Mediano.
v. BITARTEKO.
Etxe ttipiek edo bierartekoek araberan luzazago ihardokitzen dute; bizkitartean gutiz gehienak herstura handitan dire.
HU Zez 64s.
Irakurzale hanitz baduke horrela Dibarrartek ttipietan, bierartekoetan eta bertze hainbertze bederen adixkide.
JE Bur 145.
Hiri tarroetan baizik ez nitzake onets bierarteko eskolategiak .
(lycées).
Ib. 50.
Eskual-herriko zeru gai eztia, hemengo aro bierartekoak, jendetasuna, ordokietako apaindurak.
Ib. 206.
Ageri dutea dainu handiskoa?, igortzen dituzte ospitalerat; bierartekoa balin badute aldiz, berehala lekutzen dituzte eriak sanatorium deitu etxe berezi batzuetarat.
JE Med 109.
Errana baita bazter guzietan, gipuzkoarrak direla eskualdunen artean larrienak, bier-artekoak dira bizkitartean hemen oro.
JE Ber 46.
Entrepresa xume edo bierartekoak urtu eta suntsitu dira asko lekutan.
Herr 4-8-1960, 1.