xuritu.
Tr. Documentado en autores septentrionales ya desde Leiçarraga. Al Sur lo emplean Mendigacha, Intza y algunos autores modernos. Encontramos el radical xurit en Oihenart, y junto a xuri, en Leiçarraga y Etchahun; hay xuit en PierKat (48). En DFrec hay 4 ejs.
1. (AN, L, BN, S, Sal, R; Volt 55, SP, Urt IV 127, 472, Ht VocGr 333, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv, H, VocB ), xuitu (Lrq) Ref.: A; Lh; Lrq (/šúit/); ZarHizt .
Blanquear, poner(se) blanco; palidecer. "Blanchir" SP. " Xuritzeko gisua, la chaux à blanchir. Etxe hunen xuritzeko behar dire hamar kintal gisu, pour blanchir cette maison, [...]. Etxea xuritzekoa dugu, nous avons la maison à blanchir" Dv. "1. blanchir. Adinak ileak xuritzen ditu, l'âge blanchit les cheveux. [...] Izotzak lurra xuritu du, la gelée a blanchi la terre; 2. blanchir, couvrir d'un enduit blanc. Etxea xuritzea, blanchir le mur d'une maison à la chaux; [...] 8. devenir blanc, acquérir de la blancheur. Ezkoa izar ihintzean xuritzen ohi da, la cire blanchit au serein; 9. blémir, devenir pâle. [...] Eritasunak horrela xuritu du, la maladie l'a ainsi décoloré" H. v. zuritu.
Eta haren abillamenduak xuri zitezen argia bezala. Mt 17, 2 (He egin ziren xuri; Lç Mc 9, 3 argi zitezen eta hagitz xurit ). Sepulkre xurituak irudi duzue. Mt 23, 27 (He thonba xuritu, TB, Leon (hil)hobi xuritu ). Belea ikuz daite, xurit eztaite. O Pr 556. Bilhoa urdintzera eta xuritzera utzi gabe. Tt Onsa 84. Indazu, othoi, grazia, / zure gisa xuri dadin / ene arima guzia. 75. Bihotza lohi denean, kanpoko garbitasuna sepultura xuritu baten pare dela? Lg II 182. Barnakitegi ez har othoi amoriua / gazterik eztakizün xuri bilhua. Etch 686 (v. tbn. 678 xurit eztakhidan gazterik bilhua ). Gabaz, arranoak joanen dira haagi puska lehertu horien jatera, / eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean. 'Blanchiront' . Michel LPB 238. Abereak eri direnean heia nahi da xuritu eta gisu bizia han berean hil urarekin. Dv Dial 80 (Ip xuritu; It, Ur zuritu ). Ordokia baratzen da gero gatzez xuritürik elhür egin balü bezala. Ip Dial 114. Ura artho irin liphar batez xuriturik. Dv Lab 284 (tbn. 284 ur xuritua ). Bi zaldizko gazte, bidez akhituak, bideko errhautsaz xurituak. Laph 133. Emazte bat bilho xuritüz khorpitza estalirik. Ip Hil 120. Parete xuritan dei. Mdg 134. [Ozkorriaren argiak] mendi tontorrak xuritzen asia zagon. Lh Yol 18. Alta ez dire ba laka bat irinekin ere hainitz xurituko. Zerb Metsiko 190. Izarrek zerutikan / dute distiratzen, / mendi gora orotan / elurrak xuritzen. Etcham 81. Aitaso bat ikusi dut / ahultzen eta xahartzen, / hil mihisea bezala / egunez egun xuritzen. Ib. 162. Oren erdi bat Iruñetik goiti yuanezkioz, hasten zaizkigu [...] mendiak oiantzen, etxeak xuritzen, koloreak bizitzen. Zub 117. Bet betan [biloak] nola xurituak! "Blanchis" . Ardoy SFran 243. Xuritzeko gisua Lurdetik ekar-arazten nuen. Larre ArtzainE 93.
Amarillear (la mies).
Goititzazue zuen begiak, miraitzazue bazterrak, ezen ia xuritu dirade uztaren biltzeko. "Blanches" . Io 4, 35 (He xurituak; TB xuriak, Leon xuhail, BiblE ikusi garisoroak, uztarako horituak ).
Encanecer (una persona). Cf. supra ejs. de bilhoa xüritu.
Gizon zahar bat, xurituz eta urdinduz geroz, akhabatu behar dianian, hasten denian bizitzen. Tt Onsa 20. Nola errege haren pian ordintu eta xuritu izan zen errapostu eman zian: [...] afrontien eta iniurioen sofritzen. Tt Arima 130.
Despuntar (el alba).
Hegastinak, iratzartzean / errepikak egitzue, / goiz alba xuritzean baño / hobeki kanta zazue. 134.
2. Lavar, blanquear, hacer la colada. "Blanchir, laver, lessiver du linge. Athorra, mihise xuritzea, blanchir des chemises, des draps de lit" H.
Eta ikhuzi ukhan zitié bere arropa luzeak eta xuritu Bildotsaren odolean. "Les ont blanchies" . Apoc 7, 14 (He, TB xuritu; BiblE zuritu ). Sakristaiñsak ürgaitziren dü konfrariako linjiaren xuritzen eta plegatzen. Mercy 41. [Ardien] moxteko denboretan nahi da kontua, / beroa bezala, da hotz hirriskutsua. / Ez dire bizkarrean xuritzen ileak; / ondorio tzarra du hola bustitzeak. Hb Esk 231 (de interpr. no segura). Oihal zikhindua eskuratzen du emaztekiak, eta [...] baderama xuritzerat. Urerat deneko [...] laguntzen du xuriketaren egiten. Laph 157. Ez dut uste bizkitartean beren buruaren erakustea gatik doazila hoin ardura emazteak ithurrirat. Asko herritan, bertzela, leihorretik dira aspaldian ari xuritzen. JE Bur 35. [Lenazko oihal fabrikan] ile berexten, joiten harrotzeko, lertzoaz gabetzen, xuritzen (ehunarendako hamalau zikinkeria badauka, bana bertze, ileak. Ib. 197. Bokata puxkila bat behar zutela xuritu. Barb Leg 60. Bokata xuritzen hasi. Ib. 60.
Purificar, limpiar.
Ez utz, ez utz penitentzia, ez bara zure xuritzetik, zeren handiak baitira zure bekhatuak eta ez baitakizu hautsia denez hekiei dihoakioten sententzia. Dv LEd 126.
3. Engañar, seducir con halagos. "Tromper, enjôler" SP.
Bilha bethi Jainkoaren borondatea eta konpli, eztuzu Jainkoa hitzez xurituko; arnega gaixtaginez, bizi zaite Jainkoaren karitatean. Hm ( in Harb (ed. 1690)) pról. ).
4. (AN, L, BN, S, R ap. A ; Dv, H).
Resolver, dirimir, esclarecer (un asunto, cuestión, problema, etc.). " Egiteko bat xuritzea, débattre une affaire" Dv. " Xuritzeko izatea, avoir cause, affaire à éclaircir" Ib. "Éclarcir des difficultés, arranger, vider un débat, un procès. Nork xuri lezake hain nahasia den gauza?qui pourrait démêler une chose qui est si embrouillée? Egiteko haunitz dute xuritzeko, ils ont beaucoup d'affaires à arranger. Auzia xuritzea, vider un procès" H. "1.º (L, S, R), comprobar una verdad; [...] 3.º arreglar una cuestión, esclarecer o discutir un asunto" A.
Elizak jüjatü dia, andre Dana Mariaren konzepzionia thaka gabe zela? --Ez: aita saintiak erran dü etzela orano gaiza hori xuritü. Bp II 92. Hunelako hauzi, bertze gauza guziak baiño lehen, xuritu behar dutela. He Gudu 165. Haiñitz nekhatzen bazare ere; egiteko haiñitz xuritzen eta eskuetarik pasatzen baduzu ere. Ib. 126. Othoitztu zuten errege hura xuritzeaz bere arteko eskatima. Lg I 326. Hauzi hau xuritu ondoan. Brtc 176 (Dv traduce: "Après avoir purgé un procès"). Duzu xuritzeko / zenbait afera ohorezko? / Huna nere ezpata zure zerbitzuko. Gy 298. Antton hori badua / Arturik gizona / Aferen xuritzera / Partidarengana. LuzKant 55 ( ib. 55 ele xuritzera ). Ethorri zen sehi hekien nausia eta hekiekin xuritu zuen bere ikhustekoa. Dv Mt 25, 19 (He kondu errendarazi zaroen ). Urrunago yoan gabe, dugun xuri galde hori. Hb Egia 38 (v. tbn. 148). Jakintsunen asmuak xuriturik ezar (éclaircir), bipildurik, bizitzeak bat bederari eman dautzueken irakaspenekin. JE Bur 92. Ik Urdanibin ire egikizuna xuritu bear dek. Lh Yol 44. Tribunalek bakarrik xurituko zutela ixtudianten egitatea. StPierre 32. Ez gira argi bila juanen seminariotik kanpo, erran zian Süperiürrak, seminarioko gora beherak heben berian behar die xüritü eta bardintü. Const 22. Norbaitek egin badu / behar etzuenik, / gauzaren xuritzeko / ez dea jujerik? Etcham 105. Eta antolomendu horietan xuritzen dute zonbat pagatu behar dien buru bakotxak. Zub 55. Ezta izpide, azti batek neuk baño geiago dakian ala ez ebaztea, xuritzea. Zait Sof 70. Azkaindarretan erdiak segurik Malakaten alde zirela, auzia Baionan xuritu arte bederen. Zerb Azk 95. Historiaren illunaldiak xuritzen astea ez dugu asmorik. AIr Egan 1962, 71. Hiruzpalau aldiz joan behartu zitzaion afera zonbaiten xuritzerat Frantziako Erregearen ganat. Ardoy SFran 47. Oilo, baratze eta horietaz bikarioek axola ttipia, berak behar izaiten zituen horgo auziak xuritu, gelari gaixoak. Larre ArtzainE 219. Saia gaitezen [...] oraingo gauzak oraingo begiz ikusten, oraingo hauziak oraingo buruz xuritzen. MIH 231. Duela zenbait urte, ez gehiegi, Benvenistek inork baino hobeki ikertu eta xuritu zuen hiztunak nola jokatzen duen denborari buruz. MEIG VII 101. Gaiak, eta gaia estaltzen duten aipamenak, ez ditu inongo hizkuntzalarik, hizkuntzalari den aldetik, xurituko. Ea historigileak prest dagozkigun. MEIG V 90.
v. tbn. Lf ELit 179.
Explicar.
Xuri zaguzu landako hirakaren parabola. Leon Mt 13, 36 (He explika diezaguzu ). Hirakaren parabola xuritua. Ib. 13,36, 36 (tít.).
Sincerarse.
--Ihurk ere ja salhatü deizia, kobesaka hoitan, gure axkora berria ebatsik? --Enüzü ohit ez. --Uhuñ hura xui dadin eta axkora bil dezadan haidürü nüzü Bazko hunen egiteko! Othoizlari n. 61 (1971) 30.
5. (Sal ap. ZarHizt ; Ht VocGr 399, Dv, H).
Pelar, mondar. "Peler, écorcer. [...] Egur xuritua, bois pelard" Dv. "Éplucher un fruit, enlever leur enveloppe, leur gaine, écorcer, peler. Ilhar, gaztaina, heltzaur xuritzea, égraner des fèves[...]. Sagar, madari xuritzea, [...]. Zuhaitz xuritzea, écorcer des arbres" H. "Oraingo zuberoeran [...] fruta ta baratzekiak xu(r)itü, [...] mendiak, basoak tiphiltü, gorritü; pelatü früta batzuentzat hala nola liraña, sagarra, mertxika" VocS 140n. v. txuritu (2), zuritu (4).
Axal xuritzeko maxina bat. (1767). SenperEus 64. [Gaztainaren] mamia behar da xuritu. "Peler" . Dv Dial 107 (Ip xuritü; It txuritu, Ur zuritu ). Egur xurituak ez du hurbiltzeko ere egur azalduna balio. Dv Lab 377. Batzuek xuritzen dituzte xarak thanutzat azala saltzeko. Ib. 371. [Idi mihia] egosi ondoan bero beroa pelatzen edo xuritzen da. ECocin 5 (10 xuri edo pela ) Xuri zaitzu libera erdi bat amanda ezti. Ib. 41 (40 amanda ezti xurituak ). Artho xuritzen ari dira. Barb Sup 106. Hanitz ari izan dira, usaia xaharrian [artho] xuritzen. Herr 24-12-1959, 3. Gelaria lur-sagar xuritzen ari zen. Lf Murtuts 9. Abar xurituak. "Rasae hastilia" . Ibiñ Virgil 89. Tipulak bezpera aratsean xuriturik eta xehaturik ezarriak. Larre ArtzainE 101.
v. tbn. Prop 1901, 174.
6. (BN-arb ap. Gte Erd 73 ; Dv, H).
Justificar, excusar, disculpar. "Fig., justifier, disculper" Dv. "5. blanchir, disculper. Lekhukoek xuritu dute, les témoins l'ont blanchi, disculpé; [...] 10. se disculper. Nekez xurituko du bere burua, il aura de la peine à se disculper" H. " Bere burua xuritzen hasi zen (BN-arb), bere burua garbitu nairik dabille (AN-5vill)" Gte Erd 73. v. zuritu (8), garbitu (2).
Nola baidakit duela hainitz urthe nazione hunen juje zarela, fidanzia gehiagorekien jarriko naiz zure aitzinean neure buruaren xuritzeko. He Act 24, 10 (Dv xuritu; TB eranzukia egin, IBe defentsa egin ). Zuzenago lizate zure burua hobendun egin bazineza eta zure anaiarena xuri. Dv Imit II 3, 2. [Axeriak arrozoin duela diote]. Hanbat dute xuritzen / handi hoiek elgar. Zby RIEV 1908, 762. Ikhusi behar da: erran denetz gezurrik lagunari kalte egiteko, bere buruaren xuritzeko, edo jostatzeko. CatJauf 16. Nahiz hire ahopaldiek nekez beltz dezaketen. Beltz edo xuri [...] ez nuk debekatuko erraitetik [...]. JE Bur 101. Beranta eta lagunaren galtzea nola xuritu zituen Harriet brigadierarekin, hori ez nakike. Ox 198. Frogak eta denak emanez, bere buruaren xuritzeko. Lf Murtuts 6. Eta atzeratze ori zala-ta bere burua xuritu nai zukean. Zait Plat 17. Bazuen apuko ederrik bere burua ta bere iarduna xuritzeko. Ib. 18. Nola xuri gure burua? Bibl Gen 44, 16 (Urt iustifikatu ).
v. tbn. Prop 1876-77, 30.
Declarar inocente.
"Uste dut denek orhoitu behar dugula gizontasun hortaz". Eta jujek Ganix osoki xuritu zuten. Lf ELit 209. Hamazazpi urtez preso atxiki behar zuen... azkenean osoki xuritu gabe [...] jaliarazi arte. "Insuffisamment innocenté" . Ardoy SFran 56.
7. " Egarri xuritua, assoiffé, altéré" H. Cf. EGARRI XURI.
Ni neroni nintzen egarriak xuritua. Prop 1905, 200. Egarriak xuritu zipildurik ari ginelarik Haitzaldeko uda betean. Larre ArtzainE 40.
8. Poner en blanco (el ojo). " Oro begiak xuriturik zaudelarik, belarriak xut (L): estando todos con los ojos en blanco, con las orejas tiesas" A.
Hemen nago begiak xuriturik, jakin nahia zerbeit. HU Aurp 58. Miresgarria zen zinez heien [pilotarien] irabaz-gosea. So egileak begiak xuriturik zauden nork ukanen zuen azken hitza bere. Herr 22-8-1957, 3. Hor ginauden heiekin, begia xuritua... Larre ArtzainE 165.
9. "(B, R-uzt), rozar las tierras" A.
10. Pagar.
Eskatu nion [...] iskribu aietakoak oro erdarara itzuli zitzala, arren, izpirik utzi gabe [...]; eskatzen zuena xurituko niola ta. Or RIEV 1929, 7 (Ldi ib. 209 nai-besteko saria izango zuala-ta ).
XURITUXE .
(Forma con suf. -xe, de valor aprox.). Recuperar en cierto grado (la fama, el buen nombre).
Iduri duenez, urte hoietan Etxahunen fama xurituxea zen. Jende handi hainitzak atsegin dute harekin elekatzea. Lf ELit 178.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper