Euskararen Gramatika

40.6. Menderagailuak eta osaera


40.6. Menderagailuak eta osaera

40.6a Gramatika honetan mendeko perpausak balio semantikoaren arabera sailkatu eta aztertu ditugu (ikus 29. kapitulua). Horrela egin ohi da gramatika gehienetan. Baina sailkapen hori ez da beti bat etortzen mendeko perpausen osaera sintaktikoarekin; alegia, ez da beti gertatzen mendeko perpaus mota bat osatzeko molde edo menderagailu jakina(k) eta berezitua(k) izatea, edo alderantziz, menderagailu jakin batek edo batzuek beti balio semantiko bat eta bakarra bideratzea. Oso garbi ikusten da hori moduzko perpausekin: gehienetan oinarrian adiera zabaleko menderagailuak daude, mota askotakoak; eta gero, menderagailu horiei modua adierazteko egokiak izan daitezkeen postposizioak, izenak edo adberbioak eransten zaizkie.

40.6b Aditz jokatugabeetatik abiatutako formak dira moduzko perpausak osatzeko gehiena erabiltzen direnak. Gogora dezagun, jokatugabetasunak berak menderakuntza markatzen duela euskaraz. Aditz partizipioa oinarritzat hartzen dutenak dira maiztasunik handienekoak; bereziki, partizipioari artikulua erantsiz (Laguna sendatua ikusi dut) eta -ta, -rik edo -z postposizio itsatsiak erantsiz sortzen direnak: -tuta (saiatuta), -turik (saiaturik), -tuz (saiatuz). Guztiak ere adiera irekiko formak dira, eta beste balio batzuk adieraziz ere aurkituko ditugu. Horien alboan, -tu partizipioari postposizio askeak erantsiz osatzen direnak ere baditugu; gehiena erabiltzen direnak: -tu ahala (hartu ahala), -tu arau (hartu arau), -tu gabe (hartu gabe), -tu barik (hartu barik), -tu beharrean (hartu beharrean), -tu nahirik (hartu nahirik), -tu gurarik (hartu gurarik), -tu bezala (agindu bezala) eta abar. Hauetako bakoitzak forma desberdinak izan ditzake, amaieran erants daitezkeen postposizio askeen eta hizkeraren arabera.

Aditz izenaren gainean ere eraikitzen dira moduzko balioa duten moldeak: -tzeke (saiatzeke) da erabiliena. Gero, -tze daraman aditz izenari -ko erantsi, eta ondoren modu-izen jatorriko zenbait postposizioz hornitutakoak daude: -tzeko moduan (ikusteko moduan), -tzeko eran (ikusteko eran), -tzeko gisan (ikusteko gisan), -tzeko maneran (ikusteko maneran), -tzeko zorian (hiltzeko zorian) eta abar; hauetako bakoitza, berriro ere, forma desberdinetara irekia. Horiez gain, -tzekotan (saiatzekotan), -tzearekin (saiatzearekin) eta -tzeagaz (saiatzeagaz) formekin ere lortzen dira moduzko balioak.

Aditzoina oinarri duten moldeak gutxiago erabiltzen dira, eta hein batean markatuak dira, esapide gisakoak, esango genuke: aditzoin juntatuak (xuti eta eror), [aditzoina + ahala + aditzoin bera] moldekoak (higi ahala higi), [aditzoina + -ka] (gaizki esaka), [aditzoina + -ki] (ibilki). Bereziki ekialdeko euskalkietako literatura tradizioan erabiltzen dira.

40.6c Perpaus jokatuen artean ere ikuspegi orokorra bera da: menderagailu irekiak erabiltzen dira, edo/eta modutik hurbil dauden izenak, adberbioak edo postposizioak eransten zaizkio menderagailuari. Adibidez, -ela eta -elarik atzizkiez hornituriko perpaus mendekoekin modua adieraz daiteke (Sudurretik odola dariola hurbildu zait Peru; Begietan negarra zuelarik irten zen medikuarenetik), beste balio batzuk ere izan ditzaketen arren. Horrez gain, erlatibozko egitura ere modua adierazteko baliabide askoren oinarrian dago: batetik, ardatz gisa modu izenak (antz, arau, era, modu, molde…) dituzten postposizio sintagmei bidea emanez (erakutsi digun moduan; esan duen arabera eta abar)430; bestetik, ardatzik gabeko perpaus erlatiboak ditugu (EGLU-V: 206-212), baina aditzondo bat daukatenak (bezala, legez…), parekotasunezko konparazio perpausen barnean sartu ohi direnak, baina moduaren parekotasuna adierazten dutelarik, semantikoki modua adierazteko ere balia ditzakegunak (Esan digun bezala/legez jarri dizkiogu altzariak).

Horiez gain, zehar-galdera egituren bidez ere eman daiteke moduaren adiera: Nork esaten duen, jendeak ez du berdin jokatzen; Zenbat saiatzen zaren, emaitza hobea edo txarragoa lortuko duzu. Aurreko adibide horietan galdetzaile bat eta -en menderagailua ditugu, eta zehar-galderatzat har daitezke —‘aditz nagusirik gabeko zehar-galdera zatizkoak’ (ikus EGLU-V: 117-120)—, gauzak zeren arabera diren edo zein modutan egin diren esaten digutenak. Eta amaitzeko, -enez forma ere baliatu dezakegu: aditz jokatuari -en menderagailua erantsi, eta ondoren instrumentalaren marka gehituz lortua; balioaren aldetik nahiko irekia, kanpoko moduzko perpausak eratuz ere azal daiteke: Zuk esan duzunez, bihar eguraldi txarra izango dugu.

40.6d Jarraian modua adierazteko molde hauek guztiak aztertuko ditugu. Lehenengo aditz jokatugabeen gainean eraikitakoak emango ditugu, hauek baitira gehiena erabiltzen direnak; ondoren aditz jokatua dutenak; nahiz eta ohartzen garen jokatugabe guztiak ez direla jokatu guztiak baino erabiliagoak.

430 Esan behar da, halaz ere, ez dagoela beti argi perpaus hauek beste perpaus baten mendekoak izan beharrean, ardatza den izen horren mendekoak ez direnik. Arazoa postposiziodun izen horiekin egindako azterketan datza. Postposizio batekin hornituriko izen hutsak direla baldin badiogu, hots, [modu + postposizioa], [molde + postposizioa], etab., haien ezkerrean dauden perpausak perpaus erlatibo arruntak lirateke, baina ardatz diren izen postposiziodun horiek benetako forma fosildutzat jotzen baditugu, aldiz, modua adierazten duten mendeko perpaustzat jotzeak ez dirudi desegokia.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper