Euskararen Gramatika

42.5. Juntadura eta menderakuntzaren arteko bereizketa


42.5. Juntadura eta menderakuntzaren arteko bereizketa

42.5a Juntagailua daukagunean, maila eta izaera bereko perpausak edo perpaus atalak elkartzen dira. Menderakuntzan, berriz, lotzen diren bi perpausetarik nagusi dena aldatu ohi ez den bitartean, mendekoak itxuraldatze handiak jasan ditzake: Koldok medikua deitu du, eta medikua berehala etorri da (juntatuak: parean); Koldok medikua deitu duenean berehala etorri da (bat mendekoa).

42.5b Koordinazioan elkartutako bi atalak, arruntean ordena jakin batean onartu behar dira. Hurrenkera aldatuz gero, esanahi aldaketa ere gertatzen da sarritan. Menderakuntzan, berriz, ez da horrelakorik gertatzen. Perpaus txertatuek perpaus nagusian edozein osagaik izango lukeen askatasun berbera izango dute lekuz aldatzeko. Horrelakorik ez dugu juntaduran. Adibidez, ikusi bi perpaus hauek: Nirea da liburua baina utziko dizut; Utziko dizut liburua baina nirea da.

Bistan da hor ordena aldatzeak eragina duela esanahian. Baina ondokoan, ordea, ez da esanahi aldaketarik gertatzen: Irakasleak atzo amari ez nuela ikasi esan zion; Ez nuela ikasi esan zion amari irakasleak atzo.

Hemen ordena aldaketa gainerako perpaus lokabeetan agintzen duten debeku berberen mende dago.

42.5c Juntagailu bakoitzak bere berezitasunak ditu erabilera mugei, balioari eta horrelakoei dagokienez. Baina badira juntagailu guztiei, juntagailu diren neurrian, dagozkien berezitasun jakin batzuk ere. Hona, azterketa sakonagoak geroko utzita, bat edo beste:

Leku jakina eta zehatza betetzen dute juntagailuek perpaus elkartuan. Emendiozkoa (eta) eta hautakariak (edo, ala, ezpa) juntagunean kokatzen dira betiere: Irakaslea erabat haserretu zen eta ikasgelatik alde egin zuen; Gizon hori alkatea da edo haren antz handia du.

Baina aurkariak ere hortxe du kokaleku gehienetan, inoiz atzera pasa badaiteke ere: Berandu etorri zara baina ez dizut ezer esango; Berandu etorri zara, ez dizut ezer esango baina; Berandu etorri zara, ez dizut, baina, ezer esango; Ez dizut ezer esango, berandu etorri zara baina.

Baizik juntagailuaren kasua guztiz alderantzizkoa da: bigarren perpausaren azkenean ematen da gehienetan, inoiz perpausen arteko juntagunera ekartzen bada ere: Joxepa ez da gurasoekin bizi, lagun aberats batekin baizik; Joxepa ez da gurasoekin bizi, baizik lagun aberats batekin.

Baino, azkenik, bigarren perpausaren ondoan doa beti: Joxepa ez da gurasoekin bizi, lagun aberats batekin baino.

Menderagailuek ez bezala, juntagailuek ez dute hikako alokutiboaren erabilera eragozten: Horrela esan diat eta horrela duk; Horrela esan diat, horrela delako/*dualako.

42.5d Euskaraz, normalki, menderakuntza atzizki bidez egin ohi da: -en, -ela, -elako, -elarik, -enez eta abar. Aurrizki batzuk ere izan ohi dira: ba- eta bait-. Hauek denek aditzari itsatsirik joan behar izaten dute. Horregatik, hain zuzen, perpaus bateko adizki batek horrelako aldagarririk baldin badarama, seinale perpaus txertatu edo mendeko baten aurrean gaudela. Bestalde, adizkia jokatu gabe bada (aditz izena nahiz aditz partizipioa) dagokion kasu marka edo, daramalarik (-tzen, -tzeko, -tzera, -tzeak, -tzeari; -tua, -turik, -tuta, -tuz eta abar), orduan ere perpaus txertatu baten aurrean gauden seinale.

Juntaduran, berriz, adizki biak itxura bertsukoak dira. Bi perpaus juntatu beren aldetik beste batean txertatuak badaude, orduan txertakuntza honi dagokion moduan aldatuak egongo dira adizkiak: Berandu iritsi direla baina errurik ez dutela esan dute haurrek.

Juntaturiko perpausak ez badaude besteren mende, orduan, jakina, aditza bere osotasunean, inolako eranskinik gabe agertuko zaigu: Berandu iritsi dira baina ez dute errurik.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper