OEH - Bilaketa

2 emaitza ogittarako bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (2)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
adibide.
tradizioa
Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVIII, su uso se desarrolla sobre todo a partir de la obra de Añibarro, en las acepciones que se señalan. Se documenta en muy pocos textos hasta el s. XX en que se extiende progresivamente su uso a autores meridionales (al Norte sólo en Mirande y Lafitte) con la acepción casi exclusiva de 'ejemplo', 'ilustración', y, sobre todo, en la forma adibidez. En DFrec hay 222 ejs. de adibide (ninguno de ellos septentrional), de los que 181 corresponden a adibidez.
sense-1
1. (, Izt 6r, A).
Advertencia.
Irakurleari adibidea. CatOiq 519. Adi-bidea irakurleari. LoraS 144.
azpiadiera-1.1
"Dirección, regla, zuzenbidea, adibidea " . "Doctrina" A (que cita a Añ).
Emon gura deutsut orain, urtean, illean, astean ta egun bakotxean egiteko adibide labur bat. EL1 75. Gura dozuez adi-bide batzuk onen ganean? LoraS 85. Josue Agintariaren adi-bidez sartu zirian Sazerdoteak Ibaira. Ib. 6. Adibide santuz beterik dago Aita gureko laugarren eskabide au. Gauza asko, andiak ta miragarriak onetan Jesus maiteak irakasten deuskuz. MisE 79.
azpiadiera-1.1.1
Consejo.
Ez urten bere [konfesorearen] esanetik, bete bere adibideak. EL1 76. Libru askotan zabaldurik dabiltzen adibide santuak arimen onerako. Ib. 3. Aztu ezegizuz beinbere nire Aita San Franziskok bere Semeai esan oi zituan adi-bide zeruzko oneek. LoraS 194. Eta, alan, orduan sermoiakaz, adibide onakaz, gaixotasunaz, bere lagunak ilten jakozala ikusteaz [...], etorkizunaz gogoratuten asten da. GGero 78 (Ax 97 (V 67) konseillu ). Onegaiti, konzienziari jarraiturik, onen buruz ta adibidez gobernatu ta gidatuten dana ondo doa. Ib. 282. Beste askok bere gorde dabe adibide au, idoro dabe aserrearen kontrako osagarritzat. Ib. 224.
sense-2
2. Explicación del sentido, del significado.
Jakin gura gendukez Mezako zeremonien adibidiak, edo zer adierazoten daben. CrIc 148. Berba batzuben adibidia. Mg CO 300. Hiztegi laburra, laur Ebanjelioetan irakurtzen diren zenbait hitzen, eskualdun gehienentzat adibidea. HeH 460 (tít.). Kristau-Ikasbidea (dotriña) da kristauaren libururik bearrenezkoa. Liburu onen adibidea edo azalpena da urrengoa. Inza Azalp 5.
sense-3
3. Ejemplo que se da. "Moraleja" A.
Begira emon dozunez adi-bide txar edo ejenplu deungerik zeure esku-pean dagozanai. EL1 132s. Zeure bizitza gaistoaz, ejenplu ta adibide deungea emonaz besteri bere pekaturako zuzenbidea emoten deutsazu. GGero 358. Penitenziaren irudipena ifinten jaku geure begien aurrean adibidetzat ta espillutzat. Ib. 151 (Ax 207 (V 139) exenplotzat ). Zer eredua (lección), zer adibide jakingarria, Anjelek gurasoari zor jakon maitetasuna erakusteko, egun orretan erakutsi ebana! Ag Kr 211.
sense-4
4. (A).
Ejemplo, ilustración.
Adoremenak dirala-ta zer okerretan erortzen geran. Beren zuzen-bidea. Adibideak. Zink Crit 26. Aurreko adibideak erakusten digute, batzuetan gizonen ekandunean ez ziñestea bidezkoa ta zur-zurra dala. Ib. 44. Ona ba beste adibidea; lengoan Margarite zuringin bat jaten ikusi nuan. Anab Usauri 115. Adibide bakar batek berakuts gure zabarkeriaren zenbatetarañokoa. Ldi IL 53. Baña adibide bati gagokijozan. Aberatsaren semiak ezkutau dagikez bere laukuak arein zain ezpaitagoz ogittarako. Laux AB 13s. Adibidetzat [Aristotelesek] oski edo oñetakoak aitatu ebazan: oñak babestu ta berotzeko balio dabe eta beste zerbaiten ordez truketako be bai. Eguzk GizAuz 51. Itzala ta argia askotan ateratzen zetunan adibidetako. Or QA 73. Adibide bat bezela bederenik, nik kantatuko dizutet kopla bat. Lek SClar 105. Ona emen adibide bat: erloju bat egitea, zer da? Vill Jaink 46. Erri-zantzu aundia dute bibion olertitzak, zenbait gertari izanik ere adibide. Donibane Gurutzari gagozkiola, diñotenez, [...] kalea barna zijoan mutiko bati kopla au entzun omen zion. Gazt MusIx 161. Bospalau adibide honera aldatzea aski eta gehiegi da hori zergatik gertatzen den ikus dezagun. MIH 391.
azpiadiera-4.1
Legez kontrako adibideak, Lafonek dionez, gutxi dira eta erraz esplika daitezkeenak, erdararen eragina dela medio. MEIG VI 181. Ez zait inondik ere iruditzen etimologien ametsezko sostengutzat atera zuenik [...] izen hori. Adibideak ugariegiak dira horretarako. MEIG VII 120.
sense-5
5. aitubide.
Medio de entenderse.
Esataldi edo sermoia izan doia euskeraz. Eleizakoakin badoiaz norabait, gaixoakazko aitubide guztia izaten da geure berbetan. Ezale 1898, 31a.
azpiadiera-5.1
Modo, medio de entender.
Metodu berri orrekin zenbat ezkutuen giltza ta adibidea etzen azkenik zabaldu! Vill Jaink 34. Jakintzak lurraren erraiak zulatu ditu, lurgaiña, ortzea ta izarrak arakatu ditu, fenomenu guztien giltza ta adibidea iritxi-urren dago arentzat. Ib. 31.
sense-6
6. "(V-ple), cuidado" A.
sense-7
7. Significado.
Lege itzaren bi adibide oiek eztaude bata bestearen aurka. Vill Jaink 78.
azpisarrera-1
ADIBIDEZ.
Como ejemplo; por ejemplo. v. GERTALDITZAT, ESATE BATERAKO.
Ta adibidez esan nai nuana auxe zan. Anab Usauri 115. Urrin-urriñeko uriyetara bialtzen ziran gauzak. Adibidez: Durangon mutil batzuk emoten eutsiezan mandazañai iru edo lau kutxa, esanik eruateko Zaragozara. Kk Ab II 168. --Langille dan guztia duk nere adiskide. --Osaba Ramus, adibidez. Lek EunD 18. Lan asko-samar bilduko balitz, izendatu ditezke, adibidez, bi epaikari euskelki bakoitzerako. Ldi IL 99. Liburu artakoxeak ditugu emengo laburrerak ere; adibidez, B-mu (Bizkaya Mundaka), G-don (Gipuzkoa Donostia)... ta abar. A EY I 26. Adibidez, irule nai eule dan langilleak bost orduko lanaz [...] orrenbesteko iantsari edo alogera ondo irabazita dauko. Eguzk GizAuz 58. Satsu zerbait, adibidez iize, abere edo narrasti satsu baten kaskia. Ol Lev 5, 2 (Ker adibidez; BiblE hala nola ). Mateok, adibidez, etzion beñere postakin tirako basa-adari bati. NEtx Antz 136. Mendi-sail galantak landarez bete zituan. Adibidez bat aitatuko degu: [...] "Aitz-beltz" izena duan mendia. Munita 8s. Ezpain-hots bat duten hitzetan. Adibidez: lat. "quis" eta irl. "cé". Mde Pr 216. Adibidez, eman dezagun mariñel bat, aingura bat eskuan duela. Vill Jaink 36. Adibidez, Hélène de Constantinople "moralité" gisa emana da. Lf ( in Casve SGrazi 8n ). Juramentua bezela zan. Adibidez, eizera joan, ollagorra-edo ikusi, tiroa tira eta: --Arri biyur bota detala! Ataño TxanKan 190n. Arestian aipatu ditudan bi orrialdeetan, adibidez, hiru horrelako topatu ditut. MIH 343s. Har dezagun adibidez, harako Etxepareren bertso hura. MEIG VI 143.
v. tbn. Etxde JJ 101. Zait Plat 26. Gazt MusIx 66. MAtx Gazt 90. Berron Kijote 20. Ayesta 78. Insausti 103.
adibide
0 / 0 horrenbeste >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper