Euskararen Gramatika

42.19.1. Sarrera


42.19.1. Sarrera

42.19.1a Emendiozko diskurtso markatzaileek halako gehitze zentzu bat ematen dute testuan zehar. Jakina, gehitze zentzu hori nabarmen ageri da eta bezalako juntagailu batekin: lehenago esan den moduan, partikula hau berez juntagailua baldin bada ere (bi perpaus nahiz bi izen sintagma lotzen baititu), diskurtso markatzaile moduan erabiltzea ere ez da batere gauza arraroa, beste juntagailu askorekin gertatzen den legez. Ikus ditzagun, esate baterako, hurrengo adibideok. Lehenbiziko hiruetan eta juntagailua DM moduan agertzen zaigu perpaus hasieran. Ondoren datozenetan, berriz, juntagailu bera daukagu (DM moduan hemen ere) perpaus hasieran ez ezik, pasarte hasieran ere:

Izan ere, egungo eguneko hizkuntzaz ari ez denak, ingurukoak begi-belarriz jasotzen ez dituenak, testuak behar ditu lekuko, ordukoari nahiz bart arratsekoa izan, antzemango badio, inoizko hizketaren bitartez inoizko hizkuntzaren muinera helduko baldin bada. Eta filologia da, besterik baino areago, testuez, bestela esan, gatzaturik, “érgon” bihurtutik, gelditu den hizketaz (esaldi, perpaus eta luzeagoez) mintzatu behar duen jakite mota (Mitxelena 2011, OC XIII: 234).

Kasu honetan, gainera, Beriain berarengana jo dezakegu, erosoenetakoa ez bada ere bidea, bitartekoak bertan behera utziaz. Eta bitartekoa bera, Larramendi alegia, ez zebilen oker, oraingo Telletxeak erakutsi duen legez (Mitxelena 2011, OC XIII: 235).

Baditu bere legeak, baina, lege horiek erabiliko baditu, erabilkizun den gaia behar du horretarako. Eta gaia ezin izan daiteke testua baizik, testu idatzia, noski, izkribuzkoekin ari garenean lanean (Mitxelena 2011, OC XIII: 237-238).

Eta honeraino, ustez, esanahia ongi jaso dut: ez dut, haatik, garbiro ikusten zer zor zioten ontziek Etxeberriri eta honen esku abilari (iaioari, trebeari, nahi duzuenari) (Mitxelena 2011, OC XIII: 237).

Eta argi bezain garbi irudituko zaigu gramatika aldetik (Mitxelena 2011, OC XIII: 239).

Eta Arestik, horren oraintsuko dugun Arestik, hainbeste ezagutu dugun Arestik, hain ozenki mintzatzen zen Arestik, “contra esto y aquello” maiz aski, utzi du pasarte ilunik ugari (Mitxelena 2011, OC XIII: 240).

42.19.1b Hala ere, zenbait partikula DM (eta ez DM bezala erabilitako juntagailu) huts dira batez ere. Emendiozkoen artean aipatu behar ditugu, batetik, ere, gainera, bestalde, halaber eta, bestetik, behintzat, bederen, bederik, behinik behin eta abar. Hauek guztiak gehienetan adberbioak dira berez, lokailu lana egiten dutenak testuan zehar.

Lehenbiziko multzoko lau diskurtso markatzaileek, hau da, ere, gainera, bestalde eta halaber-ek, aurreko perpausean esandakoari zerbait gaineratzen diote. Gaineratze hori aski neutroa da, aurreko perpausean zerbait gehitu besterik ez baitugu egiten (X + emendiozko lokailudun perpausa): Gure herriko plaza oso handia da. Ederra ere; Gure herriko plaza oso handia da. Ederra, gainera; Gure herriko plaza oso handia da. Ederra, bestalde; Gure herriko plaza oso handia da. Ederra, halaber.

42.19.1c Horrela, lehenbiziko perpausean herriko plazari buruz emandako kualitate bati (handia izateari, alegia) beste kualitate bat gaineratzeko erabili ditugu diskurtso markatzaile horiek, adibideetan ikusten den bezala. Guztiz berdinak ere ez dira, jakina, ere DMa gainerako guztiekin konbinatzen ahal baita, baina beste hirurak nekezago aurkituko ditugu elkarren artean bat eginez: Gure herriko plaza oso handia da. Ederra ere (bai), gainera; Gure herriko plaza oso handia da. Ederra ere (bai), bestalde; Gure herriko plaza oso handia da. Ederra ere, halaber.

42.19.1d Beste hiru markatzaileekin, ikusiko dugun bezala, honako hau bakarrik esaten da, nonbait: Gure herriko plaza oso handia da. Gainera bertzalde, ederra.

Lau markatzaile horiek kendurik, bigarren multzoan agertzen zaizkigunekin, eta horien artean behintzat jarriko dugu lehenbizikoa, gehitze hori ez da hain modu ‘neutroan’ gertatzen eta betiere aurreko perpausetik biltzen dugun erreferentzia hori (“X” hori) nahikoa markatua da, eta kontzesio kutsua du batzuetan, baldintzazkoa besteetan…: Miren ez dakigu joango den. Gu behintzat joango gara; Ez dugu esango egunero egin behar denik kirola. Baina, astean behin bederen egitea, oso komenigarria izaten da; Ongi ongi, ez dugu uste. Baina konpontzen da ingelesez, konpontzen, trakeski badere.

Har dezagun hemen sail horretako lehenbiziko adibidea. Mireni buruz zerbait esan dugu eta berehala hau gaineratu: Miren joaten bada edo ez bada…, aipatu baldintza ezarriz. Horregatik bereizi ditugu emendiozkoen sailean bi azpimultzo.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper