Euskararen Gramatika

43.10.6. Hala eta guztiz ere esapidearen bi balioak


43.10.6. Hala eta guztiz ere esapidearen bi balioak

43.10.6a Esapide honek, hala ere-k bezala, bi funtzio nagusi hauek betetzen ditu: a) lokailu kontraargumentatiboa; b) birformulatzaile urruntzailea.

43.10.6b Hala eta guztiz ere [1]: lokailu kontraargumentatiboa. Gehienetan aurreko diskurtso ataletik atera daitekeen ondorioa baliogabetzen edo mugatzen du hala eta guztiz ere lokailua duen diskurtso atalak. Aurkaritzako hala ere [1] lokailuaren baliokidea da, baina aurreko atalean ematen den argudioa —eragozpena— are pisu handiagokoa dela adierazteko erabiltzen da.

ADELAREN BISITAK are gehiago bultzatu ninduen abiatua nuen bidetik. Egia da inoiz baino bakartiago ibili nintzela, ia misantropo bihurturik, ez nintzela asteburuetan lagunekin irteten, edozein tarte libre edo opor baliatzen nuela irakurtzeko eta ikasteko. Hala eta guztiz ere, hilean behin edo, beheko auzoko mendizale talde batekin joaten nintzen ibilaldiak egitera (Igerabide).

Ur azaletik gorakoari emaiozu gogoa. Bai, ur azpikoa hor dago, hutsean zintzilik bezala gaude, baina zure irudimenean dago beldurraren kausa. -Bai, badakit hori dena, horixe esaten diot behin eta berriz neure buruari, eta hala ere, hala eta guztiz ere, ezin beldurrari ihes egin (Iñurrieta).

43.10.6c Hala eta guztiz ere [2]: birformulatzaile urruntzailea. Zenbaitetan, birformulazio urruntzailea bideratzen da hala ere-ren bidez: haren zeregina ez da aurreko enuntziatuan adierazitakoaren kontrakoa esatea, baizik eta garrantzia kentzea aurreko atalean aurkeztu diren ideia edo argudioei. Ez da esplizituki ukatzen edo baliogabetzen lehen atalean esandakoa, baizik eta bestelako orientazioa duen ideia bat azaltzen da atal birformulatzailean.

Aitak hizketan jarraitu zuen, eta guk irribarrez entzuten genion; aprobetxatu beharra zegoen abagune hura, ez baikenekien zenbat denbora igaroko zen berriro halako joerak ematen zion arte. Hala eta guztiz ere, hark esan zizkigun istorio guztiak gerra aurrekoak ziren; hantxe zeukan muga aitak, gerran; handixe hedatzen zen amildegi ilun isila. Adela gauerdi aldera joan zen. Agurtzerakoan, estu besarkatu ninduen, ilobaz harro dagoen izeba batek bezala. Gorputza biguna zeukan artean, kanaberaren eitekoa, haragiak tenk, baina haren estutuan urteen zama nabari zen, edo urteak baino zama pisutsuago bat (Igerabide).

43.10.6d Hala ere eta hala eta guztiz ere baliokideak izan arren, alde nabarmena dago bien artean bukaerako kokaguneari dagokionez: hala eta guztiz ere oso nekez erabiltzen da atal birformulatzailearen bukaeran.

Biak erabiltzen dira beste juntagailu batzuekin batera (baina, eta).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper