(
A DBols),
bedarki (
A DBols).
Vegetal, planta.
"Herbáceo"
A DBols.
"Vegetal"
Ib.
Babazuzak io zituen Larreko belharki guziak ere, eta porroskatu zituen Larreko arbola guziak.
Urt Ex 9, 25 (Dv belhar guzia, Ur belar guztia, Bibl belar guzia).
Seigarren egunean, Jainkoak manatu zion lurrari ekhartzeaz, ez belharkirik, ez eta arbolarik, orduraino gisa; bainan bai alimalia bizi eta mota guzietarik.
Lg I 14.
Ustelkia da belhar ondakin eta azienda ondakin usteldua. Lurrak hazten dituen belharki, arbolaki, animaleki, orok egiten dute, hil diren ondoan, ustelkia.
Dv Lab 19.
Bedar edo bedarkien artean arola esaten iako, beste gauza askon arteko apotz edo aputzari
.
Ezale 1897, 150a.
"Endekia" jatorrizko indarra ta izatia galdu dabezan lora edo osterantzeko abeki edo bedarkiren bat da.
A Txirrist 69.
Ezti utsezko breska, argizai gabea zirudien aren biotzak. Arantze gabeko arrosarik eztala diote. Ura belarkia izan balitz bai.
A Itzald
II 71.
Ostotan badu eskea, / naiz iguin duten alea; / beste belarki denak utzita / ontara dator barea.
"Dejando las demás plantas"
.
Or Eus 278.
Aurretik alkarri itzemanda daudenen antzera, maite-beroaldiak eztenkatzen ditu bizidun guztiak, naiz zentzudun, naiz zentzunik gabeko belarkiak izan.
TAg Uzt 146s.
Alimento vegetal; verdura, hortaliza.
"Menestra, belarkia, bedarkia. Lat. herbarum condimentum"
Lar.
"Légume. Jaten zuen belharki zerbait, onkhailurik gabe, il mangeait de quelque légume, sans aucun condiment"
Dv.
Guziek erraten darokute gure apostoluak bizitze garratz eta dorphe bat zaramala; etzuela yaten haragikirik ez eta arrainik, erroz eta belharkiz bizi zela bakharrik.
Lg II 84.
Esate-eben orduban, gixon orrek ezebala jaten bedarkija baño, bein bez okelarik ez koiperik.
Kk Ab II 98.
Beti jaten dau bedarkija egosita, ta besterik ez.
Ib. 99.
Baña ai zuei Farisauoi! Zuek mendaren ta boskotxaren ta belarki guzien amarrenak ematen dituzue, baña zuzentasunaz eta Yainkoaganako maitasunaz axola gutxi duzue.
Ir YKBiz 273.
Trozo de planta.
Hartu zuen lore gorri bat, lili zuri bat gero, biak belarki batez estegi, eta lore-sorta bikoitza uhaitzeko uretara egotzi.
Mde Pr 142.