB Act 12, 7 (Lç fitetz, Dv laster ). Partida handi baten aiphamena aski, / Yende oro biltzeko baterat arinki. Hb Esk 213. Laborari sobera ikhusten dut lanari iheska. Hainitzak dira ahal bezain arinkiena iragaiten direnak. Dv Lab 82. Irakurri biar dezu ez nola nai, ez arinki, baizikan geldi ta arretarekin. Bv AsL 17. Ba eta ederki yantzatu, herritik lekutu ez balitz bezala, bere gazterian bezain trebe eta arinki. Zub 86. Etxeko neska zarrenak, ke tartean, arinki ekartzen zituan eskatutakoak. Anab Usauri 15. Khexu hogoi ta bortz minutaz hoin arinki ibili izanik hainbertze ikuskizun miresgarrien artean. JE Ber 64. Igan, igan arinki, ere ilunbeak. Iratz 182. Arinki dabil aize biguna. EA OlBe 27. Buxtana harat eta hunat ari zaio [papo gorriari], lurrean ez baita deus hoin arinki ibiltzen. JEtchep 26. Ibili behar duk orain, ene maitea, / arinki, galdu gabe denpora batere. Arti MaldanB 205. Suak arinki eskeintzak erre baititu. Ib. 197. Belenek alde guztietara begiratzen du, eta zuleriatik jatsi nahi du arintki. Arti Tobera 288.
sense-3
3. (H), arintki. Ligeramente, sin notar el peso. "Arinki zama bat eramatea, iasaitea, porter aisément un fardeau H.
Zur bat, handiago eta pisuago bada ere, hosin handian erraxki manaiatzen da, arintki eta guti sentiturik, alde batera eta bertzera itzultzen eta erabiltzen da. Ax 518 (V 333).
azpiadiera-3.1
(Fig.).
Konzientzia onak arintki iasaiten du [...] kanpotik heldu zaikan tristura. Ax 440 (V 287). Behar ditutzu bertzeen gaitz handienak gogora erakharri, zure mendreenak arinkiago paira detzatzun gatik. SP Imit III 19, 1. Lagunduko zaitu zure gaitza ariñkiago ekharzen. He Phil 470. Geren bataioko egunean artu genuen karga arinki ta ill arte guzian utzi bage eramatea. Mb IArg I 70.
sense-4
4. + arintki. Frívolamente.
Lehenbizikorik behar da banoki, ergelki, arintki eta deshoneski minzatzetik begiratu. Ax 396 (V 258). Gazte denboran ibili zinen gazte antzu, arintki. Ib. 186 (V 126). Jauregitar andiak, eta orien gisan arinki ta aragiaren gogara dabiltzanak. Mb IArg I 69. Bekatuaren putzu gañean arinki dabilzanak eta gertakizunera begiratzen ez dutenak. Ib. 247. Elkar ezagutzeko garaia, ez txoro-txoro, pozik, alai ta arinki, bi usoren antzera, egun guzian alkar limurtzen egoteko. ABar Goi 52.
sense-5
5. (Urt I 8).
Levemente, ligeramente; en pequeña medida. "Bacillum leviter a summo inflexum, puntátik arínki plegaturikáko xigórra " Urt I 8.
Baldin banitu milla bizi / Lehen nituzke emaren [= emanen] / Ezen zu arinki ere / Sekulan ofensaturen. 106. Idiari aztaparra lanzeta zorrotz batez pikha diozozue aphurbat barnasko, eta gero erre diozozue pikho hetan, arinki, gantzu urin hurtuz. Mong 591. Bai, Elizak permetitzen dü [kolazionea] arinki egiten delarik. CatLan 104. Kolpatuia zirela munduiak badaki, / Jainkoak nahi eta halere arinki. Balad 224. Eta oraino gauza guti hek ere ez ditzagun desira arinki baizik. Jaur 120. Oliosta zazu molde bat arinki eta eman zure krema. ECocin 33. Eta berreimaiten amandak suaren gainean higituz arinki kuller batekin. Ib. 44. Pheredikatü düzü kolera bateki / Behar dela lakhatü ahalaz arhinki. Xikito 2.
azpiadiera-5.1
arintki. Suavemente.
Mintzaira lodiegia ere ezta ongi heldu eskuararekin, hala nola I eta X lodiki erraitea. [...] ezen badio Aita Joseph Moretek, p. 105, I eskuaran erran behar dela lanoki eta arintki, latinean eta herri batzuetan usatzen dugun bezala. ES 134s.
azpisarrera-1
ARIN-ARINKI.
Rápidamente.
Arrotzari lotsakizunaz ez emateagatik, eskeintzen ziokan besoari ariñ-ariñki lotu-ta jarraiki zion. Lh Yol 18.
azpisarrera-2
ARINKIXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.). Un poco frívolamente.
Ordukotzat seindu handi ta profeta argitu bat zen Dabit, arinkixe ta xede gaxtorik gabe landatzen ditu begiak emakume baten gainean. Dh 394.
arinki
<< ari izan 0 / 0 arrakasta >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper