Euskararen Gramatika

42.20.1. Sarrera


42.20.1. Sarrera

42.20.1a Sail honetan biltzen diren diskurtso markatzaileak hautakariak deitu ditugu, hiztunak hautaketa bat adierazi nahi duenean erabiltzen baititu. Jakina, hautaketa hori egiteko erabiltzen diren partikularik ezagunenak edo eta ala dira, baina horiek ez dira diskurtso markatzaileak, juntagailuak baizik, nahiz sarritan, beste juntagailuekin gertatzen den moduan, DM bezala ere ageriko zaizkigun. Baina, dena dela, horien berri juntagailuekin batera emanen da.

Hautakariak agertzen diren perpausetan halako kontraesan bat aurkituko dugu, bi zatien arteko aukera bat egin behar baita eta biak batera ezin baitira bete: Edan ura edo egarriak geldituko zara; Edan ura, bestela egarriak geldituko zara. Perpaus horietan badirudi ura edatea eta egarriak gelditzea, biak aldi berean eta batera, ezin gertatukotzat jotzen dituela hiztunak eta, honenbestez, bietako baten aukera egin behar duela. Horra zergatik deitzen ditugun hautakari.

42.20.1b Hurren datozen diskurtso markatzaile hauek hautakariak baldin badira ere, sarri askotan mugak ez daude batere garbi eta esanahi bat baino gehiago eskuratzen dute, unean uneko elkarrizketa baldintzak nolakoak diren. Hortaz, ez da harritzekoa izanen honako DM hau hautakaria dela bai, baina aldi berean emendiozko kutsua edo aurkaritzako ñabardura duela esaten badugu. Betiere, DMen mundua oso labainkorra eta irristakorra baita. Solasaren barneko lotura segurtatzeko erabiltzen ditugunez, gure hizkera baldintzak aldakorrak dira guztiz, mugagabeak eta hainbat baldintzaren pean geratzen direnak. Ikus ditzagun, zernahi gisaz, zein diren DM hautakariak: bestela/bertzenaz, osterantzean, gainerantzean, ezpere(n), ezpabere eta abar.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper