Euskararen Gramatika

42.16. Diskurtso markatzaileen kokalekua perpausean


42.16. Diskurtso markatzaileen kokalekua perpausean

42.16a Askatasun handia dute DMek bigarren perpausean hartzen duten tokiari dagokionez. Hasiera-hasieran, tartean —kontraste jakin baten zerbitzuan— edo amaieran joan daitezke gehienak, DMen artean aldeak badira ere: Nik bete dut esandakoa. Hala ere, zuk ez didazu agindutako saria eman; Nik bete dut esandakoa. Zuk, hala ere, ez didazu agindutako saria eman; Nik bete dut esandakoa. Zuk ez didazu, hala ere, agindutako saria eman; Nik bete dut esandakoa. Zuk ez didazu agindutako saria eman, hala ere.

42.16b DM hauek, sarritan, mintzagaiaren eta iruzkinaren artean kokatzeko joera dute. Nolanahi ere, galdegaiaren eta aditzaren artean ez ditugu arruntean aurkituko, salbuespenak baldin badira ere. Badakigu DM hauetako askoren berezko kategoria aditzondoa dela, baina DM gisa lan egiten dutenean, badirudi perpausean mintzagaiaren arrimura biltzen direla, eta berak ere mintzagai bihurtzen direla. Hartu duten beren mintzagai leku horretatik, hain zuzen, ezartzen dute aurreko perpausari buruz daukagun erlazioaren ñabardura semantikoa. Adibide bat jartzeko, pentsa dezagun bestela bezalako batekin gertatzen denaz. Hau berez aditzondoa da, modua adierazten duen aditzondoa. Era honetako aditzondoei berez dagokien lekua galdegaiarena izan ohi da: Nik arto irinez egiten ditut opilak, baina Anttonik bestela egiten ditu.

Perpaus honetan Anttonik pastelak nola egiten dituen esaten zaigu. Hala ere, Anttoniren opilgintza zehazkiago nolakoa den jakin nahi bada, aurreko perpausera jo beharra dago. Bestela hori arto irinez adizlagunarekin nolabait erlazionatua dago eta horrela jakin dezaket Anttonik nola egiten dituen opilak. Arto irinez, nolabait, bestela-ren aurrekaria izango litzateke. Horri esker, badakigu Anttoniren opilak egiteko errezetan ez dela arto irinik sartzen.

42.16c Har dezagun orain beste adibide hau: Taloa arto irinez egin behar duzu. Bestela, ez zaizu ondo aterako.

Hemen bestela-k bigarren perpauseko lehen lekua hartu du, mintzagaiarena nolabait. Leku honetatik, bestela-k ez du zehazki arto irinez adizlagunarekin ikustekorik, perpaus osoarekin baizik. Horregatik, hain zuzen, perpaus horrek onar dezakeen parafrasia baldintza kutsukoa da, bestela-k nolabait perpaus oso bat ordezkatuko balu bezala: Taloa arto irinez egin behar duzu. Horrela egiten ez baduzu, ez zaizu ondo aterako.

Eta hau, esan behar da, DMtzat hartu ditugun askorekin gertatzen da, batez ere nola-halako anafora balioa dutenekin (hortaz, horratik, hala…).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper