Euskararen Gramatika

42.22.3. Hortaz


42.22.3. Hortaz

42.22.3a Beraz-ek bezala, -z kasu marka instrumentala darama izenordain honek, eta ondoriozko diskurtso markatzaile gisa erabiltzen dugu. Erroa, bestalde, bigarren pertsonako erakuslea da. Beste diskurtso markatzaileak baino gutxiago erabili izan da tradizioan, eta batzuetan zail da bereizten zinez diskurtso markatzailea den edo, besterik gabe, instrumentalean doan erakuslea. Hala ere, badirudi zenbait kasutan bederen diskurtso markatzailea dela, beste batzuetan duda zerbait baldin bada ere. Gaurko idazkietan, aldiz, errazago egiten da bereizketa hortaz DMaren eta horretaz erakuslearen artean. Gaur asko erabiltzen da.

Perpausaren hasieran: Leitzarrak hasi dira: ‘gurea gorago’; hortaz, sartu behar dik aizkora barnago (Orixe); Gurasuari ikasia da / ez degu ezer osturik / ortaz euskeraz ikasitzen guk / ez degu egin kasturik (Uztapide); Hasiera duk polita; hortaz, hasi gaitezen ahalik eta gehienetan (Txillardegi); Dantzan eta dantza ondoan beti galtza tartean ibiltzen omen duk eta […]. -Hortaz, ez zaio senargai aukerarik faltako, ekin zion maltzurki Allandek (Etxaide).

Perpausaren barnean ere aurki daiteke: Jainkotzat hartzen bide gaitu lehenengoak; sorkaritzat, ordea, bigarrenak. Hau dago, hortaz, bestea baino sustraizko egiatik bertago (Txillardegi).

Eta perpausaren bukaeran —hobe litzateke esatea, beharbada, ez hasieran— hortaz dutenak ere ageri dira: Horrenbesterekin esan dut ez dudala Oihenart poeta bezala gutxietsi nahi. Egiazko poeta dugu hortaz? (Mitxelena); Zertan da handi? Libururik gehienak nobelak ditu. Nobelagile handi dugu hortaz? (Mitxelena).

42.22.3b Beste diskurtso markatzaile baten arrimuan ere ager dakiguke zenbaitetan. Hola sortzen da hortaz bada, elkar indartzen duten bi ondoriozko DM elkartuz sortua: Gainera, langileek hartu beharra zuten beren soldata eguberriko sari berexi batekin. Hortaz bada, goiz guzia igaro zuten lan horretan (Izeta); Hortaz bada, hemendik aurrera lan egingo duzu, zure kopetako izerdiz irabaziko duzu ogia (Montorio).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper