Euskararen Gramatika

40.17. -enez


40.17. -enez

Aditz jokatuari -en menderagailua erantsi, eta ondoren instrumentalaren marka gehituz lortzen da forma hau. Balioaren aldetik nahiko irekia da molde hau, eta gehienetan kausa adierazteko erabiltzen bada ere (Lana amaitu ez duzunez, ez duzu dirurik jasoko), zenbaitetan moduzko perpausak osatzeko baliatzen da. Moduzkoen artean, ‘kanpoko moduzkoak’ deitu ditugunen motakoak izaten dira, enuntziatuari buruzko kanpoko perpausak: Goizean irakurri dudanez, pobrezia ez da gutxitu munduan; Halakoak ei dira ingelesak, topikoak dioenez; Esan dutenez, Josu etxetik joan da; Orduan izan ohi da bekatu beniala, gizon jakintsu askok, edo gehienek erakusten digutenez (Agirre Asteasukoa); Euriaren zantzua omen dakar hegazti oihulari honen kantuak, agureek diotenez (Barrensoro). Edukiaren ikuspegitik perpaus nagusiaren gauzatzeko moldearekin zerikusirik gutxi dute azpimarratutako perpausek: perpaus nagusiak dioena norbaiten edo zerbaiten arabera jartzen dugu adibide horietan. Perpaus hauen bidez, perpaus nagusian adierazitakoa berresten dugu, halako moduan non esan baitaiteke perpaus nagusiaren ordezko bat dela, halako ‘perpaus orde’ bat, berarengandik koma batez banaturik eta galdegai gisa ezelan ere ager ezin daitekeena.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper