Euskararen Gramatika

42.7. Alboratze hutsezko juntadura


42.7. Alboratze hutsezko juntadura

42.7a Hizki edo partikula jakin eta berezirik erabili gabe burutzen den juntadurari esaten diogu alborakuntza. Hau da, izenak berak aski argi adierazten duenez, perpausen alboratze hutsez gauzatzen dena da alborakuntza: Oso argia da Miren, asko daki; Beranduegi da, etxera noa.

Perpausak ez ezik, sintagmak ere albora daitezkeela dirudi: Haurrak, gazteak, helduak, han zeuden.

Hitz elkarketa bera ere egin daiteke alboratze hutsez: senar-emazte, zeru-lur, txuri-urdin eta abar.

42.7b Bada aipamen berezia merezi duen alborakuntza bat: banakaritzari dagokiona. Hau, izan ere, alboraturiko perpaus bietan hitz edo partikularen bat —aditzondoa, gehienetan— errepikatuz gauzatzen da anitz aldiz, gorago esan dugun bezala: Piper gorri eta berdeak ere bereziezinak zitzaizkion, beltzak baitziruditen, bai batzuek eta bai besteek (Olarra); Ordena da, ordea, jendearen lehen eskubidea, zeren ordenarik gabe ez baitago ez erlijionerik ez bizitza moldatzerik (Irigoien).

Kideko diren bi aditzondo ere erabiltzen dira inoiz: Hala irtetean nola sartzean atea ondo itxi behar da.

Adizkiak berak ere izan daitezke nahiko errepikagai: Testu batek inguruko hainbat elementurekin du lotura, eta harreman horiek zentzuz beterik agertzen dira: dela ilustrazioarekin, dela orri motarekin, dela argitalpeneko ezaugarriekin, dela idazlearen aurreko obrekin (Arranz); Izan dadin administrazionean, izan dadin banku batean, izan dadin, gero, guk elkarrekin muntatu dugun elkarte batean […] taldean lan egin dugu (Oxandabaratz); Historian zehar, ez dira inoiz ere hain ongi planifikatu etsaien hilketa sistematikoak, direla militarrak, direla zibilak (Salaburu).

Alborakuntza hau, jakina, juntaduraren parekoa denez, juntagailu eta guztiko egitura batez ordezka daiteke: Ez du inor agurtzen, ez arrotzik ez ezagunikEz du inor agurtzen, ez arrotzik eta ez ezagunik; Dela zurekin dela zu gabe, ni banoaDela zurekin nahiz dela zu gabe, ni banoa.

Juntagailu hautakaria bera ere errepika daiteke, gainera: Hau falta duela bestea falta duela, beti eskean dabilEdo hau falta duela edo bestea falta duela, beti eskean dabil; Goizean joan arratsaldean joan, lanean aurkituko duzuNahiz goizean joan nahiz arratsaldean joan, lanean aurkituko duzu.

42.7c Ikusten den bezala, errepikatzean datza guztia. Lehen zatian eta bigarrenean elementu bera errepikatuz (bai… bai, esate baterako) edo elementu kideak emanaz (hala … nola) gauzatzen da banakaritza: Dena dela, urte horren amaieran hobera egin zuen haren osasunak —hala gorputzarenak nola arimarenak— eta berriro ekin zion lanari (Morales); Hüso erdi biluzik ibiltzen zen nola neguan hala udan (Rey).

Hortaz, ez dugu juntagailu banakaririk aipatu beharrik. Konposizio distributiboa, izan ere —horrela mintza bagaitezke— ez da juntaduraren bitartez gauzatzen, juntagailuz edo alborakuntzaz juntaturiko perpausetan partikula batzuk errepikatuz baizik: bai… (eta) bai; ez … (eta) ez; dela … (eta) dela; zein … zein; nahi(z) … nahi(z)… Ez dira, ordea, errepikaturiko partikula horiek beroriek juntadura gauzatzen dutenak, zein eta nahi(z) juntagailuen kasuan izan ezik. Haien egitekoa beste hau da: juntaduran balio banakaria ematea. Azken batean, banaketa zentzu hori errepikatzearen bidez eta osagaiak korrelazioan jarriz lortzen da. Gainera, zentzu banakaria era askotako errepikatze eta enumerazioen bidez lor daiteke. Adibidez: alde batetik…, bestetik…, azkenik…; lehenbizi…, gero…, azkenik…; batzuk…, besteak… eta abar.

Dena den, gorago esan bezala, kontsidera daiteke alborakuntza Ø juntagailu baten bidez gauzaturiko juntadura dela:

P[ [Pl ] juntg[Ø] [ P2]]

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper