Euskararen Gramatika

40.1. Sarrera


40.1. Sarrera

40.1a 22. kapituluan adberbioak aztertu ditugu, eta esan dugu aditzaren argumentu egituratik kanpo geratzen direla gehienetan, adjuntuak izan ohi direla, aditzak eskatzen ez dituen elementuak. Adberbioak aurkezteko eta sailkatzeko unean gramatika tradizionaletan ohikoa izan da irizpide semantikoetara jotzea, eta era horretan, denbora, maila, modua, lekua edo iritzia adierazten duten adberbioez hitz egin ohi da. Guk ere horrela jokatu dugu. Modua adierazten duten adberbioen artean eman ditugu ondorengo hauek bezalakoak: Gaizki egin ditugu lanak; Oihuka irten da bileratik; Horrela jokatu beharko lukete guztiek; Isilik oheratu da; Ondo egiten ez baduzu, ez duzu saririk jasoko. Azpimarratutako elementu guztiek ere nola? galderari erantzuten diote, moduzko adberbioak dira eta aditz sintagman adierazten dena gauzatzeko era agertzen dute: adberbio sintagmak osatzen dituzte; modua adierazten duten adberbio sintagmak.

Beste osaera batzuk dituzten hitzak ere erabil ditzakegu modua adierazteko. Adibidez, batzuetan adjektiboak adberbializatzen ditugu, inolako atzizkirik —ez mugatzaile, ez postposizio— ezarri gabe, eta adberbio lanetan jarri: Gogor ari da lanean; Zorrotz jokatu beharra zeukaten; Ez du argi hitz egin. Perpaus horietan gogor, zorrotz eta argi hitzek, adjektibo izan arren, nola galdetzaileari erantzuten diote, eta gaizki, horrela, ondo edo beste moduzko adberbioek bete dezaketen lekua betetzen dute. Eta antzera gertatzen da beste kategoria batzuetako hitzekin edo esapide batzuekin (badaezpada; atzekoz aurrera eta abar). Adberbioen atalean (§ 22.6) eman dugu hauen eta beste batzuen berri zehatzagoa.

40.1b Hitz soilez edo esapideez gain, modua adierazteko beste osaera bat duten elementuen berri ere ematen genuen: adizlagunak edo postposizio sintagmak. Adibide batzuk: Gogo txarrez ari da lanean; Egoera onean aurkitu dugu; Bere kabuz egin beharko ditu hemendik aurrerakoak; Eskuz egin beharko dugu lana; Pilotari hori airez asko sartzen da. Hauetan postposizioak (instrumentalak nahiz inesiboak) izen sintagma hartzen du osagarri gisa. Batzuetan lexikalizazio prozesuak ere izaten dira tartean: Gustura egingo dugu lana; Ekaitzak ustekabean harrapatu gaitu; Benetan ari natzaizu. Nolanahi ere, osaera sintaktikoari dagokionez, postposizio sintagmen aurrean gaude, eta modua adierazten dute, aurreko guztiek bezala.

40.1c Mendeko perpausen bidez ere adieraz daiteke perpaus nagusi bateko gertaera nola betetzen den: Hitz egiten duen bezala idazten du; Etorri den antzera joan da; Sudurretik odola zeriola inguratu zitzaigun; Guztiz harriturik gelditu da erizaina; Oinetakoak erantzita sartu behar da areto horretara; Gogor lan eginez lortzen dira emaitza onak. Azpimarratu ditugun guztiak perpausak dira, mendeko perpausak, eta guztiek ere perpaus nagusian adierazten dena nola gertatzen den azaltzen digute: nola idazten duen, nola joan zen, nola inguratu zitzaigun eta abar. Eta guztietan ere, modu adberbio bat edo gertakaria nola gauzatu den agertzen digun postposizio sintagma bat ezar zitekeen mendeko perpausaren lekuan: ederki/presaka/narras idazten du; oinez/triste/bakarrik joan zen eta abar. Gramatiketan moduzko perpausak aipatzen direnean, era honetako adibideak jarri ohi dira eredu modura, eta hauek ematen diote izena sailari.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper