Euskararen Gramatika

40.7.1. -turik


40.7.1. -turik

40.7.1a Aditz partizipioari -(r)ik atzizkia gehituz osatzen da molde hau. Modu balioa duten gertaera burutuak adierazteko erabiltzen da; modu garbia edo, sarrerako atalean azaldu dugun bezala, moduzkotasun maila horretatik pixka bat aldentzen direnak adieraz daitezke molde honen bidez: barneko moduzkoak nahiz kanpoko moduzkoak era ditzake. Marka horrek berak sortzen ditu moduzko (nolakotasunezko) adberbioak ere: zenbait izeni edo izenondori -(r)ik atzizkia erantsiz lortzen ditugu moduzko adberbio batzuk (zabalik, hutsik, isilik, bizirik, gaixorik, pozik, zutik…). Funtzio sintaktiko bera dute adberbio hauek eta moduzko perpaus mendekoek: Botila hutsik ikusten dugu (adberbioa); Gure laguna zeharo nekaturik ikusten dugu (moduzko perpausa).

40.7.1b Gatozen, molde honen erabileraren berri emateko, adibide batzuetara: Leher eginik ailegatu ginen Baigurako tontorrera; Nazkaturik nago beti gauza bera aditzeaz; Lagunen portaera ikusirik, bakarrik ibiltzea erabaki zuen; Lekukoak esandakoa entzun ondoren, guztiz harriturik geratu da epailea; Ikusitakoa burutik ezin kendurik etorri zen aireportutik. Adibide guztiz arruntak dira.

Euskal literaturako testu klasikoetan ere ugari ageri dira, ekialdean zein mendebaldean, euskararen eremu osokoa baita -turik moldea: Gizon galilearrak, zer ari zarete hor begiak zerurat altxaturik? (Larregi); Izpiritu mehe, beste mundukoak, gaiaren eta itxuraren bitartekoak han zebiltzan harat-honat, argilarrainez inguraturik (Orixe); Isil, begi-kuku, burua makurrik, arkume salgai antz hor-hemenka daude zenbait jaun andere, goi-minak harturik (Orixe); Lili-gainean erle bat orain hego txabalez jarririk eztigai ona miazten dago haren barne samurretik; inork al daki maita badira berengaiz ezaguturik (E. Arrese). Egia da garai berriagoetan -tuta moldea erabiltzen dela gehienbat Hegoaldean, baina argi utzi behar da Hegoaldeko testu klasikoetan ere aurkituko dugula -turik.

40.7.1c Partizipio mota hau aditz modalen gainean ere eratzen ahal da. Adibidez: nahi, gura eta ezin: Mikel oposizioetara aurkeztu da lanpostua lortu nahirik (nahian); Bide onera itzuli ezinik dabil azken aldi honetan; Txakur bat zegoen kalean, etxera sartu gurarik.

40.7.1d Orain arte eman ditugun adibide gehienak baiezko perpausak ziren. Ezezko perpausetan, ordea, badira debeku batzuk. -turik-en bidez eratzen diren perpausen ezezko formetan, ez da ohikoa ‘ez …-turik’ erako egitura: ?ez eginik, ?ez etorririk… Adibide batzuk hartzen baditugu, argiago ikusiko dugu kontua: Mozorroturik irten zen kalera; Ahizparen jertsea jantzirik azaldu zen bilerara; Arerioekin kezkaturik bizi zen. Perpaus hauek bitxi samarrak gertatzen dira ezezka honela emanda: ??Ez mozorroturik irten zen kalera; ??Ahizparen jertsea ez jantzirik azaldu zen bilerara; ??Arerioekin ez kezkaturik bizi zen. -turik-en bidez eratzen direnen ezezko forma emateko bide arruntena gabe edo barik postposizioetara jotzea da (-tu gabe / -tu barik): Mozorrotu gabe/barik irten zen kalera; Ahizparen jertsea jantzi gabe/barik azaldu zen bilerara; Arerioekin kezkatu gabe/barik bizi zen; Bere lanak amaitu gabe/barik irten zen lantokitik. Nahi aditzarekin, batzuetan ezeztapenari eransten zaio -ik marka: Haurra etxera joan nahi ezik dago. Horien alboan, esanahiz apur bat desberdinak, ezin daramaten formak ere erabil daitezke moduzkoetan ezeztapena adierazteko (-tu ezinik; ezin …-turik): Ikusmena galtzen ari da, eta laster irakurri ezinik geldituko da; Ezin sosegaturik dabil alaba aspaldi honetan. 40.10 atalean (-tu + postposizioa) ikusiko ditugu aukerok xehetasun handiagoz.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper