Euskararen Gramatika

40.15. Konparaziozkoak (-en bezala / -en legez)


40.15. Konparaziozkoak (-en bezala / -en legez)

40.15a Konparazio perpausen bidez ere adieraz daiteke modua. Bezala eta legez modua adierazten duten adberbioak dira; adberbio horiekin ere osatzen dira parekotasunezko konparazio perpausak (ikus 32 Konparazio perpausak): Zuk irakatsi zenidan bezala/legez egin ditut lan guztiak; Jainkoak agintzen duen bezala/legez bizi bagina, ongi ginateke.

Horrelakoetan, ‘moduaren parekotasuna’ adierazten da, elementu biren modu-izaerak parez pare jarriz. Lehenengo adibidea hartuz: [zuk hala1 erakutsi zenidan] — [lan guztiak hala1 egin ditut]; alegia, zehazki nola ‘erakutsi zenidan’ eta nola ‘egin ditudan’ adierazten ez bada ere, molde honen bidez adierazten da bi gertaerak gauzatu ziren modua bera izan zela; horregatik jarri diogu hala adberbioari zenbakitxo bera bi perpausetan. Beraz, nahitaez, parekotasuna eta modua adierazten dira aldi berean. Egitura emankorra da guztiz, eta jatorri sintaktikoari dagokionez, izen ardatzik —eta determinatzailerik— gabeko perpaus erlatiboen modukoak izango genituzke (mendeko perpausa dago, -en morfemaz amaitzen dena, eta bere barnean bada isilik dagoen adberbio moduko aurrekari huts bat, ondoren datorren bezala edo legez adberbioarekin loturik doana) eta guztiak adberbio sintagma bat sortzen du, adberbio sintagma parekatzailea436 (analisi xeheagorako, ikus 32 Konparazio perpausak, § 32.4). Perpaus hauen beste ezaugarri bat hau da: perpaus bietan aditz bera denean, konparaziozkoa murriztua izan daitekeela: Zuk (prestatzen duzun) bezala prestatzen dut nik bakailaoa. Ohart gaitezen horrelakoak ezinezkoak direla -en moduan, -en gisan, -en eran… motakoekin: *Zuk moduan/eran/gisan prestatzen dut nik bakailaoa.

40.15b Bezala adberbioa erabilera orokorrekoa da, eta legez mendebaldeko hizkeretakoa. Hona literatur tradizioko adibide batzuk: […] haren aurpegi nahasian gogoeta goxo bat agertu zen, goizeko euritan loretxoak ur arre tartetik ageri diren bezala (Orixe); Orain egizu, ejenplo jakin honek erakusten duen bezala (Kardaberaz); Eta utzi zuten bizi zadiela berari zohakon bezala (Joanategi); Ez diezadazula egin nik merezi dudan bezala, baina bai zure ontasun mugagabearen arabera (Duvoisin); Urrea gehitzen danean gehitu ohi da gizonen harrokeria, itxasoa gora datorrenean ibaiko hura gehitzen den legez (Agirre); Guztia jazotzen zait neuk gura dudan legez (Iturzaeta).

436 Batzuetan bezala adberbioa baldintzazko perpaus baten (alegiazkoa) ondoren azal daiteke: Aberatsak balira bezala bizi dira. Baina hauetan ere konparazio perpausetako egitura bera dago: ‘aberatsak balira (biziko liratekeen) bezala bizi dira’; konparazio egituretako ohiko isiltzea dago azpian, eta horren ondorio da bezala itxuraz baldintzazko perpausaren ondoren agertzea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper