Orotariko Euskal Hiztegiaren bilaketa-kutxetan erabil daitezkeen eragile logikoen taula. Eragileen erabilera adibide desberdinen bidez azalduko da.
Eragilea | Adibidea | Azalpena |
---|---|---|
|
mendi |
mendi hitza duten testuak topatuko ditu. |
mendi gain |
mendi eta gain hitzak dituzten testuak topatuko ditu, baina biak ez dute zertan elkarren ondoan agertu behar. |
|
" |
“mendi gain” |
Bilaketa zehatza: mendi eta gain hitzak elkarren ondoan agertu behar dute. |
* |
mendi* |
Ordezkapena: mendi hizkiekin hasten diren hitzak topatuko ditu. |
* |
*mendi |
Ordezkapena: mendi hizkiekin bukatzen diren hitzak topatuko ditu. |
? |
eusk?ra |
Karaktere ordezkapena: karaktere bat beste edozeinekin ordezkatu. Adibidean, euskera eta euskara topatuko lituzke, adibidez. |
! |
mendi !gain |
Ukapena: mendi hitza dutenak baina ez gain hitza testu berean. |
! eta * |
mendi !gain* |
mendi hitza dutenak baina ez gain hitzarekin hasten diren hitzak testu berean. |
~ |
“mendi gain”~2 |
Hurbiltasun bilaketa: mendi eta gain agertzea, baina gehienez 2 hitzetako distantziarekin. |