Euskararen Gramatika

42.6. Juntaduraren egitekoa


42.6. Juntaduraren egitekoa

42.6a Juntadura ez da perpausetara mugatzen. Juntagaiak, izan ere, bai perpausak eta bai bestelakoak ere izan daitezke: perpaus lokabeak, baina baita sintagmak edo honen osagaiak ere. Hona hemen guztiak, hurrenez hurren: Atertu du eta banoa kalera (perpaus lokabeak); Beranduegi dela eta etxera doala esan digu lagunak (mendeko perpausak); Miren eta Peru etorri zaizkigu (izen sintagmak); Itsasoko eta lehorreko langileak zeuden han (izenlagunak).

Juntagailutik juntagailura aldeak badira horretan: azkeneko bi perpausetan, esate baterako, eta erabil badaiteke ere, ez dirudi baina aurkaria erabil daitekeenik. Adjektiboen artean, ordea, aurki daiteke: Liburu on baina garesti bat erosi nuen.

42.6b Juntadura bere zabalean hartuta, dena den, honako hau esan daiteke: maila bereko unitateak elkartzen direla juntagailuen bitartez: izen sintagmak (liburu handi hori eta mahai gaineko luma); aditzondoak (atzo eta gaur); adjektiboak (mutil langile eta alai hura) eta abar. Unitate horiek perpausak badira, juntaduraz sortzen den egitura ere perpausa izango da, perpaus elkartua:

P[ P1[Gizon askok lanik ez du] eta P2[beste askok duen lana utzi nahi luke]]

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper