Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

347 emaitza fama bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (345)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aberastasun.
sense-1
1. (V, G, AN-gip, L, BN-arb; Lar, , Lecl, H, VocB , Bera), aberatstasun (SP), aberastarzun (L, BN, S; H), aberatstarzun (Gèze), abrastasun (AN, Ae, Sal, S, R), abrastarzun (Sal, R), abrestasun (Lar). Ref.: A y Lh (aberastarzun); Etxba Eib ; Gte Erd 23 y 217.
(Sing.).Riqueza, abundancia de bienes; condición de rico. "La cualidad de ser rico, riqueza. Sería un barbarismo zure aberastasunak en vez de zure aberaskiyak " Bera. " Aberastasun aundia zaukan (G-azp, AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 23. " Diru gutxiko familia (AN-gip, B), [...] aberastasun gutitakoak dira (BN-arb)" Ib. 217.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde Leiçarraga y al Sur desde el s. XVIII. En DFrec hay 37 ejs. de aberastasun.

Mammona, dirua, abrastasuna. Lç Decl Mm 4r. [Iainko handia] zeure aberatstasun eta handigoa konsidera zazu eta halaber ene gabetasun eta ezteustasuna. EZ Man II 170. Huna non eriak edireiten duen osasuna [...], pobreak aberatstasuna. Harb 218. Eta alegriantza haur eztu ez egiten, eta ez emaiten aberatstasunak, ez munduko ohoreak, ez seme alabadun izaiteak. Ax 439s (V 287). Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak aberatstasun biltzen du. Ib. 43 (V 26). Zure bihotzean ezarri nahi nituzke aberatstasuna eta pobrezia bata berzearekin. SP Phil 268. Jaun handiak du orduan / kobratuko ontasuna, / odolezko herioan / galdu aberastasuna. Gç 65. [Grazia] gabe gizonaren iakintasuna eta antzea, aberastasuna eta edertasuna [...] eztire deus zure begietan. Ch III 55 4. Egiazko ohorea eta aberatstasuna berthutean eta Jainkoari yarraikitzean datzala. Lg I 222. Idalgiaren erretean eroritzen dire jende andiak, abrastasunarenean abariziosoak, eta fama edo estimazioarenean eroak (AN-erro, s. XVIII). ETZ 59. Aberatstarzün <aberatztar-> güzien gilz bakhoitza. Egiat in MEIG I 231. Zer loria, zenbat edertasun, zer aberastasun, zer gozo daukazun beraz zure baithan! Dh 171. Lanegitetik eta zurra izatetik datoz aberastasuna eta ongi izatea. It Dial 27 (Ur, Dv aberastasuna, Ip aberatstarzüna). Obe diat nik askoz / pobreza pakean, / ez aberastasuna / ikaren artean. It Fab 38. Eldu zaitezen aberastasunaren maillarik goratueneraño. (1858). BBatzarN 179. Bertuterik gabeko / Aberastasuna / Iñoiz ez da egizko / Zoriontasuna. Moc Damu 37. Noizdik duk pekatu aberatsa izatea, aberastasuna ekarri bada [...] izardiarekin irabaziya? Apaol 46. Pobretasunetik aberatstasunerat phasatzen direnak bezala. Elsb Fram 66.
( s. XX.) Gaurko aberats guztiak beti aberats izan dirala uste aldozu? [...]. Aberastasun guztien iturburuak beartsu ta urriak izan dira beti. Ag Kr 162. Utsa [da] Oñatiko aundikien aberastasuna, nere anaiarenaren ondorako. Ag G 257. Gizon zatarragorik. --Eta aberatsagorik. Aberastasunak dana edertzen du, Paula.Ib. 172. Aberastasun ain andija dakarren gai orreri. ForuAB 87. Aberastasunaren oe biguñean etziten dira. A Ardi 73. Agertuko da Jauna bere aundittasun, edertasun, aberastasun, eta maittagarritasun guztian. Inza Azalp 138. Euzkadi lurraldiak aberastasuna, / ta gogo-osasuna, / lortu daintzat. Enb 56. Egonez alfer, / Ebatsiz bertzer / Badukek aberastasun. Ox 40. Adierazi ziguten [...] Xixilirentzat diru ondotxo utziya izan biar zubela, ta, [...]. Erri guziyan zabaldu zan Xixiliren aberastasuna. Alz Txib 84. Mende ontako aberatsei esaiezu ez dutela urgoitu bear, ez eta aberastasunetik entzindu ere. Ol 1 Tim 6, 17. Aberastasuna ez da aski, gizonaren ontzeko. JE Ber 85. Eta badoa bizitzerat haren aberastasunari iduri zitzaikon heineko hiri batetarat. Zub 66. --Aberastasuna. --Askotan kaltegarria. Bear ez diran maitasunak eta griñak errazten ditulako.ABar Goi 26. Aberastasunarentzat ain eragille bizkorrak diran altxorrok. "Riqueza" . EAEg 2-3-1937, 1185. Lan orren ordain izango ditugu edertasuna, aberastasuna ta osasuna. F. Labayen in Munita 10. Atera kontua nolako aberastasuna zegon gure Gipuzkoa [...] ontan. Ib. 6. [Ezkontza horrek] aberastasuna eta gizarteko leku gaillen bat ekarriko dizkit. Mde Pr 182. Garai batean iñork ez zun asko usteko aberastasun ura guztia doixtarrek torpedo batez ondatu bear zutela. JAIraz Bizia 15 (ref. a un puerto comercial). Ipiñeburuk bere basoetan aberastasun andie eukela. Akes Ipiñ 24. Badu ark indar, galera bat aberastasun biurtzeko. Ondarrak ere arentzat onurakor dira. Vill Jaink 50 (v. tbn. 177). Gipuzku ontan aberastasun / pixkat somatzen dute-ta / Ijito sallak ikusten dira / bide guziak beteta. Basarri 113. Barruko poza eta bakea, or dau aberastasuna. BEnb NereA 218. Eskeko ez, baiña aberastasunik be ez eban ezagutu. Alzola Atalak 87. Ango mendietan badago aberastasun ederra. Uzt Sas 351. Garbitasunak gutxi axola diola hizkuntzari; aberastasunak, biguntasunak [...] berriz, asko. MIH 254.
v. tbn. Lard 210. Hb Esk 69. Otx 126. Zait Plat 23. Xa Odol 85. Ataño TxanKan 167.
azpiadiera-1.1
(Hablando de riquezas naturales).
Gipuzkoako Probinzia dala mendietako aberatstasunaz doaindua. Izt C 75. Goizetik arratsera lurrari aberastasuna atera naian dabillen baserritarrak. Etxeg in Muj PAm 29. Errez billatuko dute [olerkari ta bertsolariak] gai egokia zuaitzaren aberastasun eta ondasunetan. Munita 33.
azpiadiera-1.2
Orduan gindezke gai eskuararen aberastasuna negurtzeko, eta aren barneko erraietan barna ilunpetan ez ibiltzeko.FIr 165. Amaika izkera yantzik berentzat nai luteken mami-mamiko aberastasun yator bait-du au gure euskerak. Markiegi in Ldi IL 13. Bere [euskeraren] aberastasuna eskaztuz doiala esango genduke. SM Zirik 30. Gure izkuntzak nabarmen dauka / bere aberastasuna! Uzt LEG II 180.
azpiadiera-1.3
Bien, riqueza.
Abrastasun handiago estimaturik Kristen iniuriá, ezen ez Ejipten ziraden thesaurak. Lç He 11, 26 (He aberatstasun handiago bat). Zeren zu zara ene esperanza [...] ene argia, [...] ene aberatstasuna, ene konsolamendua. Mat 264. Munduan ardiets ahal dezaken aberastasunik eta ohorerik handiena baita jakintasuna. ES 176. Ezta aberastasun ta apaingarri ederragorik santutasuna baño. Bv AsL 90. Au da egiaz zeruan ta lurrian dan aberastasunik baliotsuena. Ib. 82. Ur ta legorreko aberastasun aundiak ez ote du gizona beste jaberik? Inza Azalp 32. Aita zenak hiltzen / utzi orroipena / Goxoki sartua dut / bihotzean barna. [...] Gutik uste luketen / aberastasuna. Etcham 70. Abereak ziran orduko sendien aberastasuna. JMB ELG 67. Beor bat, beor zar bat zan bere aberastasun guztia. Bilbao IpuiB 115. Etxeko ogia, sendiaren poza, umien atsegiña, erri osoaren alaibide ta aberastasuna, orra zer dan arrantzalearen arloa. Erkiag Arran 116. Amabost seme-alaba eder / aita-amaren inguruan, / aberastasun aundiagorik / ezer bai al da munduan? Basarri 117. Ama, zu zira ene aberastasuna, / ene naigaben ezeztatzen dakizuna. Xa Odol 298.
v. tbn. Azc PB 338. Alz Ram 32.
azpiadiera-1.4
Riqueza, abundancia (de).
Liburu xaharretan xerkatu gira zoin zitazkeen [Itsasuko] gereziketa eta fruitu-aberastasun horren ithurburuak. Lf Murtuts 1.
sense-2
2. (Urt I 65), aberastarzun, abrastasun, aberatstasun, abratstarzun . (Pl.).Riquezas, bienes. "Abundare divitiis, [...] aberastasunez [...] gaindiegitea " Urt I 65. v. 2 aberaski, ogasun, ondasun.
tradizioa
Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur desde los primeros textos. En la tradición septentrional antigua es frecuente el empleo de aberats-, que tbn. se encuentra en algunos ejs. de Iztueta y Beovide.

Mahain saindu hunetan bere abrastasun eta thesaur guziak desplegatzen baititu. Ins B 4v. Ezin zerbitza ditzakezue Iainkoa eta abrastasunak. Mt 6, 24. Mende huntako antsiak eta aberatstasunen engañioak ithotzen dute haren baithan hitz hura. He Mt 13, 22 (Dv, Ur, Or, Ol, IBk aberastasun, TB aberatstasun, Hual abratstarzun, Ip aberatstarzün, SalabBN aberastarzun; Samper ontarzun, Echn ondasun, Leon ontasun). Munduko aberatstasunen neurri gabeko gutizia. Mat 169. Ez kargurik, ez ohorerik, ez aberatstasunik eta ez munduko bertze gauzarik. Ax 507 (V 327). Norzuk dira borondatezko pobreak? --Onrarik eta aberastasunik ez ezer aetarik gura eztabeenak. Cap 83 (Iraz 47, CatBurg 45, Cb CatV 63, Añ CatAN 66, CatLuz 29, CatLlo 86, CatBus 39, Itz Azald 195 aberastasun, El 92 abrastasun, CatSal 71, CatR 71 abrastarzun, CatAe 70 abrastasun, Legaz 53 aberastasunarik [sic]). Sensuen atsegiñ ilhunak, / O aberastasun eskasak! 103. Denbora duzunean biltzatzu ezin hillezko aberatstasunak. SP Imit I 23, 8. Indietako aberastasun guztiak iragaiten eta xitzen tu jakintasunak. ES 176. Baina esku borthitzak, eta trabailariak aberastasunak biltzen tu. Ib. 183s. Errhokeria [da] aberastasun galkhorren ondoan ibiltzea. Ch I 1, 4. Adio erraiten zien aberastarzüner, kargier, uhurer. Mst I 18, 3 (III 21, 1 aberatstarzün). Printze haren aberatstasunak ezin erranezkoak ziren. Lg I 328. Ontzi handiak gizonez ta aberatstarzünez bethiak. Egiat 195. Etzituen alabaña gogotik utzi lurreko aberastasunak ta atsegintasunak. Ub 118.
( s. XIX.) Hiri handi haietan / hanitx aberastarzün bada. Abraham 712. Zeugan dagoz aberastasun guztiak: On guztiak Zeugan dituzuz. EL1 164. Honra, entzute, ezkontza, aberastasun ta anditasun gustijak. JJMg BasEsc 224. Garau maitagarri onek aberatstasun andiak eman izan diozkala Gipuzkoari. Izt C 154. Aberatstarzüner ezta behar sobera estekatü. CatS 51. [...] burdinak, zilharrak eta urreak; eta, Jainkoaz eginak izan diren aberastasun horiek. Lap 4 (V 4). Aberastasun eta erregaloak bear bada nere galerarako izango ziran. Arr GB 105. Espirituko aberastasun aundi ta ugariak berekin dauzkana. Bv AsL 17 (152 aberatstasun). Bide txarretik ondasun eta aberastasun andi eta ugariyak egin zituzan gizon bat. Itz Azald 108. Euskaldun baten aberastasun, etxe ta lurrak prankotarren eskuetan gelditzea. Ag AL 138.

( s. XX.) Etzala ibilliko aberastasunen billa. Echta Jos 135. Amerikako aberastasunak! A Ardi 40. Bide okerrez iñoren aberastasunak gura izatea gebentzen dausku amargarren aginduak. KIkV 73. Herri guzian yakin zuten berria, eta ahoz aho edatu hilak utzi zituen aberastasunak. Zub 62. Baña bizi onetako kezkak eta aberastasun utsalak. Ir YKBiz 174. Izadiak demaizkin aberastasunak. "Riquezas naturales" . EAEg12-10-1936, 27. Igorri zuen Jerusalemerat hango tenploan ziren aberastasun guziak har zetzan. Zerb IxtS 75. Aberastasun guziak baiño maiteago zaitut. Etxde JJ 61. Aintxiñetako bitxia ederrakaz aberastasunez betea dagoan Toledo. Alzola Atalak 72. Ez da euskalduna bere bihotz barreneko aberastasun guzien salatari berez. Larre in Xa Odol 14. Zer nahi aberastatasun, zur, oihal eta harri balios. Ardoy SFran 151. Nork bere aberastasunak zaitzeko. Ataño TxanKan 218. [Hizkuntzak] herrietan barrena eta denboretan barrena egin dituen ibilaldietatik aberastasun ugari jasotzen baitu. MIH 164. Guk, behar bada, aberastasun horiek guztiak pozik emango genituzke Harri-aroko garbitasunaren truk. Ib. 165.

v. tbn. Brtc 99s. Mih 53 (81 aberatstasun). Mg PAb 215. Gco II 30. Dh 264. Astar II 234. Jaur 116. Ur MarIl 67. Lard 14. Hb Egia 82. AB AmaE 420. Arb Igand 88. ArgiDL 106. Inza Azalp 19. Alz Ram 32. JE Ber 64. F. Labayen in Munita 6. Osk Kurl 75. BEnb NereA 124. Aberatstasun: EZ Eliç 209. CatLav 366 (V 176). Aberastarzun: Tt Arima 17. UskLiB 69. Aberatstarzün: FPrS 12. Ip Hil 13. Casve SGrazi 128. Aberatztarzün: CatOlo (ed. 1743), 47 (v. tbn. en la misma pág. aberaztarzün). Aberaztasun: Otx 99.
azpiadiera-2.1
(Como primer miembro de compuestos).
Aberastasun iturri oiek zabaltzen dittu Aitta Santuak esku zabalez. Inza Azalp 103. Aberastasun egarriz. Erkiag Arran 118.
azpisarrera-1
ABERASTASUNEZKO (Adnom.).
Mundu hunetako arthák eta abrastasunezko enganioak ithotzen duté hitza. Mt 13, 22. Berez pobrea zalarik, zuen izketan aberastasunezko buru edo zentzoa. PArt in Bil 171.
aberastasun
<< GERLA-FAMA 0 / 0 aberats >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper