Euskararen Gramatika

40.16. Galdetzaile batekin hornituriko mendeko perpausak


40.16. Galdetzaile batekin hornituriko mendeko perpausak

40.16a Bereziki ahozko jardunean erabiltzen diren ondorengo hauek ere modutik hain urruneko ez den balioa adierazten dute: Nondik zatozen zu, kontrako bidetik joango naiz ni; Prezioak nolakoak diren, asko edo gutxi erosiko dugu; Peruk zer nahi duen, Josuk beti jarraituko dio. Beste era batera adierazi behar bagenu, ‘zu egiten ari zaren bidearen arabera’, ‘prezioaren arabera’, ‘Peruk nahi duen arabera’ edo antzerako itzuliak baliatuko genituzke.

40.16b Egitura sintaktikoari dagokionez, mendeko perpausak dira, aditz laguntzaileari erantsirik -en menderagailua daramatenak, eta barnean galdetzaile bat dutenak; aurreko adibideetan, nondik, nolakoak, zer dira galdetzaileak. Baina, zeren mendeko dira? Ageriko aditz nagusirik gabeko zehar-galderak dira (EGLU-V: 117-120). Eta, agerian edo ezkutuan, aurretiko perpaus baten menpean daude. Begira diezaiogun elkarrizketa honi: —Ez al luke hobea auzia ipintzea?Ikusi egin beharZer ikusi?Zenbat zor dion. ‘Zenbat zor dion ikusi behar’, hori da perpaus osoa, eta ‘zenbat zor dion’ azaleratzen dena. Elkarrizketaz kanpora gertatzen denean ere moldea bera da: Eskabidea zelan idazten den, hortxe dago gakoa; Ez omen zioate jaramonik egiten… Berak zenbat egiten dien; Ez omen diote asko ordaindu… Zenbat ordu lan egin duen. Egitura hauen ondoren edo aurretik hiztunak eten bat egin ohi du; badirudi hor isilpean zerbait ulertu behar dela, eta horren araberakoa dela zehar-galdera. Bereziki ahozko erregistrokoak izanik, lekukotasun idatziak aurkitzea ez da erraza: Gauzak nondik eta nolatan begiratzen zaien, iruditzen zaizkigu handi edo txiki (Agirre); Eta eguna luzeago edo laburrago, nola den, hiru ordutara alda litekeela [erlojua] (Munita). Nolanahi ere, gaztelaniaz según edo depende erabiliz adierazten direnak euskaraz emateko baliabide egokiak dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper