Operadore hauen artean sailkatuko lirateke argumentu indartzaileak (berez, egiatan…), batetik, eta zehaztaileak (bereziki, adibidez…), bestetik. Baina esan dugu gure sailkapenean zehaztaileak birformulatzaileen sailera pasatu ditugula.
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.