tradizione,
tradizino. Tradición. Ene hitzak sinhets etzak nahiz eskribatuak / edo ezperen tradizione eskuz esku hartuak. EZ Man I 31. Apostolien tradizioniak erakhutsirik. Tt Arima 84. Nola ezagutzen tugu egiazko Eskritura Sainduak eta errezibitu behar diren tradizioneak? CatLav 161 (V 82). Zergatik zure dizipuluak dohaz zaharren tradizionearen kontra, ez dituzte ezen eskuak garbitzen jaterakoan? He Mt 15, 2. Tradizioniak badia Eskritüra Seindiak dien autoritate bera? CatLan 55. Tradizioa edo lenagokoak hitzez erakutsi ziguena. Ub 110. Zér motibos zure diszipuloek autxten dute lenagoko zaárren tradizione edo kostunbrea? EvAN Mt 15, 2 (Hual tradizione, Echn tradizio; Ur oitura, Ip erakaspen, SalabBN errafren). Eskritura jaungoikozkoetan eta tradizinoan. Itz Azald 17. Ageri da tradizione hori eliz-gizon edo mitologia klasikoaren ezagutza zedukaten letradun batzuek antolatu dutela. Mde Pr 223. Gure literatur-tradizio onenaren zerbait kutsua duena. Vill Jaink 11. Tradizio-haria ez dedin gure artean eten. MIH 285. En DFrec hay 71 ejs. de tradizio y 1 de tradiziño.
azpisarrera-1
TRADIZIOZ.
Por tradición.
--Moisesen denbora baño lenago, nola aztu gabe iraun zuen ta gorde ziran Fedeko egiak? --Tradizioz, edo gurasoak heren humeai, ta hoek humeai, ta ondorengoai erakutsiaz. Ub 110. Otoitzok [...] tradizioz ikasten eta irakasten dira. Vill Jaink 19. Tradizioz jaso ditugun euskalkien artean kokatu behar bagenitu bere izkribuak. MIH 385. Tradizioz datorkigun euskara ahultzen ari da. MEIG VII 44.