OEH - Bilaketa

8 emaitza batxiler bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
batxiler.
sense-1
1. (Lcc, Lar), baxelier, baxeliar.
Bachiller, persona que posee el título de Bachillerato. "Bachiller, batxillera " Lcc. "Bachiller en las Universidades, es voz compuesta del Latín bacca y del Bascuence illera, y todo junto significa baccas al cabello, y en lo antiguo se coronaban los que recibían grados semejantes con baccas de laurel. Batxillera " Lar.
Joana de Gamuek eder zango, ederrago badu ere, batxiller Eliasen dago. "Que ella tiene hermosa pierna, y que por más hermosa que tenga, está para el bachiller Elías" . (Lizoáin, 1577) ReinEusk2 119. Sentenzia bat atra izan dudena Don Martin de Valcarlosen kontra, eta batxiller Don Martin de Aldunzinen faborez. BLeiz 46. Xurio Baionako Eliza Kathedraleko Iaun Erretor eta Theologian Baxeliarak. (In Arbill pról. ). Athanase Belapeyre, Apez, Theologian Baxelier, Zuberoako Ofizial eta Sorhoetako erretorak. Bp I 17. Menastaz itzegitean esaten ditu Batxiller Zaldibiak bere izkribu gogoangarriaren bigarren kapituluan, itz gozo indartsu oek. Izt C 60. Araoz batxillera (bere illoba eta lagundiak izan zituen leenengo gizonik argienetakoa zan) emen gelditzen da. Aran SIgn 105. Euskotasuna eta gure izakera guztia ez ote dira galtzen bigarren mallako ikastolaetan, gure gaztedi aberats, aundi-gura, yakinzale edo zerbait izateko lanbide baten billa doan batxiler eta abar? Belaus LEItz 110. Bear doguz batxiler eta andraño (señorita) egiteko ikastetxe euskaldunak. Ib. 110. Azterketa ori egin bearrik ez dute izango batxiller diranak. EAEg 28-4-1937, 1578. Igandean Café Iruña-ra joan ziran bi batxiller berriak Seberiñorekin. Osk Kurl 213. Batxiller egiten Toledon, Salamankari erantsiz titulu ori. Gazt MusIx 57. Baxelier iragan zen [J. Etxepare] . Lf ELit 274. Jakin beza, berorrek: lizenziatua naizela esan badiot ere leen, ez naizela batxillerra besterik. Berron Kijote 210. Alonso Lopez batxiller jauna. Ib. 211. En DFrec hay un ej. más.
sense-2
2. Bachillerato.
Kuxian deith ziozaten / Gaztelura ximinoa / Nausi pare gabekoa: / Animaleetan dotor ospatua, / Zelakotz batxiller yadan pasatua. Gy 291. Bere ikaste-atalak (asignaturak) ondo atara ebazan, baña ez goirengo mallan, batxillerrian lez, berengo mallan baño. Kk Ab I 109. Geixoak esan ezkero neu be izango nintzakek medikua. Orretarako dituk ire Batxillerrok, jakituriok eta medikuntzok? SM Zirik 52. Onek batxillerra ikasteko prestaketak egin zituan. JAzpiroz 218. Neure gaxtean, hiru urteko batxillerra egin ondoan, fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela. MIH 368. En DFrec hay 6 ejs. más.
azpisarrera-1
BATXILER-AGIRI. Título de bachiller.
Batxiller-agiri edo titulua be dubarik atara eban. Kk Ab I 108.
azpisarrera-2
BATXILER-IKASGAI. Bachillerato.
Batxiller ikasgaiak amaitu dituan edonork eman dezake izena. EAEg 18-12-1936, 583.
azpisarrera-3
BATXILER-IKASKETA. Bachillerato.
Gernikan Batxiller ikasketak amaitzean. Enb 196.
azpisarrera-4
BAXILER-IKASLE. Estudiante de bachillerato.
Batxiller ikasleendako 1936-37 ikastaroa irikia izan dedilla. EAEg 20-1-1937, 850.
azpisarrera-5
BATXILER-IKASTALDI. Bachillerato.
Adimen argi-argija dau mutil onek, zur-zurra da, ta batxiller ikastaldijan beti goirengo mallea, sobresaliente, arrapateban. Kk Ab I 108.
batxiler
0 / 0 BATXILER-AGIRI >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper