Euskararen Gramatika

42.23.6. Izan ere


42.23.6. Izan ere

42.23.6a Formak ez du azalpen beharrik; esapide hori osatzen duten bi osagaiak egunero erabiltzen ditugu. Osagaiak, zein bere aldetik ez ezik, esapidea bera ere aski ezaguna dute Hegoaldeko euskaldunek, nahiz beti ez erabili. Izan ere sekuentzia guztiak ez dira berdinak, hala ere; guztiak ez dira diskurtso markatzaileak, ez eta, beraz, guk hemen aztertzekoak. Ez da beti hain erraza jakiten zeintzuk diren DM eta zeintzuk ez. Honako hau ez dela, aski garbi dago: Eskuzabala izango zela agindu bakarrik ez; eta izan ere, hala izan da.

Horiek ere emendiozkoa bere barnean dutenak dira eta han aztertu dira (§ 42.19.2). Han esan bezala, edozein aditzekin —eta ez izan-ekin bakarrik— hain maizkoak diren honako perpaus hauetakoaren kasu konkretu bat baizik ez da: Etorri ere, berandu etorri da; Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. Horietan ere bakarrik da diskurtso markatzailea, eta etorri, esan, partizipio soilak dira eta partizipio bezala jokatzen dute. Orobat aurreko adibideetan izan partizipioa da eta ere bakarrik da diskurtso markatzailea. Guk hemen aztergai dugun izan ere, aldiz, oso-osorik da DMa.

42.23.6b Ez da erraz izan ere DMa eta DM ez dena zenbait perpausetan bereiztea. Badira adibide batzuk, non esan baitaiteke izan ere partizipio gehi DM izatetik, bere osoan DM izatera iristeko erdibidean dagoela. Adibidez: Astoa deitu zuen Manu; izan ere, halaxe zen. Nekez uka daiteke bi irakurketak onartzen dituela: a) deitu bakarrik ez, izan; b) hala deitu zuen halakoxea zelako. Lehenean izan ere-ren ere emendiozkoa litzateke; bigarrenean DM osoa da kausazkoa. Erdibideko egoera —edota hobe litzateke bitarikoa izendatzea— argiago ikusten bide da izan ere atzean edo bukaeran dagoenean: […] seinale zen txendorren bat zegoala egosten. Eta hala zan izan ere (Apaolaza). Hor ez dirudi izan ere osoa markatzaile izatera iritsi denik; ere bakarrik da markatzaile.

42.23.6c Noiz den bata, noiz bestea igartzeko gauza bat eduki behar da gogoan: lehenak mailaketa bat adierazi behar du. Lehengo adibide hartan, adibidez: Esan bakarrik ez, izan ere bai. Horretan datza mailaketa eta horregatik da emendiozkoa: zerbait emendatzen, berretzen, gehitzen du hor ere-k. Bigarrenak, aldiz, arrazoia, kausa adierazi behar du eta aurrekoaren esplikazioa eman: Saldu du; izan ere, ez zuen ezertako balio. Hor izan ere horren ordez zeren, ezen, bada, zergatik ipintzen bada, oso ongi dator. Hortaz, kausazko balioa du hor.

Kausazko diskurtso markatzaile honen sorrera aski berria da. XlX. mendearen amaieran aurki daitezke duda-mudazko erabilera batzuk, markatzaile berri horren sortzeko bidean daudenak. Hortik aurrera adibide asko daude, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak ia guztiak.

42.23.6d Perpausean hartzen duen lekuari dagokionez, gehienetan hasieran eta barnean agertzen da, eta inoiz amaieran ere bai, perpausa laburra denean: Zorigaitzez gainera […] beren begiz egiaztatu ahal izan zituzten lehenengo egunetik. Izan ere, laster ohartu ziren […] irteten zela… (Etxaide); Ardoak saldukeria beltza egin zion […] Izan ere, ardoa […] neurriz gainera samin […] bihurtu ohi da (Etxaide).

Horietan izan-ez beste aditz bat ageri da bigarren perpausean, baina ondorengo hauetan izan ageri da berriro ere: -Adizu, kontuz gero Donostiaz gaitzesan. -A! Zu donostiarra zara, izan ere. Barka!; Izarpe, zeru txiki bat zela, esan zitekeen. Izan ere, lurrean ez zen erraza halako zorion eta bakea aurkitzerik (Etxaniz); […] amona bera joaten zitzaion aurrari atseginezko aurpegiz losinga; Izan ere, etxeko denak txoratzeko nahikoa zara zu […] (Agirre); Hurrengo domekan izango zuten […] emateko era. Eta izan be gero izaten zuten apaskada […] (F. Bilbao); Bizitzea gertatu zaigun egunon ezaugarri nabarmena da […] Ezaugarri nabarmena eta, erabat, itxaropenez bete gaitzakeen ezaugarri osasungarria. Gehiegitan, izan ere, ibili izan gara elkarren berri ez genekiela […] (Mitxelena); Erantzun honek, egia esan, badu bere pisua eta bertatik bertara begiratzea merezi du. Zer da, izan ere, hitzen bizia? (Mitxelena).

42.23.6e Batzuetan beste zenbait partikularekin ere ager daiteke, bada eta eta-rekin, esaterako: […] Jainkoaganatu zituen, jaun berak lehengoa bere konfesatzaile izan zedin Erroman hautaturik; bada gizon jaieradun, txit zuzen, begiratsua, eta hartarakoa zen izan ere (J. I. Arana); Bai, hau ere harekin zegoen, izan ere galilearra da eta (Iraizoz); […] orduan lotsaturik joango zinateke azken aulkian esertzera. Eta izan ere, zer erantzungo zioten? (Iraizoz); Orain, bai, badakit, esan zuen, eta izan ere, horixe dela arlo bakoitzaren egitekoa deritzat (Zaitegi).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper