Euskararen Gramatika

43.10.7. Birformulatzaile urruntzaileak: kokagunea, sintaxia, puntuazioa…


43.10.7. Birformulatzaile urruntzaileak: kokagunea, sintaxia, puntuazioa…

43.10.7a Kokaguneari dagokionez, gehien-gehienetan, atal birformulatzailearen hasieran erabiltzen dira birformulatzaile urruntzaileak (dena dela, edonola ere, edozein kasutan, edozein modutan…); batzuetan, tartekatuta; eta, nekez, amaieran.

43.10.7b Sintaxia hartzen badugu kontuan, gehien-gehienetan perpaus bat sartzen dute urruntzaileek. Dena dela, zenbaitetan sintagma bati ere laguntzen diote. Ondoko adibide hauek erakusten dute hori:

Zure aurretik gure ikasle izandakoei galdetu beharko litzaieke emaitza nolakoa izan den eta, benetan, gure trebakuntzak hobera egin ote duen urte horien buruan. Edonola ere, uste dugu, badela garaia, urteotan landu eta orrazten saiatu garen “klaseko apunte” hauek euskarri txukun batean jarri eta zuri eskaintzeko (Zuzenbide Corpusa, Alkorta).

Baina eta eta juntagailuekin batera ere agertzen dira maiz:

Azkenean soinu edo hitz edo dena delako horiek grabatu eta Iñigo nire lagunari eramango nizkiola erabaki nuen: filologoa da, eta hizkuntza asko daki. Nire eskaerak harritu egin zuen (ez nion azalpen handirik eman), baina zinta entzungo zuela agindu zidan. Biharamunean deitu zidan: “Alemana dela esango nikek, baina oso aleman arraroa, edonola ere. Yiddisha, agian; badakik: ekialdeko juduen dialektoa. Baina ez diat gauza handirik ulertu”. Aparatua kaxa baten barruan eman zigutela gogoratu nuen orduan, eta, bizkor, argibideen papera eskuratu nuen (Zaldua).

43.10.7c Puntuazioari dagokionez, atal birformulatzailearen hasieran doazenean, ondotik koma dutela eta aurretik koma edo puntuazio marka zorrotzago bat (puntu eta koma, puntua, bi puntu) eman ohi dira birformulatzaile urruntzaileak (dena dela, edonola ere, edozein modutan…). Tartekatuta doazenean, koma artean, oro har. Eta atal birformulatzailearen bukaeran doazenean, aurretik koma jarri ohi da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper